{"id": 0, "text": "Gure jarduerek eraikuntzarekin, elkarbizitzarekin, hirigintzarekin eta ekologiarekin dute harremana, baita ideia eta konponbideak irudikatu eta garatzearekin ere, eraikuntza sektorea hobetuz, pertsonen erosotasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko."} {"id": 1, "text": "Erabiltzaile bati goitizen bat (alias) erantsi diezaiokegu.Honek zure gmaileko mezuak jasotzeko edo bidaltzeko balioko du. Baina, postontzi bakarra da, ez da beste erabiltzaile edo kontu bat. Beraz, mezuak jatorrizko kontu (erabiltzaile) hortatik bidaliko dituzu eta bertara iritsiko dira.\nHau irakasten ditugun arloak bereizteko baliogarria izan daiteke. Horrela ikasgai bateko ikasleek bidaltzen dizkiguten mezuak, gmaileko iragazi bat ezarriz, sailkatu ditzakegu. Adibidez, gure oinarrizko helbidea josebe.anda@gureikastetxea.net bada, josebe.anda.matematika@gureikastetxea.net goitizena jar genezake, eta matematikako ikasleekin eposta harremanak goitizen horrekin eduki.\nIkastetxeko karguekin ez da oso komenigarria goitizenak jartzea, irakasle horrek kargua uztean goitizenera iritsi zaizkion mezu guztiak bere oinarrizko gmail kontuan geldituko baitira."} {"id": 2, "text": "Aroztegia ingurua, hainbat eraikinez osatuta dago, jauregia eraikin nagusia, bere ondoan itsatsita dagoen bertz eraikin haundia bat, ikuiluak, etxolak, eta ermita.\nPello San Millan, Elizondarra. Argazkilaritza gustokoa dudanez, horri honetan Baztango Haizegoa blogan kabitzen ez diren historioak, hemen, irudien bidez azaltzen saiatzen gara,\nUrrian 1an botatzekoa zen Lekauzko kolegioa, argazki haue Irailan ateratakoak dira eta zegoen utzikerian ikus daiteke"} {"id": 3, "text": "MUko errektore izateari utziko duela iragarri eta hurrengo astean Goiena telebistan izan dugu Josu Zabala. Abenduan utziko du kargua, 8 urteren ostean eta, 62 urte dituela, erretiroa hartuko du. Oparoa izan da Zabalaren agintaldia, hark dioenez, \u201ckualitatiboki eta kuantitatiboki\u201d.\nMU ezagunagoa da orain 2006an baino: handiagoa, azpiegitura eta ekipamendu aldetik ugariagoa eta hezkuntza eskaintza aberatsagoa dauka.\nUrtebete geratzen da Udal eta Foru hauteskundeetarako eta alderdi nagusiak horri begira jarriak daude, dagoeneko. Zerrendaburuak aukeratzen edo horretan pentsatzen jarriak ere bai.\nGipuzkoako EAJ izan da horretan goiztiarrena, Prest! prozesuaren bidez. Ildo horretatik, aurtengo udarako, ahaldun nagusigaia eta lurraldeko herri inportanteenetako alkategaiak aukeratu eta aurkeztuko zituela iragarri zuen duela aste batzuk. Ustekaberik ez bada, oraingoz, ziur samarra dirudi Markel Olano izango dela EAJren ahaldun nagusigaia.\nEta Bildu? Gobernuan dagoen koalizioak ez ditu oraindik publiko egin bere asmoak, baina, Martin Garitano diputatu nagusiari entzun izan diot behin baino gehiagotan, oso ezberdina eta askoz ere gogorragoa dela politikan eta kudeaketan lehen lerroan egotea, beste aldean, kazetari lanetan, jardutea baino. Eta, igarri diot gogo gutxi hurrengo hauteskundeetara aurkezteko. Hori iruditu zitzaidan, azkenekoz, gurean egon zenean ere. Horren lekuko da hemen ikus-entzungai duzuen elkarrizketa. Baina nire irudipena da; besterik ez.\nOraintsu irakurri ditut egunkari baten Bilduren ahaldun nagusigai izatekoen artean, hiru izen: Garitano berarena eta beste birena, biak ere Garitanoren gobernukoak: bata, Larraitz Ugarte foru gobernuaren bozeramaile o\u00f1atiarra. Bestea, Xabier Olano, ogasuneko zuzendaria, Helena Francoren albokoa. Ikusteko dago, baina, zeinek daki, akaso, bergararraren lekukoa hartuko du o\u00f1atiarrak. Dena eskualdean gera bedi!\nDebagoieneko alkateekin zer gertatuko da? Hori ere ikuskizun da. Ezer ziurrik ez, oraingoz. Beste alderdien alkategaien berririk ere ez dugu. Podemos edo Ahal Duguk gure eskualdean zerrendarik aurkeztuko duen ala ez ere ikusteko dago, baina azkeneko hauteskundeetako emaitzak ikusita, udalbatzen itxura alda dezake aukera berri horrek.\nEdozelan ere, nire apustua da oraingo alkate gehienek errepikatu egingo dutela hauteskundeetan. Eugenio Otsoa Leintz Gatzagako alkateak ez du errepikatuko. Hori ziurra da, erretiroa hartuko du-eta. Halaxe aitortu zuen Harira-n duela aste batzuk.\nZalantza daukat Aretxabaletako Ana Bolinagak zer egingo duen. Baita Elgetako Oxel Erostarbek ere. Aralarretik kanpo, herri hautagaitza bat sortzeko ahaleginak egingo dituela aitortu zuen Harira-n Elgetako alkateak, baina ez zuen ziurtatu hautagaitza horretako zerrendaburua izango zen edo ez. Nik uste dut aurkeztuko dela.\nBesteak? Auskalo! Alderdien zerrendaburuak ezagutzeko irrikan nago. Kontatuko dizuegu Goienan, izenak jakin ahala."} {"id": 4, "text": "Beldurrak mila aurpegi ditu - Beldurrak bizitza salba diezaguke; horixe da beldurraren balioa. Baina ondorio txarrak ere izan ditzake. Berriki jakin izan dugunez, aldaketa metaboliko ..."} {"id": 5, "text": "Sexua eta matematika-trebetasunak - Normalean, neskek mutilek baino kalifikazio txarragoak eskuratzen dituzte matematikako ikasgaietan. Eta askok uste dute berezko ezaugarriak direla desber..."} {"id": 6, "text": "Bizkaia.eus helbideak cookie-ak erabiltzen ditu, bereak zein hirugarrenenak, zerbitzua hobetu eta nabigazio ohiturei buruzko informazio estatistikoa lortzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu haien erabilera onartzen duzula ondorioztatuko dugu. Informazio gehiago nahi izanez gero Cookie-en atala kontsulta ezazu.\t\nZenbait eskualdetan, Bizkaiko Foru Aldundiaren arreta eta izapide presentzialetarako zerbitzuak urrun daude, eta hori oztopo izaten da administrazio hurbilagoa lortzeko.\nForu-administrazioa eskualdeetako herritarrei gerturatzea, eta erosoago eta eraginkorrago bihurtzea haientzat izapideak.\nArretarako zerbitzu integralak eskaini nahi dira, kanal anitzeko eskaintza baten bitartez, 24 orduz zerbitzuan dagoen leihatila bakarrarekin.\nZerbitzu publikoak hobetzea, eskualdeetako herritarrengandik hurbilago eta 24 orduz erabilgarri dagoen zerbitzuaren bitartez.\nKonpromiso hau bat dator OGP ekimenak administrazio hurbilagoa sortzeko eta burokrazia murrizteko dituen balioekin.\nArreta-zerbitzuen balorazio hobea lortu nahi da, kanal anitzeko tresna bat eskainita (presentziala eta online); Lurraldeko hainbat eskualdetan eskainiko da zerbitzu hori, eta izapideak egin eta informazioa jasotzeko -besteak beste- ez da beste bulego batzuetara joan beharrik izango."} {"id": 7, "text": "\"Eraikuntza artea da arkitektura eta bi atalez osatzen da: teoria eta praktika. Teoriak ulertu egiten du: artea zentzu hetsian, gustuak ezartzen dituen arauak (tradizio eta zientziatik datozenak), formula konstante eta absolutuak oinarri dituelarik. Praktika teoriaren beharretara egokitzean datza: artea eta zientzia dira praktikaren aurrean materialen izaerara, klimara, garaiko ohituretara eta aro bakoitzeko beharretara makurtzen direnak.\"\nKKAak hiru arkitektura amets aurkezten ditu, irudi eta istorioak erabiliz. Arkitektura formaz eta azaleraz gehiegi arduratzen den garai hauetan, profesioko beste arlo batzuk ikertu nahi dituzte. KKAk beste etorkizun eta sozietatebatzuk imajinatu nahi dituzte, beste istorioak idatzi eta ezinezkoa proposatzeko. Arkitektura gehiago deskantsatu ondoren."} {"id": 8, "text": "Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren mende dagoen Telekomunikazio eta Informazioaren Gizartearen Estatu Idazkaritzak ezarritakoaren arabera, orokorrean, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko Legea ez da administrazio publikoetan aplikatzen, administrazio publikoak ez baitatoz bat lege horren eranskinean ematen den gizarte zerbitzu-emaileen definizioarekin. Administrazioari Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko Legea aplikatuko zaio jarduerak izaera ekonomikoa duenean bakarrik.\nHala eta guztiz ere, erabiltzailearen ekipoetan cookieen instalazioari buruzko informazioa eskaintzen da:\nWebguneek webguneetara sartzeko erabiltzen diren gailuetan (PCak, smartphoneak, tabletak, smart telebistak eta abar) edo nabigatzailean jar ditzaketen testu-artxibo txikiak dira. Fitxategi horiek webgune horretan bisitatutako orriei buruzko informazioa gordetzen dute. Horrela, nabigatzeko hobespenak gordetzen dira, web-orria bisitatzen den hurrengo aldian, informazio hori erabilita, nabigazioa arinagoa izan dadin. Era berean, cookieen bitartez informazio estatistiko anonimoa batu daiteke, eta web-orriak modu egokian funtzionatzen duela baiezta daiteke.\nIraupenaren arabera, saio-cookieak edo cookie iraunkorrak izan daitezke. Saio-cookieei dagokienez, erabiltzaileak nabigatzailea itxi arte irauten dute. Cookie iraunkorren iraupena, aldiz, aldakorra izan daiteke: cookiea instalatzeko helburua betetzen den arte edo erabiltzaileak eskuz ezabatzen dituen arte irauten dute.\nKudeatzailearen arabera, cookieak norberarenak izan daitezke (kasu honetan, WEBGUNEArenak) edo beste batzuenak (normalean, cookieen bitartez datuak lortzen dituzten erakundeenak).\nCookie teknikoak: web-orri edo aplikazio batean nabigatzea eta bertan dauden aukera edo zerbitzuak erabiltzea ahalbidetzen dute. Talde honen barruan daude, esaterako, saio-identifikazioa edo sare sozialen bitartez edukiak partekatzea.\nPertsonalizazio-cookieak: erabiltzailearen ekipoan irizpide ezberdinei jarraituta, zerbitzua aurrez definitutako ezaugarri jakin batzuekin jasotzea ahalbidetzen dute, hala nola, hizkuntza edo kokapen geografikoa.\nAnalisi-cookieak: webguneen erabiltzaileen jarduna jarraitzea eta analizatzea ahalbidetzen diote cookieen arduradunari. Horren bidez, hobekuntzak ezar daitezke, zerbitzuaren erabilpen-datuen analisian oinarrituta.\nPublizitaterako cookieak: webgunearen edo aplikazioaren jabeak ezarritako publizitate-esparruak kudeatzen laguntzen dute.\nPortaera-publizitate cookieak: publizitaterako esparruak kudeatzen laguntzen dute, erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa metatuz. Informazio hori erabiltzaileen nabigazio-ohiturak etengabe behatuta lortzen da.\nGoogle Analytics Google Inc enpresak eskainitako web-analisirako zerbitzua da. Google Inc.-ek helbide honetan dauka egoitza nagusia:1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (California), CA 94043, Ameriketako Estatu Batuak (Google). Erabiltzen dituen cookieak domeinuari lotutakoak dira; horien helburua erabiltzaile anonimoen nabigazioari buruzko informazioa batzea da, besteak beste: bisita egin den ordua, erabiltzailea aurretik webgunean sartu den, eta nondik sartu den webgunera. Google Analyticsek ez dio Balmasedako Udalari erabiltzailearen IP helbideari buruzko informaziorik ematen. Webgunea munduaren zer lekutik bisitatzen den baino ez du jakingo udalak.\nBezero guztiek bete behar dituzte Google Analytics zerbitzuaren baldintzak. Baldintza horien artean daude, besteak beste, ezin dela tresna horren bidez izena edo helbide elektronikoa bezalako daturik jarraitu edo batu, ez eta web-analisiaren datuak informazio pertsonalarekin erlazionatu ere. Informazio gehiago jasotzeko, sar zaitez esteka honetara: http://www.google.es/intl/es/analytics/privacyoverview.html.\nWebgunearen erabilerari buruz cookieek sortzen duten informazioa Ameriketako Estatu Batuetako zerbitzarietara igorriko du Google-ek, eta bertan artxibatuko du. Google-ek WEBGUNEAREN ARDURADUN KUDEATZAILEEN kontura erabiliko du informazio hori, webgunearen erabileraren jarraipena egiteko. Horretarako, webgunearen jardunari buruzko txostenak batu eta webgunearen jardunarekin eta Interneten erabilerarekin erlazionatutako bestelako zerbitzuak eskainiko ditu. Google-ek informazio hori hirugarren batzuei emango die, legeak eskatzen duenean edo hirugarren horiek, Google-ek eskatuta, informazio hori prozesatzen dutenean. Google-ek ez du erabiltzailearen IPa Google-ek dituen beste datuei lotuko.\nErabiltzaile bakarreko IDa sortzen du, eta erabiltzaileak webgunea bisitatu duen lehen eta azken datak jasotzen ditu. Iraupena: 2 urte.\nWeb-orrira sartzeko ordua jasotzen du, eta web-orriz aldatzerakoan edo nabigatzailea ixterakoan automatikoki ezabatzen da. Iraupena: 30 minutu\nWeb-orri berean 30 minutu baino gehiago egon eta gero, erabiltzaileak saio berria zabaldu behar duen ala ez erabakitzen du. Saioarekin batera iraungitzen da.\nErregistroan jasotako datuetatik datu demografikoak segmentatzea ahalbidetzen du. Saioarekin batera iraungitzen da.\nBisitariaren jatorria eta web-orrira sartzeko jarraitutako bidea biltzen ditu. Web-orrira egiten den bisita bakoitzean eguneratu egiten da. Iraupena: 6 hilabete\nCookiearen izen hori Google Analytics unibertsalari lotuta dago. Cookie hori bezero-identifikatzaile gisa erabiltzaile bakarrak desberdintzeko erabiltzen da, modu aleatorioan sortutako zenbaki bat esleituz. Webgune-eskaera bakoitzean barne hartzen da eta bisitarien kopuruari, saioei eta kanpainari buruzko informazioa batzeko erabiltzen da, webguneak analizatzeko txostenak egite aldera. Iraupena: automatikoki bi urtetan iraungi dadila ezartzen da, nahiz eta webgunearen jabeek alderdi hori pertsonalizatu dezaketen.\nCookieen erabilera nabigatzailearen konfigurazioa aldatuz indargabetu daiteke. Normalean, aukera hori \u201cTresnak\u201d edo \u201cHobespenak\u201d menuetan egon ohi da. Horrela, posible da nabigatzailearen edo zerbitzu jakin bateko cookieak ez onartzea.\nNabigatzailearen laguntzaren bidez, erabiltzaileak cookieen kudeaketa-aukerei buruzko informazioa jaso dezake:\nSare sozialen cookieen erabilera saihesteko, Balmaseando.eus webgunera sartu baino lehen, saioa itxi behar da dagokion sare sozialean.\nEdonola ere, erabiltzaileak jakin behar du cookieen ezeztapenak Balmaseando.eus webguneko zenbait ataletan sartzea zaildu edo ezindu dezakeela, edota nabigazioa oztopatu dezakeela.\nKontaktu-inprimakiak, iradokizunak, eta abar bidaltzeko beharrezkoa da inprimaki bat betetzea, besteak beste datu pertsonalak jasoko dituena. Datu horiek beharrezkoak izango dira informazioa edo eskatutako zerbitzuak emateko eta Balmasedako Udalaren erantzukizuneko datu pertsonalen fitxategi batean gordeko dira. Datuen babeserako gure politikan adierazitakoari jarraiki tratatuko dira datu pertsonalak.\nDatu horiek egiazkoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak izan behar dira. Datuen faltsutasuna, zehaztasunik eza, urritasuna edo eguneraketa-ezaren ondorioz Balmasedako Udalak edo hirugarrenek jasan ditzaketen kalte zein galeren (zuzenekoak zein zeharkakoak) erantzule bakarra erabiltzailea bera izango da.\nEmandako datuak zehaztugabeak edo osatugabeak izateak eskatutako zerbitzuen prestazioan hutsuneak eragin ditzake, baita zerbitzuok ezin ematea ere.\nBalmasedako Udalak ez die 14 urtetik beherakoei euren datu pertsonalak ematen uzten, zerbitzuak eskatzeko gaitu diren web inprimakiak edo kontaktu-inprimakiak betez zein mezu elektronikoak bidaliz.\nBeraz, bide horien bitartez datu pertsonalak ematen dituztenek formalki adierazten dute 14 urtetik gorakoak direla. 14 eta 18 urte bitarteko adingabeen gaineko datuak jasotzeari dagokionez, Balmasedako Udalak ez du inolaz ere euren familiako beste kideen edo datu ekonomikoen gaineko informaziorik jasoko, horien titulartasuna duten pertsonen baimenik gabe.\nBalmaseando.eus webguneak pluginak eta Facebook, Instagram, Pinterest, Twitter eta Youtube bezalako sare sozialen osagarriak ditu.\nSare sozialean erabiltzaile gisa saioa hasi baldin badu eta Balmaseando.eus webgunea bisitatzen baldin badu, sare sozialak webgunea bisitatu duela adierazten duen informazioa jasoko du pluginetan klik egiterakoan. Gainera, sare sozialak zure erabiltzaile-profilari buruzko informazioa emango dio web-orriari (izena, e-maila, argazkia eta abar).\nSare sozialean erregistratu ez bazara edo Balmaseando.eus webgunea bisitatzerakoan ez badaukazu saioa zabalik, sare sozialak gutxienez zure IP helbidea jaso eta bildu dezake.\nEz baduzu nahi sare sozialek hemen zehazten diren datu pertsonalak jasotzea, ezta gurekin edo hirugarrenekin partekatu ditzatela ere, dagokion sare sozialaren pribatutasun-politika kontsultatu eta saioa itxi Balmaseando.eus webgunera sartu baino lehen. Sare sozialek zure ordenagailuan instalatu dituzten cookieak nabigatzailearen funtzioak erabilita ezaba ditzakezu."} {"id": 9, "text": "Kazetari, publizitategile eta argazkilari bilbotarra hainbat eta hainbat herrialdetan egon da, bizi izan dituen errealitateen zati txikiari bere kameraren bidez argazkiak ateratzeko asmoz. Diziplina anitzekoa, bidaiei buruzko erreportajeak, salaketa soziala, musika eta publizitatea bere lanetako gai nagusiak dira. Zenbait aldizkari eta egunkaritako laguntzailea denez, GKE-etako eta elkartasunarekin zein laguntza humanitarioarekin zerikusia daukaten beste erakunde batzuetako argitalpen eta aldizkarietan erabili ohi dituzte bere argazkiak. Bere irudiak hainbat publizitate-euskarritan, liburutan eta musika-cdtan agertu dira.\nZinerako film dokumentalen zuzendaria ere bada, eta zinearen nahiz telebistaren munduarekin zerikusia daukaten beste proiektu batzuetan ere parte hartu du. Dena dela, bidaiak egitea eta testuen zein argazkien bitartez bost kontinenteetan izandako bizipenak azaltzea da bere zaletasun handiena.\nNomada da erabat, eta hamarkadak daramatza ibilbide independenteetako edo bere konfiantzapeko bidaia-agentzietako bidaiarien taldeetako gidaria izaten. Oraindik ere bere jabetzapeko Lacomuna Vertical eta Artova ekoizpen-etxeen bidez garatutako lanaren helburu den ekoizpen-eremua ezagutzea, bidaiatzea eta beste bidaiari batzuekin esperientziak partekatzea da tour leader moduan daukan motibazio handiena, besteak beste.\nKazetari, publizitategile eta argazkilari bilbotarra hainbat eta hainbat herrialdetan egon da, bizi izan dituen errealitateen zati txikiari bere kameraren bidez argazkiak ateratzeko asmoz. Diziplina anitzekoa, bidaiei buruzko erreportajeak, salaketa soziala, musika eta publizitatea bere lanetako gai nagusiak dira."} {"id": 10, "text": "Otsailan Ihauterietako ariketa bereziak egiten aritu gara. Ihauterietako pertsonaien laminak, Veneziak maskarak eta aurpegi osoko maskara polit eta koloretsuak."} {"id": 11, "text": "Urtarrilan eta otsailaren hasieran Realismoa lantzen aritu gara: bere ezaugarri nabarmenenak ikusten eta Millet margolari frantsesaren lanetan oinarrituz marrazki bat egiten.\nIkasle bakoitzak adibide bezala aukeratutako koadroa norberarena egitea lortu duen bitartean ezagutzak lantzen egon da."} {"id": 12, "text": "Karga moduluak etxebizitza gisa birziklatzen dituen enpresa Bizkaitar bat dago. Arkitektoen proiektu teorikoak argia ikusten ari dira, enpresa berritzaile batzuen bidez."} {"id": 13, "text": "1963an sortutako erretegia; gaur egun familiako 2. belaunaldiak zuzentzen du, Luis Mari eta Ramon anaien ardurapean."} {"id": 14, "text": "Ipes alkarteak, Gernikaren egiak. Oroimen biziko herria ikus-entzunezkoa ekarriko dau Igorreko Kultur Etxera aprilaren 27an, 17:00etan, eta ostean gaiaren inguruan berba egiteko aukerea egongo da. Memoria historikoari beste ikuspuntu batetik helduten deutso dokumentalak, herri mobimentuaren papela azpimarratuz eta andren abotsa lehenetsiz. Ipes alkarteak, Gernika bonbardatu ebela 80 urte bete ziranean, Gernikaren egiak. Oroimen biziko herria proiektua ipini eban martxan. Igazko aprilean liburua argitaratu eben eta bigarren tiradea atera behar izan dabe. Ikus-entzunezkoa urrietan estrenau eben eta aprilaren 27an Igorren erakutsiko dabe. Lemoan, maiatzean egiten dan memoria historikoaren astean be ikusteko aukerea egongo da.\nIkus-entzunezkoa begirada eta eretxi desbardinen ikuspegitik egin dabela dinoe Ipesetik. \"Ezezagunagoak diran gertaera historikoai arreta ipini, andren abotsa lehenetsi, eta herri mobimentuen papelaz hausnartzeko, neurri handi baten. Funtsean, ezagupenerako, eztabaidarako eta gogoetarako tresna izateko asmoz egina dagoan lana dalako egitasmoa\".\nLan honetatik ondorio batzuk atera ditue, herri memoriaren berreskurapen edo eraikuntzan hain ezagunak ez diran gaietan arreta ipinteak interesa sortzean dauala eta horrek belaunaldi gazteenarengana heltzeako aukerea emoten dauala, beste batzuen artean. Igorreko saioa, Ki\u00f1u Gaztetxeagaz alkarlanean prestatu dabe.\nIpes alkarteak 1977tik dihardu beharrean. Berrogei urte honeetan arreta berezia eskeini deutso Euskal Herriko historiari, \"bakotxaren ingurunea ezetu eta eraldatzeko moduko jantziak\" ekoizteko.\n2. Ez dira onartuko berba txarrak, debaldeko salaketak eta difamazinoak. BEGITU ez da erantzulea izango.\n3. Aurreko arauak ez badozuz beteten, BEGITUk neurriak hartuko ditu; besteak beste, komentarioa ezabatzea.\n4. BEGITUk beretzat gordetzen dau zuk idatzitakoa argitaratzeko eskubidea, beti be iturria ondo nabarmenduta."} {"id": 15, "text": "Aurreko egunean 6. mailako ikaslei agur esaten genien. Gaurkoan, Rosa, Julen, Ana, Adriana eta Irune irakasleak agurtu behar ditugu. Zuen lana, ilusioa, profesionaltasuna eta eskola txiki honekin erakutsi duzuen konpromezu eta inplikazioa eskertu nahi dizuegu. Proiektu honetan gauden gutako bakoitzari oparitu diguzuena gure baitan betiko geldituko da. Hemendik aurrera jorratuko duzen bidean hoberena opa dizuegu. \u2026"} {"id": 16, "text": "Esta web ha sido creada con PostNuke, un portal web escrito en PHP. PostNuke es Software Libre distribu\u00eddo bajo la licencia GNU/GPL. Toda la responsabilidad tanto de la veracidad de la informaci\u00f3n como del respeto a los derechos de reproducci\u00f3n son de quien introduce la informaci\u00f3n."} {"id": 17, "text": "Maite dut errutina. Ezusteko bisitek, desorduko mandatuek zeharo aztoratzen naute. Eta inoiz ez naiz zoriontsuago, egitura berdin-berdina duten lauzpabost egun kateatzea lortzen dudanean baino, bere erritual guztiekin.\nAzaro estreinatu berri honek nobedade handia ekarriko digu amaiera aldera. Euskaraldiari ekingo diogu hilaren 23tik abenduaren 3ra arte. Lehenengoz, euskara elkarteek Euskal Herri osoko erakundeen laguntzarekin martxan jarri dute plangintza erraldoia. Helburua, euskaldunak aktibatzea eta elkarrizketa mistoei ere bultzada ematea. Ahobizi eta Belarriprest izango gara. Ahobiziok nonahi euskaraz egiteko konpromisoa hartu dugu, Belarriprestek ulertzeko gai direla adierazi eta eurekin euskaraz egitera gonbidatuko gaituzte. Lotsabako denok, behar den moduan. Amaitu dira aitzakiak euskaraz ez egiteko, akabo \u201cez didate ulertuko\u201d, ahaztu erantzun txarrak, \u201ch\u00e1blame en cristiano\u201d tipokoak. Harro eta ahaldunduta kalean ibiltzeko sasoia izango da.\nETBk prime time-rako gorde ohi dituen formatu horietako baten sinopsia dirudi: Alemaniako familiari astebetez Euskal Herria erakustea tokatu zait. Jende horrek planak garaiz egitearena oso serio hartzen duenez, duela bi urtez geroztik zehaztuta neukan bidaiaren data.\nHau dek, hau dek umoria. Kontsolatzeko, kontsolatzeko euskaldun jendea!\u201d. Halaxe amaitzen da euskal kantu ezagunenetakoa, umoreari erreferentzia eginda, kalean gora eta behera ibili ondoren. Denok irribarrea ahoan abesten dugu bukaera hori, parranda giroan kantatuz gero, behintzat.\nSka tronpetatsua eta zabor poltsekin jositakoak diruditen jaka eta txaleko termikoak bezainbeste gorrotatzen ditut, ia-ia, autoz egindako joan-etorri luzeak (zabor poltsekin jositakoak diruditen jaka eta txaleko termikoekin jantzita, ska tronpetatsua entzunez autoz egindako joan-etorri luzeak amestu izan ditut, eta izerdi hotzetan blai esnatu). Gauza jakina da autoan usteltzeari diodan alergia berbera partekatzen dutela nirekin haurrek ere. Ezinikusi hori, beraz, txikitatik kronifikatu zait.\nEskuko telefonoan instalatzen diren joko horietan ibiltzea gustuko dut, erlaxatu eta burua husten laguntzen didatelako. Halakoetan ibili zareten guztiok badakizue publizitateak tartekatzen dituztela, eta ikusiz gero, sariren bat ematen dutela. Segundo gutxi irauten dute iragarkiok, eta horregatik sakatzen dut play. Baina aurrekoan spot horietako batek pot eginda laga ninduen.\nAi Weiweik slurfrfrfr ozen batekin zurrupatzen ditu fideo txinatarrak. Alboko mahaian bazkaldu du gaur ere. Slurfrfrfr-a baretu bezain pronto, patrikatik txotxa atera eta haginen arteko soberakinak birziklatzeari ekin dio, pazientzia osoz. Egunero errepikatzen duen errituala da, jai eta aste irensten du 8,90 euroko menu berbera, bion kutuna den jatetxe xumean. Ordaintzera joandakoan, irribarrea irten zaio: bazkaltiarrentzat mostradorean lagatako egunkariak bere argazkia zekarren azalean. Ez dakit Berlinen bizi denetik alemana ikasi ote duen; ezezkoan nago. \u201cBizirik den artista handiena\u201d, zioen lerroburuak. Irteterakoan, inork ez dio eskatu selfie-rik. Hogei bat bider topo egingo genuen dagoeneko gure ostatu begikoan, eta lasai demonio xurgatu ahal izan ditu otorduak \u2014slurfrfrfr\u2014 beti.\nUda honetan nobedadea izan da Arraten, moja komunitate bat bertan jarri delako bizitzen antzinako ostatuan, gero Krabelin jatetxe-hotela izan zen horretan, iritsi eta ezkerretan dagoen horretan. Ez dakit noiztik, baina mende erdi baten, gutxienez, egon dira leku horretan ostalaritza negozioak, gorabehera handiekin. Kontua da elizbarrutiarena dela jabetza, eta horregatik lortu dutela lekaimeek espazio hori.\nMarka da 2018an testu bat hain lerdetsu hasi beharra, baina alboko mahaia okupatzera zihoan neskari erreparatu bagenion \u2014Montesek ere onartuko luke hau\u2014, espazio falta zela-eta gure muturretik hogei zentimetrora pasatu ziren bere zango hipnotikoengatik izan zen. Eseri zenerako biografia idatzi nion nik, terraza batean nagoen bakoitzean egin ohi dudan moduan. Eta Ekialdeko errepublikaren bateko herritartasuna eman. Zigarro zuri, luze eta mehe-mehe horietako bat piztu zuelako, eta nik Berlinen zigarro zuri, luze eta mehe-mehe horietakoak pizten dituzten emakume ilehori guztiak Ekialdeko errepublikaren bateko herritartzat ditudalako. Halakoetan intuizio klinikoa dudanez, iritsi berri zen laguna agurtzera altxatu zenean, Minskeko edo Volgogradeko azentu exotikoaren zain geratu nintzen. Chamberiko aberaskumearen espainol ezin ozenagoan, \u201c\u00a1Mi vidaaaaaa!\u201d batekin egin zion diosala, ordea. Biografia zerotik berridatzi nion bizkor.\nIa guztiok izan dugu parkeetan ibili eta egotearen esperientzia. Batzuek umezain ibiltzeagatik eskolaz kanpoko egun eta orduetan. Ia guztiok ume denboretan."} {"id": 18, "text": "0.1, 0.2, 0.3, 0.4, 0.5, 0.6, 0.7, 0.8, 0.9, 0.10, 0.11, 0.12, 0.13, 0.14, 0.15, 0.15.1, 0.16, 0.17, 0.18, 0.19, 0.20, 0.21, 0.22, 0.23, 0.24, 0.25"} {"id": 19, "text": "Altsasuko auziko aurreneko eguna izan da gaur eta terrorismo zigor eskaera salatzeko 400 bat pertsona elkartu dira ordu erdiz udaletxe parean, ETBko kamera lekuko zutela. Bukaeran Madrildik bidalitako kronika irakurri dute eta haren ondoren, Gure Etxea eraikinean, plataformakoek Madrilen gaurko egunari buruz egindako bideoa eman dute.\nAltsasu ia komunikabide guztietako portadan agertu zen, goizaldeko ordu txikitan herriko taberna batean gertatu zen liskar bat zela eta, hau terrorismotzat jo eta gero. Adur, Jokin eta Oihanek kartzela eta dispertsioa haien azalean bizi izan dituzte urte eta erdiz. Justifika ezinak diren neurri kautelarrak eta milaka eta milaka kilometro. Urte eta erdiz gelditu gabeko mobilizazioak. Urte eta erdi min eta sufrimendu izugarria eragiten ari den egoera esperpentiko hau salatzen ari garenetik. Nafarroako Foru Komunitatean inoiz izandako manifestaziorik handiena bizi izan dugu. Gaur, Madrilgo Audientzia Nazionalean epaiketaren lehenengo eguna bizi izan dugu.\nMakro epaiketa terrorista gisa saldu eta publizitatzen den epaiketa da hau. Akusatuen aulkietan eseri dira zortzi pertsona, baina larunbatean ikusi ahal izan genuen moduan, milaka eta milaka gara aulki horiek betetzen ditugunak.\nAulki horietan eserita daude, oinarrian, pertsona hauen etorkizunarekin batera, gure eskubide eta askatasunak.\nTerrorismoaren kontrako makro-epaiketa gisa aurkezten ari den kontestu honetan, ferietako egun bati buruz hitz egin da, lagunarteko afariez, esku-pilotako partiduez, tabernez, dantzez, ligatzeko borondateaz eta ondo pasatzeko intentzioaz. Prentsa aretoan irribarre uholdeak sortu dira kasu batzuetan. Horretaz hitz egiten da gertaerak deskribatzen direnean.\nTerrorismoaren aurkako makro-epaiketa bezala aurkeztu duten arren, pertsona akusatuek hizketan aurrera joan ahala, festa egun baten deskribapena bilakatu da non taberna batean gertaera bat eman zen. Modu honetan, prozesu honen zentzugabekeria geroz eta ebidenteagoa bilakatu da.\nZortzi lagun horiek bakarrik ez zirela egongo argi adierazi genuen. Goiz osoan zehar Audientzia Nazionalaren atarian 150 altsasuar eta bestelako hainbat herritako adiskideak bildu gara, goizeko lauretan atera garenak bai kotxez bai autobusez inputatuei eta beraien senideei gure berotasuna eskaintzeko asmoz.\nKomunikabide asko, ikusmin handia, eta berriz ere hedabide batzuek akusazioaren eta fiskaltzaren editorialak itsu-itsuan nola jarraitzen dituzten egiaztatu dugu.\nIzugarrizko arreta sortu da, eta onartu ala ez, epaiketa honetan jokoan dagoenarekin harremanetan dago. Zortzi pertsona horien bizitzaz gain, gizarte osoari dagozkion eskubide eta askatasunak baitaude jokoan. Bi asteko epaiketa izango da. Hementxe jarraitzen dugu eta jarraituko dugu. Altsasukoak Aske."} {"id": 20, "text": "Irekia atariko edukiak {{link}} batera lotuta doaz, aurkakoa esaten ez den bitartean. Web gunea garatzeko software librea erabili da."} {"id": 21, "text": "Soinua materiaz gabetzeko bitarteko gisa. Zer antzematen zaio performance bati, baldin eta ez badugu ikusten?, entzun besterik ez badugu egiten? Nola antzeman dezakegu performancea non gauzatzen den eta zer irudi sortzen duen? Nola desagertzen da gorputza? Ahotsa gorputza ote?\nMaitasuna hautematea zeinu bezala. Hizkuntza zein unera arte da errealaren iradokizun bat, beste ezer baino gehiago? Hizkuntza bilakatu ote daiteke bere hitzarekin oraindik topo egin ez duen zerbaiten zeinu?\nGaldera horiei eta beste batzuei nola erantzun aztertzen ari ginela, irrati programen formatua iruditu zitzaigun irtenbiderik egokiena. Izan ere, irratia gai da praktikaren eta jakintza partekatuko prozesuen bidez edukiak sortzeko eta, batez ere, orainaldia edo beste orainaldi bat sortzeko.\nIrratiak iradokitzen du, edo, behintzat, ametsarazten du, norbait dagoela mikrofonoaren beste aldean. Bultzatzen gaitu espazio/denbora jarraitasun bat zertzera esataria zuzentzen zaion pertsonarekin. Manuel Cirauqui-k ezin hobeto adierazten du hori: \u201cHemengoa eta oraingoa suspertzea, paradoxa bat gu harremanetan jartzeko ikusten ez dugun norbaitekin, beti hor dagoen eta, beraz, beharbadako biztanle den norbaitekin\u201d.\nEsperimentazioa honetan, irratia ez da bitarteko bat, ez da laborategi bat, baizik eta leku bat non performanceak \u201catseden hartzen\u201d eta oinarritzen den. Horrela, zeinuak, formatu ezberdin horretara itzuli eta egokitzean, bere balioa aurkitzen du.\nUste dugu ezen, gertatzen dena eta gehienetan begiradaren bidez antzematen duguna lerratzen badugu sortu den soinuaren bidez bakarrik antzematen dugunera, galdera interesgarriak sortzen dituela performancearen mozioei buruz.\nEsperientzia horrek sustatzen ditu performance alorrean objektu immaterialaren eta ikuslearen artean sortzen diren harremanak, batetik, eta aurrez aurre ez dauden elementu horietako batzuek modu diskurtsiboagoen mesedeko garapena, bestetik.\nIzena emateko azken eguna irailak 5./Una voz sin cuerpo, hacia el amor [Gorputzik gabeko ahotsa, maitasunerantz] da proposatzen dizuegun programa, urriaren 4tik 11ra Donostian izango dena. Programa hau Special Issue [Edizio Berezia] Europako zentroekin sarean garatzen den programaren barne dago. Sare hau Les Laboratoires d'Aubervilliers, In-presentable (Madrid), Station (Belgrad), Hybris Konstproduktion (Stockholm), BIS (Istanbul) eta Mugatxoan (Donostia) egiturek osatzen dute, zeintako artisten helburua den testuinguru egokiak ekoiztea asma-bidean dagoen arte baterako. Gaurko performanceak nola argitaratzen du diskurtsoa? galdetuz gero, beste galdera hauek sortzen zaizkigu: Nola egon, egon gabe? Zer antzematen diogu performance bati, ikusi ez, eta bakarrik entzuten badugu? Nola antzeman dezakegu performancea non gauzatzen den eta zer irudi sortzen duen? Nola desagertzen da gorputza? Ahotsa gorputza ote? Galdera horiei eta beste batzuei erantzuteko, beste ekitaldi eta bi tailerrez osatutako programa bat prestatu dugu. Hala, Manuel Cirauquik eta Peio Aguirrek ikastaro bana emango dute, eta horietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, gogoeta teorikoak eta praktikoak proposatuko baitituzte galdera horien inguruko arazoei buruz.\nGorputzik gabeko ahotsa, maitasunerantz da proposatzen dizuegun programa, urriaren 4tik 11ra Donostian izango dena. Programa hau Special Issue (Edizio Berezia) europako zentroekin sarean garatzen den programaren barne dago. Sare hau Les Laboratoires d'Aubervilliers, In-presentable (Madrid), Station (Belgrad), Hybris Konstproduktion (Stockholm), BIS (Istanbul) eta Mugatxoan (Donostia) egiturek osatzen dute, zeintako artisten helburua den testuinguru egokiak ekoiztea asma-bidean dagoen arte baterako. 1 Emanaldia performancez, hitzaldiz, solasaldiz eta esku-hartzen hornitutako irratsaioa da, aldiberean gertatuko dena STM-ko Laborategian eta irrati libre batean. Formatu aldagarria izango duen saioa, honako gonbidatuok aktibatutakoa: Cristina Blanco, Manuel Cirauqui, Peio Aguirre, Alice Chauchat, Juan Dom\u00ednguez e Itziar Okariz. Irrati saioaren ideia sortu zen, azken hamar urteotan Mugatxoan-etik pasa diren artistei egindako elkarrizketen jarraipen modura. Elkarrizketetan azaldu nahi ziren duela hamar urte lanerako baliatzen zituzten lekuak, jarrera eta autonomia, eta gaur egun dituztenak. Berehala sortzen da topaketa baten hiztegia eta bakoitzaren egoerak eta lan prozesuak irudikatzeko eta adierazteko erabilitako terminologiaren inguruko definizioa eta eztabaida. Horrek bultzatu gintuen gure arreta eta asmoa entzunezko bitartekoan jartzera, bere inmaterialtasunagatik; aldi berean, pentsatu genuen argitalpen lerro bat zabaltzea prozesu artistiko bat idatzira \u201citzultzeko\u201d arazoa lantzeko.\nGorputza desagertzen denean proiektuaren helburua zenbait forma/praktikaren esperimentazioan oinarrituta, diskurtsoa sortzean datza. Praktika horiek testuinguru ezberdinetan garatzea proposatzen du, zalantzan jarriz egungo formatu diskurtsiboen esperimentazioa, performancea argitalpen gisa eta praktika hauek plazaratzea ikuslego berri eta zabalago baten aurrean. Proiektu honek, urtean zehar, hainbat une ikusgarri izango ditu eta bigarren atal honetan, 0 Emanaldia saioa aurkezten du."} {"id": 22, "text": "Bizkaiko lurralde historikoan, Vda de Sainz enpresa sustatzaileak eraikuntza eta hondaketan Bizkaiko lurralde historikoan lidergoa dauka.."} {"id": 23, "text": "Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika."} {"id": 24, "text": "Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da."} {"id": 25, "text": "Gure Esku Dago-ko Alex Zenarruzabeitia, Karmele Olabarrieta, Andoni Mikelarena eta Jone Amonarriz, atzo, Bilbon. ARITZ LOIOLA / FOKU\nEtzi izango da erabakitzeko eskubidearen alde GEDek antolatutako giza katea, eta, itxura guztien arabera, \u00abmobilizazio historikoa\u00bb izango da, GEDeko kide Andoni Mikelarenak esandakoaren arabera. Antolatzaileek badakite herritarrak ez daudela ohituta izena eman behar izatera horrelako mobilizazioetan parte hartzeko; horregatik, izena emateko deia berresteaz gain, hori egingo ez dutenei ere mezua bidali diete: \u00abEz dadila inor etxean gera izena eman ez duelako\u00bb.\nIzan ere, aurtengo giza kateak Donostia, Bilbo eta Gasteiz zeharkatuko ditu, eta antolatzaileek pentsatzen dute hiriburu horietan izena eman ez duen herritar asko bilduko dela giza katera, eta oso jendetsua suertatuko dela.\nAutobusak 10:00etan iritsiko dira bakoitzari dagokion kilometrora, eta giza katea hasi aurretik animazioa egongo da leku gehienetan. Katea 12:00etan lotuko da, eta 12:30 arte iraungo du loturik. Tarte horretan, 12:15ean, mezua irakurriko dute GEDeko arduradunek azken kilometroan, Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren atarian.\nPaulo Mu\u00f1oa izango da giza kateko lehenengo katebegia, Donostian; 78 urte ditu, eta denbora luzea eman du GED dinamikan lanean, diruzain. Giza katearen beste muturrean, hari akabera emateko, Aroa Arrizubieta 16 urteko gaztea egongo da. Bi mutur horien artean, milaka eta milaka herritarrek lotuko dituzte eskuak katea osatzeko.\nHorietako asko ospe eta itzal handiko pertsonak dira: zerrenda ez dute guztiz osatu, baina GEDekoek konfirmatu dute han izango direla Gabriel Rufian ERCko diputatua \u2014Donostian, lehenengo kilometroan\u2014, Eneko Goia, Gorka Urtaran eta Juan Mari Aburto alkateak, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Pili Zabala (Ahal Dugu) eta Arnaldo Otegi (EH Bildu), Xabier Euzkitze eta Andoni Aizpuru kazetariak, La Basu, Zuri\u00f1e Hidalgo eta Mikel Urdangarin abeslariak eta beste asko. Bilbon, Kataluniari elkartasuna adierazteko kilometroa egingo dute, eta han izango dira Elisenda Paluzie (ANC), Ignasi Termes (Omnium) eta Mireia Boya (CUP).\nGiza katea baliatuko dute Herritarron Ituna aurkezteko: \u00abErabakitzeko arrazoien bilduma\u00bb, Karmele Olabarrietak esan duenez. \u00abGure estatus politikoa erabakitzeko bideak adostu\u00bb egin nahi ditu GEDek, eragile politiko eta sozialekin batera: \u00abErabakitzea da gure azken helburua\u00bb\nIndependentistak sareak ere giza katean parte hartzeko deia egin du. Diotenez, euskal herritar gehienak erabakitzeko eskubidearen alde daude, eta \u00abgehiengo hori erabatekoa izatea\u00bb da ezarri duten hurrengo helburua.\nELAk eta LABek ere bat egin dute giza katearekin, eta parte hartzeko deia egin diete langileei, \u00aberedu sozial eta ekonomikoa\u00bb ere erabaki ahal izateko.\nHonaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.\nKazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.\nIrakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan."} {"id": 26, "text": "Zigoitiko Ahotsa. Zigoitian etxez etxe banandu den aldizkari ez ofiziala. Udaletxearekin kritikoa eta udal hauteskundeetan aurkeztu ezin izan zen \"Zigoitikoak\" herri plataformak sortua. Zuri eta beltzez."} {"id": 27, "text": "Web hau PostNuken sortua izan da, PHPn idatzitako web atarian. Postnuke Software Librea da GNU/GPL lizentziarekin banatua. Informazioa egiazkoa dela eta erreprodukzio eskubideak errespetatzen direla egiaztatzearen ardura guztia albistearen egileari dagokio."} {"id": 28, "text": "Zenbait webgunetan sartzean ordenagailura behera kargatzen den fitxategi bat da cookie bat. Informazioaren gizarteko zerbitzu ugari emateko funtsezko eginkizuna dute cookie-ek. Besteak beste, aukera ematen diote web orri bati erabiltzaile baten edo haren ordenagailuaren nabigazio ohiturei buruzko informazioa gorde eta berreskuratzeko, eta, lortutako informazioaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko eta eskainitako zerbitzua hobetzeko erabil daitezke.\nCookie-ak bidaltzen dituen eta lortzen diren datuak tratatzen dituen domeinua kudeatzen duen erakundea nor den aintzat hartuta, bi mota bereizi ahal dira: cookie propioak eta beste batzuen cookie-ak.\nBezeroaren nabigatzailean gordeta gelditzen diren denboraren arabera ere sailkatu ahal dira. Hartara, batzuk saioko cookie-ak izango dira, eta beste batzuk cookie iraunkorrak.\nAzkenik, lortutako datuak tratatzeko helburuaren arabera, beste sailkapen bat dago eta bost mota hauek daude: cookie teknikoak, pertsonalizazio cookie-ak, analisi cookie-ak, publizitate cookie-ak eta publizitate konportamentaleko cookie-ak.\nsahatsa.eus atariak cookie-ak erabiltzen ditu atarian nabigatzea errazteko, segurtasun arrazoiengatik, eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen eraginkortasun eta pertsonalizazio handiagoa lortzeko. sahatsa.eus atarian erabilitako cookie-ak soil-soilik erabiltzaile izengabe batekin eta haren ordenagailuarekin lotzen dira, erabiltzailearen izen-abizenak jakiteko erreferentziarik ez dute ematen, eta ezin dituzte irakurri ordenagailuan dauden datuak ez eta haiei birusik eragin ere.\nCookie teknikoak. Propioak edo beste batzuenak eta saiokoak edo iraunkorrak izan daitezke. Ongi nabigatzeko bidea ematen dute, eta bai webgunera egiten dituen bisitetan erabiltzaileak dituen lehentasunak ezagutzekoa ere. Horrez gain, webgunean cookie-ak erabiltzea dela-eta, erabiltzailearen baimena kudeatzen dute, cookie-ak erabiltzea onartu duten pertsonei cookie-en politikari buruzko informazioa behin eta berriz erakusteak dakarren gehiegizko eragozpena saihesteko helburuarekin.\nPertsonalizazio cookie-ak. Propioak eta iraunkorrak dira, eta aukera ematen diote erabiltzaileari zerbitzuan sartzeko ezaugarri orokor batzuekin; erabiltzailearen terminalean zenbait irizpideren arabera aurrez zehaztutako ezaugarriekin, hain zuzen, hala nola hizkuntza, erabiltzen duen nabigatzailea, erabiltzailea errepikaria den detektatzea, erabiltzailearen kokapena gogoratzea, eta abar.\nAnalisi cookie-ak. Beste batzuenak eta iraunkorrak dira. sahatsa.eus atarira bisita egiten duten erabiltzaileen jokaerari jarraipena egiteko eta jokaera hori aztertzeko bidea ematen dute. Hain zuzen, sahatsa.eus atariak Google Analytics erabiltzen du, webgunea aztertzeko Googlek garatutako zerbitzu bat, webguneetan nabigatzea neurtzea eta aztertzea ahalbidetzen duena. Honi buruzko argibide gehiago daude helbide honetan: www.google.es/intl/es/analytics/privacyoverview.html. Gainera, cookie hauek erabiltzea desgaitzeko ere balio du.\nWebguneak aztertzen direnean ez da datu pertsonalei buruzko informaziorik eskuratzen, eta, beraz, webgunean nabigatzen duten pertsonen pribatutasuna babestea bermatzen da. Eskuratzen den informazioa webgunean sartzen diren erabiltzaileen kopuruari buruzkoa da, ikusten diren web orriei buruzkoa, maiztasunari eta bisiten errepikapenari buruzkoa, iraupenari buruzkoa... Informazio horrek guztiak ahalbidetzen du atari honek zerbitzu hobea eta egokiagoa eman ahal izatea.\nsahatsa.eus atariak cookie-en politikari buruzko informazioa erakusten du edozein orriren goiko aldean, atarian sartzen den lehen aldian eta cookie-ak ezabatzen diren bakoitzean.\nBehin nabigazioa hasten denean cookie-ak onartzen dira eta abisua ez da berriro agertzen cookie horiek ezabatu arte.\nErabiltzaileak libreki erabaki dezake sahatsa.eus atariak erabiltzen dituen cookie-ak haren gailuan ezartzen diren edo ez. Alde horretatik, erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratu ahal du besterik ezean cookie guztiak onartzeko edo haiei uko egiteko, edo cookie bakoitza jasotzeari buruzko abisu bat jasotzeko pantailan eta une horretan erabakitzeko gailuan ezarri edo ez. Nolanahi ere, erabiltzaileak edozein unetan ezabatu ahal izango ditu sahatsa.eus atariak haren gailuan ezarrita dituen cookie-ak, nabigatzaileak ezarrita duen prozedurari jarraituta.\nNabigatzaile bakoitzean prozedura desberdina da. Hain zuzen, nabigatzailearen \"Laguntza\" funtzioak erakusten du nola egin behar den.\nJakinarazi behar dizugu nabigatzailea cookie guztiei edo espresuki sahatsa.eus atariko cookie-ei uko egiteko konfiguratzeak ez dizula eragotziko atarian nabigatzea, baina eragotziko dizu horietako batzuk instalatuta izatea eskatzen dizuten funtzionalitate batzuk gozatzea."} {"id": 29, "text": "PSE-EEk, Gipuzkoarako, proiektu bat dauka eta bi ideietan oinarrituta dago: kudeaketa publikoa gardentasun osoz egitea eta gipuzkoarrek dituzten benetako arazoentzako irtenbidea aurkitzea.\nSozialistak, Gipuzkoako Legebiltzarrean hirugarren indarra gara, hamar batzarkide ditugu. Presentzia honek oposizio arduraduna egitera behartzen gaitu, gipuzkoar guztien onurarako.\nGure lurraldearen garapenerako oso gai garrantzitsuak daude eta sozialistak gertu egongo gara. Oso argi daukagu, Pasaiako Kanpoaldeko Portua, Abiadura Handiko Trena, Donostialdeako Metroa\u2026 proiektu hauek, eta beste batzuk, aurrera eramatea funtsezkoa da. Horregatik, hauek, epe motzean, egi bihurtzeko lan egingo dugu."} {"id": 30, "text": "Eraikuntzari dagokion informazioari buruzko gaurkotasun guztia eskura daukazu Vda de Sainz-en web orrian.\nOrain arte Urretxindorra Ikastolak eskeini ezin zituen inguruan dauden Miribilla eta San Adrian zonaldeetako ikasketa plazak beteko dituen eraikuntza osagarri berriko egiturak, Vda. de Sainzek eraikia, bere aurrealdea erakusten du dagoeneko.\nURA proiektua, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailera atxikituta dagoen euskal agentzia, Vda. de Sainz gauzatzen ari dena, Nerbioi-Ibaizabalen bideratze lanen bigarren fasea, Galdakao eta Basauri artean, amaitzear dago.\nItsasotik etortzen diren turisten sarrera Getxoko Kirol Portuan egongo da. Eraikinaren helburu nagusia, 2017tik aurrera indarrean egongo dena, etxeko-portua izatea da, itsas bidaien enpresek abiapuntua eta helmuga bihur dezaten.\nBilboko Miribilla eta San Adrian auzoei eskola zerbitzua emango dien Urretxindorra ikastolaren eraikin berriaren lehen solairua dagoeneko hormigoitu dute. Lehen solairu horretan ikasgelak egongo dira, eta bertatik, eraikitzear dagoen merkatal gune berriaren azalean egongo den kirol-instalazioetarako sarrera ere egongo da.\nUrdulizko Alfredo Espinosa Erietxeak Bizkaiko Osasuna bigundu eta milaka erabiltzailez arduratuko da Gurutzetako osasun zentroko pilaketa gutxituz. 170.000 pertsona inguru, Uribe Kosta osasun eskualdeko bizilagunak, joango dira etorkizunean zentro onetara eta 800 profesionalek emango diete arreta.\nIngurumen eta Lurralde Politika Sailera atxikitutako Uraren Euskal Agentziak, uztailean hasi zituen Urbiko zubiko lanak amaitu ondoren bihar arratsaldean irekiko da garraioentzako pasabide berria. Lan horiei esker zubiak ahalmen hidrauliko handiagoa izango du eta Ibaizabal ibaiaren ur-goraldiekiko segurtasuna handituko da."} {"id": 31, "text": "Gure cookieak eta beste batzuenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko eta zure nahiekin erlazionaturiko publizitatea erakusteko, zure nabigazio ohiturak aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago jaso dezakezu hemen."} {"id": 32, "text": "15 minutu entrenamendua hasi aurretik aldatuta egon behar zara, horrela entrenatzaileak denbora hori erabili ahalko du azalpenak emateko edo eta beroketa saioa hasteko\nEtxean edo ikastetxean lesioa gertatuz gero, entrenatzaileari jakin arazi eta Klubeko zerbitzu medikura etorri ahal bezain laster\nKlubak emandako ekipamendua zaintzea jokalariaren ardura da. Ekipamendua 2 urtetarako da eta jokalariak, berak, bijarriko ditu galtzean edo apurtzean (ikusi materiala eskatzeko orria). Ekipamendua ez birjartzeak zigorrak erakarriko ditu\nEntrenamenduan erabilitako materiala jokalariek batuko dute, entrenatzaileak zehaztuko du zergin hau Nola burutuko den\nAldagelak eta Etxezuriko gainerako azpiegiturak zainduko ditu jokalariak, gauza bera bistari bezala beste zelaietara joango denean\nZelaian eta zelaitik kanpo edukazioz arituko da jokalaria, ez ahaztu batetik Klubaren ordezkariak garela eta bestetik auzoa ere ordezkatzen ari garela\nLigako aurkari guztiekin izango den harremanetan kiroltasuna eta apaltasuna agertuko ditu jokalariak\nIkasi ahal izateko entrenamenduetara gogoz etorriko da jokalaria, hobekuntzaren hazia motibazioa baita. Gure helburuak eguneroko lanaren bitartez lortuko ditugu\nBelarritakoak, piercing-ak, eraztunak, erlojuak, lepokoak, eskumuturrekoak eta gainerako osagarriak ez dira jantziko partiduetan ezta entrenamenduetan\nEskolako jardueraren osagarri bat da futbola, eta hau haren menpe dago. Futbola ikasketen motibazioa izan dadin eskolan lortutako emaitzak aintzat hartuko dira\nEntrenatzaileak lehen 2 ebaluazioen kopiak jasoko ditu, ondorioz jokalariak ondoko zigorrak izan ditzake:\nArauen errespetu eta norberaren kontrola bultzatzeko, jarreraren kreditu-txartela sortzen da talde federatuentzat\nJokalari batek 10 puntu izango ditu hasieran. Arau bat ez betetzean puntu 1 kenduko zaio, eta berriro gertatzean 2 puntu kenduko zaizkio\n10 puntuko lehen kreditu-txartela bukatzean, partidu bateko zigorra izango du jokalariak, horren ostean jokalariak 5 puntuko kreditu-txartela izango du\n5 puntuko bigarren kreditu-txartela bukatzean, partidu bateko zigorra izango du jokalariak, zigorra bete ondoren 3 puntuko kreditu-txartela emango zaio jokalariari\n3 puntuko hirugarren kreditu-txartela bukatzean, kasua Kirol Batzordeak aztertuko du neurriko zigorra erabakitzeko"} {"id": 33, "text": "Batetik, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika Artearekin eta Humanitateekin lotuta bateratzen dituen, eta ikasleen oinarrizko gaitasunak, zeharkakoak zein diziplinakoak garatzen dituen eta, bestetik, ikasleak gure gizartearen erronkei erantzukizunez aurre egiteko ahalduntzen dituen hezkuntza da."} {"id": 34, "text": "Nekatur egonaldiak oparitu itzazuOparitzeko bi gauetako bonu aukera zabala eskaintzen dizugu Ezagutu gure bonuak\u00bb\nDeskontuak Euskadiko baliabide turistikoetanHartu ezazu ostatu gure etxeetan eta goza ezazu deskontuetaz museotan, aktibitateetan, jatetxeetan\u2026 eta askoz gehiago Informazio gehiago\u00bb\nGure APPa jeitsi DOANOstatu bilaketak egin, gure etxeen informazioa ikusi eta erreserba egin ere APPa jeitsi\u00bb\nZuatzu - Edificio PIA Eraikina - Juan Fermin Gilisagasti, 2 - Oficina 310 Bulegoa \u00b7 20.018 Donostia-San Sebastian\nNabigatzen jarraitzen baduzu, beraien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu hemen.\nhttp://www.nesoddliv.no/wp-content/uploads/2015/06/cropped-cropped-521427_3862267509445_2103117990_n2.jpg"} {"id": 35, "text": "Orrialde honetan azaltzen da nola eman gainerako erabiltzaileei norberak dakizkien hizkuntzen berri. Ekimen honek komunitate eleaniztun baten barneko komunikazioa errazten du.\nWikimedia Fundazioaren proiektuetan (Wikipedia, Commons, Wikibidaiak eta abar) munduko beste hainbat wikilarirekin lankidetzan arituko gara. Horregatik, gerta daiteke beste wikilari horiekin hitz egin behar izatea, lana koordinatzeko. Mundu osoko beste wikilariak gurekin zer hizkuntzatan komunika daitezkeen jakinarazteko, gure lankide orrian adieraz dezakezu zer hizkuntza dakizkizun, eta zer mailatan dakizkizun.\nxx-0: hizkuntza hori mintzatzen ez duzula adierazteko da. Wikipedia honetan, euskarazkoan, euskaraz ez dakizula adierazteak bakarrik du logika, ez du zentzurik beste edozein hizkuntza ez dakizula adierazteak. Izan ere, ez dira idatzi behar ez dakizkizun hizkuntza guztiak, dakizkizunak baizik.\nAdibidez, de-1 alemaneko oinarrizko maila litzateke; eta es-3, gaztelaniako maila aurreratua. Era berean, en-2 ingeleseko maila ertaina da. Hizkuntzak bereizteko erabiliko den bi hizkiko kodea \u2014kasu batzuetan hirukoa\u2014 ISO 639 arauarena da. (Ikus Wikimediako beste hizkuntzetako proiektuen zerrenda).\nAukera itzazu ezagutzen dituzun hizkuntzak, eta zehaztu zure jakintza maila, 1etik 4ra bitartean (euskaraz ez badakizu: 0). Adibidez, gaztelaniaz ondo-ondo ez badakizu baina erraz hitz egiten baduzu, hautatu (es-3) kodea, eta hainbat urtez ingelesa ikasita nolabait moldatzeko gai bazara, zure maila ertaina (en-2) izan daiteke.\nSar itzazu dagozkien txantiloiak zure lankide orrian. Txantiloirik errazenetako batzuk {{Babel-X}} izenekoak dira, non X-k ezagutzen duzun hizkuntza kopurua adierazten duen. Ondorengo adibidean, {{Babel-5|eu|es-4|fr-3|en-2|it-1}} idazten badugu, koadro hau lortuko dugu:\n3. Orain zure erabiltzaile orria \u00abEuskara ama hizkuntza\u00bb kategorian agertuko da, bai eta goian adierazitako gainerako kategorietan ere. Hizkuntza bakoitzeko maila guztiak (aditu maila...) hizkuntza horren kategoria nagusiaren barnean daude (adibidez: euskara maila guztietako wikilariak \u00abEuskara (erabiltzaileak)\u00bb kategorian agertuko dira). Parentesi arteko (erabiltzaileak) euskara hizkuntzaren kategoriagatik desberdintzeko erabiltzen da. Horiek guztiak \u00abHizkuntzaren arabera\u00bb kategoriaren azpikategoriak dira."} {"id": 36, "text": "Akordioak gainera, ordezko piezen, erreminta berezien eta entsegu ekipoen horniketa aintzat hartzen du Beasaingo konpainiak Amerikako Estatu batuetan duen filialaren bitartez beteko dira lanok.\nKontratuak, halaber %20ko partaidetza aurreikusten du 30 urtez sistemaren operazioa eta mantentzea kudeatuko duen elkartean.\nProiektua, Montgomery konderriko Bethsedatik, Prince George konderriko New Carrolton-eraino luzatuko den eta Purple Line deituriko metro arinaren linearen diseinua, eraikuntza, finantzazioa, ustiakuntza eta mantentzea aintzat hartzen dituen ekimen publiko-pribatuan oinarritzen da.\nCAF-ek filiala du Elmira udalerrian, New York estatuan, eta azken urteetan, proiektu kopuru nabarmena garatu du herrialdean.\nKontratu berri honekin, euskal enpresak Amerikako Estatu Batuetan garatutako proiektuen zenbatekoa 1.800 milioi dolarrekoa da.\nMerkatua Edozein Artikulu metalikoak Kautxua eta plastikoa Makineria / Ekipo ondasunak Garraio materiala Material Elektriko eta elektronikoa Metalurgia"} {"id": 37, "text": "\u2013 Itzulpengintzaren eta interpretazioaren unibertso ezezagunak deskubritzea proposatzen dauku Clairek \u2026\n\u2013 Pepu Turrillas, Harrera elkarteko kideak, euskal preso eta iheslari politiko ohien egoerari buruzko dokumental berria aurkeztu dauku \u2026\nARROSA irrati sarea Euskal Herri osoko irrati mordoxka baten elkarlanaren ondorioa da. Bertan biltzen garen irrati gehienak txiki xamarrak gara, herri edo eskualde mailakoak.\nRT @zebrabidea: SORMENAREN TARTEA (Katza eta @jonaranburu-ren eskutik) | Katza, kolaboratzaile berriak, azaroko bere uztaren berri eman dig\u2026"} {"id": 38, "text": "Azken egun hauetan askatzeke geratzen ziren proiektuko lau arrano arrantzale askatu dira Urdaibain. Hurrengo asteetan zehar, Urdaibai Bird Centerreko teknikoen bitartez elikatuak izango dira beraien kabuz arrantzarako teknika garatu arte eta irailaren erdialde edo bukaeratik migrazioari ekitea espero da. Urdaibai alde batera utzi eta Afrika subsahariarrera burutuko dute migrazioa. Horiek horrela 2013an hasi zen proiektuari bukaera emango zaio eta hurrengo urteetan bikoteak sortu eta espeziea Urdaibain ugaltzea espero da."} {"id": 39, "text": "Elikagaiak kontserbatzeko metodoari esaten zaio eta produktua eduki hermetiko batean zigilatuz lortzen da.\nCookieak erabiltzen ditugu (gureak, hirugarrenenak nahiz nabigazio ohiturak aztertzekoak), informazioa bildu eta gure zerbitzuak hobetzeko helburuarekin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ontzat emango duzu cookieak instalatzea. Nahi baduzu, cookieak konfiguratu ditzakezu zure nabigatzailean, baina litekeena da nabigatzeko zailtasunak egotea horren ondorioz. Nola konfiguratu"} {"id": 40, "text": "Atal honetan, Gipuzkoako lurralde historikoaren garapenerako interesgarriak diren gai-arloei buruzko dokumentazioa eta baliabide garrantzitsuak bilduko dira, eta hasieran proposatutako gaietatik abiatuta, osatuz joango da, Gipuzkoako ekoizpen-sarean hautemandako beharren arabera.\nHautatu interesatzen zaizun alorra, eta sakatu irudia, gai horri buruzko dokumentazioan nabigatzeko:"} {"id": 41, "text": "Sarean Zehar Borja Arbosak eta I\u00f1igo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena."} {"id": 42, "text": "Irailaren 4an 20:00etan zabalduko dute Arkotxako udal-txokoa. Bertan luntx txikia izango da bertaratuko direnentzako. Ondoren, irailaren 7tik aurrera Zaratamon erroldatutakoek erreserbak egin ahal izango dituzte Arkotxako udal-txokoaz disfrutatzeko.\nOndarearen Europako Jardunaldien barruan, euskal emakume konpositoreen eta bereziki Maite Idirin Ugaoko sopranoaren omenezko...\nArrigorriagan, Basaurin eta Galdakaon EH Bilduren alkategaiak aukeratzeko prozesuak zabaldu dituzte. Urriaren 28ra arte...\nDagoeneko 394 lagunek eman dute izena Etxebarrin, Euskaraldian parte hartzeko: 251 ahobizi eta 143 belarriprest.\nAzaroaren 20tik 25era emakumeenganako indarkeriaren kontrako astea antolatu dute Arrigorriagan. Ezagutu egunez eguneko programa."} {"id": 43, "text": "Euskal Preso Politikoen Kolektiboak 2013ko abenduaren 28an zabaldutako adierazpenaren ildotik, Euskal Herrirako destinu aldaketa banan-banan eskatuko zutela iragarri zuten Marixol Iparragirre eta Jon Olarra mintzakideek Berria eta Gara egunkarietan 2014ko otsailaren 16an emandako elkarrizketan.\nLehen fase batean EPPK-ko kideak Euskal Herriratzeko eskaerak egiten hasi ziren 2014ko martxoan. 2014ko ekainean ezezko erantzuna jaso zuten, eta kartzeletako egoera makurtzen eta urruntzea eta sakabanaketa areagotzen dituzten irizpideak indarrean mantendu zituzten Espainiako eta Frantziako gobernuek.\nAurrekoaren segidan, 2014ko azaroan, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zaintza Epaitegian urruntzeak presoei eta beraien hurbilekoei eragiten dien kaltearen berri emanez salaketa jarri zuten EPPK-ko kideetako batzuk (Espainiako kartzeletan dauzkaten Kolektiboko ordezkariek, gaixo dauden kideek, adinekoek eta hogei urtetik gora giltzapean dauzkatenek).\n2014ko abenduko agirian ekimen honen nondik norakoak, ordura arte emandako urratsak eta handik aurrera emateko asmo zituztenak azaldu zituen EPPK-k.\n2015eko martxoaren 31n presoen gerturatze eskaerak baztertu zituen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzarako epaileak.\nBide juridiko horretan Espainiako Auzitegi Nazionalera eta Frantziako Administrazio Auzitegietara aurkeztu zituzten helegiteak.\nEkimena Kolektiboaren erabakia izanik, eskaera banan-banan egin zuten presoek. Espainiaren presondegietan dituztenek Arabako Zaballa kartzelara eramateko eskatu zuten, eta, Frantziaren espetxeetan dituztenek etxetik gertuen dagoen presondegira eramateko. Horrez gain, osasun egoerarik larrienean dauden eta 70 urtez gora dituzten presoek kartzela araudiko 100.2 artikuluan oinarrituta askatzeko eskaera ere egin zuten.\nEskabidea hiru ataletan aurkeztu ziren. Lehenengoan arrazoi pertsonalak azaltzen ziren; bigarrenean, politikoak; hirugarrenean, juridikoak:\n1.- Espetxe politikak norberarengan zein familiarengan izan duen eraginaren berri eman zuen preso bakoitzak lehen atalean. Kartzelan zenbat urte zeramatzan, urte horietan zenbat eta zein espetxeetan izan duten, eta horiek bere etxetik zenbat kilometrotara dauden. Sakabanaketak presoarengan zein haren senide eta lagunengan izan duen eragina ere azaldu zuten arlo pertsonalari dagokion atalean: familiari zenbateko gastu ekonomikoa ekarri dion, istripurik eragin dion eta hurkoekiko harremana zenbateraino mugatu duen, esaterako. Kartzeletako bizi-baldintzek presoaren osasunean zer-nolako eragina izan duten ere aipatu zuten, besteak beste.\n2.- Arlo politikoari dagokion atalean, EPPK-k hartutako bidearen berri eman zieten presoek espetxeetako arduradunei: Ezker abertzaleak adostutako estrategiarekin bat egiten dutela, Euskal Herrian sortu den egoera berriaren aldeko jarrera dutela, eta, aurrera begira ere, gatazkaren konponbidearekiko konpromisoa adierazi zuten: EPPK \u00abetenik gabeko ariketa politikoan murgildurik\u00bb dagoela, eta urratsak egiten jarraitzeko asmoa duela. Ildo horretan, EPPKren azken adierazpenekin bat datozela adierazi zuten.\n3.- Ikuspegi juridikoari ere heldu zioten. Pertsona guztien eskubideen errepasoa egin, eta ohartarazi zuten sakabanaketa politikak ez duela mundu osoan legezko esparrurik.\nEskaerak multzoka eta faseka egin zituzten: aurrenak, osasun egoerarik larrienean dauden eta 70 urtez gora dituzten presoek. Euskal Herriko espetxeetara ekartzea galdegiteaz gain, kartzela araudiko 100.2 artikuluan oinarrituta askatzeko eskaera ere egin zuten haiek, zigorra etxean betetzeko.\n\u2013 Espainiako espetxei dagokienean, Tratamendu Batzordeak gehienez sei hilabete zituen txostena egiteko. Batzordeak, ondoren, Espainiako Espetxe Zuzendaritzari helarazi behar zion idatzia. Aldez aurretik ez zegoen zehaztuta noiz hartuko ziren kasuan kasuko erabakiak.\n\u2013 Frantzia estatuan eskaria espetxeko zuzendariari egin zioten, hark Justizia ministroari helarazi ziezaion. Epaiketaren zain zeuden presoen kasuan, Justizia ministroaren eta epailearen oniritzia behar zituzten. Kondenatuen kasuan Justizia ministroaren eskumena da. Bi hilabeteko epea zuen Justizia Ministerioak erantzuna emateko.\nLegeak berak esaten du presoak bere etxetik gertuen dagoen espetxean bete beharko lukeela espetxe zigorra. Hala ere, agintarien esku lagatzen du \u201ctratamendu\u201d arrazoietan oinarrituta egokitzat jotzen duen lekura eramatea presoa. Hartara, legeak ez du baldintzarik jartzen Euskal Herriko espetxe batean egoteko, ez damurik, ez barkamenik, ez desarmerik, ez bestelakorik. Alderantziz da: salbuespen neurria izanik, bere ingurutik urruntzea justifikatu behar da.\nPresoen sakabanaketak ez du oinarri juridikorik. Eta ezezko erantzunaren aurrean, Giza Eskubideen Ituna urratzen duela argudiatuta, Estrasburgoko auzitegiraino joko zutela adierazi zuten, ituneko 6. eta 8. artikuluak urratzeagatik. Lehenago ere jo izan dute abokatuek Europara. 2012an helegitea ezarri zuten, baina ez dute oraindik erantzunik jaso.\n\u2022 LEHEN MULTZOA. 2014ko martxoaren 10etik hasita. Osasun egoera larrienean zeuden eta 70 urte baino gehiago zituzten presoek Euskal Herrira eraman eta askatzeko eskaera. 16 preso inguru ziren multzo honetan.\n\u2022 BIGARREN MULTZOA. Apirilaren 1etik hasita. Espainiar Estatuan espetxean hogei urtetik gora zeramaten presoek eta Frantziar Estatuan hamar urte baino gehiago espetxean zeramatzatenek. Bai eta EPPKren zuzendaritza osatzen zuten kideek ere (16 ziren ordurako, izendatutako 20tik lau kaleratu ostean). Presoek prozesuan parte har dezaten errazte aldera antolaketa lanak egin ahal izateko eta espetxe berean biltzeko eskatu zuten Kolektiboaren zuzendaritzako kideek. Guztira, 80 bat preso ziren multzo honetan.\n\u2022 HIRUGARREN MULTZOA. Apirilaren erditik hasita. Espainiar Estatuan, espetxean hamabost eta hogei urte bitartean eginak zituzten EPPK-ko kideek eskatu zuten Espainiatik Zaballako presondegira; Frantziar Estatuan bost eta hamar urte artean zeramatenek Euskal Herritik gertuen dagoenera eramateko egin zuten eskakizuna.75 bat preso ziren txanda honetan.\n\u2022 LAUGARREN MULTZOA. Maiatzaren 1etik hasita. Espainiar Estatuan, espetxean hamar urte baino gehiago eginak zituzten presoek aurkeztu zituzten espetxe aldaketa eskatzeko idazkiak; Frantziar Estatuan bost baino gutxiago zeramatenek. 170 bat preso ziren multzo honetan.\n\u2022 BOSGARREN MULTZOA. Maiatzaren erdialdetik hasita. Espainiar Estatuan, presondegian bost eta hamar urte bitartean zeramaten presoek aurkeztu zituzten eskaerak. Denera, ia ehun presok.\n2014ko ekainean hasi ziren Espainia eta Frantziako gobernuek eskaerak atzera botatzen. Horren ondoren, bide juridikoari ekin zioten: kexa helegiteak aurkeztea Espainian (Espainiako Auzitegiko Espetxe Zaintzako Epaitegia) eta Frantzian dagokien epaitegien aurrean.\n2014ko azaroan Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zaintza Epaitegian urruntzeak presoei eta beraien hurbilekoei eragiten dien kaltearen berri emanez salaketa jarri zuten EPPK-ko kideetako batzuek (Espainiako kartzeletan dauzkaten Kolektiboko ordezkariek, gaixo dauden kideek, adinekoek eta hogei urtetik gora giltzapean dauzkatenek).\n2015eko urriaren 29an Espainiako Auzitegi Nazionalak bertan behera utzi zituen 20 euskal preso politikoak sakabanaketaren aurka jarritako helegiteak.\nEkimen honen nondik norakoak, ordura arte emandako urratsak eta handik aurrera emateko asmo zituztenak azaldu zituen EPPK-k 2014ko abenduko agirian\nIldo horretatik, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzarako epailearen ebazpenaren ondoren, bide juridikoa goragoko tribunaletara jotzeko asmoa iragarri zuen EPPK-k: Espainiako Auzitegi Nazionala, Auzitegi Konstituzionala eta Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegia.\n2017ko urtarrilean iritsi zen lehen helegitea Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegira: Josetxo Arizkuren preso iruindarraren kasua. Familia-bizitza eskubidea izan zen Arizkurenen defentsak Estrasburgora eraman zuen argudio nagusia, alegia, sakabanatze politika \u201clegez kanpokoa\u201d izatea eta familiarekin harremanak izateko \u201czailtasun handiak\u201d dakartzala. Espainiako Konstituzio Auzitegiak Arizkurenen kasua aztertzeko eskera ukatu zuen 2016ko ekainean, eta Espainiako Estatuko auzitegietako ibilbidea agortuta, Giza Eskubideen Europako Auzitegira jotzea izan da hurrengo urrats juridikoa (Ikusi: argia.eus).\n> Presoak lekualdatzeko lege bideak erabiltzera deitu dute Erresuma Batuko Komunen Ganberako hainbat diputatuk Berria, 2014.04.01\n> Presoak gerturatzeko eskaera ugari baztertu ditu Espainiako Gobernuak, Sorturen arabera Berria, 2014.06.04\n> Erkorekaren ustez, presoek \u201cez dituzte betetzen\u201d banakako bergizarteratzeko konpromisoak Berria, 2014.07.05"} {"id": 44, "text": "> Presoen eskubideak bermatzea Espetxe Zaintzaren ardura delako jotzen ari dira harengana EPPK-ko presoak. Berria, 2014.11.15\n> Ekimen honen nondik norakoak, orain arte emandako urratsak eta hemendik aurrera emateko asmo dituztenak azaldu zituen EPPK-k 2014ko abenduko data daraman agirian\n> Haizea Ziluaga. Abokatua \u00abAuzia ez da leku aldaketa soilena; eskubideak daude jokoan\u00bb berria.eus 2015.04.01\n> Etxerat: \u201cDispertsio politikarekin zigor gehitu bezala jarraitzea espainiar gobernuak bake alorrean eskaini ahal digun guztia da\u201d etxerat.eus 2015.10.31"} {"id": 45, "text": "Irudi ikoniko batzuk uzten ditut gaurkoan. Ea zer iruditzen eta ea bakoitzak zer nolako irakurketa egiten duen bermoldaketa honen inguruan."} {"id": 46, "text": "Blog hau DoFollow eskolakoa da. Komentatzen ez duzun bakoitzean, Anne Geddesek beste nini bat betirako traumatizatzen du."} {"id": 47, "text": "Exprai Iru\u00f1eko marrazkilari eta diseinatzaile xume bat da. Blog hau bere lanak sarean erakusteko sortu zuen. Hala ere, eta honetaz gain, gauza gehiagorentzat ere tartea badagoela ikusi du."} {"id": 48, "text": "Estereotipo en inguruko hitzaldi baterako kartela egiteko marrazki bat eskatu zidaten. Hau da. * * * * * Me pidieron un dibuj..."} {"id": 49, "text": "Xamar Oraiko denbora hauetan modako elea dugu mestizajea, mestizaje kulturala zuzenago izateko. Gaur egungo jendeen eta informazioen joan...\nIru\u00f1eko Hizkuntza Eskolatik komiki mutu bat eskatu didate ikasleek asmatutako testuekin betetzeko. Ohiko ariketa da hau, zuk ere hemen...\nVitruviar Gizona Leonardo da Vinci ren marrazki ospetsu bat da. 1490 urtean \u2013gutxi gora behera\u2013 egin zuen, bere egunkarietako batean. G..."} {"id": 50, "text": "Ama+alaba Nonbait entzun nuen animalien artean, ugaztunen artean bederen, kume jaioberriek aitaren antza dutela lehenengo egunetan , ...\nMontauk taldearen \u2018Geruzak\u2019 diskoa: negu hau ez dadila joan - Ezin esan Montauk taldeak harritu gaituenik. Zentzu positiboan: taldearen lehenbiziko diskoa entzun zuenak (Bilaketan, 2016) ondo zekien gasteiztar hauek b...\n\"Komikiari begiratzeko modu berriak: haur eta gazteen literatur ohiturak suspertzeko bideak\" ikastaroa Komikigunean, Galtzagorrik antolatuta - Amaia Serranok eta Iratxe Retolazak emango dute, azaroaren 17an, larunbata, goizez"} {"id": 51, "text": "Hau ez da gertatuko - Aldatuko dituzte. Nafarroako eremu mistoan egonik hizkuntz eredu bakarra duten ikastetxe publikoak aldatuko dituzte eta 2014-2015 ikasturtetik aurrera ik..."} {"id": 52, "text": "Bada Pulitzer sari bat marrazkilarientzat ere - Dagoeneko denok ezagutuko duzue 2012ko Pulitzer sarietako argazki irabazlea. Massoud Hossaini France Press agentziako argazkilariak eraman du irudi ikaraga..."} {"id": 53, "text": "Hemen da Migel Marmol - Hemen da Migel Marmol. Hainbat urteren osteko lanaren buruan Dani Fano ilustratzaileak zabaldu zituen Getxoko azokaren aterpean inprentatik heldu berri zi..."} {"id": 54, "text": "- Ilusio berezia egiten duten lanak\u2764\ufe0f. Amezketako udaletxeak eskatuta bertako frontoi berriaren sarrerako beiratea irudikatzeko aukera izan dut. 24 ..."} {"id": 55, "text": "INFERNURANTZ Irudiak - Hauek ere pasadan urteko liburutxo baten irudi batzuk dira. Esti Vivanco-rekin ipuina, ELKAR Argitaletxeak argitaratutakoak."} {"id": 56, "text": "Gaztezuloren lehiaketarako oringarria - Gaztezulo aldizkariak mikromatxismoa sorkuntza bidez bistaratzeko lehiaketa antolatu zuen, eta larunbat honetan sari banaketa izan da Donostiako Emakumeen..."} {"id": 57, "text": "Txantxa moduan hasi nuen honako serie hau. Ideia sinplea zen: Musikari edota musika talde famatuak hartu alde batetik, eta ezkerreko liderrak bestetik. Biak batu, eta abesti edo disko baten izenburuarekin azpimarratu nahasketa horren mezu iraultzailea."} {"id": 58, "text": "Euskadiko 2020ko Agenda Digitala, modu laburtuan AD@2020, Eusko Jaurlaritzak Euskadin Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartea egoki sustatzeko diseinatu duen plan estrategikoa da, eta horretarako hainbat neurri traktore eta bultzatzaile antolatu ditu, 2016-2020 epealdian hedatzeko helburuarekin.\nEkonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren ustez, arlo honetan eskumena duelarik, digitalizazioa bultzatzea euskal gizartearentzat apustu disruptibo irabazlea egitea da 2020ko horizonteari begira; gainera, uste du egoki dela murgilduta dauden eragile guztiek babes sinergiko, proaktibo eta koordinatua ematea, sustapenerako politika publikoen arloan hamabost urtez luzatu den esperientzia egiaztatuan oinarrituz.\nEuskadik dagoeneko maila handiko kokapen digitala duen arren, Agendaren xedea da teknologiek eskaintzen dituzten aukera aprobetxatzeari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoa goragoko maila batean kokatzen laguntzea, lehiakortasuna, ongizatea eta bizi kalitatea hobetzeko.\nEspezializazio adimendunaren estrategiarekin bat eginda, Euskadik arlo guztietan izan behar ditu adimen digitaleko esparru edo geruzak, eta geruza horiek elkarren artean nahastu behar dira, sareko ekosistema birtual bat eratzeraino, Euskadiko lurralde errealean bermatuta.\nAukera horiek egoki aprobetxatzeko, susperraldia hasten ari delarik eta aurrekontu zorrotzen testuinguru batean, Euskadiko 2020ko Agenda Digitalean honako alderdi hauek planteatu dira:\nEusko Jaurlaritzako sail guztiek informazioaren gizartea bultzatzearen aldeko konpromisoa hartua dutela islatzea, eta horretarako helburu, erronka eta egitasmoak zehaztea.\nToki administrazioen parte hartzea kontuan hartzea, ahaleginak bateratzeko eta garapena koordinatua eta kapilaritate handiagokoa izateko.\nEnpresei, erakundeei eta gizarte osoari gonbidapena egitea plana bereganatzeko, EIKTek ematen dituzten abantailen eta aukeren onuradun izateko, eta Euskadiren bilakaera ekonomiko eta sozialari posizio sendoago eta digitalago batetik aurre egiteko.\nEuskadiko 2020ko Agenda Digitalak bost urteko denbora horizontea dauka erronkak beteko direla ziurtatzeko, identifikatutako trakzio egitasmoak lantzeko eta, hala badagokio, lantzeko egoki ikusten diren egitasmo berriak txertatzeko, kontuan harturik gauzapenean norainoko aurrerabidea egin den, edo lege, ekonomia, gizarte nahiz teknologiaren arloan izandako aldaketei erantzute aldera.\n4 A, 11 Erronka Estrategikok, Ekintza Ildo ugarik eta 62 Egitasmo Traktore zehatzek egituratzen dute plan hau, planteatutako helburuak lortzea xede. Trakziorako hartu diren egitasmoen ezaugarriak dira berrikuntza maila, helburuetan duten eragina eta eragin integratzailea.\nEnpresak Merkatu Digital Globalizatuan izeneko ardatzak aurrera egin nahi du industria adimendunean, batez ere Basque Industy 4.0 Estrategian fokua jarrita eta Euskadiko RIS3 Espezializazio Adimendunaren Estrategian zehaztutako sektoreetara orientatuta, sektore horiei eusten dieten garapen teknologiko berriek eskaintzen duten ahalmenaren bidez, eta negozio eredu berriak ere kontuan hartuz. Hona hemen ardatz hau osatzen duten erronkak:\n1. erronka: EIKT aurreratu eta irisgarriak sektore industrial estrategikoen esku jartzea, I+G fasetik hasi eta industriari aplikatzeko teknologiak eta soluzioak garatu arte.\n2. erronka: industria adimenduna bultzatzea eta, horretarako, fabrikazioan EIKTak txertatzea, balio kateak integratzea eta balio erantsi handiko produktu eta zerbitzuak garatzea.\n3. erronka: EIKTen erabilera indartzea, zertarako eta enpresa berriak, negozio eredu berriak eta merkaturatzeko bide berriak sortu, handitu eta sendotzeko.\nGizarte lehiakor eta aktiboaren ardatzak bermatu behar du pertsonek behar diren konpetentzia digitalak edukitzea, zertarako eta gizarte barruan, izan lan ingurunean edo izan ingurune profesionalean, familia bizitzan, aisialdiko jardueretan nahiz arlo digitaletik garapen sozialerako egindako ekarpenean, ezin hobeto molda daitezen. Erronka hauek osatzen dute ardatza:\n4. erronka: pertsonen konpetentzia digitalak hobetzea, beren enplegagarritasuna handitzeko eta ikaskuntzara hurbilarazteko.\n5. erronka: EIKTei loturiko profil profesionalen sorkuntza eta eskaera sustatzea ekonomiaren sektore guztietan.\nAdministrazioa ingurune digitalean izeneko ardatzean, administrazio publiko desberdinek beren funtzioa gardenago betetzeko landu behar dituzten erronkak jasotzen dira, betiere herritarren parte hartzea eta zerbitzu publiko aurreratu eta kalitatezkoak sustatuz, eta, horretarako, orain arte ezinezkoak ziren bideak jorratuz. Ardatz honetan erronka hauek jasotzen dira:\n7. erronka: EIKTek duten ahalmena aprobetxatuz, zerbitzu publikoak eta zerbitzuok herritarrei emateko modua berritzea.\n9. erronka: Eusko Jaurlaritzaren IKT eredu berria hedatzea, IKTen arloan administrazio publikoa eta Euskadiko sektore publikoa bat etortzea xede.\nAzkenik, Lurralde adimendun eta kohesionatuaren ardatzak garapen honetarako behar diren azpiegitura teknologikoekin lotutako erronkak jasotzen ditu, hiri eta landa inguruneetan balio erantsi handiko zerbitzuak landu daitezen eta, horrela, lurraldea hobeto kohesiona dadin. Hona hemen ardatza zehazten duten erronka konkretuak:\n10. erronka: belaunaldi berriko banda zabala hedatzen amaitzea, bereziki, jarduera ekonomiko industriala dagoen eremuetan eta periferian kokatutako populazio guneetan.\n11. erronka: trakzio proiektua lantzea, tokiko eremuan zerbitzu adimendunak txertatzeko (lurralde adimenduna).\nEsan dugun bezala, ardatzok elkarri konektatuta daude. Ardatz bakoitzak baditu balio erantsiko nodo batzuk gainerakoak garatzen laguntzen dutenak, ekosistema digitaleko oinarrizko gaitasunak izaki. 62 egitasmo traktore horietako bakoitza berez garrantzitsua izanik ere, berezitzat jo genitzakeen lau jarduketa hauek nabarmendu litezke:\nTeknologia digitalen belaunaldi berria Euskadiko egitura industrialean garatuz eta txertatuz, Basque Industry 4.0 Estrategian zehaztuta dagoen etorkizuneko euskal industria eraikitzea.\nEuropak gomendatzen dituen ildoei segituz, pertsonen funtsezko konpetentzia digitalak bultzatzea, eta horiek hobetu, baliozkotu eta balioan jartzea.\nEuskal sektore publikoaren kudeaketa teknologikoaren eredu bateratu, eraginkor eta eguneraturantz jotzea, eredu hori zerbitzu publikoen modernizazioaren eta berrikuntzaren oinarria izan dadin.\nEuskadiko lurralde osoan belaunaldi berriko banda zabaleko azpiegiturak jartzea, konektibitate maila handia edukitzea giltzarri izan dadin lurraldearen antolamendu eta kohesiorako, bai Agenda Digital honetan jasotzen diren egitasmo guztiak lantzeko bai Eusko Jaurlaritzaren beste plan batzuk ere lantzeko.\nEkonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko martxoaren 17ko Aginduaren bitartez \u201cEuskadiko 2020ko Agenda Digitala\u201d onartu da. Agindu horretan Gobernantza eredu bat ezartzen da, Planaren kudeaketa errazteko, tartean inplikaturiko eragileen harremanak eta parte hartzea segurtatzeko eta aldizka estrategia berrikusteko.\nEuskadiko 2020ko Agenda Digitala kudeatu, jarraipena egin eta ebaluatzeko antolaketa ereduak hiru konpromiso eta esku hartze maila hauek ezartzen ditu:\nZuzendaritza Teknikoa, maila operatiboan Planaren kudeaketaz eta jarraipenaz arduratzeko. Zehazki, egitasmo bereziekiko koordinazioa zainduko du eta Idazkaritza Teknikoko zereginak txertatuko ditu Plan osorako.\nAldi berean, parte hartzeko organo propioa ez duten jarduketa berezietarako, bi batzorde berezi definitu dira hiru maila horien jardueran laguntzeko eta eragileen partaidetza errazteko.\nEkintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarte Zuzendaritzari dagozkio Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartea garatu eta sustatzera bideratutako jarduketak, hau da:\nEuskal gizartean informazioaren eta ezagutzaren gizartea garatzera jotzen duten neurriak sustatzea; hori guztia administrazio eta gobernu elektronikoaren arloan Autonomia Erkidegoko Administrazioko beste organo batzuei dagozkien beste eskumen batzuen kalte gabe.\nEnpresa berrikuntzaren, kudeaketa kalitatearen, pertsonen eta informazioaren eta ezagutzaren gizartearen arloko jardute programak landu, betearazi eta ebaluatzea."} {"id": 59, "text": "Espetxeen egoeraren gaineko hausnarketa egiten du EPPK-k agiri honetan, eta barne eztabaidaren emaitzaren berri ematen du.\nEPPK-k agiri honen bidez agurtu egin du kartzeletako martxa eta ohartarazi egin du noriabide egokian aldaketak ematen ari direla\nPreso Politikoen Nazioarteko Egunaren karietara, EPPK-k iragarri du, besteak beste, \u00abudaren erdialderako\u00bb emango dituztela espetxe barruan egiten ari diren eztabaidaren behin betiko ondorioak.\nEPPK-k bideo baten bidez zabaldu du IV. Foro Sozialera bidalitako oharra. Azpimarratu egin du espetxeak hustutzeko ordua iritsi dela.\nEPPK-k agiri honetan azaltzen ditu espetxe barruan burutzen ari den hausnarketa eta debate prozesu kolektiboaren nondik norakoak.\nEPPK-k agiri honetan adierazi du askapen prozesuari kolektiboak nolako ekarpena egin hausnartu eta eztabaidatuko dutela espetxeetan. Bestalde, EH Bilduri boza ematea eskatu du."} {"id": 60, "text": "Ahobizi izango naiz: ulertzen dutenei euskaraz egingo diet beti, eta beraiei gaztelaniaz erantzuteko lasaitasuna transmitituko diet"} {"id": 61, "text": "Nire lehenengo aldia da foro honetan baina euskal encodings jarraitzaile hamorratua nauzue. Euskaldunok eta euskal zaleak hemen Nafarroan aukera gutxi daukagu telebista edo euskearaz ikusteko. Bakarrik gaztelaniaz. Horregatik zuek zuen lanarekin ematen duzuen aukera ezinbestekoa da.\nMarx Anaien bi pelikula daude: hau eta Marx Anaien kako-makoak. Nik biak elkarrekin jarriko nituzke, adibidez,\nAtzo hasi nintzen errepasoa \"Irudi errealeko filmak\" eta 0-9 saila osorik dago eta \"A\" erdiraino ikusi nuen eta ondo ere bai. Hurrengo astean segitzea espero dut."} {"id": 62, "text": "Historiagilea, Tuteran jaio zen 1782an. 1830ean Nafarroako Artxibozain izendatu zuten eta 1834an Diputazioko Idazkari. Tuterako Real Sociedad de amigos del Pa\u00eds elkarteko kidea izan zen. Iru\u00f1ean zendu zen 1863. urtean.\nYanguasek hainbat genero literariotako lanak egin zituen, baina egiazko ospea eman zioten ikerketa historikoetan nabarmendu zen."} {"id": 63, "text": "Noticias de Gipuzkoa (2009/12/02): Egungo egoerak islatzen dituzten bi liburu kaleratu ditu Txalapartak"} {"id": 64, "text": "Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, gure cookien politika ikusteko, Nabigatzen jarraitzen baduzu onartuko duzu\nEITBko zuzendaria | Jaurlaritzak asteartean onartuko du ziurrenik Mikel Agirreren izendapena EITBko zuzendari nagusi izateko. EAJk eta PSEk akordioa itxi dute."} {"id": 65, "text": "Mungiako Baliabide Orokorren Sailak kalitatezko zerbitzu publikoaren aldeko apustua egiteko ezinbestekoak diren hiru ekintza-unitate hartzen ditu bere gain:\nMungiako Udalak Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (HAZ) dauka, erakundearen eta herritarren arteko harremana erraztuko duen gertuko komunikazio zuzena ahalbidetzeko. Zerbitzu horren xedea administrazioarekiko harremana erraztea da, eta teknologia berriak ere erabiltzen ditu helburu hori lortze aldera.\nHarrera Bulegoan Udaleko tramitazio guztiak kudeatuko dira, baita orain arte Agirre Jauregian burututakoak ere:\nBiztanleen udal errolda: udal-erroldan alta ematea edo aldaketaren bat egitea, erroldatze-agiriak ematea, erroldatze- eta egoitza-ziurtagiriak eskatzea eta sartzea.\nUdaltzaingoa ezinbesteko zerbitzu publiko profesionala da, eta Mungiako Udalaren Baliabide Orokorren Sailaren mendekoa da. Herritarrek euren eskubide eta askatasunak libreki erabil ditzaketela bermatzeko bere eskuan dagoena egitea, beti ere kasu bakoitzean errespetatu beharreko araudia betetzen dela zainduta, eta bere eskumenen barruan pertsonei behar bezalako segurtasuna ematea dira kidego horren egiteko nagusiak.\nGiza Baliabide eta Antolakuntza zerbitzuaren helburua Udaletxeko langileria osatzen duten funtzionarioak eta lan kontratupeko langileak tokiko administrazioaren zuzenbide- eta antolakuntza-eremuan kudeatzea da, horrela mungiar guztiei eskaintzen diegun zerbitzu publikoa eraginkorra eta eragingarria izan dadin.\nLan-harremanak: langileen ordezkariekin negoziazioak egitea; udal-zerbitzuen lan-egutegia prestatzea; lanaldiak, ordutegiak eta txandak diseinatu eta kontrolatzea; baimenak, lizentziak, oporrak eta familia eta lana uztartzeko edozein neurri izapidetzea.\nLangileak hautatzea: Udaletxeko Langileria eta Lanpostuen Zerrenda prestatzea, eguneratzea eta mantentzea; Enplegu-eskaintza Publikoak prestatzea; Udalean funtzionarioak edo/eta lan-kontratupeko langileak kontratatzeko prozesuak antolatu eta burutzea, edo lan-poltsak sortzea.\nLangileriaren eta funtzio publikoaren inguruko aholkularitza juridikoa ematea, eta baita Udaltzaingoak hasitako zehapen-espedienteak bideratzea ere."} {"id": 66, "text": "Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia."} {"id": 67, "text": " 0.03+ 0.09+ 0.10+ 0.17+ 0.22+ 0.22+ 0.28+ 0.25+ 0.24+ 0.24+ 0.15+ 0.00 0.00 0.02+ 0.24+ 0.22+ 0.18+ 0.16+ \n 0.08# 0.07# 0.05# 0.19& 0.05+ 0.04+ 0.02+ 0.05# 0.02# 0.13# 0.03+ 0.05# 0.20& 0.11# 0.03+ 0.04# 0.03# 0.04& \n 0.06# 0.08+ 0.18# 0.17+ 0.11+ 0.14+ 0.14+ 0.14+ 0.14+ 0.49+ 0.35+ 0.36+ 0.39+ 0.42+ 0.39+ 0.38+ 0.35+ 0.33+ \n 0.07# 0.13& 0.13& 0.21& 0.12# 0.07# 0.02+ 0.07& 0.02# 0.17# 0.15& 0.09# 0.16& 0.13# 0.15& 0.07# 0.02+ 0.02# \n 0.13# 0.07# 0.09& 0.19& 0.20& 0.06+ 0.05# 0.05# 0.02# 0.14# 0.10# 0.09# 0.04+ 0.12# 0.34@ 0.04# 0.03# 0.04& \n 0.16& 0.25& 0.04# 0.12& 0.13# 0.17& 0.04# 0.12& 0.02# 0.12# 0.13& 0.18& 0.01+ 0.25& 0.10& 0.07# 0.04# 0.01+ \n 0.06# 0.11& 0.09& 0.14& 0.11# 0.12# 0.05# 0.05# 0.05& 0.10+ 0.13& 0.08# 0.06+ 1.14@ 0.03+ 0.04# 0.04# 0.04& \n 0.14& 0.25& 0.13& 0.17& 0.10# 0.14# 0.05# 0.06# 0.03# 0.21# 0.08# 0.43& 0.06+ 0.23& 0.11& 0.07# 0.04# 0.02# \n 0.17& 0.15& 0.15& 0.14& 0.18& 0.18& 0.05# 0.09& 0.03# 0.18# 0.06# 0.34& 0.34& 0.11# 0.05# 0.06# 0.06& 0.00 \n 0.28& 0.10& 0.03+ 0.13& 0.08# 0.08# 0.03+ 0.09& 0.02# 1.05& 0.10# 0.15& 0.09# 0.13# 0.10& 0.22& 0.07& 0.03# \n 0.05+ 1.20@ 0.06# 0.10& 0.04+ 0.11# 0.08# 0.06# 0.03# 0.40& 0.20& 0.09# 0.20& 0.23& 0.19& 0.13& 0.04# 0.02#"} {"id": 68, "text": "Bejondeizuela! Landare exotiko indaditzaileek (horien artean, Cortaderia Selloana edo Panpa-lezka izenekoa euskaraz) gure ekosistemen bioaniztasuna murriztu edo deuseztatzen dute. Primeran dago horrelakorik Labeganen (La Balsa) egitea, baina nire ustez Ortuellako Udalak horrelako ekimen gehiago egin beharko lituzke; izan ere, gero eta landare inbaditzaile gehiago dira gure inguruetan. Besteak beste, Robinia pseudoacacia (Sasiakazia euskaraz) zuhaitza daukagu. Beraz, neurriak hartzeko garaia da."} {"id": 69, "text": "Erkidego txiki bat, txundigarria bere jatortasun eta dibertsitateagatik, natura, gastronomia eta kulturaren arloetan. Egiazta ezazu...\nNafarroa ezagutzeko asmotan zabiltza, ihesaldi gastronomikoa egin nahi duzu, asteburu bat landetxe batean eman lagunekin, Donejakue bidea egin... Hona hemen zenbait aukera, agian zure planarekin bat datozenak; espero dugu baliagarriak izatea!\nBidaia-plan bat proposatzen dizugu ezagutu beharreko guzti-guztia ezagut dezazun; horrela, Nafarroa ongi ezagutzen duzula esan ahal izanen duzu.\nZure egonaldian atseden hartzeko moduko leku baten bila zabiltza? Kontsultatu aukera guztiak eta kudeatu erreserba.\nHemen aurkituko dituzu ezagutu beharreko leku guztiak, eta, era berean, jarduera eta esperientzia batzuei buruzko zenbait iradokizun ere bai, Nafarroaz ahalik eta gehiena goza dezazun.\nLokalizatu zure errekurtsoa mapan eta aurkitu ordutegiak, prezioak, fitxak eta halakoak bilatzaileak erabiliz.\nNafarroako ipar-ekialdean, Pirinioetatik hurbil, Aezkoa dago, Garaioa, Aribe, Aria, Hiriberri, Orbara, Orbaizeta, Abaurregaina eta Abaurrepea herriek osatua; guztiz liluraturik geldituko zara bertako ingurune naturala, herriak eta bertako arkitektura -garaiak protagonista direla- ikusita. Erliebe berezikoa da, sakanek eta mendiek osatutako egitura malkartsua nagusitzen baita; izan ere, Nafarroako 10 herri altuenetako 4 daude eskualde horretan, Abaurregaina izanik denetan garaiena, 1.035 metroan baitago. Balkoi natural horretatik, Pirinioen gaineko ikuspegi zoragarria izanen duzu.\nUrtean behin, bizilagunak bildu egiten dira beren festa giro handiz ospatzeko. Musika, erakusketak, herri bazkaria eta Aezkoako jantzi tipikoak daramatzaten bizilagunak dituzu zain besoak zabal-zabalik.\nIbarraren egunak festa giroko ospakizunak dira, ibarra osatzen duten herrietako biztanleak biltzen dituztenak, urtean behin. Txandaka antolatzen dira, eta horretaz arduratzen den herria gala onenez jantzita ageri da egun horretan. Pertsona guztiek gozatzeko moduko jarduera asko antolatzen direnez, aukera paregabea izaten da egun ederra pasa eta hango tradizioak bertatik bertara ezagutzeko."} {"id": 70, "text": "Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.Onartu"} {"id": 71, "text": "Zezen Beltzek ekimen berri bat jarriko du martxan karnabal hauetan: sokamuturreko bideo laburrak jaso nahi ditu, herritarrek telefono mugikorrez grabatutakoak. Helburua: sokamuturrean ikusentzuneko artxiboa osatzen joatea. Bideo bidaltzaileen artean bi lagunentzako afaria zozketatuko dugu. Whatsapp zenbaki honetara bidali bideoak: 717770069\nZezen Beltz elkartearen ustez, garrantzitsua da herriko festetako-eta ikusentzuneko artxiboa ere modu antolatu batean osatzen joatea, baina gaur egun gabeziarik badago alde horretatik. 2011n Azpeitiko sokamuturra. Soka ez da eten dokumentala aurkeztean (bideoko 6.11-7.27 tartean) eta iaz udal hauteskundeen atarian eta Kultur Mahaiak Nikolas Oteiza Kaito ohorezko bazkide izendatu zuenean ohartarazi genuen gabezia eta behar horretaz (ohar bat).\nHerritarrek eskuko telefonoen bidez-eta sokamuturreko bideoak grabatzen dituzte, baina sarera igoz gero ere modu sakabanatu edo ez-ordenatu batean geratzen dira irudi horiek. Zezen Beltzek halako bideoak sailkatuta gordeta gera daitezen ahalegin txiki bat egingo du ekimen honekin."} {"id": 72, "text": "2013-10-20. Zezen Beltzen V. asteburuan lehen aldiz ohiko sokamuturra izan zen, urriaren 20an, eta Lopene ganadutegiko zezen bat hiru minutuz Elizkaleko karrera baten barruan izan zen. Minutu eta erdi pasatxoko unea jasotzen du bideo honek, zezena irten artekoa."} {"id": 73, "text": "Abentura gehienek esperientzia zehatzek eragindako zirraran dute sorrera. Norbanako bakoitzak esperientzia mota bat bizitzeko gogoa du; izan ere, batzuek erronka gisa ikusten dute bizitza eta beste batzuek lasaitasuna..."} {"id": 74, "text": "Gure umeek eta gaztetxoek hirigunetik irten eta, urrun joan gabe, landaguneak, mendialdea, auzoak\u2026 Amorebieta-Etxano osatzen duten elementu ez hain hiritarrak ezagutzea da ibilaldi hauen helburu nagusia. Basoan ibiltzen ikastea , eta ibiliaz gozatzea, eta gozatuaz ikastea. Aukera bikaina izango da nagusientzat ere, umeak lagunduaz bat, hainbat inguru ezagutzeko.\nUrtarriletik maiatzera, hilean irteera bat egingo dugu, eta bakoitzean gai bat landuko: bolatokiak, artzaintza, zuhaitz espezieak, ura eta ortuko lanak eta produktuak."} {"id": 75, "text": "Gero eta hurbilago dugu EUSKARALDIA. Izen-emateko epea zabalik dago, eta AHOBIZIen eta BELARRIPRESTen kopurua ere gorantz doa. Gogoratu izena emateko dituzuen aukerak: \uf0d8 On-line www.euskaraldia.eus web gunean dagoen...\nGiro ederra izan da Zornotzako lehen Euskal Jaian. Herriko hainbat taldek parte hartu dute. Hemen bideoa eta argazki batzuk."} {"id": 76, "text": "Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.\nDeialdia, enplegu eta toki garapenerako agente izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, B mailakoa eta euskararen C1 jakite-maila eskatzen duena, Zizur Nagusiko Uda ...\nDeialdia, Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu huts bat (C mailakoa, euskararen B2 jakite-maila eskatzen duena), Zerbitzu Ekonomikoetakoa (2. al ...\nZizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko gizarte-hezitzailea izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.\nDeialdia: NAO 158, 2017ko abuztuaren 17koa Deialdian aurkitutako zenbait oker zuzentzea: NAO 171, 2017ko irailaren 5ekoa I. Eranskina_ESKABIDEA Oinarrizko aitorpen eredua: 3.1.3. o ..."} {"id": 77, "text": "[Oxandabaratz] Atzo, ukrainar faxistek (Eskuin Sektorea/Pravii Sektor), Barne Ministro Arsen Avakoven konplizitatearekin, Kharkoveko Leninen estatua bota ziten (Europako handiena). Halako estatua bat botatzeak suposatzen duen arriskuak (lurzoruarentzatko, inguruko etxeentzako eta abarrentzako) kontutan hartu\u2026 Irakurtzen jarraitu \u2192\nEz dugu kolaborazioetan ematen diren iritzien ardura hartzen. Ez dugu iritzi edo ikuspuntu guztiekin zertan bat egin, baina gorroto dugu zentsura. Beraz libre senti zaitezte zuen iritziak, idatziak edo artikuluak bidaltzeko."} {"id": 78, "text": "Ohitura berreskuratu zenetik laugarren urtez segidan sokamuturra izango da igande honetan Nuarben, Trinitate festetan. 17:00etan hasiko da, bertako festa batzordeak eta Zezen Beltz elkarteak antolatuta. Iazko argazkiak (irudian, haietako bat). Behean, festetako egitaraua."} {"id": 79, "text": "Puzgarriak, eskalatzeko gunea, kart ekologikoak, Over Board monopatin elektrikoak eta txikienentzako puzgarriak, dena begirale batzuekin.\nSasoia erakundeak parte hartuko du ekimen batekin, txiki eta gazteei zuzendua, ohartarazteko gehiegizko kontsumoak dakartzan arriskuez. Ekimen honen helburua da arriskuei aurrea hartzea eta gutxitzea, horretarako argibide egokia eskainiz gizatalde horiei, ezagut ditzaten zein diren osasun publikoan eragin duten ondoreak eta ondorioak."} {"id": 80, "text": "Bilboko LST altzairu enpresarentzat egindako webgunea da hau. Beharrezko informazio guztia biltzen du, produktuen katalogo osatu bat barne."} {"id": 81, "text": "Zestoako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren laguntza teknikoa, aholkularitza eta erredakzio lanak egiteko kontratazioa"} {"id": 82, "text": "(UDALA) Katalunian artikulu berri bat atera da, katalanieraz eta gazteleraz, alliberament99.wordpress.com helbidean, Ekialde Hurbileko inperialismoaren jarrerak defendatuz, eta berriro ere, Txina eta Errusia deabrutuz, eta inperialismoak egiten dituen astakeria itzelak beraiei leporatuz. Hainbat\u2026 Irakurtzen jarraitu \u2192"} {"id": 83, "text": "2019ko Arabako bertsolari Txapelketako gai jartzaile taldea martxan jartzera doa - Arabako Bertsozale elkartea - Alea.eus\nUdazkenean emango zaie hasiera 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketako aurrekanporaketei. Arabako gai jartzaile taldea martxan jartzera doa. Taldean parte hartzeko interesa duenarentzat irailaren 5ean bilera bat antolatu dugu.\n1. 2019ko Arabako bertsolari Txapelketako gai jartzaile taldea martxan jartzera doa | Ikusi handiago | Argazki originala\n2. 2019ko Arabako bertsolari Txapelketako gai jartzaile taldea martxan jartzera doa | Ikusi handiago | Argazki originala\nAlea.eus-eko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletzakoak direla aitortzen baldin baduzu eta baldintza berdinetan egiten baduzu."} {"id": 84, "text": "Alfonso Etxegarai Atxirika (Plentzia, Bizkaia, 1958ko urtarrilaren 10 -) Euskal Herriko deportatua da; azken urte luzeetan S\u00e3o Tom\u00e9 Afrikako uhartean bizi da. Kristiane Etxaluzen senarra da.\nPlentziarra, hamazortzi urterekin Lemoizko zentral nuklearrean hasi zen lanean. Ordurako LABeko militantea eta ETAko kidea zen, hainbeste borroka sindikal eta politikotan parte hartuz. 1978an Ipar Euskal Herrira alde egin behar izan zuen, zentralaren kontrako eraso baten ondorioz.\n1985eko uztailean Frantziako gobernuak Quitora (Ekuador) deportatu zuen; han polizia espainiarrek bahitu eta torturatu zuten. Ekuadorreko poliziak S\u00e3o Tom\u00e9 eta Pr\u00edncipera deportatu zuen. 1986ko abuztuaren 14tik hor bizi behar izan du[1].\nTestua Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 lizentziari jarraituz erabil daiteke; baliteke beste klausularen batzuk ere aplikatu behar izatea. Xehetasunen berri izateko, ikus erabilera-baldintzak.\nTimor Malaysiako artxipelagoaren hegoaldeko uharte bat da. Uhartearen zati bat Ekialdeko Timorko Errepublika Demokratikoarena da. Beste zatia Indonesiakoa da, Mendebaldeko Timor dagoen Nusa Tenggara Timur probintziako zatia, hain zuzen ere.\nUhartearen izena \"timur\" terminoaren aldaera da; malaysieraz ekialdea esan nahi du: egon ere, uharte-lerro baten ekialdeko aldean dago Timor.\nTimorren hegoaldera eta hego-ekialdera Australia dago; ipar-mendebaldera, Celebes uhartea, eta mendebaldera, Sumba uhartea. Inguruetan daude Flores eta Alor uharteak, eta ipar-ekialdera Barat Daya uharteak.\nAzaleraz 30.780 km\u00b2 da Timor; 2005. urtean 2.900.000 biztanle zeuden. Timorren oihan tropikalak eta subtropikalak daude.\nTimorren urte askoan argia egiten zuen tontor bolkaniko bat egon zen, marinelek itsasargi moduan zerabiltena. Baina 1637. urtean erupzio handia izan zuen, eta mendia suntsituta geratu zen: gaur haren lekuan laku bat dago.\nPortugesek aurkitu zuten Timor XVI. mende erdialdean. Holandarrak ere iritsi ziren irlara handik gutxira, eta lur eremu asko eskuratu zituzten. Banaketak iraun egin du ingelesek irla XIX. mendean hartu zuten arren (1814. urtean itzuli zuten) eta gatazkak izan ziren arren. Beraz, 1956-1975 bitartean \"Timor Portugesa\" (Ekialdeko Timor) eta XIX. mendetik 1956. urtera arte \"Holandarren Timor\" (Indonesiako Timor) izenez ezagutu izan direnen banaketak iraun egin du gaur arte. 1859. urtean mugak ezartzeko hitzarmena sinatu zuten, baina gatazkak jarraitzen zuenez, 1914. urtean Europatik erabaki zuten banaketa: alde biak ados zeuden.\nHala ere, Indonesiako armadak Ekialdeko Timor inbaditu zuen 1975. urteko abenduaren 7an, eta 1999. urtera arte etengabe gertatu dira sarraskiak: 1975. urtean 650.000 biztanle zeudela uste dute, bada horietatik 220.000 lagun hil zituzten. 1976. urtean Indonesiak Ekialdeko Timor eskuratu zuen, baina 1999. urtean autodeterminazio-prozesuari ekin zioten, eta 2002. urtean Ekialdeko Timorrek independentzia aldarrikatu zuen."} {"id": 85, "text": "Euskerazko sorkuntzea sustatzeko eta sortzaile barriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera emoteko ipiniko da abian."} {"id": 86, "text": "Oharra:mapa marrazteko orduan, herri bakoitzeko aldaera nagusiak bakarrik hartu ditugu kontuan (%35eko portzentaia gainditzen dutenak). Aldaera bakoitza bere kolorearekin adierazi da eta bi aldaera dauden kasuan, bi koloreen arteko nahasketarekin, adibidez beheko eredu hau jarraituz."} {"id": 87, "text": "Hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloak sei hizkuntza gerturatuko ditu ikasturte berrian; hilaren 20an aurkeztuko dute saio sorta, Gemma Sangines hizkuntzalariak eskainiko duen hitzaldiarekin.\nLaugarren urtez, hizkuntza gutxituak ezagutzeko tresnak eskura jarriko ditu Hitz Adina Mintzo zikloak Gasteizen. Sei hizkuntza gerturatuko ditu oraingoan Oihaneder Euskararen Etxera: mapuzuguna, maoriera, bretoiera, hassaniera, parmera eta lemkera.\nIrailaren 20an hasiko dute ikasturte berria, Nork esan zuen Gasteiz ez dela euskalduna? izeneko hitzaldiarekin. Gemma Sangines izango da hizlari hizkuntza aurreritzien inguruan; goizez, 11:00etan, EHUko Letren Fakultatean izango da, eta bigarrena, 19:00etan, Oihanederren.\nHurrengo saioa urrian izango da; mapuzugunari buruzkoak ekarriko ditu Wallmapu Euskal Herria elkarteko Iban Gartziak. Azaroan Imanol Miner normalizazio teknikariak Zelanda Berriko maoriera aurkeztuko du. Urtarrilean Metig Jakez-Vargas kazetaria bretoieraz arituko da, eta otsailean Elyem Chej gizarte hirigintzako teknikaria Saharako hassanieraz. Sara Agnetti fisioterapeutak parmera hurbilduko du martxoan, eta, bukatzeko, apirilean Jon Mikel Insausti informatikariak lemkera izango du hizpide.\nAurten, lehenengo aldiz, Udako Euskal Unibertsitatearen eskaintzaren barruan sartu da zikloa. Horregatik, parte hartzeko izena eman beharko da UEUren webgunean. Ziklo osoak 25 euroko prezioa du, baina saio solteetan parte hartzeko aukera egongo da, eta horietan 5 euro ordaindu beharko da. Gemma Sanginesen aurkezpen saioa doakoa izango da.\nZikloan parte hartzen duten EAEko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat eta EHUko ikasleentzat homologatutako ikastaroa izango da.\nOihaneder Euskararen Etxeak 2015ean sortu zuen Hitz Adina Mintzo, Be\u00f1at Garaiorekin elkarlanean. \"Zikloak munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberastea, eta hizkuntza aniztasuna balorean jartzea eta ezagutaraztea du xede\", azaldu dute antolatzaileek. Saio bakoitzean marko teorikoa eskaintzeaz gain, hizkuntzaren oinarrizko kontzeptuak ikasteko tailerrak egiten dira. 2015etik egunera arte, besteak beste, Europako galiziera, asturiera, aragoiera, katalana, galesera, gaskoiera, guernseyera, frisiera, gaelera eta kaxubiarra, Asiako kurduera eta hokkienera, Amerikako nawatera edota Afrikako tamazightera landu dituzte.\nALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Izan zaitez ALEAkide."} {"id": 88, "text": "Ahozko tradizioa iraganari buruz gizatalde baten barruan jaso, oroimenean gorde eta gero transmitutu egiten diren ahozko testigantzak dira, maiz belaunaldi batetik bestera. Hala, kultura bateko iraunkortasunerako funtsezko elementua da. Bim otako ahozko tradizioak jasotzen dira: zuzenak, bizitako gertakariak kontatzen direnean, eta zeharkakoak, beste batengandik jasotako informazioa transmititzen denean, eta benetako tradizioa osatzen duena. Idatzizko tradizioaren osagarria da, historiografia eta etnografia ikertzerakoan, baina ahozko tradiziotik jasotako informazioak horren fidagarritasunari buruzko arazo handiagoak planteatzen ditu; kasu horietan testigantza batzuk jasota, horiek alderatzea ezinbestekoa da tradizioaren informazio hori finkatzeko. 1\nGizapedian egindako ekarpen berriei buruzko informazioa jaso nahi baduzu, etzazu zalantzarik izan, harpidetu zaitez eta aldiro jasoko duzu gure berrikuntzekin posta elektronikoa. Mila esker."} {"id": 89, "text": "Errealismo gehiegizkoa, absolutua, erabatekoa edo muturrekoa unibertsala kontzeptu hutsa ez baizik eta aktuan den errealitatea dela baieztatzen duen teoria filosofikoa da, errealismo filosofikoaren aldaeretako bat. Horren baitan, errealismo absolutu transzendentala dago, Platonen ideien teoria abiapuntu duena; horren arabera, sentsazioen mundua etengabe ari da aldatzen eta beraz, ezin da horri buruz ezagutza izan; baina errealitatea ezagutu egin daiteke, eta errealitate horretara ideiak (unibertsalak) ezagutuz heltzen da, aparteko ideien mundu bat osatzen dutenak eta beraz transzendentalak direnak."} {"id": 90, "text": "Datorren ostiralean, abenduak 22, izango da eguna aurtengo kabalgatarako izena emateko. Parte hartu nahi dutenek ikastolako pergolara azaldu behar dute 19:00etan.\nBehin izena eman ondoren, lehenbiziko entsaioa abenduaren 26an egingo dute, asteartearekin, toki eta ordu berean."} {"id": 91, "text": "Bukatu da aurtengo Bertso Txapelketa Nagusia. BEC-en lehiatutako finalaren ondoren, Maialen Lujanbiok jantzi zuen txapela. E\u00f1aut Gantxegi lankideak ere txapelketari amaiera berezia eskaini nahi izan dio."} {"id": 92, "text": "Eibarko emakume artisten eta ondareko erakusketa kolektiboa. Eibarko emakumeen aztarnak erakusketarekin Udalak bat egiten du Ondarearen Europako Jardunaldiekin, zeinaren aurtengo...\nDEBEMEN eta HAZI elkarteek antolatuta. Hizlaria: Alvaro L\u00f3pez Berdonces (gazteleraz izango da). Dohainik izango da, baina joateko interesa duenak DEBEMEN...\nMireya Etxaluzek, astrofisikoa, ikertzailea Oxford-en, izarren jatorriari (sukaldaritza) buruzko hitzaldia emago du. Zientzia Astearen barruan PrintEmailTweet\nJon Kepa Eureka zientzialaria, berriro ere, Zientzia Astean egongo da. Oraingoan ere zientzia ikuskizun berezia eskainiko du. Denetara, 15 esperimentu...\nUmorea, musika, eta jakina, zientzia asko. Horiek dira Zientzia Club formularen osagai nagusiak. 2014ko Zientzia Astean izan zen estreinaldia, eta...\nCesare Maglionik Euskal kostaldeko itsas zaborraren arazoa erakusten duen dokumentala ekoiztuko du. Bertan, Carlos Arrola artista eta surflaria ezagutuko dugu....\nMiren Mandiolak, laguntza bidezko ugalketako doktorea, Quir\u00f3n-Donostia Ospitalean, gizarte aurreratuetan ugalkortasunean dagoen erronka garrantzitsua aztertuko du. Zientzia Astearen barruan. PrintEmailTweet\nPentsatzen eta sentitzen duguna adieraztea, ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz hitz egitea, edo semaforoa gorri dagoenean gelditu egin behar dugula ulertzea....\n12:00. Ongi etorria Alberto Albistegui zinegotziaren eskutik. 12:10 Asier Laspiurrek, UPV/EHUko irakasleak eta artistak, emango du Zientziartea hitzaldia (euskaraz), zientziaren eta artearen...\nEuskal Herriko Jubilatu eta pentsiodunen elkarteak, Agijupens Gipuzkoako jubilatu eta pentsiodunen elkarteak eta EIbarko Udalak antolatuta.PrintEmailTweet\n\u201cEibarko Ospitalea: desinformazioaren paradigma\u201d izenburuko hitzaldia, Rebeka Ubera EH Bilduko Legebiltzarkidearen eskutik. Ateak zabal-zabalik interesa duten guztientzat. PrintEmailTweet\nParte hartuko dute Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako Pintxo Lehiaketen aurtengo irabazleek, eta baita Eibar (\u201cBaratze\u201c), Elgoibar (\u201cViento Sur\u201d) eta...\nAntolatzailea: Arrate Kultur Elkartea Merkataritza Gune Irekia, Eibarko Udala eta Eibarko Ostalarien laguntzarekin.PrintEmailTweet"} {"id": 93, "text": "Kilometro bat txistor prestatu eta salgai ipiniko da. Egunean zehar kirol erakustaldiak, musika, jokoak\u2026 Antolatzailea: Club Ciclista Eibarr\u00e9s PrintEmailTweet\nKontzentrazioa: Indarkeria matxisten kontrako kontzentrazioa Emakumeen Aurkako Indakeriaren Kontrako Egunean 13:00\nKontzentrazioa: Indarkeria matxisten kontrako kontzentrazioa Emakumeen Aurkako Indakeriaren Kontrako Egunean @ Untzagan\nUmeendako (7-11 urte) mugimendu eta sormen tailerrak (dantza, antzezpena, ikus-entzunezkoak, atrezzoa) Prezioa: 25 euro. Izen-ematea: 650 171 437 Irakasleak: Jone...\nArrate Filatelia Elkarteak aurten ere, eta 49 dira dagoeneko, la Exfibar erakusketa antolatzen du. Aurten erakusketa Eibarko Udal Artxibategiari dago...\nWebgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri"} {"id": 94, "text": "Motibazioa eta parte-hartzea gaitzat izan dituen II. Mintegia praktikaren gaineko hausnarketan oinarritu da."} {"id": 95, "text": "Astean zehar\u2026.osasun ekintzak, eskulanak, tailerrak, ospakizunak, bizkotxoak, jolasak eta sorpresak!!!\nGure eskola EUSKARAREN ALDE!!! Egun honetan, patioan elkarrekin dantza egin genuen eta gero, Lehen hezkuntzako, 6. mailakoen zain egon ginen haiekin abesteko."} {"id": 96, "text": "Anita Maravillas eta Portal 71 konpainiak Jon Braun titere antzezlana eskeiniko dabe Igorreko Kultur Etxeko Lasarte Aretoan martiaren 31n, arrastiko 18:00etan. Lau urtetik gorako umeentzat da egokia eta zoritxarren aurrean maitasunak emoten deuskun ausardiaz egiten dau berba.\nAnita Maravillas konpainiak titereen hizkuntza ikerketa, estetika zaindua eta umorea buztartzen ditu bere lanetan. Oingo honetan Jon Braun, Imanol Urbietaren abestiko indio ezaguna aukeratu dau neba-arreben arteko loturaz berba egiteko, abenturaz eta maitasunez betetako western honetan."} {"id": 97, "text": "Ekonomia mistoa eragile ekonomiko pribatuek eratzen duten merkatuan estatuak eskuhartze garrantzitsua duen sistema ekonomikoa da. Beraz, merkatu librearen ekonomia edo ekonomia kapitalista liberalaren eta ekonomia planifikatuaren artean legokeen sistema litzateke. Enpresa pribatuek hornitzen ez dituzten ondasunak eta zerbitzuak eskaintzea (ura, garraio publikoa, hezkuntza, osasuna), enpresa eta erakunde publikoen bitartez, eta zerga eta dirulaguntzen bitartez, adibidez pentsio-sistema publiko baten bitartez, errenta birbanatzea izaten dira estatuak eskuhartzeko moduak ekonomia horietan. Ekonomia mistoko sistema ekonomikoak bereziki Bigarren Mundu Gerraz geroztik garatu ziren, ongizate-estatuaren inguruan. Egun munduko herrialde gehienetako sistema ekonomikoak ekonomia mistoak direla esan daiteke."} {"id": 98, "text": "Azaroaren 6a, igandea. Hiru ordutan 110 itsasoarrek parte hartu dute Itsaso berriro udalerri izateko Foru Aldundiak dekretua argitaratzen duenerako, Udala kudeatzeko ordezkariak hautatzen. Egun lasaia eta lagunkoia oso. Talde handi baten elkarlana. Eta denon iritzia garrantzitsua dela dakien herria. Zein pozgarria babes horren bermea!\nHonela, aurreko asteetako lanaren ondorioz, bosteko taldea aurkeztu zen, eta herritarren ia erabateko babesa jaso du:"} {"id": 99, "text": "Liburuak, edariak, jakiak eta zerbait gehiago. Eztabaidak eta pentsamendua. Komunarentzako gune bat."} {"id": 100, "text": "Kostuen kontabilitatea enpresa bateko kostuak, bereziki ekoitzitako produktuaren eta zerbitzuaren arabera, identifikatu, kalkulatu eta kontrolatu egiten dituen kontabilitatearen adarra da, marjinak eta errentagarritasun ekonomikoak ere kalkulatuz eta aztertuz, behar diren erabakiak hartze aldera. Finantza-kontabilitatetik bereizita dagoen kontabilitatearen adarra da, nahiz eta biak loturik dauden arren. Barne kontabilitatea, kontabilitate analitikoa eta kudeaketa kontabilitatea ere deitu izan zaio."} {"id": 101, "text": "Eneko Aizpuruaren (Euskal) haluzinazio bat argitaratu da booktegi.eus-en, eta liburuaren gaineko emanaldi-hitzaldia izango dugu urriaren 4an, 19:00etan hasita. Ventura Ruizek zenbait pasarte irakurriko ditu, eta Reyes Ilintxetak idazleari galderak egingo dizkio. Bukaeran entzuleek ere galderak egiteko abagunea izango dute."} {"id": 102, "text": "Olentzero eta Mari Domingi Aiara iritsi ziren atzo. 18:00ak aldera herritarrek harrera egingo zieten Etxetxon, eta gero plazan izan ziren; haurren gutunak jasotzen.\n12 urtez azpiko haurrei zuzendu diete deialdia, Eskola Kirolaren osagarri gisa. \"ZASTera hurbiltzeko, saskibaloiaz ikasteko eta lagun giroan ondo pasatzeko\" antolatu dituzte ekintzak.\n12 urtez azpikoen kirol jarduera nagusia Eskola Kirola dela eta, hainbat jarduera antolatzen ditu ZASTek Zarautz, Getaria, Orio eta Aiako haurrentzat. Horietako bitan eskatzen dute izen ematea.\nAlde batetik, entrenamenduak eskaintzen dituzte astean behin; urritik maiatzera. 8-12 urte bitartekoek saskibaloiaren oinarriak ikastea dute helburu. Bestetik, opor garaian kanpusak antolatzen dituzte.\nNolanahi ere, ZASTen jarduera ez da bi ekintza horietara soilik mugatzen. Besteak beste, entrenamendu irekiak eta 3x3 saskibaloi txapelketak antolatzen dituzte. Informazio guztia zast.eus helbidean dago ikusgai."} {"id": 103, "text": "Egun hauetan, Zarauzko hainbat txoko literaturan murgildurik izango dira. Literaturia jaialdia irauten duen lau egun hauetan, aurkezpen ugari izango dira Garoa liburu-dendan. Elkar argitaletxearekin kaleratu duten hainbat autore ere bertan izango dira maiatzaren 26an, larunbatean. Zehazki ondorengoak:\nAurkezpenez gain, igandean, 12:30ean, Txiliku idazlea eta urteetan Elkar argitaletxeko editorea izan denari omenaldia egingo diote Haur- eta Gazte-Literaturako bere \u201cekarpen erraldoiagatik\u201d."} {"id": 104, "text": "Kurtso berri bat eta Proiektu berri bat\u2026.pasa den kurtsoan Mentxu ezagutu genuen eta aurten Baratzera joan gara, hainbeste animaliekin ikasi dugunez gure barrukoan zerbait sortu zen\u2026.Animalia guztiak egoera onean bizi dira? Batez ere, maskotak?.\nGure jakin-mina betetzeko gure familieei laguntza eskatu genien. Haiek gelara etorri ziren eta ze nolako beharrak zeuzkaten maskotek azaldu zizkiguten.\nMaskota asko egoera desegoki batean daudela konturatu ginen, beraz, Animalien Babesteko Elkarte bati deitu genion (Lagunak Barakaldo). Gure eskolara etorri ziren eta beraien experientziak kontatu zituzten.\nEta guztion artean adostu genuen nola sailkatu zaborra, handienak garenez zailagoa tokatu zaigu\u2026Organikoa!\nBadakigu birziklatzen eta nola erabili birziklatzeko kontenedoreak, beraz, orain desberdinduko ditugu irudi batzuk eta hormairudietan jarriko ditugu. Batean mundo kutsatua eta bestean mundo garbia.\nProiektuari hasiera emateko ipuin polit hau erabili genuen eta bere pertsonaiak primeran etorri zitzaizkigun txokoen izenak ipintzeko."} {"id": 105, "text": "Mendi ibilaldi ederra gaurkoa Aizkorri-Aratzeko beste zoko bat ezagutuz, Biozkornia. Aste guztiko euriteak eta gero, gustu handiz zapaldu ditugu gure lurraldeko larre berdeak eta ez gara bakarrak izan, mendizale asko baitzegoen mendian. Egin ditugun geldialdien artean Duruko lapiaza, Tellakakueta, Mallako tumulua, Duruko saroiak eta Biozkornia izan ditugu, non gai askoren inguruan mintzatu garen.\nHauxe izan da aurtengo lehenengo mendi-irteera baina aurretik beste bost gelditzen zaizkigu, beraz, laister izango duzue gure berri\u2026 Eguraldiak lagundu gaitzala!"} {"id": 106, "text": "Ideologia balio eta iritzi multzo bat da, azpiko pentsaera moduan garatzen dena, gizartea ulertzean eta harremanak sozial eta politikoak eratzean eragin nabarmena duena. Ohikoa da beste baten pentsaera gutxiestea ideologia baten mendean dagoela argudiatuz; izan ere, Marxek kontzientzia faltsua deitu zion ideologiari. Hala ere, ez da posible ideologiatik libre izatea, guztion jokamolde eta proiektuak ideologia batek ezartzen duen giza izaera eta garapen ideal bati baitagozkio; ez dugu, beraz, gizartea era neutral batetik ikusten, naturaltzat jo baina naturalak ez diren iritzi eta jarrera batzuetatik baizik. Louis Althusser (1918-1990) filosofo marxistak ideologia gizabanakoek euren existentzia-kondizio errealekin duten irudimenezko erlazioa dela definitu zuen; haren iritziz, ideologia menderatzaileak gizabanakoa bereganatu egiten du, eta horrela bere ideologiatik beste inondik ezin du gizabanakoa munduan bizi."} {"id": 107, "text": "Literaktum hitzen hiria izango azaroaren 13tik 24ra arte Donostian. Programazio zabala aurkeztu dute antolatzaileek. Horren barruan Elkar argitaletxeko ondorengo liburuaren aurkezpena izango da:\nSorkuntza esaten diogu artista baten lanaren emaitzari; sorkuntza da halaber haur bat mundura ekartzean ama batek egiten duena. Bi sortze mota, bata bestearekin zerikusirik gabea, kontraesankorrak ere bai agian? Sormenaren bi alderdi horiek eta bien arteko harremanak arakatu ditu Katixa Agirrek bere bigarren nobela honetan, irrikaz irensten den fikzioa erakiz eta aldi berean gogoan luzaroan geratzen diren hausnarketekin aberastuz."} {"id": 108, "text": "31 urria, 2017 Aia,ekintza berezia,GPS Fundazioa,udazkenaAia,Gipuzkoako Parketxe Sarea,Pagoetako Parke Naturala,Parque Natural de Pagoetalzaldua\t\nUdazkeneko koloreez gozatu asmoz, Gipuzkoako Orientazio Taldeak ezarririko orientazio zirkuituetako batean ALTXORRAREN BILA jolasa burutuko dugu. Balizak topatzeaz gain naturako zenbait gaiei buruzko galderei erantzun beharko zaie altxorra bilatu ahal izateko."} {"id": 109, "text": "Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Loiuko Arte Ederren fakultatean bake eta bizikidetza lan-arloak antolatutako Bake&arte tailerraren argazki-galeria duzu jarraian. Ekitaldiaren informazio guztia jakin nahi baduzu (zer egin zen, dinamikak nolakoak izan ziren, laburpen bideoa ikusi, etab.) hementxe duzu esteka. Horretaz gain, parte hartu zuten gazteen balorazioa ere eskuragarri duzu hemen. Eskerrak eman nahi dizkiegu REKKAMeko adiskideei beste behin ere egindako lan izugarriagatik eta, nola ez, bertaratu ziren gazteei animatu izanagatik! No te pierdas la galer\u00eda Bake&arte.\nEuskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) bake eta bizikidetza lan-arloak egiten duenaren berri izan nahi baduzu jarri harremanetan gurekin bakea@egk.eus helbide elektronikoan edo salseatu lotsarik gabe gure webguneko albisteen atalean. Hemen duzu esteka."} {"id": 110, "text": "Erika Elizarik (Hernani,1988) irabazi du aurtengo Igartza saria, idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka, Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dutena eta aurten 21. urtea betetzen duena. Aurkezturiko hamabi proiektuen artean, Zendabalitz izenekoa hautatzea erabaki du Miren Amurizak, Garazi Kamiok eta Igor Estankonak osaturiko epaimahaiak. Hona irabazleari egindako elkarrizketa.\nIkasketaz Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua naiz eta nire ibilbide profesionala ere, batez ere arlo horretan egin dut. Azken urteetan telebistan aritu naiz programa desberdinetako erredaktore gisa. Profesionalki bakarrik ez, amateur moduan ere nire sormena ikus-entzunezko euskarriaren bitartez garatu izan dut: film laburrak eginez, dokumentalgintzan\u2026 Beti izan dut sen sortzaile bat eta sortzeko behar bat. Baina, batez ere, bideogintzaren bitartez ase dut. Bestela, idatzi izan dudana oso era intimoan egin dut eta gehiegi partekatu gabe. Duela urte batzuk haurrentzako ipuin klasikoen egokitzapen batzuk idatzi nituen, baina esan daiteke hau izango dela literaturarekin izango dudan kontakturik zuzenena. (Irakurri +)"} {"id": 111, "text": "Beste bi biniloak honakoak dira: Dut-en Askatu korapiloa, binilo bikoitza 45 rpm-ean eta Kuraia-ren Piztu da Piztia 12ean."} {"id": 112, "text": "LABek eta CCOOk eskatu dute \u201ciker dadila zehatz eta mehatz\u201d Eulen enpresako 48 urteko langile baten heriotza, Iru\u00f1eko Arrotxapean etxebizitza bat margotzen ari zela.\nJakin nahi dute, lurrera erori zenean prebentzio neurri egokiak harturik ote zeuden eta salatu dute enpresaren aurreikuspen falta. LABen esanetan prekarietateak eta lan baldintza kaskarrek eragiten dituzte halako istripuak, eta administrazio publikoei eskatu die beste aldera ez begiratzeko eta baliabideak jartzeko, istripu horiek eragozteko neurriak har daitezen. CCOOk, bere aldetik, araudia zorrotz bete dadila eskatu du, batez ere enpresen jarduera koordinatzeko orduan, ezbehar asko hainbat enpresek bat egiten duten lantegietan gertatzen baitira.\nSindikatuen erreakzioa langile bat hiltzen denean gertatu ohi da. Eta egia da enpresak eta administrazioek erantzukizun larria dutela, prebentzioan, lan baldintzen ikuskaritzan eta inbertsioak egiteko garaian, izan istripuz nola gaixotasunez, heriotza gehiago egon ez daitezen. Langileen jardunari ere begiratu behar zaio ordea, baita enpresa batzorde eta sindikatuei ere, jakiteko noraino iristen den beraien ardura heriotza horiekiko.\nZer egiten dute langileek berek, batzordeek eta sindikatuek, enpresako lankideak ikusten dituztenean prebentzio neurriak bete gabe lanean? Ohartarazi eta derrigortzen dituzte neurri horiek hartzera? Zer egiten dute segurtasun arauak hausten dituzten kontratak ikustean? Beste aldera begiratu euren enpresakoak ez direlako? Enpresak eta administrazioak dira erantzule, baina langileek, batzordeek eta sindikatuek badute ardurarik.\nInformazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.\nAldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!\nEnpresa taldeko zuzendaritzak adierazi du hainbat proiektu dituela esku artean eta hurrengo urteetarako aurreikuspena sektorean \"oso ona\" dela.\nAstelehenean Barakaldoko herriko plazako kontzertuak hasiera eman zion, segurtasun neurri zorrotzen artean, MTV Music Week delakoari. MTVren aurreikuspenak ez ziren bete eta giroa eguraldia bezain hotza izan zen. Instituzio publikoen alfonbra gorria jarrita, AEBetako multinazionala gurera heldu izana salatzen dihardu Piztu Ezkerraldea plataformak.\n\"Gerra garaietan indarkeria jasatea tokatu zitzaigun, eta bake garaietan indarkeria pairatzen jarraitzen dugu\"\nEuskal Herrian izan da Francia Elena M\u00e1rquez Mina lider afrokolonbiarra, ekintzailea, giza eskubideen defendatzailea eta 2018ko Goldman Ingurumen Sariaren irabazlea. REAS Euskadi, Paz con Dignidad, OMAL eta EHUko Parte Hartuz ikerketa taldeak antolatutako Trantsiziozko Alternatibak Herri-Ekonomi Baterantz nazioarteko ikastaroaren baitan etorri da.\nArabako Diputazioa eta Eusko Jaurlaritza multinazional batek aurkeztu duen proiektua aztertzen ari dira.\nBizkaiko Entzutegiak erabaki berri du Karrantzako Minda araztegiaren kiebrak badituela errudunak eta Bizkaiko bailara honetako azienden simaur-isuriak birziklatzeko proiektua antolatu zutenak kondenatu ditu, tartean Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza saileko zuzendari postutik arazteagiaren bultzatzaile nagusia izan zen Martin Askazibar (EAJ), lekuko beste zenbait agintari ohiz gain.\nEz da denbora asko Dyson markako xurgagailuei publizitatea egiten zien irudi surrealista harekin topo egin nuela, zeinetan 007 agentearen itxurako gizon baten soina ageri zen, trajez jantzita eta arma eskuan. Aipatu iragarkian, baina, esmokindunak esku artean eusten zuen arma ez zen Walther PPK pistola bat, Dyson V8 xurgagailu bat baizik.\nEuropak arau berria zabaldu du autoentzako motorren emisioa eta kontsumoa zorrotzago neurtzeko. Landabenekora ez dira heldu homologazio berrira egokitutako motorrak. Horregatik dago lan gutxiago.\nFrankismoaren ondoren, auzo elkarteen eskutik, jai herrikoiek eztanda egin zuten Euskal Herrian. Hortik garatu da txosna gunea oinarri duen eredua, herri mugimendu eta ezker abertzaleko antolakundeek sustatuta. 40 urtetan asko aldatu da egoera politiko eta soziala, baina hein berean aldatu al dira jai gune alternatiboak? Aro politiko berrian, aurreko garaietatik datozen inertziak ezbaian jartzen hasi dira eta jaiak ere ez dira salbu.\nHerri hauen historikotasunaren eta lurraldetasunaren balorea erakutsi nahi du, ura eta lurra lapurtzen dizkietenen aurrean.\nAldaketa handiak egin ditu Elkar taldeak azken urteetan eta horien ondorioz, besteak beste, Espainiako Estatuko liburu banatzaile handienetako bat bihurtu da. Ekainean prentsari azaldu dizkiote enpresa-konglomeratuaren azkenaldiko apustu estrategiko batzuk, euskal kulturan leku zentrala daukan fundazioaren erradiografia egiteko aukera paregabea eskainiz.\nARGIAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu."} {"id": 113, "text": "Krisialdi hirukoitz batean bizi gara, baina ez saltzen diguten \u201ckrisian\u201d. Hiru krisi ditugu batera gainean: hasieran, krisi ekonomikoa, munduko kapitalismoak erakutsi eta zabaldu duena, Amerikako Estatu Batuetatik Txinara. Fase hau agerikoa izan da 2007tik hona, gezur ofizialez aparte. Gero, alderdi eta estatuetatik haratago, bigarren krisia dugu: politikoa. Hemen koka ditzakegu gure elkarbizitzan \u2013arrazaz, generoaz, klaseaz baliatuz\u2013 krisi ekonomikoak deuseztatu eta...\nGorputz komunek ulertzen dituzten hitzek osatutako bloga du irakurleak. Hemen aszeta politikoak, militante goibelak, teoriaren terroristak, politikaren ordena hutsa mantendu nahi luketenak, iraultzaren burokratak, egiaren funtzionarioak, komisario kulturalak eta desioaren teknikari deitoragarriak atzean geratuko dira. Jakina, gogokoen dudan atala sailkatugabea da. Huts-hutsik erranda: gogo-jardunak tunel digital batean."} {"id": 114, "text": "Opera Gazte taldeko kideekin ere mintzatu gara eta atal berria jarri dugu abian: formula erotikoak. Horrekin guztiarekin batera ohiko atalak topatuko dituzu GAZTEZULOn: bertso satanikoak, Zur eta Lurreko berri bitxiak, musika albisteak, horoskopoa zinema"} {"id": 115, "text": "Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak elkarlanean antolatu duten argazki lehiaketa original honek euskal paisaien eboluzioa ikusaraztea du helburu.\nParte hartzaileek XIX. mendeko grabatu jakin bat izango dute abiapuntu, aukeratzen duten udalerriaren araberakoa. Euren kamera baliatuta, grabatu horretan ageri den lekuaren gaur egungo itxura erretratatu beharko dute, jatorrizko irudiaren ikuspegia ahalik eta fidelen jarraituz.\nHautatutako argazkiak Zumalakarregi Museoan 2017ko urrian egingo duten aldi baterako erakusketan txertatuko dituzte. Euren irudiak bidaltzen dituzten lehenengo hamar neska-mutilek, bestalde, dagerrotipo tailerrean parte hartzeko aukera izango dute. Gainera, parte hartzaile guzti-guztiak Goierriko landetxe batean bi lagunentzako asteburu bateko egonaldia eta Fujifilm Instax Wide 300 argazki kamera analogiko bat-batekoa irabazteko zozketan sartuko dituzte.\nUdalerriaren gaur egungo argazkia atera, grabatuan agertzen den irudiaren ikuspegia ahalik eta zehatzen mantenduz."} {"id": 116, "text": "Ega\u00f1ako pastak, gu geuk gozotegian landutako pastak dira. 20 pasta desberdin baino gehiago eskaintzen ditugu, betiko pasta klasikoak eta beste batzuk modernoagoak: txokolatezkoak, frutazkoak, e.a. Gure dendetan eskuragarri jartzen ditugun hainbat tamainako kaxek, nahi dituzun pasta konbinazioak egiteko aukera eskaintzen dute."} {"id": 117, "text": "Bost kanporaketak jokatu ostean, osatuta geratu da finalaurrekoetarako zerrenda. Berrizen, Igorren eta Lekeition izango dira\nAurreko asteburuan Berriatuan erabaki zen Bizkaiko Bertso Finaleko azken partaidea, azken kanporaketan sailkatu eta gero. Asier Alcedo Cano, Ibai Amillategi Omaetxebarria, Itxaso Paia Ruiz, Lander Ibarluzea Bikandi 'Aitxulua', Josune Aramendi Perez eta Oihana Bartra Arenas lehiatu ziren, eta azken hori, Bartra, gailendu zitzaien gainerakoei. Bost kanporaketak jokatu ostean, osatuta geratu da finalaurrekoetarako zerrenda.\nFinalaurrekoetako sarrerak eskuragai daude, baina saioen egunetan bertan ere erosi ahal izango dira txarteldegietan, 16:00etatik aurrera. Abenduaren 15ean Miribillako Bilbao Arenan jokatuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala.\nErabakita dago, baita ere, Arabako Txapelketan parte hartuko duen 18kotea. Zuzenean sailkatutako iazko finalista taldea Oihane Perea, Manex Agirre, Xabi Igoa, I\u00f1aki Vi\u00f1aspre eta Serapio Lopezel osatzen dute. Kanporaketetan sailkatutakoak, bestalde, Andere Arriolabengoa, Irati Anda, Rikardo Gonzalez de Durana, Peru Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Ainhoa Comas, Be\u00f1at Garaio, Aitor Ugarte, Felipe Zelaieta, Unai Anda, Izar Mendiguren, Paula Amilburu eta Manu Bendala dira. Otsailaren 2an hasiko dute txapelketa, eta finala martxoaren 30ean egingo dute.\nBestalde, azaroaren amaieran, behin Gipuzkoa Bertsotan fasea amaituta zehaztuko da zein bertsolarik hartuko duten parte 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan."} {"id": 118, "text": "Miren Agur Meabe gazte literaturaren inguruan aritu da Peruko 'Hay Festival' literatura jaialdian Langileen eta bezeroen artean euskararen erabilera sustatzeko Baigare euskarria sortu dute"} {"id": 119, "text": "Pasa den ostiralean aurkeztu zuen Euskal Kostaldeko Geoparkeak bere 2015eko bisita gidatuen denboraldi berria, eta bide batez, baita webgune berria ere. Azken honetan ibili gara gu lanean.\nZumaia, Deba eta Mutrikuko udalerriek osatzen dute Euskal Kostaldeko Geoparkea eta badira lau bat urte haiekin elkarlanean gabiltzala. Webguneak Geoparkean dauden aktibo geologiko, kultural eta turistikoak ezagutzera eman nahi ditu, eta baita antolatzen dituzten bisita gidatuen berri ematea ere.\n2014an bisitarien errekorra egin zuten antolaturiko bisita gidatu hauetan, aurreko urtetik %60 haziz. 6.500 lagundik gorak parte-hartu zuten antolaturiko bisita gidatuotan, eta erreserben %55a webgunean egin ziren. Baina gainerako erreserbak, nahiz eta turismo bulegoetan egin, webgunean integratua dagoen erreserba zentralean egin ziren. Duela lau urte aipatu genuen hiru turismo bulegoen arteko koordinazioa errazteko tresna erabilgarria sortu genuela.\nWebgunean egindako lanek bi helburu izan dute: batetik, erreserba zentrala hobetu eta sendotu egin dugu. Aldaketa hauekin kudeaketa erraztu eta azkartzea espero dugu, eskuz egiten zituzten lan ugari automatizatuz.\nBestalde, webguneari itxura berria eman diogu, diseinu bisualagoarekin. Geoparkean inguru eta txoko ederrak daude, eta hori webgunera eramaten saiatu gara. Erosketa prozesua ahalik eta gehien errazteko ahalegina egin dugu baita ere. Amaitzeko, responsive design edo diseinu arduratsuaren teknikari esker edozein gailutan ondo ikusteko prest dago jada webgune berria.\nOstiraleko aurkezpena Elorriaga (Deba) auzoko Baratzazarrako begiratoki berrian egin zen. Merezi du ezagutzeak.\nErantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz."} {"id": 120, "text": "Hego Euskal Herrian eta Espainian toner eta tinta kartutxoen %12 birziklatzen da. EEBBetan, aldiz, %55. Aldea badago, beraz. EAEn birziklapenean diharduen Donostiako Martindarena enpresako arduradunek diotenez, \"berrerabilpen honekin tintaren karkasa osatzeko behar diren 20 litro petrolio aurrezten dira. eta gainera, hamar aldiz baino gehiago erabili daitezke toner hauek\". Bestalde, \"ingurumenari mesede egiten zaio, kartutxo hauek ez baitira biodegradagarriak eta errausterakoan, toxina asko aireratzen dira\"."} {"id": 121, "text": "Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bigarren ibilgailuko gidariak emaitza positiboa izan zuen alkoholemia frogan."} {"id": 122, "text": "Gero eta jabetuago gaude gure egunerokoan emozioen heziketa txertatu beharra dugula, haiek hobeto kudeatzeko.\nSentimenduen \u201clogikan\u201d, nahia ez da ahala. Autokontrolak ez du beti funtzionatzen. Gure bizitza emozionalak nola funtzionatzen duen ezagututa, aurreiritziak desegin ahal izango ditugu, eta norberaren eta besteren emozioekin \u201cborrokan ibiltzea\u201d saihestu.\nGatazka emozionalak identifikatzea ahalbidetuko du, eta emaitza hobeak gutxiago ahaleginduta eta nekatuta lortzea.\nBehar duzunari buruzko informazioa emango dizugu, edo hitzordua ezarriko dugu, zure kasua ezagutzeko."} {"id": 123, "text": "Bikote gipuzkoarra bihar eguerdian arituko da Debako pilotalekuan, eta aurrez aurrez Juanjo Lopez eta Ruben Saralegi izango ditu. Norgehiagoka 12.00etan hasiko da, eta sei proba egin beharko dituzte."} {"id": 124, "text": "Maiatzaren 25ean indarrean jarri da datuen pribatutasunari buruzko Europako lege berria. Horregatik, gure Lege Oharra eguneratu dugu eta irakurri eta onartzeko eskatzen dizugu.\nNAIZen barnean beste hedabide batzuk ere argitaratzen dira, batzuk paperezko edizioa dutenak (GARA, GAUR8, ZAZPIKA), beste batzuk ikusentzunezkoak (INFO 7 IRRATIA, 11TB) eta beste batzuk digital hutsak (MEDIABASK, KAZETA).\nEuropako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduak (EB) ezarritakoaren arabera, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO) izenaz ezaguna:\nModu osagarrian, Ipar Euskal Herrian eta estatu frantsesean bizi diren pertsonen eta Mediabask-eko harpidedunen kasuan, ematen dituzten datu pertsonalak IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA ELKARTEAk ere tratatuko ditu, Mediabask eta Kazeta hedabideen argitaratzailea, IFK 65494854862 duena eta helbidea honako hau: 8 ZA Martinzaharenia, 64122-Urru\u00f1a.\nAzkenik, Info7 Irratiaren bazkideen kasuan, ematen dituzten datu pertsonalak AZTIBEGIA ELKARTEAk ere tratatuko ditu, Info7 Irratiaren sustatzailea, SIRET zenbakia 48131764200017 duena eta helbidea honako hau: 8 ZA Martinzaharenia, 64122-Urru\u00f1a.\nZure datu pertsonalak tratatzen ditugu erregistratu zinen unean edo beranduago zeuk emandako onespenean oinarrituz. Izan ere, une horretan Lege Oharra onartu zenuen, eta horren barnean datu pertsonalen babeserako klausula hau jasota dago.\nEmaten dituzun datuak beharrezkoak dira eskatu duzun zerbitzua berme osoz eman ahal izateko. Ondoko xedearekin erabiliko dira: erabiltzaileen, bezeroen eta balizko bezeroen datuen kudeaketa beren erregistrorako, harpidetzarako edo bestelako parte hartzeetarako; administrazio eta kontabilitate kudeaketa; eskaintza komertzialen eta produktu eta zerbitzuei buruzko informazioaren bidalketa; eta eduki pertsonalizatuen eskaintza.\nEpe laburrean, datuen tratamendu automatizatu bat egongo da eduki pertsonalizatuak eskaintzeko xedeaz. Nolanahi ere, erabiltzaileak bere profilean aukera izango du funtzionaltasun hau desaktibatzeko eta, hortaz, tratamendu hori ez zaio aplikatuko.\nZure datu pertsonalak gordeko ditugu erabiltzaile edo bezero zaren bitartean, eta ondoren legez ezarritako epea amaitu arte. Eta, oro har, erabiltzaileak bere onespena kendu arte, salbu eta Arduradunaren bidezko interesa baldin badago.\nDatu pertsonalen titulartasuna duten entitateek zure datuak laga ahal izango dizkiete Naiz plataforman parte hartzen duten entitateei (ikusi zerrenda Sarreran). Kanpoko entitate bati lagatzea planteatuko balitz, aldez aurretik erabiltzaileari eskatuko zaio baimena, salbu eta legezko beharkizuna dagoenean.\nHarpidedunen, produktu edo zerbitzu baten erosleen, bazkideen, zozketa, lehiaketa, joko edo antzekoetan parte hartzen dutenen edo opariren bat jasotzen dutenen kasuetan, beren datuak hirugarren entitate batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, betiere lotutako zerbitzuarekin zerikusia duten xedeak, eta xede horiek soilik, betetzeko beharrezkoa baldin bada. Adibidez: banku bidez egin behar diren kobraketetarako, dagozkion finantza entitateei lagako zaizkie datuak; paperezko argitalpenen harpidetzen kasuan, datuak dagozkion banaketa enpresari, kioskoari edo salmenta puntuari laga ahal izango zaizkio; kanpoko enpresek eskainitako zozketetako sarien, zuzeneko oparien edo promozioen kasuetan, erabiltzaileak bere borondatez parte hartu baldin badu, bere datuak eskaintza egin zuen enpresari laga dakizkioke; eta abar.\nGoogle Analytics erabiltzen dugu erabiltzaileen eta orrialde ikusien kopuruak lortzeko, besteak beste. Tresna honek nola lan egiten duen eta datuak nola prozesatzen dituen hemen ikus dezakezu:\nComScore erabiltzen dugu erabiltzaileen eta orrialde ikusien kopuruak lortzeko. Tresna honek nola lan egiten duen eta datuak nola prozesatzen dituen hemen ikus dezakezu:\nTeads erabiltzen dugu publizitatea eskaintzeko. Tresna honek nola lan egiten duen eta datuak nola prozesatzen dituen hemen ikus dezakezu:\nEdozein erabiltzailek dauka bere datu pertsonalak irispidean izatea, zuzentzea, ezereztea, horien tratamendua mugatzea, aurkaratzea, edo datuok transferitzea eskatzeko eskubidea. Horretarako, zer eskubide baliatu nahi duen adieraziz, atal honen hasieran adierazitako helbideetara edo honako email hauetako batera idatz dezake:\nEra berean, eskubidea du emandako adostasuna edozein unetan kentzeko, baina horrek ez du eraginik izango adostasuna kendu aurreko tratamenduaren zilegitasunean.\nAzkenik, erabiltzaileek eskubidea dute kontrol agintaritzaren aurrean erreklamazioa aurkezteko, datu pertsonalen babesari dagokionez beren eskubideak urratuak izan direla uste badute.\nNAIZek, gaur egun Interneteko atari gehienetan ohikoa den bezala, cookie propioak zein hirugarrenenak erabiltzen ditu nabigazioa hobetzeko, analisiak egiteko eta eduki zein publizitate interesgarriak eskaintzeko.\nCookie bat web orri jakin batzuetara sartzeko erabiltzailearen ordenagailuan, tabletean edo smartphonean deskargatzen den fitxategi bat da. Cookieek erabiltzaile baten edo bere ekipoaren nabigazio ohituren gaineko informazioa gordetzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diete besteak beste web orriei. Hala, eskuratutako informazioaren eta ekipoa erabilitako moduaren arabera, informazio hori erabiltzailea ezagutzeko balia daiteke.\nAnalisi cookieak: Guk geuk edo hirugarren batek tratatuta (adibidez Google Analytics zerbitzuak), NAIZera zenbat pertsona sartzen diren zenbatzea ahalbidetzen digute. Horrela, erabiltzaileek webgunea nola erabiltzen duten neur dezakegu, baita erabilpen horren analisi estatistikoa egin ere. Horretarako, erabiltzaileek gure webgunean nola nabigatzen duten aztertzen dugu gure produktu eta zerbitzu eskaintza hobetzeko asmoz.\nGeolokalizazio cookieak: Erabiltzaileak zer herrialde edo lurraldetatik konektatzen diren jakiteko erabiltzen diren cookie anonimoak dira. NAIZek nongo bisitariak dituen jakiteko erabiltzen ditu.\nErregistro cookieak: Erabiltzaile bat logeatu edo erregistratzen denean sortzen dira, eta, adibidez, erabiltzaileak nabigatzailearen leihoa ixten baldin badu berriz ere logeatu beharra izan ez dezan erabiltzen dira. Harpidetza bat kontratatuta duten erabiltzaileak identifikatu eta dagozkien zerbitzuak erabil ahal izan ditzaten ere baliatzen dira.\nZerbitzu cookieak: Erabiltzailearen hobespenak gogoratzen dituzte erabiltzaileak bisita bakoitzean zerbitzua berriz ere konfiguratu beharra izan ez dezan. Adibidez, zerbitzua zer hizkuntzatan jaso nahi den gogoratzen dute.\nCookie publizitarioak: Webguneko publizitate guneen eskaintza ahalik eta modurik eraginkorrenean kudeatzea ahalbidetzen digute. Horretarako, iragarkien edukiak eskatutako zerbitzura edo erabiltzaileek egin ohi duten webgunearen erabilpenera egokitzen ditugu. Helburu horrekin, erabiltzaileek dituzten nabigazio ohiturak aztertzen ditugu edota euren nabigazio profilekin bat egiten duten iragarkiak erakusten dizkiegu.\nErabiltzaileek euren ekipoetan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu ditzakete erabiltzen dituzten nabigatzaileetako aukerak konfiguratuz. Nabigatzaile bakoitzean konfigurazio hori nola egin behar den jakiteko, nabigatzaile nagusietako honako helbideetara jo daiteke:\nJakin beharrekoa da cookieak guztiz blokeatuz gero, litekeena dela webgune batzuk behar bezala ikusi ahal ez izatea.\nEdozein kasutan, cookie propioen bidez lortzen dugun informazioa titularrek bakarrik tratatzen dute eta ez dute inolaz ere hirugarren enpresen esku uzten.\nPribatutasun klausula, cookien politika eta erabilpen baldintzak barne hartzen dituen lege oharra onartuz, erabiltzaileak berariazko adostasuna ematen dio NAIZen cookien politikari ere.\nErabiltzaileak NAIZen webgunea, bere barnean jasotzen diren hedabide ezberdinen edukiak barne, eta, kasua balitz, harpidetza, Erabilera Baldintza hauetan zehazten denaren arabera erabiliko du. Webgunearen eta bere zerbitzuen erabilera, bereziki harpidetzarena, pertsonala, esklusiboa, pribatua, irabazi asmorik gabea, ez kolektiboa, ez komertziala edo profesionala eta besterezina da.\nErabiltzaileak agintzen du bere jardueraren bidez ez dituela kaltetuko NAIZen eta bertan jasotzen diren hedabide ezberdinen irudia eta enpresa editoreen interesak edota eskubideak. Halaber, agintzen du ez duela webgunea kaltetu, baliogabetu edo gainkargatuko duen jarduerarik egingo, ez eta webgunea normaltasunez erabiltzea oztopatuko duenik ere. Bereziki eta espresuki debekatuta dago haurren edo gazteen garapena kalte dezakeen edozer ekintza egitea, bai eta gizakien duintasunaren aurkakoak direnak ere.\nTai Gabe Digitala SLk edonoiz aldatu ahal izango ditu webgunearen diseinua eta itxura, bai eta bertara sartzeko espezifikazio teknikoak ere.\nInterneten eskuragarri dauden informazioa, edukiak nahiz zerbitzuak bilatzeko eta eskuratzeko erraztasunak ematearren, NAIZek eta bertan jasotzen diren hedabide ezberdinek hiperestekak jartzen dituzte erabiltzaileen eskura. Hala, erabiltzaileak aukera izango du hirugarrenen jabetzakoak diren webguneetara sartzeko. Nolanahi ere, NAIZek ez ditu estekatutako guneetako edukiak eta zerbitzuak kontrolatzen, ezta berrikusten ere, eta hortaz, ez da inoiz gune horien erantzule izango. Ondorioz, erabiltzaileak bere ardurapean nabigatuko du webgune horietan.\nNaiz EKHE SAren marka erregistratua da eta hedabide bakoitzaren marka, dagokion argitaratzailearen ardura da. Debekatuta dago hirugarren batek markak edota bere logoak edozein eratara erabiltzea idatzizko baimenik gabe. Eskubide guztiak erreserbaturik daude. Erabiltzaileek, harpidedunek barne, uneoro errespetatu beharko dute webgunearen jabetza intelektuala.\nErabilpen Baldintza hauek ezin dira Naiz-en edo bere barneko beste edozein hedabideren jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideren bat lortzeko moduan interpretatu. Erabiltzaileak, harpidedun izan nahiz ez izan, espresuki debekatuta du webguneko edozer zati inolako modutan erabiltzea edo ustiatzea (baita kopiatzea, eraldatzea, banatzea, publikoki komunikatzea, irakurleen esku jartzea, ateratzea, berrerabiltzea edota birbidaltzea ere), idatzizko baimenik gabe.\nNaiz.eus-ek argitaratzen dituen edukien ardura Edukien editore bakoitzarena da. Iritzi artikuluak, gutunak, blogak nahiz iruzkinak autore bakoitzaren ardura dira, eta ez Tai Gabe Digitala SLk eta ezta Edukien editoreek ere ez dute inolako ardurarik izango horien edukien gainean.\nNaiz.eus gunearen erreprodukzio eskubideak erreserbaturik daude, baita deskargatzeko agiriei edo irudikatze ikonografiko eta fotografikoak edo ikusentzunezko ekoizpenei dagozkienak ere. Edukiren bat edo guztiak hala euskarri elektronikoetan nola inprimatutakoetan erreproduzitzeko idatzizko baimena lortzeko, jarri harremanetan dagokion edukiaren Editorearekin.\nNAIZen parte hartu ahal izateko (albisteen iruzkinak, iritzi artikuluak, eztabaida foroak, Naiz+, agenda eta abar) erabiltzaileak Lege Ohar hau onartuta izan behar du, ondoko parte hartze arauak barne:\nElkarren arteko errespetuz idatzi behar da. Zentzu berean, intimitatearen eskubidea urratzen duten mezuak ezin dira igorri.\nArau horiek betetzen ez duten mezuak ez dira argitaratuko edo, argitaratuta badaude, ezabatu ahal izango dira. Atal bakoitzaren moderatzaileak egingo die jarraipena iruzkinei, eta bere iritzia izango da nagusi arauak betetzen diren edo ez ebazteko.\nEdonola ere, NAIZek ez du bere egiten erabiltzaileen baieztapenen edota iritzien gaineko inongo erantzukizunik.\nNAIZen komentarioak idazteko eta oro har beste ezertan parte hartzeko ere pertsonalki identifikatzea beharrezkoa da. Horretarako, izen-deiturak, erabiltzaile izena eta telefono zenbakia gutxienez beteta izan behar ditu erabiltzaileak bere profilean, NAIZ berarekin harremanetan berehala jarri ahal izan dadin beharrezkotzat jotzen badu. Gainera, NAIZen ustez epaileek delitutzat jo litzateketen iritzien kasuan, erabiltzaileak DNIaren eremua beteta ez badu, aukera emango zaio DNIaz ere identifikatzeko edo bere iritzia ez argitaratzeko.\nNAIZen erregistratzeak domeinu beraren barnean dauden beste atal batzuetarako ere balio du, argitalpenak edo bestelako hedabideak esate baterako, bai eta NAIZDENDArako ere. Hain zuzen ere, NAIZDENDAn erosketak egiteko beharrezkoa da erregistratuta egotea.\nErabiltzaileak, harpidetu baino lehen edo harpidetza egitearekin batera, erregistratu egin beharko du, dagokion formularioa betez. Erabiltzaileak mezu elektroniko bat jasoko du, formularioa ondo bete duela baieztatzen duena eta kontua balidatzea eskatzen diona, bera erabiltzen hasi ahal izateko.\nPrezioak dira une bakoitzean harpidetza kaxetan ageri direnak. Ordaintzeko ekintza egin aurretik kontzeptu guztiak xeheki agertuko zaizkio erabiltzaileari eta ordaindu ondoren emailez jasoko ditu xehetasun berdinak, egin duen erosketaren frogagiria izan dezan. Email beraren kopia gordeko du Naizek.\nHileko ordainketetan lehen hilean harpidetzaren parte proportzionala ordaintzen da, harpidetza egiten den egunetik hilaren bukaera bitarteko epea hain zuzen. Harpidetza egiten den eguna ere ordaindu egiten da, osorik, zeinahi delarik harpidetza egin den ordua. Gainerako hileetan, hile osoak ordaintzen dira hilaren hasieran.\nIndarrean dagoen legeari jarraiki, Tai Gabe Digitala SLk kudeatutako harpidetza digitalek eta tabletek BEZ orokorra dute eta papereko harpidetzek supermurriztua.\nIparla Baigura Komunikazioa elkarteak kudeatutako harpidetzen kasuan, harpidetza digitalei eta paperezko harpidetzei BEZ supermurriztua ezarriko zaie, eta tableta duten harpidetzen kasuan, halakoak eskainiko balira, tabletei BEZ orokorra ezarriko zaie.\nBEZa sartuta dago dagoeneko erabiltzaileak ikusten duen zenbatekoan. Faktura nahi izanez gero, Harremanetarako formularioaren bitartez eskatu beharra dago.\nHarpidedunen Txokoko eskaintzak harpidedun ordaintzaile partikularrentzat dira, hau da, instituzioek, enpresek eta doako harpidedunek ezin dituzte baliatu.\nHarpidetzari erabilera pertsonala eta pribatua emango dio Harpidedunak, eta inola ere ez komertziala edo profesionala; izaera kolektiboa ere ez, salbu eta Harpidetza kolektiboen kasuan (ikusi horiei buruzko atala). Harpidedun ez direnek ezin izango dute harpidetzaren zerbitzua kanpoko inolako bitartekoren edo prozeduraren bidez lortu, ezta lortzen saiatu ere.\nHarpidedunak ezin izango die jasotako informazioa, PDFak eta EPUBak barne, hirugarrenei laga edo transmititu, zuzenean zein zeharka, bere kabuz edo hirugarren pertsona edo erakunde baten bidez, ez eta informazio horietarako sarbidea erraztu ere. Baldintza hau betetzen ez duenari harpidetza eten ahal izango zaio eta ez du izango eskubiderik ordaindutako zenbatekoa berreskuratzeko, ez osorik ez zati batean.\nNAIZen kontratatu daitezkeen zenbait harpidetza kolektiboak dira, Entitateen Harpidetza esate baterako, elkarte, erakunde, enpresa eta instituzioentzat balio duena. Hauen kasuan harpidetza bakoitza elkartearen zerbitzu unitate edo atal oinarrizko bakoitzerako bakarrik balio du. Esate baterako, instituzio baten kasuan administrazio atal bakarrerako, euskaltegi sare baten kasuan euskaltegi bakarrerako, alderdi politiko edo sindikatu baten kasuan, egoitza bakoitzerako. Arau orokor bezala, gehienez 10 laguneko erabilpenerako ulertu behar dira harpidetza kolektiboak.\nBaldintza hau betetzen ez duenari berehala eten ahal izango zaio harpidetza eta ez du izango eskubiderik ordaindutako zenbatekoa berreskuratzeko, ez osorik ez zati batean. Erakunde handien, enpresen edo instituzioen kasuan NAIZekin harremanetan jartzea gomendatzen da, erabilpen baldintza hauek ez urratzearren.\nEntitateentzako harpidetzak 500 eurotan baloratutako publizitate kanpaina bat dauka NAIZen egiteko, eta bigarren kanpaina batean % 50eko deskontua. Harpidetzan sartuta dago iragarkien argitalpenaren kostua (tarifa kostua). Ez dago sartuta kanpaina horretarako behar diren irudiak diseinatzea, publizitate elementua formatu egokian prestatzea, edo beste edozein gastu.\nBestalde, harpidetza honekin elkarteek Naizen blog bat izateko aukera dute, baina eskaintza hau ez zaie aplikatzen enpresei eta instituzioei.\nUne bakoitzean aukeran dauden tabletak harpidetzen kaxetan ager daitezke. Prezioan sartuta dago tabletaren bidalketa Euskal Herri barnean eta Espainiako eta Frantziako estatuen barnean, islak eta beste kontinenteetako lurraldeak salbu. Azken kasu horietan NAIZ harremanetan jarriko da erabiltzailearekin bidalketaren plusa ordain dezan.\nTabletadun harpidetzek 2 urteko permanentzia dute beraiekin. Harpidetzari baja lehenago eman nahi izanez gero 2 urteko eperaino ordaintzeko falta dena ordaindu beharko du harpidedunak.\nUrteko ordainkeketan tabletadun harpidetzak kreditu txartelez ordaintzen dira nahitaez. Hileroko ordainketan, lehen urtea kreditu txartelez edo kontu korrontez ordaintzen da eta bigarren urtea kontu korrontez nahitaez. Bigarren urteko kobraketa kontu korrontez egin ahal izateko, harpideduna kargu horiek onartzera konprometitzen da, beharrezkoa balitz konpromiso hori jasotzen duen agiri bat sinatuz.\nDagozkion abisuak helarazi ondoren kontu korronte bidezko ordainketa onartu ezean, harpidetza aldiaren lehen urtea amaitu aurretik bigarren urteko zenbateko guztiak kargatuko zaizkio harpidedunari kreditu txartelean. Harpidedunak espresuki onartzen du baldintza hau.\nPapereko harpidetza ez da berehalakoan abian jartzen, egun batzuk behar baitira Hardidetza Txartel pertsonalizatua egiteko. Tarte horretan harpidedunarekin harremanetan jarriko gara funtzionamenduaren berri eta bere herrian dituen terminaldun saltokien berri emateko. Kreditu txartelarekin ordaindu badu, harpidetza egin duenetik paperezko argitalpena hartzen hasten den eguna bitarteko epeari dagokion ordaina itzuli egingo zaio bezeroari.\nHarpidetza iraunkorra da eta edozein unetan eten daiteke, baina ez dago aukerarik epe baterako eteteko, adibidez oporrengatik. Horregatik du berarekin deskontu inportantea kioskoan saltzen den prezioarekiko.\nHarpidetza iraunkorra da eta edozein unetan eten daiteke, baina ez dago aukerarik epe baterako eteteko, adibidez oporrengatik.\nBazkidetzaren figura Info7 irratia diruz laguntzeko da. Hau gauzatzeko, egitasmoaren sustatzailea den Aztibegia Elkartearen bazkide egin behar da.\nBazkidetzaren kuotaren zenbatekoa bazkidetzari dagokion atalean zehazten da. Gutxieneko kopuru bat dago finkatuta baina norberaren borondatez handiagoa izan daiteke. Normalean, urte bakoitzaren hasieran, kuotaren kopurua KPIren arabera berdin mantendu edo gorantz egokitzen da. Hilabeteko kuota hilabete bakoitzaren hasieran kargatzen da bazkide bakoitzaren kontuan.\nLegez posible den heinean, enpresa titularrak ez du webgunearen gaineko inolako bermerik, adierazpenik, baldintzarik edota zehaztapenik ematen, ezta kalitate egokiaren edo helburu partikularretara egokitzearen isilbidezko bermerik ere. Legez posible den heinean, enpresa titularrak ez du webgunearen bateragarritasunaren, segurtasunaren eta zehaztasunaren gaineko inolako bermerik, adierazpenik, baldintzarik edo terminorik (berariazkoa edo isilekoa) ematen, eta ez du puntualtasuna, osotasuna eta errendimendua bermatzen.\nDena den, erabilpen baldintza orokor hauetan zehaztutakoak ez die eragingo kontsumitzaile gisa dauzkazun legezko eskubideei.\nLegez posible den heinean, enpresa titularra ez da hurrengo kalteen edo kostuen erantzule izango \u2013nahiz eta kalte edo kostu horiek aurreikusitakoak, aurreikusteko modukoak edo ezagunak izan\u2013: (a) datuen galerak; (b) lortu gabeko irabaziak; (c) negozio aukeren galerak; (d) aukera kostuak; (e) merkataritza edo ospe funtsaren galerak; (f) hirugarrenek jasandako galerak; edota (g) webgunearen erabileraren ondorioz sortutako zeharkako edozein kalte.\nErabiltzaileek jakin behar dute ekipo informatikoak erabiltzeari dagokionez Interneten dauden segurtasun neurriak ez direla erabat fidagarriak, eta, beraz, enpresa titularrak ezin duela bermatu webguneko funtzioak etengo ez direnik, errorerik izango ez dutenik, akats guztiak konponduko direnik edota webguneak eta hura erabilgarri jartzeko zerbitzariak birusik edo akatsik izango ez dutenik. Erabiltzaileak onartzen du birusak hautemateko prozedurak eta programak ezarriko dituela (antibirusak eta bestelako segurtasun prozedurak barne).\nErabiltzaileak onartzen du enpresa titularra ez dela inoiz erabiltzaileek erabiltzaile izena eta pasahitza kudeatzen duten moduaren erantzule izango, ezta hirugarrenei jakinaraztearen, eguneratzearen edota ezeztatzearen erantzule ere.\nNAIZi aplikagarria zaion legea bere enpresa argitaratzaileak duen egoitzari dagokiona da, Donostia alegia, eta lege auzibideak baleude bertako epaitegietan ebatziko dira.\nNAIZen barnean argitaratzen diren hedabideekiko balizko lege auzibideak hedabide bakoitzaren editorea den enpresaren egoitza dagoen herriko epaitegietan ebatziko dira."} {"id": 125, "text": "Zorroagako Fakultateko memoria asko daude, batzuek idatzita eta guzti[1], baina istoriok istorio, Zorroaga izan zen ahaleginaren historia idazteke dago eta, jakina, egingo den horretan, Sebastopoleko Tiriteroak eta, bereziki, zendu berri den Antton Etxeberria adiskidea azalduko dira ezinbestean.\nAspaldidanik bota zuten Amara Zaharreko baserriaren izena zen Sebastopol eta Tiriteroek bereganatu zuten Donostia zahar baten oroitzapena berrasmatzen ari zen...\n\u201cTxillardegi Mundua aldatu nahi zuen filosofoa izan zela\u201d zioen eta, ildo beretik, \u201ceredugarritzat\u201d ere bazuela.\nUrte batzuen ondorioz Donostiako Hiritar Kontsulten Arautegia finkatzen aritu ginen herritarretarikoa bat naiz. Jakina denez, aipatu araudiak, demokrazia zuzenaren praktika dela medio, udal arazoei buruz herriaren iritzia jaso ahal izateko aukera ematen zeuen baina, noski, egitear egon zen lehen herri- kontsulta (zezenketei buruzkoa) eta Donostiako Hiritar Kontsulten Erregelamendua bera ere kolokan geratu zen.\nGezurraren erabilera politikan zaharra da oso baina \u201cFake News\u201d adierazpidea hautatua zuen Collins hiztegi sonatuak 2017ko hedatuena ingelesezko berrien artean.\nBerriro Puerto de Santa Mariara eta handik Donostiara itzuli. Ostirala, lanetik irten eta ziztu bizian ibili asteburu osoa ohiko 2500 kmak egiteko eta, \u201ckomunikatzea\u201ddeitu arren, 40 minutuko hizketaldi burutzeko, kristalak eta barroteen artean, ia ezer entzuten ez delarik\nIkur hau duten albisteak ordaindu beharrekoak dira, harpideduna izan behar duzu horiek irakurtzeko. Baina erregistratzen bazara, opari gisa ordaindu beharreko albiste bat doan izango duzu egunero. Informazio gehiago hemen.\n(Logeatuta egon arren, zure datuak aspaldi ez badituzu sartu, segurtasunagatik berriro egiteko eskatuko dizugu).\nZure pasahitza bersortzeko identifikatu zaitez Naiz-en erregistraturik duzun helbide elektronikoarekin."} {"id": 126, "text": "Langabezia Euskadi 2013: Ekonomia hazteko neurriei eta langabeziaren aurkako borrokari buruzko saio monografikoa Eusko Legebiltzarrean, Gasteizen."} {"id": 127, "text": "Azpeitiarrak Anaya Multimedia argitaletxearekin 'Fotograf\u00eda y cine de animaci\u00f3n' liburua aurkeztuko du bihar, asteartea (urtarrilkak 10) kulturgunean, 21:30ean. Iazko azaroan argitaratu zuen liburuaren egituraz gain, \"argazkiaren akaberak\" lortzeko zer pauso eman behar diren ere azalduko du. (egin zaitez bazkide Kultur Mahaian)\nXanti Rodriguezek (1978, Azpeitia) argazkilaritzako azken tendentzien erakuslehioa den bere liburua aurkeztuko du kulturgunean: Fotograf\u00eda y cine de animaci\u00f3n (2011, Anaya Multimedia, 29,50\u20ac). Ordubete inguru iraungo du aurkezpenak eta jendeak galderak egiteko aukera ere izango du.\nAnaya Multimediakoek egin zidaten proposamena. Sari batzuk jaso ditut eta nire webgunean begira ibili eta gero ea liburu hau egingo al nuen galdetu zidaten. Anaya Multimediaren Photoclub sekzioan sortzeko proiektua zen \u2014momentu honetan, liburu gehien saltzen duen sekzioa da\u2014. Eskaintzari baiezkoa eman nion. Esanguratsua da niretzat, izan ere, orain arte argitaratu diren mota honetako liburuak egiteko, %95a behintzat, Estatu Espainiarretik kanpoko jendeari eskaini izan dizkiote, eta nirekin kontatu izanak pozten nau.\nHarrituta nago. Harrera ona izan du irakurleen artean. Ez dakit zenbat saldu diren, baina gremioko lagunek esan didatenez hainbat lekutan agortuta daudela ikusi dute, esaterako hiriburu handietan: Malagan, Zaragozan eta baita hemen Donostian ere. Amazon webgunean ere salduenen artean dago liburua eta aldizkari espezializatu batean hileko liburu izendatu dute.\nBai, batik bat hiriburu nagusietan: Donostian, eta baita Santiago de Compostela, Merida eta Valladoliden ere. Orain, Madrilen, Bartzelonan eta Azpeitian ditut.\nBatik bat argazkilaritzaren etorkizuna nora doan erakutsiko dut, making offak... jendeak tendentziak nondik nora doazen ikusteko. Nahiko aberatsa izango da aurkezpena. Argazki batzuk proiektatu egingo ditut eta beste batzuk fisikoki erakutsi, gertutik ikusteko. Argazkien akabera horiek lortzeko zer pauso eman behar diren. azalduko dut, eta baita liburua nola dagoen egituratuta ere."} {"id": 128, "text": "Maiatzaren 17an aurkeztuko du 'Deserriko kantak' izeneko lehen bakarkako diskoa. Bideoan duzue bertan joango den kantetako bat; 'Geografia' izeneko kanta bikain bat. Maiatzaren 25ean Sanagustin kulturgunean joko duen kontzerturako sarrerak aste honetan egongo dira kulturgunean salgai eta internetez jadanik saltzen hasita daude."} {"id": 129, "text": "D-001 A13 aldaketak Lesaka asko aldatu da. Emakumeek saskia buruan zeramaten, jendeak kalean solas egiten zuen, ez ziren haserretzen, elkartasun gehiago zegoen.\nD-025 A06 herria: Berroeta, egoera Jendeak herria uzten zuen, baina orain badaude berriz ere zenbait bikote gazte. Herriko egoera eta lasaitasunaz hitz egiten du. Agurra.\nEE-003a A01 errepidea: berria Olague kanpotik doan errepidearen zatia ireki dute eta herritik ia ez da inor pasatzen. Errepide berritik pasatu den lehenengo autoa.\nI-001 A09 ogibideak: alkatea Bere aita herriko eta ibarreko alkatea zen. Behor gainean ibiltzen zen, Jauntsaratsera bileretara joan behar zuenean.\nI-001 B11 Mariak beste emakume batekin zenbait jenderi buruz hitz egiten du. Aspaldiko ezagunak nola dauden eta haien osasunaren inguruan dihardute.\nI-001 B13 Berriz ere jende gehiagori buruz hitz egiten dute. Gizon bat ere sartzen da pixka batean elkarrizketan. Nonbaitera joan zen eta aste osoan eguraldi txarra egin omen zuen. Beste zenbait pertsonari buruz aritzen dira.\nI-001 B14 Gaztetan ongi egon eta horrela gelditu beharko ginateke. Denbora bateko dantzaldiak. Berrogeita hamar baino gehiago egoten ziren dantzan. Denbora hartan ez zutela atera behar uste zuten.\nI-001 B15 txantxa - erlijioa: fedea \"Jainkoak estutzen du baina ez du itotzen\" esaeraren inguruan aritzen da Mar\u00eda gizonarekin. Jainkoak laguntzen al du?\nI-001 B03 Txikiak zirenean gurasoak ez ziren kontuak kontatzen aritzen. Eta amak kontatzen bazituen ere ez ditu berak kontatuko. Ikertzailearen aitaren adina, bere ama non dagoen ...\nI-002a A04 Elikadura: Bazkaria Belarra sartu ote duten. (05.40\") Ospitalean egon zen gizon batek azkenean minbizia zuen. Ez du semerik. Azken aldiz bere etxean noiz egon zen ateratzen dituzte kontuak, duela hamar bat urte.\nI-002a A05 Orain izeba Juanari buruz ari dira. Sanferminetarako etorri omen zen eta eguraldiaz, neguan hotz eta udan beroegi egiten duela zioen. Bere seme alaben adina.\nI-002a A07 Jauna Santiago bere kintoa zena aurten hil da. Bere alaba bat minbiziaz hil zen Ameriketan. Bere familiari buruz. Santiago bi ankak mozteko zorian egon zen, bakarra izan zen azkenean. Saturnino kontrabandoan aritu zen, berak lan egin eta Santiagorentzat dirua. Koinatuak ziren. Santiagok kotxea bazuen, garai hartan kotxea zeukana jauna zen. Santiagoren alaba bat gizon alargun batekin ezkondu zen. Berak irabaziekin alaba erosi egin zion.\nI-002b B01 Jauna Santiagok esaten zuen bere etxea bere arreba batentzat izango zela. Berak bazuen dirua eta erresidentzia batera joango zela.\nI-002b B03 Erresidentzia batera joan nahi duela esan eta momentua ailegatzerakoan nahi ez duen Mariari buruz.\nI-002b B05 leizea Inguruan dagoen leize bat atera da telebistan. Handiagoa egin omen dute, egiten dituzten astakeriak.\nI-002b B07 Gazta eta ardoa hartzen ari dira eta horren inguruan zenbait esaldi. Ezkontza bati buruz zerbait.\nI-002b B08 Martina erresidentziara ikustera joan zenean nola ikusi zuen. Espero zuena baina denbora gutxiago egon zen han. Adin berbera dute, laurogeita bi urte. Lehenago ez zuen inoiz bere adinik esaten, beti hogeita hamar zituen. Martinak Migelek ilobentzat egindakoa kontatu zion.\nI-013 A03 Hamar urterekin Alkotzera joan zen osaba batzuekin eta gero Lizason bizi izan zen. Alkozko emakume bati buruz: ez die seme-alabei euskaraz erakutsi.\nI-017 A02 Denek ezagutzen duten zenbait jenderi buruz aritzen dira. Aurkezpenak egin eta bere seme-alaben lanbideak esaten dizkiote. Berritzen ari diren etxe bat ikustera sartzen dira. Labea, eskailerak, sukaldea, gelak ... ikusten dituzte.\nI-017 A03 Morroia zen bati buruz hitz egiten dute. Bere etxea erakusten diote: leku asko dute, altzariak. Nola konpondu zuten etxea.\nI-017 A05 etxea Baten semeak Iraizotzen egin du etxe bat beraren eta bere andrearen lan tokien bide erdian.\nI-017 A06 Bisitatzera joateko esaten diote. Bere alaba irakasleak asko bidaiatzen du. Altsasuko ikastolan egiten du lan.\nI-018 B01 Beraien arteko aurkezpena. Lanean ibili dira beti, ez dute ikasi. Adina. Beraietako bat apezarekin (Emilio Goldarazena) egon zen urte askoz. Gazteena kalera ateratzen da, bestea normalean ez. Meza telebistan ikusten du eta etxera etortzen zaio apaiza komunioa hartzeko.\nI-018 B04 euskara - familia: bilobak Bere bilobei buruz ari dira. Etxean denek hitz egiten dute euskaraz. Orain gazteak desberdinak dira. Beraiek ez ziren eskolara joan, baina irakurtzen badakite.\nI-018 B06 Josu biloba sartu eta berari buruz eta berarekin aritzen dira. Arantzara joaten da eskolara eta euskaraz oso ongi egiten du. Zortzi urte ditu eta guraso biak euskaldunak ditu.\nI-018 A01 kontakizuna - istripua Bilobak emakumeei buruz hitz egiten du, oso langileak direla esanez. Behiak. Beste batek izan zuen istripua.\nI-020 A07 erlijioa: apaizak Bertako apaizari buruz ari dira. Zenbait herritarako berdin dago. Herriko klausurako komentua.\nI-021 A02 Orain dauden etxeari eta Gerendiaini buruz aritzen dira: gustura daudela, herria gustatzen zaiela. Bertan daramatzaten urteak.\nI-021 B07 Errokan ez dira inoiz aritu. Gazta egiten ordea, batzuek badakite. Gazta nola egin eta gatzagia hitza azaltzen dute. Tripotak hitzaren azalpena. Ardien tripekin egiten dira eta nola egin ere esaten dute.\nI-028 A07 Gaur egun oso desberdina da. Gaizki dabiltzanak ere badaude, baina ez dago horrenbeste arazo jateko. Pisuen arazoa. Zergatik ez ziren ezkondu. Ezkondutakoek lan egin eta miseria besterik ez zuten. Beraiek ezkongabeak dira eta ongi bizi dira.\nI-028 B03 Anue ibarreko zazpi herriak. Olaguen biltzen zen ibarreko jendea. Hamazazpi urtetan sartu zen mutiletan. Hirugarren eta laugarren egunetan oilo bila joaten ziren eta neska batek ematen zion. Beraiek ordaintzen zuten musika.\nI-028 B04 dirua Ultzaman beti izan da diru asko eta etxe handiak. Orduan ez zegoen hainbeste diru, orain aldiz, bai. Ostizkoek arro hotsa izan dute beti.\nI-029 A08 herria: fama Erripakoei \"kokoak\" deitzen zieten. Beruete eta Basaburuakoek asto fama zuten.\nI-029 B02 Garbitzea emakumeen lana da. Gabon egunean txerria hiltzen zuten eta bizilagunak etortzen ziren lagundu eta afaltzera.\nI-030 B02 Erresidentzia eta momentuan dagoen musikari buruz hitz egiten dute. Erresidentziako berriketa.\nI-030 B05 zahar-etxea Emakume bati buruz hitz egiten dute. Egiten duten paseoa. Afaria eta gerokoa erresidentzian. Erresidentzian daramaten denbora. Zertaz ezagutzen duen Orreagaren osaba. Erresidentzian zahartzaroa eta ongi zainduta daude.\nI-032 A10 landareak Landare bati buruz ari dira. Udaberrian hartzen zen odola mehetzeko. Orain ia ez dago.\nI-034 B02 jaiak: jubilatuen jaia Alkotzen izan zuten jubilatuen jaia. Meza, bazkaria eta dantzaldia.\nI-035 A07 Iazko Aste Santuko asteartean etxean lapurtu zioten. Eta aurten egun berean, ospitalera eraman behar izan zuten hemorragia bat zela eta.\nI-037 B11 erlijioa: apaizak Lehen apaiza, maisu eta medikuei eman behar zitzaizkien gauzak. Berezko etxea zutenek ematen zieten, maizterrek ez.\nI-037 B13 txerri hilketa Txerri hilketa bi etxetan egiten da bakarrik. Orain txekorrak hiltzen dira.\nI-057a A07 euskara Adina: 77 urte du. Eskolan hasi arte ez zekien erdaraz. Ama bertakoa eta aita Beratsaingoa. Bi arreba zaharrenak gaztetan hil ziren. Anaia Gerran hil eta orain Juanita bere arreba eta bera besterik ez dira gelditzen. Aitona Gaskue eta amona Lizasokoa ziren.\nI-071 A07 Berak hemeretzi biloba ditu. Ez da jadanik abereekin ibiltzen. Lehen zenbait abere eta nekazal lan egiten zuen.\nI-080 B02 euskara Euskararen egoera Ultzaman: gainbehera doa, zaharrek bakarrik egiten dute. Pixkanaka dena galduko da. Behin Bilbon egon zen mendian nonbait eta euskara desberdinez hitz egiten zuen jende askorekin egon zen. Biek ezagutzen duten gizon bati buruz ari dira.\nI-095a A05 Baztandarrekin ibili zen lanean. Gerra baino lehen zeuden festak. Ez dute gogoratzen euskal kanturik edo asmakizunik.\nI-095a A07 etxea: izenak Ba omen dago kanta bat euskara eta erdaraz dena gitarrarekin jotzekoa. Espartzakoek zer fama duten galdetzen die. Gaztelaniaz hasten dira Gerra aurretik herria nola zegoen esaten. Hiztunak esaten du gaur egun ez dela bertako euskara erakusten. Erronkariko euskara ikasteko liburuaren aipamena egiten dute. Aurreko egunean, eguneko hiztunaren anaiarekin egon ziren hizketan. Beraien lanarekin zer egiten duten azaltzen die eta adina galdetu. Etxearen izena Maizterra da. Agurra.\nI-095b B09 Garraldan Joanes Iriartekoaren istorioa kontatu zieten eta ea bertan ez dagoen horrelako konturik galdetzen die: erdi euskara erdi erdarazko esaera bat esaten diote.\nII-002 A11 Errota moduko zerbait dago, harriak ateratzeko. Hau da azken errota Irisarrin. Besteak bezalako lana zen, baina ezagunak ziren herrian irina funtsezkoa baitzen.\nII-002 A13 ur-errota Naza hustu eta errota gelditu egin du. Beste errotarako emaria ireki du. Etxea bertan zuten. Gerra garaian kontrolak zituzten. Beste errotek duela asko utzi zioten lan egiteari eta bereak duela hamabost urte. Beste inork ez daki erabiltzen, beraz berarekin batera itxiko da. Errota guztiak ari dira ixten poliki-poliki. Agurra eta eskerrak.\nIR-008 A18 ikastaroak Belarretan laguntzeko jendea behar da eta ez da jenderik ateratzen. Bihar hasten dira emakumeentzat ikastaroak. Azkeneko deia. Jenderik ez balego Ezkarozera eramango dute.\nIR-008 A20 eguraldia : eguraldi ona Eguraldi ona egiten duenean dena politago dago. Eguraldi onarekin batera etxeko jakiak hasten dira.\nIR-008 A05 Garaioan jubilatuentzat prestatu duten afarira joateko deia. Aiton-amona zaharrenei omenaldia egingo diete eta musika egongo da.\nIR-008 B10 jolasa: musa Eguraldiaz hitz egiten hasten dute elkarrizketa. Oso arraroa da apiril on bat ikustea. (24.10\") Mus txapelketari buruz: Karmele ari da parte hartzen. Hurrengo igandean Orbarakoekin aritzea tokatzen zaio. Gero bailara bakoitzeko irabazleek elkarren kontra jokatu beharko dute.\nIR-008 B07 eguna: irratiaren eguna Sarrera moduan ari dira hitz egiten. Irratiaren eguna: opari bat eman behar zioten Reginari eta semeak hartu behar izan zuen, Regina, beste behin, joan ez zelako.\nIR-008 B09 Igandean Aberri eguna izango da Iru\u00f1ean. Luzaiden ere arratsaldean festa polita egingo dute. Ikastaroak ere hurrengo astean hasten dira. Josebak jadanik lana du Iru\u00f1ean. Agurra.\nIR-012 B05 Bilobari egiten dizkiote bere bizitzari buruzko galderak: non jaio eta bizi, lana, Iparraldekoekin harremanik izan ote duten.\nIR-013 A03 Honoria Aribe, Abaurregaina, Iru\u00f1ea eta Burlatan ere bizi izan da. Oroitzapen goxoenak Aribekoak dira, umeak hazten. Beraien etxea oso leku berezia zen \"lagun maitea\", ateak beti irekiak zeuden.\nIR-013 B04 Igeri egitera doazen haurrei galdera desberdinak egiten dizkie igeriketa eta egiten dituzten beste ekintza desberdinei buruz. Abesti \"Maritxu nora zoaz\" (19.55\"-20.42\")\nIR-015 A05 Gaztea zenean Arian bazegoen dantzaldia baina neskek ez zuten jairik egiten edo herrietako jaietara joaten. Garraldako Goiburu etxean denda eta ostatua zuten eta bertara joan zen bera lanera. Han ezagutu zuen bere senarra.\nIR-015 A06 Erretiratuek lanik egin gabe dirua jasotzeaz pozik dago, nahiko lan egin baitzuten. Bere bizitzarekin pozik dago eta bere kabuz baliatzeko gai da. Arrosarioa hildakoengatik errezatzen dute. Agurra eta eskerrak.\nIR-016 B03 Jaietan denekin aritzen zen dantzan bera ere. Lehen jende gehiago bizi zen herrian. Familiak handiagoak ziren hamar-hamabi seme ere izaten zituztelarik.\nIR-018 B02 ezkontza Berrogei urterekin ezkondu zen. Aberastu arte itxoin nahi zuten baina ez ziren inoiz aberastu. Lanean jarraitzen du hobeki sentitzen delako. Bera da baratza daramana.\nIR-018 B06 Bera gurasorik gabe gelditu zen txikitan. Sei anai-arreba ziren. Garralda erabat erre zen 1898.ean. Gaztea zenean ez zuen denbora gehiegirik izan jolasteko ezta jaietarako ere, lan egin behar baitzuen. Soldaduskatik etortzean izan zuen bai jai egiteko aukera.\nIR-021 A07 erlijioa Bere bilobak intsumiso direlako pozik dago, bakezaleak direlako. Itoizko urtegia ez egitearen alde dago. Oraingo gazteak beraiek baino hobeak direla uste du. Bera gazte zenean istiluak zituzten. Errepublika sartu zen eta bakoitzak alde batera jotzen zuen. Itxaropena du gazteengan. Beraiek bazuten fedea erlijioan, baina beldurra zen gehienbat. Ez da erraza bere adinean gazteria den moduan onartzea. Agurra eta eskerrak.\nIR-023a A01 bizimodua - Gerra Bere izena eta etxearen izena. Afaria eta dantzatzeko modua aldatu dira. Gau hartan afaldu zutena. Bera sei urtetan hasi zen artzain eta gero Iratin aritu zen lanean. Mandazain gisa aritu zen sei mandoekin ikatza garraiatzen. Hiru urtetan egon zen Gerran Espainia, Ceuta eta Tetuanen. Gero Madrilen ere bai. Zezenak zituen eta Gobernuak eskatu zion uzteko eta Madrilera joan zen bera ere. Herrira bueltatzean, ezkondu egin zen. Etxe berria egin eta borda bat ere bai. Parisen ere egon da.\nIR-023f B07 Beraien gazte denboran oraingo gazteek baino hobeki pasatzen zuten. Poztasun gehiagoz, txistuka, abestuz aziendekin lanean ari zirenean ere. Agurra eta eskerrak.\nIR-024a A04 Norbait askotan joaten da xakean jolastera. Berak bakarrik ikasi du jolasten inoren eta liburuen laguntzarik gabe.\nM-007 A01 Luzaidekoak bere eskualdeko lurrak hesitzen ari dira baigorriar kabaladunak sar ez daitezen. Hauen gehiegizko erabiltzeaz kexatzen da.\nN-067 A03 Bere ahizpek ikasi egiten zuten eta bat Ingalaterrara joan zen eta bertan ezkondu zen. Eta bestea New Yorkera joan zen. Bera ateratzeko beldurrez zegoen eta espainiar batekin ezkondu zen. Asko aldatu zen bere bizitza. Hogei urte baino gehiagoz bizi izan da Aurizberrin, eta orain bertakoa balitz bezala finkaturik dago.\nN-067 A07 Kartak ere gustuko ditu, baina alabagatik egiten du batez ere. Bere zaletasuna liburuak dira.\nN-072 B01 kontakizuna Gaztetako bizimodua eta kontuak: Sanferminetako kontua, argirik ere ez zuten erabiltzen.\nSD-004b B04 etxea: izenak Denek ezagutzen duten zenbait jenderi buruz ari dira. Etxeen izenak aldatzeko ohitura berria. Adina eta osasuna.\nSM-011 A12 Burunda ibarreko herrien sailak non zeuden. Herrietako txabolen artean desberdintasunik ba ote zegoen: denak antzekoak ziren, hasieran txar-txarrak, gero hobetuz joan ziren.\nSR-009 B08 Egun batean esan zioten ez zela ausartuko beraiekin joaten baba biltzera hurrengo egunean, eta noski joan zen. Eta itzultzerakoan jateko ezer ere ez zegoen eginda. Aiton-amonek ezer egin ez zuten eta. Telefono publikoa zuten etxean. Bazkaria egin, denek bazkaldu eta dena jaso ondoren, patata biltzen gelditzen zen bera bakarrik. Etxekoandre zaharrarekin izandako gertaerak.\nX-023a A01 herria: Baztan-Zugarramurdi Baztan eta Zugarramurdiren artean badago eztabaida, berrogeita hamazortzi baserri eta lur komunal batzuk, batzuenak edo besteenak ote diren. Hiztuna Zugarramurdikoa sentitzen da, bertan ere joan zen eskolara, baina berak badaki baztandarra dela. Eskerrak eta agurra.\nI-033b A5 Okindegi batean egin zuen lan lehenengo. Denda hura saldu egin zuten Donostiako bati eta zerrategi bat egin zuen. Nagusi berak ganadutegia ere jarri zuen.\nI-008a A9 Bere lehengusu medikuaren hileta. Jendez gainezka zegoen, polizia eta dena egon zen antolatzen. Komunioko zatian euskaraz abestu zuten. Bihotzekoak emanda hil zen. Bere anaia ere horrela hil zen. Bere familiari buruz hitz egiten dute.\nI-008a A6 Mutilak hogeita hamazazpi urte ditu eta Mariak adarra jotzen dio gaztetasuna pasatzen ari zaiola eta gehienek bezala bukatuko duela esanez. Beste pertsona batzuei buruz ari dira.\nI-008a A1 Mutil gazteak. Beraiek hamalau senide ziren. Bere lehengusua Labaienen zen mediku. Bat-batean hil zen. Bere mezan, komunioan euskaraz abestu zuten.\nI-006 B5 Zigarroak erretzeaz ari zirela, emakumea zein ongi dagoen esatera pasatzen da. Bartzelonari (han bizi da) buruzko iritzia. Garraiobideak. Adineko jendearentzat dena debalde da han. Laurogeita hiru urte ditu, Abenduaren zortzian egingo ditu laurogeita lau urteak. Medikuak gazte bailitzan dagoela esan zion. Erretzea zer zen ez zekiten lehen. Bere familiako nork erretzen duen. Zer egiten duten bere ilobek, ikasketak eta lanak.\nI-006 A3 Jenovia Oskotzi buruz hitz egiten dute. Grabaketa egin zion eta haria, ohe gainekoak eta artilezko xalak nola egiten dituen erakutsi zien. Bakarrik bizi da.\nEE-005b B1 Semea preso politikoa da. Bera Igoakoa da baina Burlatan bizi da aspaldi. Semeak zortzi urte daramatza kartzelan. Gose greban dago, hemeretzi egun daramatza. Nola dagoen. Kanpotik laguntza gehiago egon beharko litzateke. Manifestaldia. Preso politiko baten aitaren eskaera. Eskerrak eta agurra.\nEE-002b B1 Mendi ateraldiak: duela hiru-lau urte hasi ziren. Hasieran Basaburuko aste kulturaleko azken igandean bakarrik joaten ziren. Gero hasi ziren sarriago joaten. Egin dituzten zenbait ibilaldi. Basaburua, Imotz, Bizkarreta-Gerendiain eta Irurtzun aldeko jendea biltzen dira, hamahiru lagun. Hurrengo asteburuan elurretara joan behar dute, eskiatzera. Arettera joango dira. Denek ez dakite eskiatzen. Bera duela hamahiru urte hasi zen eskiatzen. Geroz eta jende gehiago joaten da. Batzuek badute ekipoa baina beste batzuek alokatu egingo dute. Autoz joango dira.\nI-039 B04 Ardaitz, Urniza, Gurbizar eta Larraingoan bizi den edo ez den jendea eta dauden etxeei buruz.\nI-039 A02 Bartzelonan egon zen soldadu eta hiria polita bada ere, ez litzateke han biziko. Hogeita hamalau hilabetez egon zen. Tarte horretan besteek egiten zituzten etxeko lanak. Semeei ez die euskaraz irakatsi, baina ez dio penarik ematen.\nI-039 A03 Ardaitzera joaten ziren askotan. Ardaizko etxeen izenak. Zortzi pertsona bakarrik bizi dira han. Urnizan ez da inor bizi orain. Urnizako etxea ez zen berea, maizterrak ziren.\nI-036 A14 euskara Batzuen eta besteen euskararen inguruan. Apaiza ere euskalduna da, Iraizozkoa da. Lehen orain baino lan gehiago egiten zen. Herrian ez dago umerik. Egozkuen galduta dago euskara. Iragin oraindik ere hitz egiten dute euskaraz.\nI-036 A12 Anaiak hiru tronbosi izan zituen buruan, baina ongi dago. Apaizarekin ere euskaraz hitz egiten dute.\nI-036 A01 euskara Etxean berak euskaraz egiten du dena, baina haurrek ez dute ia ikasten. Ahaideak ditu Lintzoainen eta Bizkarreta-Gerendiainen eta jaietara joaten zen. Oinez joan izan zen behin baino gehiagotan, bakarrik ere bai.\nI-036 A04 Bera ezkongabea da eta bere arreba eta anaiarekin ezkondutako koinatarekin bizi da. Lan handia dute behiekin. Barrendegiak.\nI-042 A01 Bera eta bere familiaren aurkezpena, gurasoak eta senideak. Etxean asko ziren eta lanera atera behar izan zuten. Bera Aritzun bederatzi urte zerbitzen egon eta gero Burlatara ezkondu zen.\nI-042 A07 Herrian bizitzea gustatuko litzaioke bere familia bertan bizi baita. Aurreko urtean etxe bat egin zuten. Oporrak dituzten aldiro joaten dira herrira.\nEE-006c A08 Garai haietan jendea gehiago mugitzen zen herri batetik bestera. Pilota partiduak, jaiak eta musika zegoen tokira joaten ziren. Oinez joaten ziren txirrindulak hasi arte. Lanzkoek sudur-luze fama dute.\nI-026 B05 gaixotasuna Ez dakite ongi irakurtzen eta zenbatzen eta zaila egiten zaizkie gauza batzuk. Baina horrek ez du esan nahi burua gaizki dutenik. Behin egon zen urte bat burua galdurik: azken alaba izan eta gero bederatzi hilabete eta erdi egon zen etzanda.\nI-026 A04 medikuntza: ebakuntza Emakumeetako bati begi operazio bat egin zioten. Gaur egon da berriz Hendaian medikuarenean.\nI-026 A05 Herrian bi etxek bakarrik dituzte aziendak. Berak sei seme-alaba ditu baina denak bizi dira kanpoan. Bere etxeko azpiko aldean eskola dago.\nN-065 A05 herria Herrian meza eta arrosarioa ondoren elkartzen ziren gehien. Osabak arratsaldean ematen zuen meza eta gero gelditzen ziren solasean. Ezkondu zenean Irurtzunera joan zen bizitzera. Herria eta Irurtzun arteko desberdintasunak. Ezkondu eta geroko bizimoduaren desberdintasunak.\nI-011 A09 Orreagaren bizitza pertsonalari buruz. Arkitektuen inguruan. Orain igeltseroek arkitektoek baino diru gehiago dute.\nI-012 A01 euskara Nor eta norekin aritzen diren euskaraz. Etxean erdaraz hitz egiteko ohitura zuen familia bati buruz.\nII-001a A03 ogibideak: ikazkina Ikazkintzan aritzeaz gain, segatzen ere aritu zen. Gero berriz hasi zen ikatz egiten. Txondor txiki bat egin zuen haurrei erakusteko.\nI-004 B12 herria - mutilak/neskak Bere garaian beste bi neska zeuden herrian. Bera baino lehen joan ziren Leitzara lanera. Herriko guztiak, neska eta mutilak, ibiltzen ziren elkarrekin, beraz neskak ez ziren lagunminak izaten. Lagunak bai, baina ez lagunminak. Baziren beste neska gazteagoak eta beraiekin ibiltzen zen besteak joan zirenean, mutilez gain. Anaiak gazte gaztetatik bazuen neskalaguna eta berak ikusten zuen ezkondu egingo zela eta orduan zer egingo zuen berak han? Ikasten hain gustoko zuen arren, alabarik gazteena zen eta ez zioten herritik alde egiten uzten. Hogei urtez egon zen herrian, eta joan zenean egin zuen negar, ez zela gehiago itzuliko baitzekien.\nI-023a A09 euskara Eskolan beti maisu erdalduna izaten zuten. Ultzamako euskaldun asko dago Atarrabian eta beraiekin hitz egiten du.\nI-023a A05 Nahiago du herrian bizi Atarrabian baino, azken honetan auto asko dago eta arriskutsuagoa da. Adina. Jateko gogoa izanik bere adinarekin ere ongi egon daiteke.\nI-023a A01 euskara Bera Itsason jaio eta bertan bizi izan da duela hamabi urte arte. Orain Atarrabian bizi da alaba batekin, baina erdaraz gutxi daki. Bere semearen haurrek badakite euskaraz, baina amak gutxi. Berak ama txikitan galdu zuen.\nI-005 A12 eskola Mezkirizko taberna kendu zuten baina gazteek elkartea konpondu zuten eta oso ongi dago. Itsason jadanik ez dago eskolarik, Jauntsaratsera joaten dira haurrak ibar guztitik.\nI-005 B07 abeltzantza: behiak - autoak Pentsu asko erabiltzen dute eta dirua gastatzen da horretan. Kanpoan jatea garestia da. Behiak jeiztea gaueko hamarretan bukatzen dute. Hiruren bat makina dute etxe bakoitzean. Berak zituen behi guztiak saldu egin zituen operatu zutenean. Autoz ibiltzen zen bera aziendekin. Orain lokartu egiten da autoan. Istripu bat izan zuen.\nI-077b B03 Txantxa zenbait grabaketaren inguruan. Bertan dagoen emakumeetako bat Berastegikoa da. Hiztunak oso ongi du burua.\nSN-007a A06 erlijioa: San Urbano San Urbanorenganako debozioa zuten eta Gaskuera joaten ziren. Erreuma sendatzen omen zuen eta maiatzaren 25ean jai bat egiten zen. Bera ez zen joaten, eliza inauguratu zutenean egon zen bakarrik.\nI-068a A12 euskara: euskaldunak Ez dago euskaldun askorik Urritzolan. Ultzamako herri euskaldunena Auza omen da. Inguruko zenbait euskaldun. \"Egin bide dute obra\".\nI-019b A01 euskara: euskaldunak Etengabe esaten du berak ez dakiela euskaraz. Euskaldunak diren beste zenbaiti buruz. Senarra hil zitzaion duela bi urte eta erresidentziara eraman zuen Don Jose Mariak. Badago Ultzamako beste emakume bat baina ez du Orreagarekin hitz egin nahi. Orreagaren grabaketen inguruan eta Ultzamako zein euskaldunekin hitz egin dezakeen. Gerendiaingo erresidentzian aurkituko du Ultzamako jendea.\nI-046 B03 oroitzapenak Etxe hartakoak lehen ere kutxetagileak ziren, bere aita eta aitona. Beraiei buruz zenbait gauza. Etxe kontuak.\nSM-001b A01 Bera eta bere senarraren aurkezpena. Bera Mezkirizkoa eta senarra Iruritakoa dira. Bere senarra nola ezagutu zuen, Bozaten bizi zen izeba baten bitartez. Iruritan hamabi urtez bizi izan zen, Iru\u00f1ean hiru edo lau urtez, eta gainontzekoak Mezkiritzen.\nSM-006a A09 Martin Lorenzo etxea zen Ferminena. Baina erori egin zen. Hori baino lehen ama eta arreba hil ziren. Amak besteentzat arropa garbitzen lan egiten zuen. Bere aita oso langile ona zen eta Perpetuaren aitarekin ibili zen lanean. Azkenean burua galdu zuen. Ferminek alaba bakarra du. Ezkondu eta geroko bizimoduaren inguruan.\nSM-009 A01 herria Hiru seme-alaba izan ditu. Felipe, seme gazteena, ezkonduta dago eta alaba bat du. Etxearen izena Adamenea da. Herriko bizilagun zaharrenak. Herria monja batzuek fundatu omen zuten. Lehen iturririk ez zegoen eta amerikano batek jarri egin zuen. Orain etxeetako ura Lasturretik eramaten da.\nSM-009 A10 soldaduska Sorteoa egiten zuten soldadu nor joango zen jakiteko. 1912.an derrigorrezkoa jarri zuten soldaduska. Gero etxeko lanetan aritu zen, laborantzan. Ez zuten kontrabando askorik egiten.\nSM-009 A11 Gurasoak kontsolatzeagatik itzuli zen Ameriketatik. Etxea berritu egin zuten. Zenbat kobratzen zuen gremio bakoitzeko langileak eguneko. Bizitza gogorra zen orduan ez baitzegoen batere makinarik ere. Behi motak. Zaldiak. Gehiago irabazten zen aziendekin lurrarekin baino. Kontrabandoarekin dirua ateratzen zuen jendeak. \"Brabana\" eta laia. Berak bi baratza laiatu ditu aurten.\nSM-010a A10 Eloi Iriarte du etxeak izena. Estefania Abaurrepean jaio zen. Berak txikitatik ikasi du euskaraz amarekin. Bere aita zurgina zen eta bere semeak orain ere zurginak dira.\nSM-010a A12 ogibideak: zurgina Abaurrepetik Agoitzera joan ziren. Semeak zurgin sartu ziren fabrikan baina bere kabuz lan egin nahi zuten. Seme zaharrena gizon batekin hasi zen laguntzaile gisa Erron eta azkenean tailerra erosi egin zuen. Orduan joan ziren denak hara bizitzera.\nI-041 B01 herria Ogia etxean egiten zen zortzi egunetan behin. Orain herrian jende gutxi bizi da eta zaharrak dira. Bertako batzuei buruz.\nI-041 B05 kontakizuna Gauza arraro eta sorginkeria kontu bitxirik ez du herrian gertatu denik entzun. Gerra garaian makiak oihanean ikusi omen zituzten baina herritik ez ziren pasatu. Samaniego medikua joaten zen herrira. Bere anaiak Iru\u00f1ean jaio ziren bere ama gaixorik egon zenez ospitalera eraman zuten. Lehen ume asko hiltzen ziren.\nI-041 B08 euskara Mendia eta oihana hitzen \u00f1abardurak. Eskaratzea, leihoa. Alabaren lana. Ahaide euskaldun batzuei buruz. Kalean euskara entzuten dutenean bueltatu egiten dira.\nI-091a A01 ogibideak: kutxetagilea Bere senarrak Inozenzio zuen izena eta bertakoa zen. Etxeak Mo\u00f1a izena du. Inozenziok eta Felipek kutxetak egiten zituzten. Gero Felipe Ameriketara joan zen. Ezpela astoarekin eramaten zuten Sakarte eta Aurizberri aldetik. Markosek ere egiten zituen kutxetak.\nI-040 A04 jaiak - tabakoa Jaiek lau egun irauten dute. Baina herrian gazte gutxi dago orain. Herriko zenbait jenderi buruz. Corpus Christi egunean bi bikote mendiz joaten ziren Frantziara. Han dantzan aritzen ziren. Beti erre du, gutxienez pakete bat egunean.\nI-040 B03 kontakizuna Mezkiritz ezagutzen du baina ez bertako jendea. Ipete mendian uzten ziren behiak jaien aurreko egunean. Herriko etxalde eta zenbait jenderi buruz. Ameriketan dagoen bati buruz. Bikote bat ezkondu eta izan zituzten seme ahulei buruz. Ahaideen arteko ezkontzak.\nI-048 A08 dantza Dantzan asko aritzen zen. Txapelketen bat ere irabazi zuen. Duela zazpi urte ospitalean egon zen. Tratamendua eman zioten eta kilo zenbait irabazi zituenez, jadanik ezin du dantzarik egin.\nI-048 B09 etxea: izenak - ogibideak: medikua Samaniego medikuak min handia egiteko fama zuen. Pare bat kasu. Bizkarreta-Gerendiainen bizi zen. Bizkarreta-Gerendiaingo etxeak. Herriko batzuei eta etxeen konponketei buruz.\nI-048 B14 ogibideak: idazkaria - errespetua Orain lehen baino errespetu gutxiago dago pertsonen arteko tratamenduan. Lehen idazkariari errespetu handia zitzaion.\nIC-015b A01 soldaduska - eguraldia Negu gogorra egin du aurten. Herrian egon da beti, etxe batetik bestera aldatu zen ezkondu zenean. Soldaduska Zaragozan eta Iru\u00f1ean egin zuen.\nIC-015b A03 Donostia ezagutzen du eta oso desberdina da. Lesakan arreba bat du. Eguraldia neguan gogorra da.\nIC-015b A20 tabakoa - abeltzantza: pentsua Bi pakete zigarro erretzen du egunean. Hilabetean pentsuan gastatzen dutena.\nI-092 A06 Iskinak gorriak zituen etxe batek leiho bat zuen non liberal eta karlistak askotan egon ziren. Baina kendu egin zuten. Txokolategi bat zegoen baina hori ere erortzen utzi zuten.\nII-130b A03 dantzari Martin oso dantzari ona zen. Sariren bat ere irabazi zuen. Faustinorekin batera joan zen Bartzelonara. Zuberotar dantzak ere ikasi zituen. Hogeita hiru urte zituela apendizitisaren ondorioz hil zen.\nSC-002c A03 Hamasei urte ditu eta euskara ikasi zuen. Soinua jotzen du eta badakizki Luzaideko dantzak. Badu Luzaiden irabazitako sari bat .\nIR-014b A04 Hamahiru urtez egon zen hotelean lan egiten, ezkongabea zenean. Behin ezkondu eta gero etxean josten zuen. Josten nola ikasi zuen.\nX-008e A01 gehiegizko klausulak Kontratu askotan aurkitzen dira gehiegizko klausulak. Adibideak: telefonikako kontratuak, dendetan itzultzeko eskubidea ukatzen duten klausulak, pisu erosketetako kontratuetan... 1994tik indarrean dagoen legea eta zenbait adibide: desoreka sortzen dutenak, gehiegizko penalizazizoa dutenak, dendariari prezioa aldatzeko baimena ematen diotenak... Bere ustez, kontratu bat sinatzeko orduan jendeak ez die behar bezalako arreta ipintzen klausula hauei. Garrantzitsuena jendeak gehiegikeria hauen aurrean defendatzen gaituen lege bat dagoela jakitea da.\nX-015b A07 isunak Han mozkor gidatzeagatik isunak gogorragoak dira hemen baino. Anitzeko jaien eta elkarteari buruz. Han ere, zenbait tokitan, elkartzen dira euskaldunak afaldu eta musean jolasteko. Beti hemengo kontuen gainean hitz egiten dute. Agurra.\nX-011a A02 bizimodua Manuel hogeita hamasei urtez egon zen baserrian. Baserri txarra zen eta Doneztebera joan zen lanera. Agustin, hogei urterekin soldadu joan zen arte, baserrian bizi izan zen. Santanderren egon zen soldadutza egiten, ongi pasatu zuen. Itzulitakoan aizkora hartuta Iratira eta gero Frantziara joan zen lanera. Gero fabrikan sartu zen. Ezkongabea da. Margarita hamalau urterekin atera zen neskame lanera, Donezteben. Gero hara joan zen bizitzera. Felipe hogeita zortzi urtez egon zen etxean. Orduan ezkondu zen eta Donezteben denda ireki zuten. Ezkondu arte, mendian egon zen lanean.\nX-011a A12 elkartea Margaritak goizean zazpi kilometro oinez egiten ditu. Gero etxeko lanak egiten ditu eta lasai bizi dira. Agustinek baratzea du eta bertan eta paseoetan ibiltzen da. (74:00\") Arkupek ez du udaletxeekin traturik egiten. Bere lokalaren erdia Nafarroako Gobernuak ordaindu zuen eta beste erdia beraiek. Agurra eta eskerrak.\nN-075 A01 Lehen Ustaritze Lapurdiko hiri nagusia zen, eta orain Baiona bada ere, beti izan da han kultur kutsua. Nafarroa ezagutu nahi zuen eta bere ahizparekin bidaiatzen hasi zen. Zenbat eta gehiago ezagutu, orduan eta gehiago maite zuen Nafarroa. Barandiaranen lagunak ziren eta lan bat egiteko esan zien. Aezkoako Ariari buruz egin zuten, eta Garaioan gelditzen ziren. Bai berak eta baita bere ahizpak ere Auritzeko senarra hartu zuten. Bera ezkondu zenean hogeitabost urte zituen, eta Iru\u00f1era joan zen bizitzera.\nN-075 A03 Bere familiakoak beti ibili izan dira kanpoan. Baina bere herrian beti izan dira laborari eta errotariak. Ama Donostian eta aita Filipinetan jaio baziren ere, beti izan dira oso euskaldunak.\nN-075 A05 euskara Auritzen ere egon da. Bertan ere egiten da euskara. Badago iparraldeko emakume bat ezkondu zena eta bertan bizi dena. Bere ahizpa ere han bizi da, senarraren ama bezala, nahiz eta Baztandarra izan. Bera itzultzailea da. Baina euskararekin beste hizkuntzekin baino gehiago kostatzen zaio. Bere ustetan familia da gauzarik inportanteena, eta gurasoek seme-alabei eman diezaieketena beste inork ezin diela eman uste duenez, bera etxekoandrea da.\nII-078b A01 erlijioa: apaizak Aurkezpena: Aita Iratzederrek hitz egingo du Aita Lertxundiri buruz. (02:15\") Aita Lertxundi Ziburukoa zen. Bere aita Oriokoa eta ama Azkaindarra zen. Bi familietako (aita Lertxundirena eta Aita Iratzederrena) birramonak senideak ziren. Hemezortzi urte zituela erabaki zuen Lertxundik apaiztea. Jerusalemera bidali zuten eta bertan eman zituen sei urte. Jadanik musikaria zen. Hango kantu zaharrak ikertu egin zituen. 1939an itzuli zen. Hemen ere euskal kantuak biltzen hasi zen herriz-herri. 1947an Kantikak bere liburu handia argitaratu zuen. Berriro ere Jerusalemera joan eta han eman zituen bost urte. Itzuli zenean Pasioa egin zuen.\nII-078b A03 Euskal kantuekin egiteko zegoen lanari buruz Iratzederrek idatzitako eskutitzari Lertxundiren erantzuna.\nII-078b A08 euskara: euskalduntzea Armonizazioak egiten bazituen ere, ahots batekoak nahiago zituen. Herriak ahots batez abesten zuen eta berak beti zuen herria gogoan. 1967an Zumarragan elizgizonen biltzarre handia egon zen. Aita Lertxundik ordurako urte osorako eliz-liburua eta kantuak eginda zituen. Baina lan hauek alde batera utziz, hasi ziren haiek euskaratze-lanean, gero berak egindako zenbait kantu hartu bazituzten ere. Hegoaldekoek ez zuten beraiek egindako lana baloratzen jakin.\nII-078b A10 abestia Lertxundik 1947an kantu berriak entzutean idatzi zuena. (32:00\") Elizako abestia. (33:13\") Kantu berriak entzutean idatzitakoaren jarraipena.\nPP-033 A03 kontakizuna Familiari buruz. Anaia-arrebak. Antonio Errementaneara joan zen morroi eta familia ahrekin hazi zen neskarekin ezkondu zen. Emaztea operatu eta gero berriro etxera joan zenean, komunean erori eta hil egin zen. Feliziano, Emilio, Hilarioren eta hauen andreen eta lanen istorioak. Anaiarik gazteena seminariora joan zen hogeita bat urte bete zituenean. Seminarioko kontaerak.\nPP-033 B01 kontakizuna Ama zazpi urterekin neskame etorri zen. Egon zen etxeko andreak gangrena hartu zuen hanka batean, eta moztu behar ziotela esan ziotenean, nahiago zuela hil esan zuen. Emakume hura hil egin zen eta bere amak hazi behar izan zituen hamar haurrak. Etxe hartan egon zen hemeretzi urtetan ezkondu zen arte. Bere senarraren gurasoek morroi eta neskame bana zituzten; baina lagundu beharrean gaiztakerietan ibili ziren eta ezer gabe utzi zituzten. Familiaren istorio gehiago. Osabak Ameriketara joan ziren 1930ean. Gerra zetorrela eta, ilobak beraiekin eraman nahi izan zituzten Ameriketara. Baina ez zituzten gurasoak bakarrik utzi nahi izan eta baten bat hemen gelditu zen. Hango eta hemengo familiako kontuak. Senideen senar-emazteak.\nN-039 A01 Norbait pianoa jotzen ari da. (15:00\") Etxean zegoen jendeak egin duena eta egiten ari dena. (19:00\") Jaten ari direnari buruz.\nN-039 B02 Erratzuko Etxebeltz elkarteak antolatutako ekitaldiak: Emigrazioari buruzko hitzaldia. Mikel Aranburu eta Alberto Aldai egon ziren hizketan. Margo-txapelketan hamasei pertsonak hartu zuten parte, bi haur barne. Lehenengo saria Javier Igoak, lesakarra, jaso zuen eta bigarrena, Paz Unkianok, hernaniarra. Epaimahaikideak. Mikologiari buruzko hitzaldia izango dute hurrengo larunbatean, hizlaria, Xabier Lazkibar, Arantzadiko kidea, izango delarik. Igandean, \"Peque\u00f1o Teatro\" taldeak obra bat antzeztuko du. Margo-lehiaketa izan ezik, beste guztia euskaraz izan da.\nX-005a A02 bidaia - elbarrituak Elbarrientzat oporretan joateko programa. Aukera ezberdinak dituzte: Italia, Paris eta Benidorm. Bakarrik edo laguntzailearekin joan daitezke. Koordinatzaileak berak antolatzen ditu. Insersok adineko jendearentzat oporretarako programa antolatu du. Nafar Gobernuak, berriz, balnearioetan egonaldiak antolatzen ditu. Insersoko bidaietarako lekua eskatzeko prozesua aldatu egin da. (22:50\") Albisteak.\nI-055 A05 euskara Ez zuten Igoara joateko ohiturarik. Ilarregi, Auza, Larraintzar, Alkotzera... joaten ziren. Ni \"aperretxia\" naiz horretako (niri asko gustatzen zait hori). Euskara batua eta euskara ezberdinak. Egozkue eta Leazkueko euskara Lantzeko euskararen antzekoa da.\nSD-001b A03 kontakizuna Albisturrenean gizonik gabe bizi ziren. Familia hari buruz hizketan. Etxe hartatik pasatu ziren gizonen gainean. Etxolan hil zen gizon bati eta bere hiletari buruz.\nSD-009a A01 nekazaritza Bere buruaren aurkezpena. Musika eta txistua nola ikasi zituen. Hogeita lau urtetan ezkondu eta gurasoek zuten ostatua berak hartu zuen. Seme eta alaba bat ditu eta bi iloba. (03.35\") Sarako jende gehiena laborantzatik bizi da. Ondasun txikia dutenez, seme-alabek kanpoan, lantegietan lan egiten dute.\nSD-009a A04 ikasketak Ataunen joan zen eskolara. Maisua ere herrikoa zen eta hark ere ez zekien gauza handirik. Adinekoa zen eta ez zuen metodologia zehatzik, baina bihotz handikoa zen. Abertzalea zen. Euskaraz hitz egiten zien beti. Gerokoek, berriz, euskara hitz egitea debekatzen zieten. Gero seminariora joan zen Donostiara eta bertan hamabi urte eman zituen. Hasieran gogorra zen berak euskara besterik ez zekielako. Hogeita lau urte zituela aurrera jarraitzea erabaki zuen. Ikastea gustoko zuen eta Parisera joan zen. Filosofia eta soziologia ikasi eta Euskal Herriko arazo abertzalari buruzko tesia egin du. Geroztik Baionan bizi da. (20.40\") Aita gurea euskaraz.\nD-012 A05 kontakizuna - eguraldia: uholdeak Ahizpak ileapaindegia jarri zuen eta Tolosara joan zen berari laguntzera. Beste ahizpak taberna zuen eta bertan eman zituen gero hamaika urte. Gerraren ondoren uholdeak egon ziren Tolosan eta abereak ere eraman zituen. Bizi izan direneko etxeak.\nD-012 A02 Aita emakume ezkongabe baten semea zen eta beste etxe batean hazi zen. Mutil eta neska bat eraman zituzten etxera eta azkenean biak ezkondu ziren (bere gurasoak izan zirenak). Abizena apaizak jarri zien. Beraietako bat ere ama ezkongabe baten alaba zen eta hamasei urte zituela ezkondu zen bere etxean morroi zegoenarekin.\nSS-002b A01 ogibideak: musikaria Bere gurasoak euskaldunak ziren, biak Urdiaingoak. Baina bere amaren gurasoak Ameskoarrak ziren. Haiek ez zekiten euskararik. Berak ordea, erdara ikasi zuen, amaren lehengusuak, Ameskoakoak, sarritan bisitan joaten zirelako. Baina Urdiaingo jendeak ez zekien erdararik eta eskolan hasten zenean ikasten zuen. Maisua ona zen eta erretiratu zenean, bere zerbitzuaren truke zerbait eskaintzera joan zirenean, berak urtean 200 pezeta besterik ez zuen eskatu. (03:25\") Jai handietan herri osoan zehar eske ibiltzen ziren danbolinjoleak, eske ibiltzen ziren etxez-etxe. Udaletxeko elekzioak galtzean bota egin zuten danbolina. Ordurako Migel Joxek bazekien txistua jotzen. Bi urtetan ahaztu egiten dira gauzak eta gero denak pozik beste honekin.\nX-020a A03 gosea: gose greba Gose greban dauden hogeita zortzi alkateek ur-poteoak egiten dituzte, herriak hor daudela ikus ditzan. Donostiara joan dira presoak bisitatzera baina zenbait arazo izan dituzte ertzantzarekin. Lehenengo ospitalean zeuden presoak ikusten egon dira eta gero Martuteneko espetxera joan dira. Bertan txistua jotzen eta abesten aritu dira eta presoak leihoetara irten dira. Baina emakumeak dauden aldera joan direnean, ertzantza agertu da eta Lezoko alkatea atxilotuta eraman dute. Besteak denuntzia jartzera joan dira eta askatu egin dute. Bueltatu dira eta giroz aldatzeko, ur-poteoa egitera atera dira Altsasun. Gose-greban jarraituko dute alkateek larunbata arte.\nN-066 A01 eguraldia Gero eta jende gutxiago joaten da mezatara . (02:00\") Eguraldi kaskarra dago eta udaberria atzeratuta dago. Bizimodua asko aldatu da. Hizketan lasai aritzeko jenderik ere ez da aurkitzen. Lehen maiatzerako gereziak jan egiten ziren. (05:30\") Herriko zenbaiti buruz. (12:05\") Eskolako lanen inguruan: grabaketa, hogeita bost barazki mota bildu behar, lore eta guzti.\nN-066 A02 nekazaritza: txertaketak Txertaketak nola egiten zituzten. Behi kaka eta oihalez inguratzen zituzten zuhaitzak. (17:45\") Ohiturak eta gauzak egiteko moduak ahaztu egiten dira. Dena aldatu egin da.\nX-023b A02 (10:15\") Bertiz oihana Europako basoen zerrendan sartzea nahi zuten eta horretarako urtetan batere esku sartzerik ez izanaren eskaera bete behar du. Hau dela eta, baso horretan garbiketa egin nahi izatearen aurkako jarrera erakusten diote Nafarroako Gobernuari.\nX-023b A03 UEMA UEMAko udalek ez dute erdararen kontrako jarrerarik, erabili behar dutenean egiten dute, baina euskaraz funtzionatu nahi dute. Eremu euskaldunean daude eta askotan, kontrako egoera aurkitzen dute: euskaraz zerbitzua jaso nahia eta ezina. Aurtengo UEMAren eguna Zeanurin izango da. Egitaraua hau da: ekitaldi ofiziala, musika, herri kirolak, herri bazkaria, pailazoak, erromeria, etab.\nX-023b A04 errepidea Bidesariak kentzeko arrazoiak. Nafarroa zeharkatuko duen errepidearen inguruan. Durango-Zarautz mendi martxa.\nXH-001 A01 abestia - txistea (03:35\") Aste honetan Xorroxin Irratia ikastolan egongo da. Gaur 4. mailako haurrak arituko dira. Bakoitzak bere burua aurkezten du. (12:10\") Ekintzen egutegia: Santa Agata, Orakundea, Inauteriak... Etxeko animaliak zaintzeko iradokizunak. Txisteak. Abestia.\nSK-001a A02 Azkue Laffitek Azkue nola ezagutu zuen. Berarentzat egin zituen lanak. Azkueri buruzko iritzia: frantsesa erabat ez menperatzeak ekarri zituen akatsak, ez zen hizkuntzalaria. Baina asko zor diogu. Batzuetan azkarregi egin nahi izaten zuen lana. Pertsona bezala nolakoa zen: sinplea zen eta diru arazoak bazituen ere, ez zen batere berekoia. Berak ezagutu zuenean jada zahartuta zegoen. Gramatika gaiak jorratzen zirenean piztu egiten zen eta memoria ona zuen. Bere munduan murgilduta zebilen.\nSK-006b A02 Miguel Sanzek egindako adierazpenei eta Euskal Herria Irratiari 1990.ean lizentzia ukatu eta gero jarritako errekurtsoaren erantzunari buruz egindako prentsaurrekoa.\nII-129b A01 bizimodua Aurkezpena. (03:10\") Ostatuan beti zegoen jendea. Orduan ardoa eta limonada besterik ez zegoen. Gazteak kantatzen aritzen ziren.\nII-129b A07 Oraingo haurrek hasieratik dute dirua eta nahi duten guztia. Ez da inoiz egindakoaz lotsatu behar, bizitakoa bizita dago eta irri egin behar da. (44:20\") Agurra.\nII-146a A01 bizimodua Sarako Ametsa etxean bizi da Manex. Kantu eta bertso asko idatzi izan ditu. (01:48\") Saran bertan jaio zen 1917an. Lau anaia eta arreba bat ziren eta bera bakarrik bizi da. Aita zurgina zen eta ama etxekoandrea. Sarako eskolan egon zen hamabi urtetan utzi zuen arte. Ziurtagiria jaso zuen eta Donibanera eraman zuen amak. Han lanean utzi zuen. Gogorra zen baina euskaldunak horretara ohituta zeuden. Hemezortzi urte zituela marinan sartu zen hiru urtetarako. (05:50\") Parisen bizi zen eta bertako gazte batekin ezkondu zen. Hori du pena. Semeak ez daki euskara eta hori barkaezina da euskaldun baten semea izanik.\nII-146a A03 kontakizuna Ehun bat bertso ditu eginda. Bera lagunek agertu dute, berak berarentzat idatzita zituen. Tristea da gazteek euskararik eta Euskal Herriko gauzarik ez jakitea, baina are gehiago helduek interesik ez izatea. Hori dela eta, pena merezi du zerbaitetan saiatzea. Atera zituen lehenengo bertsoak: Mirandan preso zeudenean hango bizitza azaltzeko hamar bertso egin zituen. Nola kaleratu ziren kontatzen du.\nII-168a A07 euskara Orain dituen lagunak. Erizain zenbaitek badakite euskaraz. Berdin irakurtzen du euskaraz zein frantsesez. Hobe ulertzen du zuberotarrez euskara batua baino. Badu kultur gosea. Berak ez du musikarik jotzen baina dantzaria zen. Gaur egun dantza taldeetan gehienak neskak dira. Bere dantza irakaslea. Pastorala eta jaien inguruan. Maulen frantsesa, euskara eta gaztelera entzuten ziren, bertako lantegietan espainiar asko aritzen baitziren lanean. (45:50\") Agurra.\nIC-016a A08 Grabaketa nork entzun behar duen. Herrian ez dago ostaturik. Herriz herri euskaldunen bila ikerlearen ibilera. Uztargile gipuzkoarra ibiltzen zen herrian. Behien lanak. Ez dago tirabira politikorik herrian. Herrian ez dago apaizik, igandeetan Iru\u00f1etik datorren apaiz batek ematen du meza. 40 lagun inguru bizi dira herrian. Herriak hutsik gelditzen ari dira.\nIR-020 A05 Eskolako egungo kontuak. Behiak atera eta sartu. Ez dute Irati Irratia entzuten. I\u00f1aki Camino aezkera aztertzen ari da.\nIR-020 B01 Irati Irratiko ohiko programazioa: haur bat kantatzen; legatza labean egiteko errezeta; mazapana egiteko errezeta. Itoizko urtegiaren kontrako ekitaldiak.\nIC-004b A01 Jaiak dira. Eguaraldiak hoztu du egun hauetan. Baratzean ez da guztia sortzen. Atentatua izan da Bartzelonan hildako eta zauritu askorekin. Politika gauza itsusia da. Alderdi politiko gehiegi daude. Margaret Thatcher. Telebista hondaturik dago. Telefonoaren faktura erreklamatu zuten. Biek kobratzen dute erretiroa baina gutxi da. Agintariek dirusariak berdindu behar dituztela erraten dute baina ez dute egiten. Agintariek asko kobratzen dute. Iloba Lesakan du, erizain laguntzaile, aldi baterako kontratu batekin. Lanpostu batzuetan euskara beharrezkoa da. Erizainak eta laguntzaileak beharrezkoak dira ospitaletan baina ez dute hartzen inor behin betiko kontratupean. Jende guztiak ikasketak ditu eta gero lana aurkitu ezinean dabil.\nIC-012 A01 Martutenen Abaurregaineko emakume euskaldun bat bizi da, hiztunak harengana jotzea gomendatzen dio ikertzaileari.\nIC-012 A08 gramatika: lexikoa Ikertzailearen ibilera Zaraitzun barrena. Donostiako jendeari oihanean ibiltzea gustatzen zaio. Iru\u00f1erako autobusak. Aria oso herri euskalduna da. Aezkoako herri guztietako euskara berdina da. Oiloa, oilasko, behiak, ardiak, ahuntzak, eta akerra hitzak.\nIC-006a A02 Orain ez du aziendarik. Lehenago hiru behi, bi aretxe eta zaldi bat zituen, baina denak kendu zituen. Bakarrik bizi da etxean eta gaur urteak betetzen ditu.\nIC-005a A07 Ez du kotxea gidatzeko karneta, gaztea zelarik ez zen kotxerik. Orain gaztea balitz karneta aterako luke, eta nahi duen lekura joanen litzateke bere kotxearekin.\nIC-002c A05 Muskildarako bidea. Aspaldian ez da joan oinez. Semeak noizean behin eramaten du kotxez. Malda hori oso gaiztoa da jende zaharrarentzat, oso pikoa baita. Ikertzailearen ibilbidea. Hiztuna beldur da ez ote dion norbaitek barre eginen grabaketan jasotakoari.\nIC-002c A07 Bidaia gutxi. Zura komunaletik eta oihan partikularretatik ateratzen da. Irati ibarraren komunala da. Herriko beste euskaldunak. Gaztaroan lan asko eta dibertsio gutxi.\nIC-004a A04 Abaurregainean zegoela, nagusiek siesta egiten zutenean, zizen bila joaten zen karabinero baten alabarekin. Ez du antzinako otoitzik edo kantu zaharrik gogoratzen hau baizik: \"ogi zerutik etorria zu zera gure poz guzia\". Gauzak, eta euskara bera ere, ahazten dira erabiltzen ez badira. Ez du nahi argazkirik egin diezaioten, itsusi ageri dela iruditzen zaiolako.\nIC-009a A07 Baratzeko lana. Sukaldeko gortinak belztu dira kearengatik. Etxean ezarri berri duten zurubia hautsi da eta erreklamazioa egin dute. Orbarako Maixterrena etxea konpondu berri dute eta antzeko zurubia ezarri dute.\nIC-009a A09 Ikertzailearen kotxea hondaturik dago eta beste bat utzi diote. Kotxea konpontzea oso garestia da.\nIC-010a A02 BUKATU GABE DAGO. Etxeko sua. Bazkaria beheko suan prestatzen du, gero itzaltzen du eta afaria gaseko sukaldean prestatzen du egurra ez gastatzeagatik 548 \u20ac, 80.000 pzta., egurra etxera ekartzeagatik 2000 pzta.\nN-002 A03 Oso erlijiotsuak ziren. Ermitetara joaten ziren, baina ez erromerian, errogatiban baizik. Opila eramaten zuten mezatara eskaintzari. Meza latinez zen eta sermoia euskaraz. Zenbait familia aberats bizi zen Aldatzen neskame batzuk zituztenak. Igandeetan gizonak musean aritzen ziren tabernan. Automobil bat lehen aldiz ikusi zutenean harritu ziren zuen indarrarekin. Senarra gerrara joatetik libratu zen Iru\u00f1ean idazkari ezagun batek etxera bidali zuelako. Orain bizitza hobea da gaztetan baino. Gaurko gazteak alaiago bizi dira lehengoak baino.\nN-030 A04 Sortzez Etxebertzeko bordakoa da. Anaia zaharraren heriotza: Bordan kukuso asko zeuden eta horregatik anaia kanpoan egiten zuen lo. Han nonbait hoztu zen eta birika minak jota hil zen. Gaixorik egon arren ez zen arrenkuratzen, lotsatzen bide zelako. Hiztunak urrezko ezteiak ospatu ditu berriki."} {"id": 130, "text": "Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko eta webgunearen trafikoa aztertzeko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara.\nTernua etxeak gizonentzat egindako PUNJAB jaka polarrak hotzaren aurka babestuko zaitu eta, aldi berean, Polartec\u00ae Power Stretch\u00ae Pro ehunari esker izerdia zure gorputzetik urrundu eta lehor mantenduko zaituen transpiragarritasun egokiaz gozatuko duzu. Bere molde doituari eta arintasunari esker, janzki honek mugimendu aldetiko askatasun handia emango dizu mendiko jardueretan, esate baterako, mendi-ibilietan, trekkingean, alpinismoan eta izotz-eskaladan.\nBalio anitzeko txanodun jaka aldartetsua, mendi-jardueretarako aproposa. Polartec\u00aePowerstretch Pro\u00ae ehunaz eginda, erosoa eta iraunkorra da eta berehala lehortzen da. Janzkiaren ehunak eta ehundurak mugikortasun handia ahalbidetzen du. Jaka lez erabili daiteke isolamendu arina izateko edo Shell janzki baten azpian tarteko geruza arina lez. -Jostura lauak - Mahukan kremaileraz lotutako patrika - Hatz lodia ateratzeko zuloa\nPolartec\u00aePower Stretch Pro\u2122 ehunak 4 noranzko elastikotasuna du gorputza biltzeko eta oso transpiragarria da. Gorputza lehor mantentzen du izerditzean eta bero mantentzen dute soinean pisua eraman gabe. Ehunak bi aparteko azalera duen eraketa patentua du: kanpoko azalera nylonez eginda dago eta haize-babesgarria da eta urraduren kontrako babesa du; eta barneko azalera poliester bigunez eginda dago eta larruazaletik hezetasuna kentzen du, gorputza bero, lehor eta eroso mantenduz. Baldintza klimatiko aldakorrentzat aproposa, Polartec\u00aePower Stretch Pro\u2122 aparteko oinarrizko geruza da eta arinago diren janzkien gainean edo janzkia bero lez erabili daiteke."} {"id": 131, "text": "Euripean izan genuen atzo Errebaleko festetako sokamuturra, baina gozatu genuen. 13:00etan zezen txikiak eta poniak izan ziren. 16:30etik aurrera, helduen sokamuturra. Bietan, Lopene ganadutegia. Eskerrik asko Errebalean izandako denoi eta festa batzordeari. Zezena hurrena berriz ere, sansebastianetan. Ordura arte! (behean atzoko zortzi argazki)"} {"id": 132, "text": "Euskaltzaleen Topaguneak antolatuten dauan Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainea maiatzaren 31ra arte luzatuko da. Egitasmoak herritarrak euskerazko liburuak irakurten animau gura ditu, liburutegi publikoen erabilerea sustatuz. Liburuak alkarreri oparitzea edo trukatzea be proposatzen dau, jentearen arteko hartu-emonak landuteko. Aurten 45 herrik hartuko dabe parte, tartean Igorrek.\nIzenak berak adierazoten dauan moduan, hiru pausu ditu ekimenak. Lehenengotik liburutegiko liburu bat irakurri behar da; gero, fitxa bete eta azkenik, fitxea betetakoan jasotako bonoagaz baten bateri liburu bat oparitu. Bono horrek liburuak %35 merkeago erosteko aukerea emoten dau.\nHorrezaz gainera, april eta maiatzaren amaieran, liburutegian, 30 euroko balioa dauan txeke baten zozketea egingo da, hil horretan irakurle fitxea bete dabenen artean. Txeke horrek, euskerazko liburuak erosteko aukerea emongo dau. Erosketa-txekea liburu dendan erabilteko epea bagilaren 15era artekoa izango da.\nEuskaltzaleen Topagunearen arabera, aurreko edizinoetan frogatu egin da kanpaineak eragin positiboa izaten dauala herritarrak herriko liburutegian egiten daben euskerazko liburuen mailegu kopuruan. Eta liburuen salmentan izaten dauan eragina be kontuan hartzeakoa dala dinoe."} {"id": 133, "text": "Ikastaro hauen helburua da, 2-12 urte bitarteko haurrak dituzten guraso erdaldunak euskarara hurbiltzea, eta guraso euskaldunei hizkuntza gaitasuna hobetzeko aukera ematea.\nDonostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko merkatarien eta ostalarien elkarte eta federazioekin batera, aipatutako gremioetako profesionalentzat euskarazko ikastaro espezifikoak antolatzen ditu urtean bitan.\nEuskara ikasteko oinarri-oinarrizko ikastaroak dira, euskararekin lehenengo harremana edukitzeko, ikasleari komunikaziorako oinarrizko baliabideak (agurrak, zenbakiak eta abar) eskaintzeko eta gure gizartea eta kultura hobeto ezagutzeko.\nHelduen euskalduntzea eta alfabetatzea bideratzeko oinarrizko egitura euskaltegia da. Donostian euskara ikasteko euskaltegien eta zentro homologatuen eskaintza oparoa da.\nMintzapraktika programak euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkartzean datza. Mintzapraktikarako hainbat programa eta jarduera dago Donostian.\nEuskara ikasteko eta hobetzeko hainbat baliabide daude on line: Autoikaskuntza, euskarari lehen hurbilketa egiteko, lehen urratsetik ikasteko, eskuko telefono bidezko ikastaroak eta abar.\nTuristentzako Euskarazko Hiztegi Txikia izeneko patrikako hiztegian euskarazko oinarrizko hainbat hitz eta esaldi bildu dira Donostiara etortzen den bisitariak ezagutu eta erabili ditzan (agurrak, lekuen izenak, egunak, hilabeteak, zenbakiak\u2026). Hitz horiek guztiak zortzi hizkuntzatan kaleratu dira: euskara, gaztelania, galegoa, katalana, frantsesa, ingelesa, italiera eta alemana."} {"id": 134, "text": "Zure erabiltzaile eta pasahitza idatz itzazu eta bazkide gunean sartu ahal izango zara, non zure datu pertsonalak aldatu, eskaintzak ikusi, iradokizunak bidali eta eta eskaerak burutu ahal izango dituzu."} {"id": 135, "text": "Joan den larunbatean Artecnic III Haur Marrazki Lehiaketara aurkeztutako marrazki guztien erakusketa izan zen. Gainera, irabazleari margo sorta oparia eman genion. Zorionak Aitana!!"} {"id": 136, "text": "Artecnic Haur marrazki lehiaketaren irabazlea: Aitana Lorente da, 9 urtekoa \"Hiru ahizpak\" marrazkiagatik."} {"id": 137, "text": "Gazte-gaztetatik sentitu dut bikingoekiko jakin-mina, begirunea eta nolabaiteko miresmena. Haien inguruko historiek eta istorioek harrapatu naute beti, eta ordu ainitz eman ditut beraiei buruzko liburuak eta artikuluak irakurtzen. 1995ean, Anton Erkoreka bermeotarrak idatzitako \u201cLos vikingos en Euskal Herria\u201d liburu liluragarria irakurri nuen, eta ordutik izan dut jira-biraka ene gogoan. Aitor dezadan liburu hori dela artikulu honen ardatz nagusia. Erkorekari, bada, nire eskerrik beroena, gai honetan urratu dudan bidean artez eta zuzen gidatu nauelako.\nEskandinaviarrak edo normandoak germaniarrekin bai kulturaz, bai arrazaz eta bai mintzairaz senidetutako leinuak ziren. Europako iparraldean ezagunak baziren ere, gainerako europarrek jende hotz eta atzeratutzat hartzen zituzten. Erdi Aroko lehen mendeetan, klimaren berotze aldi handi batek Europako iparraldea bete-betan jo zuen. Berotze aldi honek uzta ezin hobeak, ordurako eskualde haietan ezezagunak zirenak, ekarri zituen, eta horren ondorioz, bertako biztanleria izugarri ugaldu eta handitu zen. Garai hartan Eskandinaviako lurren %3a bakarrik zen laborantzarako egokia. Honek gosete handia eragin zuen, eta bertako biztanleek lur berriak bilatzeari ekin behar izan zioten.\nNormando gehienek itsas merkataritzan jardun bazuten ere, izan ziren Europako kostaldeetara erasoak egiten aritu zirenak ere. Eta azken horiei deitu izan diegu bikingo, horixe bera baitzen Eskandinavian itsas gerlariei ematen zitzaien izena. Erdi Aroko lehen mende haietan eskandinaviarrek maniobretarako izugarri trebe eta aproposak ziren ontziak egin zituzten. Drakkar izeneko itsasontzi haiek gauza ziren hondo ttikiko uretan nabigatzeko, baita ibaietatik barrena ibiltzeko eta ibaietatik gora igotzeko ere. Eta, gezurra badirudi ere, ozeanoa zeharkatzeko ere guztiz egokiak ziren. Drakkarrak izan ziren, beraz, bikingoek Europako kostaldeak erasotzeko, lapurtzeko eta sarraskitzeko topatu zuten baliabiderik onena.\n789.urtean, Norvegiako mendebal kostaldetik gertu nabigatzen zuten hiru drakkar Ingalaterrako hegoaldeko ertzetara iritsi ziren. Ingalaterrako Bertric erregeak zenbait bakezko mezulari bidali zuen bikingoena beraien asmoez galdetzera, eta ustekabean, bikingoek mezulariak preso hartu eta lepoa moztu zieten. Hau izan zen, mendebaldeko europarrek bikingoek izan zuten lehen harremana.\nBost urte beranduago, hau da, 793ko ekainaren 8an, ingeles kostaldeko Lindisfarne monasterio ospetsua eraso egin zuten, bertan bizi ziren fraideak kalituz, bertako altxorrak ebatsiz eta azkenik, monasterio osoa erraustuz. Honela hasi zen, Europako historian luzaz deitu izan den bikingoen aroa.\nHurrengo hamarkadetan Ingalaterrako, Eskoziako eta Irlandako kostaldeak suz eta odolez sarraskitu zituzten, eta 799. urtean, Akitaniako zenbait uhartetan azaldu ziren. 808an, Alemaniako iparraldea erasotu zuten, 809an Irlandaren aurkako erasoaldi handi bati ekin zioten, 810ean Frisiako itsasbazterrak sarraskitu zituzten, 819an Noirmoutier irla hesitu eta erasotu zuten, 820an drakkar talde bat Sena eta Loirako bokaletan barrena ibili zen bazterretako herriak errez eta zakuratuz. 836ean Anberes hiria arpilatu zuten, 842an gauza bera egin zuten Londres eta Rochester hiriekin eta 843an Nantesekin.\n844an Gijoneko itsasaldean azaldu ziren eta handik Galiziara pasatu ziren 850. urtean. Urte haietan, 350 drakkar azaldu ziren Ingalaterrako kostaldeetan, eta uhartea konkistatzeari ekin zioten. 852an Nantes arpilatu zuten bigarren aldiz. 866an Londres hiriaz nagusitu ziren. 868an Orleans hartu zuten eta hamahiru urte luzez eskualdeko hiri eta herriak arpilatu zituzten, behin eta berriro.\n882an Rin ibaitik zehar ibili ziren. 885an Senan sartu ziren eta azaroaren 24an Parisera iritsi. Borgo\u00f1ara omen zihoazen eta Paris hesitzeari ekin zioten. Hiria Karlos Gizena enperadorearekin egindako tratatu bati esker salbatu zen. 896 eta 944 urteen artean, erasoaldi berriak burutu zituzten. 897an, berriz ere, Senako bokalea sarraskitu zuten, Loiratik gora igo ziren bikingoek 903ko ekainaren 28an Tours arpilatu zuten. 911n, ordutik Normandia deitu izan den eskualde zabala konkistatu zuten. Geroxeago Mediterraneora sartu eta kostalde guztiak beldurtu eta erasotu zituzten. XI. mendean Siziliako estatu normandoa sortu zuten. Hiru mendetan Europa osoa bikingoen beldur bizi izan zen, elizetan errezatzen zen \u201cA furore normandorum libera nos domine\u201d (Jauna, babes gaitzazu bikingoen suminetik) otoitz famatuak garbiki azaltzen digun bezala.\nX. mendearen hastapenetan, Eskandinaviatik normandoak iparraldeko itsasoak zeharkatu eta mendebalde urrunera abiatu ziren, Feroe uharteetara, hasiera batean, eta ondoren Islandiara. 980an Groenlandiara iritsi ziren eta 1000. urtean Leif Eriksonen drakkarrak Vinlandiara (Ipar Amerikako kostaldeak).\nEz da bilaketa-terminorik zehaztu. Azken elementuak erakusten. Bilatu ezazu edo gora eta behera gezi-teklak erabil itzazu item bat hautatzeko.\nCookiak erabiltzen ditu zuzeuk ohiko nabigazio esperientzia hobetu, azterketa analitikoak egin eta intereseko edukiak eskaintzeko.Ados\nVI. edizioa beteko duen aurtengo Xavier Miserachs argazkilaritza biurtekoak aurreko igandean eman zion hasiera Palafrugel herriko Suro Museoan. 1.999an hasi zen ospatzen ekimen hau, eta argazkilaritza dokumentalaren zabaltzea helburu hartuta, lan interesgarriak biltzen ditu; baina hori aitzaki hartuta, Centre Mercantilean jarri duten Joseba Zabalzaren lan bat aurkeztu nahi dizuet hemen: Welcome to the garbage mountain.\nUrte mordoa darama Josebak zabor artean, 5 kontinenteetako zabortegietan ondakin solidoen erreziklatzean lan egiten duten lagunei argazkiak ateratzen. Gai gogor baten inguruko lan interesgarri bat sortu du. Nik Donostiako Ernest Luch kulturetxean ikusi nuen lana, orain urte bete edo, baina ez nuen ezer idatzi horren inguruan. Han hemenka, ibilian dabil lana, eta beti izan dut zerbait idazteko gogoa, baina gaur arte ez naiz hortara eseri. Gaur bai."} {"id": 138, "text": "Goierriko elkarbizitza plana onartu berria da. Irakurri nahi duenak, beheran ikusiko duen link-ean klikatu behar du."} {"id": 139, "text": "ICV-k, besteak beste, legea itunpeko ikastetxeentzat onuragarria izango dela uste du, ikastetxe publikoen kalterako. Horregatik legearen zati batzuen alde agertu bada ere, legearen muina, IV eta XII. tituluak, ez ditu onartu. Ikastetxe publikoen eta itunpekoen existentziaz eta hezkuntza sistemaren finantziazioaz hitz egiten duten tituluak dira horiek, hain zuzen ere. Gainera, Kataluniako hezkuntza legeak Entesa-ko ituna ez duela betetzen adierazi du Dolors Camats, ICV-ren legebiltzarreko bozeramaileak. Montilla presidenteari, CIU-gatik ordezkatu izana leporatu dio Camats-ek.\nEz dira PP, Ciutadans eta ICV bakarrik agertu lege honen aurka. Sindikatu gehienak eta irakasleak ere ez baitaude legearen edukiarekin ados. Egun existitzen diren ezberdintasun sozialak handitzea ekarriko duela uste dute, gaur Kataluniako legebiltzarrak onartu duen testuak. Eskola publikoaren kalterako izango ote den ere beldur dira.\nHezkuntza lege berri honek autonomia handiagoa ematen die eskolei (batik bat, eskola publikoen kasuan). Pedagogia, antolakuntza eta giza baliabideen eta materialen kudeaketaren alorrean erabakitzeko gaitasun handiagoa izango dute.\nBestalde, hezkuntza doakoa izango dela ziurtatzeko itunpeko ikastetxeak finantzatuko ditu Hezkuntza sailak. Familiei aportazioak egitea inposatzea ere debekatzen du.\nUnean uneko gobernuak erabaki ahal izango du ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten itunpeko ikastetxeak finantzatzen jarraitzea. Legeak sexu banaketaren aurkako neurririk ez hartzea izan da ICV-ren kexetako bat.\nEgun BPG-ren %2,7a dago bideratua hezkuntzari. Kataluniako Hezkuntza lege berriarekin kopuru hori %6rarte handitu beharko litzateke zortzi urtetan.\nEskola gueto-ak ekiditeko erakunde publikoek erabakiko dute behar espezifikoak dituzten ikasleen ehunekoa zenbatekoa izango den.\nHirugarren hizkuntza baten ezagutza sustatuko dute. Baina hirugarren hizkuntza ez da izan gai polemikoa, gazteleraren irakaskuntza, baizik. Espainiako Hezkuntza Ministerioak ezarritako dekretuaren arabera asteko hiru ordu eskaini behar zaizkio gaztelerari. Hezkuntza lege berriarekin, aldiz, Kataluniako ikastetxeetan bi ordu, baizik, ez zaizkio eskainiko."} {"id": 140, "text": "Hezkuntza, Hizluntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua"} {"id": 141, "text": "Laugarren aldia da Arantzarte Igorreko jantza taldeak, beste herrialdetako folklore jantza taldeak ekarri eta topaketak antolatuten dituana. Aurrekoa 2009an izan zan. Topaketak, garagarrilaren 12tik 18ra izango dira.\nPoloniako Kostrzanie taldeak, Kolonbiako Creadanza taldeak eta Arantzartek jantzan egingo dabe Igorren, Diman, Arantzazun, Ubiden, Markinan, Orozkon eta Usurbilen.\nEguraldiak lagunduten badau, plaza eta kaleetan egingo dabe jantzan. Lehenengo egunean, hilak 12, Igorren egingo dabe emonaldia arrastiko 20:00etan. Talde bakotxak, 20 minutuko saioa egingo dau bere herriko jantzak erakusteko. \"Guk danerik egingo dogu. Ez doguz jantzak modu tradizionalean erakusten, montajeak egiten doguz. Jantza oso bat egin beharrean, jantza batzuk aukeratu eta lotu egiten doguz\" dinoe Arantzartekoak.\nAspaldi honetan, herrialde askotan barriztu dabez folklore jantzak publikoa erakarteko. Talde batzuek montajeak egiten ditue, beste batzuek tresna musika barriak sartu... Gehienetan jantzak erakusteko modua barriztu dabe.\nDiman, hurrengo egunean, hilak 13, arrastiko 19:00etan egongo dira Arantzartekoak eta Dantza Topaketetara etorritako Polonia eta Kolonbiako jantzariak. Garagarrilaren 14an, Arantzazun egongo dira goizean 12:00etan eta arrastian, Ubiden 18:30ean."} {"id": 142, "text": "http://www.youtube.com/watch?v=mLqY5XPk4Sg Hegoak ebaki banizkio nerea izango zen, ez zuen aldegingo. Bainan, honela ez zen gehiago txoria izango eta nik... txoria nuen maite. ;)"} {"id": 143, "text": "Aurten be, herri mailan, memoria gordeko dauan esku-hartze bat egin gura dabe Udalak eta Txumuluxueta alkarteak. Horretarako hitzarmena sinatu dabe Arte Ederren Fakultadeagaz. Lan hori egiteko zazpi ikasle aurkeztu ziran eta hiru aukeratu ditue. \"Aztertu genduzan euren hausnarketak eta aukeratutako hiru horreek etorriko dira aurkezpena egiten. Gero gertatu daiteke hirurak ados ipintea aurkezpenak egiteko eta lan hori egiteko herrian\" azaldu deutso BEGITUri Ibon Iza zinegotziak.\nEkitaldia 18:30ean hasiko da Gazte Barri taldekoen jantzakaz eta bertso-saio txiki bategaz. Ondoren, Txumuluxueta alkarteko Manu Aurrekoetxeak hartuko dau berbea, eta gero Dimako alkateak. Arte Ederren Fakultadeko hiru ikasleak Dimako memoriarako egin daben proiektua azalduko dabe ondoren. Igaz grabautako Bakearen Lore Gara bideoaren zati bat be proiektauko da."} {"id": 144, "text": "Bideoaren edukia gero eta beharrezkoagoa da, bereziki online piztuaren marketing estrategia. Web orrialdeetan txertatutako bideo informatzaileen gune indartsuen artean, lehen abantailak ikusten ditut, buru gehiago gidatzen, marka komertzialaren autoritate fidagarria eraikitzea, bezeroaren kontzientzia hobea eta, oro har, diru-sarrerak sortzea potentzial handiagoak linean egiten diren guztietan.\nGehien erabiltzen den bideo-edukia sare sozialen marketingarekin bakarrik lotzen da.Baina akats handia da hori sinestea. Bai, noski, Twitter, Facebook, YouTube bezalakoak dira zure bideoak erakargarriak diren bideoak jartzeko gauza bikainak - computer company in lebanon. Plataforma horiek guztiak erabiliak direla frogatu dute eta horrelako jardun egokiak dira. Baina hemen galdera kritikoa baino gehiago da: SEO eta bideo edukien artean lotura estua badago? Gaur egun, bilaketa-optimizazioa askoz ere alderdi gehiago estaltzen du. Izan ere, bilaketa-motorren ikuspuntutik, ondo optimizatutako bideo edukia edukitzea kalitatezko edukia edukitzea da, baina modu pertsonalagoan. Jarraian, kontuan hartu beharrekoa da, SEO eta bideo edukiak eskuz sartzen diren ala ez, trafiko organikoa are eta normalean eramango gaituena. Edo oraindik ezer ez? Ados, Hemen txantxa nago. Niri dagokidanez, nire estandar lanak SEO eta bideo edukiak modu egokian elkarren artean integratuta beharra dagoeneko bihurtu da nahiko egoera egoera gaiak. Beno horregatik frogatuko dut. Jarraian, aholku konbentzionalak erakutsiko dizkizut bideo-optimizazio txiki bat zure lineako negozioaren eraginkortasun handiarekin.\nHasteko hasi garen iradokizun sinplea ulertu dezagun - SEO eta bideo edukien optimizazioko webguneak oso antzekoak dira, baina oraindik ez dira berdinak.Idatziz jatorrizko edukia bezala, bideoak Google-k sailkatuta sailkatzen dira, kalitatezko edukiak eta backlink indartsuak kontuan hartuta. Ikusiko dugu nire antzinako esperientzia batzuk, antzeko izaera ahalik eta gehien aprobetxatzeko.\nLehenik eta behin, bideoko transkripzioekin jarraitu. Bideokonferentzi bidezko edukia zure web orrietan edukitzea oso erabilgarria izango litzateke: benetako erabiltzaileek datu garrantzitsuak eta birakorrak izango dituzte bihurketa handiagoak egiteko, eta bilatzaileek ziurrenik hobekuntzarik onena SERPen sailkapenean izango dituzue.Modu honetan, gure onena egin behar dugu crawlers \"irakurri\" bideoaren edukia idazteko zati arrunt bat besterik ez balitz bezala. Hitz-transkripzio osoa beharko duzu, baita testu-nabarmentzen ere ostalari bakoitzerako bideo bakoitzerako. Horretarako, Moz-ek egindako esperientzia zoragarria erabiliz iradokitzen dut (ikusi bideo fantastikoak Arbelean ostiralean). Podcast onenak ongi beste industria-liderrak bezala eta Interneten erraz aurki ditzakezu.\nAzkenik, bideoei buruzko metadatuen optimizazioetara joango gara. Dagoeneko esan dudan moduan, batez ere SEO eta bideoaren optimizazio lanak oso antzekoak dira. Zure bideoko deskribapenak izan ditzakezu, baita titulu bakoitza ere:"} {"id": 145, "text": "Familia berean bertsoa eta pilota guztiz uztartuta dauzkate Artola anaiek. Bertsolaria da Mikel Artola (Alegia, 1989), eta Gipuzkoako Bertsozale Elkartean egiten du lan; I\u00f1aki Artola (Alegia, 1994), berriz, pilotari profesionala da. Batak afizio du bestearen ofizioa.\nEgun txapelketetan murgilduta daude, biak final-laurdenetan: Mikel, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan; I\u00f1aki, Lehen Mailako Lau t\u2019erdiko Pilota Txapelketan. I\u00f1akik ez du ondo hasi final-laurdenetako ligaxka, orain astebete Jokin Altuna lagun amezketarraren aurka 22-14 galdu baitzuen. Gaur Bengoetxearen aurka du bigarren partida, Tolosako Beotibar pilotalekuan: \u201cGaltzen hasi gara, baina oraindik beste bi partida ditugu. Bengoetxearena ere zaila ikusten dut; pilotari handia da\u201d.\nMikelek, berriz, txapelketa \u201cgorabeheratsu\u201d doala dio. Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea erraz pasatu zuen, baina gero justu-justu igaro da final-laurdenetara \u2014bera izan da azken sailkatua\u2014. \u201cEz dut uste saio txarra egin nuenik, baina puntuz larri-larri, eta azkeneko unera arte zain egon behar izan nuen pasatu nintzela jakiteko. Baina aurretik egin duzunak ez duenez zerikusirik, orain final-laurdenetarako prestatzen ari naiz\u201d. Haren helburua txapelketa ondo prestatzea eta lehen saioa ondo egitea zen: \u201cBehin pasatu garela, gure helburua beteta dago. Harituz bertso taldeko lau gaude final-laurdenetan. Polita izango litzateke norbait deskuidatu eta pasatzea, eta Tolosako finalerdian aritzea\u201d. Eskoriatzan du final-laurdenetako saioa, azaroaren 8an.\nAfizioak partekatu dituzte, gero bakoitzak ofiziorako bere bidea hartu badu ere. Halere, elkarrekin topo egiten dute, batez ere pilotan, Mikel I\u00f1akiren botilero moduan aritzen baita txapelketetan. \u201cBera izan da txikitatik pilotan gehien ezagutu izan nauena, eta nirekin gehien ibili dena\u201d, dio I\u00f1akik. Iazko ekainean profesionaletara jauzia egin zuenetik, anaiarekin jarraitu du: \u201cGaldetu zidan ea berarekin jarraitu nahi nuen, eta nik baietz erantzun nion. Orain arte gauzak nahiko ondo ateratzen ari zaizkigu, eta ondo sentitzen naiz berarekin. Beti pentsatu izan dut ustez pilotaz gehiena dakiena baino hobe dela zu ondo ezagutzen zaituen botileroa izatea: ez bakarrik pilotan dituzun gaitasunak jakiteko, baita buru aldetik zer joera dituzun ere. Eta horretan gehiena Mikelek daki\u201d.\nBeren arteko harreman horrek ez du esan nahi haserretzen ez direnik. \u201cTarteka partidetan izaten ditugu gure haserreak\u201d, dio Mikelek. Anaiaren botilero denean \u201cgehiago sufritzen\u201d du: \u201cAskoz gertuagotik bizi duzu, eta kanpora esaten ez diren gauza asko bion artean geratzen dira. Txikitatik ezagutzen dudanez, badakit zertan hobetu duen eta zertan ez, eta, egia esateko, askatasun handiagoa dut. Beti sinistu izan dut harengan, nik uste berak bere buruarengan baino gehiago. Horrek ere bultzatzeko balio du\u201d. I\u00f1akik gauzak esatea exijitzen dio anaiari: \u201cNahi duzuna da akatsak ikusten badizkizu esatea, nahiz eta jakin zuri ez zaizula gustatuko hori entzutea. Mikelek pentsatzen duena esaten dit, eta orain arte nigan gehien sinistu duena bera izan da\u201d.\nIa partida guztien jarraipena egiten dio Mikelek, zuzenean ez bada , telebistatik. Ez dira, baina, denbora guztian pilotaz hitz egiten aritzen. \u201cAskotan partida batera autoan joaten garenean, filosofiaz hitz egiten dugu, I\u00f1aki unibertsitatean ikasten ari denaz, eta gure eztabaidak izaten ditugu\u201d, ekarri du gogora Mikelek.\nI\u00f1akik ez dio Mikeli jarraitu bere bertsolari ibilbidean, Mikelek I\u00f1akiri pilotan adina. \u201cTxapelketako saioak dituenean bai, herrian eta inguruan egin dituenean ere bai, baina bestela beste herri askotara joan denean, ez naiz berarekin hainbeste ibili\u201d. Bertso saioetarako prestatzeko I\u00f1akik ere tarteka laguntzen dio. \u201cGaiak jartzen, eta parte hartzen ere bai\u201d, dio Mikelek. Autoan joaten direnean bertsotan ere aritzen dira; azkena, sanmateoetako torneorako bidaian, Logro\u00f1orako joan-etorrikoan.\nElkarrekin egon bai, baina elkarren aurka ez dira lehiatu pilotan. \u201cKonturatzerako, berak niri erraz irabazteari utzi, eta ni berari erraz irabazten hasi nintzen\u201d, esan du I\u00f1akik. Herriartekoan aritu izan dira biak, Alegia ordezkatzen. \u201cHerriarteko batean izan zen aukera bakarra I\u00f1aki nire botilero aritu zela. Lau tanto bakarrik egin genituen\u2026\u201d, gaineratu du Mikelek, bere anaiaren barrea eraginez.\nBertsotan, berriz, behin parte hartu zuten elkarrekin, txapelketa batean. Harituz-ek antolatu zuen Tolosaldeko bertso txapelketa egin zenean, herriartekoan, Alegia ordezkatuz. Lehen kanporaketa gainditu zuten. \u201cHerriko bertsolarien saioa egiten da festetan eta hor ere parte hartu izan du\u201d, esan du Mikelek, eta gaineratu: \u201cBeti esaten diot bertsoarekin lotura izatea ez dela txarra. Kirolaz aparteko kontu batzuekin harremanetan irautea ez da txarra\u201d.\nPilotan eskuratu dituen lorpenak galdetzerakoan, I\u00f1akik berehala dio iaz lortutako bigarren mailako lau t\u2019erdiko txapela izan dela nagusiena. Anaiak, baina, bestelako iritzia du: \u201cLehen mailako binakako finalerdietara iristea\u201d. I\u00f1akik arrazoia eman dio gero: \u201cTxapela janzteak ilusio handia egiten du, baina lorpen moduan, lehen mailakoa jarri behar da aurretik\u201d.\nOsinalde sariketa irabaztea du Mikelek bertsolaritzan lortutakoen artean. \u201cGuretzako bere garaian Osinalde bazen erakartzen gintuen sariketa bat, eta horrek ikaragarrizko ilusioa egin zigun\u201d. Lorpen zerrendari begiratuz gero, handiena aurtengo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan final-laurdenetara pasatzea dela esan du. \u201cBaina bertsotan egin dudan gauzarik politena eta gehiena ase nauena bertsolari onenekin aritzea izan da: [Andoni] Ega\u00f1a, Amets [Arzallus] edota Maialenekin [Lujanbio], esaterako\u2026 Eta ilusio handia egin zidan Joxe Agirrerekin kantatzeak ere. Orain dela urte batzuk esanez gero, ez genuen sinistuko\u201d. Beste une berezi bat ere aipatu du Mikelek: Altzoko festetako bertso saioa. \u201cInguruko garrantzitsuena iruditu izan zaigu beti. Aurten han kantatzeko aukera eman ziguten, eta hori eginda, dagoeneko lasai geratzeko moduan nintzela esan nuen\u201d.\nTartean anaia dagoela ditu I\u00f1akik pilotarekin bere lehen oroitzapenak: \u201cIgande goizetan joaten ginen biok aitarekin Orendaingo frontoira, edo Alegiakora, edo Abaltzisketara\u2026 Horretaz ondo oroitzen naiz, eta baita Kalebeherako frontoian irabazi nuela nire lehen txapela\u201d.\nBi oroitzapen mota etorri zaizkio Mikeli bertsolaritzaren inguruan. \u201cGure aitonak, aitan aldekoak, bazekizkien bertsoak buruz, eta batzuk kantatzen zizkigun. Bestalde, gogoan dut Hitzetik hortzera ematen zutela igande eguerdian eta nola horri begira egoten ginen. Eta nola etxekoentzat bertsolariak norbait garrantzitsuak ziren, eta haiei entzuteko isilik egon behar ginen. Beste oroitzapena kantatzen hasi ginenekoa da: parrandan hasi ginenean-eta, lagun batzuk elkartzen ginen, bertsozale amorratuak, eta bertsotan aritzen ginen, hankamotzak, hankaluzeak eta potoak eginez\u201d.\nBestearen ezaugarriren bat norberaren ofiziorako hartuko lukete. \u201cPilotan aritzen zenean tenple ona zuen eta erabakiak hartzen zituenean, azkar hartzen zituen\u201d, esan du I\u00f1akik. \u201cNik bertsoak josteko bere gaitasuna hartuko nuke\u201d, dio Mikelek bere aldetik: \u201cOkerrena errimarekin ibiltzen naiz, eta oinak ekartzeko garaian. Berak, hain gutxi arituta ere, askotan hitz egokiagoak ekartzen ditu eta horrek inbidia pixka bat ematen dit. Izaera aldetik, frontoitik kanpora pilota eta horren zakuan sartzen den guztia hartzeko modua\u201d.\nI\u00f1akik ondo hartzen du famaren kontua. \u201cAzkenaldian ari naiz bizitzen ezaguna izatea zer den. Batzuetan pisua da, edozein lekutara joan arren ezin duzulako pilotari jantzia kendu. Baina ondo daramat, eta gustatzen zait kalean pilotari moduan ezagutzea\u201d. Mikelek bertsolaritzan ez du hori ezagutzen: \u201cNire gertatu zaidan aldaketa, anaia ezaguna egin denean izan da. Izenaren beharrik ez daukat, orain Artola pilotariaren anaia bihurtu naiz\u201d.\nEtxean bertsolaritza eta pilota asko bizi dute. \u201cGurasoak, gu aritzetik aparte, oso zaleak dira\u201d, esan du I\u00f1akik. \u201cAitak frontoi asko zapaldu ditu, bai Mikelekin eta bai nirekin ere, eta orain ere ia beti joaten da nire partidetara. Ama gutxixeago, nerbioekin-eta okerrago pasatzen du eta etxetik bizitzen ditu\u201d. Mikelek dioenez, gurasoek utzi diete bidea egiten beraiei iruditu zaien moduan: \u201cMeritu handia izan dute noraino sartu jakiteko, noraino baldintzatu pilotaren eta bertsolaritzaren gure bidea. Datorrena hartuz, gure martxan utzi digute. Eta horregatik uste dut gusturago egiten dugula ere\u201d.\nBakoitzak hartu duen bidea irudikatzeko badute pasadizo bat. Azkoitira joan ziren herriarteko pilota txapelketa jokatzera, bakoitza bere mailan, eta I\u00f1akik egun berean eskolarteko bertso txapelketa zuen, Azkoitian bertan. \u201cBertso saioa bukatu ondoren, I\u00f1akiri \u2018hi pilotan aritzen haiz,ezta?\u2019 esan zioten, eta pilota partidak bukatu ondoren, niri \u2018hi bertsotan aritzen haiz, ezta?\u2019 esan zidaten\u201d, gogoan du Mikelek. \u201cGarbi geratu zen bakoitzaren eremua zein zen\u201d.\nArtisau erara eta eskuz betetako granadak dira. Iturgintzarako hodiak erabilita egindakoak. Hodian TNT edo dinamita sartu, metrailarekin bete eta metxa batetik aktibatzen zirenak. Dozena eta erdi aurkitu dituzte. Zartarazi gabeak \u2014Ertzaintzaren esku egon dira hainbat hilabetez, indargabetu eta segurtasunez erakusteko moduan utzi arte\u2014. 1936ko gerran Errepublikaren aldeko indarrek erabilitakoak dira. Zubietamendin, Txaldatxur izeneko mendi kaskoan egin dute aurkikuntza Lasarte-Oriako Islada Ezkutatuak taldekoek, eta atzo eman zuten horri buruzko informazioa, prentsaurrekoan.\nFusilekin jaurtitzeko bi rabiza (muturrean granada txikia daramaten eta fusilean sartzen diren suziri modukoak; Iparraldeko Fronteak asko erabili zituen) eta katalogoko eskuko granadak ere aurkitu dituzte tokian. Islada Ezkutatuak taldekoek aitortu dute beraientzat \u201csorpresa handia\u201d izan zela horiek topatzea. \u201cGuk pentsatzen genuen Lasarten ez zela ezer gertatu gerra garaian, eta begira nolako aurkikuntza egin dugun\u201d, azaldu dio Hitza-ri Mailu Arruti taldekideak.\nTaldearen lehen aurkikuntza defentsarako erabilitako 120 metroko lubaki eremua izan zen. Horrek bakarrik merezi zuen ahalegina. Baina lubakietan, gerraren lekuko isilak aurkitu zituzten gero; bala-zorroak, soldaduen medailak, kontserba latak\u2026 Eta horiekin batera, eskuz egindako granadak eta rabizak. Badira bi urte lubakiak garbitzen hasi zirela, eta larunbatero elkartzen da taldetxo bat lanerako.\n\u201cOraindik asko daukagu garbitzeko, eta asko daukagu argitzeko\u201d, azaldu dute taldeko kideek. Izan ere, 1936ko altxamendu militarraren ondorioz \u201cLasarten eta Orian zapalduak izan ziren herritarren egia\u201d azaleratzeko sortu zuten elkartea, eta horretan ari dira jo eta su. Gerra tokiak izan zirenak arakatzeaz gain, gerra eta gerraostea bizi izan zutenen memorian arakatzen ere badabiltza, Lasarte-Oriako herritarren testigantzak bilduz.\nTxaldatxurren egindakoa \u201caurkikuntza inportantea\u201d da Islada Ezkutatuak-entzat. Besteak beste, Errepublikaren aldekoak nolako armekin borrokatu ziren jakiteko. \u201cArerio handia izan ziren frankistentzat eta erreketeentzat. Haiek hobeto armatuta zeuden arren, asko kostatu zitzaien Gipuzkoa hartzea. Oria bailaratik barrena sartu ziren Lasarte-Oriara, baina hainbat denboran atzera eta aurrera ibili ziren; eta tarte jorretan, jo bai, jo zuten, baina jaso ere bai\u201d, azaldu du Joxe Agustin Muguruza taldekideak.\nMuguruzak dioenez, zaila da jakiten Errepublikaren aldeko indarrek zehazki zenbat denboran eutsi zioten faxisten erasoari Orian. Jakinekoak diren datak baliatzen ditu horren inguruko irakurketa egiteko. Uztailaren 19an atera ziren erreketeak Iru\u00f1etik Gipuzkoa aldera, eta Donostia ez zuten hartu irailaren 13 arte. \u201cKalkulatzen dugu Lasarte-Oriara irailak 4-5-6 inguruan sartu zirela. Argi dago denbora luzea dela, eta horrek erakusten du asko kostatu zitzaiela posizioak hartzen joatea\u201d.\nTolosa erori zen arte, kolpistek zailtasunak izan zituzten aurrera egiteko, eta Tolosatik barrena, Buruntza eta Belkoain mendien artetik egin zuten faxistek Oriarako bidea. Han, Txaldatxurren zain zituzten Errepublikaren aldeko soldaduak. Frontearen zati bat da Zubietamendin aurkitutakoa, Iramu\u00f1otik (Larraul) Mendizorrotzeraino (Donostia) luzatzen baitzen hiriburua kolpisten erasotik babesteko frontea.\nGoian posizioa hartuta eta lubakiak eraikita, eskura zuten guztiarekin egin zieten eraso behean kokatutako indar frankista eta erreketeei. \u201cEskuz egindako granadak botatzen zituzten goitik behera, eta morteroekin erantzuten zuten behetik gora. Bi bandoek zituzten armak ezin dira konparatu. Katalogoko armekin borrokatzen ziren faxistak, eta arma kaskarragoekin eta eskura zuten guztiarekin egin zuten gerra Errepublikaren aldekoek\u201d, azaldu du Muguruzak. Errepublikaren aldeko soldaduek arma eskasagoekin baina \u201cgogo, ausardia eta borondate handiarekin\u201d jardun zutela erakusten du Islada Ezkutatuak-ekoen aurkikuntzak, taldekideek azaldu dutenez.\nIturgintzako hodiekin eginiko granaden aurkikuntzari, kopuruak ez ezik, arma horiek erabili zituzteneko datak ematen die garrantzia. Izan ere, jakina zen Errepublikaren aldeko soldaduek halakoak erabili zituztela, eta Eibar inguruko frontean aurkitu zuten halako bat. \u201cBaina fronte hori geroagokoa da, 1936ko urritik 1937ko udaberrira artekoa. Guk aurkitutakoak 1936ko udakoak dira, gerra hasi eta hilabete eta erdi eskasera\u201d.\nGranadak non egiten ziren zehatz jakiterik ez dagoela dio Muguruzak. Baina hainbat pista badituzte. \u201cManuel Chiapuso historialariak idatzi zuen nola Oriako Hilaturas de Brunete enpresan Valentin Garciak fabrika bat atondu zuen granadak-eta egiteko. Eta frontea hortik kilometro batera dagoela kontuan hartuta, normalena litzateke handik ekartzea. Zuten pisua kontuan hartuta, ez dugu uste urrunagotik ekartzen zituztenik \u2014600 gramo eta 1,7 kilo arteko pisua dute\u2014\u201d.\nGranadak Orian egiten zituztela pentsarazten duen lekukotza bat ere badu taldeak. \u201cPertsona batek azaldu zigun nola bere aitonak kontatzen zion fabrikako atzeko aldean frogak egiten zituztela granadekin\u201d. Azkenik, Frantziako L\u2019Illustration aldizkariaren artikulu bat eta argazki bat baliatzen dute tesi horri eusteko. \u201cAldizkari horrek hainbat kazetari bidali zituen gerrara, eta argazki batean hainbat pertsona ageri dira granada hauek eskuetan dituztela. Donostiako frontearen inguruan kokatzen dute argazkia, zehaztasunik eman gabe. Baina lotura garbia da\u201d.\nOrian kolore eta ideologia askotako jendea mobilizatu zen Errepublikaren alde. \u201cOraindik gerra ondo finkatu gabe zegoen, eta jendea alderdi eta sindikatuekin mobilizatu zen: Euzko Gaztedikoak, anarkistak, sozialistak, abertzaleak, ANV, ELA, Eusko Nekazarikoak\u2026 nahasketa handia izan zen\u201d.\nIslada Ezkutatuak taldekoek lanean jarraitzen dute gerraren ondorioak azaleratzeko. Ez dute aurkikuntza gehiago egitea baztertzen, eta aurkitutakoak ezagutarazten ere jarraituko dute, testigantzak biltzen\u2026 Eta, larunbatero, lurpeko metala topatzeko makinarekin, gerraren aztarnak bilatzen jarraituko dute. \u201cLurpean dagoela azalera ateratzen segituko dugu\u201d.\nAurrenak dira txapelketa hasten, eta aurrenak bukatzen. Ondo baino hobeto ulertzen dute elkar: baten proposamenak guztienak bihurtzen dira, eta guztien erabakiak batek plazaratzen ditu bertsolari eta bertsozaleen aurrean. Bederatziko taldea da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako gai-jartzaileena. Bihar hasiko dira final-laurdenak, eta prest dituzte fase osorako gaiak. Astelehen arratsaldean, biharko eta etziko saioetarako \u201cazken orrazketak\u201d egiteko bildu ziren Villabonan Inaxio Usarralde, Itziar Etxezarreta, Asier Iriondo, Iban Narbaiza, Imanol Artola Felix eta Ion Zaldua. \u201cHemen lege bat dago, gaurko bileran: zerbaitek ez badu balio, hobea ekarri\u201d, zioen Usarraldek. Seiokin batera gai-jartzaileen taldea osatzen dute Irati Agirreazaldegik, Iker Iriartek eta Saroi Jauregik.\nIazko urrian egin zuten lehen bilera, txapelketa antolatzen joateko. Geroztik, asteburuetan egin dituzte bilera intentsiboak, eta astean zehar elkartu dira asteburuko saioei heltzeko. Gaiei baiezkoa eman aurretik, zenbait galbahe pasatzen dituzte. Lehena: norberak bere buruari jartzen diona. Bakoitzak bere sormen prozesua dauka gaiak ateratzerakoan. Felixek sakelakoan apuntatzen ditu burura datozkionak; edo tabernan lanean ari dela, paper batean: \u201cGaia suertatu egiten da, edo entzun egiten duzu\u2026\u201d. Etxean ordenatzen ditu gero, bileran \u201ctxukun\u201d aurkezteko. Narbaizak ere gailuak baliatzen ditu, ideiak ahaztu baino lehen. Gertatu izan zaio: \u201cKristoren ideia izan, gauean idaztera joan eta ahaztu\u201d. Eguneroko martxan datozkienez gain, espresuki gaiak pentsatzeko tarte bat hartzen dute batzuek. Zalduak aurten eutsi dio horri: paper zuri bat hartu, eta saio oso bat osatu du goitik behera, ariketaz ariketa.\nEtxeko lanak azken orduan egiten ere ibili izan dira. Hala kontatu du Iriondok: \u201cGertatu izan zaigu larunbatetan elkartu, eta gaien artean pilotari buruzko gai asko ekartzea. Zergatik da? Ibili garelako gaiak jartzen Joxean Tolosa eta Xabier Euzkitzeri begira\u201d. Bromari jarraipena eman dio Zalduak: \u201cHorrek behintzat esan nahi du ez dela Pedro Mari Goikoetxeara iritsi, Boxeo Izarretara\u2026\u201d. Eta Narbaizak gehitu: \u201cGai erotikoetara joaten dena ja\u2026 asko luzatu zaiolako\u201d.\nBigarren galbahea taldearena da. Gai-jartzaile bakoitzak taldekideei aurkezten die etxetik daraman gai zerrenda, eta hor erabakitzen dute gaiak balekoak diren ala ez. Gustuko dituzten ikusten dute, aurreko urteetatik ezagunak egiten zaizkien\u2026 Bertsolarientzat ere egokiak izatea ezinbestekotzat du Zalduak: \u201cIkusten dugu bertsolariak zer esan dezakeen gai horrekin. Ofiziotan, bi pertsonarentzako gaia bada, ea biek lan bertsua daukaten, edo batek askoz errazagoa edo zailagoa daukan\u2026Behintzat biek zeresana izateko\u201d.\nOreka bilatzen ahalegintzen dira, bai gai baten barruan, eta baita saioan orokorrean ere. Horretarako, gai taula bat darabilte bileretan, Etxezarretak azaldu duenez: \u201cSaiatzen gara bertsolari bakoitzari antzeko gaiak ez tokatzen, antzeko egoerak ez jartzen, ariketa bakoitza zer pertsonari tokatzen zaion begiratzen dugu\u2026\u201d. Behin gai bat balekoen zakura sartzen duten momentutik, baten gaia bederatziena bilakatzen da. \u201cBerdin du nork ekarri duen; talde bezala erantzuten dugu beti\u201d.\nGai zerrenda osatu ondoren, talde txikiagotan elkartzen dira, binaka edo hirunaka, gaiak ariketaka hartzeko. Zortziko handiko gai guztiak hartu, eta errepasoa egiten diete; sei puntuko motzekoak hartu, eta berdin\u2026 Denak txukundu eta saioak osatuta dauzkatenean, azken orraztua egiten diete. Detaile txikiak dira, baina askotan luze aritzen dira horien gainean: \u201cZalantza izan daiteke kaletik joan edo kaletik etorri. Ez gara ados jartzen. Buelta asko ematen dizkiegu; batzuetan, gehiegi\u201d, dio Zalduak. Igogailuan trabatuta geratu ziren duela gutxi egindako bilera batean: bertsolaria igogailuan behera zihoala jarri, edo igogailuan gora. \u201cBehera badoa, dena libre dauka, baina gora badoa, leku jakin batera doa\u2026\u201d.\nBertsolariek kantatu behar dutena kokatzen saiatzen dira gai-jartzaileak, euren irudimenean. Beren \u201cpelikulak\u201d egiten dituztela dio Usarraldek, eta gero dezepzioak izaten dituztela batzuetan. Bertsolarien araberakoa ere bada emaitza, Narbaizaren arabera: \u201cPasatzen da bi bertsolarirentzako sekulako gaia izatea, kristoren zukutua ateratzea; eta beste biri jarri eta sekulako kaka plastekoa egitea\u201d.\nGaiei berei dagokienez, ariketa bakoitzak \u201cbere karga\u201d du, eta gaiek ere norabide hori hartzen dute. Zortziko txikian eta koplatan, adibidez, \u201cgai arinagoak\u201d izaten dira normalean. Urteekin, gai-jartzaileen proposamenak ere aldatu dira. Usarraldek dioenez, baserria ia desagertu egin da gaietan, ez bada nekazaritza turismo edo halakoren bat aipatzen dela. \u201c80ko hasieran ugariak ziren baserriko langintza eta handik sortutako erreferentziak. Gaur egun, berriz, sare sozialak, Internet, informatika\u2026\u201d. Normaltzat dute. Eurek ere, gai-jartzaile jardunean, asko erabiltzen dituzte teknologia berriak, elkarri dokumentuak pasatzeko eta abarretarako.\nGai-jartzaileak ere sortzaileak direla dio Zalduak, eta naturalki, norbere ingurutik sortzen duela: \u201cEz dugu nekazaritza gairik sortuko, mundu hori asko ezagutzen ez badugu. Errazagoa da sare sozialetatik-edo gehiago sortzea, gure erreminta delako\u201d. Baserri munduko gaiak desagertzea \u201cklixe batzuk\u201d puskatzearekin lotu du Narbaizak: \u201cEmaten du bertsolaritza euskal kulturako zerbait dela, baserria\u2026 Badago apurtze esplizitu bat horrekin. Euskara ezin egon ahal da sare sozialetan, Twitterren?\u201d.\nBertsolariek gaia ezagutuko ote duten. Kezka hori ere izaten dute gai-jartzaileek, eta batzuetan \u201cautozentsura\u201d ere egiten dute. Adibidea jarri du Usarraldek: \u201cJar dezagun zaintza partekatua. Bolada batean modan jartzen da gai bat, baina horretaz zer esan behar da? Ahoz, prosan hitz eginez ere, argi daukagu zer esan? Alde edo kontra? Bertsolaria txapelketan kontserbadorea bihurtzen da, eta asko dauka jokoan\u201d.\nGaiak prestatzeaz gain, saioetan jende aurrean egotea ere tokatzen zaie gai-jartzaileei. Gipuzkoa Bertsotan fasean bina saio aurkeztea tokatu zitzaien, eta beste bina egokitu zaizkie gerokoetan. \u201cEz dago aurkezle eskolarik\u201d. Beraz, bakoitza bere estiloarekin eta hainbat irizpideri jarraituz aritzen da oholtzan: neutraltasuna agertu behar da, gai-jartzaileak ez luke bertsolariak daraman urduritasunaz gain gehiago erantsi behar\u2026\nEtxezarretak aurkeztuko du biharko saioa, eta Felixek igandekoa. Lasai daude biak. Lehenak patxadan pasatu ohi du astea, saioa hasi aurreko momentura arte. Felixek ondo entseatuta darama egin beharreko guztia: \u201cJada ez dago punturik kantatu beharrik; lasai nago, beraz! Hor ateratzen ziren nire zailtasun minimoak kantatzeko garaian. Etxean bonbilla bat daukat, goitik behera datorrena, eta hura hartzen dut, hamar aldiz gai bera irakurtzen dut, posizioak aldatuz eta abar. Etxeko paretek eta katuak dena onartzen dutenean\u2026\u201d.\nBadu izaera eta nortasuna txapelketako gai-jartzaileen taldeak, eta giro \u201coso ona\u201d bederatzi kideen artean, gertukoa. Gipuzkoako txapelketa ofizialetan elkarrekin aritutakoak dira \u2014eskolartekoan, Orixe sariketan\u2026\u2014. Horrez gain, duela lau urteko Gipuzkoako txapelketan ere batera aritu ziren gehienak. Azkenekotik baja batzuk izan dira, eta \u201cfilialetik\u201d Felix fitxatu dute aurtengorako. Hura da taldera batu den kide berri bakarra. Ezagun baten bidez heldu zitzaion proposamena, eta gustura hartu zuen erronka: \u201cBilera batera azaldu, eta taldearen parte naiz orain. Aurretik inoiz ez dut saiorik aurkeztu; hemen ez da esperientzia eduki beharrik\u201d.\nLehia hasi aurretik, badakite kritikatuak izango direla. Kiroletan gertatzen denarekin alderatu du Narbaizak: \u201cEpaileak eta gu, errudun\u201d. Dena den, ezberdintasunak badira bi taldeen artean, Usarralderen arabera: \u201cEpaileena agian ezberdina da. Puntuazioa banan-banan ikus dezakezu, eta agian pertsonaliza daiteke. Baina gure lanean, batek dakarren gaia denona egiten dugu, eta horrek sekulako lasaitua eta babesa ematen dizu\u201d.\nBertsozale Elkartea lanean hasi zenetik, haien lanarekiko errespetua nabari du Usarraldek: \u201cUrte osoan elkarrekin lan egiten dugu hainbat proiektutan, eta hor badago harreman bat\u201d. Irizpide bat ere badute: txapelketan dena entzuten dute, baina erantzutean ez dira sartzen. \u201cGarai batean foroak-eta modan jarri zirenean, keinu bat egin genuen erantzuteko, baina ikusi genuen ez zela ideiarik onena. Gainera, bakoitzari joan zaizkion ikuspegitik hitz egiten dira gauzak\u201d.\nAbenduan kaleratuko du Baleuko ekoiztetxeak Olentzeroren inguruko bosgarren pelikula, eta berritasun nabarmenak izango ditu. Batetik, istorioa ospitale batean gertatuko da, eta ez landa eremuan. Bestetik, pelikulak apenas egingo dien erreferentziarik Gabonei. Salto horren arrazoiak eta pelikularen inguruko beste hainbat xehetasun argitu ditu Txetxu Altolagirrek (Legazpi, 1969). Bera da istorioa idazteaz arduratu den gidoilaria.\nGaur egun ere Olentzero existitzen delako. Lehen ematen zuen istorio hori sinisgarria izateko gugandik urruti kokatu behar genuela, mendian, zehaztu gabeko garai batean\u2026 Bosgarren pelikula izanda, zerbait desberdina egiteko garaia zela pentsatu genuen, eta horrela erabaki genuen saltoa ematea. Ekoiztetxearen hausnarketa prozesu baten emaitza izan da.\nIstorioa ospitale batean kokatzen da. Hainbat haur daude ospitale horretan, gaixo: batek minbizia du, beste batek osteogenesi ez-perfektua du \u2014kristalezko hezurrak\u2014, eta, azkenik, Amila dago, pertsonaia nagusia. Amila ospitalean dago, baina inork ez daki zer gertatzen zaion; frogak egiten ari zaizkio. Olentzero, berriz, ospitaleko mantentze lanak egiten dituen gizona da: Lorentzo.\nEz, Gabonei ez zaie erreferentziarik egiten. Bukaera-bukaeran bakarrik, Olentzero ospitaletik ateratzen denean, Gabonak prestatzera. Horrek bi abantaila ditu. Batetik, pelikula aproposa izango da urte guztian ikusi ahal izateko. Bestetik, Euskal Herritik kanpo bizi den eta Olentzero ezagutzen ez duen edonork ulertu ahal izango du istorioa.\nBai. Olentzeroren pelikulak, harrigarria badirudi ere, asko saldu dira nazioartean: Asian, Errusian\u2026 Ez da hori helburu nagusia, baina aukera hori beti izaten dugu buruan, eta gidoia idaztean ere kontuan izaten dugu. Gaztelaniazko bertsioaren titulua, esaterako, El secreto de Amila izango da; Olentzero ez da aipatzen.\nMundu mitologikoan Tasuri dago. Tasuri gaiztoa da, eta Amilaren orrazia lortu nahi du, boterea lortu eta Mariren lekua hartzeko. Hortaz, esan daiteke gure munduaren eta mundu mitologikoaren artean saltoka dabilen istorio bat dela.\nGaixo dauden haurren kasuan, askotan, ahaztu egiten dugu haurrak direla. Atentzio gehiago jartzen diogu gaixotasunari, haurrari berari baino. Ezin da ahaztu gaixotasuna hor dagoela, noski, baina haurrei kasu egin behar zaie. Hori transmititu nahi izan dugu.\nElkartasuna, adiskidetasuna\u2026 Adibidez, Tximasek, minbizia duen mutikoak, ez du adiskidetasunean sinesten. Ospitale askotatik pasatu da, eta uste du ospitale batean sortzen diren adiskidetasun harremanak behartuak direla. Aurrerago, ordea, konturatuko da beti ez dela hala izaten, eta bere inguruko jendea laguntzeko prest dagoela. Bestalde, uste dut generoaren aldetik ere lan polita egin dela. Protagonista ez da betiko mutil maskulinoa, neska bat baizik. Balio asko lantzen dira.\nGorka Aginagaldek, Jon Plazaolak, Barbara Goenagak, Gorka Otxoak eta Miren Ibargurenek egin dituzte bikoizketak. Ahalegina egin nahi izan da pelikula erakargarriagoa egiteko, jendea zinemara joan dadin.\nKanpoan zer egiten den eta besteek zer egiten duten ikustea garrantzitsua da. Nik ere baditut haurrak, eta horrek ere lagunduko duela pentsatzen dut. Dena den, urte asko daramatzat haurrentzat idazten. Betizu saioko gidoilari izan nintzen, eta hau Olentzeroren inguruan idazten dudan hirugarren pelikula da. The Wish Fish [Desioen arraina] ere nik idatzi nuen, haurrak arraina jatera bultzatzeko pelikula bat. Haurrentzako bi ipuin ere idatzi ditut\u2026 Neure burua definitu beharko banu, haurrentzako edukien sortzailea naizela esango nuke. Nire makineria dagoeneko horretarako prestatuta dago. Lan handiagoa emango lidake orain helduentzako zerbait idazteak.\nEz dago errezeta magikorik. Baina argi izan behar da haurrentzako edukiak egitean helduentzako egiten dituzunean bezainbeste zaindu behar dituzula. Haurrek helduek adina kontrolatzen dituzte ikus-entzunezkoak. Haur bat ezin duzu engainatu, eta gakoa da edukiak seriotasunez egitea. Eta ez haurrak direlako bi tontakeriarekin konbentzituko direla pentsatzea.\nAktore lanetan hasi nintzen, eta gero telebistatik deitu zidaten, ETBko saio baten aurkezle izateko. Aurkezle nintzela, saio hartarako gidoiak idazten hasi nintzen. Saioa bukatu zenean, gidoilari bezala jarraitzeko aukera eman zidaten ekoiztetxe hartan. Orduan justu Betizu sortzen ari ziren, eta lantaldean sartu ninduten, gidoilari bezala. Kamera aurretik kamera atzera pasatu nintzen, hortaz. Zorte handia izan dut; izan ere, oso jende gutxi bizi da gidoiak idaztetik. Egoera txarra da, beste lanbide askotan bezala.\nItsaso Andueza EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko lehendakariak \"kezkatuta\" hitz egiten du Adegiko presidente Pello Gibelaldek urriaren hasieran egindako adierazpenen harira. Ez dio balio gazteei buruz esandakoak esan eta gero barkamena eskatzeak. \"Adierazpen larriak egin zituen\", dio Anduezak, eta barkamen eskaerarekin ez zuen konpondu egindako kaltea. - Irakurri gehiago...\nLau hilabete Zegaman (Gipuzkoa) eta lau Plentzian. Horrela bizi zen ikasturtean zehar Mikel Etxezarreta 12 urte bete zituen arte. Artaldeak \u2026\nParetei bizia ematea da asmoa, bizikidetzaren mesedetan jarri, kale artearen gaineko eztabaidarako euskarri bihurtu. Xede horrekin, Donostia 2016k artisten esku utzi ditu bost horma. Judas Arrieta da hautatutako bost horma horietako batean esku hartze\u2026\nHiru urte pasatu zituen Socorro Romanok (Donostia, 1956), beste hainbat lagunekin, Donostiako Untzi Museoko proiektua egiten. Bertako zuzendaria da orain. \u201cDenetik egitea tokatzen zait, zuzendari izan arren: bitrinak mugitu, aldundikoekin kontuak koo\u2026\nAsteburuan atseden hartuko du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak. Dagoeneko osatuta dago final-laurdenetan ariko diren bertsolarien zerrenda, eta hilaren 24an hasiko dute hurrengo fasea, Urretxu-Zumarragan. Guztira, bost saio jokatuko dituzte fase horretan; azaroaren 8an izango da azkena.\nFinal-zortzirenen ondoren, 23 bertsolarik lortu dute final-laurdenetara sailkatzea, horietako seik saioa irabazita: Jon Maiak, Arkaitz Oiartzabal Xamoa-k, Be\u00f1at Lizasok, Manu Goioganak, Felix Zubiak eta Jokin Urangak \u2014hura da, gainera, fase guztian puntuazio altuena lortu duena, 457,5 punturekin\u2014. Puntuazioaren arabera pasatu direnen artean, berriz, Ane Labaka izan da onena: bigarrena izan zen bere saioan, Beasainen, eta hirugarrena da sailkapen orokorrean (444 puntu). Azken sailkatuak, Mikel Artolak, 415 punturekin egin du aurrera.\nFaseko 23 sailkatuei beste zazpi bertsolari batuko zaizkie final-laurdenetan. Horiek zuzenean sartuko dira datorren fasean, 2011ko Gipuzkoako txapelketan lortu zuten postuari esker: Agin Laburu, Jexux Mari Irazu, Be\u00f1at Gaztelumendi, Jon Martin, Alaia Martin, I\u00f1aki Apalategi eta Unai Agirre.\nSaio bakoitzeko irabazlea zuzenean igaroko da finalaurrekoetara, eta puntu gehien biltzen duten hamahiru bertsolariekin osatuko da lehia.\nFinal-laurdenak azaroaren 8an bukatuko dira, eta azaroaren 22an hasiko dira finalaurrekoak. Hiru saio izango dira: Zarautzen, lehena; Tolosan, azaroaren 29an; eta Eibarren, abenduaren 6an. Aurreko fasetik sailkatzen diren hemezortzi bertsolariak ariko dira: sei bertsolariz osatutako hiru talde egingo dituzte, eta saio bakarrera lehiatuko dira.\nAurreko faseetan bezala, finalaurreko bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da finalera, eta puntu gehien batzen duten bost bertsolariekin osatuko da finaleko zortzikotea.\nAbenduaren 20an izango da finala, Donostian, Illunben, 17:00etan. Aitor Sarriegi egungo txapelduna ez da lehiara aurkeztu; beraz, buruz aldatuko da txapela.\nHamabi urte dira Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa kirola egiteko aukera bermatzen ari dela. Alicia Figueroa federazioko teknikariak dioenez, prozesuaren hasieran konturatu ziren urritasunak dituzten haurrek kirola egiteko paradarik ez dutela, eta\u2026"} {"id": 146, "text": "Webgune honek berezko cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetaramoldatzeko eta lan analitikoak egiteko. Gunea erabiliz cookien erabilera onartzen duzu Politica de cookies.\nEuropame- Esaiezu zer pentsatzen duzun lehiaketak euskal gazteriak Europar Batasunaren inguruan duen ikuskera islatzen duten bideoak bilatzen ditu, Europar Batasunaren inguruan hausnartzen dutenak, zein modutan eragiten duen honek gure eguneroko bizitzan, zein nolako garrantzia duen eta etorkizuneko Europa nolakoa izan beharko zukeen.\nAdin nagusiko pertsonak (18 eta 35 urte bitartekoak \u2013 1978ko urtarrila eta 1995ko maiatza bitartean jaioak) eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi ohi direnak. Parte-hartzea doakoa da.\n2013ko maiatzaren 6 eta ekainaren 6 bitartean (biak barne) parte-hartzaileek bere bideoak aurkezteko aukera izando dute.\nIrabazlea publikoaren boto gehien jasotzen dituen bideoa izango da. Irabazleak iPad bat eta bi pertsonentzako Interraileko Global Pass txartelak irabaziko ditu.\nEpaimahaiak irabazle bat aukeratuko du. Irabazleak iPad bat eta bi pertsonentzako Interraileko Global Pass txartelak irabaziko ditu.\nProbintzia Araba Bestela Bizkaia Gipuzkoa Categor\u00eda Bakea eta bizikidetza Berdintasuna EGK Enplegu eta etxebizitza Hezkuntza Komunikazioa Parte-hartze"} {"id": 147, "text": "Curso: CANVA: Diseinu grafikoa diseinatzaile ez direnentzat. Nabarmendu zure irudi korporatibo eta digitala diseinu erakargarriekin\nCANVA: Diseinu grafikoa diseinatzaile ez direnentzat. Nabarmendu zure irudi korporatibo eta digitala diseinu erakargarriekin\nIkastaroaren helburua Canva eta beste tresna batzuk erabiliz web-orriaren eta sare sozialen irudia hobetzeko eta argitalpenak aberasteko aukerak erakustea da. Emaitza profesionala eskainiko diguten aplikazioak erabiliz enpresako elementu edo edukien ikusgarritasuna era analogikoan edo digitalean handitzeko.\nCanva.com EZ da argazkilaritza ukiturako tresna, mezu bat komunikatzeko irudiak konposatzeko baizik: kartela, kanal sozialetarako irudi bat, logotipoa, txostena\u2026\nSare sozial bakoitzak neurri zehatzak dituen diseinu berezi bat behar du, Canvak tamaina ohikoenak ezarrita dituzten txantiloiak eskaintzen dizkizu irudiak, bannerrak, sare sozialetarako azalak, etab. parteka ditzazun.\nAtal oso erabilgarria. Inspiratzen lagunduko dizuten aurrez sortutako diseinuak dituzu eta tamaina horretara egokitu ahal daitezkeen ereduak.\nAtal oso erabilgarria. Inspiratzen lagunduko dizuten aurrez sortutako diseinuak eta tamaina horretara egokitu ahal daitezkeen ereduak dituzu\nAukera honen bidez testua gehi daiteke. Aurrez ezarritako hiru tamaina ditu, baina nahierara gehitu edo txikitu daiteke.\nEzkerreko azken atala izan daiteke tresnarik erabilgarriena, kanpoko fitxategi edo iturri bateko argazkiak igotzeko aukera ematen baitu.\nErabil ditzakezun irudiak autoreak berak idatziz baimendu dizkizunak edo Creative Commons lizentzia dutenak dira.\nIrudiak .png formatuan eta garden igo. Horrela, diseinuaren gainean lan egin eta beste kolore batzuetako mugak eta markoak saihestuko dituzu."} {"id": 148, "text": "Blog honetan errugbiaren inguruko gai desberdinak ikusi ahal izango dozuz. Batzutan, praktikan ipintzeko ariketak, bestetan jokaldi eta bideo ikusgarriak, arauen ingurukoak, arlo kuriosoak, eta abar luze bat. Errugbiaz gozatzeko presta zaitez!"} {"id": 149, "text": "Emantzipatu baina bizitza-proiektua hipotekatu gabe. Eskari sinplea eta zentzuzkoa bada ere, egungo egoera sozioekonomikoak asko zailtzen du lortzea. Are gehiago gazteon kasuan. Eta zer esan emakume gaztea izanda. Ez da ez nahi eta ez merezi dugun egoera. Horregatik, enplegu eta etxebizitza lan-arlotik eta honen Emantzipa\u2026 Zer? lantaldetik politika publikoak aztertzen ditugu hobekuntzak egiteko, gazteon aldarrikapenak \u2026\nZer arazo topatzen ditugu gazteok emantzipatzeko orduan? \u201cEtxebizitzaren unibertsoa\u201d gazteon behar eta nahientzako egokia al da? Zer eskatzen diogu gazteok ETXEBIZITZA DEKRETUAri? Beharrezkoa al da protokolo bat sortzea gazte baten etxe-kaleratze bat ematen den kasuetarako? Momentu honetan 2018-2020 aldirako Etxebizitzaren Gida Planaren eta Etxebizitza Legea garatzen duen Dekretuari buruzko eztabaida ematen ari da. Jakingo duzuenez, \u2026\nEuskadiko Gazteriaren Kontseiluaren azken txostenak jasotzen duenez, 18 eta 29 urte bitarteko gazteen %20a baino ez da gurasoen etxetik joan Etxebizitza Lege berria diseinatzeko prozesu parte-hartzaile sakonagoa eskatu du Gazte elkarteen plataformak, eta bideratutako esku-hartze formulak gaineztatzeko deia egin die gazteei Bilbon, 2011ko otsailaren 17an. Gazteen emantzipazio tasa \u201coso kezkagarria izaten jarraitzen duela\u201d ohartarazi du \u2026"} {"id": 150, "text": "Burdinezko Harresian Karraderan I. Mendi lasterketa ez da kirol-proba hutsa izango. Burdinezko Harresia aitzaki, Euskal Herriaren historia, beraz, gaur egungo jendartea eta bizimodua, ulertzeko ezinbestekoak diren gertakariak ekarriko ditugu gogora Larrabetzu 1937 kultur-elkarteagaz batera. Gure uste harroan, Burdinezko Harresian Karraderan mendi lasterketaren bitartez, gure herriaren historian mendiek izan duten garrantzia nabarmendu genezake, guri dagokigunean, 1936ko altxamendu faxistari aurre egiteko lagun izan genituelako, Bizkargin zein Intxortan, Oizen zein Gaztelumendin.\nKirolaren aitzakiapean, historia eta kultura lantzea dugu helburu eta hori guztiori ahalik eta herritar gehienei helaraztea erronka.\n2016ko BH Karraderan burutzea posible egin duzuen bolondres eta laguntzaileei beren beregi eta orokorrean larrabetzuar guztioi"} {"id": 151, "text": "Plan estrategikoa, aholkularitzaren arloa bultzatzera bideratua, eraikuntza publikoen eraikuntzan edo erreforman, emango zaizkien erabilerekin zein hornidurekin egokitu daitezen. Esperientzia eta emaitza onak aprobetxatzea planteatzen da, baliabide modura, bere jarduera Euskaditik ha..."} {"id": 152, "text": "Prentsa ohar honen bidez komunikabide guztiei jakinarazten zaie Euskal Herrian su-etenaren Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen (NEB) aurkezpena.\nAzken urteotan bakeranzko aurrerapauso garrantzitsuak gertatu dira Euskal Herrian. Gaur garai itxaropentsu baten aurrean gaude. Etapa honetara iristen lagundu duten faktoreen artean, nabarmentzekoa da euskal gizartearen eskakizun argi eta irmoa indarkeria behin betiko amai dadin.\nProzesu honetan funtsezko pausoa da su-eten sinesgarri eta itzulezina. Horregatik, euskal gizarteko hainbat elementuk adierazi dute ETAk 2011ko urtarrilaren 10ean iragarritako su-eten \u201ciraunkor, orokor eta egiaztagarria\u201d egiaztatzeko mekanismo bat sortzeko beharra.\nNEBren eraketak euskal gizarteko elementu ezberdinek Batzordeko kideei su-etena egiaztatzeko mekanismo bat sortzeko egindako eskakizunari erantzuten dio.\nNEB bake prozesuetan eta segurtasun gaietan nazioarteko esperientzia zabala duten hainbat pertsonek osatzen dute. NEBren helburua ETAren su-etenaren egiaztapenean jardutea da lan serio eta zorrotza eginez. Horretarako, Batzordeak euskal gizarteko elementu posible guztiekin egingo du lan.\nAzken bi egunotan NEB Euskal Herriko alderdi politiko, enpresarien elkarte, sindikatu eta Elizako ordezkariekin bildu da Batzordearen lanaren hasierari buruz hitz egiteko.\nNEBk aldizkako bilerak izango ditu euskal gizarteko elementu posible guztiekin Euskal Herriak eskatzen duen su-eten sinesgarri eta itzulezina sendotu eta sakontzen lagun dezaketen datu, ideia eta proiektuak elkarbanatzeko helburuarekin."} {"id": 153, "text": "Performance-a eraikuntza bezala pentsatzera, alegia, performance-ak zeinuak sortzeko duen bereizitasunean eta beraien eraldaketen inguruan hausnarketa egitera gonbidatu nahi ditu Itziar Okarizek lantegiko parte hartzaileak. Musikatik areago doan ibilbidea proposatzen digu Seijiro Murayamak. Arte performatiboaren espazioa eta denbora lantzeko, inprobisazioaren bidea gorputzaren, objektuen eta soinuen bitartez bilatzen du berak.\nMapa ikus-entzunezko ikerketa talde bat da, urtean zenbait aldiz Artelekuko hitzaldi aretoan biltzen dena gaur egungo ikus-entzunezkoen inguruan gauzak partekatu, eztabaidatu eta galderak egiten jarraitzeko. Datorren lan jardunaldia Itsaso Aranak aurkeztuko du, bisita egingo baitigu La Tristura kolektiboko gainerako kideekin batera.El amor era esto, esto, esto... [Hauxe zen maitasuna, hau, hau\u2026]\nVicente Ameztoyk bere etxeko ateak ireki dizkigu KOLDO MITXELENA Kulturunean. Martxoaren 23 arte Ganbaran egongo den erakusketan artista donostiarraren ibilbidea jasotzen duten 50 pieza baino gehiago ikusi ahal izango dira, horietako asko beretzat hain garrantzitsua zen etxean, Etxe-Ondon sortutakoak.\nErakusketa honek Amable Ariasen (Le\u00f3n, 1927- Donostia, 1984) ibilbide sortzailearen alderdirik ezezagunenen berrikuspen bat bildu du. Ez da, beraz, Gaur taldearen (Amable, Balerdi, Basterretxea, Chillida, Mendiburu, Oteiza, Sistiaga eta Zumeta) eragileetakoa,Manifiesto izenekoaren lehen zirriborroaren egilea eta Galeria Barandiaranen (Donostia, 1965-67) kosortzaileetakoa izan zenaren atzerabegirako osoa."} {"id": 154, "text": "Tailer hau laborategi gisa eskaintzen da bideojokoen kontzeptua eta mekanismoak aztertzeko eta eztabaidatzeko estetikaren, narratibaren, diskurtsoaren eta teknikaren ikuspuntutik, baita jolasgarritasunaren ikuspuntutik ere. Laborategiak hiru arlo landu nahi ditu, batetik, joko mekanismo horien azterketa kritikoa \u2013bideojokoa testu nahiz ingurune ludiko gisa hartuta-, bestetik, bideojokoen bidez egiten den diskurtso sorkuntzari buruzko ikerketa eta, azkenik, bideojokoen sorkuntzaren sustapena, ekoizpen independentearen ikuspegitik.\n2012. urtean, Alan Turing-en jaiotzaren mendeurrena ospatzen ari da munduan zehar. Matematikari, logikalari, BMGko heroi ikusezina eta informatikaren aita dugu Turing. Mendeurrenaren ospakizunen artean, UPV/EHUko Informatika Fakultateak eta Artelekuko Arte eta Teknologia Laborategiak tailer bat antolatu dute informatika-programen aukera estetikoak esploratu eta ikertzeko asmoz.\nHello World! Processing, konputazio sortzaileari buruzko dokumental bat da eta hausnarketa bat egiten du artistak, diseinatzaileak eta kodearen amateurrak protagonista diren sorkuntza esparru horretan prozesu, algoritmo edo esperimentazio bezalako ideiek duten zereginari buruz. Processing programazio plataforma irekiaren inguruan komunitateko aktore aipagarrienetako batzuekin egindako elkarrizketetatik abiatuta, dokumentalak eskaintzen ditu komunitate horrek partekatzen dituen zenbait erreferentzia, proiektu eta kontzepturen inguruan topatutako hainbat agiri.\nTailer honetan kodearekin egindako sorkuntza lanetik abiatuta sortutako formak eta sistemak aurkeztuko zaizkie artista, diseinatzaile eta arkitektoei. Hau dela eta, ariketa bezela proposatzen da objektuen sormena eta inprimatzea \u2013 diseinu parametrikoaren paradigmaren bidez garatuak \u2013 sistema modular batean konfiguratu daitezkeena.\nIkastaroaren helburua modu autonomoan garatzen diren ikus-entzunezko inguruneak sortzeko behar diren tresnak eta ezagutza eskaintzea da. Soinu-irudi harremanari buruz, denboran zeharreko portaera ezberdinei buruz eta logika ereduen diseinuari buruz eztabaidatuko da, ikastarotik kanpo garatu daitezkeen eta obra pertsonalean integratu daitezkeen arte sortzailearen adibide berriak sortu ahal izateko.\nTresnak::Tools jardunaldiek teknologia berrietara gerturatze bat proposatzen dute sarrera-saio batzuen bitartez, ondoren, ezagutza hori sorkuntza esparruan aplikatzeko helburuarekin. Hastapen-saio horietan, hainbat software eta hardware tresna aurkeztuko dira."} {"id": 155, "text": "Mendebaldeko Pirineotatik Bizkaiko Golkoraino, horra hor geure Euskal Herria, Euskararen Herria, aintzinako herria, landa latz eta menditsuz inguratua, Euskal Herria, folklorea bere sustraietan bizirik gordetzen jakin duena, herri zaharra. Eta hortxe bertan, Urola bailarako erdigune ezkutuan, bihotz-bihotzean,emango ditu bere lehen urratsak Sahatsa Euskal Dantza Taldeak 1976.urtean. Gaur egun Gipuzkoako Azpeitia eta Azkoitiako gaztez osatua, euskal folklorea ezagutaraztea eta zabaltzea du helbururik nagusiena eta horretan dihardu tinko eta firmoki.\nIraurgi Abesbatzak, Azkoitiko Musika Bandak eta Sahatsa Dantza Taldeak elkarlanean sortutako ikuskizuna izango da Azkoitiko San Andres jaien barne gozagai."} {"id": 156, "text": "cython\u2217 0.28.4 13 0.294\t 0.29~rc2\t0.28.6\t0.28.53\t0.28.43\t0.28.3\t0.28.24\t0.28.12\t0.28\t0.27.32\t0.27.2\t0.27.12\t0.27\t0.26.12\t0.26\t0.25.25\t0.25.1\t0.25\t0.24.12\t0.24\t0.23.5\t0.23.43\t0.23.3\t0.23.2\t0.23.2git16\t0.23.1\t0.23\t0.22.1\t0.22\t0.21.2\t0.21.12\t0.21\t0.20.2\t0.20.1\t0.20.1git90\t0.20\t0.19.2\t0.19.1\t0.193\t0.18\t0.17.4\t0.17.3\t0.17.2\t0.17.1\t0.17\t0.16\t0.15.13\t0.15\t0.14.12\t0.14\t0.13\t0.12.12\t0.12\t0.11.3\t0.11.2\t0.11.1\t0.10.3\t0.10.2\t0.10.1\t0.10\t0.9.8.1\t0.9.8\t0.9.6.14"} {"id": 157, "text": "Antsoren dorreak eleberri honek Nafarroako erreinuaren garairik liluragarrienetako batera eramaten gaitu. 1004ean Antso III.a Handiaren koroatzea izan zen; bere erreinaldian Hispainiako kristau erresumen hiru laurdenetako errege izatera iritsi zen. Guztiz karisma bereziko pertsonaia bat izan zen; haren biografiak, hala ere, lurralde-, erlijio- eta maitasun-kontuetan katramila askotan sartuta egon zela erakusten digu. Ez dago zalantzarik bere erresumaren mugen barruan ordena jartzen jakin zuen erregea izan zela, eta ez zuela beldurrik izan aukera izan zuen edozein lurralde konkistatzeari ekiteko. Santiago bidea, monasterioen eta ospitaleen eraikuntza eta arte erromanikoaren zabalkundea izango dira eleberri honen kapituluetan azalduz joango diren beste zenbait gai."} {"id": 158, "text": "Web orriak orain Alkatearekin zuzenean eta inolako bitartekotzarik gabe harremanetan jartzeko aukera eskaintzen dizu.\nGogora ezazu hiriko mantentze-lanei eta mota horretako ohiko gaiei dagokienez badituzula 943 880 739 telefonoa.\nTolosaldeko energia plana abian da eta eskualdeko energia-balantzea hobetzeko eta gizarteak, oro har, dituen zalantzei erantzuna emateko hainbat ekintza antolatuko dira.\nAbenduaren 14ean, asteazkena, herritarrei zuzendutako ondorengo ekintza antolatuko da BIDANIA-GOIATZEN:\nKontsumitzaileen energiari buruzko zalantzak entzun eta argitzeko zerbitzu askea eta profesionala da. Hain zuzen ere fakturazioari buruzko azalpenak, kontratazioa, eraginkortasun neurriak, energia berriztagarrien aukerak, diru-laguntzak, etab. argitzeko zerbitzua da."} {"id": 159, "text": "Oiartzungo Eskuz Pasaka VII. Txapelketa antolatuko du Txost Oiartzungo Pilota klubak. Guztira zortzi maila izango dira: benjaminak, 2008-2009an jaiotakoak; alebinak, 2006-2007an jaiotakoak; infantilak, 2004-2005ean jaiotakoak; kadeteak, 2002-2003an jaiotakoak; herrikoiak; neskak eta nagusiak. Txapelketako partidak ekainean, uztailean eta abuztuan jokatuko dira, igande goizetan eta asteazken arratsaldetan. Izena emateko epea maiatzaren 26an amaituko da. Horretarako, telefono hauetara deitu daiteke: 670 407 601 (Joxemari) edo 610 452 325 (Nekane)."} {"id": 160, "text": "Hemen gatoz berriro ere ikasturte berri bati hasiera emateko. Gure ametsa egi bihurtzeko beharrezkoa den ilusioarekin.\nBerramesten egitasmoaren helburuetako bat, Arrasate jolaserako eta elkarbizitzarako egokitzea da. Egokitze bidean, aurreko ikasturtean, gure ideia babestu eta partekatu zuten hainbat lagunekin topo egin\nProiektu honen bidez, haurren eta auzotarren parte-hartzearekin haurrentzat aproposak diren espazioak berreskuratu nahi dira, ludoteka eta auzoa biziberrituz."} {"id": 161, "text": "\"Gure profesional askoren eta osasunaren bidean beren esku-hartze aktiboa aldarrikatzen duten hainbat pazienteren bozgorailu gisara sortu da Asymi\", adierazi du elkartearen bultzatzaileetako batek, Aitor Moreno terapeutak.\n\"Bestalde, osasun-sistema bidezko eta demokratiko batean gaixotasunen bat duen herritarra nola tratatu behar den eztabaidatzeko foroa ere bada elkartea\", azaldu du Morenok."} {"id": 162, "text": "Ibilitako kilometroaren eta itxaron orduaren gaineko taxien tarifak %2 handituko dira batezbesteko hurrengo urtean, Donostiako Udaleko Gobernu Batzordeak onartu duenez. Eneko Goia alkateak esan duen bezala, aldaketa hauek \u201chirian zerbitzu ematen duten bi taxi-elkarteekin adostuta daude\u201d. Aldatuko ez direnak gutxieneko tarifak izango dira."} {"id": 163, "text": "Gure cookie-en eta hirugarrenen cookie-en bidez, gure zerbitzuak hobetu egin ditzakegu. Gure webgunea erabiltzen baduzu, onartu egiten duzu cookie-en erabilera. Informazio gehiago Aceptar\nGure erabiltzaileekin, sektoreko profesionalekin eta administrazio publikoekin dihardugu elkarlanean"} {"id": 164, "text": "Zarautz, euskal kostaldeko herria, hondartza luzeak eta olatuek egin dute ezagun. Surf ekitaldiak, Festak, museoak, dendak, pintxoak eta txakolina direla-eta, leku erakargarria da Zarautz, bai zarauztar bai kanpotarrentzat ere.\n\"Diruik etzego eta Playerotako porteriak guk egin behar genitun San Jose eguneako (martxoaren 19a) finalak atsaldian zian eta. Baino porteriak egin ahal izateko tuboak Martxoan 18 atsaldian iritsi zian ta porteriak egunian bertan laster batian egin behar izan genitun atsaldian finalak jokatzeko. 1958-1959 urteen inguruan izango zan\u2026\""} {"id": 165, "text": "Webgune honek cookie propioak eta hirugarrengoenak erabiliz informazioa biltzen du, gure zerbitzuak hobetzeko eta zure nabigatze-ohiturak aztertzeko asmoz.\nNabigatzen jarraitzen baduzu, cookie hauek instalatzeko baimena ematen duzula ulertuko da. Erabiltzaileak, nahi izanez gero, nabigatzailea konfigura dezake cookie-ak disko gogorrean instalatzea eragozteko, baina hau eginez gero webean nabigatzerakoan arazoak izan ditzake. Gehiago ikasi\nJarraian, hainbat nabigatzailetan konfigurazio hau nola aldatu azaltzen duten estekak eskaintzen dizkizugu:"} {"id": 166, "text": "Instituto de Cr\u00e9dito Oficial (ICO) erakundeak 272 miloi jarri ditu Espainiako enpresak nazioartekotzeko - Xehetasuna - Adimen Lehiakorra\nInstituto de Cr\u00e9dito Oficial (ICO) erakundeak 272 miloi jarri ditu Espainiako enpresak nazioartekotzeko\nICOren lehendakari Emma Navarrok eta Latinoamerikako Garapen Bankuko (CAF) Europako zuzendari Guillermo Fern\u00e1ndez de Sotok 272 milioi euroko kreditu bat sinatu dute, bigarren erakunde horrek finantzatu ditzan Espainiako enpresek herrialde latinoamerikarretan egiten dituzten inbertsio-proiektuak, dauzkaten likidezia-beharrak eta herrialde horietara epe ertainean eta luzean egiten dituzten esportazioak.\nNazioarteko Bankaren ICO finantzazio-programan ematen den lehen mailegua da. Inbertsioa edo likidezia helburu duten maileguak 25 milioi eurokoak izango dira gehienez; esportazioa helburu dutenak, berriz, 35 milioi euro artekoak izan daitezke (edo dagokion dibisako kontrabalioa izan dezakete)."} {"id": 167, "text": "Gehikuntzako fabrikazioa, funtsean, 3Dko eredu digital batetik abiatuta objektu bat erreproduzitzea da; material plastikoen, metalikoen, zeramikoen eta bestelakoen geruza oso meheak segidan gainjartzen dira, eta geruza horiek finkatuz joaten dira, objektua hiru dimentsiotan osatu arte.\nGehikuntzako fabrikazioak eragin handia izan dezake Gipuzkoako gaur egungo eta etorkizuneko ekoizpen-sarean, Gipuzkoako jarduera-sektoreetan erabiltzeko duen potentzialagatik. Mota guztietako geometriak era askotako materialez erreproduzitzeko duen gaitasunagatik eta, besteak beste, mundu digitalarekin duen loturagatik, potentzial izugarria du produktu eta negozio-eredu berrien garapenean aukera berriak sortzeko.\nProiektu honek gehikuntzako fabrikazioaren ikuspegi orokor bat eman nahi du, alderdi hauek pixkanaka deskribatuz:\nOndoren aipatzen diren azterketak eta txostenak Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko eragileek egin dituzte:"} {"id": 168, "text": "Froga psikologiko batzutara aurkeztu da protagonista, diru pixka bat irabazteko asmoz. Bere arazo ekonomikoak konpontzeko diru erraza irabaztekotan joan da, baina tranpa eta iruzurra aurkituko ditu ordainetan. Psikologa batek galdera sorta tranpatia egingo dio, gure gizon ergela urduritasunak jota utzi arte. Halabeharrez, bere onenak eman beharko ditu zoritxarreko amaierarik gerta ez dadin."} {"id": 169, "text": "Ikasturtea abian da eta ikastolako hainbat ekimen eta priektu martxan dira jadanik. Liburutegia, elkarbizitza, teknologia berriak, euskara, ingurumena zaintzeko proiektua..."} {"id": 170, "text": "Udaberriaren eta inauterien atariko, AGATE DEUNAri abestu diogu gaur Intxixu Ikastolan. Maila bakoitzak ardura bat hartu du; Haur Hezkuntzakoekin batzuk, sarrera nagusian beste batzuk, auzoko nagusien egoitzetara goiko mailetakoak..."} {"id": 171, "text": "\u201cBelarriluze\u201d (euskararen aurrean jarrera zabala eta saiatzeko prest) ala \u201cAhoprest\u201d (euskaraz etengabe aritzeko prest)."} {"id": 172, "text": "3. zikloko ikasleak osatzen ari dira; historian zehar ekinbide garrantzitsuak izan dituzten emakumeen mapa interaktiboa da. Bertan, beren datu irudi eta informazioa eskura duzue eta munduko mapan kokatuta daude."} {"id": 173, "text": "Artistaren saiakerak BBKren Kultura Gelan daude ikusgai, apirilaren 16ra arte. Gehienak marrazkiak eta grabatuak dira."} {"id": 174, "text": "Egunkaria auziari buruzko beste liburu bat argitara eman berri dute asteon. Egunkaria, amets baten egia du izenburu argitalpenak, eta atzo aurkeztu zuten jendaurrean. Unibertsitateko irakasleak dira liburuaren egileak, Txema Ramirez de la Piscina, Ram\u00f3n Zallo, Teresa Agirreazaldegi eta Pedro Ibarra, eta Joan Mari Torrealdairekin batera egin zuten lanaren aurkezpen gisako agerraldia. Lorea Agirre kazetariak idatzitako Gezurra ari du liburuaren atzetik, Egunkaria auziari buruz argitaratzen den bigarren liburua da honokoa, eta \"amesgaiztoa hasi aurreko egiak\" jasotzeko borondatearekin jaio da, hots, paraleloki eta hainbat gezur medio epaitua izan den proiektuaren hastapenari buruzko informazio osoa helarazteko asmoarekin.\nEgunkaria auzia delakoaren baitan une garrantzitsua bizi izan da gaurkoan, Madrilgo (Espainia) Audientzia Nazionaleko Gomez Bermudez epaileak, absoluzioa jakinarazi baitie bost auzipetuei. Pozteko albistea etorri da oraingoan epaitegi berezitik, baina kaltea eginda dago; izan ere, 7 urte iragan dira Estatuak indarrez Egunkaria itxi eta herri euskaldunaren kontrako erasoa abiatu eta herri euskalduna bera, euskara, euskalgintza, herri mugimendua eta abar kriminalizatu zituenetik. Epaiak absoluzioa jasotzen du, baina Egunkariak itxita jarraitzen du\nEuskal Herrian Euskaraz, herri mugimenduko eragile euskaltzaleak Mobilizazio Eguna deitu zuen atzo, hilaren 26an, \u201cEuskarari erasorik ez! Euskaraz bizitzeko Egunkaria libre!\u201d lelopean. Hainbat eta hainbat izan ziren beste herrietatik Iru\u00f1ea eta Gasteizko Gobernu delegaritzen aurrean egin ziren elkarretaratzeei oihartzuna eman zieten ekimenak, eta ehunka euskaltzalek hartu zuten parte euskararen aurkako erasoari erantzuteko mobilizazioetan.\nEHEk Mobilizazio Eguna deitu du hilaren 26rako, martitzena, \u201cEuskarari erasorik ez! Euskaraz bizitzeko Egunkaria libre!\u201d lelopean. Mobilizazio Egunean zehar, Euskal Herriko hainbat herri eta auzotan izango dira leloak jasotzen duen aldarrikapenari hauspoa eta oihartzuna emango dioten ekimenak, Gasteizko eta Iru\u00f1eko Gobernu delegaritzen aurrean egingo diren mobilizazio nagusiekin batera\nAurreko aldian krisi ekonomikoa izan zen Bortzirietako Tipi-Tapa telebistaren kontra egiteko aitzakia, eta oraingoan Noaingo aireportuaren segurtasuna da Euskalerria Irratia eta Euskadi Irratiaren kontra egiteko erabilitakoa. Nafarroako Gobernuak. AENAk bideratutako azterketek Noaingo aireportuko interferentziak aipatu hedabideen antenetatik ez datozela ziurtatu arren, Nafarroako Gobernuak entzungorrarena egin du eta hile bukaerarako antena horietatik ez emititzeko agindua eman die aipatu hedabideei, erabakia beren eskumenetatik kanpo egon arren\nGaurtik aurrera, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba osoan ikuz liteke Hamaika telebista, Euskaltelen bidez. Otsailean Basauri, Bilbo, Arrigorriaga, Etxebarri eta Galdakaora zabaldu zuten emisioa eta dagoeneko Euskal Herriko lurralde zati handi baten emititzera pasa dira. Apurka apurka, zabalduz doan euskarazko telebista dugu Hamaikarena.\nSei urte dira Entzutegi Nazionaleko Juan Del olmo epailearen aginduz Euskaldunon Egunkariaren aurka, eta beraz euskalgintzaren aurka, jo zuenetik. Hori dela eta, Egunkariaren Aldeko taldeak elkarretaratzea deitutazuen gaurko eguerdiko hamabietarako Martin Ugalde Kultur Parkean, Andoainen.\"Munduan libre bizi ahal izateko, Egunkaria libre\" esaldiaren inguruan indarrak metatzeko deia eginez, hamarnaka herritar batu dira elkarretaratzera.\nNafar Gobernuak euskaraz emititzen duten hedabideen aurkako gerran da; horren adierazgarri da %96an murriztu duela azken ikasturteetan euskarazko hedabideentzat zuzendua zegoen diru-laguntza. Euskaraz emititzen duten hedabideak entzun ahal izan ditugu azken hilabeteetan neurri horien aurka kexu eta salaketa eginaz. Alferrikakoa izan ez bada ere, murrizketa horiek lehen biktima ekarri dute: Baztan-Bidasoa bailaran emititzen duen Ttipi Ttapa telebista."} {"id": 175, "text": "Donostiako hainbat auzotan euskara batzordeak sortu dira bertan dauden premiei eta beharrei hobeto erantzuteko. Auzo horietan gainera, batzordea euskara auzoan sustatzeko erreferente nagusia izatea da asmoa.\nMerkatariek, kultur eragileek,auzo-elkarte eta kirol-elkarteetako kideek, euskaltegiek, eskolek, guraso eta gazte taldeek eta norbanakoek hartzen dute parte euskara batzordeetan. Euskara Zerbitzuak sustatu dituen batzordeen koordinazioaz Bagera elkartea arduratzen da.\nUdalak Donostian euskararen normalizazioan urratsak emateko asmoz martxan du \u201cEuskararen Plan Orokorra 2011-2015\u201d. Plan hori gauzatzerakoan auzoz-auzo eragitea garrantzitsua da, hizkuntzaren normalizazioa lortzeko ekintzak auzoen berezko ezaugarrietara hurbildu eta etengabe egokitzen baitira.\nEsku-hartze hori herritarren inplikazioa eta parte hartzearekin ari da bideratzen Euskara Zerbitzua, erakundeen eta eragile publiko eta pribatuen artean lidergoa eta elkarlana partekatuz.\nEuskararen Plan Orokorra marko gisa hartuta, auzoan euskararen normalkuntzak aurrera egiteko helburu zehatzak finkatzea.\nAuzoetako euskara batzordeen egitasmoak finantzatzeko Euskara Zerbitzuak diru laguntzak ematen ditu. Hauek dira diru laguntza eskatzeko baldintza nagusiak:\nGuztira, 2017an, 11 euskara batzorde daude osatuta. Horietan Bagera Euskaltzaleen Elkartea ari da dinamizazio eta koordinazio lanetan.\nHonako auzoetan ari dira euskara batzordeak lanean, bakoitzaren gainean klikatuz ikus dezakezu informazio gehiago:\nEzkerretik eskuinera, Miren Azkarate zinegotzia, Garbi Losada Ados Teatroko zuzendaria, eta Ane Gabarain, Sara Kozar eta Dorleta Urretabizkaia aktoreak"} {"id": 176, "text": "2017ko urrian eta azaroan zehar, Koldo Mitxelena Liburutegian, euskarazko Irakurketa Erraza taldea egongo da berriz ere, baina oraingo honetan GOIZEZ!"} {"id": 177, "text": "Euskal Herriko Pirinioak ekialdeko muturrean daude Hiru Errege Mahian (2428 metro) hasi eta, mendebalderantzat, Larruneraino (900 metro) hedatzen delarik. Pirinioak ere beste hiru taldetan zatitzen ditugu:\n-Ardatzeko pirinioak: Bortziriak, Larrun, Urtzumendi, Aldudeak Kintoa, Oroz-Betelu, Irati-Mendibeltza, Iguntzeko Mazizoa... dira bertako mendi garrantzitsuenak. Mendi hauek ez dira oso garaiak baina malda handikoen multzoa osatzen dute.\n-Pirinioen hego isurialdea: 3 mendikatetan dago zatiturik. Barrualdeko mendikateak, Barrualdeko sakonunea eta kanpoaldeko mendikateak. Lehenengo mendikatea Euskal Herriko Pirinioetako sektorerik garaiena eta hedadura handienetako bat duena da eta berau Orhi eta Au\u00f1amendi bezalako mendiek osatzen dute. Barrualdeko sakonunea Irunberritik Iru\u00f1araino luzatzen da, eta Arakil ibaiaren korridoretik jarraitzen du. Azken mendikatea berriz Erreniega, Alaitz, Izko eta Leire bezalako mendiek osatzen dute eta Ebroko sakonunearen gainera datorren Pirinioen parte dira.\n-Pirinioen Ipar isurialdea: Pirinioen ipar isurialdealdeak orografia sinplea du. Mendi-oineko mendikateak altuera galduz doaz ekialdetik mendebaldera luzatu ahala. Pirinioen oinean Senpere, Hazparne eta Amikuzeko zakardietako erliebeak modelatu leun eta monotonoa du ezaugarri.\nEuskal kantauriar mendiak ez dira Pirinioak bezain garaiak, eta egitura norabideetan ere desberdintasunak dituzte. Bi sektore bereiz daitezke:\n-Euskal Herriko Mendiak, banalerroaren iparraldean: kostaren paraleloan, Errobi ibaiaren arrotik Barbadun ibairaino (mendebaldean) hedatzen dira. Uren banalerroaren iparraldean, eta kostatik barrualderantz, lau unitate bereizten dira. Kostako mendikate tertziarioa, Kostako ipar antiklinorioa, Bizkaiko sinklinorioa eta Bizkaiko antiklinorioa. Lehenengo mendikatea Getariatik Gipuzkoako ekialdeko muturreraino iristen da. Bigarren mendikatea berriz Bortzirietako mendikatearen eta Matxitxako lurmuturraren artean dago, eta lerrokadura horretan Ernio, Izarraitz, Arno, Illuntzar eta Sollube dira mendi nabarmenenak. Bizkaiko sinklinorioari dagokionez Punta Galeatik (mendebaldeko muturrean) Bortzirietako eta Aldudeak-Kintoako mazizo paleozoikoetaraino doa, mendebaldetik ekialdera gero eta altuagoak diren tontorrekin. Azkenik Bizkaiko antiklinorioa dugu. Bortzirietako mazizotik Ordunteko mendietaraino (Euskal Herriaren mendebaldeko muturrean) hedatzen den lerrokadura da, Pirinio aurreko mendikateen segida gisa, eta Aralar Aitzgorri, Anboto, Gorbeia eta Ganekogorta eratzen dute.\n-Euskal Herriko mendikate eta arroak, banalerroaren hegoaldean: Mediterraneoko isurialdean kokatuta daude, eta Ebro ibaiaren arroan, Arabararen parte bat eta Nafarroaren erdialde eta mendebaldearen beste bat hartzen duen sinklinal bat du egitura. Berau lau zatitan banatzen da. Arabako Lautada, Mendebaldeko mendikateak, Erdialdeko mendikateak, eta hegoaldeko mendikateak. Lehenengo lautada Pirinio aurreko sakonunea ertainaren jarraipena da, eta Arakil ibaiaren korridorearen bidez egiten du bat Iru\u00f1ea eta Irunberrirekin. Korridore horretatik doaz Gasteiz eta Iru\u00f1ea arteko komunikazio bide nagusiak eta Aralarreko eta Entzia Urbasako mendikateen artekoak.\nBigarren mendikateei dagokienez Badaia, Arkamo, Gibixo, Salvada eta Arrato mendikateak mendebaldetik isten dute Arabako Lautada. Erdialdeko mendikateei dagokienez esan behar Arabako eta Nafarroako lurraldeetan zehar hedatzen dira, norabidea mendebaldetik ekialdera delarik, eta Pirinioetako kanpoaldeko mendikateen mendebaldeko jarraipena du, Andina, Urbasa, Entzia, Iturrieta eta Gasteizko mendiak osatzen dutelarik. Azkenik Hegoaldeko mendikateak ditugu. Bertan Tolo\u00f1o mendikateak bereizten ditu Trebi\u00f1oko arroa eta Araba Errioxako eskualdea, Tolo\u00f1o mendietaraino luzatzen da mendebaldetik eta Kodes mendikateraino ekialdetik.\nEuskal Herria Ebroko sakonuneko alderik mendebaldekoenean dago. Iparraldean kantauriar, Andia, Urbasa, eta Izko mendikateak eta hegoaldean Ebro ibaiak mugatzen dute sakonune hori. Ebro ibaiak zeharkatzen du alderik alde, baino sakonunea ez dator bat ibaiaren arroarekin.\nEuskal Herrian lau eremu bioklimatiko ezberdin daude: Ozeaniarra, Menditarra, Trantsiziozkoa eta Mediterraneo-kontinentaldua. Bertan landaretza askotarikoa da eta hariztiek, artadiek, ameztiek, pinudiek, haltzadiek eta pagadiek osatzen dute.\nEuskal Herriko iparraldetik hedatzen da. Klima hezea eta epela dagoen lekuetan egoten da, bertan zabaltasun termikoa txikia delarik. Zati hauek bereizten dira:\n-Paduretako landaretza: Gizakien jardueraren ondorioz hedadura eskasa du. Paduretan ibai eta itsasoko urak bat egiten dute eta landareak oxigeno eskasiari eta gazitasunari egokituta daude. Bertan dauden landareak Salikaria, ihiak, lezkak eta milizkak dira.\n-Erriberako landaretza: Baso arruntenak haltzadiak dira, baino industria eta nekazaritzaren ondorioz gutxitu dira, hala ere ibai zatietan batzuk aurki ditzazkegu. Haltzadiak haltzek osatzen dute alegia, honeiz gain, lizarrak, sahatsak, lupua eta huntza aurki ditzakegu.\n-Hariztia:Hau ere gizakiaren ondorioz asko urritu da. Baso hau, haritz kaodunez osatuta dago, baso argitsua da eta lurtzoru hezeak eta prezipitazio erregularrak behar ditu. Zuhaizka estratuan gorostia, elorri zuria eta txilarra aipa daitezke.\n-Harizti-lizardia: Baso hau haran estuetan eta malda handiko mazeletan egon ohi da. Espezie gehienak haritz kanduduna, lizarra, intxaurrondoa, astigarra, gaztainondoa, zumarra, pagoa eta urkia dira.\n-Kantauriar artadia: Baso hau kararrien gainean egoten da, leku epel, aireztatu eta malda handikoetan. Artadi ondo kontserbatuak baso sarriak dira, oihanpe ugariagatik sarbide zailekoak eta babes bikaina dira faunarentzat. Artea da baso horretako espezie nagusia.\nErro, Urrobi, Irati, Zaraitzu eta Erronkariko haranetan zehar hedatzen da, eta 1000 metrotik gorako mendikaldeetan. Tenperatu baxuak eta prezipitazio handiak dituzte, eta bertan Pagadia, Pinu gorrien pinudiak, Izeiak eta izeidiak dituzten pagadiak, pi\u00f1u beltzen pi\u00f1udiak eta mendi larrea. Lehenengoa klima ozeaniarreko eta trantsiziozko eskualdeetan zehar izaten da. Ingurugiro hezetasun handia behar dute eta alde lehorragotan bakarrik ordezkatzen dituzte ameztiek.Urbasa, Kintoa eta Tolo\u00f1o mendikateko pagadiak ospetsuak dira.\nPi\u00f1u gorrien pi\u00f1udiak batez ere Pirinioetan ageri dira. Pi\u00f1ugorriak hedatzen ari den espeziea da, zabaltasun ekologikoagatik eta bestetik jarduera antropikoari esker, bai zuzena ( espezie hau landatzen delako) eta bai zeharkakoari (hosto erorkorrak botatzen direlako).\nIzeiak eta izeidiak dituzten pagadiak monoespezifikoak osatzera jotzen du, baino pagoa basapi\u00f1ua edo pi\u00f1u beltzarekin ere azaltzen da. Nafarroako Pirinioetan izeidun pagadia aurki daiteke.\nPi\u00f1u beltzak ondo eramaten ditu izozte handiak eta elur gisako prezipitazioak. Altuera handietan aurki genezake eta hoietan altuera galtzen du.\nAzkenik mendi larreak ditugu. Hauek Nafarroako Pirinioetako alderik gorenetan daude. Han baldintza klimatiko gogorrak daude eta basoa osatzea ezeztatzen du.\nPirinio aurreko arroa hartzen du eta zabaltasun termikoa klima ozeaniarrekoa baino handiagoa da eta prezipitazioak urriagoak. Bi partetan bereizten da: ameztia eta erkameztia.\n-Ameztia: Lur zoru kareatsu, azido eta ondo drenatuak hartzen ditu eta baldintza egokiak ditu eremu horietan hazteko. Araban batez ere mendietan aurki genezake.\n-Erkameztia:Baldintza desegokietan hosto txikiagoak izaten ditu. Artearen eta ezpelen ondoan izaten da. Lehen, haranen sakonaldeetan zeuden baina orain nekazaritzagatik muino harrizuetan aurki genezake. Basoetan ugaltzen hasita daude.\nEbroko sakonunean dago eta kontraste handiko klima du,udak lehor eta beroak dira eta neguak hotzak eta prezipitazo nahiko lehorrekin. Hauek bereizten ditugu: Erriberako basoa, karraskadiak eta alepo pi\u00f1uen pi\u00f1udia.\nKarraska espezie hosto iraunkorra da, klima mediterraneo kontinentalduan. Zuhaitz-estratuan karraska, erkamentza eta gurbitza ageri dira eta zuhaiska estratuan abaritza eta ipurua. Ebroko sakonunean suntsitu egiten dute, horregatik aztarna bakan batzuk besterik ez dira agertzen.\nIbai hauek abiadura handia hartzen dute eta igadura handia izaten dute distantzia motzetan desnibel handiak daudelako. Arro hidrografiko txikia dute hegoalde iparralde norabidean.\nEmari ezpezifioak handiak dira, ozeanoaren eraginagatik euri erregimenak nagusiak baitira. Neguan emari horiek handiak izaten dira eta udan ere ez dira oso txikiak. Emaria prezipitazioari hestu lotuta dago. Elurrak ez eragin handirik, baina batzutan salbuespen batzuk daude.\nIbai hauetan terrazak sortzen dira beren desnibela txikia delako. Ibai hauek Ebrora jotzen dute eta hauen norabidea iparraldea hegoaldea da. Irati eta Arga dira emari handienak duten arroak, besteak urriagoak izanik.\nEuri erregimenak garrantzi handia izaten du, udan agortze aldiak gertatzen dira eta neguan berriz beste isurialdetan baino eragin handiagoa dute."} {"id": 178, "text": "Oso bideo polita eta didaktikoa Motion Graphics ideiaren inguruan. Pena bakarra zera da: sarritan ekoizpen guztiaren onena hasierako minutuetan ikusten dugula, eta hortik aurrera denak behera egiten duela. Zaila da maila horri eustea!"} {"id": 179, "text": "Nono gazte eskizofrenikoa da, bere eldarnioan, munduko arma-norgehiagoka geldiarazteko aukeratua dela pentsatzen du. Betidanik bakarrik bizi izan da bere ama nekagarriarekin; baina \"Santo Job\" sikiatrikoan sartzen dutenean, egiazko adiskidetasuna ezagutuko du Ramon eta bertako koadrilla xelebre baten eskutik..."} {"id": 180, "text": "Vietcong 68ko kideak ZarataZarautzen - Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Vietcong 68ko kideak edukiko ditugu. Lehen diskarekin egin zuten bezelan bigarrena ere gela arroxean aurkeztuko dut..."} {"id": 181, "text": "2014 URRIA: Kronika; Dispertsioa 469 preso; Espetxeak; Osasun Eskubidea; Senide eta Lagunak; Urriko elkartruke eta esperienziak; Ekimenak; Mirentxinek 15 urte; EPPK Zerrenda. Gaixotasun larriak dituzten presoak.\n2014 uztaila - abuztua honetan: Sakabanaketa 466 preso 76 espetxetan; Destino aldaketa; Askatasunak; Espetxeetan; Senide eta lagunak; Etxeraten jarduera; Euskal Preso Politikoen Kolektiboa: Zerrenda. Gaixotasun larriak dituzten presoak\n2014ko lehen sei hilabeteko balantze honetan: Sarrera; dispertsioa; isolamendua; bizi osorako espetxe zigorra; osasun eskubidea; eraso fisikoak; borrokaldiak; espetxeetako bizi baldintzen okertze orokorra; ikasketak; kokapena; lehen sei hilabeteko gertakari garrantzitsuenak; EPPK-ko presoen zerrendak: 472 preso 76 espetxetan.\n482 dira EPPK-ko presoak, 2014ko ekainaren 25ean: 5 Euskal Herriko espetxeetan, 367 Espainiako estatuko gainerako espetxeetan, 100 Frantziako estatuan, 1 Ingalaterran, 1 Portugalen eta 8 etxean preso, horietako 1 Ingalaterran.\n495 dira EPPK-ko presoak, 2014ko apirilaren 14an: 5 Euskal Herriko espetxeetan, 376 Espainiako estatuko gainerako espetxeetan, 103 Frantziako estatuan, 1 Ingalaterran, 1 Ipar-Irlandan, 1 Portugalen eta 8 etxean preso.\n506 dira EPPK-ko presoak, 2014ko martxoaren 20an: 6 Euskal Herriko espetxeetan, 386 Espainiako estatuko gainerako espetxeetan, 104 Frantziako estatuan, 1 Ingalaterran, 1 Ipar-Irlandan, 1 Portugalen eta 7 etxean preso.\n513 dira EPPK-ko presoak, 2014ko otsailaren 12an: 4 Euskal Herriko espetxeetan, 389 Espainiako estatuko gainerako espetxeetan, 109 Frantziako estatuan, 1 Ingalaterran, 1 Ipar-Irlandan, 1 Portugalen eta 8 etxean preso.\n526 dira EPPK-ko presoak, 2013ko abenduaren 13an: 7 Euskal Herriko espetxeetan, 392 Espainiako estatuko gainerako espetxeetan, 116 Frantziako estatuan, 1 Ingalaterran, 1 Ipar-Irlandan, 1 Portugalen eta 8 etxean preso.\n529 dira EPPK-ko presoak, 2013ko azaroaren 28an: 5 Euskal Herriko espetxeetan, 396 Espainiako estatuko gainerako espetxeetan, 115 Frantziako estatuan, 2 Ingalaterran, 1 Ipar-Irlandan, 1 Portugalen, 1 Venezuelan eta 8 etxean preso.\n585 dira EPPK-ko presoak, 2013ko irailaren 13an: 10 Euskal Herriko espetxeetan, 437 Espainiako estatuko espetxeetan, 123 Frantziako estatuan, 3 Ingalaterran, 1 Ipar-Irlandan, 1 Portugalen, 10 etxean preso eta 1 Autun (Frantzia) konfinatuta."} {"id": 182, "text": "Hainbat herrialdetan zabaldutako greba deialdiarekin bat egiten dugu indarkeria matxistari, esplotazioari eta diskriminazioari nahikoa dela esateko."} {"id": 183, "text": "ANITA MARAVILLAS TEATRO taldeak, Euskal Herriko txoko desberdinetatik PINTTO PINTTO lana aurkeztu ondoren, udaberrirako proiektu berria dakar. Aurkeztutako panpinen eta antzezlanen estetikak izandako harrera ona ikusita, erronka berria dugu. Oraingoan, panpinak kalera atera eta ikuslegoarekin nahastuko dira. ANITA MARAVILLASen panpinen eta estetikaren jarraitzaile sutsuak gara, eta, oraingoan, kostaldeko emakumeen irudi eta presentziari ikusgarritasuna eman nahi diogu.\nGure helburua animazio ibiltari bat egitea da. Horretarako, kostaldeko emakumeak aukeratu ditugu. Hauek gure historian izan duten garrantzia ikusarazi nahi dugu, eta baita portuetan hain garrantzitsuak izan diren emakume hauei omenaldi xume bat egin ere.\n3 panpina erraldoi hauek (pertsona tamainakoak) bidean topatzen dituzten elementuekin parte hartuko dute, tabernetan, plazetan, portuetan\u2026 ikusleekin jolasean arituko dira eta irudi ederrak eskainiko dituzte herriko txoko desberdinetan.\nBestalde, kalejira giroan mugituko dira gure pertsonaiak, beraiekin trikitrixa eta panderodun bi emakume joango baitira, bide osoa girotzen. Gure hiru \u201candrek\u201d, bihurrikerien artean, dantzan aritzeko aukera ere izango dute eta dantzara aterako dituzte herriko lagunak, erromeriaz goza dezaten.\nMusikari dagokionez, kantutegi berezia izango dugu. Gure kostako emakumeei egokitutako kantak berreskuratu ditugu, gonak eta oinak dantzan jartzeko."} {"id": 184, "text": "Helburu bat dugu: pobrezia desagerraraztea, edozein pertsona duintasunez bizi ahal izateko eta osasunerako eskubideaz gozatu ahal izateko.Horretarako, komunitateei lagun egiten diegu, haien osasuna hobetzeko balio duten proiektuak abian jarriz, eta gure lanaren bidez herritartasun global bat eraikitzen laguntzen dugu, aldaketa sozialarekin konprometitutako herritarrena"} {"id": 185, "text": "2018ko Irailaren 7an, ostirala,11:00tan hasiko da kurtsoa maila guztientzat: DBH, Batxilergoa eta Zikloak (eskaintza partziala izan ezik).\nLeizaran Institutuko hiru irakasleek Finlandiako ikastetxe batzu bisitatu dituzte, bertatik bertara herrialde horretako hezkuntza sistema ezagutzeko."} {"id": 186, "text": "Classroom / Ikasgela erabiltzaile guztientzat gaituta dugula (edo ikasle eta irakasleentzat bakarrik), zehaztu genezake nork sor dezaken eskola edo klase bat. Configuraci\u00f3n avanzada atal honetan egiten da hori, eta egiztatutako irakasleak eskolak sortzeko gai izatea da komenigarriena (Permisos del profesor).\nAplikazioa gaituta dugula, ikastetxean Classroom erabiltzen duten irakasleetzat Classroom Teachers izeneko talde bat sortzen da, automatikoki, administratzailearen kontsolako Grupos atalean. Administrariak talde horretan irakasle guztien taldea (irakasleak@gureikastetxea.net) sartuz gero, erabiltzaileei Grupos for Business / Taldeak aplikazioan Classroom Teachers taldean partaide direla agertuko zaie. Modu honetan, irakasle guztiak Classroomen irakasle rola izango dute. Laguntza : Permisos de maestros\nTutore edo gurasoei ikasleak Classroomen egin dituen jardueren inguruko informazioa bidali ahal izateko, aukera hau gaituta izan behar dugu. Irakasle guztientzat gaituta nire ustez.\nIkastetxeko Google Classroom kurtso batean beste ikastetxe bateko (Google Apps Hezkuntzarako duena) ikasleak parte hartzea nahi badugu, zerrenda zuri horretan sartu behar dugu ikastetxe horren domeinu izena. Bi ikastetxeen elkar lanerako aukera interesgarria da.\nIkastetxeko erabiltzaileak sortutako ikasgeletara nor apunta daiteken zehatu genezake, eta bertako erabiltzaileak zein ikasgelara apunta daitezkeen.\nClassroom APIa dugu hemen, Classroomen beste Google aplikazioetako datuak erabili ahal izateko aukera (interesgarria eta beharrezkoa)."} {"id": 187, "text": "Gaztetxeko areto nagusiko paretak, soinu premian daude eta guk, ezin diogu denbora gehiagoz musika gose-egarri horrekin utzi.\nHorregatik, Maiatzaren 1ean (ortzila), arratseko 10etan DAMA eta LA BONA DEA izango ditugu taulagainean.\nHonen aintzintik, egun osoan zehar, MAIATZAREN LEHENA LANGILEAREN EGUNA dela eta, egitarau interesgarria dago osatua (mobilizazioak, bazkaria...)"} {"id": 188, "text": "Seguruenik noizbait artxibo mota bat aurkitu duzula, jada dokumentua, irudia, audioa, bideoa\u2026 ezin izan duzula ireki zure ordenagailuak irakur dezakeen formatu desberdina duelako. Artxiboren bat beste formatu batera bihurtzeko beharra izan baduzu eta nola egin ez baduzu jakin, jarrai ezazu irakurtzen, gaur KZguneatik konponbidea emango dizugu eta.\nWebgune honen bidez edozein testu dokumentu bihurtu ahal izango duzu PDFetara eta alderantziz. Gainera, dokumentuak online editatu ahal izango dituzu, edo PDF artxiboak elkartu edo banatu.\nPDFCrowd artxiboak webgunetik PDF formatuan sor ditzakezun oso intuiziozko eta erabiltzeko web erraza da. Bere ordainketa-bertsioarekin orientazioa alda dezakezu, orrialde-tamaina pertsonalizatu eta pasahitz bat zure pdf artxiboan jarri.\nArtxibo konprimatuak, audio edo bideokoak, argazkiak eta dokumentuak beste formatu batera era errazean eta klik gutxi batzuekin bihur ditzakezun web-orria. Gainera, ondoriozko artxiboa pertsonalizatu ahal izango duzu.\n300 formatu baino gehiago jasaten dituen online audio bihurgailua. Hainbat artxibo bihur ditzakezu batera, deskarga bizkortzeko zip fitxategi batean konprimatzeko aukerarekin, eta bideo bateko soinua edozein formatutan ateratzea. Online konbertsio tresna honek edozein testu, argazki, bideo edo audio formatu bihurtzen du une batean, tipo bereko beste batera.\nEstekak edo artxiboak hainbat formatura bihurtzeko konbertsio multimediako online web-zerbitzua. Online bideoko atari sorta handia jasaten ditu, YouTube, Dailymotion eta Vimeo bezalakoak. Abiadura handira eta goiko kalitatera bihurtzeak eskaintzen dituen ordainketako bertsio bat du.\nEta zuk, jada online tresna hauek ezagutzen dituzu? Artxibo mota guztiak bihurtzeko erarik errazena proba ezazu"} {"id": 189, "text": "Azpeitiko sokamuturrak 500 urte bete ditu aurten, eta ederki ospatu dugu, baina aurten bete da beste urteurren bat, apalagoa bada ere: 10 urte kunplitu ditu Zezen Beltz elkarteak. Eta, orain, elkartearen 10. asteburua antolatu dugu: urriaren 12an, 13an eta 14an izango da. Egitaraua, oparoa.\nAurten ere entzierro txikiak, zezen txikiekin jolasak eta bigantxak izan dira San Inazio festetan. Eta berriz ere, giro polita eta jende asko. Zezen Beltzen izenean, eskerrik asko parte hartzaile eta laguntzaile denei! Hemen festa hauetako bideo batzuk:"} {"id": 190, "text": "Chivako Sokako Zezenaren kongresua dela-eta Azpeitiko sokamuturraren dokumentala katalanez eta espainolez laburtzeko aukera sortu zen. Bide batez, frantsesezkoa eta ingelesezkoa ere egin ditugu. Zezen Beltzek 'Soka ez da eten' 2011n estreinatu zuen, euskaraz, 75 minutuko iraupenekoa. Laburpen bakoitza ordu laurden batekoa da."} {"id": 191, "text": "Emakumeek eta neskek zientzian modu erabateko eta bardintasunezkoan parte hartu deien, Nazino Batuen Batzar Nagusiak domeka hau Zientziako Emakume eta Nesken Nazinoarteko Eguna izentatzea erabagi eban 2016an. Elhuyarrek urteak daroaz lanean helburu horregaz, eta aurten be bat egingo dau nazinoarteko egun horren aldarrikapenakaz.\nHorrezaz gan, Norteko Ferrokarrilla-n Matematiken eta emakumeen arteko hartu-emonak aztertuko ditu Eli Alberdi Estibaritz matematikariak. Elhuyar aldizkariak, barriz, emakume ikertzaileak ezagutzeko aukerea emoten dau, besteak beste, Ekinean ataleko alkarrizketen bitartez.\nBeste alde batetik, Elhuyarrek emakume zientzialariei komunikabideetan protagonismoa emoteaz gan, beste proiektu batzuen bidez be bultzatzen dau nesken eta emakumeen parte-hartzea zientzia-eremuan. Aitatzekoa da proiektu horreetako asko lankidetzan egiten dituala, helburua lortzeko ezinbestekotzat joten dauelako alkarlana.\nHorren adibide da Plotina, Europan ikerketea garatzen daben erakundeetan bardintasuna sustatzea eta bermatzea helburu dauen Europako proiektua. Orain gitxi, urtarrilean, egin eben kideek azken batzarra. Istanbulen izan zan, eta, tartean, nazinoarteko ikerketa-zentroetan bardintasun-planak garatzean ikasitako lezinoak konpartiduteko tailer bat egin eben, Elhuyarreko kideen gidaritzapean."} {"id": 192, "text": "Dantza antzokietan ohiko bihurtzeko ahalegin batzuk egiten ari dira. Eusko Jaurlaritzak dantza garaikidearen zirkuitoa bultzatu du. Ahalegin xumeak dira behar larriak dituen alorrarentzat. Dantzariak aurten ere gordin mintzatu dira. Gipuzkoako dantza profesionalen elkarteak egoera dramatikoa dela salatu du. Iaz idatzi nuen Kulturaren Euskal Plana abiatu berri zela, eta aurten ikusiko genituela horren emaitzak. Baina aurten apenas ikusi dugun ezer. Puxika hutsa ote zen ala atzeratuta datorren, hori datorren urtean ikusi beharko dugu.\nDantza tradizionaletik abiatuta antzokira begira prestatutako hainbat ikuskizun berri aurkeztu dira. Peio Otano dantza historikora hurbildu da Le Basque ikuskizunarekin. Mikel Sarriegik Goierriko dantzen azterketa, berreraikitze eta taularatze lan sendoa burutu du Aurtzaka dantza taldearekin. Kukai eta Tanttakaren arteko elkarlanak bigarren fruitua eman du: Otehitzari biraka. Aurrekoan bezala ikus-entzunezkoek pisu handia dute ikusgarrian, eta dantza tradizionala eskema narratiboan egokitzeko ahalegina egin du Jon Mayak. Claude Iruretagoiena gogotsu ari da lanean eta bi lan taularatu ditu aurten Maritzuli konpainairekin. Izan dira gehiago ere. Dantzak eta kantak lotu dituen Bidean Zehar izenekoa, edo Leinua eta Elgar Oinka taldeek aurkeztu dituztenak. Emaitzak denetarikoak. Ausartak eta interesgarriak batzuk, eta ekarpenik gabeko hutsalak beste batzuk. Salbuespen batzurekin, ikuskizun berri horietako gehienek ibilbide motza izan ohi dute. Eta desoreka hori ez da beti proposamenen kalitatearen araberakoa. Bestalde, aipatzekoa da Aukeran konpainiak Carlos Sauraren Iberia filmean parte hartu duela.\nHan eta hemen galdutako dantzak berreskuratu edota berriak plazaratzeko joera indarrean dugu. Beste behin ttun-ttuna berreskuratu dute Erronkarin, eta Adunan Azeri-dantza berpiztu da. Arraten, lehengo tradizioaren soka galdu gabe Arrateko Amaren dantzak jarri ditugu abian. Bukatzeko zorion-agurren tartea. Dantza tradizionalaren alorreko talde handienetako bat, bai egindako lanarengatik eta erakutsitako zorroztasunarengatik, zoriondu behar dugu. 50 urte bete ditu Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak eta inoiz baino sasoi hobean dagoela erakutsi digu. Aunitz Urtez !"} {"id": 193, "text": "Cave City Arkansasko hiri bat da. Sharp konderrian kokatua dago. 2010ean 1.950 biztanle zituen, 6,7 kilometro koadrotan banatuta.\nLorenzo Medici[1] (italieraz: Lorenzo de'Medici; Florentzia, 1449ko urtarrilaren 1a-Careggi, 1492ko apirilaren 8a), Laurendi Bikaina ere deitua, Florentziako printzea, arteen mezenas, bankari, olerkari eta filosofo pizkundetar bat izan zen, Medici Cagaggiolo familiakoa.\nVenezian prestatu zen, eta, beranduago, jada Milanera bidalia izan zen hemeretzi urte baino ez zituenean, bere aitaren ordezkari bezala. Hogei urterekin, 1469an, bere aitaren heriotzaren ondorioz Florentziar estatuaren kargu hartu behar izan zuen Napoliko Erresumarekin etengabeko lehiapean. Bere izaera diplomatiko eta kontziliatzaileak, napolitarrekin bakea lortzea ahalbidetu zion 1480an, Fernando I.a Napolikoak gerra deklaratu izan ondoren. Florentziar errepublikako familia buruzagien arteko ika-mikek, hiria, etengabeko tentsiopean mantentzen zuten, eta Lorentzok, bere posizioa, etengabe lehiatu behar izan zuen. Jokaera honen ondorioz, historiografiaren zati batek, Lorentzo, despotatzat hartu zuen. Beste batzuk, berriz, ordenaren mantentzailetzat hartu zuten italiar hiriaren garai oso nahaspilatsu batean. Medici eta Pazzitarren, hiriko eragin handiko beste familia bat, arteko lehia, bere agintaldi osoan mantendu zen, eta, gutxienez, bi atentatu jasan behar izan zituen, horietatik ospetsuena, Pazzitarren konspirazioa delarik. Sixto IV.a aita santuaren aurka egin zuen Aita Santuen Lurraldearen hedatze prozesuan.\nAristokraziako emakumerik nobleenetako batekin ezkondua, bere semeak elizgizon bezala karrera egite lortu zuen, ondoren, bere seme hau, Leon X.a aita santua izango zelarik.\nMezenas bezala, Sandro Botticelli, Leonardo da Vinci, Giuliano da Maiano eta Michelangelo Buonarrotiren mailako artistei eman zien babesagatik nabarmendu zen. Italiar pizkundeko arte lana hedatu zuen Europako gainontzeko gorteetatik bere harreman bikainei esker. Beste instituzio batzuen artean, Laurentziar Liburutegia fundatu zuen.\nBankari bezala, familiagandik oinordetutako negozioei ez zien arretarik jarri, eta arazo asko izan zituen merkataritza aktibitateak mantentzeko Europa mendebaldean.\nLorenzo Medici, bere garaian arte irudikatzaileen babesle handia izan zen, neurri baten, horregatik aldarrikatzen dute adituren batzuk \"pizkundearen aitabitxi\"etako bat bezala, garai hartan, \"eskultura lorategia\" fundatu zuen, honekin, Florentzian ia desagertua zegoen eskulturaren artea berpiztu nahi izan zuelarik. Lorategi honetan, dohainik irakatsi zien zizelkatzeko artea uneko lantegietako ikastun talentotsuenei, Michelangelo horien artean, eta han egin zituen honek bere haitzurdinezko lehen lanetako batzuk, Eskaileretako Andre Maria Birjina eta Zentauroen gudua kasu."} {"id": 194, "text": "Nazianzoko apezpiku zuen aitak apaiztu ondoren (361), San Basilio adiskidearen monasteriora joan zen. Ez zuen onartu Sasimoko apezpikutza (372), 381eko Kontzilioak Konstantinoplarako izendatu bazuen ere. Julianoren kontrako bi hitzaldi, arrianismoaren kontrako teologiazko bost hitzaldi, poema teologikoak, sermoiak, kartak eta autobiografia bat idatzi zituen.\nArtikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean."} {"id": 195, "text": "familiak hautatu orientabideari dagozkion nahiak idatziz jakinarazten ditu ematen zaion elkarrizketa fitxaren bidez\nOndotik, desadostasun kasuetan, burasoak zuzendariarekin biltzen dira. Desadostasunak irauten badu, dei egiten ahal da, Dei Batzordea bilduz (ikastetxetik kanpoko zuzendari, irakasle eta burasoek osatua). Batzorde horren erabakia behin betikoa da\n3. zikloaren bukaeran (6.aren bukaeran) eta 4. zikloaren bukaeran (3.aren bukaeran), \"ezagutzen, konpetentzien eta kulturaren oinarri komuna\" ebaluatuak dira : familiei postaz igortzen zaie ebaluazio hori."} {"id": 196, "text": "(albistean Azpeitiko 9 bideo). Pasa den aste bukaeran Lodosan (Nafarroa) izan gara Azpeitiko talde bat (35 bat lagun), sokamuturraren XII. kongresuan, Azpeitiko sokamuturra erakusteko eta hari buruzko kontuak azaltzeko. Helburuak beteta itzuli gara, gustura.\nOstiralean hasi zen topaketa, irekiera ekitaldi batekin. Sokamutur saioak, berriz, larunbat goiz eta arratsaldean eta igande goizean izan ziren. Denera, 18 herritako erakustaldiak. Azpeitikoa zapatu arratsaldean izan zen. Larunbatean aurretik, ordea, topaketa gastronomiko batean hartu genuen parte, stand bat jarriz geure produktuek\u00a1n: gazta, menbrilloa, txakolia eta sagardoa. Estimatu zuen jendeak generoa, dena bukatu baitzen. Azpeitiko sokamuturreko irudi eta testu batzuk ikusgai ipini genituen, eta soka nola uztartzen den erakutsi genuen, froga praktiko bat eginez.\nGurearen irteerako lehen zatia luze samarra zen, kamioitik aurreneko argoilara 500 metro zeudelako \u2014Azpeitiko lehen zatiaren bikoitza\u2014, baina erronkari ondo eutsi zioten sokamutilek. Gero etorri zen ezustea, hirugarren lotura egin eta zezena aldatzean: irten zuen bigarren idiskoak eta, topera heldu zenean, ustekabean hautsi egin zitzaion lepoko koilarea. Suertez, zezenak gertu zeukan zezen plaza, harainoko bidea dena hesiekin zegoen, eta zuzenean sartu zen han, ezbeharrik gertatu gabe. Orduan bukatu zen Azpeitiko saioa, uste baino 5-10 minutu lehenago.\nPozik geratu ginen saioarekin, eta ikusleek eta parte hartzaileek ere aipatu ziguten gustatu zitzaiela. Gauza bera esan ziguten duela bi urte Chivan (Valentzia, Herrialde Katalanak) parte hartu genuenean. Lodosakoa gure bigarren partaidetza izan da; joateko gonbitea jaso genuen.\nIgandean, goizean beste erakustaldi batzuk izan ondoren, arratsaldean entzierroa izan zen, nobilloekin. Guretzat, baina, egun tristea zen atzokoa, goizean goiz abisatu zigutelako Azpeitiko auto istripuaz. Zezen Beltzen partetik ere doluminak eta animoak ezbeharreko biktimen sendiei eta inguruko besteei.\nOndo antolatu dute topaketa Lodosakoek, eta jende asko egon da, oro har. Zezen Beltz elkartearen izenean, mila esker antolatzaileei, baita gurekin batera hara joan diren azpeitiarrei eta bestelako lagunei ere; han zen, adibidez, udalaren ordezkari gisa, Agustin Lizarralde zinegotzia. Ondo pasatu dugu, eta beste herriekin harremanak sendotu eta berriak egin ditugu."} {"id": 197, "text": "Hona hemen Marivik erabilitako aurkezpena. Proiektuen bidez lan egiteko hainbat ideia eta iradokizun eskeini zigun. Egindako ahalegina asko estimatzen diogu eta eskerrik asko!\nAreatza ikastetxetik Arantza Urkiagak eta Arantza Bernaolak HHn Ikasten ikasteko konpetentzia garatzeko ezinbesteko metodologia erakusten digute, hau da, proiektuen bidez lan egitea.\nHHn Ikasten ikasteko konpetentzia nork bere burua ezagutzen, entzuten, hitz egiten, eta ikauspuntu desberdinak elkartrukatzen ikasten datza.\nProiektuak gauzatzen umeek badakitela zer lortu nahi duten, eztabaidetan eta erabakieta parte hartzen dute, hobetzeko proposamenak egiten dituzte, haien kuriositatea, sormena, irudimena, \u2026 garatzen dute. Eta irakasleek beti prest gidatzeko, bidean jartzeko, laguntzeko, \u2026 ereduak izaten.\nOrain Itziar Nabarro Ezkerra izan genuen Mendata BHItik. Natur Zientziak, Matematika eta Informatika irakasten ditu. Eskola 2.0. programa bazetorrela aurreikusiaz, IKT-ak erabiltzen hasteko programazio berezia egin zuen Moodle plataforman oinarrituta batez ere.\nItxaropena Zaballak, azkenengo bi urte hauetan, Eskola 2.0 dela eta, Gandasegi Eskolan aurrera eraman duten esperientzia azaldu zigun. Kasu honetan ere IKten erabilera planteamentu metodologiko zehatz baten barruan gertatzen da. Hiru zutabe aurkitzen ditugu bere lanean: IKten erabilera, proiektuen bidez lan egitea eta ikasketa kooperatiboa. Ikusten duzuenez, hiru hildo hauek ikasten ikasteko konpetentziaren garapenarekin guztiz bat datoz.\nHona hemen berak erabilitako aurkezpena. Hor topa ditzakezue beraien blogak eta hainbat tresna interesgarri.\nAlkartu Ikastolatik Itziar Blanco etorri zitzaigun bere esperientzia kontatzeko. Itziarren bloga, Berbatik, ezaguna da jadanik blogosferan eta saritua izan da. Baina, Itziarren esperientziaren interesa ez dago bakarrik IKT erabileran baizik eta erabiltzen duen metodogian ere: zelan eta zertarako erabilzen dituen. Bere gelan, txikiek idazten dituzte ordenagailuetan, grabatzen dituzte audioak,\u2026 hau da, haiek erabiltzen dituzte tresna digitalak. Baina, horrez gain, Itziarrek proiektuen bidez lan egiten du. Horrela oinarrizko konpetentziak garatzeko -horien artean ikasten ikastekoa- testuinguru aproposa lortzen du ikasleak beraien ikasketetan protagonista bihurtuz.\nHona hemen Ana Arandiak, Unkinako Ikastetxearen ingeles irakasleak, Hizkuntzetako Portfolioaren inguruan azaldu zigun aurkezpena. Horrezaz gain, berak aurkeztu zigun ahozko elkarreraginaren autoebaluazio adibidea eta ahozko ekoizpenaren autoebaluaziorako beste adibide bat ikusi ahal ditugu. Lotura hauetan ikasten ikasteko gaitasuna garatzeko Portfolioaren ekarpen batzuk eta portfolioa aplikatzeko une egokiak ere irakurri ahal ditugu\nSan Viator Ikastetxeko Elixabete Sagastak aurkeztu zigun bere zentruko esperientzia Portfolioarekin. Portfolioa, bereziki, autoebaluaketa tresna bat da, beraz ikasten ikasteko eta utonomiarako konpetentziak lantzeko oso tresna lagungarria. Horrez gain, Hizkuntzetako Portfolioa da, beraz, komunikazio gaitasuna ere lantzea da bere azken helburua. Zentro honetan, gainera, portfolioa landu dute hizkuntza trataera bateratuaren planteamenduaren barruan eta proiektuen metodologiatik abaituta. Horrek koherentzia handia ematen dio egindako lanari. Eta horrez gain, portfolioaren lanketan IKTen erabilera ere txertazen joan dira.\nBenetan ibilbidea luzea eta arrakastatsua eraman dute San Viator Ikastetxean azkenengo ikasturte hauetan. Zorionak! Eta Elik zoragarri azaldu zigun bere interbentzioan.\nTxikitatik has gaitezke ikasleekin euren ikasteko esperientzien kontzientzia lantzen. Hona hemen Lemoizko eskolan urteetan egiten ari diren lanaren berri, Europako Hizkuntzen Portfolioa erabiliz 4 eta 5 urteetako haurrekin.\nGure eskerrik beroenak Bego Iturgaitz eta Natxo Hormaetxearei geurera etorri eta euren eskarmentua gurekin partekatzeagatik!\nArrigorriaga Institutuan, iaz, ikasketa kooperatiboa praktikan ipintzen hasi ziren. 10 irakasle prest egon ziren metodologia honetan aritzeko. Hasiera, apurka paurka, saiakerak egiten, geroago era sistematiagoan aplikatu zuten, bai gu bai ikasleak modu honetan lan egiteko ikasi behar dugu eta. Emaitzak oso onak izan ziren. Hau dela eta, gehienek esperientzia honetan jarraituko dute, aurten gehiago sistematizatzeko asmoz. Beste irakasle berri batzuk ere lehenengo urratsak ematen animatuko dira ikasturte honetan. Apurka apurka esperientzia sakonagoa eta zabalagoa izatea lortu nahi dute.\nZeanuriko Eskolan ere ikasketa kooperatibo metodologiarekin hasi ziren pasa den ikasturtean, gure Mintegiaren barruan. Kasu honetan eskola osoa inplikatu zen esperientzian. Egoera, beraz, ezinhobea izan zen aldaketa metodologikoa planteatzeko. Beste kasuetan kezkagarria zen koherentzia falta edo inplikazio falta besteengandik, eskola honetan ez zen gertatu. Hau, benetan, baloratzekoa da.\nHau dela eta, nahiz eta LHko beste ikastexeak ere ikasketa kooperatbiboa praktikan ipini, Zeanuriko adibidea iruditu zitzaigun bereziki aipagagarria, eta Ainhoa Pujanari eskatu genion Jardunaldi hauetan beraien esperientzia kontatzeko."} {"id": 198, "text": "2016ko karnabalak. Otsailak 7, igandea, arratsaldea. Bergarako Zezenak ganadutegia. Norbanakoek grabatu eta Zezen Beltz elkartearen Whatsappera bidalitako bideoekin eginiko montajea da. Beste egunetakoekin ere egingo dugu. Eskerrik asko denei! Jai karnabal eguerdiko bideoen montajea"} {"id": 199, "text": "Wilhelm Lexis (Eschweiler, 1837ko uztailaren 17a, \u2013 G\u00f6ttingen, 1914ko abuztuaren 24a), alemaniar estatistikari, ekonomialari eta demografoa izan zen, ezaguna aseguruen arloan egindako ekarpenengatik. Besteak beste, Lexis ratioa eta Lexis diagrama asmatu zituen."} {"id": 200, "text": "Oingo udan seigarrenez, mundu zabaletik etorritako gazteak 1937ko Lemoatxeko batailako lubakiak lehengoratu eta manteniduteko lanak egingo dabez. Betiko lez txanda bi izango dira; lehenengo taldea garagarrilaren 16an helduko da eta bigarrena 30ean. Baina aurten, lehenengoz, abuztuaren 13tik 22ra, Lemoatxeko defensa sistemearen ipar ekialdeko lubaki zati baten esku hartze arkeologikoa egiteko, Aranzadik Arkeologia, Historia eta antzeko ikasketetako ikasleakaz, beste auzolandegi bat gidatuko dau, helburu espezifikoakaz.\nKanpaina honen helburu nagusia \"jarduereari metodologia arkeologikoagaz ekitea da. Honek ahalbideratuko dau, aztarnategia bere osotasunean ulertutea; baita gatazkan gertatutako prozesuak eta ondorengo ixtea eta betetzea be. Zeregin nagusia izango da lubaki linea bat dokumentatzea; baita beste jarduera batzuk be, prospekzinoen bidez, sistemearen egiturea identifiketea, esate baterako\" azaldu deutso BEGITUri Alba Pe\u00f1a Aranzadiko arkeologoak."} {"id": 201, "text": "Arrantzaleen Kofradiak ere babesa agertu nahi izan dio Euskaraldiari eta hamalau kide aukeratu ditu, ahobizi eta belarriprest, bere 'trainerua' osatzeko. Itsas Etxearen atarian egin dute argazkia, kofradia osatzen duten itsas gizon eta emakumeak animatzeko Euskaraldian izena ematera.\nGaur arratsaldean, auzotarren arteko estropada eta herri-kirol saioa jokatu dute Ortzaikan. Lehia estuaren ondoren, Idoia Etxeberriaren taldea izan da aurtengo txapelduna, Gorka Etxeberriarenak estropada irabaztea lortu badu ere.\nAiako Urdaneta auzoan San Martin Jaietan murgilduta daude, eta gaur eguerdian herri-kirol saioa izan da auzoko pilotalekuan. Urdanetako auzotarrez gain, Aiako gainontzeko auzoetatik jende mordoa gerturatu da jaialdira.\nOrtzaikan San Martin Jaietan murgilduta daude, eta arratsaldean haurrei zuzendutako ikuskizuna izan da, Nikonok pailazoaren eskutik. Etxeko txikienek ez ezik, gurasoek ere ederki pasa dute pailazo surdur-gorriaren saioan.\nOstiral iluntzean Euskaraldirako entrenamendu saioa egin zuten Orion, eta jendetza bildu zen \"aspaldiko pintxopoterik euskaldunena\" egiteko helburuarekin. Euskaraldiko lan taldeak oholtza txiki bat jarri zuen Antilla tabernaren aurreko plazan, eta ekitaldi txiki batean ekimenean parte hartuko duten hainbat herritarrek beren testigantzak azaldu zituzten. Horrez gain, Intza Unanue kantari gazteak eta bere lagunek girotu zuten ekitaldia musikarekin.\nTira\u2026 Ez zuen erraza ematen hasieran; baina begira noraino iritsita gauden :-) Oriotarrok gogoz hartu dugu @euskaraldia eta handia egingo dugu guztion artean. Egiten ari gara dagoeneko\u2026 Biba gu!\nGaur arratsaldean, Azaroak 9 ostirala, Euskaraldirako entrenamendua egingo da Orion pintxopote garaian, 19:00etatik 21:00etara. Orioko aspaldiko pintxopoterik euskaldunena egin nahi dugu guztion artean!, adierazi dute antolatzaileek. Ahobizi eta Belarriprest guztiei parte hartzeko gonbita luzatu diete.\nAtzo iluntzean plastikozko zabor-poltsak zintzilikatu zituzten herriko hainbat txokotan, autogestioa, parte hartzea eta kultura hitzekin. Besteak beste, errepide ondoko barandan, herriko plazan eta zimitorio azpiko arkupean azaldu ziren plastiko zuriak. Oraindik, inork ez du bere egin poltsa hauek jarri izanaren ardura.\nLehengo larunbatean abiatu zituzten San Martin Jaiak Aiako Urdanetan auzoan. Egun batzuetako etenaren ostean, gaur ekingo diote berriz festari. Argazkietan, lehengo asteburuko irudiak.\nOrioko dendari eta tabernarien elkarteak ere bat egin du Euskaraldiarekin, eta gaur aurkeztu du bere hamalauko \u2018trainerua\u2019. Herriko ostalariek eta merkatariek dei egiten diete gainontzeko kideei eta beren bezeroei gauza bera egin dezaten.\nIkusita semaforoekin paso alternatiboa ematearen aukera aztertuta dagoela eta Aita Lertxundiraino iritsiko zela une batzuetan eta Trafikok ez zuela baimenik...\nHorrenbeste herritarren artean landutako eta adostutako erabakia bertan behera? Zer datu hartu ditu haintzat udalak erabaki hori hartzeko?"} {"id": 202, "text": "Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak tresna edo baliabide multzo barria aurkeztu dau, euskerearen erabilerea bultzatzeko. Donostiako Tabakalera zentroan egindako aurkezpenean, Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordeak honako tresnak aurkeztu ditu: Elhuyar Hiztegiaren bersino barria, hiztegi digital horren aplikazino barriztua, bederatzi hiztegi terminologiko, Hiztegibar plug in-a eta Hizketa ereduak argitalpenaren aplikazinoa gailu mobikorretarako. Baliabide horreek, batez be, lexikoaren eta terminologiaren ikuspegitik lagunduko deutsie euskerea erabili nahi dabenei.\nMiren Dobaran sailburuordeak euskerea arlo guztietan erabilteak dauen garrantzia nabarmendu dau: Hainbat baliabide barri dakarguz eta beste urrats txiki bat emongo dogu euskerearen erabilerea gure eguneroko arlo guztietan normalizetan jarraitzeko. Euskerearen bizibarritze prozesuak eten barik eskatzen deusku pauso barriak egitea eta esparru guztietara ailegatzea. Erreminta honeen bidez errazagoa izango da.\nHamahiru baliabide barrien artean, Elhuyar Hiztegi digital ezagunaren azken bersinoa aurkeztu dabe. Tresna hau 2000. urtetik dago erabilgarri Eusko Jaurlaritzearen webgunean. Euskerazko webgunerik bisitatuenetan bigarrena da, 2017an 8.887.226 bisita izan zituan. Edukia barriro eguneratzeaz gan, datu-basearen formatua eta interfazea aldatu ditue.\nWebgunea barrizteagaz batera, Elhuyar Hiztegiaren aplikazinoa erabarritu dabe. Orain arte egon diran aukera biak (dobakoa eta ordainpekoa) batu eta app modernoago baten bidez erabili leiteke. Hor bilaketak konexino barik egin leitekez.\nEra berean, Eusko Jaurlaritzeak bederatzi hiztegi terminologiko barri aurkeztu ditu. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta IVAPek finantzau ditue hiztegiok, eta UZEIk egin ditu. Behin hiztegiak amaituta, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eratutako batzorde tekniko batek aztertu dau hiztegi bakotxa.\nHiztegi terminologikoon bidez, Euskalterm terminologia-banku publikoa elikatu dabe. Ahalik eta jakintza-eremu gehienetako hiztegiak egotea da egitasmoaren helburuetako bat. Dagoeneko 58 hiztegi eta lan berezi bat onartu ditu Jaurlaritzeak, eta danak dagoz Euskaltermen (ikusi eta deskargau hemen).\nGaur aurkeztutako bederatzi hiztegi terminologikoen gaiak honeek dira: Traumatologia, Hiesa, Menpekotasuna, Garraioa eta Logistikea, Azokak eta jentaurreko ikuskizunak, Ehiza eta arrantzea, mineralak, sare sozialak eta telefonia.\nAzkenik, Internet Explorer-erako eta Chromerako Hiztegibar tresnearen plug-in-a aurkeztu dabe. Euskerearen inguruko hainbat baliabide batzen ditu barra-tresna horrek. Ganera, Hizketa ereduak argitalpena be aplikazino bilakatu da Eusko Jaurlaritzearen ekimenez. Egunerokoan erabilten diran alkarrizketak batzen dira hor."} {"id": 203, "text": "Euren hizkuntzeagaz konpromiso handia daben idazle bi etorriko dira bihar Bilboko Bidebarrieta Liburutegira martitzenean, hilaren 13an, Bilboko Udalak azpimarratu dauenez. Suso de Torok galizieraz idazten dau eta M\u00e0rius Serrak, katalanez. Juan Carlos de Rojo moderatzaile dala, hizkuntza horreetan bietan sortzearen gorabeherak jorratuko ditue, Catalunya/Galicia, dos lenguas, dos literaturas izenburupean.\nOrain dala zortzi urte literaturea itxiko ebala iragarri eban Suso de Torok, baina barriro bueltau eta gogo handiz hasi da idazten; hain zuzen be, hileon plazaratuko dau F\u00f3ra de si nobelea, idazteari itxi eutsanetik aterako dauen lehenengoa.\nM\u00e0rius Serra katalana, ostera, Ingeles Filologian lizentziaduna da, eta ingeles irakaslea. Ospea, baina, bere ama hizkuntzeak, katalanak ekarri eutsan 1996an, Mon oncle lanari esker. Idazle eta hainbat komunikabidetako zutabegile izateaz gan, enigma, berba-jolas eta ludo-hizkuntzalaritzearen fenomeno guztien aztertzaile eta bildumazalea da. Ramon Lllull nobela-saria irabazi eban 2006an, Farsa lanagaitik.\nEztabaidak Literatureagaz zikloko barriketaldien helburua literaturearen munduko autoreak publikoari hurreratzea dala dino Bilboko Udalak. 2007an hasi zanetik, ehundaka idazle eta bestelako sortzaile pasau dira Bidebarrietatik. Martitzeneko saioa arratsaldeko 19:30ean hasiko da, liburutegiko ekitaldi aretoan. Saioa streaming bidez be ikusi ahal izango da (hemen)."} {"id": 204, "text": "Mola Mola tabernak antolatuta, bigarren eskuko azoka izango da zabalik egun osoan zehar. Bertan, arropa eta osagarriak, snow eta skate materiala, liburuak eta beste hainbat bitxikeria aurkitu daitezke."} {"id": 205, "text": "Auguste Escoffier (Villeneuve-Loubet, Frantzia, 1846ko urriaren\u202f28a - Monte-Carlo, 1935eko otsailaren\u202f12a frantziar sukaldari eta sukaldaritza liburuen idazle bat izan zen.\nMarie-Antoine Car\u00eameren sukaldaritza modernizatu eta kodifikatu zuen. Prestigio handiko jatetxeetan aritu zen eta errezeta ugari sortu zituen. Frantziako sukaldaritza mundura ezagutzen ematen lehenengotakoa izan zen. Sulkaldaritzari buruzko liburuak idatzi zituen eta ondare aparta utzi zien ondorengo belaunaldiei.\nEra berean, sukaldeko brigada kontzeptuaren sortzailea izan zen[1], eta horrekin, sukaldeko lanak berezitu eta zereginen banaketa arrazionala ezarri zuen, sukaldariaren soslaia indartuz (garbia, xehetasunetan arretatsu, ez edalea, ez erretzailea, oihurik egiten ez duena).\nBere garaiko sukaldaririk ezagunena izan zen eta lehen sukaldaria izan zen Ohorezko Legioa jasotzen."} {"id": 206, "text": "Irailaren 30ean, Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian egingo dan ongintzazko kontzertua aurkeztu dabe Orona Fundazinoak eta Albaola Alkarteak. Irabazi-asmorik bako erakundea da Orona Fundazinoa, eta haren bidez gauzatzen dau Oronak bere ingurunegaz dauen konpromisoa; Albaola Alkartea be irabazi-asmorik bako erakundea da, eta Euskal Herriko itsas ondare kulturala zabaltzea dau helburu.\nErakunde bien arteko alkarlanaren hasierearen bosgarren urteurrenean egingo da kontzertua eta Tenpora taldeak joko dau, batez be Itzulikako, bigarren diskoko, kantuak, errefuxiatuen egoereari buruzkoak eskainiko ditu, besteak beste, Lesbos eta Lampedusa. Nahi dauen guztiak emon leike dirua GKE horri laguntzeko, \u2014kontzertura joan edo ez\u2014. Antolatzaileen helburua da hamar euroko ekarpena egitea jesarleku bakotxeko.\nSalvamento Mar\u00edtimo Humanitario Gobernuz Kanpoko Erakundeari emongo jako kontzertuan batzen dan diru guztia. 2015ean sortu zan erakunde hori, Greziako krisi humanitarioa bete-betean zala, eta itsas salbamenduko lanak egiten ditu Mediterraneoan: errefuxiatuei laguntzen eta horreei jaramon egiten ibilten da, Eusko Jaurlaritzeak pleitautako ontzi bategaz.\nAzken buruan, ekitaldi horren bidez, Albaolak itsas ondarea berreskuratzeko eta ingurunea jagoteko egiten dauen lana aintzatetsi nahi dau Orona Fundazinoak eta, horregaz batera, alderdi bi honeek bultzatu: kultura musikala \u2014Tenpora taldearen kontzertua\u2014 eta gizarte-kohesinoa \u2014Salvamento Mar\u00edtimo Humanitario GKEagazko lankidetzea\u2014."} {"id": 207, "text": "dFeria zikloaren hurrengo edizioa ekainaren 30ean eta uztailaren 4an egingo da, eta estreinaldi eta dantza ikuskizunen kopuru nabarmena izango du. Joera hori gero eta nabarmenagoa da jaialdi honen azken edizioetan. Victoria Eugenia Antzokia erreferentea da aurten ere feriarentzat; nazioarteko eta formatu handiko lanak hartzen ditu batez ere. Edizio honetan, antzerki proposamen originalak izango ditugu, hala nola 'Avenida Dropsie', Sutil Teatro konpainia brasildarrarena, edo Provisorium konpainia poloniarraren 'Bite the Dust' ikuskizuna, gaitzat gerra hartzen duena. Nazioarteko dantza bi Dantza Zentro Nazionalek ordezkatuko dute, Costa Ricakoak eta El Salvadorrekoak: 'Mirando al sur' lanean, emigranteen arazo eta zailtasunak erakusten dizkigute. Azkenik, Aukeran konpainiak 'Gernika' lanaren estreinaldi ofiziala aurkeztuko du.\nJarraitzaile askotxo ditu konpainia horrek Donostian. Dantza protagonista izango da aurten ere Gazteszenan. Programaturiko bost ikuskizunek askotariko estilo, forma eta jatorrien sorta biltzen dute. Ez da ohikoa hain denbora laburrean halakorik ikusteko aukera izatea. Latinoamerikako ordezkari bat izango dugu, Poloniako beste bat, eta flamenko, break dance eta top claqu\u00e9ren nahasketa bat 'Hermanos de baile' lanean. Dantzaz konpainiak jarriko du abian feriaren programazioa Gazteszenan, eta Ertza konpainiak emango dio amaia. Bi ikuskizunok berriki estreinatu dira Donostian."} {"id": 208, "text": "San Mill\u00e1n Burgosko probintziako (Espainia) mendirik altuena da, Demanda mendilerroan kokatuta, Iberiar sisteman.\nArtikulu hau Gaztela eta Leongo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.\n1 Hungariarekin batera \u2022 2 Austriako beste eskualdetan ere \u2022 3 Frantzia, Alemania, Italia, Eslovenia eta Suitzarekin batera\nZinedine Yazid Zidane (zinedin zidan ahoskatua, Marseilla, 1972ko ekainaren 23a), ainitz alditan Zizou izendatua, frantziar futbolari ohi eta entrenatzailea da.\nMarseillan \u00abLa Castellane\u00bb auzoan hazi zen eta aita aljeriar jatorrikoa du. Frantziako lehenengo mailan 1989an egin zuen debuta. Handik hiru urtera Bordeleko Girondins taldean hartu zuten. Hala, gorantz hasi zen bere teknika paregabeari esker. 1994an final erdira iritsi zen Europako txapelketan eta urte horretan bertan Frantziako selekzioan hasi zen jokatzen. Bordeleko taldean egin zuen azken denboraldian UEFAko Kopako finala galdu zuen Munich-eko Bayern taldearen kontra. Hala ere, talde horretan egin zuen lanari esker mundu osoan egin zen ospetsu. 1996an Turin-eko Juventus taldera aldatu zen. 1996an Kontinente arteko Kopa eta Europako Superkopa irabazi zituen, eta 1997an eta 1998an Italiako txapelketa. 1998ko Munduko Kopan Frantziako taldeko kapitain izan zen. 1998an Europako jokalari onenenari ematen zaion urrezko baloia eman zioten, eta Frantziako taldeko jokalari nagusietako bat izan zen Euro 2000. txapelketan. Frantziako taldearekin jokatu dituen 59 partidatan 16 gol sartu ditu.\n108 partida Frantziako selekzioarekin (101 aldiz titular, 7 aldiz ordezko, 25 aldiz kapitain): 31 gol.\nArtikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-6-18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean."} {"id": 209, "text": "Jette Brusela-Hiriburua eskualdeko 19 udalerritako bat da. Bruselako gainerako udalerriak bezala, ofizialki elebiduna da. 2011ean 48.117 biztanle zituen."} {"id": 210, "text": "Asteartean ezagutu genuen elkar, ezta? Asteartea zen, bai. Asteartetan jende gutxi izaten da tabernan eta halakoetan diru gutxi izaten dugu partitzeko. Gogoratzen dut gau hartan diru asko bildu genuel asteartea izateko. Ohiko txanponez gain 20 peso konbertibleko billetea ekarri zuen txapelean Emilianok. Ai, Emiliano\u2026 Gogoratzen duzu? Ez daukanari ere dirua aterako lioke. Berak bai jakin bakoitzaren puntu ahula non dagoen! Seguru nago niri buruzko zer edo zer esango zizula gau hartan eta trukean zerbait emateko beharra sentitu zenuela, ez da hala?\u2026\nHaurtzaro ikastolan ikasi zuen, eta unibertsitatean Publizitatea eta Harreman Publikoetan lizentziatu zen. Psikologiako gradu-ondokoa ere egin du. Bertsolaritzan jardun du, batez ere, bat-batean eta idatziz. Literatura ere txikitatik landu du eta hainbat sari jaso ditu, besteak beste, 2006ko Igartza saria. Horren emaitza izan zen 2008an argitaratu zuen Ero izenburuko liburua. Kazetari gisa lanean jardun du hainbat urtetan eta gaur egun gidoilari lanetan dabil."} {"id": 211, "text": "Markoven kateak une diskretu batetik bestera bere egoera diskretua aldatzen doan prozesu estokastikoak dira, une bateko egoera aurreko uneko egoeraren mendean soilik dagoenean; adibidez, toki batean euria eta ez egiteko probabilitateak (bi egoera diskretu dira horiek) bezperako eguraldiaren arabera zehazten direnean, bezperan euria egin duen ala ez kontuan harturik alegia. Beraz, denboran zehar uneka zoriz aldatzen doan aldagai bat da, kuantitatiboa edo kualitatiboa, baina beti diskretua, eta aurreko uneko balioaren mendekoa soilik. Markoven kateak trantsizio-matrize batez definitzen dira; adibidez, arestiko adibidean, bezperan euria eginda, biharamunean euria egiteko probabilitatea 0.6; eta ateri izanda, biharamunean euria egiteko probabilitatea 0.2 bada, hau da Markoven katearen trantsizio-matrizea:"} {"id": 212, "text": "Igande honetan Arditurriko meagunean egun berezia izango dugu, izan ere Arditurri 7. Eguna ospatuko dugu. Heldu zein umeek jolasez, giza-probez, erakustaldi itzelaz eta abarrez gozatzeko aukera izango dute.\nGainera, hegazti askatzea ere egingo dela ziurtatua dugu iada, zapelaitz bat eta belatz gorri bat askatuko baitira. Laster gure inguruetan hegan ibiliko dira aske!\nAste osoa eguraldi onarekin igaro ondoren, atzo eguraldi kaxkarra iritsi zen, baina horrek bertara etorri ziren bisitariak ez zituen amildu, izan ere, trena bete-betea izan zen goiz guztian zehar.\nPlan honen arrakasta uka ezina da, jende asko bisitarik egin gabe geratu baitzen, horrexegatik adi egon datorren hilabeetan ere eskaintza hau berriz ere izango duzue eta!\nUdaberria hurbil dugula sumatzen da eta gure gorputzari, berotzearekin batera, mugitzeko premia sortzen zaio, gauza berriak egiteko deiadarra entzuten baitu. Horrexegatik, plan bikain bat eskaini nahi dizugu datozen hilabeteetan, mendiaz gozatu eta gure inguruko natura eta kultura modu dibertigarri batean ezagutzeko. Izan ere udaberrian, Arditurriko Meategiek asteartetik igandera goizez zabaltzen dituzte ateak.\nAiako harriaren mendi magalean, Arditurriko bide berdearen amaieran aurkituko dituzu historia luze eta aberatsa duten meategi hauek, 2.000 urteko historia hain zuzen ere."} {"id": 213, "text": "Atzo, Arditurriko meategiak ezagutzeko aukera paregabea eskaini zen tren berdearekin konbinazioa eginez. Tren berdearekin Arditurriraino iritsi eta ondoren meategian barneratuz paraje honen sekretuak ezagutu ahal izan ziren.\nJasotako harrera ezin hobea izan zen, leku guztiak bete baitziren! Hainbat famili sartu gabe ere geratu zirenez, adi egon, abenduko zubian izango baita aurtengo azken aukera. Laster izango duzue informazio guztia!\nIrailaren 17an Arditurriko Bide Berdeen 6.eguna ospatuko da. Antolatu dugun ekintza berezi hau Mugikortasunaren Astearen garai berean ospatzen da. Hori dela eta, Arditurriko meategietara autorik erabili gabe hurbiltzeko aukera bultzatu nahi da.\nEgunari hasiera emateko, bizikleta martxa abiatuko da goizeko 9:30etan Errenteriako Gamon Zumarditik eta 10:00etan Oiartzungo Done Eztebe plazatik, Arditurriko Bide Berdea hartuko du martxak, Arditurriraino iritsiko delarik. Helmugan bizikleta gordailu zerbitzua jarriko da. Gainera, bizikletaz joaten direnek hamaiketakoa doan izango dute, Trial erakustaldi bat izango da, meategira bisita gidatuak prezio murriztuan egin ahal izango dira eta meategiko bisita-txartelarekin, Seg-way zirkuitua egin ahal izango dute bisitariek dohainik. Honetaz gain, hainbat jolasetan parte hartzeko aukera izango dute ere: zinta karrerak, herri kirolak, jolasak bizikletarekin, etab."} {"id": 214, "text": "13 abuztua, 2017 Aiako Harria Natura ParkeaAiztbitarteko lagunak,arditurriko parketxea,Listorreta,Udako abenturaklzaldua\t\nAtzo arratsaldean, Aitzbitarteko Lagunak elkartekoen partaidetzarekin lehen gizakien modura ibili ginen: arte labarra egiteko teknika desberdinak landu ziren, arku eta bultzagailu bidez ehizatzen ikasi genuen (dianari askotan eman ez baldin bagenion ere) eta sua nola piztu ere erakutsi zuten. Hori dena giro apartarekin, izan ere, gidari ezin hobeak genituen eta halako saio atsegina izatea lortu genuen.\nOrain, atzokoan etorri ez zinetenoi Listorretako azken saioa bakarrik geratzen zaizue, irailaren 2an gaueko 20:45. Erreserba egitea nahitaezkoa da beraz hona hemen harrematerako datuak: arditurri@gipuzkoamendizmendi.net / 943 49 42 48\nAtzo, udako Listorretako jardueren hirugarren ekintza izan genuen, Aitzbitarteko kobetan bizi izan ziren lehen gizakien bizimodua ezagutzeko aukera izan baitgenuen Aitzbitarteko Lagunak elkartearen eskutik. Eguraldi txarra iragarrita bazegoen ere, ez zuen euririk egin eta ia 60 pertsona hurbildu ziren bertara.\nEkintza honen helburuetako bat garai haietan kobetan margotzeko erabiltzen zituzten materialak zeintzuk ziren eta nondik lortzen zituzten ulertzea zen. Gainera, umeek margotzeko aukera paregabea eduki zuten.\nEra berean, ehizatzeko erabiltzen ziren teknika desberdinak ulertzeko eta erabiltzeko astia ere egon zen. Batetik, bultzagailu bidez azagaia, alegia, lantza arina jaurti zuten txiki zein handiek. Eta bestetik, arku bidez gezi ugari ere jaurti ziren. Halare, dianari jotzea oso zaila zela frogatu ahal izan zuten.\nAzkenik, Aitzbitarteko Lagunek sua silex harriarekin nola pizten zuten ere erakutsi ziguten. Eta hemen ere, lana benetan zaila zela ulertu zen.\nHemendik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzaile guztiei, azaldu zuten interesagatik eta Aitzbitarteko Lagunei, beraien azalpen interesgarriengatik."} {"id": 215, "text": "Berdin-Berdinak igeriketa-taldearen argazkia aukeratu zuen Orioko Herri Ikastolak, besteak beste, bere 2018ko egutegirako. Argazkian taldeko kide batzuk ageri dira Karela kiroldegiko igerilekuan, uretara sartu aurreko beroketak egiten, bi begiraleen esanetara. Argazkia oso ona iruditu zaigu eta, egileari eta ikastolari baimena eskatuta, hona ekartzea erabaki dugu, zabaltzea merezi du-eta. Imanol Amas argazkilari oriotartuak egin zuen iazko abenduan \u2026 Jarraitu Berdin-Berdinak taldeko igerilariak Orioko ikastolaren 2018ko egutegian irakurtzen\nUsadioari jarraituz, ikastolako ikasleak, gurasoak eta irakasleak kalez kale aterako dira kantari igandean.\nIkastolako ikasleak, gurasoak eta irakasleak kalez kale aterako dira kantari igandean 17:45ean, ikastola aurreko plazatik abiatuta. Eguraldi txarra egiten badu, pergolan eta, ondoren, herriko plazan abestuko dute.\nErrefortzu eskolak jasotzen ari dira Orioko bi eskoletako zenbait gazte uztailean, euskara-maila indartzeko"} {"id": 216, "text": "Edwards Aire Armadaren basea (ingelesez Edwards Air Force Base (Aireportuen NAGE kodea: EDW, Aireportuen NAZE kodea: KEDW, Hegazkintza Administrazio Federalaren Kokapen Identifikatzailea: EDW)) Kalifornia estatuko Los Angeles konderria eta Kern konderriaren arteko mugan dagoen Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armadaren base bat da. Air Force Flight Test Center (AFFTT) bezala katalogatua, Edwardsek aire armadaren proba pilotuen eskola eta Dryden hegaldi ikerketa zentrua ditu. 1950eko hamarkadatik AEBetan garatutako hegazkin militar gehienak, partzialki behintzat, Edwardsen testatuak izan dira, base hau, hegazkintzan egin dituen garapen garrantzitsuengatik ezaguna delarik. Izen hau Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armadako Glen Edwards proba pilotuagatik jasotzen du, basean hil zena Northrop YB-49 prototipoa probatzen ari zenean."} {"id": 217, "text": "Atal honetan 2014-15 ikasturteko saskibaloi txapelketaren inguruko ezaugarriak eta araudia aurki ahal izango dituzue."} {"id": 218, "text": "Uztailaren 28a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta bederatzigarren eguna da, 210.a bisurteetan. 156 egun falta dira urtea amaitzeko.\n1982 - An Officer and a Gentleman (Ofiziala eta Zalduna) filma estreinatu zen, Taylor Hackford estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Richard Gere, Debra Winger eta Louis Gossett, Jr. aktoreek antzeztu zutelarik.\n1904 - Pavel Alekseievitx Txerenkov, errusiar fisikaria, Txerenkov erradiazioaren aurkizailea eta 1958ko Fisikako Nobel Saria (h. 1990).\n1969 - Alexis Arquette, estatubatuar aktore, kabaret-artista, marrazkilari underground eta ekintzaile transexuala (h. 2016).\nAntonio Valverde, gipuzkoar margolaria, grabatzailea, publizista, industrialaria eta euskal idazlea (j. 1915).\n1980 - Mixel Lab\u00e9guerie, euskal abeslaria eta politikaria, Euskal Kantagintza Berriaren aita, Tolosa Okzitania (j. 1921).\n1998 - Zbigniew Herbert, poloniar poeta, saiakeragile eta antzerkigilea, Poloniako XX. mendeko poeta handienetako bat (j. 1924).\nUrtarrila \u2022 Otsaila \u2022 Martxoa \u2022 Apirila \u2022 Maiatza \u2022 Ekaina \u2022 Uztaila \u2022 Abuztua \u2022 Iraila \u2022 Urria \u2022 Azaroa \u2022 Abendua"} {"id": 219, "text": "- Egilea: Patxi Huarte Larraburu \"Zaldi eroa\" - Bilduma: Komikia - Salneurria: 18,75 \u20ac - Orrialde kopurua: 160 - Generoa: komikia - Gaia: politika, gizartea - Neurriak: 17 x 24 cm - Azal biguna - Kaleratze data: 2011ko azaroa - ISBN: 978-84-15337-45-4 - Barra kodea: 9788415337454 De Rerum Natura 4 Bonaparte Errusiako kanpainan bezala, ezinean dabil Napoleon Lopez gurea, euskal gizarte eskertxarrekoak haren normalizazio saioak ulertu nahi ez dituela-eta; The Organization, berriz, zenbat eta gutxiago agertu, orduan eta arrakastatsuago. Ohi duen moduan, edozein gertaerari buelta eman eta alderdi umoretsutik begiratzeko ahalmen miragarria erakusten du Zaldi Eroak, bizitzak ezin konponduzko minak ere badituen arren: adibidez, azken aldi honetan utzi gaitu Xaxak, eta hari eskainia da liburuaren azken zatia. Patxi Huarte Larraburu Nafarroako Erriberan sortua (Faltzes 1966), Iru\u00f1ean eman du bizitza osoa. Unibertsitateari uko egin zion bere burua intsumiso deklaratuz. Zer Less"} {"id": 220, "text": "Elkar diskoetxea-k udaberriko produkzioa lantzen ari da. Datozen lau hilabeetan ikusiko dute argia ondorengo lanek.\nPettiren diskoa, modernoa eta kalitate handikoa izango da, Berako musikaririk onenez inguratuta etorriko baita: Joseba Irazoki, Igor Telletxea, I\u00f1igo Telletxea\u2026 eta urrezko gonbidatu batzuk ere izango ditu. Barrutik ateratzen diren kantu leunak, zeintzuk bizitza zailen memoriak daramatzaten, sentimendu zatikatuak, pasioak eta ametsak agertzen dituzten. Blues-rock-folk energikoa eta goxoa.\nDuela 25 bat urte, hainbat talderen ekimenaren ondorioz sortutako diskoa eta proiektua da, Iparraldeko Seaska Ikastolen mugimenduarentzat dirua lortzeko egindakoa.\nIZ eta ELKAR-en artean eraman zen proiektua, baina fabrikazio bakarra egin zen eta geroztik deskatalogatuta egon da urtetan. Lan honetan garai hartako talde berezi batzuk ageri dira: Negu Gorriak, Delirium Tremens, M-ak, Sutagar, Pottoka\u2026 Mikel Laboaren kantak bertsionatuz. Azala Jose Luis Zumetak egin zuen.\nXalbador Urepeleko bertsolaria hil zenetik 40 urte beteko dira aurten (azaroaren 9an) eta aukera hau baliatu nahi dugu, berak grabatutako hainbat disko eta bertso berrargitaratzeko.\nUdaberrian, Herri Urratserako hau ere, Herri Gogoa diskoetxean grabatutako \u201cIfarraldeko kantu zaharrak\u201d izeneko LP bikoitza CDan aurkeztu nahi dizuegu. Disko hau oso berezia da, garai hartan Iparraldeari buruz gauza gutxi jakiten baitzen Hegoaldean eta disko honi, eta orduko beste kantari batzuei esker (Benito Lertxundi, Mikel Laboa, \u2026), sartzen hasi zen Hegoaldean Iparraldeko lirikaren indarra.\nUdazkenean argitaratuko ditugu CD bikoitzean, Xalbadorren bertsoak eta bere hiletetan egindako omenaldi sentikorra.\nAurten IZ argitaletxe historikoan plazaratutako hainbat lanen berreskuratze lanari ekingo diogu. 70eko hamarkadatik 90ekora folka, trikitixa eta herri musika ardatz zituen diskoetxeko lan asko itzalean geratu dira berrargitalpenik gabe.\nOrain Elkarren, hauek jaso, txukundu eta plazaratu nahi ditugu. Lanak luze joko du. Orain hasi baina datozen urteetan pixkanaka berreskuratzen joatea da asmoa. 2016ko udaberrian ondorengoak argitaratuko ditugu.\nEkainaren amaieran 12 urte beteko dira Imanol hil zenetik; hori dela eta, musikariak IZ diskoetxearentzat gabaturiko 5 disko hauek berrargitaratuko ditugu.\nelkar argitaletxeaElkar diskoetxeko udaberriko nobedadeakeuskarazko edukiakImanolLaja eta landakandaMikel LaboaOihukaPetti & Etxeko uztaTxerokeeXalbador\nUxue Alberdi: \u201cBesarkada bat osatu nahi izan dugu poesiaren eta artearen bidez, samurtasunaren eta fintasun kromatikoaren artean\u201d \u2192"} {"id": 221, "text": "Maniobra-funtsa edo maniobra-fondoa (errotazio-fondo eta kapital zirkulatzaile ere deitua) epe luzera inbertitzen ez den enpresaren finantzazio iraunkorra da, enpresak bere jardueran zehar une oro behar dituen aktibo korronteak finantzatzeko erabiltzen dena. Hain zuzen, enpresak une oro aktibo korronteak behar dituenez bere jarduera aurrera eramateko (izakinak, biltegiko produktu bukatuak bezeroei oraindik kobratu gabeko fakturak), horiek neurri batean epe luzera finantzatu beharko ditu. Maniobra funtsa honela kalkulatzen da:\nmaniobra-funtsa positiboak enpresa oreka finantzarioan dagoela adierazten du, enpresak epe laburrera izan daitezkeen gorabehera finantzarioei aurre egiteko gauza dela;\nmaniobra-funtsa negatiboa izateak desoreka adierazten du, epe luzerako inbertsioak enpresaren finantzazio iraunkorrarekin estali ez eta epe laburreko hartzekodunen baliabideekin finantzatu direlako."} {"id": 222, "text": "Atzo Aizkorri-Aratzeko herpetofauna ezagutzeko ibilaldia egin genuen Arantzazuko Parketxetik. Azkenean eguraldiak bere aldetik ere jarri zuen eta narrasti eta anfibio ugari ikusteko aukera izan genuen, ez baikara eguzkia ikusteko desiratzen gauden bizidun bakarrak! Musker berdeak, txantxikuen zapaburuak, sugandilak, ziraunak, apo arruntak, uhandre palmatuak, baso igel gorriak\u2026 guztiak gertu-gertutik ezagutzeko aukera izan genuen, bestalde, sugeak lotsati xamar ibili ziren eta ez genuen bat ere ikusi Ander eta Aritz asko saiatu ziren arren, ea datorren urtean!\nAnimali hauen inguruko aholku eta informazio interesgarri asko jasotzeaz gain, konturatu ginen edozein zirrikitutan, putzutan, harrien azpian\u2026 bizi asko ezkutatzen dela eta askotan mendira itsu-itsuan joaten garenean zenbat gauza galtzen ditugun inguruneari ez erreparatzeagatik\u2026\nHonezkero amaitu dira aurtengo ibilaldiak narrasti eta anfibioak ezagutzeko, baina, elkar ikusiko dugu berriz lagunak! datorren urtera arte!\nHerpetofaunak narrasti eta anfibioei egiten die erreferentzia. Ezagutzen al ditugu gure inguruko narrasti eta anfibio espezieak?\nIbilaldi honetan zehar, Ander Izagirre adituak inguruan dugun aberastasun herpetologikoa balioztatzen erakutsiko digu, baita bertako espezie desberdinak bereizten ere.\nJarduerari hasiera emateko, Ander Izagirrek narrasti eta anfibioak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu. Ondoren, zailtasunik gabeko ibilaldietan, ekosistema hezeak ezagutzera emango dira; animalia hauek babesleku gisa erabiltzen dituzten bestelako lekuak ere izango dira ikusgai, baso, harkaitz, zelai eta sastrakak besteak beste.\nAralarzale hori, badugu uko egin ezin diozun plan bat zuretzako. Ezagutzen al dituzu Aralarko mendigune zabal hauetan bizi diren anfibio eta narrastiak? Zenbat espezie daude hemen? Arriskutsuak al dira? Zein egoeratan aurkitzen dira?\nZatoz, entzun, ikusi, ikasi eta zaindu maite duzun hori. Maiatzaren 14an, igandearekin, Aralarko narrasti eta anfibioak ezagutzeko hitzordu bat dugu goizeko 10:00etan Ataungo Lizarrustiko Parketxetik abiatuta. Ander Izagirre adituak gidatuko du ibilaldia eta aurre-erreserba egitea ezinbestekoa izango da (943180335 edota barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net), plaza mugatuak izango dira eta.\nIgande honetarako plan ederra proposatzen dizugu. Aralarko narrasti eta anfibioak ezagutzeko aukera izango dugu Lareoko urtegi inguruan, Ander Izagirre adituaren eskutik. Zer deritzozu? Animatuko al zara?"} {"id": 223, "text": "Ostegunean 17:30ean hasiko da emakumezkoen sailkapen estropada, eta 18:00etan ekingo diote gizonezkoen erlojupekoari.\nDonostiako Udalak bi kategorietan sari ekonomiko berdinak izateko konpromisoa hartu zuen, eta aurten eman du horretarako urratsa.\nTKE ligako hamazazpigarren jardunaldia jokatu da gaur eguerdian Boiron (Galizia), eta Urdaibaik irabazi du bandera 19:18:58 denborarekin. Orio laugarren sailkatu da, irabazlearengandik 7,78 segundura. Gaurko estropadaren ostean, ligako laugarren postuan daude sailkatuta estropalari oriotarrak.\nKAE 2 Ligako azken jardunaldia jokatu zen atzo Colindresen, erlojupeko formatuan, eta Orioko gizonezkoen `B\u00b4ontziak bigarren postua lortu zuen 20:40:02 denborarekin. Santo\u00f1ako traineruarentzat izan zen garaipena, 20:39:84 denborarekin. Atzoko estropadako emaitzak ez ziren puntuagarriak sailkapen nagusirako, eta Orio AEk KAE 2 ligako laugarren postuan bukatu du denboraldia, 145 punturekin. Datorren urtean maila berean jokatuko ditu estropadak.\nGaur TKE Ligako jardunaldia jokatu da Moa\u00f1an, eta Urdaibaik irabazi du bandera 19:56:96 denborarekin. Zierbena izan da bigarren, eta Orioko trainerua hirugarren, irabazlearengandik 11,10 segundura. Bihar estropalariek Boiron jokatuko dute asteburu honetako bigarren jardunaldia, eguerdiko hamabietatik aurrrea.\nSanto\u00f1ako estropada irabazi zuen atzo, abuztuak 19, Orioko gizonezkoen bigarren traineruak. Herritarrek harrera beroa egin zieten arraunlariei bart arratsaldean herriko plazan.\nHondarribiarengandik 8 segundoko aldearekin ekin dio gaur Urdaibaik, baina gaurkoan Hondarribiak egoerari buelta eman dio eta Zarauzko bandera bereganatu du. Edonola ere, Orio izan da Zarauzko Estropadetako bigarren jardunaldiko denborarik onena egin duena; bigarren txandan aritu da lehian, eta aise gailendu dira. 19:51,46ko denboran osatu dute oriotarrek estropada, Hondarribiari 4 segundo ateraraziz eta Urdaibairi 16 segundo. Hala ere, bi egunetako denborak kontuan izanda, hirugarren izan dira.\nAtzo, X. Zarauzko Ikurri\u00f1aren lehen jardunaldian, San Juango batelerengandik 2 segundora geratu zen Orio. Bandera lortzeko lehia irekita uzten zuen horrek, eta itxaropenik bazegoen ere, gaur San Juango ontzia indartsu uretaratu da eta ez du hutsik egin. Hasieratik erakutsi duen nagusitasun berarekin bukatu du Euskotren Liga, gaur 11:14,22ko denbora eginez. Oriotarrak 10 segundora sailkatu dira, bigarren postuan; Arraun Lagun izan da hirugarren, ia 23 segundora, eta laugarren Hondarribia, 39 segundora."} {"id": 224, "text": "Euskara eta Sardinia hitzak elkarren ondoan ikusteak harridura sortuko dio bati baino gehiagori. Euskara eta paleosardiniera (erromatarrek isla konkistatu baino lehen Sardinian egiten zen hizkuntza) senide hurbilak izan daitezkeela da liburu honetan jorratzen den hipotesia. Ez da kontu berria. Vittorio Bertoldi hizkuntzalariak hainbat bat-etortze ikusi zituen duela ia ehun urte euskararen eta islako erromantzearen artean. Gerora hainbat izan dira gai honetan begiak jarri dituzten ikerleak. Dena dela, hil berria zaigun Eduardo Blasco Ferrer hizkuntzalari katalanak ekarri zuen iraultza: urtetako ikerketen ondorioz, toponimiari garrantzi handia emanda, oinarri sendoak jarri zizkion aipaturiko hipotesiari.\nLiburu honetan sakondu eta zabaldu egiten da bide hori. Lehen parteak testuinguruan kokatu nahi du irakurlea. Bigarrenak, gorosti/golosti bezalako kointzidentzia lexikalak aztertu ondoren, toponimiari begiratzen dio, eta ia bost mila sarrerako korpus batean oinarrituta, islako geografian aurkitzen diren leku-izenak aztertzen ditu, etimologiari, dentsitateari eta abarri erreparatuz, harri eta zur utziko gaituzten mapez eta argazkiz lagunduta."} {"id": 225, "text": "Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Alorraren xedea zera da: plangintza estrategikoa burutzen laguntzea eta, horretarako, talde politikoei erabakiak hartzen laguntzea. Gainera, zuzendaritza taldea eta talde teknikoa zuzentzen ditu, udal politikak garatu eta ezartzeko eta, bide horretatik, Udalaren xedea betetzeko. Asmo hori gauzatzeko, udal antolamendu osoari laguntzen dioten zeharkako giza baliabideak eta baliabide teknikoak kudeatzen ditu, herritarrei kalitateko udal zerbitzuak, beraien beharrizanen eta eskaeren araberakoak, emango zaizkiela bermatzeko.\nErmuko Udaltzaingoaren plantilla organikoko polizien izen-abizenak eta agente bakoitzaren laneko helbide elektronikoa udal web-ean argitaratu izanagatik Ermuko Udaleko UGT Langileen Batasun Orokorraren sindikatu-atalak jarritako salaketa dela-eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoak PI 16-012 arau-hauste prozeduran egin duen ebazpen-proposamenean agindutako betez, udal web-ean Ermuko Udaleko Udaltzaingoaren agente eta beste langile guztiak identifikatzen zituen informazio hura kendu egin da.\nDatuak Babesteko Euskal Bulegoaren ebazpen-proposamenak dio Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Legeak ez duela babesten Korporazioaren zerbitzuko langileei buruzko informazio hura argitaratzea eta zabaltzea babesten eta ez dagoela interes publiko nahikoa indartsurik hori Interneten argitaratzeko, langileen pribatutasuna ez ezik beraien segurtasuna ere arriskuan jartzen delako, zabalkunde horrek izan ditzakeen ondore larriekin gainera, udaltzainen kasuan bate zere.\nBeraz, aurrerantzean, informazio hori emango da (langileen izen-abizenak, bakoitzaren kargua edota funtzioa, telefono zenbakia eta laneko helbide elektronikoa), norbere borondatez, espresuki, argi eta garbi informazio hori argitaratzeko baimena ematen duten langileen kasuan bakarrik, gardentasun eta zerbitzu publikoaren eskakizun bat dela ulertzen dutelako, proaktiboki, eta ez erreaktiboki, edota hiritarren eskariz informazio publikoa eskuratzeko eskubidea egikaritzean administrazio publikoetan prozedurak izapidetzen dituzten agintariak eta langileak identifikatzeko herritarrek duten eskubidea ahalbidetzeko.\nUdalbatzarrak aztertu beharreko Gai Orokorren Informazio Batzordeak 2016ko ekainaren 21ean eginiko bilkuraren bideoa\nUdalbatzarrak aztertu beharreko Gai Orokorren Informazio Batzordeak 2016ko azaroaren 22an eginiko bilkuraren bideoa"} {"id": 226, "text": "Atal honetan Itsason sortzen edo antolatzen diren jarduerak, ekintzak, berriak\u2026 jasoko ditugu. Asmoa da gure egunerokotasuna herrian bertan zein beste batzuetan bizi direnei eskaintzea."} {"id": 227, "text": "Kostu estandarrak produktu, zerbitzu edo jarduera bati buruz planifikaturiko kostuak dira, lantokiaren eraginkortasun normal batez, eragiketak eta gastuak kontrolatu zein produktua salduko den prezioa finkatzeko erabiltzen direnak. Aldez aurretiko kostuak dira, kostu estimatuekin batera, baina kostu estimatuak esperientzian oinarritzen diren bitartean, kostu estandarrak ezarritako helburuen arabera zehazten dira. Kostu estandarren bitartez kostuei buruzko helburuak bete diren ala ez eta zergatik jakin ahal izango da, kostu historiko edo errealen eta kostu estandarren arteko desbideratzeak aztertuta. Desbideratzeak teknikoak (kopuru fisikoei buruz) zein ekonomikoak (prezioei buruz) izan daitezke."} {"id": 228, "text": "Itsaso izenaren jatorriak isatsa izeneko landarearen presentziarekin du lotura. Euskal kontsonanteen arteko metatesia, aldaera, ohikoa da, baita beste kasu batzuetan ere:\nIsatsa (Latinez, Cytisus scoparius; Gazteleraz, Retama negra), 2 metro edo gehiagoko zuhaixka oso adartsua da, eta Europa zabalean zein Asiako mendebaldean agertzen den arren, bere banaketa-azalera Euskal Herriko iparraldera heltzen da, baita Itsasora ere. Pagadi, harizti eta karraskadien soilguneetan, ezpondetan eta landare-hesietan bizi ohi da, 200-2.000 metroko altitudean, eta baita bide bazterretan ere.\nApirila uztaila bitartean loratzen bada ere, dagoeneko lehen loreak antzematen zaizkio (aurtengo neguarekin oso goiz) eta Alegiatik gora goazela ikus dezakegu bide bazterretan.\nDolarean, erratzaren tankera berean, garbitasunerako eta iragazkitzarako. Labeetan ere bere adarrak eskuera beti, bai erregai gisa bai ogia sartu aurretik errautsak garbitzeko. Gereta eta erromarak egiteko gaia. Zeta harrak hazteko etxolak josteko. Adar gazteak urtatuz edo ur-hantatuz irukin zuntza ken dakioke, soka eta kordak bezala oihal oihes edo zarpailak egiteko gaia. Ilar, indaba eta antzekoen zarba eta pardatarako, barrika-uztaitarako\u2026 Erretako adarren sutautsa edonorako ongarri potasadun ederra da. Suaz mintzo, tximini edo kebide, horma eta sabaietako kedarrak garbitzeko. Langintza honetan erabili izan den isats adar floka edo mortxakari \u201cpraileburu\u201d deitu izan zaio. Oterik ez denean ordezko ona da luarra eta luatza egiteko, egun konposta edota simaurra diegunak egiteko, baita horien oin den ganaduaren ohe edo azpitarako ere. Hain gai ona, ez bazen sortu egin behar eta erein ere egin izan da, otea bera bezalaxe, baita bazkatarako ere. Kantauri itsasoko ertzean beste inon ez bezala berezkoa da isats hau.\nElizkaleko 20. zenbakian zegoen oinetxe hau Mainenea edo Isatsagaetxea izenez ere ezagutzen zen. Itsasondon bazegoen Itsasaga izeneko dorre bat, gaur egun baserria dena, eta Olaberrian Itsasagaberri eta Itsasagazar baserriak daude. Leku-izen honen lehen lekukotasuna, Isasaga, 1535ekoa da. Agiri horretan Ordiziako bi anaiari egiten zaie erreferentzia; Indietara joandako Tomas eta Martin Isasagari, hain zuzen ere. Itsasaga, Itsasagaetxea edo Mainenea izeneko etxeaz gain, Itsasagatxikia izeneko beste etxe bat ere lekukotu dugu XVI. XVIII. eta XIX. mendeetako dokumentuetan. Bi etxe horiek Torretagleko markesarenak ziren. Itsasaga izeneko baserri bi egon dira Olaberrian eta dorre bat, gaur egun baserria dena, Itsasondon; eta litekeena da deitura azken horretatik etortzea. Izenaren osagaiak isats landarea (Genista sp) eta \u2013aga atzikia dira. Itsas edo isats landarea oso arrunta da Itsasondo izenean ikus daitekeen bezala.\nLapurdin, berriz, Itsasu udalerria, 1.770 biztanle dituena eta Ezpeletako kantonamenduan kokatua aurkitzen da. 2012an itsasoarrok egun osoko bidaia egin genuen bertara eta harreman politak sortu.\nEta Nafarroan Itsaso, Basaburuko kontzejua. 1857ko errolda baino lehen berezko udalerria izan zuena. Orain kontzejuak 59 biztanle ditu."} {"id": 229, "text": "Neska euskalduna, haurrak zaintzeko, etxeko garbiketa egiteko eta klase partikularrak emateko. Lehen hezkuntzan graduatua. Umeekin esperientzia handikoa."} {"id": 230, "text": "Pertsonen eta erakundeen asmotan egoten da ahalik eta maila gorenean kokatzea eta nahi izaten dute dagokien maila aitortzea\nHorretarako daude eginda mailak eta sailkapenak, bakoitzak duen ahalbideak kontuan izanda bere neurrikoekin egoteko eta lehiak edo eskubideak tartean baldin badaude horietan berdintasunean jokatzeko.\nToki Administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzko uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuko 2. artikuluko b) atalean ezarrita daude 2. mailako Idazkaritza izateko Udalek duten baldintzak: 5.001etik 20.000rako biztanleria izatea edo 5.001 biztanle ez izanda gutxienez 3.000.000 euroko aurrekontua izatea.\nFutbolaren erreinu zabaletik adibidea hartuta, ez da berdina 1., 2. edo 3. mailan jokatzea. Maila bakoitzean jokatzeko betebeharrak dituzu, lana eginda hartutako merituekin saria daukazu eta neurria eman behar da daukazun maila mantentzeko.\nOriok 3. mailako Idazkaritza dauka. Hamarkada bat pasatu da Orioko biztanleria 5.000 biztanletik gora dagoela eta aurrekontuetako diru-kopuruaren muga hamarkada batzuk dira gainditua duela.\nOrain taldeak duen informazioagatik Orioko Udalean Idazkaritza 3. mailakoa da. Hori da ez duguna ulertzen eta ezjakintasunean galdetzen dugu eta jakin nahi dugu zergatik ez daukan 2. mailako Idazkaritza eta horrek dakarren 2. mailako kontu-hartzailetza.\nSan Sebastian egunaren harira, danborrada egin dute Ikastolako ikasle eta irakasleek arratsaldean. Mantal zuriak soinean jarrita, kiroldegian aritu dira danborra jotzen, guraso eta familiartekoen begiradapean."} {"id": 231, "text": "Sergei Dovlatov idazle errusiarrak 80ko hamarkadan idatzi zuen bere azken lana. \u00abFiliala\u00bb euskarara ekarri dute orain Amaia Apalauzak eta Aroa Uhartek, Los \u00c1ngeles eta Leningrad artean saltoka doan kontakizun errealista, immigrazioa eta maitasuna ardatz."} {"id": 232, "text": "Zine-foruma ostean afari bat izango dugu Racon bertan (afarirako izena eman behar da Racon bertan edo guri) filmea ikusi ondoren elkartearen lehen laburmetraia eskeiniko dugu. Maiteminduak izeneko lana aurkeztuko dugu lehen aldiz.\nJuan Martin euskaldun berri donostiarrak baserri giroan euskara ikasteari ekingo dio uztailaren erdialdean. Hiria utzi eta Asteasuko Irarreta baserrian Juan Luis eta Ixabel izango ditu zain, euskaltegiko ikasgaiak osatu eta herriko hizkera ondo menderatzen laguntzeko. Duela hamar urte Joxan Sagastizabalek idatzitako eleberriaren moldaketa da filma. Antzerkitik igaro ondoren, zinemara egin du salto istorio arrakastatsuak."} {"id": 233, "text": "11:00 - 12:30 Liburuaren aurkezpena: Barne-migrazioak eta horiek Gipuzkoari egin zioten ekarpena. 1950-1975\nEuskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.\nGaraiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.\nManex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.\nErabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu."} {"id": 234, "text": "Be\u00f1at Alberdi Letrak batzen baino gehiago, irudiak grabatzen jardun du Julen Iriondok (O\u00f1ati, 1979). Baina, lehenengo soldata jaso zuenetik, beti izan da kazetaria, Goienan, Debagoieneko tokiko hedabidean, zehazki. 2001ean ekin zion ibilbideari, eta \"aldaketarako edo esperientzia berriak probatzeko\" gogoa igarri zuen iaz. Hala sortu zuen Ikusten da sareko bloga. Egunerokoari erantzutea baino nahiago izan zuen gustuko gai bat hartu eta beretzat formaturik egokiena zen horretan lantzea. Edukiak bere kasa sortzeko asmoari erreleboa emanda, Goienan lantzen dituztenak partekatzen ditu orain. Hamazazpi urte betetzera zoaz kazetari lanetan. Hamaika eduki landuko zenuen jada, baina kirol kazetari moduan hasi zenuen bidea. Kirolarekiko obsesioagatik, akaso? Nire kasuan, kazetaritza ikasketak egitea ez da izan bokazio kontua. Baina kirol kazetari izatea kirolarekin lotura mantentzeko aukera ona zela iruditu zitzaidan. Hasieran, behintzat, kirola nuen lanerako motibazio. Hala al da oraindik ere? Esango nuke orain euskarak tokia hartu diola kirolari. Sarri pentsatu izan dut gaztelaniazko komunikabide batean egingo ote nukeen gaur egun egiten dudana. Kontua ez da gaztelaniaz ez nukeela lan egingo, baina euskarak mugitzen nau orain. Goienan hasi zinen, 2001ean, eta bertan ibili zara iazko esperientziari heldu arte. Aurretik ibili al zinen beste komunikabideren batean lanean? Gara egunkarian eta EITBn ibili nintzen bekadun gisa. Gainera, euskararekin lotuta, gogoan daukat Gara-n kontratua amaitu zitzaidanean niretzat egokitutako azal bat oparitu zidatela. Realeko jokalari baten aurkezpenekoa zen argazki nagusia, bertan nire argazkia jarrita. Izenburu guztiak gaztelaniaz zeuden, ordea. Badakit borondate on guztiarekin egin zidatela opari hura, eta asko eskertu nien. Hala ere, gaur egun inork antzeko zerbait oparituko balit, gauzaren bat edo beste esango niokeela uste dut. Harmailatik kirolari buruzko telebista programarekin ekin zenion bideari. Beti jardun al zara kameren aurrean? Garai haietan kazetariok ez ginen gaur egun bezain multimediak. Lanerako moduak ere ez ziren berdinak. Goienak hainbat euskarri zeuzkan hedabide moduan, baina langileok ez ginen jarduten orain gabiltzan bezain elkarrekin. Dena den, papererako ere idazten nuen tarteka. Erraz esaten da, baina hamazazpi urte igaro dira. Lanbidea asko aldatu al da urteotan? Hasieran, telebistarako egiten nuen lan gehienbat. Denborarekin, ordea, eguneroko lan bihurtu zen hainbat euskarritarako edukiak prestatzea. Hau da, gairen bat jorratuko zuen kazetariak Goienako komunikazio euskarri guztietarako prestatu beharra zeuzkan edukiak. Gaur egun, papera eta arkatza eskura izatea baino garrantzitsuagoa al da sakelakoa ondoan edukitzea? Hasiak gara sakelakoarekin grabatzen eta argazkiak ateratzen. Gai bat lantzean, Twitterren ere kargatu behar izaten dugu. Aldatuz doaz garaiak. Inoiz egiterik espero ez genuen gauzak lantzen ditugu orain, baina normalizatu egin dira. Kazetari multimedia batek bere kasa prestatu behar izaten al ditu eduki guztiak? Gaia garrantzitsua bada, ez gara bakarrik joaten. Kasu batzuetan tokatu izan zaigu gertakizunera bideokamera, argazki kamera eta tripodea hartuta joatea. Baina baliagarria ere bada, geure kabuz moldatzen ikasten dugulako. Horrela jarduteak ez al dauka kalean danborra, gitarra, harmonika, tronpeta eta txindatak jotzen dituen musikari baten antza? Zaila da denean jardutea eta kasu guztietan bikaintasuna lortzea. Baina prozesu guztia ez du egiten kazetari batek bakarrik. Mirari baten modukoa litzateke bestela. Hainbat lan eginez moldatzea da gakoa. Hainbat euskarritarako lanak prestatzea baliagarria dela esan duzu. Zein zentzutan? Kamera erabiltzen ikasi dut, adibidez, eta baita edizio eta postprodukzio lanak egiten ere; zer esanik ez gidoiak egiteari buruz. Azken finean, esperientzia horri eske jarri nuen martxan Ikusten da bloga. Aurretik lan hori guztia egina neukanez, nire euskarri propioa sortu ahal izan nuen. Eszedentzia eskatu zenuen blogaren proiektuari heltzeko, baina nondik nora sortu zen ideia? Beste zerbait probatzeko gogoa neukan. Azkenean, 2001ean sartu nintzen Goienan, eta ez dut beste ezer ezagutu. Azkar pasatzen da denbora, eta halako ezinegon bat neukan. Beste zerbait probatu nahi nuen, eta denbora behar nuen nahi nuena egiteko. 40 urteen krisia izango zen, akaso? Hori esaten da, ezta? Momentu batean ikusi nuen nire lana bideratuegi zegoela prentsara, eta telebistari ezin niola eskaini nahi nuen beste denbora. Edukien kasuan ere, nahiago nuen nik nahi nuen moduan ekoiztea. Edukiak lantzeko moduan alde handia al dago Goienan egiten zenuen lanetik gaur egungora? Beste era batera jardutea ere bazen nire helburua. Goienan oso egunean bizi gara azkenean. Asteko plana egin eta horri begira lan egiten da han, baina ni beste modu batean hasi nintzen lanean. Bideoan agertuko zen protagonista aukeratuta, taberna edo elkarteren batera joaten nintzen grabatzera. Kafe bat hartuz, ordu luzez aritzen nintzen presarik gabe hizketan. Etxera itzultzean pentsatzen nuen gidoia eta zer graba genezakeen. Mila kontu kontrolatu behar izatea eskatzen du Goienaren gisako hedabide batek: hainbat gai, euskarri, pertsona... Dena lotu behar izaten da, dena koordinatu. Beste bide bat hartuta, blogean astean bideo bat jartzea pentsatu nuen nik, buruan gai bakarra izatea. Hala ere, mantenduko zenuen harremana Goienako lankide ohiekin, ezta? Ia lan guztia nik egiten nuen, baina Goienak egiten zizkidan postprodukzio lanak. Tratu bat egin genuen: postprodukzioa euren kontu eta trukean telebistan emiti zitzaketen nire lanak. Hasiera batean, nik sarean jarri eta bi aste geroago. Esklusibotasuna eman nahi nion sareari. Horrela, gainera, harremana manten nezakeen lankide ohiekin. Astean behin edo birritan joaten nintzen erredakziora. Saioka prestatu zenituen blogerako bideoak, eta makina bat saio egin zenuen: Kirola Bizi, Iparrerat!, Hi! Gazte, Muga Barik... Zeren arabera aukeratzen zenuen landuko zenuena? Saio bakoitzean ez nuen landu atal asko, baina gauzak ezberdin egiten saiatu nintzen, kutsu herrikoia ematen. Herritarrak bihurtu nahi nituen protagonista, eurengan interesa sortzeko. Tokiko komertzioak proiektura erakartzea zen azken helburua, elkarlanean jarduteko; nik eurei mesede bat egin eta eurek niri lagundu. Esperientzia ona izan al da zure nagusia zu zeu izatea? Bizipen eta esperientzia ederrak izan ditut. Iparrerat saioarena, adibidez. Gustuko dut Euskal Herriko txoko guztietako euskalkiak entzutea. Euskara da azken finean, baina badauzka bere aldaerak. Ipar Euskal Herrian bizi diren debagoiendarren bila hasi nintzen. Zazpi bideo grabatu nituen guztira, baina beste zazpi pertsona ere ezagutu nituen, eta gehiago ere egongo dira, ziurrenik. Oso saio politak grabatu genituen, eta ezin hobea izan zen esperientzia. Kamera hartu eta tokira bertara zeure kontu joateak izango du bere xarma, ezta? Neuk antolatzen nuen astea. Iparrerat grabatzeko, Urepelera joan nintzen, esaterako. Bertan bizi da o\u00f1atiar bat; fabrikako lana utzi, eta artzain joan zen. Inoiz Urepelen egon gabe nengoen, eta hango jendea ezagutzeko aukera izan nuen, amuarrain haztegia ere bai, Xalbadorren etxea... Mila kontu ikasi nuen egun hartan. Aramaioko irakasle bat ere elkarrizketatu nuen, bertan lanean ari dena, eta hari esker jakin nuen Ipar Euskal Herrian, hezkuntza publikoan, euskara sartuta dagoela. Kataluniara ere joan zinen beste batean, urriaren 1eko erreferendumaren ondoren. Kazetari gisa, saihestu ezineko tokia al da hura? Carles Belda musikari kataluniarrarekin plana eginda neukan berez. O\u00f1atin egona da Belda, Gure Esku Dago mugimenduak ekarrita, eta orduan ezagutu nuen. Katalunian barrena bizikletan bidaia egitea zen plana; kontzertuak zeuzkan adostu genituen egunetan, eta moldatu egin genuen ibilbidea. CUPeko zerrendetan aurkeztu zuen bere burua, eta kontaktuak egiteko balio zezakeen berekin ibiltzeak. Bizpahiru egun lehenago esan zidan ezingo zuela bidaia hura egin. Dena den, Kataluniara joan zinen, bizikleta eta guzti, ezta? Bai, hori mantendu nuen hasierako planetik. Hori bai, erabat aldatu nuen ibilbidea. Trena eta autobusa hartu nituen Arenys de Muntera iristeko [Bartzelona]. Independentziaren aldeko galdeketak egiten lehenengo herria izan zen Arenys de Munt, 2009an. Oraindik gogoan daukat esperientzia hura. Plazara iritsi, eta plater konbinatu bat jan nuen taberna batean. Zerbitzariari galdetu nion ea nola kontakta nezakeen galdeketaren inguruan jardun zuen norbaitekin. Erreferenduma sustatu zutenak ondoko tabernan biltzen zirela esan zidan, eta horiei esker lortu nuen pertsona baten zenbakia. Elkarrizketatu egin nuen, eta berak eman zizkidan gainontzeko guztien kontaktuak. Horri esker ibili nintzen Katalunian barrena. Bidaian saiatu nintzen sare sozialen bidez jendearekin harremanetan jartzen, baina hara iritsi nintzenean ez neukan ezertxo ere lotuta. Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea eta Jordi Sanchez ANCkoa atxilotu zituztenean Katalunian bertan zinen, ezta? Bai, Gironan nenbilen orduan. Astelehena zen, oker ez banago. Lapiko jotze batera deitu zuten lehenengo, eta manifestaziora gero; inprobisatua izan zen guztia. Era baketsuan egin zuten dena, eta izugarrizko indarra ikusten zen. Oso profil desberdineko jendea batu zen han. Harekin gogoratzean oilo ipurdia jartzen zait oraindik. Kazetari gisa lortu al zenuen ekidistantzia eta objektibotasuna mantentzea? Norbaitek ikus dezake oreka falta ikuspuntuak kontuan hartuta, baina alde guztien iritziak biltzen saiatu nintzen. Arenys de Munteko PPko zinegotzia elkarrizketatu nuen, adibidez. Pertsona gisa oso ondo portatu zen nirekin, eta zorte galanta izan nuen elkarrizketatu ahal izateagatik. En Comu Podemen inguruko jendea ere elkarrizketatu nuen gero. Sekulako harrera egin zidaten Katalunian. Ni, azkenean, Euskal Herriko tokiko komunikabide bateko kazetaria naiz; ez daukat beste modu batera eragiteko gaitasunik. Desiratzen zeuden euren historia kontatzeko eta beste toki batzuetara helarazteko. Esperientzia horren ondoren, Goienara itzuli zara lanera; ez duzu jarraitzen zure kontu lanean. Nolatan? Hasi nintzenean banekien, bideragarritasunik lortu ezean, bukatu egingo zela proiektua. Norberak mila ideia izaten ditu buruan, baina gero zaila izaten da guztia gauzatzea. Aukera berriak zabaltzeko balio izan dit, ordea, eta beste patxada batekin nabil lanean."} {"id": 235, "text": "[Batzuetan pertsiana artetik sartzen den argiari begira harrapatzen dut neure burua, edo itsasertzeko errepideetatik gidatzen etxerako ordua luzatzeko.\nNeure buruarekin bakea egin nahian egoten naiz, mundua buruan kabitzen ez zaizkidalako. Saihetsetik zelatatzen ditudan horiek kontura ez daitezen nire beldurra haiena baino handiagoa dela\u2026]\nEpaimahaikideen esanetan, nabarmentzekoa da lan idazlanak duen maisutasuna prosaren eta poesiaren artean zangalatraba aritzeko. Paragrafo trinkoak eta irudiz beteak agertzen dira testuan, gristasun itogarritik askatu nahian.\nMutuberriaren ilustrazioek mihiseak dirudite, berun kolorea primeran islatzen duten urdinek eta grisek zipriztintzen dituzte orrialdez orrialde giza itxurako siluetak, hegaztienak\u2026 Suarezek hitzez kontatzen duen barne mundua irudietara ekarriz.\nBere literatur lanari etorrita, poesia baizik ez du idatzi; horretaz gain, edo horren gainetik, hainbat hedabidetako ohiko kolaboratzailea da. Zenbait poema-sorta saritu eta argitaratu dizkiote Iru\u00f1eko Udalak eta Arabako Foru aldundiak; 2010ean Lizardi Saria irabazi zuen.\n\u2013 Gerrak ez du izenik. Pamiela, 2013. Leire Bilbaoren testuarekin. 2013ko haurrentzako albumak sortzeko VII. Etxepare Saria"} {"id": 236, "text": "Amatasunaren eta arte-sorkuntzaren arteko harremanaz gogoeta egiten du idazle gasteiztarrak Amek ez dute idazten azken eleberrian, hari detektibesko baten bidez: emakume gazte batek bere haur txikia hiltzen du, ageriko arrazoirik gabe, eta kasu horrek jakin-mina eta obsesioa sortuko dizkio ama eta idazle den protagonistari.\nSorkuntza esaten diogu artista baten lanaren emaitzari; sorkuntza da, halaber, haur bat mundura ekartzean ama batek egiten duena. Bi sortze mota, bata bestearekin zerikusirik gabea, kontraesankorrak ere bai agian? Sormenaren bi alderdi horiek eta bien arteko harremanak arakatu ditu Katixa Agirrek bere bigarren nobelan, irrikaz irensten den fikzioa eraikiz eta, aldi berean, gogoan geratzen diren hausnarketekin aberastuz.\nDESIRA talde bizkaitarrak rock freskoa eta eguneratua sortu dute. Eskarmentu handiko musikari hauek talde ezagun askoetarako lan egin dute: Etsaiak, Zenttric, Urtz, Mocedades, Band Jovi (Bon Joviri tributoa) eta hainbat taldeetarako, mota ezberdinetakoak. Abesti propioak eta euskeraz abestuak dakartzan diska honek DESIRA izena du, taldeak bezela. Eta lehenengo lan hau argitaratzen duen disketxea Promulam Records (La Fuga, Leize, Tako, etab.) da.\nLehengo single-a prest dago. \u2018Zuzen\u2019 abestia estrenatzen da diskaren aurrerapen gisa. Kanta fresko honetan Rock eta soinu modernoak nahasten diren bitartean estribilloak harrapatzen zaitu. Saltoka eta dantzan hasten zara konturatu gabe!"} {"id": 237, "text": "Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da"} {"id": 238, "text": "AGINDUA, 2007ko urriaren 24koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, jabetza horizontalen eta hiri errentamenduen arloan bitartekotzako eta adiskidetzeko funtzioak arautzen dituena."} {"id": 239, "text": "Hiri Jabetzaren Ganbera Ofizialen langileen eta ondarearen erregimenari eta destinoari buruzko urtarrilaren 31ko 15/2006 Dekretuaren xedea honako hau da: abuztuaren 5eko 8/1994 Errege Lege Dekretuaren bitartez zuzenbide publikoko korporazio gisa bertan behera utzitako hiru Lurralde Historikoetako Hiri Jabetzaren Ganbera Ofizialen ondarea likidatzeko eta langileak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan txertatzeko beharrezkoak diren jardunak finkatzea."} {"id": 240, "text": "Urtarrilaren 31ko 15/2006 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak dekretua indarrean jartzen denetik honako hau ezartzen du: hiru Lurralde Historikoetako Hiri Jabetzaren Ganbera Ofizialek betetzen zituzten jardunak eta zerbitzuak emateari uztea. Era berean, xedapen horretan honako hau xedatzen da: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak bitartekotzako eta adiskidetzeko funtzioak hartuko dituela bere gain ondasun higiezinen jabeen artean, eta horien eta maizterren artean sortzen diren arazoetan, betiere indarrean dagoen araudiari jarraiki."} {"id": 241, "text": "Xedapen hori garatzeko eta 373/2005 Dekretuaren (azaroaren 15ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena) 5. artikuluan eta 15/2006 Dekretuaren (urtarrilaren 31koa, Hiri Jabetzaren Ganbera Ofizialetako langileen eta ondarearen erregimenari eta destinoari buruzkoa) lehen azken xedapenean xedaturikoari jarraiki, honako hau"} {"id": 242, "text": "Agindu honen xedea Hiri Jabetzaren Ganbera Ofizialetako langileen eta ondarearen erregimenari eta destinoari buruzko urtarrilaren 31ko 15/2006 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria garatzea da."} {"id": 243, "text": "Agindu honen bitartez jabetza horizontalaren eta hiri errentamenduen arloan bitartekotzako eta adiskidetzeko funtzioak arautzen dira."} {"id": 244, "text": "Jabetza horizontalaren eta hiri errentamenduen arloan bitartekotzaren eta adiskidetzaren helburua ondasun higiezinen jabeen artean, eta horien eta maizterren artean sortzen diren arazoak judizioz kanpo konpontzea da."} {"id": 245, "text": "Bitartekotzako eta adiskidetzako prozeduren xede izango dira honako hauek: alderdiek eskubide osoz balia ditzaketen jabetza horizontalaren eta hiri errentamenduen arloetako eskubideekin eta betebeharrekin lotutako gaiak."} {"id": 246, "text": "Bitartekotzako prozeduratzat hartzen da gorabehera batengatik aurkakoak diren alderdiek bitartekari baten bitartez arazoa konponduko duen akordio batera iristeko erabiltzen duten prozedura, hizketaren eta komunikazioaren bitartez."} {"id": 247, "text": "Adiskidetzako prozeduratzat hartzen da gorabehera batengatik aurkakoak diren alderdiek hizketa- eta komunikazio-prozesu baten bitartez adiskidetzaile batek proposatutako akordioa onartzen dutenekoa."} {"id": 248, "text": "Borondatea. Bitartekotzako eta adiskidetzako prozedurak borondatezkoak dira, eta, beraz, aurkako alderdiek horien aldekoak izan beharko dute."} {"id": 249, "text": "Isilpekotasuna. Bitartekotzako eta adiskidetzako prozeduran zehar lortzen den informazio guztia, hitzezkoa nahiz dokumentu bidezkoa, isilpekoa izango da, akordioa jasotzen duen dokumentua izan ezik; dokumentu hori legezko eta zuzeneko interesa egiaztatzen duten guztientzat erabilgarria izango da. Hala badagokie, alderdiek isilpekotasuna ezabatzea erabaki ahal izango dute esanbidezko onespen baten bitartez. Bitartekariak/adiskidetzaileak isilpekotasuna ezabatzea erabaki ahal izango du, bitartekotzako edo adiskidetzako jardunean hutsegite edo delitu bat egin izanaren oinarri sendoko zantzuak aurkitzen dituenean."} {"id": 250, "text": "Gardentasuna. Alderdiek prozeduren eta horien funtzionamenduaren ezaugarriei buruzko informazio zehatza izan beharko dute, eta baita horien iresgarritasunari, ondorioei eta egin daitezkeen akordioen balioari buruz ere."} {"id": 251, "text": "Inpartzialtasuna. Bitartekariak/adiskidetzaileak bitartekotzako edo adiskidetzako prozeduraren xedean ez du interesik izan behar. Era berean, aurkako alderdiekin ez du harremanik izan behar. Ildo horretatik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko abstenitzeko eta ezerezteko arauak kontuan hartu beharko dira."} {"id": 252, "text": "Malgutasuna. Bitartekotzako/adiskidetzako prozedura malgua da, eta egoera bakoitzera egokitzen da, Agindu honetan jasotako arauei eustea alde batera utzi gabe."} {"id": 253, "text": "Eztabaida kontrajarriaren printzipioa. Bitartekotzako edo adiskidetzako prozeduran zehar alderdiek arazoaren egoera eragileari buruz beren ikuspuntuak adierazteko libreak direla sentitu behar dute. Bitartekariak/adiskidetzaileak tratu zuzena eman behar die alderdiei eta horien artean esku-hartze orekatua bermatu beharko du."} {"id": 254, "text": "Funtsean presentziala izatea. Aurkako alderdiek bere kabuz azaldu, bertaratu eta jardun beharko dute, pertsona juridikoak direnean izan ezik; kasu horretan, eztabaidatzen den gaiari buruzko konpromisoak hartzeko gaitasun nahikoa duen legezko ordezkaria bertaratu beharko da. Salbuespen gisa, eta oinarri sendoko arrazoiengatik, aurkako pertsona fisikoek behar bezala ordezkatuta bertaratzeko baimena izango dute."} {"id": 255, "text": "Alderdien fede ona, lankidetza eta horien arteko errespetuari eustea. Bitartekotzako edo adiskidetzako prozeduretan parte hartzen dutenek fede onaren eta elkarrekiko errespetuaren eskakizunen arabera jardun beharko dute beti eta une oro, elkarren aurka jartzen dituen arazoari amaiera ematearren, akordio bat lortzeko bitartekariak/adiskidetzaileak proposatzen duen horretan elkarrekin lan eginda."} {"id": 256, "text": "Gutxienez aurkako alderdietako batek Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egon beharko du."} {"id": 257, "text": "Bitartekotzako edo adiskidetzako prozedura eztabaidaren xede den higiezina kokatuta dagoen Lurralde Historikoari dagokion Lurralde Ordezkaritzan gauzatuko da. Salbuespen gisa, irizpide hori aldatu ahal izango da, dagokion Lurralde Ordezkaritzak adosten duenean; betiere horri buruz alderdien artean akordioa baldin badago."} {"id": 258, "text": "Arazo bat bitartekotzako edo adiskidetzako prozeduren eraginpean jarri ahal izateko beharrezkoa izango da arazo horri buruzko arbitraje-prozedurarik edo prozedura judizialik hasi ez izana, edo, halakorik hasi baldin bada, alderdiek prozesua deuseztatu edo eten izana. Prozeduraren izapidetze-prozesuan zehar alderdietako batek arbitraje-prozesu bat edo prozesu judizial bat hasten baldin badu, bitartekotzako edo adiskidetzako prozedurari uko egin zaiola ulertuko da, eta, beraz, amaitutzat hartuko da."} {"id": 259, "text": "Bitartekotza- eta adiskidetza-arazo batean aurkakoak diren alderdietako batek edo alderdi guztiek eskatu ahal izango dute, baina alderdi guztiek dagokion prozedurarekin ados daudela adierazten dutenean bakarrik hasiko da prozedura. Eskaera alderdi bakar batek egiten duenean, idazki bidez arazoaren deskribapen labur bat eraman beharko du. Bitartekariak/adiskidetzaileak prozedura hasteko eskaera beste alderdiari edo alderdiei igorriko die."} {"id": 260, "text": "Bitartekariari/adiskidetzaileari entzun ondoren, alderdiek bi prozeduretatik bat aukeratu beharko dute, eta aukeratutako prozeduran zehar beste prozedurara aldatzeko aukera izango dute."} {"id": 261, "text": "Aurkako alderdiek printzipio gidariak eta Agindu honetan ezarritako prozedura beteko dutela ziurtatuko duen formulario bat sinatu beharko dute. Era berean, eskatzen zaizkien beharrezko dokumentu guztiak eman beharko dituzte. Alderdiek formularioa sinatzen dutenean hasiko da prozedura."} {"id": 262, "text": "Adiskidetzaileak edo bitartekariak ordu eta egun jakin baterako deituko ditu aurkako alderdiak, dagokion Lurralde Ordezkaritzaren bulegoetara bertara daitezen. Alderdi guztiak edo batzuk bertaratzen ez badira, arduradunak deialdi berri bat egitearen edo espedientea artxibatzearen artean aukeratuko du, unean uneko zirkunstantzien arabera."} {"id": 263, "text": "Deialdiaren egunean alderdiek ordena bati jarraituta beren jarreraren oinarriak aurkeztuko dituzte, eta adiskidetzaileak edo bitartekariak erantzuteko eta entzunei erantzuteko txandak zuzenduko ditu eta agertzen diren gai guztiak azalduko dizkie alderdiei. Bitartekariak edo adiskidetzaileak saioa eten ahal izango du, bitartekotza edo adiskidetza ondo gauzatzeko informazio gehiago behar duen kasuetan. Arazoa eragin duen gaiaren arabera eta prozeduraren garapenaren arabera, adiskidetzaileak edo bitartekariak ondorengo deialdietarako deitu ahal izango ditu alderdiak, edo, alderdiak bananduta, alderdi batekin edo batzuekin bilerak egin ahal izango ditu."} {"id": 264, "text": "Bitartekariak arazoarentzat konponbide oso edo partzial bat edo alderdien arteko adostasun bat sustatu ahal izango du."} {"id": 265, "text": "Alderdien artean adostasun oso edo partzial bat lortzen denean, adostasun hori gero irakurriko den akta batean idatziko da, eta, hala badagokio, alderdiek sinatuko dute. Adostasunik ez dagoenean, eraginkortasunik gabe adostasun bat lortzen saiatu direla jasoko da aktan."} {"id": 266, "text": "Adiskidetzailea adostasuna lortzen saiatuko da, alderdien artean arazoa guztiz edo partzialki konponduko duen akordio bat proposatuz."} {"id": 267, "text": "Prozeduren iraupena arazoaren izaeraren eta konplexutasunaren araberakoa izango da, baina ezin izango dute lau hilabete baino gehiago iraun, artikulu honen 3. idatz-zatian adierazitako betetze-formularioa sinatzen denetik zenbatzen hasita. Hala ere, epe hori igaro ondoren, bitartekariak edo adiskidetzaileak akordioak egiteko aukera aztertuko du, eta alderdiek esanbidez eskatzen badute, gehienez ere beste bi hilabetez luzatu ahal izango da."} {"id": 268, "text": "Alderdiak bertaratu ez direlako edo ados jartzen ez direlako prozedura amaitzen denean, bitartekaritzako edo adiskidetzako beste prozedura bat eskatu ahal izango da, arazo berberengatik eta pertsona berberen eskutik, aurreko eskaeraren egunetik gutxienez urtebete igaro baino lehen."} {"id": 269, "text": "Bitartekaritzako eta adiskidetzako prozeduretan lortutako akordioak alderdien arteko akordio pribatuak izango dira."} {"id": 270, "text": "Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean."} {"id": 271, "text": "CodeSyntaxek kudeatua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua."} {"id": 272, "text": "Goizeko lehen orduko magazina. Jentea modu atseginean jagiteko asmoa da nagusi baina informazinoa ahaztu barik. Eguneko albiste nagusien aitamena ezeze, tenperaturen barri, eguraldiari jagokon iragarpena, errepideetako egoerea, efemerideak eta Bizkaiko albisteei eskeinitako tarte berezia."} {"id": 273, "text": "\"Baztango Talde Feminista, Plazara Dantzara, Jo ala Jo, Baztandarren Biltzarra, Elizondoko herria eta Besta Batzordea eta Batzar Nagusiko zenbait kideren izenean, Baztango Mutildantzariak taldeari eskatu nahi diogu bazterketak egiteari uzteko, bai hemen, bai bertze edozein eremutan. Bazterketarik gabeko Baztan nahi dugulakoz\".\nIndarkeria ardatz hartuta, Bilboko antzerki eta dantza garaikide jaialdia hasiko da asteazken honetan\nAurtengo Donostiako Zinemaldian izango diren euskal produkzioen artean izango da Telmo Esnalen Dantza filma. Joan den uztailean jakinarazi moduan, sail ofizialean emango dute zuzendari zarauztarrak Juan Antonio Urbeltzen koreografiekin eta euskal dantzaren inguruan garatu duen mundu sinbolikoarekin dantzaren bidez, elkarrizketarik eta hitzik gabe, istorio bat kontatzen duen lana.\nDonostiako Zinemaldiak Sail Ofizialean izango diren zenbait filmen berri eman du, tartean Telmo Esnal zuzendari zarauztarraren Dantza. Filma ez da lehiatuko Urrezko Maskorra lortzeko, proiekzio berezi gisa eskainiko dute.\nPilota eta pilotariak omendu ditu Pier Paul Berzaitzek Laida Pilota izeneko bere azken ikuskizunean. Bertsoak, dantza, ipuinak eta kantua dira lanaren osagaiak. Ekainaren 30ean aurkeztu zuten Donapaleuko Airetik aretoan, Lilia elkartearen eskutik.\nBereziki alde zaharreko, baina orohar, Tuterako kultur-giroa aberasteko xedez, paloteao berria estreinatuko dute Erriberako hiriburuan heldu den ekainaren 30ean. Antzerki molde honen ohiko estruktura mantenduz, garai berrietara egokitu nahi izan dute eta hartara, ez da apenas egonen erlijioari aipamenik \u2014deabrua eta aingerua desagertuko dira, beraz\u2014.\nKattalin Agerre.- Goizeko 6:30ean, Lekeitioko Talan dantzatu duten gaurko lehen eguzki-dantza Lekeitioko Etorkizuna dantza taldeko emakumeek. 1975ean berreskuratu zenetik San Pedro egunez dantzatu da, baina gerra aurrean San Joan egunean, egunsentian, eguerdian eta ilunabarrean andreen soka-dantza dantzatzeko ohitura berreskuratu dute.\nBalleta egitea aukeratzen duten mutilek dituzten zailtasunez dokumentala prestatzen ari da Scott Gormley (gertukoa du gaia, bere semea balletean dabil): gehien-gehienek erasoak jasan dituzte, ahozkoak edota fisikoak, baina arreta deitu dio deskubritzeak gaitzespen handiena sarri aitarengandik jaso dutela, semea gay bihurtuko zaien beldur.\nGlobalizazioari eta hiri-ereduei buruzko testu interesgarri bat argitaratu zuen 1995ean Rem Koolhaas arkitekto herbeerearrak. Hiri generikoa zuen izena, eta gaur egun etengabe ahotan ditugun hainbat arazo aurreikusi zituen. Jarduera ekonomikoa globalizatzearekin batera, hiri-ereduak aireportuen moduan homogeneizatzen ari zirela zioen, eta horrek eragin zuzena zuela tokiko nortasunean. Estereotipoak mugaraino eramanda, bere buruaren klixea sinestea eta gainditzea beste erremediorik ez dute... [+]\nTolosako Udaberri Dantza Taldearen 60. urteurrenerako sortutako ikus-entzunezkoa da honakoa. Taldea osatu eta elikatu duten 6 belaunaldietako kideak dira protagonista, eta haien bizipenek gidatuko dute dokumentaleko haria, 43 elkarrizketatan barrena. Aulkien kulunka ondare izateko sortu zen, sei hamarkadatako historia nonbait gordetzeko.\nTxikiak, handiak, arinak, egur sendoz eginak. Mende zaharreko estetiken jarraitzaileak, hiru hankakoak edo laukoak. Diseinu... [+]"} {"id": 274, "text": "312/1996 DEKRETUA, abenduaren 24koa, Euskal Herriko Autonomi Elkartean Zaintza Epidemiologikoko Sistema sortzeko dena."} {"id": 275, "text": "Apirilaren 14ko 3/1986 Legeak, osasun publikoko gaiari dagozkion neurri bereziei buruzkoak, bide ematen die agintari sanitarioei neurri konkretuak hartzeko, larrialdiko eta beharrizaneko arrazoi sanitarioek hala eskatzen dutenean. Sanitateari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorrak, bere 8. atalean eta sistema sanitarioaren funtsezko iharduera lez, biltzen ditu, batetik, osasun-arriskuen prebentzioa efikazia handiagoz orientatzeko behar diren ikerlan epidemiologikoak egitea eta, bestetik, plangintza eta ebaluazio sanitarioa. Plangintza eta ebaluazio hauek, bestalde, oinarritzat eduki behar dute informazio sanitarioko eta zaintza eta ekintza epidemiologikoko sistema eratu bat. Gainera, 40.12 atalean xedatu duenez, Estatuko Administrazioak garatu behar ditu, beste ekintzen artean eta Autonomi Elkarteei emandako eskuduntzen kalterik gabe, zaintza eta analisi epidemiologikoko zerbitzuei dagozkien ekintzak."} {"id": 276, "text": "Goikoa garatzeko, abenduaren 28ko 2210/1955 Errege Dekretua, Zaintza Epidemiologikoko Sare Nazionala sortzeko dena, onartu eta oinarrizko arautzat hartzen da."} {"id": 277, "text": "Ahalegin garrantzitsuak egiten ari dira aspalditik zaintza epidemiologikoko arloan, eta emaitza positiboaz egin ere. Lortutako esperientziak erakutsi duenez, beharrezkoa da ildo horretatik aurrera segitzea, zaintza-dispositiboetan hobekuntzak sortuz. Dispositibook, berriz, kontuan izan behar dituzte epidemiologia-arloan gertatu diren aldaketak, zerbitzu sanitarioen berrantolamendua eta Euskadiko Osasun Planaren helburuak. Horri guztiari, gai horri buruzko Europar Batasunaren iniziatibak gehitu behar zaizkio. Izan ere, horixe moldatu nahi da arau honen bidez; beraz, Zaintza Epidemiologikoko Sistema sortu egiten da Euskal Herriko esparruan, gaixotasunak prebenitzeko helburuaz. Euskal Herriko Autonomi Estatutuari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Legeko 18.1 atalaren arabera, Euskal Herriko Autonomi Elkarteak eskuduntza du Estatuko oinarrizko legeria, barne-sanitateari buruzkoa, garatzeko eta gauzatzeko. Ahalmena du, beraz, Dekretu hau egiteko."} {"id": 278, "text": "Ondorioz, Osasun Sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko abenduaren 24an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe"} {"id": 279, "text": "1. atala.\u2013 Xedea. Euskal Herriko Zaintza Epidemiologikoko Sistema sortu egiten da. Osasun Sailaren menpe egongo da eta informazio epidemiologikoa bildu eta aztertu egingo du, gaixotasunak prebenitzeko, kontrol sanitarioko neurrien bidez; horretarako, osasun-arazoak eta beren faktore determinatzaileak identifikatu egingo dira, osasun publikoan egingo den ikerketa, plangintza eta ebaluazio egokiaren bidez."} {"id": 280, "text": "a) Euskal Herriko Autonomi Elkarteko gaixotasun transmitagarriak, ez-transmitagarriak eta bestelako prozesu akutuak zein kronikoak kontrolatzea. Puja epidemiologikoak eta bestelako alerta sanitarioko egoerak detektatzea, kontrolatzea eta ikertzea barne sartzen dira.\nb) Euskal Herriko Autonomi Elkarteko gaixotasunik nagusienei buruzko ezaguera eguneratua eta etengabea izatea."} {"id": 281, "text": "c) Patroi epidemiologikoaren joerak eta aldaketak identifikatzea, interbentzio-beharrizana baloratzeko eta martxan jarritako kontrol-programak ebaluatzeko."} {"id": 282, "text": "d) Gaixotasunen aurrean eta osasun publikoko arazo berrien aurrean, ikerketa- eta ekintza-oinarriak eratzea."} {"id": 283, "text": "e) Espainiar Estatuko eta Europar Batasuneko zaintza epidemiologiokoari, behar den informazioa ematea."} {"id": 284, "text": "f) Informazio epidemiologikoa, estatistikak eta txosten sanitarioak egin eta sistema sanitarioko estamentu desberdinei zabaltzea."} {"id": 285, "text": "Aurreko atalean ezarritako helburuak lortzeko, Euskal Herriko Zaintza Epidemiologikoko Sistemak ondoko jarduerak garatuko ditu:"} {"id": 286, "text": "a) Jakinarazteko gaixotasun eta prozesuei buruzko informazioa sistematikoki eta aldizka biltzea, Dekretu honetan araututakoaren arabera."} {"id": 287, "text": "b) Alerta sanitarioko egoerak eta puja epidemikoak. Halakotzat jotzen dira ondoko larrialdiko kasuak:"} {"id": 288, "text": "Kasu guzti horietan beharrezko izango da agintari sanitarioak prebentzioko edo kontrol urgenteko ekintzak martxan ipintea, biztanleriaren osasuna babesteko."} {"id": 289, "text": "d) Sistema espezifikoak, hots, kasuen erregistroak, seroprebalentzia-inkestak, mediku begiraileak eta HIESa, GIBagatiko infekzioa eta bestelako gaixotasun inmunoprebenigarriak jagoteko aplika daitezkeen beste batzuk ere."} {"id": 290, "text": "e) Osasun Sailak, bere eskuduntza-esparru barruan, unean-unean osasun publikoa kontrolatzeko eta babesteko egoki joko dituen gainerako zaintza epidemiologikoko sistemak, abenduaren 28ko 2210/1995 Errege Dekretuko 4.3 atalean ezarritakoari jarraituz."} {"id": 291, "text": "b) Epeak, edukia, formatoa eta informazio-fluxuak, sortuko den Zaintza Sistemaren maila bakoitzean, Zaintza Epidemiologikoko Sistemara egokitzea."} {"id": 292, "text": "d) Informazioa konfidentzialtasunez erabiltzea, datu pertsonalen tratamendu automatizatuari buruzko urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoan eta bere garapen-arautegian ezarritakoaren arabera."} {"id": 293, "text": "h) Pertsonal sanitarioak parte hartzea zaintza epidemiologikoaren elementu desberdinak garatzean eta ezartzean."} {"id": 294, "text": "Euskal Herriko Autonomi Elkarteko sare sanitario osoak, hots, publikoak eta pribatuak osatzen du Euskal Herriko Zaintza Epidemiologikoko Sistema, helburua zein den kontuan hartu gabe."} {"id": 295, "text": "a) Euskal Herriko Autonomi Elkarteko zaintza epidemiologikoko jarduerak plangintzatu, lehentasuna eman, antolatu, zuzendu eta ebaluatzea."} {"id": 296, "text": "d) Estatuko Administrazioari eta beste Autonomi Elkarte, instituzio eta organismo batzuei ere, publikoak izan zein pribatuak izan, Zaintza Epidemiologikoko Sistemaren informazioa pasatzea."} {"id": 297, "text": "e) Euskal Herriko Autonomi Elkarteko esparruan, unean-unean egokitzat joko diren neurriak hartzea, Osasun publikoko gaiari dagokionez."} {"id": 298, "text": "f) Euskal Herriko Autonomi Elkarteko datu epidemiologikoak aztertzea, eta lortutako emaitzak hedatzea, emaitzotatik eratorriko diren gomendioekin batera."} {"id": 299, "text": "g) Zaintza epidemiologikoaren helburuak lortzeko eta hobetzeko behar diren programa eta ikerlan epidemiologiko guztiak aztertzea eta, kasua balitz, proposatzea.\nOsasuneko Lurralde Ordezkaritzei ondoko funtziook dagozkie: a) Bakoitzak bere lurraldean zaintza epidemiologikoko jarduerak antolatu eta bultzatzea.\nb) Bakoitzak bere lurraldean, zaintza epidemiologikoko jarduerak, beste eskualde sanitarioekin, ospitale publikoekin eta zentro sanitario pribatuekin koordinatzea."} {"id": 300, "text": "c) Bakoitzak bere lurraldean eta osasun publikoko gaiari dagokionez, unean-unean egokitzat joko diren neurriak hartzea."} {"id": 301, "text": "d) Bakoitzari bere lurraldean dagozkion datu epidemiologikoak Osasun Publikorako Zuzendaritzari pasatzea, aste epidemiologikoa amaitu eta 10 eguneko epean asko jota."} {"id": 302, "text": "e) Bere lurraldeko datu epidemiologikoak aztertzea eta lortutako emaitzak hedatzea, emaitzotatik, eta lurraldearen erantzukizun mailan, eratorritako gomendioekin batera."} {"id": 303, "text": "f) Zaintza epidemiologikoaren helburuak lortzeko eta hobetzeko eratuko diren beharrezko programa eta ikerlan epidemiologiko guztiak egokitu eta burutzea."} {"id": 304, "text": "c) Lehen mailako asistentziako prestazio sanitarioa eta egokitzat joko diren prebentzio- eta kontrol-neurriak hartzea."} {"id": 305, "text": "d) Bakoitzari bere esparruan dagozkion datu epidemiologikoak Osasuneko Lurralde Ordezkaritzari pasatzea, abenduaren 28ko 2210/1995 Errege Dekretuko 10. atalean ezarritakoari jarraituz."} {"id": 306, "text": "b) Asistentzia sanitarioaren prestazioa eta kasu bakoitzean beharrezkoak diren prebentzio, isolamendu eta kontroleko neurri indibidualak hartzea."} {"id": 307, "text": "c) Dagokion Osasuneko Lurralde Ordezkaritzarekin koordinatuta, proposatuko diren zaintza epidemiologikoko jarduerak ospitale-mailan garatzea."} {"id": 308, "text": "d) Datu epidemiologikoak Osasuneko Lurralde Ordezkaritzari sasoiz pasatzea, abenduaren 28ko 2210/1995 Errege Dekretuko 10. atalean ezarritakoari jarraituz."} {"id": 309, "text": "1.\u2013 Euskal Herriko Autonomi Elkartean diharduten mediku guztiek, baita Elkarte horretan dauden zentro sanitarioek ere, obligazioa dute oraingo Dekretuaren 4. ataleko a) eta b) idazatietan sartzen diren kasu guztiak Euskal Herriko Zaintza Epidemiologikoko Sistemari aitortzeko; aitorpen horien helburua da, izan ere, gure lurralde-esparruko kasuak kontrolatzera jotzen duten osasun publikoko neurriak garatu eta ebaluatzea."} {"id": 310, "text": "2.\u2013 Asteroko orri epidemiologikoan (I Eraskinean) bildutako aitortu beharreko gaixotasun transmitigarriak direla eta, aitorpeneko denbora-unitaterik behinena da, izan, larunbata igaro eta hurrengo 24 ardura amaitzen den astea. Aitorpenaren barruan sartuko dira, bada, aste horretan detektatutako kasuak, baita susmo klinikoa dutenak ere, laboratorioko baieztapenera begira egon barik. Aitorpena egiteko, I Eraskineko orria behar moduan bete eta Osasuneko Lurralde Ordezkaritzako Zaintza Epidemiologikoko Unitatera bidali behar da."} {"id": 311, "text": "3.\u2013 Alerta sanitarioen eta puja epidemikoen kasuan, baita Dekretu honetako I Eraskineko 1B taldean bildutako gaixotasunen kasuan ere, aitorpena obligaziozkoa izateaz gainera urgentea ere bada; beraz, faxez edo telefonoz aurreratu beharko da, nahiz eta gero partea idatziz bidali eta berretsi Osasuneko Lurralde Ordezkaritzako Zaintza Epidemiologikoko Unitatera."} {"id": 312, "text": "13. atala.\u2013 Dekretu honetan araututakoa hausteak, zigor administratiboa ekar dezake, behin espedientearen instrukzioa egin eta gero, Sanitateari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorraren VI. atalburuan ezarritakoaren arabera, aplikagarriak izan daitezkeen osagarrizko eta geroagoko arauekin bat etorriz, eta gerta daitezkeen erantzukizun zibilen, penalen edo beste maila batzuen kalterik gabe."} {"id": 313, "text": "Indargabe gelditzen dira: azaroaren 2ko 207/1982 Dekretua, aitortu beharreko gaixotasunak eratzen dituena, eta Dekretu honetan ezarritakoaren aurka doazen maila bereko edo beheragoko erabaki guztiak."} {"id": 314, "text": "Lehenengoa.\u2013 Osasun Sailburuari Dekretu hau garatzeko eta burutzeko beharrezko diren erabakiak hartzeko baimena ematen zaio."} {"id": 315, "text": "1.\u2013 Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen babesean idatzi eta bideratutakoak, otsailaren 11ko 28/1997 Dekretuaren bidez behin betiko onartu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren, otsailaren 12an."} {"id": 316, "text": "Artezpide horietan, lurraldearen zatiko planak, horien artean Debabarreneko Eremu Funtzionalekoa, idazteko esparruak ezartzen dira."} {"id": 317, "text": "Aipatutako Legearen 2. eta 11. artikuluen arabera, lurraldearen zatiko planak nahitaez landu beharreko lurralde antolamendurako tresnak dira. Ildo horretatik, artezpide horien 22. kapituluko 7. atalean, aplikatu beharreko arauei buruzkoan, dioenez, oso garrantzitsua da Lurraldearen Zatiko Planak lehenbailehen formulatzea, aipatutako artezpideen osagarriak izango diren hirigintza- eta lurralde-irizpideak gaineratzeko eta, horrela, udal-esparruko planak doitasun handiagoaz garatu eta lurraldearen arloko planen formulazioan lurralde koherentzia handiagoa ziurtatu ahal izateko."} {"id": 318, "text": "2.\u2013 Debabarreneko Eremu Funtzionalari dagokionez, prozesu horri ekiteko, 1992ko uztailaren 13an lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten orduko Eusko Jaurlaritzako Hirigintza eta Etxebizitza Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Hirigintza eta Arkitektura Sailak."} {"id": 319, "text": "Gainera, kontuan izan behar da Debabarreneko Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planaren lurralde esparruan Arabako eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako udalerriak barne hartzen direla. Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamenduari buruzko Legearen 13.1. artikuluak Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari ematen dio plan hori formulatzeko ekimena."} {"id": 320, "text": "Lurraldearen zatiko plan hau Lurralde Antolamenduari buruzko Legearen 13. artikuluan jasotako formulazio- eta bideratze-prozesuaren emaitza da. Prozesu horrek aurrerapenaren eta hasierako, behin-behineko eta behin betiko onarpenaren faseak bildu ditu, eta toki-korporazioek eta hainbat sailek, bai autonomikoek bai foralek, hartu dute parte horietan."} {"id": 321, "text": "3.\u2013 Planaren edukiak Lurralde Antolamenduari buruzko Legearen 12. artikuluan ezarritakoari erantzuten dio. Aipatutako artikuluak lurraldearen zatiko planek bildu behar dituzten zehaztapenak jasotzen ditu. Planak, gainera, jarduteko hainbat neurri ezarri eta beste hainbeste proposamen egiten ditu, Debabarrenaren erabateko antolamendua lortzea helburu nagusi dutenak, esparru horretan zentzua hartzen duen guztia eskualdearen esparrura eramanez eta, era berean, udal-jarduna ahalbidetuz, bere autonomiatik abiatuta."} {"id": 322, "text": "4.\u2013 Debabarreneko Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planak ondoko udalerriak barne hartzen ditu: Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro, Mutriku eta Soraluze- Placencia de las Armas. Plan horren helburu nagusiak izango dira, batetik ingurumen fisikoari buruz jarrera aktiboa eta konprometituagoa lortzea eta hirigune eta jarduera ekonomikoetarako eremuak transformatzea, eta, bestetik, eremu funtzionalaren garapen iraunkorra bermatzeko 16 urteko denbora-tartean gertatu behar diren eta lurraldean eragina izango duten ekintzak koordinatzea."} {"id": 323, "text": "5.\u2013 Ingurune fisikoa dela eta, lurraldearen zatiko planean jasotzen denez, funtsezkoa da natura-ingurunea babestea eta balioz hornitzea. Hori dela eta, Izarraitz (767 ha) eta Arno (1.054 ha) proposatzen ditu Natura 2000 Sarearen Batasuneko Intereseko Lekuak (BIL) izateko, baita interes naturalistikoko beste eremu batzuk eta beste enklabe interesgarri batzuk ere."} {"id": 324, "text": "6.\u2013 Eremu funtzionalaren kokalekuei dagokionez, helburu orokorra Ermua, Eibar eta Soraluze-Placencia de las Armas eremuetan gehiegizko eraikuntza gutxitzea da, itsasertz guneak bultzatzea (Deba eta Mutriku); baita, gutxiago bultzatu nahi bada ere, Elgoibar, Mendaro eta Mallabiako udalerriak ere. Biztanleriaren arloan, bestalde, biztanleriari eutsi nahi zaio. Etxebizitzari dagokionez, 8.519 etxebizitza berri proiektatu dira eta jarduera publikoak hiriguneak berriztatzea, babestea eta birgaitzea du helburu nagusia."} {"id": 325, "text": "7.\u2013 Baliabideen eraginkortasunaren eta optimizazioaren irizpide berei jarraituta, lurzorua gorde nahi da ekonomia jardueretarako. Horrenbestez, esku hartze estrategiko publikoak proposatzen dira hainbat lurzoru sortzeko Goitondo-Mallabian (10/15 ha) eta Albitxuri-Elgoibarren (10 ha), baita Itziar-Deba eta Mijoa-Mutriku Industrialdeetan eraikitzeko ere. Horrez gain, hiriguneak berriztatzeko ekimenak Olasope-Elgoibarren, Matsaria-Eibarren eta Alfa-Eibarren ere proposatzen dira."} {"id": 326, "text": "8.\u2013 Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan mugatutako lurralde esparruaren barruan, plan honek, gainera, lurraldearen arloko planak integratzen ditu, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailek bai Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko sailek sustatutakoak. Batik bat, lurraldearen arloko plan hauek kontuan hartu dira:"} {"id": 327, "text": "\u2013 EAEko Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sortzeko eta Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana."} {"id": 328, "text": "9.\u2013 Planak Antolamendurako Arauak gaineratzen ditu. Bertan, xedapen eta proposamen arautzaile guztiak jasotzen dira, Dekretu honen eranskinean, hain zuzen, argitara daitezen."} {"id": 329, "text": "Ondorioz, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko apirilaren 12an egindako bilkuran aldez aurretik eztabaidatu eta onarturik,"} {"id": 330, "text": "Lehenengoa.\u2013 Lurraldearen arloko planak formulatu eta aldatzeko dokumentuek, plan hau indarrean jartzeko garaian hasierako onarpenik jaso ez badute, plan honetan bildutako zehaztapenetara egokitu beharko dira, Debabarreneko Eremu Funtzionalari dagokionean."} {"id": 331, "text": "Nolanahi ere, Lurraldearen Zatiko Plan hau indarrean jartzen den garaian indarrean dauden Lurraldearen Arloko Planak honako Plan honetan xedatutakora egokitu beharko dira, Lurraldearen Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen Laugarren Xedapen Gehigarrian jasotakoari dagokionean salbu."} {"id": 332, "text": "Bigarrena.\u2013 Arau subsidiarioak eta hiri-lurzorua mugatzeko proiektuak formulatu, berraztertu edo aldatzeko prozesuetan dauden Debabarreneko Eremu Funtzionaleko udalerrien hirigintza dokumentuek, plan hau indarrean jartzeko garaian hasierako onarpenik jaso ez badute, plan honetan bildutako zehaztapenetara egokitu beharko dira."} {"id": 333, "text": "Nolanahi ere, indarrean dagoen hiri plangintza orokorra egokitu egin beharko da plan honetan xedatutakora eta bi urteko epea izango du plana indarrean jartzen denetik."} {"id": 334, "text": "[EU] Famili Taldeen Konferentziak eta Epai Zirkularrak eremu penalean gatazkak erabakitzeko sistema bi dira. Horien jatorria Zeelanda Berria eta Iparramerikako talde etnikoetan kokatzen dela, arian-arian mendebaldeko zenbait herrialdetan sartuz doaz, ohizko justizia-sistemaren alternatiba gisa. Berauen inplementazioan, berrerortzeari dagokionez ebaluaketek ezagutarazten duten arrakastak justizia errestauratzailearen paradigman esperantzazko etorkizuna eskaintzen duten eredu biren aurrean gaudela adieraztera eramaten du."} {"id": 335, "text": "Joan den urtarrilaren 14an emakume bat bortxatu zuten Bilboko Solokoetxe auzoan. 7Katu gaztetxeak prentsaurreko baten bidez salatu du EiTBk behin baino gehiagotan gai honen berri ematean, gaztetxearen fatxada erakutsi duela, eta \"gaztetxearen irudia zikintzen saiatu\" direla.\nGaztetxearen esanetan, hori \u201cez da kasualitatea, EAJren manipulaziorako tresna den EiTB komunikabidea gertakariaz baliatu da gaztetxearen irudia zikintzeko\u201d. Gaztetxeko kideek adierazi dute etengabe jaso dituztela udal gobernuaren erasoak, baina bortxaketa bat haien politiken mesederako erabiltzeak \u201cezin hobeto deskribatzen du euren izaera\u201d.\nKontrara, azpimarratu dute gaztetxearen presentziak auzoari, eta bereziki puntu beltza den Solokoetxeko eskailerei segurtasuna eman diela. Prentsaurrekoan, bortxaketa arbuiatu dute, eta autodefentsa feminista erabiltzeko prest daudela ohartarazi dute. \u201cEdozein erasoren aurrean erantzuteko prest egongo gara\u201d, amaitu dute gazteek.\nDomeka gauean sartu ziren lapurrak Bergarako Kartzela zaharra gaztetxean, \"beste behin ere\", eta Kartzela zaharra osatzen duten talde eta eragile ezberdinen arabera, \"kalte ekonomiko eta material handiak\" izan dira.\nEuskaraz eta euskaratik ekiteko elkartu dira dozenaka gazte Portugaleteko merkatuan, 'Topa Gaitezen' lelopean, elkarrekin hausnartu eta eztabaidatzeko. Euskaraz egitearen izaera politikoa jarri dute mahai gainean.\nAzaroaren 10ean Portugaleteko Merkatuan Bizkaiko Gazte Euskaltzaleon Topaketak egingo dira, \"Topa Gaitezen\" izenpean. Euskararen inguruan hausnartu, trensa eraginkorretan pentsatu, euskararen borrokari eta euskaratik antolatuko den gazte mugimendu bati zilegitasuna eman, eta Bizkaia mailan gazteei honi buruz hausnartzeko tartea eskainiko diete, besteak beste.\nAstebete baino gutiago falta da Kanakyko independentzia erreferendumerako. Heldu den igandean, azaroaren 4an, urte luzetan borrokaturiko autodeterminaziorako eskubidea gauzatuko dute Kanakiarrek. Ozeano Bareko Melanesia artxipelagoan kokaturik dagoen herri honek, Frantziaren mendeetako koloniazioaz askatzeko berebiziko urratsa egin dezake.\nGazte Mugimenduak antolatu ditu. 2016ko abenduko \u201cGazteraiki\u201d topaketak dituzte abiaburu oraingoek, eta besteak beste Bizkaia osoko gazteak biltzea dute helburu.\nArrotxapeako gaztetxearen aurkako epaiketaren atarian, ehunka lagun bildu dira gune autogestionatuen aldeko martxan\nGaztetxeak arriskuan daude Iru\u00f1ean, eta horien beharra aldarrikatzeko 500 lagun inguru batu ziren larunbateko manifestaziora.\nIxorretako Gazte Asanblada, Berrizko Gaztetxea, Abadi\u00f1oko Gaztetxea, Matienako Gazte Asanblda, Otxandioko Gaztetxea eta Durangoko Sorginola Gaztetxea elkartuko dira, besteak beste, azaroaren 10ean.\nZarauzko Danda gazte asanbladak sortutako dokumentala da \u2018Hondarrak\u2019: \"herri-ereduak ezkutatzen duena erakusteko, hondarpean dagoena azaleratzeko, herriari ahotsa emateko, hausnartzeko eta eztabaidatzeko\". Irailaren 5ean estreinatu zuten lana Zarauzko Putzuzulo gaztetxean.\nUrriaren 11, 12 eta 13an, Ernai gazte antolakundeak deituta Hego Euskal Herriko lau hiriburuetatik pasa zen Gazte Bira ekimena. Prekarietateak gazteen bizitzak zeharkatzen dituen moduak azaleratzea eta Oraina borrokatzeko koordenadak txostena hedatzea helburu, hezkuntza, enplegua, etxebizitza eta feminismoa izan zituzten hizpide gazte mugimendu ezberdinetako partaideek."} {"id": 336, "text": "Bilboko La Fundicion aretoak urtarrila eta maiatza bitartean eskainiko dituen egoitzen deialdia egin berri du. Aurten, Idoia Zabaleta, Tamara Cubas, Matxalen Bilbao, Mizel Theret eta German Jauregi artistek parte hartuko dute egitasmo honetan, areto bilbotarreko arduradunek jakinarazi dutenez."} {"id": 337, "text": "Ogi artisau hoberena, gure labeetan eginiko ogiak. Bezeroei eskaintza onena eskaini nahienean bai goizean ta bai arratsaldez ogi egin berriak saltzen ditugu: ogi txikiak, handiak, gatzik gabeko ogiak, \"adreilu\" ogiak, zerealezko ogiak, e.a."} {"id": 338, "text": "Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.\nEskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.\nHelburua: Interesdunak Iru\u00f1eko Planetarioak antolatzen dituen jarduera eta ekitaldiei buruzko informazioa astero jaso dezan behar diren datuak eskatzea.\nIru\u00f1eko Planetarioaren zientzia-dibulgazio eta hezkuntza jarduerek Obra Social \"la Caixa\" eta Fundaci\u00f3n Caja Navarraren sustapena dute."} {"id": 339, "text": "Agustin Lizarraga, beste bi laborariekin batera, izan zen Machu Picchu aurkitu zuena, eta Hiram Bingham hiria aztertu eta mundu zabalari ezagutarazi ziona. Dena den, ez da historiara horrela pasatu, Agustin Lizarragaren izena liburu guztietatik desagertu baita eta Hiram Binghamek, egia ezkutatuz, ospe guztia bereganatu zuena. Joseba Aurkenerenak istorio guztia kontatu du."} {"id": 340, "text": "Karpeta honetan aurreko urteetan argitaratu ditugun barriak irakurri ditzakezu. Aurtengo barriak ikusi nahi badituzu, Barriak izeneko atalera sartu behar duzu."} {"id": 341, "text": "Dakizuen moduan aurten 10 urte ospatzen ditugu harriketarrok, 10 urte luze eta emankor autogestioa(z) biziz. Asko bizi izan dugu urte guzti hauetan, asko ikasi, gozatu, sufritu, ezagutu... esperientzia aberasgarria izan da, eta da. Horregatik, eta ospatzeko asko daukagulako, urriaren 23, 24 eta 25ean paregabeko jaialdia antolatuko dugu. Hauxe da asteburu horretarako prestatu duguna:\n22:00etan Herri afaria eta ekitaldia. Txartelak aurrez salgai; Igorre (kukuma ta herriko), Dima (herriko), Zornotza (herriko) eta Lemoa (gaztetxe, arraibi). Afaria eta ekitaldia karpan izango dira.\nIkusten duzuenez, programazio ederra prestatu dugu, eta 10 urte hauetan gaztetxetik pasatu zareten guztiok, edo oraindik ezagutzen ez duzuenok, denok zaudete gonbidatuta urteurren esanguratsu hau ospatu eta etorkizunerako indarrak bilzeko."} {"id": 342, "text": "Eskaintzen duen kalitateagatik, bezeroaren arretagatik eta erosketa-esperientziagatik nazioan aukeraturiko 500 enpresen artetik zazpigarren poztua lortu du konpainiak Lagun Aro Aseguru-etxea Best Customer Experience Awards Spain 2012 sarien sailkapeneko lehen postuan dago nazioan aseguru-etxeen kategorian, besteak beste, bere bezeroen asebetetze eta leialtze handiagatik. Eskaintzen duen kalitateagatik, bezeroaren arretagatik eta erosketa-esperientziagatik nazioan aukeraturiko 500 enpresen artetik zazpigarren [\u2026]"} {"id": 343, "text": "Saio bikoitzarekin hasiko da asteburuan Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 42. edizioa. Larunbatean Iru\u00f1ean jokatuko da lehen final-laurdena eta igandean, Irurtzunen. Iru\u00f1eko saioan ez da sarrerarik kobratuko, Nafarroako Bertsozale Elkartean eta Katakraken banatzen dituzten gonbidapenen bidez sartu ahal izango da.\nKatakrakeko aretoak lehen aldiz hartuko du Nafarroako Bertsolari Txapelketako saio bat. Lokalaren filosofiari jarraikiz ez da sarrerarik kobratuko eta saiora joan nahi duenak gonbidapena eskuratu beharko du, Nafarroako Bertsozale Elkartearen egoitzan edo Katakraken bertan. Gainerako saioetan bezala, aforoa mugatua da."} {"id": 344, "text": "Txoriak dira bederatzi liburua formaz eta mamiz da saiakera. Modu askean eta laburrean ideiak lotzen eta askatzen saiatzen dena.\n\u2022 Sortzea askatzea balitz, lotura gabe sortu ahal izango litzateke, pentsamendu gabe. Sortzea, baina, aitzinagora jotzea ere bada. Sortzea, ordea, bada, azala berritzea: ustez geure bizipena zenari pentsamenduaren mozorroa eranztea: dena erretzean geure gorputza gexal batek baino babesten ez duela jakitea: eta igartzea, aitzinagoko senak ikasitakoaren zurrunbiloan atzera jo eta gizakiago (eta fisikoago) izatera eraman gaitzakeela."} {"id": 345, "text": "Elbeteko zelai batean bunker edo \"nido de ametralladoras\" hau haurkitzen da, egoera onan dago. Bunker hauek Franko in zituen uste zuelako II gerrate mundiala akitu ondoren aliatuak lagunduko ziotela errepublikanoei eta hauek sartuko zirela mugatik. Euskalherritik hasita eta Pirineon zehar, bunker hau bezalakoekin josita dago."} {"id": 346, "text": "EHUko Informatika fakultateko lagunak izan genituen, besteak beste, igandeko finalean BECeko terraza zientifikoan: Robotika taldeko Basilio Sierra batetik, eta IXA taldeko Manex Agirrezabal eta Bertol Arrieta bestetik. Azken honek egunaren kronikatxo bat egin du, aurki aterako dituzten estatistika osoagoen aurrerapen gisa.\nInformatika eta bertsolaritza uztartuta egindako lanengatik, baina batez ere azken bost bertsolari txapelketa nagusien analisi estatistikoa Mintzolan aurkezteagatik gonbidatu gintuzten BECeko terraza zientifikora. Terraza zientifikoa! Tumatxa!, izen ponpoxoagorik, nekez. Eta IXA taldearen izenean joan ginen, bai gustura joan ere. Exhibition Center erraldoiaren atarian genuen hitzordua, handik eta hemendik etorritako kantu inprobisatuaren hainbat ikertzailerekin batera. 90 bat lagun, asko kataluniarrak, eta airean erreferendum usaina. Kartzelakoan tokatu baietz, egin nion apustu nire buruari, eta eskerrak!, etxea galduko nukeen bestela. Etxea galdu, eta txapela irabazi? Baina has gaitezen hasieratik.\nBECen final batean egon denak badaki zer den zortzi bertsolariak 14.000 pertsona artetik oholtza gaineraino igarotzen ikustea: bizarrak zut, kristalak hausteko moduan. Euren larruan imajinatze hutsak txorkatilak dardarka jartzen dizkizu. Nola egingo zuten beraiek lo, niri gaueko 2ak arte loa galarazi bazidan urduritasunak... Euskaldunontzat ez baita nolanahikoa lau urtean behingo katarsi hau, estasi hau. Izan bagarela antzematen da egun handi honetan, badela herri bat, badela hizkuntza bat, badela amets bat lo ez dagoen herri honentzat. Eta ez digu loa kentzen, baina esna mantentzeko balio digu amets horrek, amets horren eszenaratzeak, den-dena gure esku dagoela irudikatze hutsak. Amets bat izan nuen bart...\nBaina ez Luther King, ez Mandela, ez Katalunia. \u201cEgoerak beste aldean jarri zaitu\u201d, izan zen goizeko kartzelako gaia. Eta zabalegia iruditu bazitzaigun ere, gai-jartzaileek asmatu zutela esango nuke: bide desberdinak aukeratu zituzten bertsolari guztiek, eta ohi baino arinagoa izan zen kartzelako jarduna hartara. Baina has gaitezen hasieratik...\nEseri ginen, bada. Ezkerraldean ezagunak nituen, eskuinaldean AEBtako pope bat, kasko eta guzti jarraitzen zuena inprobisazioa. Gauza batekin konturatu nintzen: edo estatubatuarrek eta euskaldunok oso umore desberdina dugu, edo bertsolariak baino hobeak ziren itzultzaileak. Bromak utzita, tarteka entzun ahal izan nuen gaztelaniazko bertsioa, eta seko harrituta geratu nintzen zeukan zehaztasunarekin! Zorionak, beraz, itzultzaileei ere!\nArratsaldean Eric Dicharry izan nuen aldamenean, iparraldeko antropologoa. Bertsolaritza eta umorea aztertu ditu berriki, eta txapelketaren kontura barre gutxitxo ez ote dugun egiten komentatu nion. Han bertan hartu genituen estatistikek baieztatu zuten gure ustea: gaien % 77a dramatikoak izan ziren; % 23a komikoak. Zortziko txikiko eta puntukako 8 gaiez aparte, ia bat ere umorerik ez saio osoan zehar. Eta hara, datu deigarria: final guztiko puntuazio altueneko bertsoak \u2014eta jendearentzat gustukoenetarikoak ere bai, esango nuke\u2014 puntukako saioan Mendiluzek botatakoak izan ziren, Olentzero eta aita Noel lodikoteen gaiarekin; umoretsuak, hain zuzen.\nHikaren erabilerari buruz ere alerta jarri ninduen lagun euskaldun berri batek, eta ezin aukera pasatzen utzi. Finaleko bertso guztien % 0,01ean soilik erabili zen hikako erregistroa, bi bertsotan zehazki esanda: txapeldunak batean eta txapeldun ordeak beste batean. Baita bikain baliatu ere, Ametsek batez ere, guardia zibilaren larruan jarrita kontakizunaren ildo nagusitik at torturatuei esan izaten ziena gogora ekarri zuenean. Halako baliabide aberatsa izanik, hikaren erabilera guztiz murritzak harrituta gauzka oraindik ere.\nTxapelketaren arrakasta erabatekoa izan da, itzela! Eta hori ospatu beharra dago gaur. Baina bihartik aurrera, orain arte erakutsitako espiritu kritiko berberarekin jarraitu beharko dute bertsolariek eta antolatzaileek, aldez edo moldez zer hobetua badela erakusten baitute lagin gisa jarritako datu hauek. Eurek badakite: hala eta ez bestela irits daiteke horren gora.\nAgur hunkigarriekin bukatu zen txapelketa, eta txapeldunari eska dakiokeen modukoa bota zuen Ametsek ere, bertsolaritzaren historiarako geratuko den bukaera horrekin: \u201caitarena den txapel hau eskaintzen diot amari / haurra nintzela euskaraz erakutsi zidanari\u201d. Kontent zen Eric, iparraldeko laguna: \u201cXalbadorrek irabazi ez zuen txapela badaramagu azkenean\u201d. Kontra egin nion: Xalbadorrek irabazi, irabazi egin zuela!, txapela eman ez bazioten ere."} {"id": 347, "text": "BILBO, 5 Ene. (EUROPA PRESS) - Getxoko Udalak (Bizkaia), Kultur Etxearen eta Hezkuntza Arloaren bitartez, ikasteko lekuak zabalduko ditu udal liburutegietan eta hiru ikastetxetan (Juan Bautista Zabala eta Romo eskoletan eta Julio Caro Baroja institutuan). Ikasteko leku horiek zabalik egongo dira astelehenetik igandera, urtarrilaren 8tik 30 arte."} {"id": 348, "text": "Zemendiaren 25eko, Bartzelonako proban ukondoa atera jakon arren, bigarren egin eta Kopako irabazlea izan da Itziar Zabala 345 puntugaz. Kataluniako Federazinoko Mari Carmen Alarcon (300 puntu) eta Kanarietako Federazinoko Maja Jonjic (233) izan ziran bigarrena eta hirugarrena, hurrengoz hurrengo.\nJokatutako lau probetako bi irabazi ebazan dimoztarrak, Bilbon eta Plasencian jokatutakoak, hain zuzen be. Lehenengo proban Madrilen hirugarren egin eban, eta atzenengoan, Bartzelonan bigarren, probea amaitu ezin izan baeban be. \"Lehenengo blokea lehenengo saikeran atera neban eta horrek salbau ninduan\" dino txapeldunak.\nEstadu mailan eskalatzailerik onenetakoa dala argi itxi dau dimoztarrak denporaldi honetako titulurik inportanteenak irabazita; Espainiako Bulder Txapelketea eta Espainiako Bloke Kopa hain zuzen be. Lesinoa denporaldiaren amaieran izan da eta horrek ez deutso galarazo tituluok eskuratzea."} {"id": 349, "text": "LAUDIOko LAUDIOALDE LANBIDE ESKOLAk eskola publikoen elkarteko, IKASLAN ARABA, kide aktiboa da eta proiektuetan eta lan-taldeetan parte hartzen du elkarteko beste eskolekin, eta, bereziki, Ikasketa Iraunkorreko ERASMUS+ programa berrian. Programa honek du helburu bezala finantzatzea eta suspertzea proiektuak Heziketaren, Lanbide Heziketaren, Gazteriaren eta Kirolaren arloetan 2014-2020 aldian. ERASMUS+ programak iraunkorreko ikastaldien aurreko programak, Leonardo da Vinci eta Erasmus, ordezkatzen ditu.\nIkasleek konpetentzi espezifikoak gara ditzaten lagundu, hizkuntza konpetentzia barne, eta lan esperientzia hartzearekin batera, herrialdeari buruzko kultura sozial eta ekonomikoaren ezagutza areagotu.\nGazteei kualifikazio maila altua garatzen lagundu, nazioarteko esperientziak ematen duen ikuspegi zabalagoa duten profesionalak formatuz."} {"id": 350, "text": "Koldo Eleizalde lehiaketak Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen ditu. 1986. urtean hasi zen eta 2001eko martxoaren 5ean Udal Gobernuak literatura lehiaketari Koldo Eleizalde Lehiaketak izena ematea erabaki zuen, euskalari bergarar famatuaren omenez. Deialdia urte hasiera aldera egiten da eta sariak Pazkoetako jaien ondoreneko zapatuan ematen dira.\nIkus hemen oinarriak: PDF / Word. Une honetan 4 generotako lanak aurkez litezke: Ipuin idatzia, Komikia, Bertsoa eta Kontakizuna eta interpretazioa. Azkeneko horren barruan daude honako hauek: antzerkia, ipuin-kontaketa eta txiste edo umorezko pasadizoen kontaketa. Oso komenigarria da parte hartuko duzun generokoak, bereziki, ondo irakurtzea.\nBideoak/audioak bidaltzeko orria. Entzutezko eta ikusentzunezko lanak bidaltzeko webgune hau erabili behar da eta formulario hau bete. Zuen lanak jasotakoan horren berri emango dizugu.\nIkusentzunezkoetan gurasoek baimena emateko inprimakia (Euskaraz / Elebietan). Honako hau dio lehiaketaren 9. oinarriak:\n9.- Ikusentzunezko artxiboak erabiltzeko baimena. Ikusentzunezko generoetan, ulertuko da lanaren bidaltzaileak baduela bertan agertzen diren pertsonen baimena.\nEdozein kasutan ere, lanean adinez txikiak agertzen badira, horien guraso edo tutoreek sinatutako baimen idatzia aurkeztu beharko da. Baimen hori eman ahal izango du ikastetxeak lehendik gurasoengandik lortua badu. Baimena emateko formularioa webgunean eskuratu ahal izango da.\nIkusentzunezkoen gidak eta ereduak. Hemen aurkituko dituzu txiste-kontaketarako eta ipuin-kontaketarako lagungarri izango zaizkizun gidak eta genero bakoitzeko hainbat eredu.\nSaritutako lan idatziekin liburua argitaratu eta ikastetxeetan banatu ohi da. Bestalde, webgune honetan aurki ditzakezu 2009az geroztiko ikusentzunezko lanen grabazioak: antzerki eta ipuin-kontaketak, bertsoak, txisteak, irratsaioak..."} {"id": 351, "text": "Gaurko 2. zatia berezia izan da, Telmo Trenor izan da gure estudioan, aste hontan Elsa Records-ek kaleratuko duen Heat albumaren aurkezpen exklusiba gurea izan da, diskako abesti batzuk entzun ditugu eta baita berari buruz hitz egin ere."} {"id": 352, "text": "Semalteko adituen ustez, SEO Agentziak zure negozio linean kontratatzeko abantaila garrantzitsuak azaltzen ditu"} {"id": 353, "text": "Egun hauetan eskulan dibertigarri, erabilgarri eta berezia egiten aritu gara!! Aitaren Egunarentzat edo nahi duzuenarentzat opari.\nBuztinezko eskulana da, arkatzak edo boligrafoak kokatzeko tresna. Ikasle bakoitzak nahi izan duen forma eman dio: txakurra, katua, elefantea, dortoka, dinosaurioak, untxiak... Guztiak oso koloretsuak eta alaiak!"} {"id": 354, "text": "Dagoeneko kalean da Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) urtero egiten duen Hizpideak izeneko monografikoaren azken alea. Oraingoan, 5. zenbakiak Gazteria eta Etxebizitzaren arteko harremana du ardatz. Zehazki, izenburuak dioen bezala, alokairuaren egoeraren inguruko gazte begirada bat plazaratzen saiatzen da, hainbat aldagai kontutan izanik, besteak beste higiezinen burbuila, alokairuen lege-esparrua eta emantzipazio baldintzak. Abenduaren 29an aterako da \u2026\nAzken buletin digitalean murgildu zaitezke dagoeneko! Uda ez da sasoi-antzua izan Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan (EGK). Uztailean ere, proiektuak erein eta fruituak jaso dira. Besteak beste, EGK-k Tas Tas irrati librean irratsaio berri bat prestatu du, Gazte Borraste izenekoa, Hizpideak eta Ahotik At argitalpenen ale berriak abiarazi ditu (jaso nahi izanez gero jar zaitez harremanetan gurekin); \u2026\nBa al zenekien EGK-ko argitalpen guztiak zure e-mailean dohainik jaso ditzakezula? Proposamen askoren artean aukeratu dezakezu\u2026 edo, hobeto: denak aukeratu ditzakezu. Nahi baduzu, sei-hileroko Ahotik At aldizkaria jaso dezakezu, zeinetan, esaterako, emakume eta gazte direnei buruz, aisialdi hezitzaileari buruz zein gazteen eta komunikabideen arteko harreman korapiltsuari buruzko elkarrizketak, analisia eta iritzia aurkituko duzun. Nahiago baduzu, \u2026"} {"id": 355, "text": "Ohar bateratu baten bitartez Ezker Anitza \u2013 IU eta Iratzarri \u2013 EKI-k datozen Europako Parlamenturako hauteskundeetan ezkerreko koalizio bat osatzeko borondatea plazaratu nahi izan dute. Horretarako, erakunde politiko hauek programan oinarritutako elkarrizketak hasi dituzte, planteamendu eta aldarrikapen komunak nabarmenduz.\nEuropan politiken aldaketa sakona ezinbestekoa dela uste dute erakunde biek, eta egungo europar egoera sozioekonomiko bidegabeari buelta emateko elkarlanaren beharra azpimarratu dute. Zentzu horretan, akordioaren oinarriak izango dira ezkerreko politikak eta elkartasuna bultzatzea, ekologia, feminismoa eta desberdinkeriaren aurkako borroka. Gai horiek Euskaditik lantzea eta euskal gizarteari eragiten dioten europar politikak garatzea izango dira akordioaren helburuak.\nHurrengo asteetan Ezker Anitza-IU eta Iratzarri-EKI-ko militante eta zaleek koalizio honen eduki programatikoa eta hautagaiak zehaztuko dituzte, euskal ezkerrari ilusioa bueltatuko dion kanpainari hasiera emateko asmoarekin. Aliantza hau Izquierda Unida, ICV, Alternativa Galega de Esquerda (AGE) eta Batzarrek osatuko duten koalizioaren parte izango da, eta bertan parte hartuko dute mugimendu sozial eta sindikaletatik datozen pertsonek ere."} {"id": 356, "text": "Orreagatik atera eta bidea eskuinaldean hasten da. Errepideari paraleloan jarraitzen dion bidea da, izeien eta pagoen artean doana. Burdin hesia gaindituta belardira ateratzen da, eta ezkerreko aldetik jarraitzen du Auritz herrira doan pista batetik barna.\nErrepidetik kilometro bat jarraitzen du, herria zeharkatu eta herritik ateratzerakoan, eskuinaldera egiten du. Orduan maldan behera jaitsi, ibaia zurezko zubi batetik igaro eta 500 metroan pista batetik jarraitzen du, azkenean ezkerraldera desbideratuta. Kilometro batera estutu egiten da, eremu harritsua eta bi erreka txiki pasatu, eta ezkerraldean dagoen bidexka batean jarraitzen du. Geroxeago gora hasten da, hurrengo bidegurutzean ezkerraldetik jarraitu, eta hesia ataka batetik hurbil zeharkatzen du. Aurrera jarraitu eta aldapa gainditzen du, gero eskuinaldera jarraitu, belardia igaro eta Aurizberrira doan pista batetik jaisten da.\nKale nagusitik jarraitzen du 200 metroan eta, ezkerraldean, mendialdera igotzen den pista hartzen du. Pistan barna aurrera doa eta handik gutxira eskuinaldera doan bidexka hartzen du, Hesia igaro ondoren zabalgune batera iritsi eta eskuinaldera jarraitzen du basoa inguratuta. 300 metro geroago Mezkirizko gainera ateratzen da (922 m), gurutzatzen du, eta aurrean dagoen bidetik jarraitzen du. Ataka ireki egin behar da, pagoen artean jaitsi 500 metroan, orduan eskuineko bidea hartu eta mendi-magalean aurrera ibili. Handik errepidea ikusiko dugu beheko aldean, ezkerraldean. Bidea atakatik ateratzen da eta pistatik jarraitzen du, ezkerraldera. Errepideko bihurgune batean ateratzen da, baina aurrean dagoen bide batetik jarraitzen du, eskuinaldera doan errepidera atera arte. 100 metro geroago eskuineko bidexka hartzen du. Bizkarreta-Gerendiainera doa hori.\nErrepidera atera aurretik ezkerraldeko bidexka hartu eta aurrera jarraitzen dugu, errepidea eskuinaldean utzita. Aurrerago errepidera ateratzen da, 200 metroan jarraitzen du, eta eskuinaldean dagoen bidexka batetik abiatzen da, Lintzoain herrian.\n300 metroz jarraitzen du eta ezkerreko bidea hartzen du gero. Aurrerago soilgune txiki batera ateratzen da eta aurrera jarraitzen du, \u201cErrolanen urratsak\u201d izeneko harrietara iritsi arte. Berriz ere bideak aurrera jarraitzen du aldapan gora eta behera, eta errepidea zeharkatzen du. Jaitsieraren azken zatian bidexkak ugari dira, baina jarraitu beharreko bidean ez dago galtzerik. Azkenean, Errabiaren Zubira iritsita, Zubiri herrian gara.\nArrautza ustel usaineko ura isurtzen duen iturria dago han. Sendagarria da Zubiriko herri tradizioaren arabera."} {"id": 357, "text": "Aurreko egunean, 4., 5. eta 6. mailakoak Txabolan gelan izan ziren \u201cPaisajes transgeneracionales\u201d proiektuan euskeraz egin duten produktua gela horretako neska-mutilei aurkezten. Lau taldetan banaturik eta era kolaboratzailean, euskal mitologia ardatz duen euskal tribiala jolasa sortu dute. Horretarako lan handia egin dute. Lehenengo eta behin, euskal mitologian ikertu zuten eta liburuxka bat idatzi zuten euskal \u2026\nAurreko sarrera batean, HHko 5 urte eta LHko 1. eta 2. mailako ikasleek egindako hiru bideo aurkeztu genituen. Haurrek , aitona-amonen garaian bizitza nolakoa zen ikertu ondoren, antzestu eta eskenak bideoan grabatu zituzten. Baina begirada luzutu eta denboran atzerago joan dira. Aspaldiko garai horietan, unibertsoaren funtzionamendua, munduaren sorrera, fen\u00f3meno naturalak, e.a. azaltzeko, gizakiak hainbat sinismen, \u2026\nHeldu gara Arantzara! Txabolako 3. mailakoak (Ander, Andrea, Robert eta Aimar) Arantzako aterpetxean daude Lizarraldeko landa eskoletako adin bereko beste haurrekin. Gaur lehenengo eguna izanik, bertako hezitzaileek herriko sarreran harrera egin digute, aterpetxea erakutsi eta funtzionamendu arauak irakatsi. Logelak banatu eta hamaiketakoa egin ondoren, haurrek gynkana bat (orientazio eta pista jolasak) egin dute herria eta \u2026\nAzken aste hauetan Pixela eta Txabolako haurrak buru-belarri ibili dira film laburrak prestatzen. Lubermetrai hauek \u201cReino Fungi\u201d proiektuan oinarritu dituzte; honela, perretxikoak, natura, ingurunea\u2026 eta nola ez, euskara landuz bide batez. Prozesua oso dibertigarria izan da eta gauza pila ikasi dute! Hauxek dira Pixelakoek (4., 5. eta 6.) egindako sketchak. Ikusteko, klikatu izenburuen gainean: \u201cAlbaren abenturak\u201d \u2026\nEuskarabideak lagunduta, Abenduaren 1etik 8ra bitartean, \u201cAne eta ohe hegalaria\u201d izeneko antzerki musikala Nafarroan barrena biran ibiliko da. Ekimen hau martxan jarri da Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko (abenduaren 3a) eta euskarazko antzezlanak ikusteko aukera Nafarroa osora zabaltzeko. 2-6 urte arteko neskatiko-mutikoei zuzendutako jarduera parte-hartzailea da, beren gurasoekin batera ikasteko: ipuinak, kantak, jolasak\u2026denak Nafarroako ondaretik jasoak. \u2026\nGaur eskolan DANZJOLAS JAIA izan da. Nafarroako Hezkuntz Departamentuko Euskara atalak antolaturik, Pantxika (Ainhoa Juaniz) eskolara etorri zen eta haurrekin jolasten, kantzatzen, dantzaten\u2026egon zen. Lehengo eta gaurko jolasak, dantza eta koreografiak ekarri zituen plazara. Asmoa sinple bezain ederra baitzen, Pantxikarekin jolastuz euskaraz egin eta disfrutatzea. Ainhoa Joanizekin irriak ziurtaturik daude eta ikasle guztiek primeran pasa \u2026\nOso gutxi falta da Lizarran \u201cEuskara maratoia\u201d ospatzeko. Azaroaren 17, 18 eta 19an euskara armairutik aterako dugu eta kalea hartuko du. Denontzako hamaika ekintza izango dira egun horietan zehar: Euskaraz Bizi Nahi Dut lasterketak, koreografiak, dantza afrikarrak, zozketak, kontzertuak, mintzodromoa, gazte ginkana, ipuin kontalaria, herri bazkaria, e.a Gu koreografiak prestatzen ari gara\u2026 \u00a1Ikusi, ikusi zeinen \u2026"} {"id": 358, "text": "Atzo Korrika Txikia ospatu genuen eskolan. Arratsalde osoan zehar festa handia egin genuen. Egitaraua, zirkoarekin hasi zen, \u201cZIRKORRIKA\u201d-rekin. Denetarik izan zen Anberriako pistan: akrobatak, magoak, malabaristak, ekilibristak\u2026 Zirkoa eta gero, Korrika Txikia, aurten Zabaleko bidetik hasi eta, herrian barrena ibili ondoren, eskolan bukatzeko. Ikaragarrizko furgoneta genuen aurrean gidari (zirkoa ematen zuen forgoneta tuneatua, mikrofonodunak \u2026"} {"id": 359, "text": "Eskola Hiztun Bila (EHB2018) jardunaldiak BHko ikasleen hizkuntza bizipenen inguruan hitz egindakoak zuen interesekoak izan daitezkeelakoan. Hemen duzue ESTEKA. Hiru atal ditu: irakasleak, ikasleak eta gurasoak."} {"id": 360, "text": "Begi bakarreko izaki gaiztoa da. Haitzuloetan bizi da, eta gazteak harrapatu eta irensten ditu. Greziar mitologiako ziklopeetan du jatorria. Erreniegako nafar mendikatearen inguruan bizi zela esaten dute.\nErauntsien jeinua da. Itsasoko urari, hainbat putzuri eta erreketako urgeldiei beldur diete Euskadiko hainbat herritan, jeinu jakin batzuen bizileku direlako (laminak, batez ere) eta ur hondo horietan antzinako etxe edo\nEuskal mitologiaren arabera, trikuharri (mairu harri) edo harrespil (mairu baratza) asko Mairu izeneko izakiek eraiki zituzten. Gizon erraldoiak direla esaten da, eta ekialdeko eremuetako elezaharretan aipatzen dira bereziki. Mendebaldeko jentilen\nJeinu indartsua, harri izugarri handiak jaurtitzen zituen mendi batetik bestera, edo bailara batetik bestera. Are gehiago, erraldoi hitzak pertsonaia honetan du jatorria. Orreagan, Baskoien esku hil eta Karlomagnoren iloba zen\nGiza itxura duten eta bekokian bi adar dituzten pertsonaia mitikoen izen arrunta da Maru. Ataun eta inguruko elezaharren arabera, Maumendi izeneko mendian bizi da, lurpean edo haitzuloetan. Inguruko herritarrek beldur\nZezengorri haitzuloetan bizi den izaki bat da. Behi edo zezen forma du, eta Mariren bizilekuak babesten ditu. Askoren ustez, Mari bera da Zezengorri.\nKultura guztiak izan ohi dituzten iratxoak dira. Oso tamaina txikiko gizon eta emakumeak dira, eta nagusiek agintzen dieten guztia egiten dute. Izenak adierazten duen bezala, galtza gorriak izan ohi dituzte,\nSorgina hitzak sortu hitzean eta -gin atzizkian du jatorria, beraz, jaiotzak eragiten dituela (emagin) adierazi nahi du. Euskal erlijioko apaiz emeak druida zelten antzekoak ziren, eta haien ardura ziren gurtza\nGaueko jeinu bat Maide. Etxeko tximiniatik sartzen da, gauez, bertakoek utzi dizkioten opariak jasotzeko. Gizaki itxura du, eta, elezahar askotan, Laminen lagun gisa agertzen da. Herri sinesmenen arabera, trikuharriak eraikitzeko\nEkaitzak sortzen dituen jeinua da. Berak nahi bezala gidatzen ditu ekaitzak. Berak agintzen du klimatologian. Berak bidaltzen ditu trumoi eta tximistak; uztak galarazten ditu eta inguruko herritarrak izutzen ditu. Nekazarien\nHeriotza. Sendo errotutako sinesmen baten arabera, pertsona bati hiltzeko unea iristen zaionean, hau da, lurretik beste mundu batera joateko unean, jeinu bat agertzen zaio. Arimen bila ibiltzen den eta heriotza\nGizon otsoa. Izaki higuingarritzat hartzen da, erdia gizona eta erdia otsoa; basoetan bizi da, eta, batzuetan, gauez agertu ohi da, katez beterik. Piztia basati hau gizakia arrazionalen eta irrazionalen arteko\nEkaitzaren, suaren, uhaldeen eta haizete bortitzen jeinua da. Gertakari suntsitzaile horiek hurbiltzen direnean, Eateren hotsa entzuten da, hurbiltzen ari diren hondamendiak iragarriz. \u2018Errete\u2019 (sutea) hitzetik dator, beraz, izena, eta litekeena\nGaur egun, oro har alegiazko izaki mota bat adierazteko erabiltzen da iratxo hitza, baina Bizkaiko antzinako elezaharretan, pertsonaia mitiko jakin bat zen. Iratxo jeinu bihurri bat da, gauez ageri ohi\nDeabrua da, jeinu gaiztoa eta erlijioaren etsaia. Pertsonei kalte edo min egitea du helburua, edo kalte egin dezaten eragitea. Baina ez da garaitezina, eta litekeena da maltzurkeria pixka batekin bere\nBasoko gizaki basatia da. Jentilekin ere lotu ohi da. Natura gizakiek inbaditutako lekuetatik babesteko gelditu zen lurrean. Garaia eta indartsua da, eta belaunetaraino iristen zaio ilea. Artaldeak eta artzainak babesten\nJentilak dira kristautasunaren aurretik Euskal Herrian bizi ziren lehenengo biztanleak. Indar gizagabea dutela esan ohi da, larruez jazten dira, eta mendian bizi dira. Harri handiak jaurtitzen dizkiete etsaiei. Menhirrak (jentilen\nBeste kulturetako sirena edo ninfen baliokidea izanik, euskal mitologiaren pertsonaia ezagunenetako bat da. Laminak izaki ederrak dira, emakume itxura dute, eta ibaietan egon ohi dira. Gorputzaren erdia gizakiarena dute, eta\nSugaar Mari jainkosaren senarra da. Haitzuloetan bizi ziren suge hegalari baten forma du, eta oso lotua dago tximista eta trumoiei. Gurasoen aginduak betetzen ez dituzten haurrak zigortzen ditu, besteak beste.\nEuskal haurrentzat pertsonaia mitologiko kutunena da, zalantzarik gabe. Olentzero ikazkina da, eta Gabon gauan jaisten da menditik Gabonen berri eman eta Euskal Herriko etxe guztiak opariz betetzera; zenbaitetan, ikatza ere\nZerua, edo hodeien gainetik ikusten duguna. Bertan daude eguzkia, ilargia eta izarrak. Zerua jainko txikia da, arra, eta Amalurren, emearen, zerbitzura dihardu.\nAmalurren alaba da. Eguzkik ematen digu argia eta beroa, eta bere esku daude uzta onak eta txarrak. Eragin handia du, halaber, jeinuengan eta espiritu gaiztoengan, izan ere, bera agertzen denean\nAmalurren alaba da. Antzinako elezaharren arabera, ilargia zein eguzkia ama lurraren barnetik irteten ziren, eta bertara itzultzen ziren eguneroko ibilbidearen ondoren. Jainkoaren aurpegia da Ilargi. Hilen izpirituak argitzen ditu, eta\nLurra, ama lurra, da jainkosa nagusia. Lurra da izaki bizien bizilekua, eta bera da gure ingurune naturala sortu duen berezko bizi indarra. Hari esker bizi dira animaliak eta landareak, eta\nDragoi gaizto bat da, eta suge handi baten forma du (izenaren bigarren zatian adierazten den bezala). Haitzuloetan bizi da, eta gosea asetzeko baino ez da bertatik irteten. Bere haitzuloaren inguruan\nGauaren eta iluntasunaren jainkoa da. Ez dio gizakiari gauez lan egiten uzten, eta gauez beren balentriak eta apustuak egin ohi dituzten gazteak atzitu eta eramaten ditu berarekin. Era askotara irudikatu\nAker baten forma du, izenak adierazten duen moduan. Akerbeltz arduratzen da bere kontura dauden animaliak babesteaz; horregatik hazten zen, antzina, antxume beltz bat etxe askotan. Sorginek gurtzen dute, eta hark\nAmalurren pertsonifikazioa da naturan. \u2018Anbotoko dama\u2019, \u2018Aralarko dama\u2019, \u2018Muruko dama\u2019 edo \u2018Aketegiko sorgina\u2019 izenaz ere ezagutzen da. Jainkosen erregina da Mari, eta berak menderatzen ditu pertsonaia mitologiko guztiak. Europa zaharreko\nEuskalmitologia.com-en geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika. onartzen duzula ulertuko dugu."} {"id": 361, "text": "Cookiea zenbait web-orrialdetara sartzean zure ordenagailura edo erabilitako gailura (Smartphonea, tableta, konektatutako telebista\u2026) deskargatzen den testuko fitxategia da. Cookieek erabiltzailearen edo ekipamenduaren nabigatzeko ohiturei buruzko informazioa jaso eta berreskuratzeko aukera ematen dute.\nIkuspegi teknikotik, webguneek arinago eta erabiltzaileen lehentasunetara egokituta funtzionatzeko aukera ematen dute cookieek, esate baterako, erabilitako hizkuntza eta herrialdeko moneta gordetzen dute edo sartzeko gailua detektatzen dute.\nWebgunearen edo erabiltzaileen kontrako ziber-erasoak eragotzi edo oztopatzen dituzten babes- eta segurtasun-neurriak ezartzen dituzte.\nBaliabideen kudeatzaileei jasotako datu estatistikoak ezagutzeko aukera ematen diete, beren zerbitzuen kalitatea eta esperientzia hobetzeko.\nWeb-orrikoak bertakoak diren cookieak: editoreak berak kudeatutako ekipamendu edo domeinutik erabiltzailearen ekipamendura bidaltzen direnak dira, eta hortik erabiltzaileak eskatutako zerbitzua eskaintzen da.\nBeste batzuenak diren cookieak: editoreak ez, baizik eta eskuratutako datuak tratatzen dituen beste erakunde batek kudeatzen dituen ekipamendu edo domeinutik erabiltzailearen ekipamendura bidaltzen direnak dira.\nSaioko cookieak: erabiltzailea web-orrialde batean sartzen den bitartean datuak biltzeko eta jasotzeko prestatutakoak dira.\nCookie iraunkorrak: cookiearen arduradunak zehaztutako denbora-tartean datuak terminalean jasota jarraitzen dute eta horietara sartu egin daiteke eta tratatu egin daitezke; tarte hori minutu batzuetakoa edo hainbat urtetakoa izan daiteke.\nAzterketarako cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzeko aukera ematen dutenak dira eta erabiltzaileek eskainitako zerbitzuaz egiten duten erabilera neurtu eta azterketa estatistikoa egin daiteke.\nPublizitate-cookieak: eskatutako zerbitzua eskaintzen duen web-orri, aplikazio edo plataforma batean jarritako publizitaterako eremuen kudeaketa ahalik eta modu eraginkorrenean egiteko aukera ematen dutenak dira; besteak beste, editatutako edukiaren edo iragarkiak azaldutako maiztasunaren irizpideak oinarri hartzen dituzte.\nJarreraren araberako publizitatearen cookieak: kasuan kasu, editoreak eskatutako zerbitzua eskaintzen duen web-orri, aplikazio edo plataforma batean jarritako publizitaterako eremuen kudeaketa ahalik eta modu eraginkorrenean egiteko aukera ematen dutenak dira. Cookie horiek erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa jasotzen dute.\nInformazio hori nabigazio-ohiturak etengabe behatuta lortzen dute, eta horrek profil espezifikoa garatzeko aukera ematen du, publizitatea horren arabera erakusteko."} {"id": 362, "text": "Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Onartu"} {"id": 363, "text": "Eider Goenaga Lizaso Optometrista da Teresa Olabarria (Madril, 1967), eta Tolosan du kontsulta. Ikusmenaren terapia egiten dute bertan, eta umeekin aritzen dira lanean batik bat. Olabarriak dio ikusmen arazoetan dagoela ikasteko zailtasun askoren jatorria; haiek tratatzen dituzten arazoak, ordea, ez dira betaurrekoak jarrita konpontzen. Ikusmen abilezia entrenatzea da haien lanaren ardatza. Zer da optometria? Ikusmenaren zaintzaz arduratzen da optometria; sistema osoaren zaintzari erreparatzen dion zientzia da. Izan ere, gauza bat da bista edo ikusmen zorroztasuna, eta beste bat ikusmena eta ikusmen abileziak. Ikusmen abilezia horien neurketa egiten du optometristak, eta, ikusmenaren terapiaren bidez, abilezia horiek garatzeko entrenamendua egiten dugu. Optometrista konportamentala zarela jartzen du zure kontsultako atean. Optometriaren espezializazio bat da, eta ikusmenaren abileziak beste parametro batzuekin uztartuta neurtzen eta lantzen ditu; besteak beste, motrizitatearekin. Halaber, kontuan hartzen dira bai aldagai pertsonalak (garapena, adina, alderdi kognitiboa...), eta bai inguruneari dagozkion aldagaiak (maila akademikoa, ergonomia, behar sozialak...). Kontsultan artatzen ditugun arazo batzuek zerikusi handiagoa dute ikusmenarekin (fokuratzea, konbergentzia...) eta beste batzuek ikusten denaren interpretazioarekin: gauza bat baita ikustea, eta beste bat, ikusten dena ulertzea. Batez ere umeekin aritzen zarete lanean. Zeintzuk dira ikusten dituzuen arazo nagusiak? Irakurtzeko arazoekin etortzen dira ume gehienak: ez du ulertzen irakurritakoa, asko kostatzen zaio irakurtzea, nekatu egiten da... Ondorioz, ezin du jarraitu ikasketen martxa; ikasteko arazo bihurtzen dira irakurketa arazoak. Begien mugimendua da asko lantzen dugun arloetako bat; begiak behar bezala mugitzen erakusten diegu, testu bat irakurtzeko gai izan daitezen gero; begiekin jarraitzen erakusten diegu, lerro batetik besterako saltoa egiteko mugimendu sakadikoak lantzen ditugu... Zeri erreparatu beharko liokete gurasoek umea optometrista batengana eramateko? 5-6 urterekin irakurtzen hastea da normalena, baina ume batzuek uko egiten diote irakurtzeari; estresa sortzen die, larritasuna eragiten die eta ez da aurrerapenik ikusten. Prozesua normala bada, umeak pixkanaka automatizatzen du irakurketa, zailtasunik gabe irakurri arte. Bada, automatizatzen ez denean, hizkiak ezagutu arren erritmo bat hartzea lortzen ez denean, irakurritakoa ulertzen ez denean... ikusmen arloko arazoak izan daitezke, eta komeni da begiratzea. Zer egiten duzue ume horrek irakurketa automatiza dezan? Beste modu batera irakurtzen erakusten diegu. Umeak zailtasunak izaten jarraituko du egunero irakurtzera behartu arren, eta oso-oso mantso egingo du aurrera. Beraz, ikusmen abilezia horiek lantzen ditugu irakurtzeko gai izan daitezen. Hemen, umeek ez dute irakurtzen, baina berehala ematen dituzte aurrerapausoak. Irakurtzerakoan bezala, idazteko garaian ere antzemango zaie. Bai; ezaugarrietako bat da akats asko egiten dituztela arbeletik kopiatzean. Oso mantso kopiatzen dute, hizkiak jaten dituzte, hizkiak eta zenbakiak alderantziz idazten dituzte... Begien mugimendua entrenatuz gaindi daiteke hori. Irakurtzen hasi aurretik, badaude ikusmen arazo horiek egon daitezkeela dioten zantzuak? Bai, ume askok izaten dituzte ikusmen eta motrizitate arazoak batera; lotuta joan daitezke biak, eta batera landu behar dira. Baldar samarrak dira pilota jokoetan, estropezu egiten dute, distantziak ez dituzte ondo kalkulatzen, gauza bat hartzera joan eta bi botatzen dituzte... Ikusmenaren eta motrizitatearen arteko koordinazio baxua izaten dute ume horiek, eta izugarri laguntzen die terapiak, ariketa asko egiten baitira bi sistemak batera lantzeko. Arazo horiek konpontzen ditu terapiak? Ume horiek dira gehien hobetzen dutenak. Ume horiek, normalki, ez dute egin nahi izaten hainbeste kostatzen zaien hori, eta, hain justu ere, hori da gakoa; hain trebeak ez diren arlo horiek beste modu batera lantzea, abileziak garatu ditzaten. Jolasen bidez, ariketa arinekin, entrenatu egiten dugu ikusmena, eta, konstantzia behar den arren, erraz konpontzen da. Ume horiek izugarri sufrituko dute eskolan, ezta? Guregana etortzen diren ume askori aurpegia aldatzen zaie esaten diegunean arazoak dituztela eta lagundu diezaiekegula. Izan ere, ume horietako asko oso azkarrak dira, eta askotan oso saiatuak ere bai, baina, saiatu arren, ez dute lortzen besteen mailara iristea. Frustrazioa eragiten du horrek, etsipena, beren buruarekiko konfiantza falta, motibazioa galtzea... Aipatutako arazoez gain, badago ikusmen arazoekin lotutako bestelako sintomarik? Bai; fokuratzeko arazoak dituzten umeek, adibidez, oso sintoma argiak izaten dituzte: begiak igurzten dituzte, nekatu egiten dira, berehala galtzen dute arreta gertuko gauzetan, ez dituzte lanak amaitzen... Gaur egun, ume askok dituzte fokuratzeko arazoak. \"Zer alferra den\" pentsa dezakete guraso askok. Bai, arrisku hori badago. Are gehiago, arreta defizitarekin nahas daitezke fokuratze eta konbergentzia arazoak. Diagnostiko bat egin baino lehen optometristari kontsulta egitea aholkatuko nuke nik, eta balizko ikusmen arazoak baztertzea. Komeni da optometristak ume guztiei azterketa egitea? Bai, aspaldian ari gara hori aldarrikatzen. 4 urte dituztela, bistaren azterketa egiten zaie umeei, baina begien zorroztasunari erreparatuta soilik. Bestelako parametroak ez dituzte begiratzen. Gu hainbat ikastetxetan aritzen gara lanean, eta beste parametro horiek begiratzen dizkiegu 5-6 urterekin. Prebentzio azterketak dira, eta umeak izan ditzakeen ahulguneei buruzko aholkuak eman eta hainbat ariketa erabilgarri erakusten dizkiegu gurasoei. Arazo handiagoak detektatuz gero, azterketa sakonagoa egin behar zaio ume horri, eta, behar badu, terapian hasi. Bestalde, kasu askotan irakasleek bidaltzen dizkigute umeak; haiek detektatzen dute inork baino hobeto umeak zailtasunak dituen edo ez. Zuek aztertzen dituzuen umeen artean, zenbatek izaten dute ikusmen arazoren bat? Aztertutako umeen %10-15ek dituzte ikusmen arazoak. Horrek ez du esan nahi guztiek terapia behar dutenik. Adibidez, %5 inguru izaten dira daltonikoak. Daltonismoa ezin da konpondu, baina ume horrentzat garrantzitsua da daltonikoa dela jakitea. Duela 30-40 urte zer gertatzen zen halako arazoak zituzten umeekin? Eskola porrota? Optometria ez da berria, baina ikusmenaren terapia bai, nahiko berria da gurean. Duela 30-40 urte, arazo horiei ez zitzaien erreparatzen, eta bai, eskola porrota ia ziurra zen gehienetan."} {"id": 364, "text": "Plan estrategikoa, benetako \u201cARDOAREN KULTURA\u201d batean oinarritua, Europako Enoturismoaren Gutunaren arabera. Eskaintza gero eta zabalagoa dago indarrean, esparru ezberdinekin loturiko jarduerena, esaterako gastronomia, arkitektura, osasuna eta edertasuna edota aisialdiko jardue..."} {"id": 365, "text": "Koloreetako iraultzetatik udaberri arabiarretara pentagonotik atera gabe. Ikuspegi anti-inperialista eta abertzale batetik, herrien etsaiak identifikatzea gauza erraz samarra izan da eskema ez hain zaharren arabera. Inperialismoak argi eta ozen aldarrikatzen zituen XX. mendeko bigarren\u2026 Irakurtzen jarraitu \u2192\nEspetxeko patioan denbora laburrean egon denak ere badaki patioko elkarrizketak, normalean, sakonak izan ohi direla. Horrelako elkarrizketa serio batean geundela, nazioarteko politikaz hitz egiten ari ginela, nirekin zegoen kideak begiak ireki zizkidan. Wikileaksi\u2026 Irakurtzen jarraitu \u2192"} {"id": 366, "text": "Sorginak naturaz gaindiko ahalmenak dituzten pertsonak dira, adiera arruntean. Hala ere, antropologian ez dago adostasunik sorginen definizio zehatzari buruz, eta sorgin, belagile, azti eta xaman kontzeptuak nahasgarriak izaten dira. Ingelesez sorgintza izendatzeko bi termino erabiltzen dira witchcraft eta sorcery, nahiz eta adiera arruntean sinonimotzat hartzen diren askotan; gaztelaniaz, brujer\u00eda eta hechicer\u00eda ere bereizten dira; gurean, azkenik, ez dugu halako bereizketarik. Evan eta Pritchard antropologoek 1937 urtean egungo Sudango lurraldeetan bizi ziren azande herrian egindako ikerketan egindako bereizketa da ikerketa antropologikoan nagusitzen dena, baina beste kultura batzuetan baliteke diferentzia hain argia ez izatea. Evans eta Pritchard-en arabera, witchcraft berezko ahalmenak dituzten sorginen ahalmena da, batzuetan ekintza inkontzienteak burutzen dituena; sorcery, berriz, ikasitako teknika erritual eta magikoen multzoa da, beti modu kontzientean eta helburu jakin bat lortzeko egiten dena. Beste alde batetik, eztabaida dago, orobat, sorgintza ona eta txarra bereizterik badagoen; euskaraz, sorginkeria esaten dugu, \u00f1abardura gaitzesgarriarekin. Ona/txarra bereizketa, ordea, ez litzateke onargarria izango etic ikuspuntutik, eta soilik emic ikuskeratik litzateke adierazgarria. Xaman terminoa ere nahasgarria da, Siberiako tungu herriaren figura izanik, beste kultura batzuetako sorginak izendatzeko ere erabili denez; adiera zabalean, ordea, xamana sorgin mota bat dela esan liteke, mundu hau beste munduarekin lotzen duena."} {"id": 367, "text": "Jakina den bezala, otsailaren 1etik aurrera jarriko da martxan zaborra biltzeko sistema berria. Aurrerantzean Urola Kostako Udal Elkarteak kudeatuko du hondakinen bilketa eskualde osoan.\nOtsaila iristearekin batera sartuko da indarrean sistema berria. Bost udalerrietan jarriko dituzte sistemari buruzko arreta informazio zerbitzuak, atzo hasi eta martxoaren 2ra arte.\nOtsailaren 15etik hasita, txartela beharrezkoa izango da organikoa eta errefusaren edukiontziak irekitzeko. Urtarrilaren 22tik martxoaren 2ra informazio gunea jarriko dute, herritarren zalantzak argitzeko.\nOtsailaren 1ean sartuko da indarrean hondakinak biltzeko sistema berria. Etxera igorritako informazioa osagarritu eta zalantzak argitzeko, informazio saioak antolatu dituzte herriz herri.\nOtsailaren 1ean sartuko da indarrean Udal Elkarteak sustatu duen hondakinak biltzeko sistema berria.\nHondakinak gaika biltzeko sistema berria abiatuko dute 2018ko otsailean. Etxebizitza bakoitzak txartel magnetiko bana jasoko du, zaborra eta organikoa sailkatu ahal izateko. 2020rako birziklapen tasa %40tik %75era igotzea da helburua."} {"id": 368, "text": "eskuduntza \u2013 Lana egileak edo lizentziak azaltzen duen moduan aipatu behar duzu (baina inola ere ez egileak zure lana edo zure lanaren erabilera babesten duela irudikatuz)\nberdin partekatu \u2013 Lan honetan oinarrituta edo aldatuta berria eraikitzen baduzu, emaitza lana hau bezalako lizentzia batekin argitaratu behar duzu."} {"id": 369, "text": "Fitxategi honek informazio gehigarri dauka, ziurrenik kamera digital edo eskanerrak egiterako momentuan gehitutakoa. Hori dela-eta, jatorrizko fitxategi hori aldatu egin bada, baliteke xehetasun batzuek errealitatearekin bat ez egitea."} {"id": 370, "text": "2017/01/11 - Ezkabako Parkearen parte-hartze prozesua amaitu da, eta bertan 278 proposamen aurkeztu dituzte"} {"id": 371, "text": "Berrikuntzaren Udal Mapa Estrategikoa tresna dinamikoa da eta lau ardatz estrategikotan etengabeko berrikuntza gauzatzeko lan-moldea sistematizatzen laguntzen digu, itxuraz kontraesankorra irudi lezakeen arren: ekonomia-berrikuntza, gizarte-berrikuntza, espazio erkidearen berrikuntza eta antolamendu-berrikuntza."} {"id": 372, "text": "Etxebizitza- eta industria-lurzoruen alorrean hiria berroneratzea eta hiriko erabilerak antolatzea izan dira azken hamarkadan, aurreko Plan Nagusia garatzearen ondorioz, udalak espazio erkidearen esparruan egindako lanaren ardatzak. Politika horrek ageriko hobekuntza ekarri du hiri-espazioaren kalitatean.\nEdozein Plan Nagusiren oinarrizko ezaugarria da berak zehazten duela hiri-eredua. Ildo horretan, aurreko Hiri Antolamenduko Plan Nagusia funtsezko tresna izan da hirigunean bertan zeuden enpresak leku aproposagoetara lekualdatzeko eta enpresa horiek hartzen zituzten eremuetan etxebizitza babestu eta libreak, aparkalekuak, egoitzak, berdeguneak, parkeak eta abar sustatzeko. Azken batean, hauxe izan da asmoa: pertsonengan oinarritu beharrean industrializazioan oinarrituta eraiki zen hiria eraldatu eta XXI. mendeko hiri iraunkor eta abegikor bihurtzea, herritarrak bizi-kalitate onaz bizi izateko bertan.\nErmuko Udalak Ihoberekin elkarlanean jardun zuen kutsatuta egon zitezkeen udal lurzoruak identifikatzen. Era berean, hirigunean zeuden enpresak bideragarri egin eta lekualdatzeko prozesuan, Udalak aurrea hartu eta zuzenean inbertitu zuen aurretiko ikerketa- eta miaketa-lanetan; are gehiago, kasu batzuetan parte zuzena ere izan zuen lurzoru kutsatuak garbitzeko lanean.\nGeroago, zalantza guztiak argitu ostean eta ikusirik sustatzaile pribatuek ez zutela nahikoa egiten, Udalak lurzorua zuzenean sustatu zuen. Horri esker, udalerria eraldatzeko prozesua bizkortu ahal izan da.\nGarrantzi berezia du etxebizitza-politikako eredu berria zehaztu izanak. ildo horretan, adibidez, alokairu babestuko etxebizitzak sustatu dira etxebizitza-merkatura heltzeko arazo bereziak dituzten kolektiboentzat (gazteentzat, adineko pertsonentzat, dibortziatuentzat) nahiz ekintzaileentzat. Azpimarratzeko modukoak dira Abeletxe inguruan dauden 57 etxebizitzak, apartamentuen tamaina familia-eredu berrietara (kide bakarreko familietara, guraso bakarrekoetara...) egokitu ahal izan da-eta bertan.\nEnergia-eraginkortasunaren alorrean, aitzindariak izan gara langabeak energia fotovoltaikoaren alorrean prestatzen eta eguzki-plakak ezartzen.\nIzarra Centre eraikina sustatu genuenean, Eraikuntzako Kode Teknikoak agindutako legezko derrigorraz harago, energia-eraginkortasunaren eta energia alternatiboen aldeko apustua egin genuen. Hala, eraikuntza-proiektuaren kontratazio publikoan energia aurrezteko sistemak zituzten proiektuak lehenetsi ziren; hala, energia nabarmen aurreztea dakarren sistema geotermikokoa du enpresa-mintegiak. Era berean, eraikinak baditu energia aurrezteko beste elementu batzuk, hala nola eguzki-energia termodinamikoa eskuratzeko aukera, zedula fotovoltaikoak, errezel-horma eta fatxada aireztatua.\nHorri gehitzen badiogu aurretik forjak hartzen zuen lurzorua deskutsatu eta aldemeneko errekastoa berreskuratu egin dela, esan daiteke proiektuak berrikuntzaren, teknologiaren eta ehun ekonomikoa dibertsifikatzearen aldeko apustua egiteaz gain, ingurumena eta energia-eraginkortasuna ere landu dituela.\nMugikortasunaren eta irisgarritasunaren alorrean, iraganean egindako jarduketei eutsi diegu, hirigunea zeharkatzen duten errepide nazionalak eta trenbideak nahiz goialdeetan auzoak izateak dakartzaten hiri-etena murrizteko asmoz. Iraganean egindako arranpak eta eskailera mekanikoak osatzeko, hiru igogailu egingo dira San Pelayo, Aldapa eta Zerukoa Ongaraiko etxebizitza-, kirol- eta eskola-gunearekin lotzeko.\nDatu-komunikazioko sareei dagokienez, nabarmentzeko modukoa da 2002az geroztik zuntz eta Intranet bidezko komunikazioa dagoela udalaren eraikinen artean. Horri esker, langile guztiak telefonia- eta datu-sare bakar batean bildu ahal izan ditugu eta, horrela, langileek datu eta aplikazio korporatiboak errazago eskuratuz, azken batean udal zerbitzu publikoen komunikazioa eta eraginkortasuna hobetu ditugu.\nBadago beste gertakizun nabarmen bat Ermua aukera sozial eta politikoak garatu ahal izateko hiri bihurtzeko bidean, jakinik gaur egun ildo hori ezinbestean azpiegitura teknologikoen mailari lotuta dagoela: zuntz optikoko sare propioa izateko apustua, negozioa lehenesten duten operadoreen enpresa-politiken menpe egon behar izan barik.\nZuntz optikoko udal sare neutroak Internet-, telefono- eta telebista-zerbitzuak hartzen ditu eta negozio-bidea errazten die ekintzaileei. Sare horrek aukera ugari eskaintzen ditu telelaguntzaren eta zerbitzu soziosanitarioen esparruan nahiz instalazioen urruneko kudeaketaren eta kontrolaren esparruan. Horri esker, Ermua hiri- eta gizarte-garapen iraunkor eta \u201cadimentsua\u201d bilatzen duten hirien abangoardian kokatu da, azken belaunaldiko teknologia txertatuta konexioetan eta komunikazioetan.\nHerritarrei zuzendutako hiria bultzatzeko helburuari dagokionez, ekipamendu eta espazio publikoen kalitatea handitzeko esku-hartzeak lehenetsi dira, pixkaka-pixkaka hiriaren irudia hobetzen joateko.\nAuzoak hobetu, elkarren arteko eta erdigunearekiko konexioak egokitu eta, hartara, ekipamenduak hurreratzera bideratu dira jarduketa asko. Horretaz gain, espazio publikoak berreskuratu eta hobetu, eta baten batzuk estali egin dira, adibidez Valerio Plaza eta San Pelayo Plaza; eskailera mekaniko- eta igogailu-sarea eraikiz irisgarritasuna areagotu da; herritarrek hiriaz gozatzeko espazio berriak sortu dira: esate baterako, Merkataritza Suspertzeko Plan Bereziari esker, (PERCO) Zubiaurre eta Torrekua oinezkoentzako gune bihurtu ahal izan dira (2011n), eta berdin jokatu da Orbe Kardinala Plazarekin (2012an), Valdespina Markisarekin eta Izelaietarekin (2015ean).\nHiria hobetzeko jarduketa gehiago: beilatokia-erraustegia, Ongaraiko ur-zurrusten jolasgunea, Aritzmendi pilotalekuaren aldameneko padel-pistak eta herriko hainbat plazatan ezarritako komun publikoak."} {"id": 373, "text": "Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak, bertako zuzendariaren ikuskapenarekin, erabakiko dituen jarduera-eremuak eta arlo kurrikularrak garatzeko plana egitea.\nDagokion jarduera-eremu edo -esparruko programak eta ekintzak egiteko beharrezkoak diren jarduerak planifikatzeko, zonako Berritzeguneekin koordinatzea.\nAzterlanak egitea eta Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari proposamenak egitea, jarduera-eremuak hobetzeko eta irakasleak prestatzeko.\nHezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren premietara, xedeetara eta arauetara egokitutako orientabideak, adibideak, materialak, prestakuntza-moduluak eta antzeko bitartekoak prestatzea. Horiek guztiek zonako Berritzeguneetako aholkulariei lagunduko diete, Berritzegune horiek ikastetxeetan eta irakasleen artean zabaltzen.\nHezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzaren webgunea elikatzeko edukiak sortzea, egokitzea, antolatzea, etab.\nJarduera-eremuaren garapenarekin lotutako prestakuntzako ekintzetan parte hartzea, eta, horretarako, prestakuntza ematea edo hori egiteko beharrezkoak diren baliabideak kudeatzea.\nBere jarduna beste zerbitzu eta erakunde batzuekin koordinatzea; hau da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailekoekin eta Hezkuntzan Berriztatzeko Zuzendaritzaren jarduera-eremuan esku har dezaketen gainerako sail, unibertsitate eta erakundeetakoekin.\nEskola-materialak eta hezkuntza-proiektuak aztertzen eta berrikusten laguntzea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari.\nBerariaz sustatzea jakintza-arlo eta jarduera-eremu guztietan genero-ikuspegia, kulturartekotasuna, bizikidetza, oinarrizko gaitasunak eta curriculumak bultzatutako zehar-balioak, horiek baitira pertsonen garapen osoa eta harmoniatsua lortzeko bidea eta laguntza, per nen arteko harremanetan eta pertsonen barne-izatean."} {"id": 374, "text": "Abuztuan zehar entrenamenduak, bide garbiketak, PottKeramikako sariak, herriko produktuen loteak, azpiegituren kokapenak, herri inguruaren txukunketak eta apaingarriak\u2026 ohikoa den partaidetza handiaz prestatu ondoren, igaro dira ilusioz beterik bost egun beteko jai egunak.\nAurtengoak, udalerria berriro eratuta, bereziki hunkigarriak une askotan. Bizipen paregabe hauek xehetuko ditugu jarraian, askoren argazkiei esker osatua.\nGoizeko 11.00etan Meza Nagusiarekin hasi, Juan M Olaetxea bikarioa eta Ramon Elkoro gure parrokoa eta beste apaiz bat lagun, Pako Lasa organista eta korala Xabier Barriolaren zuzendaritzapean. Baita herriko txistulariak ere ereserkiarekin bat.\nJarraian, urtero bezala, ondareari buruzko hitzaldia. Eta aurten, nola ez, Erretaula Nagusiaren errestaurazio urtea izanik, bere testuinguru historikoa eta artistikoa zabaldu nahi izan dugu. Bertan edo kanpoan bizi garen itsasoar gehienon erronka garrantzitsua da. Horrela adierazten dute hitzaldian jendez betetako elizak, dohantzak, jakinminak\u2026 eta zenbat eta gehiago ezagutu, orduan eta maiteago. Ohore handia izan da Equipo7 enpresako zuzendaria, Javier de Miguel, 30 argazki baino gehiagorekin hurbiletik xehetasunez entzutea eta haren eskutik artelan horren barruan murgiltzea. Igandean, berriro, ikusi eta entzun ahal izango dugu. Denok eskertu eta zoriondu diogu elkarri, guztion lanagatik eta ezagutzagatik, benetako altxorra duguna oraindik gehiago gozatzeko aukera eskaintzen digulako.\nErretaulari buruzko aurkikuntza berriak (bertara igo gabe ikusi ezin litezkeenak) beste sarrera batean kokatzen joango gara, baita laster espero ditugun beste aditu batzurenak ere: Alberto Santana, Etxeberria Go\u00f1i\u2026 Ikerlari askorentzat gai bihurtzen ari da eta aprobetxatu behar dugu aukera hau geu janzteko eta aberasteko. Hemen, esate baterako, sorpresatako bat!!! 3. solairuan, albo banatan, 1540.ean (H)Itsaso idatzita, bere estandarte, bandera eta ospakizun jantziekin (ziur aski S Bartolome egunean prozesio eta dantzarako)\nBazkal aurretik, beste eginbehar nagusi bat ere izaten dugu: Toka Lehiaketa Bi orduz bota eta bota. Partaideen zerrenda luzeak bina tiraldi bakarrik egitera behartzen gaitu eta frogakorik gabe. Aurten iazko irabazle berberak izan dira (Urretxuko Antton Calvo eta Itsasoko Pilare Muxika) eta 2. postuan Lasarteko Prudencio Olano eta Itsasoko Maixa Mendia. Hurrengoa Kizkitzako egunean!\nArratsaldez, ume jolasak giro bikainean hauek ere: handi eta txiki elkarrekin, jolas kooperatiboak lantzen. Udalekuetan sortutako istorioa oinarri hartuta, uztai bakar batean denak barne (21) \u2026\nTxokolatada, Goitiko Luismariren pastak eta bizkotxoak partaide eta ikusle denontzat eta, segidan, Eriz Magoaren emanaldia ilundu arte.\nEta bokata batzuk Ostatuan eskatu eta urrutiratu gabe karpapean bertan, Juan Carlos Irizar pianista eta konposagile ezaguna, bere lagun I\u00f1aki Revuelta abeslariarekin, emanaldia hasteko prest.\n200 lagunetik gorako audientziarekin, ez genuen imajinatzen hain gau magikoa biziko genuenik. Pianista zoragarria eta aparta izateaz gain, Juan Carlos Irizarrek ekarri zigun opariak biziki hunkitu gintuen denok: Itsaso herriarentzat sortu duen melodia, eskuz eginiko partitura handi batean gure alkate Gorka Sasietari emanez. Esker oneko sentimenduzko hitzak eskaini ondoren,\nbere pianoaz jo eta bukatzeaz batera denok txalotu eta zutituz eskertu genion honelako elkartasun keinu paregabea. Gau ahaztezina, udaletxeko paretan enmarkatua geratuko dena eta baita gure bihotzetan ere. Berak eskatu zigun bezala, letra jarri eta herriko ereserki bilakatuko dugu, noiznahi eta nonnahi jo eta kanta dezagun.\nKarpa prestatu eta Manuren parrillada Zahagiardotarako. Sagardoa txotxetik eta ardoa aukeran. Aurreikusitako kopurua baino gehiago elkartu du jarduera honek ere.\nGuri5 taldearen kontzertuarekin jarraitu du gau gazteak, hurbileko taldekide lagunak, bigarren aldiz Itsason. Aupa zuek!!\nHainbat bide urtez urte bolondres garbi garbi eginda, harrera eta zozketako sariak, herriko produktuak, pintxoak eta freskagarriak, laguntza teknikoa\u2026 Ez da lehiaketa bat, ariketa eginez ondo igarotzeko, lagunak ikusteko, bizikleta kontuak astintzeko\u2026 proba bat.\nTxirrindularitza proba bukatzearekin batera, beste ekitaldi garrantzitsu bati ematen zaio bidea: Paella herrikoiari. Hainbat bikoteren artean (aurten 14), 200 lagunentzat afaria prestatu (bigarren platera bezperan Alegiako Elkartean talde batek prestatu zuen: untxia saltsan, Untxizale Elkarteari esker) eta elkartasun giroan banatu eta dastatu.\nEta epaimahaiaren ustez (Ostatuko Manu eta Aidarekin batera, aurten Errotako Eukene eta Miraballeseko Eguzki\u00f1ek osatu zuten) hoberena Maixa Mendia eta bere alaba Naiarena; eta bigarren, Miren Korkuera eta Amalur Barrenetxearena. Gainerakoak ere gertu ibili ziren, denon gozamenerako!!!!\nAfariaren ondoren trikitilari talde bikaina: Imanol, Unai ta kitto. Dantzarako edo egonean entzuteko, soinu eta ahots paregabeak.\nSan Bartolome hurrengo igandea egun berezia izaten da itsasoarrontzat. Bada 60 urte baino gehiago hilerria berritu eta handitu zela eta harrez gero, gure sustraiek han elkartzen gaituzte, bertan bizi ala ez, aurrekoen oroimenean.\nHorregatik hilerrian meza ospatu ondoren, bigarren aldiz Ondareari buruzko hitzaldia burutzen da. Eta aurtengoan, gorago aipatu bezala, Erretaula izan zen gaia eta jakinmin handia sortu zuena. Eliza berriro ere jende askorekin eta bukaeran hainabt andamioetara igo, Javier de Miguelen jakinduriaz asetu nahirik.\nBosgarren jai egunari eta festei amaiera emateko Herri kirolak 18 herritarren eskutik. Belaunaldi desberdinen arteko lana oraingoan ere aipagarria da. Abuztuan zehar entrenamenduetan erakutsitako balioetan, jendaurrean ere.\nFestarekin amaitzeko, belar-fardoa botatzea erakargarri bihurtu da eta aurten ikusleen artetik Xiker animatu zen frogatzera. Partaideen artetik Xabat eta Unai Aranburu anaia garaiezinen artekoa izan zen azken jaurtiketa, Xabaten alde."} {"id": 375, "text": "Berdin Berdinak kirol elkarteak eta Orioko Surf Taldeak antolatutako saioan 30 gaztetxo eta 40 surflari inguruk parte hartu zuten.\nLarunbatean, hilaren 8an, surf saio inklusiboa egin zen Orioko Antilla hondartzan. Berdin Berdinak elkarteko neska-mutil gaztetxoei eguraldi ederra eta olatu egokiak tokatu zitzaizkien, eta bi orduz surfaz gozatzeko aukera izan zuten. Uretan Orioko Surf Taldeko kideen laguntza izan zuten.\nSurf saioaren ostean, parte hartzaile guztiak surflarien lokalaren parean juntatu ziren hamaiketakoa egiteko, eta ekimenak ospakizun kutsua hartu zuen; izan ere, antolatzaileek adierazi dutenez, bi taldeentzat urteko jarduerarik ederrenetarikoa da surf saio inklusiboa, eta aurtengo edizioarekin markak hautsi dituzte."} {"id": 376, "text": "Liburu hau ez da beste bat, beste asko bezalakoa. Joxe Azurmendiren saiakera guztiek pizten dute interesa eta jakin-mina irakurleen artean, baina Espainolak eta euskaldunak bereziki garrantzitsua delakoan gaude, apartekoa. Ez bere neurriagatik soilik, hori ere azpimarratzekoa izan arren. Edukia du mamitsua, berebizikoa. Espainolen eta euskaldunen mitologia eta ideologia linguistikoen historiak osatzen du obraren muina, ernazimentuan oinarrituz batez ere, nazio askotako eta garai guztietako materialak biltzen baditu ere. Kanpotik batek pentsa lezake hori historiazale eta filologoentzako lan berezitua dela; ez horregatik. Azurmendiren erudizio erraldoiak eta iturrien zabalak obrari zientifikotasun osoa ematen badiote ere, bere meriturik berezkoena, originaltasunik behinena, Euskal Herriaren izateaz egiten duen gogoetan dago, euskaldunen bizi nahi eta ezinaz jarduteko moduan. Luma zorrotz eta dantzariz. Dialektikaz eta polemikaz. Pentsamendu eta sentimenduak uztartuz. Esan beharrekoa da liburuaren proiektua eta lehen idazketa 1976an burutu zela, beroaldi batean, eta hala ere gaurkotasun izugarria duela, gure arazo eta zauriak zahar-berriak diren seinale; orduan argitaratu ezinda, ekarpen eta hausnarketa gehiagoz horniturik eskaintzen digu gaur. Gure lehenari, orainari eta horiekin batera geroari begi berriekin begiratzeko gonbidapena egiten digu Azurmendik, topiko oker franko uxatzen ditu, eta hutsik egiteko beldurrik gabe esan dezakegu Espainolak eta euskaldunak irakurtzen duena ez dela axolagabe geldituko, ezinbesteko erreferentzia bihurtuko baita gai hauetaz kezkatutako edonorentzat."} {"id": 377, "text": "Azken urteotan ikaragarrizko bilakaera izan duen kultura esparrua da bideojokoena eta egun, jada, kultura garaikidearen funtsezko ardatz bilakatu da, bai kultura kontsumoaren ikuspegitik, bai esperimentazio teknologiko eta estetikoaren ikuspegitik, baita kultura industrien ikuspegitik ere. Hori dela eta, eremu horretara gerturatzeko proposamen gisa planteatu genituen jardunaldiok, jolasak eta bideojokoak kultura garaikidean duten eta izango duten garrantzia hobeto ulertzeko asmoz."} {"id": 378, "text": "[EU] 1997-ko martxoan Ministerio Publikoaren Lege Organikoa onetsi zen Ekuadorren. Lege horren azterketa kritiko bat egin ondoren, lege asistentziaren beharra ikusten da, prozedura penalaren kode proiektua kontutan harturik. Hau hala izanik, zenbait europear eta latinamerikar herritan, Arartekoaren irudian sakonki aztertzen da, Mexikoko eta eskualde Andinoaren esperientzia kontutan harturik."} {"id": 379, "text": "Urteroko moduan udako oporraldian \"UDA-2018\"ko ekintzak antolatu dira, herriko ume eta gaztetxoentzako. Egingo diren ekintzak lagun giroan ondo pasatzeko izango dira eta bide batez gauza berriak egiten ikasteko beti ere oporraldiko kutsua emanaz."} {"id": 380, "text": "Jardueraren izaeraren edo hartzaileen arabera (gazteak, helduak, talde txikia...), hizkuntzen erabilera era batekoa ala bestekoa izan daiteke: hau da, euskaraz, bi hizkuntza ofizialetan edo hizkuntza gehiagotan aritzeko aukera zabaltzen da. Gainera, jarduera Donostian ala hiritik kanpo antolatzen bada, hizkuntzen trataera ez da berbera izango.\nHorrela, erantsitako dokumentuan aurkituko dituzue edozein erakunderen irudi korporatiboan nahiz jendaurreko komunikazio ekintzetan (argitalpenean, webgunean, publizitatean...) hizkuntzak modu egokian erabiltzeko irizipide zehatzak, euskara babestuz, gainerako hizkuntzak ere txertatzeko."} {"id": 381, "text": "Ekainaren 3an, ostirala, arratsaldeko 19:30etan, Aramako Loitza pilotalekuan pilota jaialdia izango da."} {"id": 382, "text": "Ikasturtearen amaieran eta hasieran ikastetxeek eta guraso elkarteek informazioa jasoko dute Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzutik. Bertan azalduko da ikastetxean guraso taldeak antolatu nahi izanez gero, eman beharreko urratsak.Ikastetxearen edota gurasoen elkarteen bidez antolatuko dira taldeak, euskaltegi baten laguntzarekin.\nIkastetxeak edo Guraso Elkarteak euskara ikasteko guraso taldeak antolatu nahi baditu, zer egunetan eta zer ordutegitan eskaini nahi dituen erabakiko du. Eskaintza honen berri emango zaie guraso guztiei eta izen emateko epea jarri.\nOndoren (edo aurretik) Donostiako euskaltegi homologaturen batekin jarriko da harremanetan, nahi duenarekin, gertuen edo gustukoen duenarekin, eta euskaltegiak lagunduko dio ikastetxeari taldeak antolatzen, ikasleen mailaketa egingo du, taldeen berri emango dio Euskara Zerbitzuari...\nPrintzipioz, erritmo apaleko ikastaroak dira. Urri aldera hasi eta Aste Santu aldera amaitzen dira, baina malgutasun handiarekin jokatzen da. Talderen batek erritmo biziagoan aritu nahi badu, egin dezake, eta horrela aukera izan dezake modulu bat amaitzean bigarren bat egiteko ikasturte berean.\nEskaerak aurrekontua gaindituko balu, lehentasuna izango dute 2-7 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoek."} {"id": 383, "text": "BelarriPREST izango naiz: euskara ulertzeko gai naiz, baina, hitz egiteko ez. Horrenbestez, niri euskaraz egin diezadan eskatuko diot jendeari"} {"id": 384, "text": "Kafea prestatzera bideratzen den makina da kafetera, eta baita berau zerbitzatzeko edukia ere.Mota desberdinetakoak daude, funtzionaltasun edo erabiltze-metodo desberdinekin."} {"id": 385, "text": "* Sarrera erosketa egin eta berehala jasoko duzu etxean inprimatzeko. Posterra, katilua, poltsa eta txapa, aldiz, kontzertuko egunean jasoko duzu, mertx gunean.\nKontzertuaren muntaia eta soinu-froga barrutik ikusteko aukera bi lagunentzako. Kateringa egongo da.\n* Sarrerak erosketa egiteko momentuan bertan jasoko dituzu etxean inprimatzeko. Posterra, katilua, poltsa, lata, txapa eta binilozko pegatina, berriz, kontzertuko egunean jasoko duzu, mertx gunean."} {"id": 386, "text": "Munduko Pilota Batzarraren Binakako Pala txapelketaren bostgarren ihardunaldia jokatuko da gaur iluntzean Mungian. Aurrekoak ikusita, ezusteko larririk ezean, Pablo Fusto-k jada finala poltsikoan duela ematen du. Ander Landeta da zortzikotetik aurkera barik dagoena eta beste sei pilotariek hiru postutarako lehian jardungo dira.\nGaubeka eta Necol-ek bigarren aurrelari izateko gaur daukate beraien arteko zuzena. Momentuan aurretik da Dax-ekoa baina Armintzako oilarrak gaur irabazi ezkero gauzak oso zail izango ditu azken ihardunaldian Fusto izango baitu aurkari eta Gaubekak aldiz Landeta. Gaurkoan, bizkaitarrak Ibargarai izango du kide eta frantziarrak Ibai P\u00e9rez. Bi atzelariek asko dute jokuan eta irabaztea oso beharrezko da beraientzat ere. Tentsio ikarragarrizko lehia iragartzen da.\nBigarren partidua, batez ere, atzelarientzat da beharrezkoagoa. Etxeko pilotariak jada ez du inolako aukerarik eta Pablo Fusto-k orainartean dena irabazita finaleko txartela ia poltsikoan du. Bi partidutan set bat irabaztearekin nahiko du. Imanol eta Brefel ostera borroka estuan dira lehen postura bidean. Gaurkoa Imanol-entzat garrantzitsua da, argentinarrarekin bikote eginaz aldea ateratzeko aukera baitu. Brefel-ek azken ihardunaldian jokatuko du Fusto-rekin baina gaurkoan puntuak lortzea ere beharrezko du eta lan zailak dira horiek.\nEmaitzak emaitza, azken ihardunaldia ere izango da kontu erabakigarririk batez ere atzelarien finalerako bidean, seguru."} {"id": 387, "text": "Igandean urte erdia bete zen Guardia Civilak Altsasun sarekada egin zuela. Zazpi gaztek espetxean bukatu zuten eta ordutik han dira Jokin, Adur eta Oihan. \u201cHaiekin batera beste 5 auziperatu zentzurik gabeko epaiketa baten zain daude; beste bi adin-txikikoek etorkizun zalantzagarria dute aurrean\u201d. Preso daudenen askatasuna aldarrikatzeko mobilizazioa handi hartu zuen Altsasuk berriro.\nNabarmendu nahi izan zuten \u201coperazio hartarako dena ondo prestatu zutela, polizia-muntaia, operazio politikoa eta gezur zein informazioaren manipulazioa. Faltsututako errealitate bat saldu nahian jarraitzen dute, baita konturik sinesgaitzenak sortzen ere, gerora are sinesgaitzagoa den alegia bat aurkezteko. Baina gaur egun, alegia horrek hiru gazte espetxean mantentzeko eta zentzugabeko prozesu judizial bat martxan jartzeko balio du\u201d. Muntaia horri aurre egiteko urte erdian egindako ekimenak, jasotako \u201cizugarrizko elkartasun eta aldarrikapen olatua\u201d sortu zuela nabarmendu zuten. Eta haiek isilarazteko saiakerak alferrikakoak izan direla nabarmendu zuten.\nAltsasu osoa kriminalizatu nahi dute, Altsasuko gazteria, Euskal Herrikoa, euren ekintza eta operazio guztiak justifikatzeko, zeinen bidez zilegi diren aldarrikapenak isildu nahi dituzten, beraiendako deserosoak direnak\u201d. Altsasu \u201cdefendatzen\u201d segituko dutela ziurtatu zuten.\nFerietako liskarrean auzipetutako sei gazte eskerrak ematera kioskora igo ziren: \u201ceskerrik asko orain arte laguntza, elkartasuna, atxikimendua, adierazi duzuen guztioi. Hilabete hauetan guztietan zuen babesa sentitu dugu\u201d. Azken hilabeteetan \u201camesgaiztoa pasa dugu, guk, gure lagunek eta gure senideek. Egun asko gezurren artean\u201d.\nHaiek kalean eta hiru lagun preso egotean \u201ceroso\u201d ez daudela aitortu zuten, \u201chaiek bezala gu ere barruan egon gintezke\u201d. Edo alderantziz. Horregatik, hiru preso gaztean Altsasun nahi dituztela esan zuten. Horrekin batera, \u201cmuntaia\u201d salatu zuten. \u201cGezurrak esan dituzte herri honen inguruan, gezurrak guri buruz, gezurrak gure lagunei buruz. Ez dugu hori onartzen\u201d. Altsasun bizi eta lan egin nahi dutela aldarrikatu zuten, \u201cbakean, gure aldarrikapenak eginez, gure eguneroko kezkak eta aldarrikapenak aurrera eramanez\u201d. Azkenik, gazte auzipetuek \u201cbakoitzak ahal duen moduan, gu laguntzen eta hiru presoak gurekin izan arte eta hau guztia despeditu arte\u201d, laguntzen segitzeko eskatu zuten."} {"id": 388, "text": "Euskarazko antzerki profesionala sustatzeko eta indartzeko asmoz sorturiko saria da. Urtero, martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean antolatzen den ekitaldian ematen zaio saria aurreko urtean Donostian eskainitako antzerki lan onenari. Egun horretan ikuskizun saritua eskaintzen da Victoria Eugenia antzokian.\nDonostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta Donostia Kulturaren elkarlanari esker, Donostiako ohiko antzerki programazioan euskarazko antzerkiaren eskaintza egonkortzea lortu da eta ikuskizun bakoitzetik euskarazko bi emanaldi gutxienez eskaintzen dira Donostiako antzokietan.\nSaria onartzeak ekarriko du talde irabazlearen aldetik hiru urteko epean Donostian euskarazko ikuskizun berri bat eskaintzea.\nSariaren beste 2.000 euroak, euskarazko ikuskizun berria Donostian eskaini eta gero ordainduko zaizkio. Hiru urteko epea du horretarako.\n2018. urtean zehar XIX. Antzerki Sariko lanen emanaldien buruzko informazioa lortzeko, klikatu bakoitzaren gainean.\nXake Produkzioa konpainia sortu berriak egindako lehendabiziko lanarekin eskuratu du Donostia Antzerki Saria. Konpainiak12.000 \u20ac eta Chari Goienetxeren artelana jasoko ditu.10000 \u20ac martxoaren 27an jasoko ditu eta gainerako 2.000 \u20ac jasotzeko, 2020. urtea bukatu aurretik euskarazko antzerki-lan berri bat eskaini beharko du Donostian.\nSaria emateko ekitaldia martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean egingo da, 19:30ean, Victoria Eugenia antzokian. Ekitaldiaren hasieran saria emango da eta ondoren lan irabazlea eskainiko da.\nDonostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak ahalegin berezia egiten jarraitzen dute euskarazko antzerkigintza sustatzeko. Datuek agerian uzten dute ahalegin hori: 2017an Donostian helduentzako 19 antzerki lan eta 33 emanaldi eskaini dira eta guztira 8.192 ikusle izan dira emanaldi horietan. 19 antzezlan horietatik 15 dira Donostia Antzerki Sarian parte hartzeko baldintza betetzen zituztenak, hots, konpainia profesional batek antzezlana lehendabiziko aldiz Donostian eskaintzea.\nIzan ere, Donostia Kulturak eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak adostutako hitzarmena dela medio, euskarazko antzerkiaren eskaintza zabala eta egonkorra izatea lortu da azken urteetan, betiere kontuan hartuta zein den euskarazko urteko ekoizpena. Bi erakundeon elkarlanari esker, urtean zehar Donostia Kulturaren antzoki eta guneetan euskarazko antzerki lanak kontratatzen dituzte.\nDonostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Donostia Kulturak Donostia Antzerki Saria sortu zuten 2001ean euskarazko helduentzako antzerki profesionala sustatzeko asmoarekin."} {"id": 389, "text": "Ikasturtea amaitze gaude, eta gaurkoan azken elkarrizketa izan dugu: Gasteizko Last Infusion taldea. Duela gutxi sortutako taldea, neo-soul eta jazz estiloetan kokatzen da laukotea eta \u201cBetween the lines\u201d disk oa aurkeztera etorri dira. Horretaz gain, albisteak, agenda kontuak eta zenbait nobedade."} {"id": 390, "text": "Edari bat edo elikagai bat dastatzearen ekintza, haren zaporea, ezaugarriak eta kalitatea zehazteko."} {"id": 391, "text": "Askok oraindik ezagutzen ez badute ere, J.R.R. Tolkienek Eraztunen Jauna idatzi zuenetik, fantasiazko literaturan inoiz idatzi den liburu onenaren egilea da beste askorentzat Patrick Rothfuss estatubatuarra.\nMadisonen jaio zen 1973an, eta eguraldiak bihurtu zuen irakurle sutsu. Eurite handiek eta horiek kable bidezko telebista ikusteko sortzen zioten ezintasunak bideratu zuten Rothfuss gaztea liburuetara, eta orrialdeetan barrena ezagutu zituen telebista piztuta zegoenean aurkitzen ez zituen istorioak. Rothfussentzat, beraz, eguraldi ona izan ziren ekaitzaldiak eta eurite handiak, fantasiaz betetako milaka kontu ezagutzeko eta horiek guztiak irudimenean egosten hasteko.\nUnibertsitateko lehen urteetan, karrera batetik bestera eta lan batetik bestera ibili zen. Hitzak ere lanabes hartu zituen, eta zutabegile aritu zen unibertsitateko egunkarian. Sasoi hartan, Unibertsitatean bizirik irauteko gida idazten hasi zen, eta laster ekin zion irudimenean zuen fantasiazko mundua ehunka eta ehunka orrialdetan barrena sortzeari, The Song of Flame and Thunder izeneko liburu erraldoia osatuz.\nHainbat argitaletxetara aurkeztu zuen lana, baina ezezkoa jaso zuen guztietan. Orrialde guztiak hiru liburukitan antolatzea eta Erregeen Hiltzailearen Kronika trilogia sortzea erabaki zuen orduan. 2007an argitaratu zuen lehen liburukia, Haizearen izena, eta egundoko arrakasta izan du munduko hainbat herrialdetan eta hizkuntzatan. Milioika ale saldu ditu guztira, eta fantasiazko literaturan inoiz idatzi den liburu onenenetakotzat jo dute kritikak eta irakurleek."} {"id": 392, "text": "Cookie-ak testu artxibo txikiak dira, zure ordenagailuan deskargatzen direnak webgune batera sartzen zarenean.\nEz dira birus gaiztoak, baizik eta Interneten era askotako zerbitzuak emateko funtsezko papera betetzen duten tresnak. Webean zein hizkuntzatan nabigatu nahi duzun gogoratzeko, webgunearen funtzionaltasuna optimizatuko duten estatistikak jasotzeko edo zure sare sozialetan gure edukiak partekatzeko balio dute, besteak beste.\nCookie teknikoak. Guk geuk sortu eta kudeatutakoak dira, aukera ematen dutenak gure web orrian nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko.\nAnalisi cookie-ak. Guk geuk edo hirugarrenek tratatutakoak, aukera ematen digutenak web orriko erabiltzaile kopurua kuantifikatzeko eta web orriaren erabilpenaren estatistikak neurtu eta aztertzeko.\nInolaz ere ez dugu eskuratzen erabiltzaileen datu pertsonalik eta bermatuta dago webean nabigatzen duen ororen pribatutasuna.\nNabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki onartzen dituzten arren, nabigatzailearen konfigurazioa aldatu dezakezu zure ekipoan instalatuta daudenak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko."} {"id": 393, "text": "Be\u00f1at Achiary, Joseba Irazoki eta Julen Achiary iparrean zein hegoan diharduten musikari porrokatuak ditugu, sortzaile apartak, eta elkarren artean Bas(h)oan izeneko lan harrigarri bezain bizigarria ondu dute, Ipar Amerikako Robbie Basho (1940-1986) musikariaren lana eta pentsamendua eurenganatuz.\nEureka! Zientzia Museoan zientziaz ikasteko eta disfrutatzeko aukera zoragarria izango dugu. Izan ere, Erakusketa Iraunkorra biziari eta giza gorputzari eskaini diote, Zientziaren Lorategian inguru paregabean goza dezakegu, Planetariumean astronomiari buruz ikasi, Animalian hainbat ekosistematan bizi diren animaliak ezagutu edo Torres Quevedo Erakusketa airearen \"konkistari\" buruzko informazioa jaso. Era berean, hainbat simulagailu daude.\nLehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.\nMugikorrak eta sare sozialak gure gaztetxoen artean hartzen ari diren protagonismoaren inguruan hausnartzeko saioa.\nAdituen iritziz, mugikorrenganako menpekotasuna, XXI. mendeko gaixotasuna dugu. Baina kaltetuak ez dira gaitzaren garrantziaz ohartu ere egiten. NOMOFOBIKAk euren bizipenak aurkeztuko dituzte, beti ere umorea lagun, burua astintzeko asmotan.\nBaziren behin baso eta landa ederrak. Haietan izaki guztiak pozik bizi ziren elkarrekin.. Orain lehortea heldu da\u2026\nEskualdeko izakiak egarriz eta goseak hilik egon dira luzaro. Zerbait egitea erabaki dute, konponbideren bat aurkitu, egoera negargarri honi amaiera emateko. Dortoka batek gidatuta, altxorraren bila doaz, hark orain dauden egoera larritik aterako dituen itxaropenarekin. Bidaiaren etapa bakoitza abentura berri bat izango da animalia-taldearentzat.\nHaur eta gazte literatura: benetako hitz, benetako irudi. 8 detektibe eta 11 pirata, 11 leku eta 18 gai, 20 piztia eta 10 poema, 26 heroi txiki eta handi, 42 idazle eta 35 artista. \"Uhartearen altxorra\"k garai desberdinetako literaturaren berrikusketa bat proposatzen du, modu jostalari batean literaturari buruz hausnartzera gonbidatuz."} {"id": 394, "text": "Katapulta Tour Gipuzkoa musika eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, gipuzkoar talentu berriak balioan jartzeko eta sustatzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuak bultzatzen du, Kutxa Kultur, Donostia Kultura eta Buenawista Prolleckziom\u2019s-ekin elkarlanean. Kulturaz kooperatibak parte hartzen du sustatzeko baloreekin bat eginez.\nDonostialdeko musika talde ezberdinetako kide batzuk bildu ostean sortu zen NERABE, 2016 urtean, bestelako estilo musikalak landu eta euren taldeekin zerikusirik ez duen proiektu berri bati ekiteko asmoarekin.\n2017ko udan \u201cToki-on\u201d izeneko lehen abestia \u00c1lvaro Remacha-ren estudioan grabatu eta Azaroak 9an kaleratu zuten. Izen berdineko lehengo single-a, oraintxe, Top Gaztea-ko zerrenda buru da, Euskadi-ko irratirik entzunena.\n2018ko Otsailak 16an, bigarren single-aren bideoklipa atera dute, \u201cStarting Point\u201d izeneko abestiarekin. \u201cToki-on\u201d diskako bigarren aurrerapen kanta da.\nToki-on, NERABEren lehen diskoa, maiatzaren 4ean kaleratu dute. Eta honen aurkezpen kontzertuak egiten dabiltza.\nEzaguna da estatu mailan Giorgio Bassmattiren abestiak egiteko trebezia. Zuzenean ekitaldi handietan (FIB, Kutxa Kultur) jarri du bere bizarra eta ahotsa bere 20 urteko bidean, \u201cBassmatti & Vidaur\u201d bikotearen kide gixa. Irrati potenteak (Radio 3) eta pop musika lantzen duten komunikabide esanguratsuenak (Jenesaispop, Rock de Lux) txalotu dute bere sormenaren aztarnak, bere kontzertuak \u201cez ohizkoak, gertukoak eta humorez betetakoak, abestiak alde batera utzigabe\u201d bezala zehazturik.\nOrain Bassmatti jaunak \u201cOso Fan\u201d sortu du euskarazko abestiak lantzeko. Ingalaterrako eta Estatu Batuetako folk eta pop doinuen edertasunaren zaporeak erabiliz abesti propioak egiteko: Melodia goxoak eta abesti gozoak egiten, Estatu Batuetako folk berriaren (Elliott Smith, Bright Eyes) tankerak hartuz batzuetan. Dagoeneko bira ederrak eman du \u201cOso Fan\u201dek leku handietan (Bilboko eta Durangoko Kafe Antzokia, Iru\u00f1eako La Zentral, Azpeitiko SanAgustin, Zarautzeko Modelo aretoa\u2026) eta taberna polittetan (Maitenia, Xauxar, Alboka,\u2026.). Japonian ere entzun dituzte zuzenean bere abestiak, han emandako biran!\nBere lehen diskoa \u201c21\u00b444\u00b4\u00b4\u201c iaz argitaratu zen Xabier Erkizia ekoizlearen esku finak abestiak edertu ondoren. Bultzada ederra izango da seguru Gure Bazterrak 2016ko euskal musika taldeen lehiaketa irabazlea. Eta urteko zerrenda mamitsuetan (Badok, Mondo Sonoro) agertzea gauzak ondo eginda daudenaren adibide nabarmenena da."} {"id": 395, "text": "Maitte kuttunaren abenturen atal berriak dakartzat, bazekinat inori ez zaiola hau gustoko baino igo beharra zegok, zihur eta norbaiti interesgarri iruditu ahal zaiola eta :silba:\nBerrigotzeko asmoa daukat bai, tamalgarria da dena den orain grabagailurik ez izatea eta emititzen egotea... telesail osoa lor genezake eta...\n50 bat atal dauzkat ordenatu barik. Tarteka baten batzu faltan baina lehen 10ak edo ez dauzkat. Eskerrik asko\nAtal pila ditut ordenatu barik ta ezta izendatu barik ere. Oin dela 6 urtez egon nintzen ia atal gidarik edo aurkitzen nuen baina ezinezko, badirudi telenobela honek nahi ta arrakasta dexente eduki, ez zuela inolango atal gidarik interneten ta ezinezko da jakin zein den atal bakoitza. Horri, nire denbora eza Megara ezer igotzeko kontatzen badugu...."} {"id": 396, "text": "Web gune honetan, azken urte luze hauetan, Euskal Preso Politikoen Kolektibokoak (EPPK) egindako ibilbidea eta bere inguruan sortu den informazioa aurkituko duzu.\nEPPK, eragile politikoa den einean, eta zailtasunak zailtasun, eta maiztasun ezberdinekin, bere ekarpen, hausnarketa eta erabakien berri publiko egiten joan da.\n2011an zehar espetxeetan egindako eztabaidaren ondorioz, EPPKk, bere burua egoera politiko berrira egokitzeko erabakiak hartu zituen.\nBere eraginkortasuna eta espetxeak sortzen dituen trabak arindu nahian, joan den ekainean, iraganean kolektiboko kide izandako zenbait pertsonekin (espetxe politikaren ezagutzagatik) harremanetan jarri zen, EPPK eta eragile politiko, sindikal eta sozialen artean, zubi lana egin zezaten eskatuz.\nEskaera honi erantzunez, 25 pertsonak aurkeztu ziren uztailean zeregin horretan jarduteko prestasunetik Bitartekariak (BT) sortuaz.\nTresna berri honek beraz, bai EPPKk zein BTk sortutako informazioa edonoren esku jarri nahiko luke. Bitartekaririk gabe, interferentziarik gabe."} {"id": 397, "text": "Euskal Herriko Batukada Feministaren sortzaileek jaso dute Jaizkibel konpainiaren eskutik, aurtengo Hondarribia Berdintasunaren Hiria saria. Ikuskizun bikaina eskaini zuten bi taldeek bat eginda.\nHondarribiko jaiak hastear dira eta urtero bezala, hilaren 8an emakumeen parte hartzea aldarrikatuko du Jaizkibel konpainiak. Larunbatean izan zuen lehen entsegua emakume zein gizonak onartzen dituen Hondarribiako konpainia bakarrak eta horren ostean, Hondarribia Berdintasunaren IV. Hiria saria banatu zuen.\nAurtengoan, Arantxa Vicedok eta Ainara Sarasketak jaso dute aitortza, Batukada Feminista sortzeagatik. Duela zazpi urte Batukada Feminista proiektua jarri zuten martxan biek, eta Jaizkibel konpainiak egindako lana aitortu die sariaren bidez. \u00abJai giroa sortzeaz gain, emakumeei boza, ahalmena eta alaitasuna\u00bb ematen dutela iritzi dio Jaizkibelek.\nJaizkibel konpainiaren lehen entseguan nabaritu zen Batukada Feministaren presentzia. Danbor hotsek gogotsu hartu zuten Hondarribia eta konpainiaren ohiko martxetaz gainera, bestelako soinu ederrak ere entzun ahal izan ziren. Ikusi, ikusi!"} {"id": 398, "text": "Ez zuen inoiz zinemarako sarrera merkerik erosi txartelaren laguntzaz, edo deskonturik eskatu kiroldegian. Bera joan ohi zen kontzertuetan ez zuten Gazte-txartelik onartzen, eta ez zitzaion inoiz burutik pasa Europa trenez zeharkatzea, txartelaren prezio-abantaila baliatuz.\nDiru-zorroan beste agiriekin batera zeraman arren ez zuen inoiz Gazte-txartelaren beharrik sentitu, iraungi zitzaion arte."} {"id": 399, "text": "Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eginkizun nagusia euskararen erabileraren normalizazio prozesuan eragitea da, Donostian eta bere Udal Administrazioan euskararen berreskurapen osoa lortzeko.\nDonostiako Udalarekin harremanetan jartzen den herritar orori, ahoz zein idatziz, euskarazko harrera bermatzea eta udal langileen lan hizkuntza euskara izan dadin urratsak ematea Udalaren bi helburu nagusienetakoak dira. Hori guztia ahalbidetzeko, 2013ko uztailean Euskararen Erabilera Normalizatzeko 5. Plana onartu zen, zeregin honetan Euskara Zerbitzuak duen oinarrizko lan tresna.\nEra berean, zerbitzu honen egitekoa da donostiarren euskara ezagutza areagotzeko baliabideak jartzea, donostiarren artean euskararen erabilera sustatzea eta euskararen aldeko motibazioa eta sentsibilizazioa lantzea. Horretarako ere badu tresna marko bat: \u201cDonostiako Euskararen Plan Orokorra 2015-2019\u201d.\nDonostiaeuskaraz.eus web gunean Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak herritarrei eskaintzen dizkien diru laguntza, zerbitzu eta ekimenei buruzko informazioa jasotzen da. Horrez gain, Donostiako euskarazko aisialdi eta kultur ekitaldien berri ematen da eta euskara eta hiriarekin lotura duten albisteak, argitalpenak, datu soziolinguistikoak, arauak, planak eta abar ere bertan aurkituko dituzu."} {"id": 400, "text": "\u00abBurgesentzako pelikula burgesa da. Ez dugu ikusleekin elkarrizketa iraultzailerik. Iraultza iraultza eginez egiten da, ez pelikulak eginez\u00bb. Marco Ferrerik esan zuen Dillinger \u00e9 morto bere lanari buruz ari zela. Bere filmografiako pelikulen artean zirikatzaileenetariko bat eta Cannesko Urrezko Palma irabazteko izendapena ekarri ziona, 1969an.\nIraultza\u2026 uuuuuh\u2026! Iraultza gorriaren garaiko berezko tituluak alboan utzita (Eisenstein eta bere koadrila\u2026 nasdrovia, tovarischi!), oraindik gaur, noizean behin, ikuslearen aurpegian ustezko zaplaztekoa emateko egiten diren filmak agertzen zaizkigu, bizitzari beste era batez ekiteko eta bere egoera letargikotik esnatzeko (berriz ere ustez, ez pentsa) balio izango diotenak.\n1999an David Fincherren Fight Club izan genuen, non sistema goitik behera lehertzea planteatzen zen, berriz ere 0 puntura itzultzeko, mundu ororen onerako eta kapitalismoaren diktadurarekin amaitzeko. Hari buruz denetarik esan zuten bere momentuan: faxista zela, anarkista, ezker muturrekoa, komunista\u2026\nUrte berean, Wachowski anaiek mundua txunditu zuten Matrix zoragarriarekin \u2013trilogiaren lehenengoaz ari naiz. Bigarrenean loak hartu ninduen eta oraindik ez dut indarrik izan hirugarrena ikusteko\u2013. Hura ikusita, jende ugarik esan zuen Matrixen filosofiak bizia eta mundua ikusteko modua aldatu ziola (nik ez dut ulertzen, baina testigantza horiek hor daude).\nEta ideia iraultzaile haiek zabaltzen zituzten pelikula haietatik geratu den gauza bakarra publizitatean eta efektu berezietan nabari daiteke. A ze garaipen soziala: Lorpen iraultzaileekin kapital basatiaren kontsumo tresneria koipeztatzea!\nEz da, bestalde, harritzeko modukoa. Sinesgarria, logikoa eta normala da produkzio-etxe handiak trapezioan ibiltzea sarerik gabe, politikoki zuzena ez den karpa baten azpian? Agian bai, baina soilik etekin ekonomikoak ustezko (berriz ere ustezko) belarrondoko intelektuala orekatzeko gauza direnean.\nHorrengatik guztiagatik, nire zalantzak ditut V for Vendetta pelikulak ikusle arruntarengan eta batez ere bere pentsaeran izan dezakeen eragina neurtzerakoan. Ez dut pelikula ona denik ukatzen. Izugarri gustatu zitzaidan. Bizia da, erritmoa dauka eta elkarrizketak goxoki eta biziki hipnotikoak dira \u2013hori balorazio gehiagotan sartu gabe, zeren eta ordu hauetan Nabarraren irakurleak ikusia izango du, zer komeni zaion badakielako\u2013. Eta jatorrizko komikiaren moldaketa ere ez dago batere gaizki, baina protagonistaren lanbidea saihestea (prostituta zen Alan Moore-ren komikian) bezalako hainbat detaile ez dira oso iraultzaileak. Parlamentu britainiarra leherrarazi daiteke, baina badirudi oraindik ere kontuz ibili behar dela sexu kontuekin. Bestalde, apaiz pederastekiko keinuak agertzen dira. Ez dut ulertzen. Gaiztoen taldean daudelako ote?\nHala eta guztiz ere, mendebaldeko demokrazien hainbat dogma zalantzan jartzeko ausardia ezin zaio ukatu (ez da gutxi). Baina zutabe pisu eta ilun horiek ez dira ostikada batekin eroriko. Mezu hauen zabaltzeak jarraipenik ez duen bitartean, Anaia Nagusiak metadona iraultzaile hau emango digu \u2013beti noizbehinka eta dosi txikitan\u2013 gure ametsetan eta bidezko mundu batengan sinesten jarrai dezagun. Bush eta Blairrek haserrearen eta urduritasunaren itxurak egiten dituzte, baina, Ferrerirekin bat (hasierako zita ahaztu duzu? Horren azkar?), badakite hau dena ahuntzaren gauerdiko eztula dela."} {"id": 401, "text": "Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren programa bat da, Euskadiko gazteei zuzendutakoa. Helburua gazteak bide-segurtasunean, gidatze arduratsuan eta zirkulazioko istripuen prebentzioan sentsibilizatzea da.\nDummy pertsonaia da programaren ardatza. Ibilgailu-fabrikatzaileek Dummy Crash izeneko panpinak erabiltzen dituzte inpaktuak simulatzeko eta modelo berrien segurtasuna egiaztatzeko. Gizakien antzekoa izanik sarritan ordezkatu ohi gaitu.\nDummy, hainbat egoera eta emozio esperimentatu ondoren, ondorio honetara iritsiko da: \u00abZuk ez duzu ordezkorik\u00bb. Amaiera dramatikoak eragozten dituen ezinbesteko faktorea da prebentzioa."} {"id": 402, "text": "Interneten bidez, herritarrak kontratazio publikoarekin erlazionatutako informazio eta zerbitzu orokor hauek ditu eskura:"} {"id": 403, "text": "Abenduak 9, larunbata 10:00 Euskadi eta Nafarroako junior selekzioen SASKIBALOI txapelketa kiroldegian. 11:00. SUKALDARITZA IKASTAROA baserritarren azoka taloa eta gailetak egiteko. 17:30-19:30. SORGIN ZAPATUAK. Ipuin kontalaria \u201cAtrebentziazko ipuinak\u201d Zurrumurru taldearekin, jarraian askaria era eskulanak gabonetako Pop-up-ak prestatzeko. 5 urtetik gorakoentzat, La Milagrosa ikastetxean. Doako saioa Arimak koordinatuta. 17:30-20:00. ZINEMA 7 urtetik gorakoentzat. \u201cToc Toc\u201d Laudioalden. \u2026\nSan Pedro Lamuzako parrokiak antolatuko ditu, urtero legez, Urrezko eta Zilarrezko Ezteiak, duela 50 edo 25 urte ezkondu zirenentzat. Eukaristia izango da abenduaren 16an 20:00etan. Behin bukatuta, askaria egongo da nahi duenarentzat. Hitzorduan parte hartzeko parrokiara jo beharko da edo 94 672 48 36 eta 664 794 542 telefonoetara deitu.\nTindufeko kanpamentuetarako elikagai bilketa Tindufeko Saharako Errefuxiatuentzako XIII. Elkartasun Euskal Karabana dela eta Amurrio-Aiaraldeko Saharako Errepublika Demokratikoaren lagunek bilduko dituzte eskualdeko supermerkatuetan ohiko produktuak: lekaleak, azukrea, pasta, hegaluze-latak, sardinak, arroza eta konpresak. Urtarrileko bigarren hamabostaldian izango da; Amurrion 20an eta 21ean eta Laudion 27an eta 28an. Ekimenean parte hartuko dute Avillo alargunen elkarteak eta \u2026\nLamuzako San Pedro parrokiak antolatuko ditu ikastaroak 2017an ezkondu nahi diren bikote guztientzat. Egingo dira ostiraletan urtarrilaren 27an eta otsailaren 3an, 10ean, 17an eta 24an 20:00etan. Ikastaroan parte hartuko dute apaiz batek, psikologa batek eta zenbait senar- emaztek. Informazioa eskuratzeko eta izena emateko mezu bat bidali daiteke sanpedrodelamuza@gmail.com helbidera edo 639550807 eta 664794542 telefono zenbakietara deitu. \u2026\nNtra. Sra. del Roc\u00edo Laudioko Andaluziako Etxeak ospatuko du, beste behin, Roc\u00edo Eguneko jaia egitarau oparoarekin. Aurten ekaineko 10, 11 eta 12ko asteburuan izango da. Taldetik herritar guztiak animatu nahi dituzte jai honetan parte hartzera, izan ere, bazkide izatea ez da beharrezkoa Andaluziako zatitxo bat Laudiora ekartzen dituzten ospakizun hauetan parte hartzeko. Ekainak 10, ostirala \u2026\nApirilaren 1ean atera ziren Sant Roque Kofradiako lau kofrade Laudiotik Rocioko ermitara (Almonte, Huelva). Mila kilometroko bide gogorra egiteko Andr\u00e9s Garmilla, Adolfo Guerrero, Pedro Zayas eta Jose Ram\u00f3n Larisgoitia laudioarrek, 70 eta 62 urte artekoek, bi asto eta gurdi baten laguntza izango dute. Egun bakoitzeko 30 kilometroko etapak egingo dituzte, bost egunean behin atseden hartuz, maiatzaren \u2026\nALKATEAREN BANDOA TRAFIKOA \u201c2016ko \u201cASTE SANTUA\u201d dela eta, burutuko diren PROZEZIOAK, honako hau jartzen da ezagupen orokorrean, antolatuko den guztia egokia errazteko, autoen aparkaldi eta zirkulazioari baita oinezkoen joan etorriari ere, dagokienez, jarraian doazen derrigorrez betetzeko neurriak hartuko direla\u2026\nAste Santua heltzearekin batera San Pedro Parrokiak auzo ezberdinetan bedeinkapenak, mezak eta bijiliak egingo ditu. Egitarau osoa parrokian dago eskura. Ekintzen artean martxoaren 20an 12:00etan abiatuko den \u201cEl borriquillo\u201d prozesio sorta nabarmendu dute. Ostegun eta Ostiral Santukoak, aldiz, 19:00etan izango dira. Horrez gain, Parrokiak martxoaren 28an egiten den Agate Deunaren meza bertan behera geratu dela jakinarazi \u2026\nLamuzako San Pedro Parrokiak 2016an ezkondu nahi duten bikoteentzako ikastaroak aurkeztu ditu. Saioak ostiralero izango dira Elizkiden, 20:00etan. Egutegiari dagokionez, urtarrilaren 29tik otsailaren 26 arte eskainiko dira klaseak. Izena emateko Parrokiako bulegora (946 724 836-1), sakristiara (946 724 836-2) edo 945 383 685 telefonora deitu behar da. Informazio gehiago nahi izanez gero parrokiaren webgunea bisita \u2026\nLamuzako San Pedro elizan orain dela 50 eta 25 urte ezkondutako bikoteen urrezko eta zilarrezko ezteien ospakizunak egingo dituzte abenduaren 12an 20:00etan. Zeremoniaren ondoren jatekoa banatuko dute. Interesa duten pertsonak elizako sakristian apunta litezke, edota 945 383 685 telefonora deituz.\nGaztela eta Leoi Zentroak San Fernando jaiak ospatuko ditu maiatzaren 29tik 31ra. Ostiralean 17:30ean hasiko dute egitaraua txokolatada eta haur jolasekin. 20:00etan untxi eta bakailao txapelketa gastronomikoa egingo dute eta 22:00etan anaitasun afaria. Ordu bat beranduago, ilusionista bat arituko da. Hurrengo egunean, maiatzaren 30ean, zendu diren bazkideen omenezko meza egingo da dantzari eta dultzainekin. 14:30ean \u2026\nMaiatzaren 2an eta 3an Gardea auzoko jaiak ospatuko dira. Guztira 10 ekitaldi egongo dira. Horien artean daude bolo txapelketa, haurrentzako jolas parkea, buruhandien kalejira, Andere Abesbatzaren kontzertua, magia ikuskizuna eta musika zein dantza emanaldi ezberdinak. Maiatzak 2, larunbata 10:30 SANTA GURUTZE BOLATOKIKO SARI NAGUSIA. Haurren kategoria (Ruperto Urkijo Bolatoki Kluba) 10:30 SANTA GURUTZE BOLATOKIKO SARI \u2026"} {"id": 404, "text": "Hegazti harrapari handia; hegaldi sendoa du eta ehiztari bikaina da. Bere hegaldi dotorea ikusteko aukera paregabea dugu mendietan eta ordokietan.\nDeskripzioa: tamaina handiko harraparia da. Hegal biribilduak eta luzeak ditu, buztana, berriz, aski luzea. Hegan egitean buru nabarmena du. Helduek kolore arre iluna dute, heldugabeek, berriz, zurixka dute lehen eta bigarren lumen eta buztaneko lumen oinarria."} {"id": 405, "text": "Ohikoa den gisara, Tolosako Inauterietan karrozek arreta berezia bereganatzen dute. Horiek horrela, umorea eta sormena elkarlotuz, herriko kaleak hartu dituzte."} {"id": 406, "text": "Egun osoan zehar sekulako giroa izaten ari da Tolosan. Ostegun gizenarekin batera, inauteriek eztanda egin dute bertan, Eguerdian, plaza jendez gainezka egon da, ondoren karrozek herria koloreztatu dute eta arratsaldean zezen plazara bertaratu dira. Han, euskal presoen eskubideen aldeko aldarria oso presente egon da."} {"id": 407, "text": "Logela alokagai Orion. Etxebizitza berria eta logela handia, ohe handiarekin, mahaiarekin eta armairuarekin. Etxeak 30metroko terraza du. 652 551 550,\nBabes ofizialeko etxea salgai andatza auzoan merke merke 109.999 eurotan 2 logelakoa 70 m2 .Trasteroa eta garajea barne. 649 017 627,\n34 urteko Neska euskaldun eta arduratsua naiz, arratsaldez haurrak zaindu, etxeko lanak edo eta partikularrak emateko prest, (astelehenetik, ostiralera). 659321326 659 321 326,"} {"id": 408, "text": "Paraxuta baten antzera heldu zen Goi Mailako Eskolaren zuzendaritzara. Hamaika traba eta zailtasun gainditu ostean, Dantzertiren oinarriak jartzea lortu du\n-Positiboa behar du izan, derrigorrez; ez daukagu aurreko urtearekin konparatzeko modurik. Lana egin dugu barra-barra eta etxea eraiki-tzen hasi gara; zimenduak jarri dira.\n-Espazioak moldatu behar ditugu, antolakuntza egokitu... Irailean ikasle kopurua bikoiztuko da eta horrekin beste elementu batzuk aktibatuko dira, baina ikasleek eta irakasleek hartu dituzte ohitura ba-tzuk... Horrek guztiak ematen dio nolabaiteko eskarmentua eskolari.\n-Denetik. Klasean, ikasi dut inprobisatzen, baina horrek antzerki zuzendaritzarekin zerikusi handia du. Entsegu bat ondo prestatu behar da, eta gero bertan zerotik abiatzen gara. Eta hemen, gutxi gora-behera, antzerakoa da: klaseko martxa klaseak berak jartzen dizu. Ikasleek ematen dute martxa hori, hasieran ez baitute erreferente komunik, ez ohiturarik... Elementu horiek sortu egin behar dira eta beraiekin bat egin behar da bidea. Orain, hori dena eraiki dugu. Hori izan da deskubrimendurik handiena, oso antzekoak direla bi dinamikak, beraiena eta gurea.\n-Bai. Klase praktikoak euskaraz egiten dira, nahiz eta euskaraz justu dabilen jendeari laguntzen diogun; eta klase teorikoetan banatu egiten ditugu, hor hizkuntza konpetentzia handiagoak behar direlako. Dena den, batzuetan klase komunak egiten ditugu. Elebitasuna benetan jorratzen dugu hemen, manierismorik gabe eta normaltasun osoz.\n-Ez. Gurean klase praktikoen kopurua %70ekoa da, eta teoriak %30 jaten du. Dagoeneko, badakigu eskola honetako zigilu bat badela, beste eskola ofizial batzuekin desberdintasuna markatzen duena. Gure planteamendua da teoriatik praktikarako zubia eraikitzea. Zigilu hori badugu, ikasketa planetik abiatu eta azkenera arte mantendu izango duguna.\n-Bai, baditugu. Arte dramatikoan praktikak ikasketa planaren barruan daude, lehenengoko mailatik hasita, eta urtero dituzte 120 orduko praktikak, hemendik kanpo. Aurten, Alondegian egon dira, Sociedad Doctor Alonso konpainiarekin, eta baita Donostian, Opus Lirikarekin. Obra desberdinak ikustera ere bidali ditugu, guztira hamabost bat, eta 2. eta 3. mailan kanpoko enpresetara joango dira, praktikak egitera. Ari gara hori dena lotzen Eskenarekin eta beste enpresa eta sortzaileekin. Orain, dokumentazioa eta araudia presta-tzen gabiltza, praktika horiek nola egin behar diren zehazteko.\n-Datorren ikasturterako sartuko da eskolan Erasmus proiektuaren arduraduna. Hasi beharko da mundu mailan beste eskola batzuekin hi-tzarmenak lotzen, gure ikasleek mugikortasuna izan dezaten. Saiatuko gara orain 1ko mailan daudenak aukera hori izan dezaten 3. eta 4. mailan daudenean.\n-Normala. Guk ere bagenituen geure zalantzak, ez pentsa. Beraz, kanpotik egin dizkiguten kritikak guztiz ulergarriak dira. Hori bai, proposamen edo irtenbide batekin badatoz, askozaz hobe.\n-Ikasketa planean ez zegoen halakorik, baina Hezkuntza sailarekin batera topatu den bidea izan da eskola honen barruan hautagaizko ikasgaien ibilbide bat sortzea, datorren ikasturtean martxan jarriko dena. Gutun bat bidali genien euskal dan-tzen inguruan dabiltzan pertsona jantziei, eta jaso ditugu hainbat proposamen eta irizpide, eta lau ikasgaitan oinarrituko da ibilbide hori eta ikasgai horretan erro tradizionaleko euskal dantza jorratzeko aukera izango da. Seguruenik, ikasle guztiek pasa beharko dute horietako ikasgai batetik, derrigorrez.\nZenbait antzerkilari ere kexu ziren iaz. Zein antzerki modelo eraikiko zen, ofizioaren alde artesanala nola geratuko zen, euskal antzerkiaren \u2018imaginarioa\u2019 zertan geldituko zen...\n-Aurten nahiko urte zoroa izan da guretzat, baina gutxinaka-gutxinaka sektoreko jendearekin elkartzen ari gara, nahi baino gutxiago eta zita pendiente askorekin. 1ko mailan euskal antzerkiaren eszena jorra-tzeko betebeharra du ikasleak, eta euskal eszenaren zantzu profesionalak nondik datozen, ze garapen izan duen... Hori dena jorratu da. Zortzi euskal konpainia ezagutzera ere joan dira ikasleak. Eta artisau kontzeptu hori bermatuta dago etxean gauden irakasle guztiak profesiotik eta jardunetik gatozelako.\n-Irakaslegoak egiten du modeloa, baina egia da nahiko modelo eklektikoa behar duela izan gureak, erakunde publikoa garenez, bere gauza on eta txarrekin. Gure irakaslegoaren profila zabala den heinean, begirada ere eklektikoa izango da; ez dut uste hori txarra denik.\n-Garrantzitsua zen hori niretzat, eta irailean hasi ginen liburutegi baten oinarria sortzen. Eta ikasturte erdian donazio bat jaso genuen, 2.200 alekoa, Bartzelonako Joan Casas irakasle ohiarena. Guretzat izugarria izan da, opari polita. Orain, hori dena erabilgarri egiteko plataforma digital bat eraikitzen ari gara."} {"id": 409, "text": "2016eko uztailan, Xalbador Kolegioko 20 ikasle Avignoneko antzerki festibalean parte hartu dute. Han, lau egun pasa dituzte, mota ezberdinetako ikusgarriak ikusi dituzte (antzerki, dantza, txontxongiloak, zirkoa\u2026) eta tailerretan parte hartu."} {"id": 410, "text": "2018/06/15| Batxi 2ko ikasle guztiek nota onekin gainditu dute selektibitatea. Sei urte gure artean egon ostean etapa berri bat hasiko dute. Zorionak eta zorte on!!"} {"id": 411, "text": "Saioak \"laburrak eta argigarriak\" izango direla aurreratu du Udal Elkarteak, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte. Bihar izango dira Aiako eta Orioko saioetako batzuk:\nSaio informatiboak Kultur Etxean egingo dira, euskaraz eta gaztelaniaz, ondorengo egun eta ordutegian:"} {"id": 412, "text": "Pasadan eguenean Ludotekan XI. Haurrentzako Marrazki Lehiaketako Sari banaketa egin zen eta argazkian ikusten dugunez oso ondo pasa zuten. Hona hemen marrazki irabaleak:"} {"id": 413, "text": "Zezen Beltz elkartearen Youtubeko kanalean dagoeneko bideoen 100.000 ikustaldi pasa daude. Duela bi aste gainditu genuen kopurua, eta 111.600 pasan gaude orain. 2011ko otsailaren 18an igo genuen lehen bideoa: sokamuturraren dokumentalari buruzko trailerra. Orain denera 135 bideo daude, eta hiru hauek dira ikusienak:\nHelduen zezenean bost irteera izango dira datoren igandean, astelehenean eta asteartean, ohi bezala. Oharra: 16 urtetik beherako lagunek ezin dute ibilbide barruan egon. Txikien saio bat izango da, astelehenean."} {"id": 414, "text": "Nahasketa eta ustezko gatazka erlijioso hauek konplexuak direla eman arren, EEBBek nahiz indar inperialistek zabaldu duten gezur galanta da. Nahasketa erlijioso honetaz eta sektarismoaz baliatzen baitira iritzi publikoa manipulatu ahal izateko eta gatazkaren\u2026 Irakurtzen jarraitu \u2192"} {"id": 415, "text": "Azken asteetan frontoia konpontzeko lanak bete dira: hezetasunaren aurkako tratamendua, itoginen konponketa eta frontoia pintatu."} {"id": 416, "text": "Atarikoa \u00bb Toponimia \u00bb Sailka \u00bb Elementu geografikoa \u00bb Aurkintzak eta tokiak \u00bb LUR SAILA (terreno, tierra)"} {"id": 417, "text": "Altzairuarekin lan egiten duen enpresarentzat egindako lana. Altzairuaren ohiko formarekin burutu dugu logotipoa."} {"id": 418, "text": "Hiru elementu horiek nagusitu dira San Nikolas eguneko egitarauan. Kamel Ziani krosa izan dugu goizean eta pilota jaialdia arratsaldean. Dantzari txikien txapelketa eta Aukeran dantza taldearen emanaldia izan dira plazan, dantzazaleen gozamenerako. Salatxo Abesbatzak elizan abestu du lehenbizi eta Zakilaneko aldapan, ondoren. Eguna borobiltzeko, 22:30ean bertso saioa izango da kiroldegian.\nLarunbatean jokatu zen Euskadiko Judo junior txapelketa, Hernanin. Bigarrengo postua lortu zuen Eizagirre oriotarrak.\nLarunbatean Hernanin jokatu zen Euskadiko Judio Junior txapelketa. Bertan izan zen LOKEko (Lasarte Oriako Kirol Elkartea) kide den Eneko Eizagirre oriotarra, eta podiumeko bigarren postua lortu zuen. Haren atzetik sailkatu zen LOKEko Haritz Urdangarin donostiarra."} {"id": 419, "text": "Touffailles (frantsesez eta ofizialki: Touffailles) Okzitaniako udalerri bat da. Administratiboki Frantziako Tarn eta Garona departamenduan dago, Midi-Pyr\u00e9n\u00e9es eskualdean. 2013an 381 biztanle zituen.\n2007an Touffailles udalerrian erroldatutako biztanleak 381 ziren. Familiak 158 ziren, horien artean 34 pertsona bakarrekoak ziren (15 bakarrik bizi ziren gizonak eta 19 bakarrik bizi ziren emakumeak), 81 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 31 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 12 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren.\n2007an 242 etxebizitza zeuden, 160 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 75 bigarren erresidentzia ziren eta 8 hutsik zeuden. 236 etxeak ziren eta 5 apartamentuak ziren. 160 etxebizitza nagusietatik 130 bere jabearen bizilekua ziren, 27 alokairuan okupaturik zeuden eta 3 doan lagata zeuden; 7 etxek bi gela zituzten, 26 etxek hiru zituzten, 36 etxek lau zituzten eta 91 etxek bost zituzten. 134 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 71 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 77 etxetan bat baino gehiago zituzten.[3]\n2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 227 ziren, horien artean 163 aktiboak ziren eta 64 inaktiboak ziren. 163 pertsona aktiboetatik 145 lanean zeuden (75 gizon eta 70 emakume) eta 18 langabezian zeuden (7 gizon eta 11 emakume). 64 pertsona inaktiboetatik 29 erretiraturik zeuden, 19 ikasten zeuden eta 16 \"bestelako inaktibo\" gisa sailkaturik zeuden.[5]\n2009an Touffailles udalerrian 150 unitate fiskal zeuden, 363,5 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 13.224 euro zen.[6]\n2007an zeuden 15 komertzioetatik, 1 janari enpresa zen, 6 eraikuntza enpresak ziren, 1 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresa zen, 1 ostalaritza eta jatetxe enpresa zen, 1 finantziazio enpresa zen, 1 higiezinen enpresa zen, 1 zerbitzu enpresa zen, 2 administrazio publikoko enpresak ziren eta 1 \u00abbeste zerbitzu jarduera batzuk\u00bb multzoan sailkatutako enpresa zen.[7]\n2009an zeuden norbanakoentzako 6 zerbitzu publikoetatik, 2 igeltseroak ziren, 1 margolaria, 2 iturginak eta 1 argiketaria.[8]"} {"id": 420, "text": "(Frantsesez)France par comune Frantziako udalerri guztietako datu zehatzak mapa baten bitartez eskuragarri."} {"id": 421, "text": "Lizentzia-emaileak ezin ditu askatasun horiek atzera bota, lizentziako baldintzak betetzen dituzun bitartean.\nAitortu \u2014 Aitortza egokia egin behar duzu, lizentziaren esteka eman behar duzu eta aldaketak egin diren adierazi behar duzu. Zentzuzko edozein modutan egin dezakezu hori, baina ez duzu aditzera eman behar lizentzia-emaileak zu edo zure erabilera onesten duenik.\nPartekatuBerdin \u2014 Materiala nahasten, eraldatzen eta horretan oinarrituz sortzen baduzu, jatorrizkoaren lizentzia berarekin banatu beharko dituzu zure ekarpenak.\nEz dago murrizketa gehigarririk \u2014 Ezin duzu lege-baldintzarik edo neurri teknologikorik aplikatu, baldin eta lizentziak baimentzen duen zerbait legez murrizten badiete gainerakoei.\nEz duzu lizentzia hau bete behar domeinu publikoan dagoen materialaren elementuen kasuan, ezta zuk egiten duzun erabilera salbuespen edo muga aplikagarri batek baimentzen duenean.\nEz da bermerik ematen. Lizentziak ez dizkizu nahitaez ematen zuk nahi duzun erabilerarako behar diren baimen guztiak. Adibidez, publizitate-eskubideak, pribatutasun-eskubideak, eskubide moralak eta beste eskubide batzuek materiala nola erabiltzen duzun muga dezakete.\nEduki hau doan eskuratu daiteke Creative Commonsen lege-baldintza sinpleen arabera, dohaintzetatik bizi den irabazi-asmorik gabeko erakundea baita. Edukia gustatzen bazaizu, eta guztiontzako doakoa izatea gogoko baduzu, gure lana babesteko dirua eman diezagukezu.\nLaburpen honek benetako lizentziaren ezaugarri nagusi eta baldintza batzuk soilik nabarmentzen ditu. Ez da lizentzia bat eta ez du balio legalik. Benetako lizentziaren baldintza guztiak arretaz berrikusi beharko zenituzke lizentziadun materiala erabili aurretik.\nAurretik bisitatu duzun orriak lizentzia-metadatu txertatuak zituen, eta horien artean zegoen egileak, hori berrerabiltzean, aitorpena nola jaso nahi zuen. Hemengo HTML kodea erabili dezakezu lana aipatzeko. Hala egitekotan, metadatuak jasoko dira zure orrian, besteek ere jatorrizko lana aurkitu ahal izateko.\nBitartekaritza-erregelamendu aplikagarriak lanarekin argitaratutako egile-eskubideen oharrean adieraziko dira, edo, halakorik ez badago, bitartekaritzarako eskaeran. Lanari atxikitako egile-eskubideen ohar batean beste nolabait adierazten ez bada, Nazioarteko Merkataritza Zuzenbiderako Nazio Batuen Komisioaren Arbitraje Arauak aplikatuko zaizkio edozein arbitrajeri.\nEgilearen izena eta aitortutako alderdiena, egile-eskubideen ohar bat, lizentzia-ohar bat, ukapen-ohar bat, eta materialaren esteka eman behar dituzu, horiek eman bazaizkizu. 4.0 Bertsioaren aurreko CC lizentziek materialaren izenburua ere emateko eskatzen dute, hori eman bazaizu, eta beste desberdintasun txiki batzuk izan ahalko dituzte.\n4.0 Bertsioan, materiala aldatu duzun adierazi behar duzu, eta aurreko aldaketen ohar bat atxiki behar duzu. 3.0 eta aurreko lizentzien bertsioetan, lan eratorri bat sortzean soilik adierazi behar duzu aldaketak egin dituzula.\nLizentziak teknologia-neurri eraginkorrak aplikatzea debekatzen du, egile-eskubideen WIPO Itunaren 11. artikuluaren arabera definituta.\nSalbuespen eta murrizketen mende dauden erabiltzaile-eskubideak, bidezko erabilera eta fair dealing-a kasu, ez daude CC lizentzien eraginaren menpe.\nBeharbada, baimen gehigarriak lortu beharko dituzu, materiala zuk nahi duzun moduan erabili aurretik."} {"id": 422, "text": "Ekonomian, Merkatu Eraginkorren Hipotesiaren arabera, merkatu eragileek meraktuari buruzko informazio osoa jakinda jokatzen dute, eta horrela prezioek une batean eskuragarri dagoen informazio guztia islatzen dute. Besteak beste, hipotesi horrek prezioak zoriz aldatzea dakar; izan ere, informazio berri bat suertatzen bada, berria denez eta beraz aurresangaitza (aurresangarria balitz ez litzateke informazio berria izango), dakarren aldaketa erabat zorizkoa izango da."} {"id": 423, "text": "Itsasoko Ostatua Manu Hern\u00e1ndezen Mairama enpresak hartu zuen uda honetan eta inaugurazio ekitaldia uztailaren 20an jendetsua izan zuen, izan ere, Ostatua hamar hilabetez itxia egon eta gero, berriz irekita ikusteko irrika bizia baikenuen denok. Ostatuak herriari eransten dion balioa handia da eta beti eskertzekoa.\nHarrez gero Itsasoko festak eta hainbat ospakizun izan dira eta irailean aipatu genuen Kizkitzako festetara lehen aldiz igo behar izan zutela. Hango taberna, parrilla eta bazkariak beti Itsasoko Ostatuaren ardura izan baitira (garai batean bi Ostatu genituenean biak igotzen ziren eta baita Alegiako Landanekoak ere).\nEta Manu Hern\u00e1ndezek Kizkitzarekin izan zuen harreman txundigarria \u201cItsasoko argia\u201d pintxoan adierazi du, sentsazio guztiak: barneko itsasargia pizturik, goizeko ihintza, bertan eginiko lehen mokadua eta bidean ikusitako ardien oroimena, Kizkitzako belardia, bidezidorretan hankarrastoak eta pagoen zuztarrak. Omenaldi izugarria halako parajeari!!! hunkituta jaso genuen bere hitzetan pintxoaren aurkezpena (Argazkiak: Miryam Galilea)\nManu sukaldaria atalez atal esanahia eta nola prestatu duen adierazten: urdaizazpiko eta gazta kroketa, barazkien krema, onddoena eta tipula xigortua. Segidan halako pintxo orijinala dastatzeko aukera izan genuen bertaratu ginenok."} {"id": 424, "text": "Wikiloc - ibilbideak Beaskoetxealdeko parkea - Basauri - Beaskoetxealdeko parkea, Pa\u00eds Vasco (Espa\u00f1a)- GPS track"} {"id": 425, "text": "Diskoan Laboaren kantuen bertsioak entzutea espero duenak dezepzioa jaso dezake. Zenbait kasutan (\u201cDenbora galduaren bila\u201d-n, esaterako) apenas dago jatorrizkoaren arrastorik. Abestien egokitzapenak direla diozue. Zergatik erabaki zenuten bide hori hartzea?\nMikel Laboak beti izan zuen esperimentaziorako jarrera erradikala, eta guk jarrera hori nabarmendu nahi genuen. Esperimentazioarekiko maitasun hori hartu dugu zubitzat gure mundua eta Laboaren munduaren artean. Aipatzen duzun kasu horretan, jatorrizko abestiaren akorde progresioa errespetatu dugu %100ean, baina produkzio guztiz libre eta esperimentala eman diogu. Agian lehen entzunaldi batean arrastorik ez da somatzen, baina abesti berbera da. Hala ere, entzuleak Laboaren abestiak kantatu ahal izango ditu. \u201cKantuz\u201d edo \u201cBentara noa\u201d, adibidez, ahotsean oinarritu ditugu, instrumentazioa bakarrik aldatuz.\nHain zuzen, Laboaren grabazioetatik ahotsa baino ez duzue erabili, ez da entzuten haren gitarra ezta Laboaren diskoetako beste instrumenturik ere.\nDiskotik kanpo gelditu diren beste adaptazio batzuetan erabili genituen Laboaren sintetizadoreak, baina nolabait azken hautaketa ez zuten pasa. Ez genuen Laboaren ahotsa ordezkatu nahi, hain da errepika ezina. Elkarrek estudioko grabaketak pasa zizkigun eta audio laginak hartuz gure abestiak sortu ditugu. Zer gertatuko litzateke 2017an Mikel Laboak bere abestiak talde elektroniko batekin berriz grabatuko balitu? Galdera horri erantzuna ematen saiatu gara.\nDiskoaren erdia Lekeitioen adaptazioak dira. Hori da talde gisa gertuen sentitzen duzuen Laboaren alderdia?\nBai. Lekeitioen izaera erdiabstraktu hori gure esperimentaziorako oso aproposa iruditu zitzaigun. Laboaren abesti ezagunenak gustuko ditugu baina bere alderdi esperimental eta arriskutsuena ez da hain ezaguna gaur egun. Hori aldarrikatu nahi genuen, arriskuarekiko beldur gabezia hori. Laboaren artea ez da inolaz ere argia, nolabaiteko iluntasuna dauka. Batzuetan, beharbada, ilunegia da sen onarentzat. Ironikoa ere bada, umorea konfusio horren kontrako azala balitz bezala. Era berean, ez da ulergaitza, ez da arbitrarioa. Horrek guztiak egiten du interesgarri guretzat.\nGuk nahi duguna libreki egiteko garai bat zabaltzen du. Lehen gure proiektuaren norabidea argiagoa zen nolabait. Orain ez dago bide argirik eta horrek askatasun handiagoa ematen digu, gure ibilbidearen zama sentituko ez bagenu bezala."} {"id": 426, "text": "Desinflazioa inflazio-tasaren beherakada da, betiere prezioen gorakada adierazten jarraitzen badu. Adibidez, %10eko inflazio-tasa %4 izatera pasatzen denean, desinflazioa dagoela esaten da. Deflaziotik nahastu daitekeen kontzeptua da: deflazioa inflazio-tasa negatiboa da, prezioen beharakada alegia; desinflazioa, berriz, prezioen gorakada motelagoa."} {"id": 427, "text": "Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da"} {"id": 428, "text": "\u00abHirugarren Adinekoentzako Erresidentzietako Zerbitzu Sozialei buruzko\u00bb uztailaren 30eko 218/1990 Dekretuaren indarraldian hartutako esperientziak erakusten digu dekretu hori berehala ordezkatu beharra dagoela, bai eta dekretu horretako edukiak eguneratu egin behar direla ere. Dekretu honek, adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuak arautzen baititu, batetik, pertsona nagusiei eskaintzen zaien babesa hobetzea eta hiritar diren aldetik dituzten oinarrizko eskubideak bermatzea du helburu; eta, bestetik, 218/1990 Dekretuan ikusitako gabeziak konpontzea. Azken horren arrazoia hauxe da batez ere: adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuek bete beharreko baldintzak oso zailak eta kostu handikoak ziren, etxebizitza komunitarioentzat, bereziki."} {"id": 429, "text": "Eusko Legebiltzarreko Lan eta Osasun Batzordeak 1994ko maiatzaren 12an onartutako Euskadiko Plan Gerontologikoak proposatzen duen moduan, pertsona nagusientzako ekintzen bidez hau lortu behar da: ahal dela, pertsona horiek beren familia-ingurunean mantentzea; eta gabezia nabarmenak dituztenak adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuetan, egoitzetan zehazki, sartzea."} {"id": 430, "text": "Horrekin guztiarekin bat etorriz, dekretu honen bidez hau lortu nahi da: adintsuentzako etxeek bete behar dituzten baldintza teknikoak, materialak eta funtzionalak gehiago zehaztea eta egokitzea; kontu handiz zainduko da bai egoiliar bakoitzak behar duen lekua, bai jaso behar duen laguntza, eta, horretarako, egoiliar bakoitzeko erabilgarri dagoen azalerari eta zentro horietan arituko diren langileei buruzko parametroak aztertuko dira, besteak beste."} {"id": 431, "text": "Bestalde, etxebizitza komunitarioez gain, beharrezko ikusten zen beste bizileku mota batzuk arautzea, esaterako apartamentu tutelatuak, aski frogatuta dago-eta ezin egokiagoak direla. Izan ere, apartamentuok oso aukera ona ematen dute, egoitzen aldean."} {"id": 432, "text": "Horregatik guztiagatik, dekretu honen bidez aurrekoa ordezkatzean lortu nahi dena hauxe da: batetik, adintsuek dituzten benetako beharrekin bat etorriz, adintsuen etxeetako gizarte zerbitzuen gutxieneko materialak eta funtzionalak egituratzea eta doitzea, erabiltzaileen eskubideak bermatzeko. Dekretuaren I. eranskinetik IV.era, adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzu guztiek bete beharreko baldintza materialak eta funtzionalak ezartzen dira batetik, eta, bestetik, bakoitzaren sailkapenaren araberako baldintza bereziak. Baldintza horiek adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzu guztiek bete beharrekoak izango dira, hots, titularitate publikoa dutenek eta titularitate pribatua dutenek bete beharrekoak; baldintzak betetzea ezinbetestekoa izango da baimena lortu ahal izateko. Gainera, V. eranskinean, titularitate pribatua duten adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuak homologatzeko irizpideak ezarri dira, homologazioa ezinbestekoa da-eta Administrazio Publikoarekin itunak egin ahal izateko."} {"id": 433, "text": "Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legearen 9.2 eta 10.3. ataletan, Eusko Jaurlaritzari arauak garatzeko eta gizarte-zerbitzuak antolatzeko ematen zaizkion eskumenen indarrez ematen da dekretu hau. Dena dela, erabilitako araudia dela-eta (Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte zerbitzuak ematen dituzten erakunde, zerbitzu eta zentroei buruzko egintza administratiboak arautzen dituen Dekretua - Dekretu Sektorialak), baimena emateko, erregistratzeko, homologatzeko eta ikuskatzeko egintza administratiboak Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzeko den martxoaren 10eko 40/1998 Dekretuan xedatutakoaz arautuko dira."} {"id": 434, "text": "Dekretu honetan, halaber, adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuen jarduera arautzeko oinarri orokorrak zeintzuk diren arautzen da, bai eta erabiltzaileen eskubideak eta egitekoak ere."} {"id": 435, "text": "Aldibaterako xedapenetatik lehenengoan eta bigarrenean, alde batetik, urtebeteko epea -indarrean sartzen denetik hasita- ezartzen da, jardunean dabiltzan adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuen titular diren erakundeek bai funtzionamendurako legezko baimena -sailkapenaren arabera aplikagarri izango zaizkien baldintza materialak eta funtzionalak bete ondoren-, bai homologazioa -itunduta egonez gero- eska ditzaten. Beste alde batetik, aldibaterako epe bat ezartzen da, bost urtekoa, hor aipatzen diren adintsuentzako etxeetako zerbitzuei baimena eta homologazioa emateko behin behingoz."} {"id": 436, "text": "Ondorioz, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, interesaturik dauden organo aholkulariei entzunda, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko martxoaren 10ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe"} {"id": 437, "text": "1.- Euskal Autonomia Erkidegoko adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuak arautzea da dekretu honen xedea."} {"id": 438, "text": "2.- Dekretu honen ondorioetarako, hauxe hartuko da adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzutzat: izena, titularitatea edo ezaugarriak edozein izanda ere, 60 urtetik gorako, edota gorabehera pertsonal eta sozialengatik horien pareko izan daitezkeen bost pertsonei edo gehiagori bizilekua, mantenua eta zainketa diru-truk ematen dizkien establezimendua."} {"id": 439, "text": "4.- Adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuek osasuna, lana, hirigintza, arkitektura, segurtasuna eta higienearen arloetan indarrean diren arauak bete beharko dituzte, bai eta zerbitzu mota eta era bakoitzerako beren-beregi ematen direnak ere."} {"id": 440, "text": "a) Apartamentu babestuak: pertsona bakarreko eta/edo bikoteko etxebizitza autonomoen multzoak dira; taldeko zerbitzuak dituzte, aukeran erabiltzekoak; duten egoera psiko-fisiko eta soziala dela-eta, baliabide gehiagorik behar ez duten pertsona nagusientzat dira."} {"id": 441, "text": "b) Etxebizitza komunitarioak: gehienez ere, 14 plaza dituzten elkarbizitzarako zentroak dira; euren kabuz moldatzeko ahalmen jakin bat duten eta familia-giroaren antzeko bizimodua duten pertsona nagusientzat dira."} {"id": 442, "text": "c) Egoitzak: 14 plazatik gorako elkarbizitzarako zentroak dira, bizileku iraunkorra eta komuna izateko prestatuak; pertsona nagusiei osoko zainketa, etengabea, ematen zaie; minusbaliotasun handiak dituztenak zaintzeko beharrezkoak diren materialak izan beharko dituzte."} {"id": 443, "text": "d) Homologazioa, titularitate pribatua dutenentzat; administrazio publikoekin itunak egiteko bete beharreko baldintza izango da."} {"id": 444, "text": "2.- Egintza administratibo horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzeko den martxoaren 10eko 40/1998 Dekretuan ezarritakoaz arautuko dira."} {"id": 445, "text": "Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legean ezarritakoaz bat etorriz, adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuen jarduera bideratuko duten printzipio orokorrak hauek dira:"} {"id": 446, "text": "1.- Normaltasuna: egoiliarren bizimodua gainerako biztanleentzat normaltzat jotako jokabideen ahalik eta antzekoena izango da, bizitzaren alderdi guztietan."} {"id": 447, "text": "2.- Autonomia: eguneroko bizitzan egoiliarrek ahalik eta autonomia pertsonalik handiena izan dezaten bultzatuko da, eta, ondorioz, duten menpekotasun fisiko nahiz psikikoaren mailagatik behar duten sorospena baino ez zaie emango."} {"id": 448, "text": "3.- Partaidetza: adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuko elkarbizitzan integratzeko, zerbitzuko egintzetan eta funtzionamenduan egoiliarrek ahalik eta partaidetzarik handiena izan dezaten bultzatuko da."} {"id": 449, "text": "4.- Integrazioa: egoiliarrek familia, gizarte, politika eta kulturaren arloetan dituzten ohiturak elkarbizitzako ohiko ingurunean manten dezaten bultzatuko da."} {"id": 450, "text": "5.- Osotasuna: egoiliarrari eskainiko zaion zerbitzuak alde guztiak hartu behar ditu, hau da, osasunaren eta ongizatearen eredu oso bat lortu nahi da; osasun, gizarte, psikologia, giro, elkarbizitza, kultura eta antzeko gaiak, guztiak ere ondo koordinatuta, hartu beharko ditu eredu horrek."} {"id": 451, "text": "6.- Profesionalizazioa: bolondresei kalterik eragin gabe eta duten balio osagarria aintzat hartuz betiere, adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuetako arduradunek eta gainerako langileek bakoitzaren maila profesionalari dagokion kualifikazio teknikoa izan beharko dute."} {"id": 452, "text": "1.- Etxe horietan sartzekoa eta laguntza jasotzekoa, sexu, arraza, erlijio, ideologia edo beste edozein gorabehera pertsonal nahiz sozial dela-eta inor baztertu gabe."} {"id": 453, "text": "5.- Egoiliar diren aldetik, beren interesekoak diren eta, ondorioz, eurengan eragina izan dezaketen gaien inguruan informazioa jasotzekoa eta iritzia ematekoa."} {"id": 454, "text": "6.- Intimitatea izatekoa, adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuen egituraren arabera, eta nork bere bizimodua aukeratzeko beregain izatekoa."} {"id": 455, "text": "7.- Gizarte, osasun, botika, hezkuntza eta kultura mailetako atentzioa jasotzekoa, eta, oro har, garapen psiko-fisiko egoki bat lortzeko beharrezkoak diren behar pertsonaletarako sarbidea izatekoa."} {"id": 456, "text": "8.- Zentroko zuzendaritzari zerbitzuen funtzionamenduari edo horiek hobetzeari buruzko proposamenak edo erreklamazioak aurkeztekoa eta egindakoaren inguruan erantzuna jasotzekoa."} {"id": 457, "text": "10.- Eskubide horiei eta eskubideok erabiltzeko bideei buruzko argibideak hizkera ulerterrazean jasotzekoa."} {"id": 458, "text": "1.- Adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuen barne araubidean erabilerarako ezarritako baldintza orokorretako arauak ezagutzea eta betetzea."} {"id": 459, "text": "Titularitate pribatuko adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuek, administrazio eskumendunak baimena eman diezaien, dekretu honetako I. eranskinetik IV.era artean ezartzen diren baldintza material eta funtzionalak bete beharko dituzte."} {"id": 460, "text": "Titularitate pribatuko adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuek homologazioa jaso nahi badute, dekretu honetako V. eranskinean ezartzen diren irizpideak bete beharko dituzte."} {"id": 461, "text": "1.- Dekretu hau indarrean sartzen denean jada jardunean ari diren adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuen erakunde titularrek administrazio eskumendunari eskatu beharko diote funtzionamendurako legezko baimena, egun horretatik hasi eta urtebeteko epearen barruan. Baimen hori eskatzeko, beharrezkoa izango dute dekretu honen 2. atalean ezarritako sailkapenaren arabera aplikagarri zaizkien baldintza materialak eta funtzionalak beteta izatea."} {"id": 462, "text": "Ordura arte, eskabidea ebazten den artean, adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuek ohiko jarduna burutzen jarraituko dute."} {"id": 463, "text": "Baldin eta, urtebeteko epe hori igaro eta adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuen erakunde titularrek beren tipologiagatik dagozkien baldintza materialak eta funtzionalak bete gabe badituzte, edota beteta izanda ere, funtzionamendurako legezko baimena eskatzeke badute, administrazio eskumendunak itxi egingo du zerbitzu horiek ematen direneko zentroa."} {"id": 464, "text": "2.- Baldin eta, eraikitze-teknikengatik edo beste zerbaitegatik, adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuek dekretu honetan ezarritako baldintza materialak eta funtzionalak ez badituzte betetzen eta ikuskatze-txostenak esaten badu aipatu egoerak ez duela eraginik osasun eta segurtasun mailan, eta, ondorioz, erabiltzaileen bizi-kalitaterako kaltegarria ez dela, administrazio eskumendunak behin-behineko baimena eman ahal izango die bost urterako, gehienez ere."} {"id": 465, "text": "Baldin eta, bost urteko epe hori igaro eta adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuen erakunde titularrek beren tipologiagatik dagozkien baldintza materialak eta funtzionalak bete gabe badituzte, edota beteta izanda ere, funtzionamendurako legezko baimena, behin betikoa, eskatzeke badute, administrazio eskumendunak itxi egingo du zerbitzu horiek ematen direneko zentroa."} {"id": 466, "text": "1.- Dekretu honen aldibaterako xedapenetatik lehenengoaren lehenengo idazatian aipatzen diren adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuen erakunde titularrek, baldin eta dekretu hau indarrean sartzean euskal administrazio publikoren batekin itunduta badaude, egun horretatik hasi eta urtebeteko epearen barruan legezko homologazioa eskatu beharko diote administrazio eskumendunari, dekretu honen V. eranskinean aipatzen diren irizpideak bete ondoren."} {"id": 467, "text": "Baldin eta, urtebeteko epe hori igaro eta adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuen erakunde titularrek homologatzeko irizpideak bete gabe badituzte, edota, beteta izanda ere, eskatzeke badute, administrazio eskumendunak hautsi egingo du dagoen itun-erregimena."} {"id": 468, "text": "2.- Dekretu honen aldibaterako xedapenetatik lehenengoaren bigarren idazatian aipatzen diren adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuen behin-behineko baimenaren indarraldian, administrazio eskumendunak behin-behingo homologazioa eman ahalko die, baldin eta aurrez itunduta egon badira."} {"id": 469, "text": "Baldin eta, bost urteko epe hori igaro eta adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuen erakunde titularrek behin betiko homologazioa lortzeko irizpideak bete gabe badituzte, edota, beteta izanda ere, eskatzeke badute, administrazio eskumendunak hautsi egingo du itun-erregimena."} {"id": 470, "text": "Dekretu hau indarrean sartu baino lehen izapidetzen ari diren gizarte zerbitzuen baimenak Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzeko den martxoaren 10eko 40/1998 Dekretuan xedatutakoaz arautuko dira."} {"id": 471, "text": "Indargabetuta geratzen dira \u00abHirugarren Adinekoentzako Erresidentzietako Zerbitzu Sozialei buruzko\u00bb uztailaren 30eko 218/1990 Dekretua eta dekretu honen kontrakoak diren maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak."} {"id": 472, "text": "Ahalmena ematen zaio Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko behar diren beste xedapen emateko."} {"id": 473, "text": "Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean."} {"id": 474, "text": "Oro har, adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzu guztiek, titularitate publikoa nahiz pribatua izan, baldintza material eta funtzional hauek bete beharko dituzte:"} {"id": 475, "text": "1.- Udalerriaren erdialdean egon beharko dute; edo, bestela, garraio publikoaz erdialdearekin egoki lotutako lekuren batean. Behar izanez gero, adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuak zenbait egun eta ordutan udalerriaren erdialdera garraiatzeko beste bide bat eskaini beharko die erabiltzaileei."} {"id": 476, "text": "Gainera, zerbitzua kokatzen deneko lekua ez da zaratatsua izango, ez eta arriskutsua ere erabiltzaileen osasunerako; osasun baldintzak bete beharko ditu eta inguruak ondo argiztatuak izango ditu."} {"id": 477, "text": "2.- Lorategiak edo kanpoko gune zabalak izan beharko ditu, paseatzeko modukoak, edo plaza nahiz lorategi publikoetara erraz iristeko modukoak, behintzat."} {"id": 478, "text": "3.- Erabiltzaileen egoeretara eta zerbitzuan egingo diren programetara fisikoki egokitutakoak izan beharko dute."} {"id": 479, "text": "Etxean sartuko den pertsonari edo bere legezko ordezkariari araudiaren kopia bat emango zaio sartu aurretiko bisitaldian."} {"id": 480, "text": "Prezioen tarifak ezarriko dira, bai indarraldia adieraziz, bai prezio horiek hartzen dituzten zerbitzuen nahiz zerbitzu multzoarena adieraziz."} {"id": 481, "text": "Horrezaz gain, ordainagiri bat emango zaie erabiltzaileei ordainketa egiten dutenean eta zentroko egonaldia bukatzen denean likidazioa egingo zaie."} {"id": 482, "text": "7.- Erabiltzaile bakoitzarekin edo bere legezko ordezkariarekin kontratu-bidezko obligazioen edukiei buruz hartutako akordioa."} {"id": 483, "text": "8.- Sarrera-espedientea gorabehera, erabiltzaile bakoitzaren banakako fitxategi bat egongo da; bertan, administrazio, osasun eta gizarte gaietako datu nagusienak jasoko dira, bai eta egindako kontratuaren kopia bat ere, zeinetan egonaldiaren baldintzak zehaztuko diren."} {"id": 484, "text": "9.- Erreklamazioen liburua; egiten diren kexak eta hartutako neurriak behar den moduan erregistratuko direla bermatu beharko da."} {"id": 485, "text": "11.- Argiteria eta aireztapena naturalak eta zuzenekoak izango dira, erabiltzaileak gehien ibiltzen diren tokietan batez ere: logelatan eta egonlekuetan. Gainera, gai horien inguruan zehaztasun hauek ematen dira:"} {"id": 486, "text": "- Logela guztiek kanpoko leiho bat eduki beharko dute, gutxienez logelaren azaleraren 1/10ekoa; aireztapena azaleraren 1/20koa."} {"id": 487, "text": "- Erabiltzaileek nahiz langileek normalean erabiltzen dituzten leku eta gela itxiek aireztapena eta airea berritzeko sistema izan beharko dute."} {"id": 488, "text": "12.- Berogailua; segurtasun neurri egokiak izan beharko ditu eta uneko hotz-beroak eskatzen duen guztietan ibili beharko du."} {"id": 489, "text": "14.- Profesionalizazioaren printzipioaz bat etorriz, langile guztiek izango dute dagokien titulazio akademiko ofiziala, edo, horrelakorik ezean, beharrezkoa ez den kasuetan, beren maila profesionala eta beharrezkoa den esperientzia egiaztatu beharko dute."} {"id": 490, "text": "Dekretu honen 5. atalean agindutakoaren arabera, adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzu guztietan erabiltzaileen pribatutasuna zorrotz errespetatuko da. Hori dela eta, besteak beste, puntu hauek bete beharko dira:"} {"id": 491, "text": "- erabiltzaileak ez dira behartuta egongo kanpora ateratzeko baimena eskatzera horretarako jarritako epean, ez eta irteeraren zergatia eta zertarakoa azaltzera ere. Edozein kasutan ere, kanpora ateratzea arriskutsu gerta dakiekeen pertsonentzat zainketa bat aurreikusita egongo da;"} {"id": 492, "text": "- erabiltzaileek nork bere gauzak izan ditzake logelan edo, kasua bada, apartamentuan. Norberaren segurtasunaren kalterako izan daitezkeenak, ordea, ezingo dira eduki;"} {"id": 493, "text": "- erabiltzaileen intimitatea gorde egingo da bainua hartzen ari direnean eta janzten eta eranzten ari direnean;"} {"id": 494, "text": "- logeletan eta denontzako lekuetan dauden komunek kanpotik desblokeatzeko sarraila bat izan beharko dute;"} {"id": 495, "text": "- askatasuna mugatzea dakarten itxurak saihestu egingo dira eta erabiltzaileekiko tratua errespetuzkoa izango da beti;"} {"id": 496, "text": "- egiaztatu egingo da, beharrezkoa bada, inkontinentzia-arazoak nola tratatzen diren, eta erabiltzaileentzat kaltegarri izan daitezkeen materialak eta metodoak ez dira behar baino gehiago erabiliko;"} {"id": 497, "text": "Salbuespen gisa, gaitz psikikoak izan eta judizio mailan ezgaiturik dauden erabiltzaileekin, baldintza honen aurreko punturen batean esandakoa bete gabe utz daiteke, baina gaixoaren segurtasuna arriskuan jartzen den kasuetan soil-soilik, errespetuz eta zuzentasunez jokatuz, betiere."} {"id": 498, "text": "16.- Kasua bada, banakako logelak izendatzeko baremoa; ahal bada, itxarote-zerrendan aintzinatasuna izatea ez da esleipenerako irizpide bakarra izango."} {"id": 499, "text": "Adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuak osasun-atentzioa jasotzeko bideak erraztuko ditu, erabiltzaileek egindako aukera errespetatuz betiere. Dena dela, erabiltzaile guztiek beharrezko duten osasun-atentzioa bertako nahiz besteren baliabideen bidez jaso dezaten bermatu egin beharko da."} {"id": 500, "text": "18.- Administrazio eskumendunari ondoren aipatzen diren gaien berri eman beharko zaio, horrek erabakitzen duen aldizkotasunaz:"} {"id": 501, "text": "19.- Aplikagarri zaizkien gaietan indarrean den legea bete beharko dute; bereziki, Osasunaren eta segurtasun eta higienearen alorreko betebeharrak."} {"id": 502, "text": "- Lokalak, instalazioak eta altzariak iraunarazi, zaindu eta, kasua bada, konpontzea kontu handiz zainduko da, horien hondatzea ekiditeko. Dauden makinak, galdarak, instalazioak edo tresnak, arriskuren bat sor badezakete, enpresa instalatzaile baimendunek baino ezingo dituzte erabili."} {"id": 503, "text": "- Etxearen eta bertako geletako garbitasuna eta desinfekzioa bermatu beharko da, behar den maiztasunaz."} {"id": 504, "text": "- Erabiltzaile guztiei elikadura egokia emango zaie, eta, kasua bada, patologia bakoitzerako elikadura berezi bat; elikadura langile espezializatuek zuzenduko dute eta dieta mailako jarraibideak emango dituzte."} {"id": 505, "text": "20.- Titularitate pribatua duten adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuek ondo ikusteko lekuan jarri beharko dute funtzionamendurako baimena, bai eta administrazio eskumendunari jakinarazitako prezioen tarifak ere."} {"id": 506, "text": "1.- Adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzu guztiek arau hauek -gutxienezkotzat jotzen dira- bete beharko dituzte:"} {"id": 507, "text": "a) Suaren larrialdietarako plana prestatu eta jardunean jarri beharko dute dagokien zerbitzu teknikoekin elkarlanean. Plan horrek honako hauek jaso beharko ditu:"} {"id": 508, "text": "- sua gertatzean, langileek eta erabiltzaileek eman beharreko urratsen sekuentzia zehaztu beharko da;"} {"id": 509, "text": "- eraikinaren zati bat, edo, beharrezkoa gertatzen denean, guztia hustutzeko bideak eta moduak zehaztu beharko dira;"} {"id": 510, "text": "- plan horren berri erabiltzaileei eta langileei idatziz emango zaie eta sua gertatuz gero, jarraian egin beharreko urratsen laburpen bat jarri beharko da, erraz ikusteko moduan, leku hauetan: zentroko langileak normalean aritzen diren lokaletan, arrisku handiko guneetan, erabiltzaileen logeletan, itxaron gelatan, korridoreetan eta atondoetan."} {"id": 511, "text": "b) Langileei prestakuntza ematea sua ekidin eta detektatzeari buruz, sua dagoenean jarduteko arauei buruz eta egoitza hustutzeari buruz, suaren aurkako larrialditarako planari jarraituz."} {"id": 512, "text": "2.- Plan hori egoitza kokatuta dagoen eremuko suteak itzaltzeko zerbitzura eta Eusko Jaurlaritzara, zehazki gizarte ongizate eta herri babesaren alorretan eskumenak dituzten sailetara, bidali beharko da."} {"id": 513, "text": "3.- Egoitzako Zuzendaritzak, berehala, behar diren erabakiak hartuko ditu, sua itzaltzeko zerbitzuko ibilgailuak libreki ibil daitezen eta ibilgailuok sarrerako atearen, kanpoko eskaileren, suteetarako kanpoko ur-hartuneen edo ur-paldoen ondoan jartzeko lekua izan dezaten."} {"id": 514, "text": "4.- Eraikinaren plano eguneratuak emango dizkio egoitzak sua itzaltzeko zerbitzuari eta honako hauek azalduko: suaren aurkako larrialditarako planean jasotako hustutze-bideak, sua itzaltzeko ekipo finko eta mugikorrak dauden lekua eta sua gertatzeko arrisku handia duten lekuak."} {"id": 515, "text": "Agiri horien -eguneratuta egongo dira- kopia bat egoitza kokatuta dagoen eremuko sua itzaltzeko zerbitzuak erabakitzen duen berariazko leku batean jarriko da, berak baino ez erabiltzeko."} {"id": 516, "text": "5.- Suaren aurkako sergurtasun sistemak establezimenduko zuzendaritzak antolatuko ditu eta berak hartuko du horiekiko ardura, bai prebentzioari dagokionez, bai detektatu, itzali eta hustutzeari dagokienez. Horiek kontrolatzeko, egindako ikuskaketak erregistratu egingo dira."} {"id": 517, "text": "Hori guztia NBE-CPI.96 Arauko estandarren arabera; arau hori osorik aplikatuko da beharrezkoa gertatzen denean."} {"id": 518, "text": "Egoitza guztiek Euskal Autonomia Erkidegoan arkitektura eta hirigintza oztopoei buruz indarrean den araudia bete beharko dute; horretarako, beharrezko gertatzen diren berritze-lanak egin beharko dituzte, aipatu araudian jasotako zehaztapen teknikoak betetzeko."} {"id": 519, "text": "2.- Logelan eta horko komunean deiketa-txirrinak; txirrin horiek nondik datozen jakiteko, kontrol-lekuan ohargailu bat egongo da."} {"id": 520, "text": "Gainera, alarmako txirrina jotzerakoan, logelako atearen gainean argi bat piztuko da eta, berriro prest egoteko, sakagailu batekin itzaliko da."} {"id": 521, "text": "3.- Lotarako argia: indar txikiko argi lausotu bat duen lanpara baten bidez; lanpara horren mekanismoa parametroan landatuta geratuko da lurretik 30 cm-ra eta bere bertikalean dagoen etengailu batez eragingo da."} {"id": 522, "text": "Adintsuentzako egoitzek, dituzten edukiera eta ezaugarriak gorabehera, baldintza hauek bete beharko dituzte:"} {"id": 523, "text": "Zerbitzu horiek arkitektura-oztoporik gabekoak eta gurpil-aulkiaz maniobra askorik egin gabe ibiltzeko modukoak izan beharko dute."} {"id": 524, "text": "Txirrin bat ere izango dute, eta txirrin hori nondik datorren jakiteko, kontrol-lekuan ohargailu bat izango dute."} {"id": 525, "text": "2.- Dutxek ez dute arkitektura-oztoporik izango lurrean; telefono erako txorrotak izango dituzte; lurrean zurgapen handia duten sifoidun hustubideak izango dituzte, eta gurpil-aulkiak erabili behar dituzten erabiltzaileei \u00abad hoc\u00bb aulkien bidez erraztuko zaie higienea."} {"id": 526, "text": "3.- 50 plazatik gorako egoitzek lagunduriko bainu-gela geriatriko bat izan beharko dute. Bainugela, gutxienez, 15 m.2-koa izango da, bainu-ontzi egokitu bat, komun bat eta konketa bat izango ditu eta garabi geriatriko batek maniobratzeko modukoa izango da."} {"id": 527, "text": "1.- Alderdi komuntzat jangelak, egongelak, eta ekintza eta aisialditarako gelak hartuko dira. Guztien artean gutxieneko azalera 4,5 m.2-koa izango da erabiltzaile bakoitzeko."} {"id": 528, "text": "2.- Egoitzek indarrean den legedian eskatutako baldintzak bete beharko dituzte, Taldeko Jantokiei buruzko urriaren 13ko 2817/1983 Errege Dekretuan jasotzen den Osasun eta Teknika Mailako Araudia, bereziki."} {"id": 529, "text": "4.- Hobeto da neurri txikiko hainbat leku erabiltzea neurri handiko bat baino. Azken aukera hori erabiltzea baino ez dagoenean, komenigarria litzateke zehaztapen hauek kontutan hartzea:"} {"id": 530, "text": "- jangelak eta egongelak beheko solairuan egongo dira ahal izanez gero, eta alde bakoitzak altzari propioak izango ditu;"} {"id": 531, "text": "1.- Berariaz horretarako lekuak izan beharko dute; ondorioz, beste leku batera igarotzeko ezingo da hortik pasatu.\n2.- Pertsona batentzako edo birentzako izango dira. Plaza guztietatik %25 gutxienez pertsona batentzakoak izango dira."} {"id": 532, "text": "Ehuneko horiek gutxienekoak dira; hala ere, pertsonen intimitateak elkarbizitzan duen garrantzia kontutan hartuta, pertsona batentzako logelak eredugarritzat jotzen dira."} {"id": 533, "text": "- Logela guztiek gurpil-aulkietan maniobra zailik egin beharrik gabe ibiltzeko moduan diseinatutakoak izan beharko dute."} {"id": 534, "text": "- norberak bakarrik edo besteekin batera erabiltzeko mahai bat, gurpil-aulkietan dabitzanek erabiltzeko modukoa;"} {"id": 535, "text": "5.- Ohe baten eta parametro baten arteko aldea ez da 50 cm baino txikiagoa izango eta bestaldeko eta ohearen oinaldeko tarteak 90 cm baino handiagoak izan beharko dute. Oheen artean ere alde hori gorde beharko da."} {"id": 536, "text": "Desoreka psikikoak dituzten egoiliarren kasuan soil-soilik, baldin eta zentroko ohiko elkarbizitza aldatzen badute eta zainketa bereziak behar badituzte, logeletarako prestatutako deseinua A idazatian zahaztutakoaz desberdina izan daiteke, pertsona horien segurtasuna eta atentzioa hobetzeko."} {"id": 537, "text": "Sukalde-zerbitzua bertakoa edota kontratatutakoa izan daiteke; kasu biotan, indarrean den legedia bete beharko da, Taldeko Jantokiei buruzko Teknika eta Osasun Mailako Araudia, bereziki."} {"id": 538, "text": "Atentzio geriatrikoko zerbitzua nahiz bertako langileek nahiz itundutakoek eman, 25 plazatik gorako egoitzek gune hauek izan beharko dituzte, gutxienez:"} {"id": 539, "text": "- leku nahikoa izan beharko du, hitzezko kontsulta eta egoiliarren azterketa eta miaketa egiteko modukoa;"} {"id": 540, "text": "3) Fisioterapia eta errehabilitaziorako gela, mantenimendu eta errehabilitazio ariketak egiteko; ezaugarri hauek edukiko ditu:"} {"id": 541, "text": "- gutxieneko azalera: 2n/5 m.2, n egoiliarren koporua delarik; inoiz ezingo da izan 15 m.2 baino txikiagoa;"} {"id": 542, "text": "70 plazatik gorako egoitzetan, soil-soilik hiletetarako erabiliko den gela bat egongo da; ezaugarri hauek izango ditu:"} {"id": 543, "text": "- egoitzarekin barrutik komunikatuta egon beharko du; kanporako sarbidea izango du hurrean, duen erabilerarako egokia."} {"id": 544, "text": "Langile eta egoiliarren arteko proportzioa edo ratioa zehazteko, honako hauek hartuko dira kontutan:\n1.- Zenbakitzailea: langileak lan egindako ordu guztiak, duten lan-harremana gorabehera (finkoa, aldi baterakoa edo ordezkoa; dedikazio osoa edo partziala; zerbitzu profesionalengatiko ordaina, eta abar), aplikagarri den lan-hitzarmenean, edo, hori ezean, Langileen Estatutuan ezartzen den urteko orduen artean zatituta."} {"id": 545, "text": "- 0,45 euren kabuz jarduteko gauza ez diren egoiliarrentzat (aurrerantzean, laguntza behar dutenak). Zuzeneko atentzioko langileen -OLT-EDU eta zaintzaileak- proportzioak plantila osoaren % 65a gainditu beharko du."} {"id": 546, "text": "Laguntzadun plazak dituzten egoitzetan, erizaintzako zerbitzu bat (OLT edo EDU) egongo da, bere eskumenekoak diren egitekoak betetzeko."} {"id": 547, "text": "- Izaera bereziaz, guztira 15etik 29ra egoiliar dituzten egoitzek ondoko taulan adierazten diren langileak izan beharko dituzte gutxienez:"} {"id": 548, "text": "Gai direnentzako plazak baino ez dituzten egoitzak Laguntza behar dutenentzako plazak baino ez dituzten egoitzak\nEgoitzak duen edukiera gorabehera, egoitzaren batek gai direnentzako plazak eta laguntza behar dutenentzako plazak baditu, administrazio eskumendunak, \u00abgai direnak/laguntza behar dutenak\u00bb ratioa kontutan hartuta erabakiko du langileen gutxieneko kopurua."} {"id": 549, "text": "- egoiliarrak atenditzeko, langileek jardun onaren gidaliburu bat, propioa edo bereganatua, izango dute;"} {"id": 550, "text": "- banan-banako eta zuzeneko atentziorako programak: egoiliar bakoitzari langile bat izendatuko zaio, giltzarri eta erreferentziatzat izango duena;"} {"id": 551, "text": "- egoiliarrek beharra baldin badute, lagundu egingo zaie beren buruak zaintzen eta garbitzen, bai eta jaikitzen, oheratzen eta komunera eramaten ere;"} {"id": 552, "text": "- langileek, segurtasun eta higienearen alorrean, Laneko Segurtasun eta Higienerako Ordenantza Orokorrean jasotako baldintza bereziak bete beharko dituzte."} {"id": 553, "text": "Jardueren urteko programa bat ezarriko da; jarduerok antolatuta egon beharko dute eta mota askotakoak izan beharko dute. Programa horretan, bestalde, helburuak, egutegia, burutze metodoak eta teknikak eta ebaluatzeko sistemak jasoko dira."} {"id": 554, "text": "Beren-beregi eta ezaugarri berberekin, gizarte eta kultur animaziorako programa bat egongo da eta, behar denean, burutik nahasita dauden pertsonentzat prebentzio eta tratamendurako programa bat."} {"id": 555, "text": "Etxebizitza komunitarioek, dekretu honen bidez arautzen baitira, baldintza hauek bete beharko dituzte:"} {"id": 556, "text": "1.- Ezgaitasun maila jakin bat dutenentzat ere, erraz iristeko moduko lekuak izan beharko dute, kanpotik nahiz barrutik."} {"id": 557, "text": "2.- Igogailua edo pertsonak igotzeko beste baliabideren bat izan beharko dute, bizilekuaren zati bat edo osoa beheko solairua ez den beste solairu batean baldin badago."} {"id": 558, "text": "3.- Etxebizitza komunitarioak pertsonako 20 m.2-ko azalera erabilgarria izan beharko du gutxienez; horietarik 4,5 m.2 egongela-jantokiak hartu beharko du pertsonako."} {"id": 559, "text": "4.- Etxebizitzako logelak pertsona batentzakoak edo birentzakoak izan daitezke. Pertsona batentzako logelek plaza guztien %25a izan beharko dute, gutxienez."} {"id": 560, "text": "5.- Etxebizitzak higiene-zerbitzu bat izan beharko du lau pertsonako. Zerbitzu horrek komuna, konketa eta dutxa edo bainu-ontzia izan beharko ditu."} {"id": 561, "text": "8.- Langileak.- Arau orokor gisa, ratio hau izango dute: 0,25 gai diren pertsonentzat eta 0,45 laguntza behar duten pertsonentzat."} {"id": 562, "text": "Gai direnentzako plazak eta laguntza behar dutenentzako plazak egonez gero, administrazio eskumendunak, \u00abgai direnak/laguntza behar dutenak\u00bb ratioa kontutan hartuta erabakiko du langileen gutxieneko kopurua."} {"id": 563, "text": "Babestutako apartamentuek, dekretu honen bidez arautzen baitira, baldintza hauek bete beharko dituzte:"} {"id": 564, "text": "2.- Ezgaitasun maila jakin bat dutenentzat ere, erraz iristeko moduko lekuak izan beharko dute, kanpotik nahiz barrutik."} {"id": 565, "text": "3.- Igogailua edo pertsonak igotzeko beste baliabideren bat izan beharko dute, bizilekuaren zati bat edo osoa beheko solairua ez den beste solairu batean baldin badago."} {"id": 566, "text": "5.- Apartamentu bakoitzaren gutxieneko ekipamendua hau izango da: sukaldea, egongela-jangela, logela eta garbigela. Azken horrek baino ez du izango leku bereizi baten beharra."} {"id": 567, "text": "Legezko baimena eskuratzeko baldintza material eta funtzionalak betetzeaz gain, titularitate pribatua duten adintsuentzako etxeetako gizarte zerbitzuek, homologazioa borondatez eskatzen badute, kalitate, eraginkortasun eta ekonomia eta gizarte kostuei buruzko irizpide hauei lotu beharko zaizkie:"} {"id": 568, "text": "1.- Baimena emateko baldintzetan jasota egon ez arren, erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetzen lagun dezaketen gelak edo lekuak izatea."} {"id": 569, "text": "4.- Helburuak eta, kasua bada, programak eta jarduerak administrazio eskumendunak plangintza eta programazioaren alorrean ezartzen dituen helburu eta lan-ildoetara egokituta izatea."} {"id": 570, "text": "B) A puntuan zehaztutako irizpideez gain, etxebizitza komunitarioek eta egoitzek ebaluaziorako plan propio bat, prestakuntzaren alorrekoa, aurkeztu beharko dute edo, bestela, gehienez ere hurrengo urtean ezartzeko konpromezua; horri egiten zaion segimenduaren berri administrazio eskumendunari eman beharko zaio urtero."} {"id": 571, "text": "C) Eranskin honetako A eta B puntuetan zehaztutako irizpideez gain, egoitzek honako hauek bete beharko dituzte:"} {"id": 572, "text": "1.- Egoitza kokatuta dagoen gizarte-ingurunean eta komunitatean parte hartzeko jardueren programa berezi bat prestatu eta jardunean jarri beharko dute; horrela, egoitzaren erabiltzaileak gainerako biztanleekin integratuko dira eta komunitateko beste baliabide batzuekin harremanetan jarriko."} {"id": 573, "text": "2.- Prozesu dinamiko eta integratzaile bat ezarriko dute; prozesu horretan, egoitza gune irekitzat hartuko da, non komunitateko gainerako taldeek parte hartzeko jarduerak burutzen baitira."} {"id": 574, "text": "4.- Langileei eta egoiliarrei dagokienez, lanera ez agertzeen eta istripuen indizea txikia izan beharko da."} {"id": 575, "text": "6.- Errehabilitatze-programa aplikatzerakoan emaitza positiboak lortu beharko dituzte; egoitzei derrigor egin beharreko ebaluazioetan egiaztatuko da hori."} {"id": 576, "text": "Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen 15 artikuluak autonomia pertsonala sustatzeko eta mendetasuna duten pertsonak zaintzeko zerbitzuen katalogoa ezartzen du, besteak beste telelaguntza-zerbitzua. Bestetik, 22. artikuluan, telelaguntza-zerbitzua zer den definitzen da, etxez etxeko laguntza-zerbitzutik bereizita dagoen zerbitzua edo horren osagarria izan daitekeela zehazten da, eta egoitzako laguntza-zerbitzurik jasotzen ez duten pertsonei eskainiko zaiela adierazten da, baldin eta arreta eskaintzeko banan-banako programan hala egiteko adierazi bada."} {"id": 577, "text": "Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 22. artikuluan, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen katalogoa ezarri da, eta horren definizioa eta ezaugarriak lege-testuaren 21. artikuluan jaso dira."} {"id": 578, "text": "Katalogo horretan, honako sailkapen hau jaso da: lehen mailako arretako gizarte-zerbitzuak, bigarren mailako arretako gizarte-zerbitzuak eta prestazio ekonomikoak. Lehen mailako arretako gizarte-zerbitzuen barnean telelaguntza-zerbitzua hartu da, besteak beste."} {"id": 579, "text": "Lege-testuaren 23. artikuluak zera adierazten du, Eusko Jaurlaritzak prestazio eta zerbitzuen kartera egingo duela 22. artikuluan araututako katalogoari jarraiki, eta, ildo horretan, katalogoaren barnean hartutako zerbitzu eta prestazio ekonomiko bakoitzari dagokionez karterak gutxienez zehaztu beharreko alderdiak ezartzen ditu."} {"id": 580, "text": "Gainera, 26.2 artikuluan zera ezarri da, erregelamendu bidez ezarriko direla bai prozedura motak -prozedura arrunta eta presako prozedura aurreikusi beharko dira-, bai eskaerarekin lotutako prozedura-berezitasunak, instrukzioa -balorazioa, diagnostikoa eta orientazioa bereziki- eta ebazpena. Era berean, prozedurako fase bakoitzean errespetatu beharreko epeen ezaugarriak eta Administrazioaren isiltasunaren ondorioak arautuko dira."} {"id": 581, "text": "Bestalde, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 40. 1 artikuluak ezarri duenez, Eusko Jaurlaritzak gizarte-zerbitzuen arloko erregelamenduak egiteko ahalmena izango du, eta bereziki, ondokoak dagozkio: gizarte-zerbitzuak antolatzea, eta horretarako, zentro nahiz zerbitzuen baimentzeak, erregistratzeak, bateratzeak, homologazioak eta ikuskaritzak arautzea, eta, baimena lortzeko eta funtzionatzeko, baliabideen aldetik, funtzioen aldetik eta langileen aldetik bete behar diren baldintzak arautzea; Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen kartera egitea eta onartzea; eta doakoak ez diren zerbitzuak eta prestazioak finantzatzeari dagokionez, erabiltzaileen partaidetza ekonomikoari buruzko irizpide orokorrak arautzea."} {"id": 582, "text": "Gainera, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 40.3 artikuluak Eusko Jaurlaritzaren esku uzten du Eusko Jaurlaritzaren zuzeneko ekintzaren barnean hartutako prestazioak eta zerbitzuak betetzea, telelaguntza adibidez."} {"id": 583, "text": "Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak, komunitatea oinarri duen ikuspegiaren araberako arreta-eredua finkatu du, pertsonak bizi diren ingurunean geratzeari lehentasuna emanez Eredu horri jarraiki, premia, eskaera eta itxaropenei erantzun egokia eman nahi zaie pertsonaren ikuspegi integral batetik abiatuta, hau da, pertsona bere ingurunean kokatuz eta arretaren jarraipena bilatuz."} {"id": 584, "text": "Testuinguru horretan, telelaguntza oinarrizko zerbitzutzat jotzen da, etengabe bilakatzen ari dena eta erabiltzaileak bere etxean geratzeko aukera izan dezan bermatzeko funtsezkoa dena. Informazio eta Komunikazio Teknologietan oinarritutako sistemak erabiltzen dira horretarako, eta bizimodu independenterako konponbideak bilatzen dira, zainketa eta autonomia pertsonalari loturiko alderdiak sustatuz."} {"id": 585, "text": "Lasaitasuna eta segurtasuna ematen die erabiltzaile eta senitartekoei, denbora gehiena bakarrik ematen duten pertsonei edo ohiko arrisku-egoeretan egon daitezkeenei bereziki."} {"id": 586, "text": "Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak batera proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta 2011eko ekainaren 28an eginiko Bilkuran Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertuta eta onartuta, ondokoa"} {"id": 587, "text": "Dekretu honen xedea telelaguntza-zerbitzuari dagozkion alderdiak arautzea da, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen karteran bildu beharrekoak."} {"id": 588, "text": "Dekretu honen xedeetarako, telelaguntza gizarteari laguntzeko eta gizartean esku hartzeko zerbitzu teknikoa da, lehen mailako arretako gizarte-zerbitzuen testuinguruan kokatua, erabiltzaileei, telefono-linearen bitartez eta komunikazio- eta informatika-ekipamendu espezifiko bati esker, etengabeko arretako zerbitzua edukitzeko aukera ematen diena, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan, larrialdiko edo gizarte-premiako egoerei erantzun egokia emateko bereziki prestatuta dauden pertsonen ardurapean."} {"id": 589, "text": "Eusko Jaurlaritzaren mendeko telelaguntza-zerbitzu publikoaren eremua Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldeari lotzen zaio."} {"id": 590, "text": "Eusko Jaurlaritzan gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen Sailari dagokio telelaguntza-zerbitzu publikoa ematea. Zerbitzu hori beren zerbitzuen zuzeneko kudeaketaren bitartez eman daiteke, edo Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoan bitarteko propiotzat hartu diren erakundeen bitartez, edo bestela sektore publikoaren kontratuen araudi erregulatzailearen barnean hartutako zeharkako kudeaketaren bitartez."} {"id": 591, "text": "1.- Autonomia mugatua dutelako edo gizartean isolatuta geratzeko arrisku-egoeran daudelako etxean zein etxetik kanpo presako arretaren eta/edo ohiko zein etengabeko gainbegiratzearen premia izan dezaketen pertsonak ohiko familia- eta gizarte-ingurunean geratu eta integra daitezen erraztea, egoitza-zerbitzuetara jo beharrik izan ez dezaten."} {"id": 592, "text": "2.- Laguntza-sareekiko etengabeko harremanaren bitartez, erabiltzaileei laguntza integrala eskaintzea, haien bizi-kalitatea hobetzeko eta etxean autonomia- eta segurtasun-sentimendua indartzeko."} {"id": 593, "text": "4.- Erabiltzaileen zainketaren ardura hartzen duen gizarte- eta familia-inguruneari laguntza eskaintzea.\nTelelaguntza zerbitzua Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren eta erabiltzaileen diru-ekarpenaren bitartez finantzatuko da."} {"id": 594, "text": "a) Telelaguntza-ekipoak instalatzea, abian jartzea, mantentzea eta konpontzea, ekipo horiek erabiltzaileen etxeetan erabilera-lagapeneko erregimenean utzita."} {"id": 595, "text": "b) Erabiltzaileei ahozko informazioa ematea gailu teknologikoen erabileraren eta ezaugarrien inguruan, idatzizko erabilera-jarraibideak ere haien esku jarriz."} {"id": 596, "text": "c) Larrialdiko egoeretan (osasun-larrialdiak, lapurretak edo suteak, adibidez) berehalako erantzuna ematea; horretarako, etengabeko konexioa izango da Larrialdiak Koordinatzeko Zentroekin (SOS-Deiak), eta baliabide komunitario egokiak mobilizatuko dira edo bertatik bertara arreta emateko zerbitzua abian jarriko da zaintza pertsonal ez-sanitarioak eskatzen dituzten bestelako egoeretarako."} {"id": 597, "text": "d) Telefono bidez erabiltzaileen aldizkako jarraipena egitea, erabiltzaileen egoera etengabe gainbegiratzeko."} {"id": 598, "text": "e) Erabiltzaileentzat erabilgarri izan daitezkeen gizarte-baliabideei buruzko informazioa ematea, eta, hala badagokio, gizarte-arretako oinarrizko baliabideetara bideratzea."} {"id": 599, "text": "2.- Telelaguntza-zerbitzuak telealarmako komunikazio-gailua integratuko du, telefono-linearen bitartez eta ekipamendu informatiko espezifiko bati esker, erabiltzaileei etengabeko arreta-zerbitzu bat edukitzeko aukera emango diena, 24 ordu egunean eta urteko egun guztietan."} {"id": 600, "text": "Arreta-taldearen eta premia-egoeran dagoen pertsonaren arteko kontaktua aktiba daiteke bai azken horrek eskatuta, bai zerbitzuaren eskaerari jarraiki, baldin eta zerbitzuko arduradunek arrisku-egoera bat gertatzen ari dela ikusten badute."} {"id": 601, "text": "Ingurunea kontrolatzeko sentsoreen edo larrialdi pertsonaleko egoerak detektatzen dituzten gailuen bitartez, alarma automatikoki aktibatzeko aukera ematen dute, baldin eta erabiltzailea arrisku-egoera batean egon daitekeela detektatzen badute."} {"id": 602, "text": "Telealarma-sistemari konektatutako lokalizaziogailuak, narriadura kognitiboa duten pertsonen batetik besterako ibilaldiak eta espazio- eta denbora-desorientazioa gainbegiratzeko aukera ematen dutenak."} {"id": 603, "text": "1.- Harremanetarako zerbitzu bat, instalatutako gailuen bitartez aktibatuko dena gizarte-beharrizanaren edo larrialdiaren ezaugarriak zehaztuko dituena, dagokion larrialdi-sistema ohartarazteko."} {"id": 604, "text": "2.- Datuak erregistratzeko zerbitzu bat, pertsona identifikatzeko eta pertsonaren gizarte- eta osasun-aurrekariak ezagutzeko aukera emango duena."} {"id": 605, "text": "3.- Arreta pertsonaleko zerbitzu bat, beharrezkoa den kasuetan premia gertatu den tokian bertaratuko dena eta pertsonari zuzeneko arreta bermatuko diena."} {"id": 606, "text": "Honako profil sozial hauek dituzten pertsonak joko dira telelaguntza-zerbitzu publikoaren hartzailetzat:"} {"id": 607, "text": "b) Mendetasun-arriskuan daudenak, Dekretu honen Bigarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoaren arabera, mendetasun-egoera balioesteko organoaren irizpenaren bitartez egiaztatua."} {"id": 608, "text": "3.- Adimen-desgaituak izaki, eskumeneko organo baten administrazio-ebazpenak onartutako mendetasun-egoeran dauden pertsonak."} {"id": 609, "text": "4.- Desgaitu fisikoak izaki, eskumeneko organo baten administrazio-ebazpenak onartutako mendetasun-egoeran dauden pertsonak."} {"id": 610, "text": "6.- Diagnostikatutako buru-gaixotasuna izaki, eskumeneko organoaren administrazio-ebazpenaren bitartez onartutako mendetasun-egoeran dauden pertsonak."} {"id": 611, "text": "7.- Gizarte-isolamenduko arriskuan izaki, telelaguntza-zerbitzuaren bitartez bete litezkeen premiak detektatu zaizkien pertsonak. Kasu horietan beharrezkoa da oinarrizko gizarte-zerbitzuak dagokion txostena ematea."} {"id": 612, "text": "Telelaguntza-zerbitzuaren eskatzaileek, jarraian zehaztutako betekizunak bete beharko dituzte zerbitzuan sartzeko:"} {"id": 613, "text": "Horri dagokionez, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 3. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan ezarritakoa beteko da."} {"id": 614, "text": "Aurreko artikuluan adierazitako profil sozialetako bati lotzeaz gain, telelaguntza-zerbitzuaren erabiltzaileak honako hauek bete beharko ditu:"} {"id": 615, "text": "a) Etxean telefono-linea bat edukitzea, horren ezaugarriek telelaguntza-ekipoaren eta arreta-zentroaren artean elkarreragitea ahalbidetu behar dutela aintzat hartuta."} {"id": 616, "text": "b) Interesdunak, edo, hala badagokio, interesdunarekin bizi den senitartekoak edo ohiko zaintzaileak, telelaguntza-ekipoa behar bezala erabiltzeko gaitasuna edukitzea."} {"id": 617, "text": "3.- Artikulu honen 1. eta 2. ataletan jasotako betekizunak ez ezik, interesdunak honako erraztasun eta baimen hauek ere eskaini behar ditu:"} {"id": 618, "text": "a) Larrialdi-egoera batean etxera jotzen duten baliabide komunitarioetako langileei etxean sartzeko aukera ematea, behin langile horiek beren burua behar bezala egiaztatu ondoren."} {"id": 619, "text": "b) Gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duten Eusko Jaurlaritzaren Sailaren langileei edo, hala badagokio, Eusko Jaurlaritzaren telelaguntza-zerbitzua garatzen duen erakunde esleipenduneko langileei, etxean sartzeko aukera ematea, behin bisitaldiaz ohartarazi ondoren eta beren kondizioa behar bezala egiaztatu ondoren, ekipoak instalatu, mantendu eta kendu behar dituztenean, baita zerbitzua ematea eragin duen egoeraren jarraipeneko eta egiaztapeneko jardunak egin behar dituztenean ere."} {"id": 620, "text": "c) Interesdunak prezioa ordaintzetik salbuesteko eskatzen badu, Eusko Jaurlaritzan gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen sailari baimena ematea kontsultak egin ditzan eta eskatzailearen ekonomia- eta zerga-egoerari buruzko datuak dagokion zerga-administraizoari eskatu diezazkion."} {"id": 621, "text": "d) Eusko Jaurlaritzan gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen Sailari baimena ematea, horrela badagokio, kontsultak egin edota datu eta txostenak eskatu eta eman diezazkien ondokoei: Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuari edo osasunaren arloko beste instantzia batzuei, larrialdiei aurre egiteko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzari eta telelaguntza-zerbitzua kudeatzeko nahitaezkoak diren gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duten administrazioei."} {"id": 622, "text": "e) Eusko Jaurlaritzan gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen Sailari baimena ematea, horrela badagokio, interesduna bizi den udalerriko oinarrizko gizarte-zerbitzuei zerbitzuan sartzeko eskaeraren espedientea eta telelaguntza-zerbitzuak erabiltzailea dela-eta garatutako jardunei buruzko informazioa eskuratzeko aukera emateko, zerbitzua emateko beharrezkoa den neurrian, betiere."} {"id": 623, "text": "Telelaguntza-zerbitzuak eratutako prestazio teknikoak jasotzeko eskubidea izango dute telelaguntza-zerbitzuaren erabiltzaileek, Dekretu honetan aurreikusitako baldintzetan, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 9. artikuluan eta aplikatzekoa den gainerako araudian jasotakoaren arabera."} {"id": 624, "text": "Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 10. artikuluan bildutako gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen eskubideez eta aplikatzekoak diren gainerako arauez gain, erabiltzaileek honako betebehar espezifiko hauek izango dituzte:"} {"id": 625, "text": "1.- Sistemarekin bateragarria den telefono-linea jardunean edukitzea, hala badagokio beharrezkoak diren gestioak eginez linea hori hornitzen duen enpresaren aurrean."} {"id": 626, "text": "4.- Telelaguntza-zerbitzuaren prezioa ordaintzea, baldin eta prezio publikoa nahitaez ordaindu behar badute. Aurrekoa gorabehera, baldintzak betetzen dituen inor ez da inola ere telelaguntza zerbitzua jaso gabe geratuko diru-arrazoiengatik."} {"id": 627, "text": "Interesdunek edo interesdunen ordezkariek aurkeztuko dituzte eskaerak, gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendariaren Ebazpenak onartutako eredu normalizatuari atxikiz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dena."} {"id": 628, "text": "Eskaerak Eusko Jaurlaritzan gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen Zuzendaritzari bidaliko zaizkio, eta, dokumentazio osagarriarekin batera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako bitartekoetako bat erabiliz aurkeztu ahal izango dira."} {"id": 629, "text": "a) Eskatzailearen eta, hala badagokio, haren legezko ordezkariaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo Atzerritarraren Identifikazio Zenbakiaren fotokopia. Eskabidea bide presentzialaz aurkeztu bada, ez da aurkeztu beharko, baldin eta eskabide-ereduan gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzari baimena ematen bazaio Barne Ministerioan nortasunari buruzko datuak egiaztatzeko. Agiri hori ez da aurkeztu beharko, ezta ere, eskabidea bide elektronikoz aurkeztu bada eta eskatzailea onartutako ziurtagiri elektronikoa erabiliz identifikatu bada."} {"id": 630, "text": "b) Pertsona eskatzailearen errolda-ziurtagiria edo -papera, eskatzailearen bizileku berean erroldatuta dauden pertsona guztien zerrendarekin. Ez da aurkeztu beharko, baldin eta eskabide-ereduan gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzari baimena ematen bazaio Estatistikako Institutu Nazionalean edo dagokion udalean dagokion konprobazioa edo egiaztapena egiteko, telematika bidez zein bestelako bitartekoen bidez."} {"id": 631, "text": "c) Eskatzailearen osasun-txartelaren fotokopia. Ez da aurkeztu beharko, baldin eta eskabide-ereduan gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzari baimena ematen bazaio eskumena duen administrazioan konprobazioa edo egiaztapena egiteko, telematika bidez zein bestelako bitartekoen bidez."} {"id": 632, "text": "d) Osasun-fitxa, dekretu honen I. eranskinean jasotako ereduari lotuko zaiona. Familia-medikuak beteko du fitxa hori, eskatzailearen osasun-egoera, eta, hala badagokio, patologiei buruzko diagnostikoak eta dagozkien tratamenduak jasota."} {"id": 633, "text": "e) Txosten soziala, dagokion oinarrizko gizarte-zerbitzuak emandakoa, telelaguntza-zerbitzuaren bitartez bete daitezkeen premiak jasotzen dituena, dekretu honen 9. artikuluko 7. paragrafoan aurreikusitako kasuetan. Dekretu honen II. eranskinean jasotako ereduari lotuko zaio txostena."} {"id": 634, "text": "f) Telelaguntza-zerbitzuaren prezioa ordaintzeko banku-helbideratzea egiteko dokumentua. Prezioa ordaintzeko salbuespena onartzen bada, aurkeztu diren banku-datuak ezeztatu egingo dira."} {"id": 635, "text": "g) Telelaguntza-zerbitzuaren preziotik salbuestea edo hobaria ematea eskatzen duten interesdunek gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailburuaren Aginduan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute, beren gaitasun ekonomikoa zehazteko. Lege horren bitartez, erabiltzaileek telelaguntza-zerbitzu publikoaren finantziazioan duten parte-hartze ekonomikoa arautzen da."} {"id": 636, "text": "h) Familia Liburua edo Liburuak (fotokopia konpultsatua), zeinetan familia-unitateko kideak agertzen baitira. Familia Liburua aurkeztu ezean, familia-unitateko kideen jaiotze-agiriak (originalak edo fotokopia konpultsatuak). Agiri hauek prezio publikotik preziotik salbuesteko eskatzen bada bakarrik aurkeztu beharko da. Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroko inskripzioaren kasuan, erregistro horretako inskripzioaren ziurtagiria ez da aurkeztu beharko, baldin eta, eskabidea sinatuz (eskabide ereduaren 14. puntua) Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzari baimena eman bazaio erregistro horretako inskripzioaren konprobazioa edo egiaztapena egiteko."} {"id": 637, "text": "Dekretu honetan jasotzen diren prozedurak eta jarduerak direla-eta, herritarrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin harremanak bitarteko elektronikoen bidez izateko duten eskubidea bermatuko da."} {"id": 638, "text": "1.- Behin Eusko Jaurlaritzan gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen Zuzendaritzak 13. artikuluan aipatzen diren eskaera eta dokumentazioa jaso ondoren, ebazpena emateko oinarritzat hartuko diren datuak zehazteko, ezagutzeko eta egiaztatzeko beharrezko instrukzio-egintza guztiak egingo dira."} {"id": 639, "text": "2.- Eusko Jaurlaritzan gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen zuzendaritzari aurkeztutako edo bidalitako eskaera osatu gabe badago edo eskatutako dokumentuetako bat falta bada, zuzendaritza horrek eskatzaileari eskatuko dio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluan ezarritakoa betez, hamar egun balioduneko epean falta konpontzeko eta nahitaezko dokumentuak aurkezteko, eta ohartarazi egingo dio, halakorik egin ezean, eskaera bertan behera utziko dela, 30/1992 Legearen 42. artikuluan jasotakoari jarraiki."} {"id": 640, "text": "1.- Administrazio-espedientea bideratu, eta, hala badagokio, nahitaezko entzunaldi-izapidea gauzatu ondoren, gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendariak ebazpena emango du prozedurari amaiera emateko. Ebazpena bi hilabeteko gehienezko epean jakinaraziko da, eskaera gizarte-zerbitzuaren arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzan sartzen den egunetik zenbatzen hasita."} {"id": 641, "text": "a) Eskatzaileari telelaguntza-zerbitzuan alta ematea onartu, edo, hala badagokio, ukatu egin zaiola adieraziko du."} {"id": 642, "text": "b) Alta ematearen aldeko ebazpena izanik, zerbitzua jasotzeko eskubidearen titularra den erabiltzaileak ordaindu beharreko prezio publikoa adieraziko da, baita ordainketa-betebeharraren hasiera-data ere."} {"id": 643, "text": "3.- Telelaguntza-zerbitzuan alta eman eta gero, eskatzailearen etxean instalatuko du 15 egun naturaleko epean, jakinarazpen egunetik zenbatzen hasita."} {"id": 644, "text": "Telelaguntza-zerbitzua ematea onartzeko prozeduraren Ebazpenak ez du administrazio-bidea agortzen, eta interesdunek ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean jakinarazpenaren egunaren biharamunetik zenbatzen hasita."} {"id": 645, "text": "1.- Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 50. artikuluan xedatutakoaren arabera, interesdunaren premia larriari erantzuteko premiazko izapidetzearen prozedura aplikatzea erabakitzen bada, prozedura arrunterako ezarritako epeak erdira murriztuko dira."} {"id": 646, "text": "2.- Kasu horietan telelaguntza-ekipoa 3 egun balioduneko epean instalatuko da, aldeko ebazpena ematen den egunetik zenbatzen hasita."} {"id": 647, "text": "Gehienezko epea igaro eta berariazko ebazpena jakinarazi ez bada, interesdunak eskabidea baietsi dela ulertu ahal izango du."} {"id": 648, "text": "f) Zerbitzuaren erabiltzaile-kondizioa onartzea eragin zuten zirkunstantziak aldatzen badira, erabiltzailea telelaguntza-ekipoa behar bezala erabiltzeko ezinduta geratzen bada edo horretarako zailtasun larriak sortzen bazaizkio, esaterako."} {"id": 649, "text": "2.- e) eta f) paragrafoetan jasotako kasuetan, erabiltzailea zerbitzuan baja eman aurretik entzunaldiko izapidea gauzatu beharko da nahitaez, bajaren arrazoiak eta alegazioak aurkezteko epea adieraziz."} {"id": 650, "text": "Telelaguntza-ekipoak Eusko Jaurlaritzaren jabetza izango dira, eta Eusko Jaurlaritzak zerbitzuaren erabiltzaileei lagako dio erabilera baja gertatu arte, une horretan telelaguntza-ekipoa Eusko Jaurlaritzari itzuliko zaiolarik."} {"id": 651, "text": "Dekretu hau indarrean hasi aurretik hasi ziren eta oraindik ebazteke dauden prozedurei, une oro, Dekretu honetan ezarritakoa aplikatuko zaie."} {"id": 652, "text": "1.- Dekretu hau indarrean hastean Arabako Foru Aldundiaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren edo Vitoria-Gasteizko Udalaren telelaguntza-zerbitzuaren erabiltzaile diren pertsonek Eusko Jaurlaritzaren telelaguntza-zerbitzua baliatzen jarraitzeko aukera izango dute, dekretu honetan zerbitzua emateari dagokionez aurreikusitako baldintzetan, dekretu honen 9. artikuluan jasotako hartzaile-profilari lotu edo ez. Ildo horretan, dekretu hau indarrean hastean jarraipenerako, agenden kudeaketarako eta egin beharreko jarduerak oroitzeko etxean aldizkako bisitaldiak jasotzen dituztenek prestazio horiek jasotzen jarraituko dute."} {"id": 653, "text": "2.- Dekretu hau indarrean hasten denean, zerbitzuaz baliatzen ari diren pertsonek ez dute telelaguntza-zerbitzuaren finantziazioan duten parte-hartze ekonomikoaren proportzioa igo beharrik izango, beren baliabide ekonomikoen mailan gerta litezkeen aldaketetatik erator zitezkeen igoerak izan ezik."} {"id": 654, "text": "Lehenengoa.- Abenduaren 28ko 249/2010 Dekretua aldatzea. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta honen erakunde autonomoek prezio publikoen bidez ordaindu ditzaketen zerbitzu eta jardunak zehazten ditu."} {"id": 655, "text": "Eranskineko 8. puntua, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak prezio publikoak zein zerbitzurengatik kobratu ditzakeenari buruzkoa, aldatu da, eta honela geratu da:"} {"id": 656, "text": "Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren esparruan hartzaileen artean mendetasun-arriskuan dauden pertsonak biltzen dituzten gizarte-zerbitzuen xedeetarako, pertsona bat egoera horretan dagoela hartuko da aintzat baldin eta apirilaren 20ko 504/2007 Errege Dekretuak -edo hori ordezkatzen duen arauak- onartutako mendetasuna balioesteko baremoa aplikatuta gutxienez 23 puntu lortzen baditu eta I. mailako mendetasuna badagoela aintzat hartzeko ezarritako 25 puntuko gutxienekora iristen ez bada."} {"id": 657, "text": "Eusko Jaurlaritzan gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen sailburuaren agindu batez zehaztuko dira ba telelaguntza-zerbitzuaren prezio publikoaren zenbatekoa bai Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeko 57. artikuluan xedatutakoari jarraituz aplikatu behar diren salbuespen eta hobariak ere. Agindu horretan zehaztuko dira, halaber, prezioa ordaintzeko modua eta epeak."} {"id": 658, "text": "Gizarte Zerbitzuen arloko eskumena duen zuzendariaren Ebazpenaren bitartez, Dekretu honen eranskinetan bildutako ereduak aldatzeko aukera izango da."} {"id": 659, "text": "Bizikidetza-unitatearen osaera, interesdunaren bizilekuan izena emandako pertsona guztien erroldatze-ziurtagirien bitartez egiaztatua:"} {"id": 660, "text": "Aurrekoa ikusita, eta aurkeztutako datuak egiaztatu eta ebaluatu ondoren, Eusko Jaurlaritzan gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen Sailari honako hau jakinarazi diogu"} {"id": 661, "text": "n Ez dugu uste erabiltzaileak telelaguntza-zerbitzuaren bitartez betetzeko moduko premiarik daukanik."} {"id": 662, "text": "Morgan Creativos telebista, zinema jaialdi eta museoetarako kultur edukietan espezializatutako ikus-entzunezko ekoiztetxea da."} {"id": 663, "text": "Udarako plan lasai baten bila baldin bazabiltza, Arantzazu da zure aukera. Datozen hilabetetan lagunartean edo familian gozatzeko eskaintza berri batekin gatoz: plan borobila bi egun Gipuzkoako zoko berezi honetan bizitzeko\u2026 Hona hemen proposatzen dizuguna:\nArantzazu Parketxera bisita gidatua: natura, kultura eta espiritualtasuna batzen dituen erakusketa honen bitartez, Aizkorri-Aratz Natura Parkeari buruz bitxikeri asko ikasteko aukera egongo da.\nIbilaldia ibilbide irisgarrian zehar: guztion neurrira egindako ibilbide honetan zehar Parketxearen barruan entzun eta ikasitako azalpenen inguruan informazioa zabalduko da, ibilaldi atsegin batez gozatzean gain.\nGaua eta gosaria Arantzazuko aterpetxe berrian: iaz martxan jarri zen aterpetxe berriak instalakuntza modernoak Arantzazuko bista zoragarriekin konbinatzen ditu. Ez dago toki aproposagorik gaua naturan murgildurik eta toki baketsu batean igarotzeko.\nAukeran! Gomiztegira bisita gidatua: Arantzazun aurkitzen den Artzain Eskolan gazta egitearen prozesua ezagutu, artegia bisitatu eta gazta dastatze bat eskainiko da 6\u20ac gehiagoren truke.\nJarduerak nahi eran konbina daitezke bi egunetan zehar bisita gidatuen ordutegiek ahalbidetzen duten heinean. Zatoz Arantzazura pilak kargatzera!"} {"id": 664, "text": "Neguak utzi nahi ez gaituen arren, gorputzak kalera irtetea eskatzen digu eta gainera ate joka daukagu dagoeneko Aste Santua. Aurtengoan natura parkea, artzaintza eta gaztagintza izango dira Arantzazuko jardueren ardatz eta, eskainiko diren bisita gidatu berezien bitartez, gure ingurunea hobeto ezagutzeko aukera egongo da.\nAlde batetik, bisita gidatu bereziak eskainiko dira Arantzazuko Parketxean Aste Santua eta pazko asteko jaiegun guztietan goizeko 11:00etan (ordu beteko iraupenarekin gutxi gora-behera).\nBestetik, urte hasieratik Gipuzkoako parketxeetan egin diren baserrietako bisitekin jarraituko dugu eta Gomiztegi Artzain Eskolan artzaintzaren eta gaztagintzaren sekretuak ezagutzeko aukera eskainiko da oporraldiko 2 larunbatetan (goizeko 10:00etan hasiz, bi orduko iraupenarekin)."} {"id": 665, "text": "1628an, Garc\u00eda de G\u00f3ngora goitizena zeraman idazle batek Historia apologetikoa argitaratu zuen, Nafarroara tubalismoaren mitoa hedatuz. Aragoik eta Gaztelak nafar erresumaren gainean zituzten ustezko eskubideei aurre egitea zen asmoa, eta ez, egungo navarrismoak defendatzen duen gisan, Nafarroako eta Gaztelako batasunari gorazarre egitea.\nHistoria biblikoaren arabera Tubal Jafeten bosgarren semea zen, eta Noeren biloba. Irudian, Jan Brueghel Gaztea-ren margolanean (XVII. mendea), animaliak ontzira sartzen uholde nagusiaren aurretik.\nXVI. mendean, Nafarroan ez zen erresumako historiarik inprimatu. Idatzi bai, batzuk idatzi ziren, batez ere mendearen lehen berrogei urteetan: hortxe ditugu Juan de Jasoren eta Sancho de Alvearren liburuak, biak Genealog\u00eda de los Reyes de Navarra izenburukoak, edo Diego Ramirez Avalos de la Piscinaren Cr\u00f3nica de los muy excelentes Reyes de Navarra; mendearen bigarren erdian, Reta lizentziatuaren Sumaria relaci\u00f3n de los apellidos dugu aipatu beharra. Bakar bat ere ez zen inprimatua izan: guziak eskuizkribu forman hedatu ziren. XVI. mendean inprimatu zen Nafarroako historiarik inportanteena gipuzkoar batek idatzi zuen, Esteban de Garibaik hain zuzen ere, 1571n kaleraturiko bere Compendio Historial-en.\nXVII. mendean, berriz, Nafarroako historia franko dugu: Prudencio de Sandovalen Iru\u00f1eko apezpikuen katalogo-tik (1614) Jose de Moret erresumako kronikagile ofizialaren lan oparoraino, Pedro de Agramont Historia de Navarra mardula atzendu gabe \u2013azken hau ere inprimatu gabe gelditu zen arren\u2013. Eta, segur aski, XVII. mendeko nafar historiografiaren berritze hartan, toki berezia merezi du Nafarroako historia apologetikoak. 1628an Garcia de G\u00f3ngora y Torreblanca goitizena erabiltzen zuen egile batek argitaratua, mendebaldeko probintzietan hedatuak ziren mito batzuk (tubalismoa, kantabrismoa) ekarri zituen Nafarroara, eta konkista azaltzeko \u2013edo, hobeki erranda, hura saihesteko\u2013 eta Gaztelan eta Aragoin zabaltzen ari ziren teoria batzuei buru egiteko, estrategia berria proposatu zuen. Bitxia bada ere, zenbaitek navarrismoaren aitzindari bat ikusi dute Nafarroa euskal historiografiaren eremuan kokatzen duen Garcia de G\u00f3ngoraren lan honetan.\nGarcia de G\u00f3ngoraren Historia apologetikoa liburu militantea da, polemikoa, inguruko historialari guziekin eztabaidan aritzen dena. Liburuaren onespenean, Pedro de Monreal lizentziatuak erraten zuen \u201cerresuma honetan gertatua zela zenbait aduanetan gertatzen dena, ez baitute zaindaririk, haien eskubideak ebasten dizkietela\u201d; eta galdutako eskubide horiek aldarrikatzeko idatzi zuen bere liburua Garc\u00eda de G\u00f3ngorak. Eta hori egiteko, ordura arte Bizkaian eta Gipuzkoan hedatuak ziren zenbait teoria historiko ekarri zituen Nafarroara; horietatik bat interesatzen zaigu orain: tubalismoa.\nEspainiako historiografian, hainbat idazlek Erdi Aroan defendatua zuten penintsulako lehen biztanleak Tubalekin zirela etorriak, Babelgo dorreko hizkuntzen nahasmena gertatutakoan. Tubal, Bibliako kontakizunean, Jafeten bosgarren semea zen, eta Noeren biloba. XVI. mendean, Iberiar penintsulara lehen leinuak Tubalek ekarriak zirelako tradizioari bertze osagai bat gaineratu zioten Juan Martinez de Zaldibia edo Esteban de Garibai bezalako historialari gipuzkoarrek: Tubalek euskara ekarri zuen, eta hizkuntza horrek frogatzen du euskaldunak direla Espainiako biztanlerik antzinakoenak. XVII. mendean, Garc\u00eda de G\u00f3ngorak Nafarroara aldatu zuen teoria hori: \u201cBi hizkuntza mintzatzen dira erresuma honetan\u201d, dio Garc\u00eda de G\u00f3ngorak, \u201ceuskara eta erromantzea, baina euskara da bertan jatorrizkoa eta lehena, Tubal patriarka erresumaren sortzaileak ekarri baitzuen\u201d.\nTubalismoa ez zen soilik jakintsu batzuen josteta. Ondorio politikoak ere bazituen. Nafarrak Tubalen oinordekoak zirela aldarrikatzen zuelarik, Garc\u00eda de G\u00f3ngora erresumaren antzinakotasuna aldarrikatzen ari zen, eta, bidenabar, zilegitasuna kendu nahi zien Gaztelan eta Aragoin 1512ko konkista justifikatzen zuten teoriei.\nGaztelan, XVII. mendean, indarra hartzen ari zen gotizismoa izeneko azalpen historiko zaharra. Erdi Aroan osatua, teoria horren arabera, godoek, erromatarrak lekutu ondoren, historian estreinako aldiz Espainia osoa batzea lortu zuten. Musulmanen konkistaren ondorioz jatorrizko batasun gotiko hura galduta, soilik Gaztelako errege-erreginei zegokien penintsulako lurralde guztiak birkonkistatzeko eskubidea, errege-erregina gaztelarrak baitziren godoen egiazko oinordeko bakarrak. Musulmanen kontrako borrokan Nafarroako edota Aragoiko erresumen eginahala eta laguntza eskertzekoak ziren, baina godoen herentzia Gaztelako errege-erreginei zegokien. Beraz, Fernando katolikoak ez zuen Nafarroa konkistatu, baizik eta, Gaztelako errege zen heinean, zegokion godoen ondasun haren parte bat berreskuratu.\nBertze alde batetik, Aragoiko historialariek, aspalditik, bertzelako narrazio historiko bat zuten osatua, Sobrarbeko erresumarena. Narrazio horretan, musulmanak etorri ondoren, kristauek Sobrarbeko erresuma sortu zuten Pirinioetan, eta, denboraren poderioz, erresuma horretatik Aragoi eta Nafarroa sortuko ziren, baina hau beti haren menpe egona zen, eta jatorrizko Sobrarbeko erresuma mitiko horren parte zen. Nafarroako konkistaz den bezainbatean, Gaztelako gotizismoa eta Aragoiko teoria hau antzeko ondorioetara iristen ziren: Fernando katolikoak ez zuen Nafarroa konkistatu, baizik eta, Aragoiko errege zen neurrian, Sobrarbeko erresumak galdua zuen zati bat birkonkistatu, Sobrarbeko errege-erreginen herentzia berriz ere bereganatu.\nXVII. mendean boladan ziren bi teoria horien aitzinean, tubalismoak bi osagai zituen nafar historialariak erakartzeko. Alde batetik, erresumari antzinakotasun berria ematen zion: bazitekeen Sobrarbeko erresuma zaharra izatea, baina ez euskal jendea \u2013Tubalengandik heldu baitzen\u2013 baino zaharragoa. Eta, bertzetik, euskaldunen jatortasuna ziurtatzen zuen: euskaldunak, godoak ez bezala, penintsulako jatorrizko biztanleak ziren. Tubalen leinukoen ondoan, godoak, azken batean, \u201cjende barbaroa zen, eta ezezaguna\u201d, \u201cGotia probintziatik\u201d etorritako \u201cjende arrotza\u201d. Antzinakotasunari inportantzia handia ematen zion kultura batean, Aragoiko eta Gaztelako ustezko eskubideak berri-berriak ziren, jatorria Tubalengan zuen herriaren aldean.\nXVI, XVII eta XVIII. mendeetan, historialari nafarrek, oro har, ez zuten onartu nahi izan konkista konkista izan zela. Konkistak errege-erregina berriei eskubidea emanen ziekeen foruak deuseztatzeko eta Nafarroan nahi zuketen gobernu forma ezartzeko. Eta hain zuzen ere hori saihesteko, erresumako historialariak bertzelako azalpenak asmatzen ibili ziren: errestaurazioa, XVI. mendean; zuzenbidearen kontrako okupazioa, XVIII. mendean \u2013Francisco Aleson kronistaren eskutik\u2013. XVII. mendean, Gaztelatik eta Aragoitik errestaurazio arriskutsu batzuk proposatzen ari zirela, Garc\u00eda de G\u00f3ngorak borondatez amore ematearena proposatu zuen. Konkistaren izaera ukatzearen ondorioa argi zegoen: errege-erregina berriek \u201caitzineko errege-erreginek bezala, nafarren foru eta askatasuna errespetatu behar dituzte\u201d. Historia apologetikoarena, tubalismoaz ari zela edo konkistaz ari zela, diskurtso politikoa baitzen, helburu politikoak zituena. Asmoa ez zen, Ostolazak uste duen bezala, Nafarroaren eta Gaztelaren arteko batasunari gorazarre egitea; asmoa zen, batetik, Gaztelaren eta Aragoiren ikuspuntutik konkista justifika zezaketen narrazio historikoei buru egitea, eta, bertzetik, konkista horretatik etor zitezkeen ondorio txar batzuk saihesteko argudio historikoak eskaintzea.\nErran bezala, Garc\u00eda de G\u00f3ngora y Torreblancaren Historia apologetikoa liburu polemikoa izan zen, eta lan militantea. Eta testuan pixka bat sakonduz gero, militantzia horren nondik norakoak ikusten ahal ditugu. Eta azaleko antzekotasunak antzekotasun, urrun dago, zinez urrun, gaurko navarrismotik.\nAsisko Urmenetak sortu duen azken komikia parodia satirikoa da. Intzura Handia uhartean kokatu du istorioa, Euskal Herriaren erdigunean dagoen Bidasoa ibaiaren bokalean. Bertan bizi dira Defoeren pertsonaiak. Robinson Crusoe nagusituko da irlaz eta birbataiatu egingo du Faisan(e)s Island gisa. Haren aurkezpena egin zuen Donapaleu uztailean.\nGaztelua itxurako eraikinaren gainean, zuzenean mailu pneumatikoarekin aritu izan dira langileak baina lanak eteteko erabakia hartu du Iru\u00f1eko Udalak, eta aztarnak ikertuko dituela adierazi du.\nHainbat ekitaldi antolatu dute abuztuaren 15ean Orreagako guduaren omenez. Iru\u00f1ea suntsitu ondoren, baskoiek Karlomagnoren tropei egindako erasoa gogoratuko dute ekimenetan.\nGaztelak Nafarroako erreinua militarki konkistatu ondoren, juridikoki anexionatu zuela 500 urte igaro dira. Urtero egiten den Noaingo martxan oso presente eduki zuten data hori.\nLudwig Mies van der Rohe arkitekto eta diseinugileak Rosa Luxemburg eta Karl Liebknecht iraultzaile espartakisten omenez adreiluzko oroitarri bat eraiki zuen Berlinen, Fiedrichsfeldeko hilerrian, 1926an.\nHizkunek antolatutako Roldan Jimenoren hitzaldia Zaldiko Maldiko elkartean, Iru\u00f1ean 2012ko urriaren 17an.\nHizkunek antolatutako Asisko Urmenetaren hitzaldia Zaldiko Maldiko elkartean, Iru\u00f1ean 2013ko otsailaren 2an."} {"id": 666, "text": "Errusiako iraultzak aurtengo azaroan 100 urte egin behar dituela aprobetxatuz, O\u00f1atin gaiari buruzko jardunaldiak prestatu dituzte. Eta haiek iragartzeko, film labur umoretsu hau prestatu dute."} {"id": 667, "text": "Dabilen harriari so. Azukre koxkorrak Ruper Ordorikarentzat ikuskizunaren kronika. Martxoaren 14an, Bilboko Kafe Antzokian. Loraldiaren baitako ekitaldia.\nLoraldiak euskal kulturaren mitoak omentzeko duen joerari eutsi dio 2018ko edizioan eta martxoaren 14ko gauean Ruper Ordorikaren txanda izan zen. Asteazkena izanik, publiko urria espero izango zuen norbaitek, baina kontrakoa izan zen: Kafe Antzokia lepo beteta, jende andana Ruperren abesti ezagun zein ezezagunak entzuteko desiatzen. Ruperrek badu magia berezi bat, haren gitarraren nota soil batek txinparta pizten du, \u201cbaietz nik ondokoak baino hobeto ezagutu kanta honen hitz guzti-guztiak\u201d.\nBaina, kasu, Ruperren gitarra ez zen Bilboko Kafe Antzokian izan. Ruper Ordorika ez baitzen azaldu Ruper Ordorikari eskainitako omenaldi-kontzertu-ikuskizun hartan. Bai, ordea, haren bidelagun izandakoak eta euskal musikaren panoramako ahots freskoak nahiz beteranoak. Bizpahiru pieza jo zituen bakoitzak, Ruperren abestien bertsioak denak, eta jendea aho zabalik utzi zuten. Musikariei lekua egin baino lehen, Fermin Etxegoien agertu zen oholtzan, \u201cmusikari domestikoen\u201d ordezkari. Azken batean, nork ez du abestu noizbait Ruperren kantaren bat etxeko intimitatean?\nMusikarako dohain zalantzagarriak gorabehera, Etxegoienek publikoa berotzen jakin zuen, etortzeko zegoenerako. Ixiar Orejak berragerpen labur bezain intentsoa egin zuen, Bide Ertzean-eko kideek lagunduta eta Mikel Urakenen ahots distortsionatuak beste dimentsio batera eraman zuen Ruperren errepertorioa (rupertorioa alegia).\nMiren Narbaizaren hiru bertsioek MICE proiektu berrirako landu duen estiloaz gozatzeko balio izan zuten. Arimadun estiloa, arimadun kantak interpretatzeko. Amaitzeko, Ken Zazpi igo zen agertokira. Eta bai, azkenean Zaindu maite duzun hori entzun genuen, inork zalantzarik bazuen. Ruperren kantak halako epikotasun batekin jo zituzten, Ken Zazpik ohi duen eran.\nHala ere, gaueko animatzaile nagusia ez zen musikaria. Errespetuzko txaloz hartu zuen publikoak Bernardo Atxaga, eta gozamenezko burrunba batekin agurtu. Bere nobeletatik, oroitzapenetatik zein inguruko gertakarietatik itxurazko loturarik gabeko elementuak hartuta istorio zirikatzaile harrigarria osatu zuen, bizi-bizi, umorez. Noizean behin hitzaldia eten beharrean izan zen, publikoaren algarek eta oihuek kutsatuta. Ruperren kantak gogoan iltzatuta eraman genituen etxera, eta Atxagak piztutako irribarrea ahotik ezin ezabatuta.\nLoraldia Festibala amaitu eta \"erabateko arrakasta\"-tzat jo dute antolatzaileek. Bost astetan Bilbo \"euskarazko sormenaren erdigune\" bihurtu dela azpimarratu dute, bai eta ikuslegoaren harrera ona ere. Ikuskizun gehienetan eserleku-kopuruaren %80 baino gehiago bete da eta guztira 8.000 ikusle hurbildu dira Loraldia Festibalera.\nLoraldia Festibalaren barruan, martxoaren 16an Lutxo Egia idazleak eta Mikel Inunziaga musikariak eskainitako\nRen\u00e9 Le Henaff zuzendariak hiru dimentsioen teknikarekin esperimentatzeko Euskal Herrian grabatu zuen filma aurkitu du Josu Martinez zinegile eta ikerlari bilbotarrak. Euskadi filmaren lau emanaldi egingo dituzte martxoan, Bilbon, Iru\u00f1ean, Donostian eta Baionan.\nEuskal kulturaren udaberriko hitzordua hastear da Bilbon. 30 emanaldi eta 150 sortzaile baino gehiago bilduko ditu 32 egunetan. \u201cBerritzailea eta bizigarria\u201d egiteko asmoa dute antolatzaileek.\nEuskal kultura ikustaraztea da festibalaren helburua. Apirilaren 9tik 24ra hamaika ekitaldi izango da Bilboko hainbat txokotan."} {"id": 668, "text": "Calabria eskualdeko Riace herrian eman zioten amaiera Mugak Zabalduz karabanako ekintzaileek Italiako ibilbideari. Joan den zapatuan, hilaren 21ean, hurbildu ziren herri horretara, bertakoek darabilten harrera-esperientzien nondik norakoak ezagutzera.\nItaliako, Frantziako eta Mugak Zabalduz Karabanako 4.000 pertsonatik gorak parte hartu zuen atzo Ventimiglian (Italia) egindako nazioarteko manifestazioan. Horretan, migranteek europar bizileku-baimena eskuratu ahal izateko eskubidea aldarrikatu zuten, besteak beste.\nBesteak beste, Ventimiglia, Sizilia eta Riacera bisitatuko dituzte, \"Europako mugetan eskubideak urratzen direla salatzeko\"."} {"id": 669, "text": "Euskal Herriko V. Ikus-entzunezkoen Rallya, `Kameratoia\u00b4, abenduaren 12an izango da Bermeon. Azken urteotan bezalaxe, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta Bermeoko Udalak antolatu dute bosgarren edizio hau ere, eta azaroaren 30era arte zabalik dute izena emateko epea.\nLehiaketaren helburua gazte euskaldunen sormena bultzatzea da eta, horretarako, argazki-rallyen mekanika ikus-entzunezkoen mundura ekarri dute.\nPartehartzaileek egunean bertan ezagutuko dute landu beharreko gaia eta euren ekoizpenetan derrigorrez agertu behar duten Bermeoko zenbait ezaugarri, eta 10 orduko epea dute (9:00etatik 19:00ak arte) hiru minutuko bideo baten istorioa asmatu, irudiak grabatu, editatu eta jendaurrean aurkezteko.\n- Partehartzaileek eraman behar dituzte grabazio eta ediziorako beharrezko aparailu guztiak: ordenagailua, kamera, euskarri digitalak, kargadoreak, kableak\u0085 etab.\nHonezkero gogoz dabilenarentzat albiste ona izango da ordainsariak primerakoak direla jakitea: 1.500 euro onenarentzat, 1.200 euro bigarrenarentzat eta 900 euro hirugarrenarentzat. Gainera, sortutako pieza guztiak Creative Commons Aitortu \u0096 Partekatu lizentziapean zabalduko ditu antolakuntzak, edozeinek edukiok hedatu eta berrerabil ditzan, beti ere jatorrizko egileak aipatzeko eta eratorritako lanak baldintza berdinetan partekatzeko betebeharrarekin. Bestalde, Topaguneak Kameratoian sortutako hainbat bideo herriz herri doan Film Laburren Zirkuituan txertatu ohi ditu.\nAzken lau urteotan 478 lagunek hartu dute parte eta, guztira, euskarazko 73 ikus-entzunezko sortu dituzte. Zerrenda horri zure izen-abizenak eta ekoizpena gehitu nahi badizkiozu, garaiz zabiltza gazte! Azaroaren 30a izango baita izena emateko azken eguna.\nLehiaketaren oinarriak, aurreko edizioetako lanak eta izena emateko orria http://www.kameratoia.com web gunean dituzu ikusgai."} {"id": 670, "text": "2018/08/16 STEM Planetak bultzatutako Biogalaxy taldeak biologia sintetikoaren inguruan prestatzen ari den lana beste gazte batzuekin partekatuko du Bartzelonan, Bostongo iGEM jardunaldian parte hartu aurretik (pdf)"} {"id": 671, "text": "2018/01/29 Planeta STEM proiektua aurkeztu da, ikasleen artean zientziarako bokazioa sustatzea xede duena, batez ere nesketan"} {"id": 672, "text": "Pertsona askok, beren buruaren askatasunaz baliatzerakoan, harreman-talde afektibo eta sexual iraunkorrak eratzen dituzte, ezkontza-kontratu bidez gauzatzera iritsi gabe, edo araubide horretara lotzerik nahi ez dutelako, edo, sexu bereko bikoteak izateagatik, ezkontzeko aukerarik ez dutelako. Elkartze horiek benetako familia-guneak sortzen dituzte, gaur egun inolako arautze juridikorik ez dutenak, zuzenbidearen babesik ezaren eraginez gatazkak epai bidean jartzen diren kasuetan epaileek eta auzitegiek emandako interpretaziora mugatuta."} {"id": 673, "text": "Berezia da bi gizonek edo bi emakumek osatutako bikoteen familia-motek jasaten duten babesik eza, bereizkeria jasaten baitute bestelako bikoteen aldean, egindako aukera afektibo eta sexuala beste edozein aukera bezain zilegi izan arren, ordenamendu juridikoak ezkontzako ateak ukatzen dizkielako, eta gizon batek eta emakume batek osatutako bikote ezkongabeen eskubide berberen gozamena ukatzen dielako zenbait kasutan."} {"id": 674, "text": "Espainiako Konstituzioko 39. artikuluan aipatzen da agintari publikoen betebeharra familiari gizartean eta ekonomian babesa bermatzeko eta babes juridikoa emateko. Artikulu horretan ez da aipatzen familia-eredu jakin bat, ez eta eredu nagusi bat ere; beharrezkoa da, beraz, familia ulertzeko moduaren gainean interpretazio zabala egitea, egungo gizartearen egoerarekin eta Konstituzioko gainerako artikuluekin bat etorriko dena, batez ere 9.2 artikuluarekin (agintari publikoen betebeharra da norbanakoaren eta norbanakoak elkartzen direnean sortutako taldeen askatasuna eta berdintasuna lortzeko baldintzak sustatzea), 10.1 artikuluarekin (ordena politikoaren eta bake sozialaren oinarri dira pertsonaren duintasuna eta nortasunaren garapen askea), eta 14. artikuluarekin (espainiarrak berdinak dira Legearen aurrean, eta ezin da gailendu inolako bereizkeriarik ez jaiotza, arraza, sexu, erlijio edo iritziarengatik ez norbanakoaren zein gizartearen beste edozein izaera nahiz gorabeherarengatik ere)."} {"id": 675, "text": "Bereizkeriarik ezaren printzipioa hautsi egiten da, batez ere, homosexualen kasuan, ezkontzeko eskubidetik baztertuta uzten direlako, nahiz eta bazterkeria hori Konstituzioko testuan agertu ez. Bereizkeria hori, halaber, ekimen hauen guztion kontrakoa da: Europako Kontseiluko Parlamentu Batzarrak homosexualen eskubideei buruz onartutako 1981eko urriaren 1eko erabakiaren kontrakoa, eta erabaki hori bere egin zuen Eusko Legebiltzarrak 1982ko maiatzaren 28an onartutako legez besteko proposamen baten bidez; 1984an Europako Parlamentuak onartutako erabakiaren kontrakoa, Europar Batasunean gizarte-errealitateak izandako bilakaera jasotzeaz aparte gayen eta lesbianen berdintasuna sustatzeko neurriak hartzearen aldeko lehenengo ekimena onartu baitzen; Europako Kontseiluaren 1988ko maiatzaren 7ko erabakiaren kontrakoa, izatezko bizikideen arteko ezkontza-kontratuen eta itunen eraginkortasuna onartzeko eskatzen baitu; Europar Batasuneko homosexualen eskubideen berdintasunari buruzko Europako Parlamentuaren 1994ko otsailaren 6ko erabakiaren kontrakoa, berretsi egin baitzen herritar guztiek tratu berdina jasotzeko eskubidea dutela beren joera sexuala alde batera utzita, eta Batasuneko estatuei eskatu baitzitzaien utz ziezaiotela joera homosexualeko pertsonei tratu desberdina emateari bai xedapen juridikoetan bai administraziokoetan, eta erabaki hori bere egin zuen Eusko Legebiltzarrak 1995eko ekainaren 23an onartutako legez besteko proposamen baten bidez; eta Europar Batasuna eratzeko itunak aldatzen zituen Amsterdamgo Ituneko 13. artikuluaren kontrakoa, hain zuzen ere artikulu horrek ahalmena ematen baitio Kontseiluari sexu-joera dela-eta dagoen bereizkeriaren kontra borrokatzeko. Aipatutako 13. artikulu hori \"Printzipioak\" izeneko zatian dator itunaren baitan, eta esan nahi du berebiziko garrantzia duela Europar Batasuneko lege-eremu osorako. Europako Kontseiluko Parlamentu Batzarrak 2000ko irailaren 26an gomendioa egin die Kontseiluko kide diren 41 estatuetako gobernuei neurriak har ditzaten pertsona homosexualen aurkako bereizkeria baztertzeko."} {"id": 676, "text": "Gure ordenamendu juridikoak dagoeneko jaso ditu zenbait kasu ezkontza-elkarteen antzeko afektibitate-harreman egonkorrez elkartutako bikoteei ezkontideen pareko egoera onartzeko, zehazki adopzioari, hiri-errentamenduei, asilo-eskubideari, arlo penaleko zenbait xedapeni edo gizarte-prestazioei buruz."} {"id": 677, "text": "Hala ere, ordenamenduan badira zenbait lege-xedapen ezkontzan oinarritutako ohiko familia-eredutik bestelakoak diren ereduen aurkako bereizkeria egiten dutenak, ez baitute kontuan hartzen Konstituzioko 32. artikuluan ezkontzeko eskubidea jasotzen denean ez ezkontzeko eskubidea ere jasotzen dela, baita beste familia-eredu bat aukeratzeko ere, eta eskubide horretaz baliatzeak ez duela zertan legearen aurrean tratu txarragorik sortu. Konstituzioko testuan debekurik edo mugarik egon ez arren sexu bereko pertsonen artean ezkontzeko, praktikan, hala ere, eragotzi egiten zaie eskubide horretaz baliatzea bi emakumek edo bi gizonek osatutako bikoteei."} {"id": 678, "text": "Euskal Autonomia Estatutuko 9.2 artikuluan ezartzen denez, euskal agintari publikoek herritarren oinarrizko eskubideak eta betebeharrak egoki betetzea zaindu eta bermatu behar dute, baita norbanakoaren eta norbanakoak elkartzen direnean sortutako taldeen askatasuna eta berdintasuna benetakoak eta eraginkorrak izatea lortzeko baldintzak sustatzeko eta oztopoak kentzeko beharrezko neurriak hartu ere, herritar guztiek Euskadiko politika, ekonomia, kultura eta gizarteko bizitzan parte har dezaten erraztasunak emanez. Estatutuko 9.1 artikuluak a) eta b) idatz-zatietan adierazten duenez, euskal agintari publikoek herritarren oinarrizko eskubideak eta betebeharrak egoki betetzea zaindu eta bermatu behar dute, eta bizi-baldintza hobeak lortzeko politika bultzatu behar dute bereziki."} {"id": 679, "text": "Euskal Autonomia Erkidegoak, Autonomia Estatutuko I. tituluan jasotakoaren arabera, izatezko bikoteen egoeran eragina duten hainbat gairi buruzko eskumenak ditu, hala nola Euskadi osatzen duten lurralde historikoentzat berezkoa den idatzizko zein ohiturazko Foru Zuzenbide Zibila eta Zuzenbide Zibil berezia zaindu, aldatu eta garatzekoa, eta bere eraginpeko lurralde-eremua finkatzekoa (10.5 artikulua); adingabeak babestu eta horien tutoretza egiteko erakunde eta establezimenduen antolaketa, araubidea eta jarduteko modua; barne-osasuna (18.1 artikulua); eta, bereziki, gizarte-laguntza (10.12 artikulua). Beharrezkoa da, beraz, Zuzenbide positiboan berariaz aipatzea ohikoak ez diren familia-ereduak askatasunez eratzeko bereizkeriarik ezaren printzipioaren aplikazioa, Euskal Autonomia Erkidegoaren legedia interpretatu eta aplikatzerakoan inoren aurka bereizkeriarik egin ez dadin beraren familia-mota dela-eta; berdin izango da familia horren jatorria seme-alabatasuna, ezkontza edo bi pertsonaren arteko elkartze afektibo edo sexuala izatea, direla pertsona horiek sexu berekoak zein desberdinekoak."} {"id": 680, "text": "Lege honek egungo legedian bizirik dirauten bereizkeria guztiak gainditzeko bidean aurrera egin eta horretan lagundu nahi du, familiako kideen izaera edo gorabehera pertsonal edo soziala bada bereizkeriaren oinarri, gure gizarte-inguruaren kulturan onartutako afektibitate- eta sexualitate-adierazpide ugarien arabera ulertuta familia; eta horrekin batera Konstituzioan bereizkeriaren aurka, nortasuna askatasunez garatzearen alde eta familiaren babes sozial, ekonomiko eta juridikoaren alde aipatzen diren printzipioen arau bidezko garapena hobetu nahi da, araudia gizarteak historiako une bakoitzean bizi duen egoerara egokituta."} {"id": 681, "text": "Ondorioz, lege honen helburua, batez ere, pertsona askok beren nortasuna garatzen lagunduko dien familia-eredua aukeratzean jasaten duen lege-diskriminazioa desagerraraztea da; aukera afektibo eta sexual guztiak errespetatuko dituen esparru bat sortu nahi da, aniztasun, berdintasun eta askatasun printzipioak errespetatuta. Helburu horiek lortzeko, lehenengo kapituluko artikulu batean ordenamendu juridikoa interpretatu edo betearazteko orduan bakoitzak aukeratutako familia-moduagatik edo joera sexualagatik inolako bereizkeriarik egitea debekatu da. Artikulu hori garrantzi berezikoa da unibertsala izateagatik."} {"id": 682, "text": "I. kapituluan bertan legearen ezarpen-eremua zein izango den zehaztu da; izan ere, bikotekideetako batek administrazio-egoitza Autonomia Erkidego honetan baldin badauka, legeko eskubideak aitortuko zaizkio bikoteari, inolako bereizketarik egin gabe Estatukoen eta atzerrikoen artean. Horrekin batera, legearen arabera bikote hitzaz zer ulertuko den zehaztu, bikotetzat hartzeko zein baldintza bete beharko diren finkatu eta legeak berak sortutako Izatezko Bikoteen Erregistroa arautu du, oinarrizko printzipioetan. Erregistro hori garrantzi handikoa da, izen-emateak bikotea eratzeko balio duelako, hain zuzen ere legeak aitortutako eskubideak eskuratu nahi ez dituzten bikoteak ez daitezen beren borondatearen aurka legeko eskubide eta betebeharren menpe geratu."} {"id": 683, "text": "II. kapituluan, hain justu ere, erregistroan izena ematen duten bikoteek zein eskubide eta betebehar izango dituzten arautu da. Testuak oinarri duen printzipioaren arabera, bikotekideek askatasunez egindako hitzarmenei balioa eman nahi zaie, eta, hitzarmen horiek akatsen bat baldin badute edo ez baldin badira baliozkoak, orokorrean erregelamendu bidez ezarriko diren klausulek diotenari heldu ahal izango diote; eta horretan, gainera, aurreikuspen batzuk egin dira, seme-alabarik izanez gero, horiek babesteko, bai eta, bikotea desegitean edo bikotekide bat hiltzen bada, babes gutxien duen aldea babesteko ere."} {"id": 684, "text": "III. kapituluan adingabekoen adopzioa edo horiek familian hartzea arautu da, baita izena eman duten bikoteek zein oinordetza-erregimen izango duten ere. Lehenengo kasuan, gaur egun bi gizonek edo bi emakumek osatutako bikoteek baino jasaten ez duten bereizkeria desagerrarazi nahi da, kasu horietan ukatzen baitu egungo ordenamendu juridikoak haurrak elkarrekin adoptatu edo familian hartzea. Bigarren kasuan, legeak maila berean jarri ditu erregistroan izena emango duten izatezko bikoteak eta ezkontideak, Foru Zuzenbide Zibilean oinordetza-erregimenari buruz esaten direnetan; horrekin batera, gaur egungo legedian oinordetzako zein aukera dauden ere aipatu da."} {"id": 685, "text": "IV. kapituluan, aurreikuspen batzuk egin dira EAEk dituen eskumenen barruan, Zuzenbide publikotik bereizkeria desagerrarazteko, eta, horretarako, ezkondutako bikoteak eta bestelako bikoteak maila berean jarri dira zerga, funtzio publiko, osasun, familiako bitartekaritza eta zenbait administrazio-izapideren arloan. Lan arloan eta Gizarte Segurantzarenean ere beste horrenbeste egin da, Euskal Autonomia Erkidegoak gaur egun esparru horretan dituen eskumen urrien eremuan."} {"id": 686, "text": "V. kapitulua lege honetan arautzen den bikote-modua amaitzeari buruzkoa da; zergatik gerta daitekeen eta zein ondorio izango dituen zehaztu du. Bi aldeak ados jarrita edo aldeetakoren batek erabakita amaitzen bada bikotea, prozedura azkar eta erraza erabili ahal izango da, baina segurtasun juridikoaren printzipioa ere zainduko da, ezin izango baita inolako izen-ematerik baimendu aurrekoa bertan behera utzi arte edo ezkontza desegin arte. Horrela, eta kontuan izanda legean Bikoteen Erregistroa arautzen duten artikuluetan aipatzen denez erregistro hori gainontzeko era bateko zein besteko erregistroekin lotuta egongo dela, asmo txarrik gabe edo asmo txarrez gertatutako bikoizketak saihestuko dira."} {"id": 687, "text": "1.\u2013 Lege honen helburua da izatezko bikotea eratzea erabakitzen duten pertsonei aplikatzeko lege-erregimena arautzea."} {"id": 688, "text": "2.\u2013 Euskal Autonomia Erkidegoaren legedia interpretatu eta aplikatzerakoan, ezin izango da bereizkeriarik egin inoren aurka beraren familia-mota dela-eta; berdin izango da familia horren jatorria seme-alabatasuna, ezkontza edo bi pertsonaren arteko elkartze afektibo edo sexuala izatea, direla pertsona horiek sexu berekoak zein desberdinekoak."} {"id": 689, "text": "1.\u2013 Lege hau aplikatzeko, izatezko bikotea da bi pertsonaren arteko elkartze askearen ondorioa; pertsona horiek adinez nagusi edo adingabeko emantzipatuak izan behar dute, gaitasun osoa izan behar dute, eta ezin dute euren artean lerro zuzeneko odol- edo adopzio-ahaidetasunik eduki, ez eta alboko lerroko bigarren mailako odol-ahaidetasunik ere. Harreman sexual edo afektiboa izan behar dute elkarren artean, eta berdin izango da pertsona horiek sexu berekoak edo desberdinekoak izatea. Gainera, bikoteko kideek, ez batak ez besteak, ezin dute ezkontza edo izatezko bikotearen bidezko loturarik izan beste inorekin ere."} {"id": 690, "text": "2.\u2013 Lege honetako xedapenak 3. artikuluan eta ondokoetan zehazten den eran eratutako izatezko bikoteei aplikatuko zaizkie. Horrela, bada, izena eman ahal izateko, bikotekideetako batek behintzat Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean eduki behar du egoitza, eta ez da begiratuko beste bikotekideak zer herritartasun duen."} {"id": 691, "text": "1.\u2013 Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroa sortuko da, eta hor izena ematen duten bikoteak legez eratu direla joko da; beraz, izena ematen ez duten bikoteei ez zaie lege hau aplikatuko."} {"id": 692, "text": "3.\u2013 Udal-erregistroak dituzten herrietan egiten diren izen-emateek eraketa-ondorio berbera izango dute, baldin eta izena ematerakoan lege honetan ezarritako eskakizunak bete badira; Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroak egiaztatuko du eskakizun horiek bete direnetz."} {"id": 693, "text": "1.\u2013 Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroa sortzen da, eta unean-unean haren kudeaketaren ardura duen sailaren menpean egongo da; erregistro horrek administrazio-erako kudeaketa izango du eta era deszentralizatuan jardungo da."} {"id": 694, "text": "2.\u2013 Erregistroaren xedea da izatezko bikoteen eratze- eta amaitze-deklarazioak jasotzea; bikoteak ezarri ahal izango dituen ekonomia- eta ondare-erregimena arautzeko hitzarmen eta itunak ere jasoko dira."} {"id": 695, "text": "3.\u2013 Izena emateko eskabidearekin batera, bikotekideek, izena emateko nahia adierazi ez ezik, 2.1 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzen dituztela egiaztatu ere egin beharko dute; gainera, bikotearen bizilekua adierazi beharko dute."} {"id": 696, "text": "4.\u2013 Bikoteko kideetako edozeinek eskatuz gero, edo legezko interesa egiaztatzen duen edozeinek nahiz epaile eta auzitegiek eskatuz gero, erregistroak izen-ematearen ziurtagiria egin eta eman beharko du."} {"id": 697, "text": "5.\u2013 Egin dituzten izen-emateak jakinarazi beharko dizkiote udal-erregistroek Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroari, eta bikotekideek sinatutako hitzarmen eta itunak adierazi beharko dituzte jakinarazpen horietan; egindako izen-emateen bertan behera uzteak ere jakinarazi beharko dizkiote, bai eta horien aldaketak ere, bizilekuari edo hitzarmen edo itun arautzaileari eragiten badiote."} {"id": 698, "text": "7.\u2013 Erregelamendu bidez ezarriko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren egitura eta jardunbidea."} {"id": 699, "text": "1.\u2013 Izatezko bikoteko kideek beren elkartzearen ondorio diren harreman pertsonal eta ondarezkoak arautu ahal izango dituzte agiri publiko edo pribatuaren bitartez, eta bakoitzaren eskubide eta betebeharrak zehaztuko dituzte hor, bai eta bikotea deseginez gero eman beharreko ordain ekonomikoak ere."} {"id": 700, "text": "2.\u2013 Ezingo da hitzartu izatezko bikotea aldi baterako eratzea, ez eta haren eraketa baldintzaren baten menpe ezarri ere. Administrazio publikoek ez dituzte erregistroan jasoko edozein bikotekideren oinarrizko eskubide eta askatasunak hautsi litzaketen itunak."} {"id": 701, "text": "Bikoteek, berariazko hitzarmen bat egin ezean, badute era orokor batez ezarritako klausulei heltzea. Klausula orokor horietan honako alderdi hauek egongo dira aurreikusita:"} {"id": 702, "text": "1.\u2013 Etxebizitzari eusteko eta gastu erkideetarako egin beharreko ekarpenak, baliabide ekonomikoak jarriz edo norberaren lanaren bidez. Gastu erkideetarako ekarpen izango dira etxeko lanak; orobat, beste bikotekidearen lanbide edo enpresan laguntza pertsonal edo profesionala ematea, ordaindu gabe edo behar bezala ordaindu gabe egiten denean; baita norberaren jarduera edo ondasunetatik datozen baliabideak ere, bakoitzaren diru-sarreren araberakoak, edo, bakoitzaren diru-sarrera horiek nahikoa ez badira, bakoitzaren ondarearen araberakoak. Ez dira gastu erkidetzat joko bikotekide bakoitzaren ondasunak aldezteak edo kudeatzeak eragindakoak, eta bikoteko kideren baten interes hutsekoak direnak ere ez, oro har. Bikotekideetako inork ezingo du ondasun erkideen gaineko bere eskubidea besterendu, kargapetu edo, oro har, eskubide horretaz xedatu, baldin eta horrek eskubide horren erabilera beste bikotekidearen baimenik gabe erabiltzeko aukera badakar."} {"id": 703, "text": "a) Behar bezalako mantenurako bikotekideren batek behar izan lezakeen aldizkako pentsioa, egoera hauetakoren bat gertatuz gero:"} {"id": 704, "text": "1.\u2013 Bikotean elkartzeak diru-sarrerak eskuratzeko gaitasuna gutxitzea eragin izana pentsioa eskatzen duenari."} {"id": 705, "text": "b) Ordainik jaso gabe edo behar besteko ordainik jaso gabe bikotearen etxebizitzarako edo beste bikotekidearentzako lan egin duen bikotekideak jaso beharko duen ordain ekonomikoa, baldin eta lan horrengatik bidegabeko aberastea eragin bada, bien ondareen artean desberdintasuna sortuz."} {"id": 706, "text": "c) Kideetako baten heriotzagatik edo heriotza-deklarazioarengatik bikote-harremana amaitzen denean, bizirik gelditzen den bikotekideak edukiko duen eskubidea etxeko arreoaren jabetzarako eta heriotzaren ondoko urtean zehar etxebizitza erkidea erabiltzeko, baldin eta bien artean elkarbizitza egon bazen eta nahitaezko oinordekoen seniparteari kalterik eragiten ez bazaio. Ez du eskubide hori izango izatezko bikote berria eratzen badu edo ezkondu egiten bada."} {"id": 707, "text": "Bikotekideek, biek batera, indarrean dagoen legediaren arabera, adingabeak hartu ahal izango dituzte familian, ezkondutako bikoteen eskubide eta betebehar berdinekin."} {"id": 708, "text": "1.\u2013 Sexu bereko pertsonek osatutako bikoteko kideek, biek batera, adoptatu egin ahal izango dute, sexu desberdineko pertsonek osatutako bikoteen eta ezkondutako bikoteen eskubide eta betebehar berdinekin."} {"id": 709, "text": "2.\u2013 Bikoteko kide baten seme edo alaba biologikoak zein adopzio bidezkoak eskubidea dute bikoteko beste kideak adopta ditzan."} {"id": 710, "text": "Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren uztailaren 1eko 3/1992 Legeak ezarritako ondorioetarako, izatezko bikoteak ezkondutako bikoteen parekotzat hartuko dira. Horrela, bada, oinordetza-erregimenari dagokionez, eta kasuan-kasuan aplikatzekoa den foru-zuzenbide zibilaren arabera:"} {"id": 711, "text": "1.\u2013 Kideetako bat hiltzen denean bizirik irauten duenak ondasun erkide guztien gozamena eduki dezan hitzartu ahal izango dute."} {"id": 712, "text": "2.\u2013 Elkarren artean ondasun guztiez xedatu ahal izango dute agiri bakar batean, testamentu mankomunatu edo elkarrekikoaren bidez, eta biek ezeztatu edo aldatu egin ahal izango dute testamentu hori."} {"id": 713, "text": "Euskal Autonomia Erkidegoak dituen araugintzako eskumenen barruan, izatezko bikoteek ezkondutako bikoteek duten zerga-tratamendu bera izango dute."} {"id": 714, "text": "Izatezko bikotea osatzen duten pertsonak ezkontideak bezalakoak izango dira Euskal Funtzio Publikoaren Legean eta Euskadiko funtzionarioen estatutua arautzen duten arauetan esaten direnetarako, hain zuzen ere lizentzia, baimen, administrazio-egoera eta lanpostuak betetzeari dagokionez."} {"id": 715, "text": "Bikotea osatzen dutenak ados jartzen ez badira, familientzako bitartekaritzaz baliatu ahal izango da biek nahi baldin badute, aukera hori arautzen duen araudiarekin bat."} {"id": 716, "text": "Osasun-zerbitzuetan, izatezko bikotea osatzen dutenek osasunaren arloko araudiak ezkontideei eta senitartekoei aitortutako eskubide berak izango dituzte; era berean, eskubidea izango dute beren bikotekideen diagnostikoari, pronostikoari eta tratamendurako aukerei buruzko informazio ulergarria, osoa eta etengabea jasotzeko \u2013ahoz eta idatziz\u2013, baita organoak eman eta organook ateratzeari buruzko informazioa jasotzeko eta lekukotasuna adierazteko ere."} {"id": 717, "text": "Osasun arloko esku-hartzeren bat dela-eta gaixoaren aurretiazko baimen idatzia behar bada eta gaixo horrek erabakiak hartzeko gaitasunik ez badu, izatezko bikotea osatzen dutenek osasun arloko legediak euskal osasun publikoaren erabiltzaileen ezkontide eta senitartekoei aitortutako eskubide berak izango dituzte."} {"id": 718, "text": "Zaharrentzako egoitzek, nola publikoek hala pribatuek, ezkontzaz elkartutako bikoteei ematen zaien trataera bera emango diete izatezko bikoteei, bai egoitzetan sartu bai han bizi eta zerbitzuak baliatzeari dagokionez, gelak erabiltzea barne, bai eta egoitzako beste instalazio batzuk elkarrekin erabili ahal izateari eta egoitza erabili eta bertan egoteko beste edozein baldintzari dagokionez ere."} {"id": 719, "text": "Izatezko bikotea osatzen duten kideetakoren bat hil egiten baldin bada, beste kideak gorpua identifikatu, eskuratu, lur eman, hildakoaren objektuak jaso eta beharrezko diren gainerako izapide eta kudeaketa-lanetan parte hartu ahal izango du, ezkonduek egiten duten baldintza beretan."} {"id": 720, "text": "Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, bere eskumenez baliatuta, egin beharrekoak egingo ditu izatezko bikoteek \u2013sexu berekoak nahiz desberdinekoak izan\u2013 eta ezkondutako bikoteek berdintasunezko tratamendua izan dezaten Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetako araudia ezartzerakoan."} {"id": 721, "text": "Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, gizarte arloan dituen eskumenez baliatuta, egin beharrekoak egingo ditu lan arloko eta Gizarte Segurantzako arauak ezartzerakoan izatezko bikoteek eta ezkonduek eskubide-berdintasun osoa izan dezaten bai arlo publikoan bai pribatuan."} {"id": 722, "text": "1.\u2013 Izatezko bikotea amaitzen baldin bada, bi kideek, edo bi kideetako batek \u2013erabakia bakarrarena baldin bada\u2013, kasuan kasuko erregistroko izen-ematea bertan behera uzteko eskatu beharko dute. Ez kide batek ez besteak ezin izango du lege honen araberako beste bikoterik osatu, aldez aurrekoa bertan behera uzten ez baldin badu."} {"id": 723, "text": "2.\u2013 Erabat egiaztatuta baldin badago izatezko bikotea osatzen dutenetako bat edo biak hilda daudela, edo bietako bat edo biak ezkonduta, izen-ematea bertan behera utzi ahal izango du Administrazioak bere kabuz nahiz interesatuak eskatuta."} {"id": 724, "text": "Euskal Autonomia Erkidegoan lege hau indarrean jarri aurretik onartutako lege eta araudi guztietan ezkontzari buruz egindako aipamenak izatezko bikoteei buruz egindakoak ere badirela joko da aurrerantzean."} {"id": 725, "text": "Lege honetan berariaz araututa ez dauden gai guztietan, izatezko bikoteak Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoekin izan litzaketen harreman juridikoetan ezkontideekin parekaturik egongo dira, eta indarrean dauden arauak aplikatzeak eragin litzakeen mugak bakarrik izango dituzte."} {"id": 726, "text": "Lege hau onartu aurretik osatutako izatezko bikoteei ere ezarriko zaie honetan esaten dena, baldin eta legean aipatzen diren baldintza guztiak betetzen badituzte. Horretarako, udal-erregistroek, aldez aurretik bikotekideek baimena ematen badute, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistrora izatezko bikote guztien zerrenda bidaliko dute, dituzten agiriekin batera, erregistroak izen-emateak baliozkoak diren edo ez egiazta dezan."} {"id": 727, "text": "Sei hilabete igaro baino lehen, Eusko Jaurlaritzak behar diren erregelamenduzko xedapenak emango ditu lege honetan esaten dena betearazi eta garatzeko, nahiz eta lege edo foru-arau bidez garatzekoak diren arloak hala garatuko diren."} {"id": 728, "text": "Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean."} {"id": 729, "text": "Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei."} {"id": 730, "text": "Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egitekoa den ekainaren 19ko 4/2008 Legeak babeserako eta laguntzarako sistema arautzen du III. tituluan, zein ekintza terroristen biktimek dituzten beharrizan guztiei aurre egiteko asmatu baitzen."} {"id": 731, "text": "Legeak zehaztu eta garatu egiten ditu sistema horrek barne hartzen dituen prestazioak; hala ere, aldeak daude erregelamendu garapenarekiko prestazioei dagozkien diru-mugak ezartzeari edo prozedura- eta antolaketa-gaiei dagokienez. Arlo horiek garatuko ditu dekretu honek, eta ekainaren 19ko 4/2008 Legean aurreikusitako erregimena osatzen da horrekin."} {"id": 732, "text": "Dekretu honen bidez, halaber, terrorismoaren biktimak lagundu, babestu eta aitortzeko modalitate zenbait garatzen dira, zeinek ekainaren 19ko 4/2008 Legean aurreikusitakoak baitira. Nahiz eta modalitateok ez diren azaltzen biktimen babes eta laguntza integralaren sistemari Legeak eskaintzen dion tituluan, bai helburu bera dutela, eta horrelaxe ikusten da prozesu jurisdikzionaletan biktimei laguntza juridikoa emateko neurriekin."} {"id": 733, "text": "Ondorioz, Herrizaingoko sailburuaren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren, Justiziako eta Herri Administrazioko sailburuaren, Etxebizitza, Herrilan eta Garraioetako sailburuaren, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren, eta Osasun eta Kontsumoko sailburuaren proposamenez, Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluak txostena emanda, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko azaroaren 9ko bileran aztertu eta onartu ondoren,"} {"id": 734, "text": "1.- Honako hau da dekretu honen helburua: biktimen babes eta laguntza integralerako sistema garatzea, zein Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egitekoa den ekainaren 19ko 4/2008 Legeko III. tituluan baitago jasota; eta, halaber, terrorismoaren biktimen babes eta laguntzarako beste neurri batzuk."} {"id": 735, "text": "2.- Biktimen babes eta laguntza integralerako sistemak -dekretu honetan araututakoak- ekintza terroristen ondorio kaltegarriak erreparatzea helburu duten prestazio eta neurri administratiboak arautzen ditu. Itzul dakiekeen guztia itzuli behar zaie biktimei, eta laguntza integrala eskaini gizartean bizitza normala egin ahal izan dezaten arlo orotan."} {"id": 736, "text": "3.- Babes eta laguntza integralerako sistema indarrean jartzeko eremua ekainaren 19ko 4/2008 Legeko 2. artikuluan zehazten da, eta ekintza terroristen biktima zuzenei -eta horien familiarteko eta gertukoei- dagozkie eskubideak eta prestazioak, kasu bakoitzari egokitzen zaion eran."} {"id": 737, "text": "4.- Titulu honetan jasotako prestazio eta laguntzak bateragarriak dira interesdunek beste administrazio batzuetatik eskura ditzaketen laguntzekin, betiere horien batuketak ez badu kaltearen zenbatekoa gainditzen, diruz lagundu behar den jarduera ez badu gain-finantzatzen, edota esleitzen den laguntza-modalitate zehatzaren edukia ez badu bikoizten."} {"id": 738, "text": "1.- Laguntza integralerako sistema aplikatzeak, ekainaren 19ko 4/2008 Legeko 5.2 artikuluaren arabera, honako printzipio eta helburu hauek bete beharra dakar, batik bat:"} {"id": 739, "text": "b) Biktimak lehengo askatasuna eta nortasuna, baita giro familiar, sozial eta politikoa ere berreskuratzeko ahaleginak egitea."} {"id": 740, "text": "c) Biktima bere ohiko bizilekura itzultzeko eta berriro ere baldintza egokietan lanean hasteko ahaleginak egitea; edo, kasua bada, egoitzaz aldatzeko eta giro egokian laneratzeko ahaleginak egitea."} {"id": 741, "text": "d) Babes- eta laguntza-sistemako prestazioak biktimaren egoerak eskatzen duen bizkortasunarekin eskuratuko direla bermatzea."} {"id": 742, "text": "e) Biktimaren eguneroko gora beherei kasu egitea eta ongizate egoera lortzea arlo horietan ekintza terroristak eragindako kalteak arintzeko."} {"id": 743, "text": "a) Biktimen aldeko traturako printzipioa, kontuan izanik bizi dezaketen egoera bereziki dela ahula eta berdintasunik gabea; eta ahaleginak egitea prozedurak trauma gehiago ez sortzeko."} {"id": 744, "text": "b) Bizkortasun printzipioa, laguntza edo prestazioen aintzatespena luzatu edo eragozten duten formazko izapideak saihestuz. Horrelakoetan ez zaio agiririk eskatuko interesdunari egintza nabarmenak edo zenbait inguruabar frogatzeko, betiere inguruabar horien froga kasuan diharduen administrazioaren artxibo edo aurrekarietan jasota badago."} {"id": 745, "text": "c) Hurbiltasun printzipioa; eta horretarako ahaleginak egin beharko dira Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza izan dadin -dekretu honetan jasotako eran- lehentasuna duena biktimekiko harreman zuzena izateko, eskabideak aurkezteko eta prestazioak eta laguntzak ematen dituzten kudeaketa erakundeekiko harremanetarako."} {"id": 746, "text": "Herrizaingo Sailean txertatutako Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza EAEko Administrazio orokorreko organoa da, eta bere esku daude honakoak: Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egitekoa den ekainaren 19ko 4/2008 Legean araututako erreparazio- eta laguntza-prestazioetarako eskabideak koordinatu eta, hala behar izanez gero, izapidetu eta ebaztea. Helburu hori lortze aldera, lege horretako 25.1 artikuluan aurreikusitako eskumenak dagozkio."} {"id": 747, "text": "2.- Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza, ekainaren 19ko 4/2008 Legeko hirugarren gehigarrizko xedapenaren arabera, berehala jarduteko protokoloa landuko du, non jasota utzi beharko diren, alde batetik, sorospen psikologikoa, eta bestetik, lege horretan ezarritako eskubide eta onurei eta ekintza terroristek eragindakoei onuraren bat dakarkien arauekin lotura duten formazioa eta orientazioa."} {"id": 748, "text": "3.- Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak laguntza zuzena eta pertsonalizatua eskaintzen die biktimei, honako arlo hauetan: babes eta laguntza integralaren sistema osatzen duten prestazio, zerbitzu eta baliabideak; beste administrazio batzuetan eskuragarri dituzten baliabideen berri ematea; orientazioa eskaintzea dituzten premien arabera, eta aholkuak eskainiko dizkie behar diren izapideei eta horiek betetzeari buruz, eskumena duten organoetara bidaliz, hala behar izanez gero."} {"id": 749, "text": "4.- Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari dagokio dekretu honetako kapitulu eta paragrafoetan aurreikusitako erreparatze- eta laguntza-prestazioetarako eskabideak izapidetu eta ebaztea, honako arlo hauetan:"} {"id": 750, "text": "d) 22. artikuluan jasota diru-laguntzak, protesiak ezartzeak sortutako gastuak finantzatzeko, eta 23. artikuluan eta V. kapituluko hurrengoetan jasotako finantzazioa, profesional pribatuek emandako tratamendu psikologikoa finantzatzeko."} {"id": 751, "text": "f) 37. artikuluan jasotako diru-laguntzak, behin-behineko etxebizitza alokatzeko gastuak finantzatzeko."} {"id": 752, "text": "5.- Aipatutako zuzendaritzari dagokio, halaber, dekretu honetako X. kapituluan aurreikusitako espedienteak izapidetzea."} {"id": 753, "text": "6.- Eusko Jaurlaritzako beste organo batzuk lantzen dituzten xedapen arautzaileen, programen eta jarduera-planen proiektuetan parte hartuko du Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak. Dekretu honetako VI., VII., VIII., eta IX. kapituluetan jasotako gaiei buruzkoak izango dira proiektuok."} {"id": 754, "text": "7.- V., VI., VII., VIII. eta IX. kapituluetan araututako onura eta prestazioen errekonozimendurako beharrezkoa izango da Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren txostena, zein loteslea izango baita biktima edo onuradun izatearekiko."} {"id": 755, "text": "8.- Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak behar diren neurriak hartuko ditu sorospena helburu duten beste prestazio eta laguntza batzuk eskuratzeko, hala sorospen psikosoziala, nola zigor-arloko judizio epaiketatara biktimarekin batea joatea; eta hori, beste erakunde batzuen edo organizazio publiko edo pribatuen bidez gauzatuko du."} {"id": 756, "text": "9.- Terrorismoaren biktimen babes eta sorospen integralerako sistemaren funtzionamenduaren jarraipena eta ebaluazioa gauzatuko ditu Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak."} {"id": 757, "text": "Urtero txosten bat gauzatuko du horretarako, eta Eusko Jaurlaritzako sailek eta beste erakunde batzuk terrorismoaren biktimekin lotutako arloetan burututako jarduerei buruzko (ikerketa, sentsibilizazioa, prebentzioa, arreta, sorospena eta errekuperazioa) argibideak eta horiei egindako jarraipena eta ebaluazioa bilduko ditu."} {"id": 758, "text": "Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluari, Jaurlaritzaren Kontseiluari eta Eusko Legebiltzarrari bidaliko zaie txosten hori."} {"id": 759, "text": "1.- Kalte materialak erreparatzeko laguntzak ekainaren 19ko 4/2008 Legeko 11. artikuluan eta hurrengoetan -baita kapitulu honetan- ezarritakoaren arabera esleituko dira."} {"id": 760, "text": "2.- Aditzera emandako prestazio eta laguntza bakoitzerako aurreikusitako berezitasunez gain, honako baldintza hauek ere bete beharko dira, orokortasunez:"} {"id": 761, "text": "b) Kalteak ez daitezela izan izaera publikoko -edo partaidetza publikoa gehiengoa den- entitate, korporazio edo erakundeetako -nazionalak zein atzerrikoak- ondasunetan jazotakoak."} {"id": 762, "text": "c) Kaltetutakoak hitza eman dezala bidezkoak diren ordain-ekintzak burutuko dituela, eta jakinarazi egingo dituela laguntza esleitzeko kontuan izandako baldintzetan izandako ezein aldaketa, eta, batik bat, beste administrazio edo ente publiko edo pribaturen batek emandako laguntzak, baldin eta kaltearen zenbatekoa gainditzen badute; hitza mean beharko dute, halaber, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak sustatutako fiskalizazio jarduerak ahalbidetzeko."} {"id": 763, "text": "3.- Ordaindu beharreko zenbatekoa tasatutako kalteen zenbatekoaren eta eragina nozitu duenak kaltetutako ondasunen aseguru-estalduraren kontura jaso behar duen zenbatekoaren artean dagoen aldea izango da, betiere asegururik badago."} {"id": 764, "text": "4.- Eskatzaile bakoitzeko eta gertakari edo ezbehar bakoitzeko jaso daitekeen gehienezko zenbatekoa, ekainaren 19ko 4/2008 Legeko 11.4 artikuluaren arabera, 100.000 euro da, kapitulu honetan aurreikusitako edozein laguntzatarako."} {"id": 765, "text": "5.- Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak aseguru-kontratuetatik eratorritako edozein ordainen subsidiarioak dira, eta, aseguruek egindako kalte-ordainak egonez gero, kalte-ordain horien balioaren zenbateko berdinean murriztuko dira."} {"id": 766, "text": "1.- Etxebizitzak lehen zuen bizigarritasuna berreskuratu ahal izateko, bertako egituran, instalazioetan eta altzarietan jasandako kalteen balioa ordainduko da, baina kanpo geratuko dira luxuzko izaera duten elementuak. Erreparazioei ekiteko beharrezkoak diren ikerketetatik, proiektuetatik, baimenetatik eta, oro har, dokumentu guztietatik eratorritako gastuak ere barne daude."} {"id": 767, "text": "Jabetza horizontalaren araubidearen menpe dauden etxebizitzen elementu komunetan eragindako kalteen balioa ere ordainduko da. Horretarako, eraikineko elementutzat joko dira garajeak edo eraikinean dauden bestelako egoitzak."} {"id": 768, "text": "2.- Erreparazioaren zenbatekoa etxebizitzen jabetza dutenei ordainduko zaie, edo bestela, erreparazioa legitimoki egin edo agindu duten errentariei edo okupatzaileei."} {"id": 769, "text": "3.- Eraginpeko ondasun higiezinetan egindako kalteak kalkulatu ahal izateko, erreparazioaren balioa hartuko da kontuan, eta ez da inolako zenbatekorik kenduko erabileragatik edo kontserbazio-egoeragatik. Inola ere ez da sartuko laguntzaren barruan aurrekoaren hobekuntza."} {"id": 770, "text": "Ondasun higiezinetan sortutako kalteen balioa zehaztu ahal izateko, kontuan edukiko da eragindako ondasunek kaltea jasan aurreko unean zeukaten benetako balioa."} {"id": 771, "text": "4.- Ohiko etxebizitza osorik eta behin betiko galduz gero, ezinezkoa delako erreparatzea edo horretarako beharrezkoak diren obren kostuak eraikinaren une horretako balioaren % 50 gainditzen duelako, lursailaren balioa alde batera utzita, honelakoa izango da ordaina:"} {"id": 772, "text": "a) Jabeak antzeko ezaugarriak dituen beste etxebizitza bat erosi edo galdutakoa berriz eraiki nahi badu, lehenengo paragrafoan aurreikusitako ordaina galdutako ondasunaren benetako balioa izango da 14.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta ondorio horietarako ez da aplikatuko dekretu honetako 4.4 artikuluan aipatzen den muga."} {"id": 773, "text": "b) Pertsonak ez badu hartu gura beste etxebizitza bat jabetzan, urtero funts galdurako diru-laguntza bat jaso ahal izango du beste etxebizitza bat alokatzeko, gehienez ere 20 urterako; eta bizi behar duen autonomia-erkidegoko udalean alokairua batez beste kostatzen dena hartuko da erreferentziatzat, aurreko egoerarekin alderatuta galerarik izan gabe. Ondorio horietarako ere ez da aplikatuko dekretu honetako 4.4 artikuluko muga."} {"id": 774, "text": "c) Etxebizitza bateko okupatzailea, gozamenerako, erabilerarako edo bizitzeko eskubideei jarraiki, urtero diru-laguntza bat jaso ahal izango du, itzultzerik gabekoa, beste etxebizitza bat alokatzeko, gehienez ere 20 urterako, eta bizi behar duen autonomia-erkidegoko udalean alokairua batez beste kostatzen dena hartuko da erreferentziatzat."} {"id": 775, "text": "5.- Ohiko etxebizitzatzat joko da, paragrafo honen ondorioetarako, kaltetutako pertsona urteko gutxienez sei hilabete eta egun bateko epean bizitzen den eraikina. Ohiko etxebizitzatzat joko da, halaber, bertan urtebetez baino gutxiago bizi izan arren, bertan bizitzen hasi den egunetik denbora erdia baino gehiago egin duenean bertan."} {"id": 776, "text": "1.- Atentatu terrorista baten ondorioz aldi baterako beren etxeak utzi behar dituzten pertsonen behin-behineko ostatuak ordaintzen lagunduko du administrazioak, etxean erreparazioak egiten diren bitartean; baita Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldetik igarotzean beren ibilgailuak baliogabetzen dituzten kalteak jasaten dituzten pertsonen ostatu-gastuak ordaintzen ere. Horretarako, hitzarmenak edo erabakiak sinatu ahal izango ditu beste administrazio publiko batzuekin edo ezbeharretan eta hondamendietan kaltetutakoei laguntzen dieten organizazio espezializatuekin. Alderdiek ostatu-gastuetarako eman beharreko laguntzaren ehunekoa eta denbora-muga ezarriko dira aipatutako hitzarmen edo erabakietan."} {"id": 777, "text": "2.- Hitzarmenik ez badago, atentatu terrorista jasan eta konponketa obrak dirauten bitartean euren etxebizitza behin-behingoz utzi behar duten pertsonek Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari laguntza eska diezaiokete, behin-behinekoz alokatzeko etxebizitzaren alokairuaren gastuak, baita lekualdatzeko gastuak ere."} {"id": 778, "text": "Ezbeharra izan duen etxebizitzaren antzeko beste bat alokatzeak eragindako gastuen araberakoa izango da laguntzaren zenbatekoa, eta ezbeharra gertatu den udalerrian edo udalerri mugakideren batean ordainduko da laguntza, kaltetutako etxebizitza konpondu arte bakarrik, ez gehiagorako."} {"id": 779, "text": "Etxebizitzarik alokatzen ez bada, eragindakoak ostatu batean egindako gastuak ordaindu daitezke: eguneko eta pertsonako 75 euro goitik jota, kaltetutako etxebizitza konpondu arte bakarrik eta, gehienez ere, hiru hilabete."} {"id": 780, "text": "3.- Administrazio auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan ez duten pertsonek, baldin eta EAEn dauden bitartean jasan badute euren ibilgailuak ezertarako utzi duten ekintza terrorista, ostatuak eragindako gastuak ordaintzeko laguntza eska diezaiokete Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari, alegia, ostatuko gastuengatik konpentsazioa eska dezakete, gehienez ere 75 euro eguneko eta pertsonako, eta kaltetutako ibilgailua konpontzeko behar den denboran bakarrik."} {"id": 781, "text": "Euren bizilekurako lekualdatzeak eragindako gastuak ordaintzea ere eska dezakete, baldin eta ezin badute ibilgailua konpondu eta, betiere, gastu horren ordainagiriak edo fakturak aurkeztu ondoren."} {"id": 782, "text": "1.- Ibilgailu partikularretan eragindako kalteak ordaindu ahal izango dira, eta bai pertsonak edo salgaiak lurrez garraiatzeko diren ibilgailuek jasandakoak ere, baina ez jabetza publikoko ibilgailuek jasandakoak."} {"id": 783, "text": "2.- Ibilgailua konpontzeko beharrezkoa den gastuaren araberakoa izango da ordaindu beharreko zenbatekoa, non eta ez den honen ondorengo paragrafoetan xedatutakoa."} {"id": 784, "text": "3.- Ibilgailua guztiz suntsitu bada, edo konpontzeak ibilgailuaren balio benalaren % 30a gainditzen badu, kaltetutako ibilgailuaren ezaugarri eta erabilpen-baldintza antzekoak dituen beste bat merkatuan erosteko peritazio ofizialak ezarritako zenbatekoaren araberakoa izango da kalte-ordaina, eta, ondorio horietarako, ez da izango aplikagarria dekretu honetako 4.4 artikuluan aurreikusitako muga."} {"id": 785, "text": "4.- Ezbeharra jasan duen ibilgailua lurreko garraiorako denean eta kaltetutako pertsonaren ogibidea denean, laneko tresna galtzeak dakartzan galera eta kalte ekonomikoak hartuko ditu ordainak. Kalte-ordainaren zenbatekoa, helburu horretarako burututako peritazio ofizialean zehaztutakoa izango da."} {"id": 786, "text": "8. artikulua.- Alderdi politikoen, sindikatuen eta gizarte-organizazioen egoitzetan izandako kalteak.\nAlderdi politikoen, sindikatuen eta gizarte-erakundeen egoitzetan edo erlijio-kulturako egoitzetan eragindako kalteen ordainak hartzen dituenak: egoitza horietan jarduteko lehen zituzten baldintza berberak berreskuratzeko egin beharreko erreparazioen gastuak; altzariak eta kaltetutako ekipamendua berriz ipintzea barne dagoelarik."} {"id": 787, "text": "1.- Merkataritza-, industria- edo zerbitzu-establezimenduetako kalteen konpentsazioak hartuko dituenak: establezimendu horiek berriro martxan jartzeko konponketen balioa; jarduera aldi baterako, zati batean edo osorik eteteak establezimenduotan garatutako jarduera ekonomikoen titularrei eragin dizkien galera ekonomikoak; eta, kalteei dagokienez, berariaz jasoko da zenbateko osagarri finko bat, merkataritza-funtsan eta bezeroen balizko galeran eragindako kalte gisa."} {"id": 788, "text": "Behin-behinekoz bezeroak galtzearren merkataritza funtsan izandako kaltearen ordaina, honela erabakiko da: jarduera etenda emandako zazpi egunetik gorako egun bakoitzeko, izandako kalte ekonomikoaren gainean % 0,5 aplikatzetik ateratzen den zenbateko gehigarria; eta muga, kalte horren % 15ean jarriko da."} {"id": 789, "text": "2.- Behar diren izapideak burutuko ditu Administrazioak, kaltetutakoen alde interesik gabeko maileguak -edo ahalik eta interes txikienarekin- lortzeko, finantza-entitate publikoen bitartez edo Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean jarduten duten entitate pribatuen bitartez, helburua establezimendua martxan jartzea eta dauden lanpostuei eustea izanik. Helburu berarekin betiere, maileguak subsidiatzea erabaki ahal izango du."} {"id": 790, "text": "Kreditu entitateek esleitutako mailegu kualifikatuak lortze aldera, eta unean uneko interesen subsidiazioen izapideak egite aldera, finantza-lankidetzarako hitzarmenak izenpetuko dira Eusko Jaurlaritzaren eta erakunde horien artean."} {"id": 791, "text": "Kalte materialengatik ordaina eskatzeko prozedura interesdunaren eskabidez hasiko da, eta ondoren aditzera emandako datu eta agiriak aurkeztu beharko dira:"} {"id": 792, "text": "d) Konpainia aseguratzailearen izena -eta helbidea, hala behar bada-, eta hitzartutako polizaren edo polizen zenbakia."} {"id": 793, "text": "g) Beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatuetatik eskuratutako laguntzen zenbatekoa, hor sartuz aseguru polizen ondorio diren kalte-ordainak eta Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak ordaindutakoak; edo aitormena, horien berri emateko hitza emanez."} {"id": 794, "text": "h) Euskal Autonomia Erkidegoko eskudun organoek arlo horretan bultzatutako fiskalizazio jarduerak eskura jartzeko konpromisoa."} {"id": 795, "text": "i) Eskatutako laguntzaren arabera eskabide-eredu normalizatuan zehaztutako agiri berariazkoak. Eskabide-eredua www.euskadi.net.web-orrian jarriko da eskatzaileen eskura."} {"id": 796, "text": "Urtebetekoa da eskabideak aurkezteko gehienezko epea, kaltea gertatzen den egunaren biharamunetik aurrera."} {"id": 797, "text": "Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari dagokio prozedurak izapidetu eta ebaztea, baita kapitulu honetan araututako kalte-ordain eta konponketen kalte-ordainak pagatzea ere."} {"id": 798, "text": "1.- Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak ofizioz gauzatuko ditu alegatutako egintza edo datuak frogatzeko bidezkoak diren jarduerak. Espedientea ebazteko behar diren agiri osagarriak eskatu ahal izango ditu, baita instrukzio-ekintza beharrezkoen praktika ere."} {"id": 799, "text": "2.- Derrigorrezkotzat jotzen den datu edo agiriren bat ez badago jasota, omisio hori hamar eguneko epean zuzentzeko eskatuko zaio interesdunari; eta, horrela egiten ez badu, uko egin diola uste izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71. artikuluan aurreikusitakoaren arabera."} {"id": 800, "text": "3.- Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak Ertzaintzari edo beste organo polizial eskudunei txostena eskatuko die, non frogatu beharko den, laguntzak esleitzeko -ez beste ezertarako- lotura kausala dagoela jazotako ekintzen eta ekainaren 19ko 4/2008 Legeko 2.1 artikuluan aurreikusitako ekintza terroristen artean. Inork ez badu ekintza bere gain hartzen, honakoak aintzat hartuko dira txostena taxutzerakoan: aurrekariak batera baloratzetik zentzumenez ateratzen dena, eta ezagutzen diren zirkunstantziak, gertaera egunekoak eta ondorengoak."} {"id": 801, "text": "4.- Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak agintari polizialei, beste administrazio publiko batzuei, Ministerio Fiskalari edo organo jurisdikzionalei bestelako informazioak eska diezazkieke, baldin eta behar badituzte prozedura modu egokian bideratzeko, betiere datu pertsonalen babesa arautzen duen abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak eta Justizia Administrazioak ezarritako mugei lotuz."} {"id": 802, "text": "1.- Honen aurreko artikuluan adierazitako kalteak badaudela -eta horien zenbatekoa- behar diren peritazioak prestatuz frogatuko da."} {"id": 803, "text": "2.- Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari dagokio izandako kalteen tasazioa edo peritazioa egitea, norbere baliabideak edo hitzartuak erabiliz, kalte-ordainerako balio dezan. Hitzartutako baliabideekin egindako tasazio edo peritazioak ere peritazio ofizialtzat joko dira."} {"id": 804, "text": "3.- Kalteen erabateko zenbatekoa -konponketa faktura originalaren bidez egiaztatutakoak- ez bada 1.000 eurotik gorakoa, ez dago peritazioa egin beharrik, betiere Administrazioak argi badu gainerako baldintzak bete egin direla."} {"id": 805, "text": "Goian aipatutako zenbateko horren azpitiko konponketa-aurrekontua aurkezten denean ere ez da peritaziorik egin beharko; nahikoa izango da interesdunak faktura aurkeztea hiru hileko epean, laguntza esleitzeko administrazio prozeduraren Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera."} {"id": 806, "text": "4.- Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak, dekretu honetako 5.4.a) artikuluaren ondorioetarako ohiko etxebizitzaren benetako balorea kalkulatu ahal izateko, etxebizitzaren benetako balorea zehazteko eskatuko die zerbitzu perizial propioei edo hitzartutakoei."} {"id": 807, "text": "5.- Burututako tasazio periziala eskatzaileari jakinaraziko zaio audientzia izapidean; eta interesdunak, alegazioaren epean, tasazio horrekin bat ez datorren tasazio periziala aurkez dezake."} {"id": 808, "text": "Horrela jarduten bada, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak perituari eskatuko dio lehenengo tasazioa egiteko, eta hori sendetsi edo berraztertzeko, interesdunak aurkeztutako alegazioak ikusi ondoren."} {"id": 809, "text": "6.- Kalte materialen tasazio perizialek eten egingo dute prozedura, harik eta interesdunei jakinarazi beharreko eskabidea egin eta tasazioa jaso arte, zein, eskabidea bezala, interesdunei jakinarazi beharko zaien, betiere ebazpena hartzeko funtsezkoak badira tasaziook. Etenaldi hori ezingo da izan hiru hiletik gorakoa."} {"id": 810, "text": "1.- Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak, laguntza eskabidea ebazteko, kontuan hartuko ditu prozeduraren instrukzioa eta kalteez egin den balorazioa; eta bere ebazpenen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herrizaingoko sailburuari."} {"id": 811, "text": "2.- Sei hilekoa izango da ebazpena eman eta jakinarazteko epea, non eta, justifikatutako inguruabar bereziak direla-eta, handitzea erabakitzen ez den, eta, orduan ere, ezingo da beste hiru hilabete baino gehiago luzatu."} {"id": 812, "text": "3.- Gehienezko epea igaro, eta ez bada ebazpenik eman eta jakinarazi, baiestekoa dela joko da azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako."} {"id": 813, "text": "1.- Etxebizitza, establezimendu eta ibilgailuetan segurtasun sistema egokiak jartzeak sortzen dituen kostuak diruz lagunduko dizkie Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak jarduera terroristekin lotutako jazarpena, mehatxua edo hertsapena jasaten duten pertsona fisiko edo juridikoei, betiere ekainaren 19ko 4/2008 Legeko 17. artikuluan eta kapitulu honetan finkatutakoaren arabera."} {"id": 814, "text": "2.- Pertsona fisiko edo juridikoek, laguntza honetaz baliatu ahal izateko, honakoak bete beharko dituzte: Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute euren egoitza; jarduera terroristekin lotutako jazarpena, mehatxua edo hertsapena jasan beharko dute, Herrizaingo Saileko Segurtasun Sailburuordetzako organo eskudunak egiaztatutako eran; eta, indarrean dauden arauekin bat, laguntza publikoak eskuratu ahal izateko eskatzen diren obligazioak beteta izan beharko dituzte."} {"id": 815, "text": "3.- Kapitulu honetan aditzera ematen den diru-laguntza ez da itzuli behar izango, eta bere helburua segurtasun sistema jartzeak sortzen duen kostuaren portzentaje bat ordaintzea da: gehienez ere 100.000 euro onuradun bakoitzeko. Indarreko arauetan segurtasun-neurri derrigorrezkotzat jotzen direnak diru-laguntza honetatik kanpo gelditzen dira."} {"id": 816, "text": "5.- Diru-laguntza hau eta interesdunek eskura ditzaketen gainerako laguntzak bateragarriak dira, betiere guztiak batuta ez bada gainditzen segurtasun-sistema jartzeak sortutako kostuaren zenbatekoa."} {"id": 817, "text": "1.- Interesdunak eskabidea egiten duenean hasiko da kapitulu honetan araututako laguntza eskuratzeko prozedura; eta ondorengo idatz-zatietan aditzera ematen diren datu eta agiriak aurkeztu beharko dira:"} {"id": 818, "text": "c) Beste administrazio/erakunde publiko edo pribatuetatik eskuratutako laguntzen zenbatekoa; edo aitormena, hitza emanez jakinaraziko dituela."} {"id": 819, "text": "e) Eskatutako laguntzaren arabera eskabide-eredu normalizatuan zehaztutako agiri berariazkoak. Eskabide-eredua www.euskadi.net. web orrian jarriko da eskatzaileen eskura."} {"id": 820, "text": "1.- Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak ofizioz gauzatuko ditu alegatutako egintza edo datuak frogatzeko bidezkoak diren jarduerak. Espedientea ebazteko behar diren agiri osagarriak edo instrukzio-ekintza beharrezkoak ere eskatu ahal izango ditu."} {"id": 821, "text": "2.- Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak, eskabidea jaso eta agiriak egiaztatu ondoren, Herrizaingo Saileko Segurtasun Sailburuordetzako organo eskudunari eskatuko dio arrisku egoera aztertu eta argitu dezan ea eskatzaileak jarduera terroristekin lotutako jazarpen-, mehatxu- edo hertsapen-egoera bizi duen, eta ea eskatutako segurtasun-neurri zehatzak egokiak diren. Txosten hori derrigorrezkoa eta loteslea izango da, eta hilabeteko gehienezko epean prestatu beharko da."} {"id": 822, "text": "1.- Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak, laguntza eskabidea ebazteko, kontuan hartuko ditu prozeduraren instrukzioa eta kalteez egin den balorazioa, eta bere ebazpenen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herrizaingoko sailburuari."} {"id": 823, "text": "4.- Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren aurrean ordaindutako gastuen fakturak agirien bidez egiaztatu ondoren sortuko da diru-laguntza kobratzeko eskubidea."} {"id": 824, "text": "1.- Ekintza terroristen kalteak zuzenean jasan dituzten pertsonek, edo -ekintza horien eraginez hildakoren egon bada- horien familiartekoek -lehenengo graduan- eta ezkontideek eskatu ahal izango diote, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari, defentsa eta ordezkapen juridikorako gastuei aurre egiteko diru-laguntza."} {"id": 825, "text": "2.- Aurreko paragrafoan adierazten diren diru-laguntzak, eta -kontzeptu bererako- Doako Laguntza Juridikoaren urtarrilaren 10eko 1/1996 Legean xedatutakoaren araberakoak ez dira bateragarriak izango."} {"id": 826, "text": "3.- Sorospen horren ordainez esleitutako diru-laguntzen zenbatekoak ezingo ditu gainditu EAEn aplikagarria den Doako Laguntza Juridikoari buruzko araudian prozedura-motaka ezarritako tarifak."} {"id": 827, "text": "4.- Prozesuari amaiera ematen dion epaian pronuntziamenduren bat balego biktimen edo salaketa-akzioa gauzatzen duenaren kostuei buruzkoa, ordainketa hori lortuz gero, itzuli egin beharko dira prozesuan parte hartzeagatik jarritako funts publikoen kargura eskuratutako zenbatekoak."} {"id": 828, "text": "5.- Prozedura interesdunaren eskabidez hasiko da, eta honen ondoren aditzera ematen diren agiriak aurkeztu beharko ditu:"} {"id": 829, "text": "d) Biktimak berak aukeratutako abokatu eta prokuradoreak judizioko ordezkapena eta defentsa onartzea.\ne) Beste administrazio/erakunde publiko edo pribatuetatik eskuratutako laguntzen zenbatekoa; edo aitormena, hitza emanez jakinaraziko dituela."} {"id": 830, "text": "f) Euskal Autonomia Erkidegoko eskudun organoetatik arlo horretan bultzatutako fiskalizazio-jarduerak eskura jartzeko konpromisoa."} {"id": 831, "text": "6.- Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak ofizioz gauzatuko ditu alegatutako egintza edo datuak frogatzeko bidezkoak diren jarduerak. Espedientea ebazteko behar diren agiri osagarriak eskatu ahal izango ditu; baita instrukzio-ekintza beharrezkoen praktika ere."} {"id": 832, "text": "7.- Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak laguntza eskabidearen ebazpena eman eta jakinaraziko du sei hileko epean. Ebazpen horren aurka gorako errekurtsoa aurkez dakioke Herrizaingoko sailburuari."} {"id": 833, "text": "8.- Burututako lan profesionala Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren aurrean agirien bidez frogatu ondoren ordainduko da ordezkapen- eta defentsa-jarduerei dagokien diru-laguntza, aldez aurretik salaketa-akzioan zehar izandako defentsa eta ordezkapenerako behar izan diren gastuen faktura ordainduak aurkeztuz."} {"id": 834, "text": "1.- Ekintza terrorista baten ondorioz kalte fisikoak edo psikofisikoak nozitu dituzten pertsonek aukera izango dute kaltea eragin zuen gertakariaren aurretik zuten egoera fisikoa ahalik eta ondoen berreskuratzeko beharrezko diren osasun-zerbitzu guztiak jasotzeko."} {"id": 835, "text": "2.- Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-sistemari atxikitako bitartekoak erabilita emango da osasun-laguntza hori edo osasun arloan eskumenak dituen sailak finantzatuko du, berebiziko larrialdia izateagatik, itundu gabeko zentro pribatuetan eman behar bada."} {"id": 836, "text": "3.- Hala ere, pazientearen beharrek hala gomendatzen badute eta tratamenduaren egokitasuna objektiboki justifikatuta baldin badago, baina lekurik ez baldin badauka osasun publikoaren sarearen barruan, eremu horretatik kanpo emandako tratamendu medikoak baimendu ahal izango dira."} {"id": 837, "text": "Tratamendu horien kostua eta gaixoari laguntzeagatik izandako gastuak sanitate arloan eskumena duen sailaren kargura izango dira, osasun-sare publikoaz besteko prestazio sanitarioak finantzatzeko arloan eta desplazamenduengatiko ordainen arloan indarrean dauden arauetan aurreikusitako baldintza eta mugen barruan."} {"id": 838, "text": "Gai honetan aipatutako eskabideen izapideak osasun-sare publikoaz besteko prestazio sanitarioak finantzatzeko arloan eta desplazamenduengatiko ordainen arloan indarrean dauden arauetan aurreikusitako prozeduraren eta organoen arabera gauzatuko dira."} {"id": 839, "text": "1.- Administrazioak bere gain hartuko ditu protesiak jartzeagatik eragindako gastu guztiak; eta protesien aldizkako hobekuntzak beharrezkoak badira, horien gastua ere bai; baita errehabilitazioak dakartzan gastuak ere; albo batera utziz ohiko osasun-babesaren parametroetan sartuta dauden ala ez."} {"id": 840, "text": "d) Euskal Autonomia Erkidegoko eskudun organoetatik arlo horretan bultzatutako fiskalizazio-jarduerak eskura jartzeko konpromisoa."} {"id": 841, "text": "3.- Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak ofizioz gauzatuko ditu alegatutako egintza edo datuak frogatzeko bidezkoak diren jarduerak. Espedientea ebazteko behar diren agiri osagarriak eskatu ahal izango ditu, baita instrukzio-ekintza beharrezkoen praktika ere."} {"id": 842, "text": "4.- Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak laguntza eskabidearen ebazpena eman eta jakinaraziko du sei hileko epean. Ebazpen horren aurka gorako errekurtsoa aurkez dakioke Herrizaingoko sailburuari."} {"id": 843, "text": "Gehienezko epea igaro, eta ez bada ebazpenik eman eta jakinarazi, baiestekoa dela joko da azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako."} {"id": 844, "text": "5.- Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren aurrean ordaindutako gastuen fakturak agirien bidez egiaztatu ondoren sortuko da diru-laguntza kobratzeko eskubidea."} {"id": 845, "text": "1.- Ekintza terroristen ondoriozko eraginak gainditzera bideratuta dagoen laguntza psikologikoa -psikosoziala eta psikopedagogikoa barne direlarik- mediku publiko batek egindako egiaztagiri baten bidez horren premia baduela baieztatzen duen edozein pertsonari emango zaio. Interesdunak, agindutako tratamendu psikologikorako, Euskadiko osasun-sistemari atxikitako bitarteko publikoez eta Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak hitzartutakoez baliatzea aukeratu ahal izango du, edo pribatuak erabiltzea."} {"id": 846, "text": "Administrazio sanitarioak bidea emango du, osasun-sistema publikoko osasun mentaleko sarearen barruan, zertarako eta, ekintza terroristen ondorioen tratamendu psikologikorako baliabide espezializatuak sortzeko."} {"id": 847, "text": "2.- Profesional pribatuek eskainitakoa izan eta 4/2008 Legeko 19. artikuluan aipatzen den tratamendu psikologikoa finantzatzea helburu duten laguntza ekonomikoez baliatu ahal izateko bete beharrekoak:"} {"id": 848, "text": "b) Tratamenduaren beharra, horretaz Osasunaren Euskal Zerbitzuko fakultatiboak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuta egotea."} {"id": 849, "text": "Tratamenduaren aurretik emango zaio -zuzenean- laguntza ekonomikoa onuradunari, eta agindutako tratamenduaren kostuari egingo dio aurre. Laguntzari 3.500 euroko muga ezarriko zaio bakarkako tratamendu bakoitzeko, nahiz eta, aparteko egoeretan, diagnostiko medikoaren arabera, handitu egin daitekeen laguntza."} {"id": 850, "text": "Igarotako hiruhileko eskuratu ahal izango da laguntza ekonomikoa, aldez aurretik gastuen eta ordaindutako lansarien fakturak aurkeztuz."} {"id": 851, "text": "3.- Aurreko paragrafoan adierazitako prestaziorako eskubidea izateko, honako prozedura hau beteko da:"} {"id": 852, "text": "a) Interesdunak, bere gurasoek edo tutoreek -adingabekoak edo ezgaituak izanez gero- Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari eskatuko diote laguntza, eta fakultatibo publiko batek emandako txostena aurkeztuko dute, non zehatz ezarriko baita pazientearen egoera edo diagnostikoa zein den, zein tratamendu zaion egokiena eta gutxi gorabeherako iraupena."} {"id": 853, "text": "b) Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak ofizioz gauzatuko ditu alegatutako egintza edo datuak frogatzeko bidezkoak diren jarduerak. Espedientea ebazteko behar diren agiri osagarriak eskatu ahal izango ditu, baita instrukzio-ekintza beharrezkoen praktika ere."} {"id": 854, "text": "Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak, diru-laguntzak helburu dituzten programen edo lankidetza hitzarmenen bidez, fundazio publikoek edo boluntariotzako elkarte eta organizazioek eskainitako sorospen edo laguntza psikosoziala sustatuko du ekintza terroristen biktimentzat, zeinen helburua terrorismoaren biktimei laguntza ematea izango baita."} {"id": 855, "text": "Ekainaren 19ko 4/2008 Legeko 20. artikuluan xedatutakoarekin bat, paragrafo honen hurrengoetan aditzera ematen diren ezaugarriak betetzen dituztenak izango dira kapitulu honetako eskubide eta laguntzak jasoko dituztenak:"} {"id": 856, "text": "a) Ekintza terroristen ondorioz kalte fisiko edo psikofisiko larriak jasan dituzten pertsonak, horien ezkontideak edo afektibitate-harreman berdinarekin bizimodua elkarrekin egin ohi duten pertsonak, horien seme eta alabak edo legez familian hartutakoak. Ekintza terrorista horiek Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean gertatukoak izan beharko dute, edo, beste lurralde batekoak izanez gero, eragina nozitu duten pertsonek bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan dutenak."} {"id": 857, "text": "b) Aurreko paragrafoan aipatutakoak izan eta -terrorismoaren biktima izateari lotutako ezaugarriek behartuta- euren egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan jarri duten pertsonek ere eskura ditzakete kapitulu honetan araututako eskubideak eta laguntzak."} {"id": 858, "text": "2.- Pertsonok, halaber, ez dute zerbitzu akademikoen preziorik ordaindu beharko unibertsitatean edo unibertsitatez besteko zentroetan, betiere zerbitzuon helburua irakaskuntza sistemako titulazio ofiziala lortzeko ikasketak egitea bada. Horrela ez bada, laguntzak jasoko dituzte zerbitzu horiek ordaintzeko."} {"id": 859, "text": "4.- Unibertsitate mailako irakaskuntzarako eta unibertsitatekoaz besteko goi mailako hezkuntza-ikasketetarako emandako gehienezko zenbatekoa bat etorriko da prezio publiko modura ezarritako zenbatekoekin."} {"id": 860, "text": "5.- Eskubidea zehazteko prozedura: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketaren arloan eskumena duen Sailak goi mailako ikastetxeekin eta unibertsitateekin izenpetuta dituen aldebiko hitzarmenetan dago jasota. Prozedura, gainerako ikastetxeetarako, interesdunak eskatuta hasiko da, zeinek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa arloan eskumena duen Saileko sailburuordeari aurkeztu beharko baitio eskabidea. Eskudun organoak gehienezko sei hileko epean eman eta jakinaraziko du laguntza-eskabidearen gaineko ebazpena. Gehienezko epea igaro, eta ez bada ebazpenik eman eta jakinarazi, baiestekoa dela joko da."} {"id": 861, "text": "Dekretu honetako 25. artikuluan azaltzen direnek, kalte pertsonal larriak jasan dituztenen gurasoek, baita terrorismoaren mehatxupean egon eta horregatik egoitzaz aldatu behar izan duten pertsonen seme eta alabek, ekintza hori jazo zen ikasturtean zehar, eskubidea izango dute euren espediente akademikoa EAEko hezkuntza-sareko beste ikastetxe publiko edo hitzartutakora aldatzeko."} {"id": 862, "text": "1.- Dekretu honetako 25. artikuluan azaltzen direnei eta kalte pertsonal larriak jasan dituztenen gurasoei esleituko zaizkie bekak eta laguntzak, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa arloan eskumena duen Sailaren maila eta ikasketetarako urtero egiten diren deialdietan ezarritakoa aplikatuko zaie, honen ondorengo paragrafoetako salbuespenekin:"} {"id": 863, "text": "a) Bekak eta laguntzak eskuratu ahal izateko muga finkatzerakoan, familiaren errentari kendu egingo zaizkio ekintza terroristaren ondorioz eskuratutako kalte-ordainak."} {"id": 864, "text": "b) Bekak eta laguntzak eskuratu ahal izateko muga modura ezarritako errenta mailari, handitu gura bada, 1,75 zuzenketa-indizea aplikatu zaio."} {"id": 865, "text": "c) Ekintza terrorista gertatu ondorengo lehenengo ikasturtean ez dira aplikagarriak izango batez besteko kalifikazioei buruzko baldintza akademikoak. Hurrengo bi urteetan 0,60 zuzenketa-indizea aplikatuko zaie. Diagnostiko fakultatiboaren bidez egiaztatzen bada arazoak daudela ikasteko, traumaren osteko desoreken ondorioz, eutsi egingo zaio zuzenketa-indize horri, harik eta arazo horiek desagertzen diren arte."} {"id": 866, "text": "2.- Dekretu honetako 25. artikuluan aipatzen diren pertsonek eskubidea izango dute -baldin eta biktima hil bada edo elbarritasun sakonarekin gelditu bada- Eibarko Hezkuntza Konplexuan doako plaza bat izan eta bertan ikasketak egiteko inolako baldintza barik, Hezkuntza Sistema Orokorraren Antolamenduari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoa aplikatuz. Sail eskudunak hezkuntza, unibertsitate eta ikerketaren arloan esleitutako beka eta laguntzak ohi bezala berritzeko orokortasunez eskatzen dena baino apalagoa ez bada kaltetuaren etekin akademikoa, edo gainditzeke utzitako ikasgaiak deialdi bakoitzerako gehienezkotzat jotakoak bitan edo gehiagotan gainditzen badira. behin baino ezingo da luzatu laguntza, egoera berezietan. Plaza hori lortzea eta bekak/laguntzak esleitzea bateragarriak izango dira, betiere horien osagarriak aurreko paragrafoan jaso gabeko gastuak badira, eta onuradunak bere gain biltzen baditu errekonozimendurako exigitutako baldintzak eta betebeharrak."} {"id": 867, "text": "3.- Aurreko paragrafoetan jasotakoak izan eta diru-laguntzaren gai diren kontzeptu eta zenbatekoak hezkuntzako haur-mailetan ere aplikatu ahal izango dira, nahiz eta ez egon jasota ikasketa-beken eta -laguntzen ohiko deialdian."} {"id": 868, "text": "1.- Herrizaingo Saileko Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak laguntzak emango dizkie dekretu honetako 25. artikuluan aipatzen diren pertsonei eta kalte pertsonal larriak jasan dituztenen gurasoei zerbitzu akademikoen prezioak ordaintzeko, zeinei aurre egin beharko baitiete, irakaskuntza-sistema ofizialeko titulua lortzeko ez diren ikasketak egiterakoan, honako modu honetan:"} {"id": 869, "text": "a) Ikastetxeen erregistroan ikastetxe modura aintzatetsitakoetan -Espainiako lurraldean kokatutakoetan- egin beharko dira ikasketak."} {"id": 870, "text": "c) Eskatutako ikasturtearen % 50erako esleituko da diru-laguntza, eta gehienez ere 1.200 euro ikasturte akademiko bakoitzeko. Kasu berezietan, onuradunak -bere egoera ekonomikoaren eta pertsonalaren arabera- dituen premiak aintzat hartuz, gastu akademiko guztiak ordaindu ahal izango dira, betiere 1.200 euroko muga kontuan hartuz."} {"id": 871, "text": "d) Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak laguntza eskabidearen ebazpena eman eta jakinaraziko du sei hileko epean. Gehienezko epea igaro, eta ez bada ebazpenik eman eta jakinarazi, baiestekoa dela joko da."} {"id": 872, "text": "2.- Laguntza eskatzen den ikasturteko lehenengo hiruhilekoan eskatuko dira artikulu honetan aurreikusitako laguntzak."} {"id": 873, "text": "1.- Hezkuntza-administrazioek programa bereziak ezarriko dituzte terrorismoaren biktima diren ikasleek ikasketak egoki buru ditzaten, beharrezko eta bakoitzari egokitutako arreta eta laguntza jasotzeko."} {"id": 874, "text": "2.- Sorospen psikopedagogikoaren onuradunak izango dira halako ikasleak, zeinek, unibertsitatez bestekoak izan eta, eurak, euren familiak edo eurekin bizi diren pertsonak, ekintza terrorista baten eraginez, ikasketetarako edo inguruari egokitzeko trauma psikikok edo arazoak izan baitituzte."} {"id": 875, "text": "3.- Hezkuntza, unibertsitate eta ikerketaren arloan eskumena duen sailaren menpeko talde multiprofesionalek eskainiko dute prestazioa, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako jardueren baitan."} {"id": 876, "text": "Enplegu eta prestakuntza arloan eskumena duen sailak ezarriko ditu ekintza terrorista baten ondorioz kalte pertsonal fisiko edo psikofisiko larriak izan dituztenak laneratzeko neurriak, baita ere horien gurasoak, ezkontideak edo afektibitate-harreman berdinarekin bizimodua elkarrekin egin ohi duten pertsonak, eta horien seme eta alabak laneratzeko. Doako laguntza-sistema integrala eta integratua sustatuko du horretarako, zein aktibatuko baita Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzatik ateratzen denean, eta aukera emango baitu berebiziko jarduerak garatzeko honako gai hauetan:"} {"id": 877, "text": "a) Enplegua lortzeko orientazioa, zeinen helburua baita lana hobetzea; edo, hala behar bada, bere bizitza profesionala berrorientatzea, laneratzeko plan pertsonalizatu batetik abiatuta."} {"id": 878, "text": "1.- Enplegu eta prestakuntza arloan eskumena duen sailak ezarriko ditu ekintza terrorista baten ondorioz laneratzeko arazoak dituztenak laneratzeko behar diren neurriak, berebiziko jarduerak sustatuz honako gai hauetan:"} {"id": 879, "text": "c) Neurriak hartzea administrazio publikoarekin eta beste sektore publikoarekin kontrata dezaten enpresek biktimak har ditzaten, kontratuen exekuzioan klausula sozialak aplikatuz."} {"id": 880, "text": "2.- Euskal administrazio publikoek bereizketa positiborako neurriak bideratuko dituzte terrorismoaren biktimek enplegu publikoa lortze aldera, langile publikoen estatutu-erregimenaren oinarriek ezarritakoaren arabera eta adierazitako kasuetan."} {"id": 881, "text": "1.- Euskal Funtzio Publikoari buruzko ekainaren 6ko 6/1989 Legearen 2.1 artikuluan zehaztutako eremuan sartzen diren langileek, baita irakasleek eta lotura estatutarioa duten osasun-langileek ere, ekintza terrorista baten ondorioz kalte fisiko edo psikofisiko bereziki larriak nozitu badituzte, euren baldintzak eta gorabeherak kontuan hartuta horretarako premia dutela arrazoitzen dutenean, eskubide hauek izango dituzte:"} {"id": 882, "text": "a) Beraien kidego, eskala edo lan-kategorian antzeko ezaugarriak dituen beste lanpostu batera aldatzeko eskubidea, lanpostu hutsa nahitaez betetzeko beharra izan gabe, beren burua benetan babesteko edo sorospena jaso ahal izateko lehen zerbitzuak ematen zituzten herrian lanpostua utzi beharrean suertatzen badira. Lanpostua aldatze hori derrigorrezko lekualdatzea izango da."} {"id": 883, "text": "b) Eszedentzia, beren burua benetan babesteko edo asistentzia jaso ahal izateko, gutxieneko epe batean lanean aritu beharrik izan gabe eta eszedentzian egoteko eperik eskatu gabe. Lehenengo sei hilabeteetan eskubidea izango dute lehen betetzen zuten lanpostua gordetzeko eta epe hori konputagarria izango da antzinatasunerako, karrerarako eta aplikagarriak zaizkien Gizarte Segurantzako erregimeneko eskubideetarako. Lanpostua gordetze hori luzatu ahal izango da hiru hilabeteko epeka, eta gehienez ere hemezortzi hilabetez."} {"id": 884, "text": "c) Justifikatutzat joko da lanera ez joatea, guztizkoa edo partziala izan, arreta emateko gizarte-zerbitzuek edo osasun-zerbitzuek, kasuan kasuko egoeraren arabera, hala zehazten badute eta ezartzen dituzten baldintzetan."} {"id": 885, "text": "d) Lanaldia murrizteko eskubidea, ordainsaria ere proportzioan murriztuta, edo laneko denbora berrantolatzeko eskubidea, ordutegia egokituz, ordutegi malgua aplikatuz edo laneko denbora antolatzeko aplikagarriak izan daitezkeen bestelako moduak ezarriz, administrazio publiko eskudunak kasu bakoitzean ezartzen duenaren arabera."} {"id": 886, "text": "2.- Kapitulu honetan jasotako eskubideak aitortzeari buruzko prozedurak izapidetu eta ebazterakoan pertsonak intimitaterako eta duintasunerako duen eskubidea bermatuko da, baita eragindako pertsonei buruzko informazioa isilpean gordetzea ere. Pertsonalaren arloan eskumena duten organoek informazioaren tratamendu egokia egingo dute, eta informazio hori erreserbatu legetxe gordeko da."} {"id": 887, "text": "3.- Ebazpena emateko eskumena duen organoak eskatzaileak dituen inguruabarrei buruzko irizpena eskatuko dio Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari. Txosten hori loteslea izango da inguruabar horiekiko."} {"id": 888, "text": "Etxebizitza egokitzeak sortutako gastuen ordainez eskura daitezkeen laguntza ekonomikoak esleituko zaizkie, hain zuzen ere, ekintza terrorista baten ondorioz ezgaitasunen bat dutenei, baldin eta egoera horrek beharrezkoa egiten badu ohiko etxebizitza egokitzea. Etxebizitza zaharberritzeko finantza-neurriei buruzko arauetan xedatutakoak arautuko ditu laguntzok, honako baldintza hauekin:"} {"id": 889, "text": "b) 3 motako (etxebizitza egokitzea) obra partikularrei dagokien aurrekontu babesgarriaren % 100eko diru-laguntza esleituko da."} {"id": 890, "text": "c) Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren txostena beharko da, zein, dekretu honetan xedatutakoaren arabera, loteslea izango baita laguntzaren onuradun izateari dagokionez."} {"id": 891, "text": "1.- Ekintza terrorista baten ondorioz era zuzenean edo zeharka etxebizitza premia bereziak dituzten pertsonek babes ofizialeko etxebizitzak eskuratu, horiek trukatu eta deskalifikatu ahal izateko, etxebizitza horiei buruzko araudian ezarritakoa bete beharko da, artikulu honetan jasotako baldintzekin."} {"id": 892, "text": "2.- Etxebizitzaren arloan eskumena duen sailak argibideak eskatu beharko dizkio Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari terrorismoak etxebizitza-premia bereziekin duen loturari buruz, modu arrazoitsuan exentzioa jaso dezaketen baldintzei buruz eta etxebizitzaren trukaketa edo deskalifikazioaren -kasuak kasu- egokitasunari buruz. Txosten hori loteslea izango da onuradun egoerari dagokionez."} {"id": 893, "text": "3.- Artikulu honetako 1. paragrafoan aipatzen diren pertsonak salbuetsi egin daitezke babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeari buruzko araudian aurreikusitako baldintzetatik."} {"id": 894, "text": "4.- Etxebizitzaren arloan eskumena duen sailak trukatu egin dezake artikulu honetako 1. paragrafoan aditzera emandako zirkunstantziak biltzen dituen pertsonak duen babes ofizialeko etxebizitza, baldin eta hala eskatzen badu; eta bere ordez babes ofizialeko etxebizitza-parketik beste etxebizitza bat esleituko litzaioke, betiere era horretako etxebizitzarik balego."} {"id": 895, "text": "b) Titularrek legez ezin eskuratu ahal izatea babes ofizialeko etxebizitzarik destinoko autonomia erkidegoan."} {"id": 896, "text": "c) Babes ofizialeko etxebizitza eskualdatzeko gehienezko prezioa destinoko autonomia erkidegoko merkatu librean ezaugarri berdineko etxebizitzaren batez besteko prezioa baino askoz txikiagoa izatea."} {"id": 897, "text": "35. artikuluko 1. paragrafoan aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten pertsonen ohiko etxebizitza libreak, abenduaren 30eko 316/2002 Dekretuko 3.1 artikuluan jasotako ondorioetarako, ez dira okupatutzat joko, baldin eta Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak onuradunaren izaerarekiko txosten loteslea ematen badu (316/2002 Dekretua, \u00abEtxebizitza Hutsaren Programa\u00bb sustatu eta bultzatzen duena, programa horren araubide juridikoa ezartzen duena eta \u00abVivienda y Suelo de Euskadi SA / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA\u00bb (Visesa) Baltzu Publikoari programa kudeatzeko ardura ematen diona)."} {"id": 898, "text": "1.- Ekintza terroristei lotutako jazarpena, mehatxua edo hertsapenaren ondorioz euren ohiko etxebizitza utzi behar izan eta behin-behineko ostatua hartu behar izan badute, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak alokairuaren gastuak ordaintzeko laguntza emango du."} {"id": 899, "text": "2.- Ekintza terroristekin lotutako jazarpena, mehatxua edo hertsapena jasaten duten pertsona fisikoek eskura dezakete laguntza hau, Herrizaingo Saileko Segurtasun Sailburuordetzako organo eskudunak egiaztatutako eran."} {"id": 900, "text": "3.- Utzitako etxebizitzaren ezaugarri berdin antzekoak dituen etxebizitza bat -udalerri berean edo beste batean- alokatzeak sorrarazitako gastuei egingo die aurre artikulu honetan jasotako diru-laguntzak, harik eta ohiko etxebizitza saltzen den arte, eta, betiere, hiru hileko gehienezko epean."} {"id": 901, "text": "4.- Artikulu honetan araututako laguntza emateko prozedura interesdunak Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari bidalitako eskabidearekin hasiko da, zeini lotuko zaizkion eskabide-eredu normalizatuan eskatutako agiri berariazkoak. Eskabide hori eskatzaileen esku egongo da www.euskadi.net web orrian."} {"id": 902, "text": "5.- Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak ofizioz bideratuko ditu espedientea ebazteko behar diren instrukzio egintzak, eta Herrizaingo Saileko Segurtasuneko Sailburuordetzako organo eskudunari eskatuko dio eskatzaileak jasandako jazarpen, mehatxu edo hertsapen egoeraren bati -ekintza terroristei lotutakoari- buruzko argibideak emateko. Txosten hori derrigorrezkoa eta loteslea izango, eta 10 eguneko gehienezko epean prestatu beharko da."} {"id": 903, "text": "6.- Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak gehienezko sei hileko epean eman eta jakinaraziko du laguntza-eskabidearen gaineko ebazpena. Gehienezko epea igaro, eta ez bada ebazpenik eman eta jakinarazi, baiestekoa dela joko da azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako."} {"id": 904, "text": "1.- Ekainaren 19ko 4/2008 Legeko lehenengo xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, Herrizaingo Sailak ofizioz eska diezaioke -egoera berezietan- Jaurlaritzaren Kontseiluari terrorismoaren biktimei diru-laguntza zuzenak esleitzeko, hain zuzen ere, ezohiko laguntza modura, eta premia pertsonal edo familiarreko egoerak leuntzeko. Ebaluagarriak eta egiaztagarriak izan beharko dute egoerok; ez dute babesik izango dekretu honek araututakoan; edo nabarmenki urriak izan, unean uneko larritasunari aurre egiteko."} {"id": 905, "text": "2.- Horri begira, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak era horretako proposamena egin diezaioke Herrizaingoko sailburuari, arrazoi modura honakoak jarriz: premia pertsonala edo familiarra, horien larritasuna, prestaziorik edo laguntzarik eza, edo egon daudenak guztiz urriak izatea."} {"id": 906, "text": "3.- Esleitutako laguntza proportzionala izango da; lagundu gura den premia-egoerari egokitua; eta zuzeneko diru-laguntzetarako aurreikusitako prozeduraren arabera izapidetuko da."} {"id": 907, "text": "1.- Ekainaren 19ko 4/2008 Legeko bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, eskudun Administrazioak, premia larrietan eta kaltetutakoak eskatuta, funtsak aurreratu diezazkieke ekintza terroristek kalteak jasan dituztenei, premiarik urgenteenek sorrarazitako gastuei aurre egiteko, harik eta ohiko edo ezohiko laguntzak eskuratu arte."} {"id": 908, "text": "2.- Urgentziazko espedientea izapidetuko da egoera horietan, non, gertatutako kalte eta ekintza terroristaren artean dauden kausa-lotura frogatu ondoren, eta prestazio edo laguntzarako eskubidearen titularitatea egiaztatu ondoren, ebazpena emango baita aurreratu behar den zenbatekoari buruz. Zenbatekoak ezingo du gainditu esleipena erabakitzen duen ebazpenean izendatu zaion % 70a."} {"id": 909, "text": "3.- Justifikatu beharreko ordainketa modura igorri ahal izango dira aurrerakin horiek, eta horren ondoren esleituko diren laguntzen kargura izango dira."} {"id": 910, "text": "Bigarrena.- Herrizaingo Sailak, publizitate printzipioa betetze aldera, dekretu honetan aurreikusitako laguntzen berri emango du urtero sailburuaren aginduz, eta aurrekontu dotazioaren zenbatekoa adierazi beharko du."} {"id": 911, "text": "Arau honek duen izaera kontuan izanda, zein epemugarik gabea baita, eta aurrekontu izendapena egoteak eta ezusteko egintzak jazotzeak baldintzatzen baitute, ekonomia ekitaldi osoan zehar aurkeztu ahal izango dira eskabideak, betiere dekretu honetan finkatutako epemugak aintzat hartuz."} {"id": 912, "text": "Hirugarrena.- Erakunde publikoekin lankidetza hitzarmenak izenpetu ditzake Herrizaingo Sailak, baita kontratuak espezializazio tekniko egokia duten entitateekin, zeinen helburua izango baita ekintza terroristek eragindako kalte materialen balorea tasatu edo peritatzea."} {"id": 913, "text": "Laugarrena.- IV., V., VI., VII., VIII. eta IX. kapituluetan jasotako laguntzak eta sorospen prestazioak esleitu ahal izango dira, dekretu honen arauen arabera, edozein izanik ere kaltea eragin duen ekintza-eguna. Dekretu honetako 37. artikuluko laguntzak eta prestazioak salbuetsi egingo dira."} {"id": 914, "text": "Terrorismoaren Biktimentzako Laguntzen Programa arautzen duen irailaren 24ko 214/2002 Dekretua (abenduaren 30eko 313/2002 dekretuz aldatutakoa) eta dekretu honen aurkakoak diren maila bereko edo apalagoko arauak indargetu egiten dira."} {"id": 915, "text": "Lehenengoa.- Ahalmena ematen zaio Herrizaingoko sailburuari dekretu honetan ezarritako laguntza-zenbatekoen portzentajeak eguneratzeko."} {"id": 916, "text": "Bigarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean."} {"id": 917, "text": "Duela urte batzuk modan jarri zen 'nini' izengoitia, ikasteko zein lan munduan sartzeko aukerarik ez zuten gazteei zuzendua; orain, gazte horiek 'sinkie' bihurtu dira, hau da, nahiz eta bikotean bizi, bi soldatekin ez dute seme-alabak izateko nahikoa irabazten. Horien artean zure burua identifikatzen al duzu?\nHezkuntzarik edota lan munduan murgiltzeko aukerarik izan ez duten gazteak dira niniak; ez dute batxilergoa egin eta ez dira unibertsitatera joan, eta lana lortzeko zailtasunak izan dituzte. Gazte horiek hazi egin dira, prekarietatean; Europako C\u00e1ritasen esanetan, sinkieak bihurtu dira orain (Single Icome No Kids) hau da, nahiz eta bikotean bizi, jasotzen dituzten bi soldatak batuta ere, ez dute soldata bakar dezente bat osatzen, eta ez dira haurrak hezitzeko gai.\nC\u00e1ritasen ikerketaren arabera, belaunaldi honek beren gurasoek baino baldintza okerragoak dituzte, hau da, 80ko hamarkadako gazteek egungoen soldata bikoitza irabazten zuten. Elkartearen esanetan, txirotasun eredu berri baten aurrean gaude.\nEgungo gazte askoren errealitatea da: lan baldintzak kaxkarragoak dira, soldatak baxuagoak eta lanpostu gutxiago daude. Gainera, egungo politikek ez dute gazteengan inbertsiorik egiten; hala, egun inoiz baino zailagoa da gazteentzat emantzipatu eta etxebizitza bat eskuratzea. Baldintza horietan, geroz eta gehiago dira haurrak izateari uko egiten diotenak. Eta zuk, zure burua identifikatzen al duzu egoera honetan?"} {"id": 918, "text": "Caracaseko etxe orratz garaienetakoa da Daviden Dorrea goitizena duena. David Brillembourg arkitektoak diseinatu zuen, finantza erakundeen egoitza izateko, baina 90eko hamarraldian, ekonomiak hondoa jo eta ezin izan zuten etxetzarra bukatu. Duela hiru urte 2.500 bat squatterrek okupatu zuten. Bizileku arriskutsua da, hainbat solairutan ez baitago hormarik ere. Batzuentzat Venezuelaren gainbeheraren isla da: \"Gizarteak gorroto gaitu, eta Gobernuak ez daki gurekin zer egin; benetan uste al dute gustura bizi garela hemen?\" Beste batzuek aurrera egiteko zirrikitutzat jotzen dute eraikin hau."} {"id": 919, "text": "Kataluniako Volta 2013 zuzenean: eitb.com-ek eta ETB-1ek zuzenean eskainiko dute astearte honetan Kataluniako Voltaren bigarren etapa, 15:30etik aurrera."} {"id": 920, "text": "Berezko cookieak darabiltzagu eta hirugarren, gure zerbitzuak pertsonalizazioaren eta nabigazio-analisiaren bitartez hobetzeko, amaiera teknikoekin. Pribatutasunak axola digunez gero, ondoren zure lehentasunak itxuratu ahal izango dituzu desiratzen baduzu."} {"id": 921, "text": "Martxoaren 15ean, larunbata, Zart Fest jaialdia egingo dute Doka Donostiako Kafe Antzokian, eta bertan ariko dira Fira Fem, Anai Arrebak, Unicornibot, Joseba Irazoki eta Dj Royal Jaleo. GAZTEZULOn sarrera bikoitz bat zozkatuko dugu izena ematen duzuenen artean!\nFira Fem madrildarrak aurrenekoz ariko dira gurean, eta iaz kaleratu zuten diskoa gogor entzunaraziko dute. Anai Arrebak pasaitarrak ere ikus-entzuleak dantza jartzeko asmoz helduko dira Dokara, eta Unicornibot galiziarrek psikodelia izango dute ardatz. Joseba Irazoki beratarrak, ostera, eskura dituen instrumentu guztiak astinduko ditu, eta gauari amaiera emateko, Dj Royal Jaleo donostiarrek ka\u00f1a sartuko dute. Guztia agoantatzeko prest?"} {"id": 922, "text": "Arabarrak 19-24 atzetik joan arren borrokari eutsi zioten eta 90\u2019-tako partidu bikain baten ostean Arrizabalaga-Etxaniz garaitu zituzten (25-24)\nMallabian jokatu zen beste behin Nesken Gomazko Paleta MPB Zirkuituko finala igandean. Hirugarren urtez jarraian protagonista berberak izan zituen finalak eta, inoiz baino estuago bada ere, garaileak ere berdinak. Nagore Martin eta Laura Saez nagusitu ziren Olatz Arrizabalaga eta Leire Etxaniz-en kontrakoan, gainera 19-24ko markagailu faboragarria alde izan zutelarik azken hauek. Azkenean 25-24 arabarrentzat.\nSendo hasi ziren arabarrak (8-2) baina erdilanetarako indarrak parekatuta, gora egin zuten bizkaitarrek eta i\u00f1or gutxik sinesten zuen arabarren garaipenean. Bizkaitarrak asko eman zioten pilotari eta galtza bete lan eragin zioten Laura Saez-eri. Honek ordea ondo erantzun zuen, batez ere, azken txanpan. Nagore Martin-ek etzuen partidurik apurtzen eta gauzak zailtzen zihoazten. Halere eki\u00f1ean jarraitu eta 19-24koari buelta ematea lortu zuten beraiek."} {"id": 923, "text": "Liderra online datazio web esklusiboki sortu maskota zaleentzat. Duzu bizitza bazkide baten bila ari den ala ez, Zure maskota edo, besterik norbaitek lagun bat zintzilikatzeko batera, Hemen gai zehazki aurkitu ahal izango duzu nork bilatzen ari zaren - maskota maitale zeure burua bezala."} {"id": 924, "text": "Astean behin elkarteko albisterik garrantzitsuenen eta agendako ekitaldi nagusienen laburpena jasoko duzu zure e-posta helbidean.\nEz. Mezuek ez dute artxibo erantsirik izango. Beraz, ziurtatua dago ez duzula birusik jasoko bide honetatik."} {"id": 925, "text": "Gif-ek ez dute soinurik; ez, goian ikusten duzuenak ere ez. Dena den, birala bihurtu da gif-a, milaka pertsonek golpea entzuten dutela esan dutelako. Lisa DeBruine, Glasgow hiriko Psikologia eta Neurozientzia irakasleak partekatu du gif-a, eta dagoeneko 28.525 aldiz bertsiotu dute.\nBatzuk entzuten dute, besteek ez; sekulako eztabaida sortu da sarean. Dena den, gehienek diote soinu 'gor' bat entzuten dutela. Gif-a Happy Toast artistak sortu zuen duela hamar urte, eta ez zuen uste halako arrakasta izango zuenik; baina, zergatik entzuten dugu?\nErantzuna oso sinplea da; gure burmuinak irudiak sortzen duen soinurako ilusio hori betetzen du automatikoki; hau da, garunak badaki irudian agertzen den salto horrek soinua eragingo lukeela, eta berak betetzen du hutsune hori. Eta zuk, entzuten al duzu?"} {"id": 926, "text": "Aukerak Binakako Txapelketan: Berasaluzek eta Albisuk finalerdietarako txartela lortuko dute Xala eta Barriola gainditzen badituzte, Bilboko Bizkaia frontoian."} {"id": 927, "text": "Ostiralean ikastaro bukaerako erakusketa izan zen. Ze ondo pasa genuen!! Oso gustora egon ginen arratsalde guztian (nahiz eta eguraldi txarra egin) eta espero dut ikasle guztien kuadroak asko gustatu izatea."} {"id": 928, "text": "Maiatzan gure ikasleek egindako marrazkien adibide bat badago gure www.artecnic.es web gunean ikusgai. Gehienbat manga marrazkiak eta erretratuari buruz, sudurrak arkatzez marrazten ikasten aritu gara."} {"id": 929, "text": "Presoek erasoak eta bortxaketak jasateaz gain, diamanteak ateratzeko egunean ehun zartada baino gehiago jasotzen dituzte. Europar Batasunak diamanteen salerosketa bultzatu nahi du eskualde horretan.\nTokiko administrazioaren erreforma: Alkateen eta udaletako funtzionarien soldata Aurrekontuetan finkatuko dute, eta zinegotzien % 82k ez dute soldatarik jasoko."} {"id": 930, "text": "Gozatu aire zabalean Ternua etxearen emakumeentzako RIDE ON galtzekin. Erabiltzen ez diren arrantza-sare birziklatuen ehunaz eginak daude, jasangarritasunaren alde dugun jarreraren erakusgarri. Transpiragarriak, sendoak eta arinak dira, eta mugikortasun bikaina emango dizute mendi-ibilaldietan, bidaietan nahiz aisialdiko jardueretan. Uraren aurkako PFC gabeko tratamendua dute, eta eskuineko hankaren barnealdean, zati islatzaileak dituzte, bizikletan ari zarenean erabiltzeko.\nGaltza transpiragarriak, arinak eta erosoak, euskal kostaldeko arrantza-sare birziklatuetatik eratorritako Shellstrestch ehunean eginak. Uraren aurkako PFC gabeko tratamendua dute, eta gerri finkoa, formadun belaunez eta eskuin hankaren barnealdean bizikletarako egokiak diren xehetasun islatzaileez gain.\nShellstretch ehun bielastikoa erresistentzia handikoa, erosoa eta bere forma mantenduta gorputzera egokitzen delako nabarmentzen da. Transpirazioa gorputzetik azkar urruntzeko diseinatua, ura aldaratu egiten du eta horregatik primerakoa da mugimenduetan erabateko askatasuna behar den jardueretarako. Ezin hobea da mugimendu askatasun erabatekoa eskatzen duten mendiko jardunetan erabiltzeko."} {"id": 931, "text": "UP! esperientzia ekintzaileak Mercedes Vila, Biotech Foods: Gure estrategia, kontsumitzailearengana iristeko janari-industriarekin kolaboratzean datza\nFinantziazioa Ekintzailetza Elena eta Ana Fern\u00e1ndezek 300.000 \u20ac-ko inbertsioa jaso dute maskoten Startupa den Dog Vivantengandik\nDog Vivant maskoten Startupa da eta honen bidez egunero milaka pertsonak euren planak egiteko animaliak onartzen dituzten hotelak, jatetxeak, komertzioak eta negozioak ezagutzen dituzte.\nAsiako Pazifikoan eta Espainian ingurune eta itsas-injineru bezala 10 urte eman ondoren, Olivier Duperrayk www.bloowatch.com proiektua kaleratu zuen, kanpoko eta itsas-aktibitateen hornitzaileei .."} {"id": 932, "text": "UP! esperientzia ekintzaileak Batirtze Moya: Basque Voyages, bost zentzuekin bizitzeko esperientziak\nBatirtze Moya ekintzailea da eta Euskadin gehien erakartzen duten bi alor aprobetxatzen jakin du: paisaia eta gastronomia.\nStart-ups Gura Market_IN: \u201cEuskal Enpresa Txiki eta Ertainetara merkatuaren inteligentziaren joera berrienak ekartzen ditugu\u201d.\nLeyend Velilla Echeita eta Jon Elzo Aizarnarentzat proiektu eta bezero bakoitza berezia da: \u201cHorregatik, Gure Market_IN-en bezeroei entzun eta eurekin lan egiten dugu, %100ean molda daitekeen ..\nUP! esperientzia ekintzaileak Ahunki: \u201cAhalegin handia eskatzen duten proiektu berritzaileen bila gabiltza, dena ezin hobeto atera dadin\u2026\u201d\n\u201cErrespetua eta konpromezua lan ona egiteko funtsezkoak direla uuste dugu, eta hori gure baloreetan islatzen da\u2026\u201d\nVinca Sanz, Andoni Corrales eta Aizkibel Rojo dira \u2018Sarepolis\u2019-en sustatzaileak. Lanabes bikaina da herritarren partehartzea kudeatzeko, honek online bidezko prozesu partehartzaileak garatzea ..\nEnpresa funtsean Ziberinteligentzia eta zibersegurtasunean konponbideak emateko sortu zen, zerbitzuak Erakunde eta Enpresetara zuzenduz.\nBic Start Up! Day ekimenaren bidez, Euskadin sortzen diren enpresa-ekimen eta startup berriak ezagutzera eman eta ikusgai jarri nahi dira\nEnpresa Likidoa kontzeptua: \u201cEtorkizuneko lan-antolakuntza da, agian orainaldikoa ere\u2026 batasun edo kolaborazioen sareaz harago joatea da. Trebetasun eta konpromezuz jardunaz, ..\nAma bizkaitarra du; aita, berriz, lapurtarra. Joana Videgain Baionan jaio eta hazi zen euskara ama-hizkuntza zuelarik.\nWeb gune honek cookie-ak erabiltzen ditu, zure ordenagailuan informazioa biltzeko. Cookie hauetako batzuk beharrezkoak dira gure web guneak modu egokian lan egin dezan eta beste batzuk hobetzen laguntzen digute, web gunea nola erabiltzen den erakusten digutelako"} {"id": 933, "text": "Joan den egunean eskolako txikiek antzerki polit eta dibertigarri bat eskeini ziguten: \u201cBasajaun, Basandere eta galtzagorriak\u201d. Antzeslana, Martin Txikik Basajaunei garia lapurtu zieneko elezaharraren moldaketa da. Obra honetan, galtzagorriek protagonismo handia hartzen dute eta Martin Txikiri lagundu egiten diote Basendere eta Basajaunei garia eta ogiaren sekretua lapurtzen. Badakizue non bizi diren galtzagorriak? Orratzontzietan; baina baita basoan \u2026\nGaur amaitu egin dira aurtengo Jardunaldi Mikologikoak argazki lehiketaren sari banatzearekin. ARGAZKI MIKOLOGIKOKO III LEHIAKETA-ren helburua, perretxikoen edertasunaz disfratatzea da, hartu behar izan gabe. Eskolako argazki lehiaketa honetan, ikasle guztiek parte hartzen ahal dute, bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztuz. Gero eta gehiago dira parte hartzen duten ikasleak. Aurtengo sariduna 6. mailako ikaskea Ion Sainz izan \u2026\nOstiral arratsaldez, perretxiko sukalde tailerrak egin genituen. Gure pintxo faboritoa egiteko, \u201cpintxanpiak\u201d, txanpinoiak (agaricus bisporus), Jaengo olioa, Jaitzeko gatza eta Abartzuzako ogia erabili genituen. Errezeta erraza eta pintxoak, izugarri goxoak! Oraingo honetan, sukaldariak txikiak izan ziren eta eskolako handiak gonbidatuak. El viernes por la tarde hicimos dos talleres de cocina con setas. Para ello, \u2026\nGoizean perretxikoak bildu ondoren, arratsaldean sailkatu eta identifikatu egin genituen. Horretarako hainbat guraso, liburu eta Interneten laguntza izan genuen. Ez da lan erreza\u2026 Ostiral goizean amaitu genuen eta aurten 21 perretxiko ezberdinei izena ematea lortu dugu. Kartulina berde edo gorrian (jangarriak diren ala ez) izen zientifikoa, gaztelaniaz eta euskeraz idatzi ondoren, eskolako atarian erakusketa mikologikoa \u2026\nJardunaldi Mikologikoekin jarraituz, ostegunean mendira (Ibiriku), perretxikoetara joan ginen. Guraso, ikasle eta irakasleak Allidera joan ginen, udazkeneko goiz eguzkitsu zoragarria disfrutatzera. Bi taldetan banatuta, handiak eta txikiak, pagadian barna paseo ederra eman genuen. Basoa oso lehor egon arren, espero baino perretxiko gehiago aurkitu genuen. Hori baina ez zen helburu bakarra, basoko usain, kolore, soinu eta \u2026\nAurreko asteazkenean aurtengo Jardunaldi Mikologikoei hasiera eman genien hitzaldi batekin. Carlos, Andoniren aita Fungi edo Onddoen Erreinuari buruz hitz egin zigun. Primeran azaldu zigun onddoak, legamiak, lizunak eta perretxikoak izan daitezkeela. Horretarako, mendian bildutako perretxikoak ez ezik tomate, mahatsa edo meloia ekarri zizkigun lizunak bertatik bertara ikusteko. Gero, perretxikoen atalak zeintzuk diren eta txapela, oin, \u2026"} {"id": 934, "text": "Egin etxeko gaztetxoenen erosotasunaren aldeko apustua Ternua etxearen neskatoentzako ALODY malla motzekin. Elastikoak eta transpiragarriak dira, eta izerdia xurgatu eta kanporatzen dute, jarduera egin bitartean, gorputza lehor egon dadin. Egokitu daitekeen gerrialdea dute, eta mugimendu-askatasun bikaina emango dizute bai mendi-irteeretan bai eguneroko eta aisialdiko beste jarduera batzuetan."} {"id": 935, "text": "Erabili eguneroko jardueretan Ternua etxearen gizonentzako BANNOW kirol-jertse eroso eta erakargarria. Kotoi organikoz egina dago, jasangarritasunaren eta ingurumenaren alde dugun konpromisoaren erakusgarri; oso egokia da bai bidaietan bai eguneroko eta aisialdiko beste jarduera batzuetan erabiltzeko. Gainera, erosoago izan dadin, bi patrika ditu alboetan.\nFelpazko kirol-jertse erosoa, txarrantxatu gabea, irekia eta txanoduna. Vigore efektua eta poltsiko bana alboetan."} {"id": 936, "text": "Torneoak, \"beste herri batzuetako bizilagunakaz hartu-emonak sendotuteaz aparte, kirol, kultura eta ohitura desbardinak alkarbanatuz, jokalariak, gurasoak eta futbol zelaira hurreratzen dan edozeinek, futbolaz eta egunaz gozatutea\" dauka helburu, antolatzaileen arabera, eta sarrereak euro bi balio izango dau, jokalariai armozua emoteko.\nGure Esku Dagoko Igorren Ebatzi alkarteak deitutako batzarrean igorreztarrak herri konsultarako itauna ebatzi eben. Maiatzaren 6ko konsultan, \"Euskal estatu bateko herritarra izan gure dozu?\" galdereari erantzungo deutsie Igorren.\nHorrezaz gainera, Igorren Ebatzikoak ordutik aurrerako lana eta kanpainak azaldu ebezan. Kanpainai jagokienean, M6ko kartelak balkoietan ipintekoa abiatuko dabe laster, eta herri konsulteari babesa emoteko herriko talde, alkarte eta kuadrillak egindako bideo grabazinoak be hasi dira zabalduten.\nEitaldiai jagokienean, barriz, lehenengoa, Elkarrekin together dokumentalaren proiekzinoa izango da. Aprilaren 12an proiektauko dabe filma arrastiko 19:30ean, Kultur Etxean.\nHurrengo ekitaldia, Igorreko Udalean egondako zinegotzi eta alkateen babes ekitaldia izango da, aprilaren 22an,12:30ean."} {"id": 937, "text": "Joko honetan lanaren apaindegi bat egiten duten manicures dituzun. Iltzeak eta berniz kolorea ezartzeko klik. Kolore eta luzera iltzeak aukeratu ahal izango duzu."} {"id": 938, "text": "Zer arazo topatzen ditugu gazteok emantzipatzeko orduan? Zer arazo topatzen ditugu gazteok emantzipatzeko orduan?\nMomentu honetan 2018-2020 aldirako Etxebizitzaren Gida Planaren eta Etxebizitza Legea garatzen duen Dekretuari buruzko eztabaida ematen ari da. Jakingo duzuenez, urteak daramatzagu etxebizitzaren gaia lantzen modu ezberdinetan, eta oraingoan gazte eta gazte elkarteen ahotsa batzen saiatuko gara berriro, politikariek entzun dezaten. Horregatik, guzti honetaz eztabaidatu eta zure iritzia beste gazteekin partekatu nahi baduzu honako bilerara gonbidatuta zaude!\nGogoratu! EGK-ko lantaldeak 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Gainera, EGK-k bertaratzeko erabiliko diren garraio publikoko gastuak ordaintzen ditu.\nMesedez, konfirmatu etorriko zaretela, edo ezin baduzue, hementxe duzue zuen iritzia emateko beste aukera bat: Email edo telefonoz: 945.22.06.01 edo bizibaldintzak@egk.org"} {"id": 939, "text": "Ohar honen bidez, EGK \u2013 Euskadiko Gazteriaren kontseilutik Madrilgo Erkidegoak bertako Gazteria Kontseilua deuseztatzeko hartutako erabakia salatzen dugu. Madrilgo Erkidegoko Gazteria Kontseiluak kaleratu duen oharrean argi azaltzen duenez, neurri honek gazteon gizarte-partehartzea herren uzten du eta Madrilgo gobernuak eredu partehartzailearen eta eurenganako kritikoak diren ahotsen aurrean duen jarrera garbi uzten du. Halako neurri bat onartezina \u2026"} {"id": 940, "text": "Filma, Parisen, 1970eko hamarkadearen hasikeran girotuta dago. Gilles, 18 urteko ikasle gaztea, 1968ko maiatzak ekarri dituan aldaketa sozial barriak markautako eferbeszentzia politiko eta sortzailean murgilduta dago. Maitasun topaketak eta aurkikuntza artistikoak, lehenengo Italiara eta ondoren Londonera eroango ditue Gilles eta bere lagunak. Biajean, ebatzi garrantzitsuak hartu beharko ditue."} {"id": 941, "text": "Lau urte bete dira aurten Ki\u00f1u Gaztetxeak lehenengoz ateak zabaldu ebazanetik eta urteurrena ospatuteko kontzertua egongo da maiatzaren 5ean. Liher eta Kokein taldeak joko dabe 22:00etatik aurrera eta ondoren Tibe eta Lekue dj-ak ipiniko dabe giroa.\nLide Hernando donostiarrak ipini eban Liher proiektua martxan eta 2015ean, Arrazoi gutxi, denpora asko izeneko maketea grabau. Taldeak beste album bi daukaz kalean, Hauts eta Tenpluak erre, hain zuzen be.\nMaiatzaren 25ean, Pablo Hasel rap musikariaren kontzertua egongo da gaubean Gaztetxean. Aurretik, Errepresioa, kartzela eta antifaxismoa berbaldian hartuko dau parte Jon Iurrebaso eta Carlos Fernandez Salhaketako kideagaz batera."} {"id": 942, "text": "Areatzako Euskera Batzordeak antolatuta, Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenaren aurkezpena maiatzaren 4an, arrastiko 18:30ean, Udal Aretoan izango da Karmelo Ayestaren eskutik. Euskal Herri osoko herri eta eskualdeetan aldi berean egingo dan euskaldunen aktibazino ekimena da Euskaraldia, eta Areatzak be, bat egingo dau honegaz. Zemendiaren 23tik abenduaren 3ra arte izango da.\nEgitasmo hau bideratzeko, behar beharrezkoa da herritarren partaidetzea eta Areatzako Euskera Batzordeak partaidetzea bultzatzeko eta ekimenaren nondik norakoak ezetuteko aurkezpenera joateko animau gura dauz billaroztarrak. Parte hartzea ebazten dabenak Ahobizi eta Belarriprest rolen bitartez egingo dabe. Ahobizi eta Belarriprest-en izen emotea udagoienean hasiko da."} {"id": 943, "text": "Gure ikasle-ohi guztien laneratzea gizarte-esparruko erakundeetan eta enpresetan errazteko asmoz, Leizaran Institutuak ikasle-ohien informazioz hornitutako datu-basea kudeatzen du 2001-2002 ikasturtetik, hau da, zikloa sortu zuenetik."} {"id": 944, "text": "Lehenagoko beste aztarna batzuen ezean, giza jardunaren agerpenik antzinakoenak, Idiazabalen, mendi aldeko trikuharri eta tumuluak dira: Dorronsoroko Jentilzuloa edo Urrezuloko Armurea, Atxurbi, Praalata, Aitxu, Napalatza, Unanabi, Etxegarate, Bidarte, Zorroztarri.... Kristo aurreko 3200 eta 1300 urteen arteko jendeek hildakoak lurperatzeko erabili bide zituzten Brontze Aroan. Hilobi horietan, garai hartako lanabes eta apaingarriak aurkitu dituzte.\nFeudalismo garaian, XII. mendearen hondarreko dokumentu batean, herriaren gaur egungo izena lehenbizikoz idatzita ageri da (1199. urtea).\nEliza, mende oparoetan egin edo osatu zen. XVI-XVII. mendeetan eraikina bera (gotikoa) eta XVIII.eko hasieran korua, erretaulak eta irudiak.\nIdiazabalek 1860. urtean 1.716 bizilagun omen zituen. Gehienak baserrietan bizi ziren (kalean 30 bat etxe zeuden eta, horietatik ere, ia denak baserriak izango ziren). Baina, XIX. mende horretan sartzen hasi ziren berrikuntzak gizarte tradizionalaren homogeneotasuna zartatzen joan ziren eta baita beraren krisia ekarri ere.\nBaserri ekonomia ez zegoen gehiagorik emateko moduan eta herriko seme askok Ameriketako bidea hartu behar izan zuten XIX. mendearen bukaera aldera eta hurrengoaren hasieran. XX. mendearen hasieran, gerora ezinbesteko zerbitzu bihurtu diren batzuk jarri ziren; gizarte berriaren erakusgarri dira: elektrizitate indarra, kanileko ura, plaza berria, kanposantu berria, eskola berria... Ameriketan aberastu eta herrira bueltatutako indiano batzuk bultzatu zituzten horietako asko; palazio itxurako bere etxe zein baino zein dotoreagoak ere egin zituzten herrian: Altolagirrerenea (Txomenarenea), Floreaga...\nBaina erabateko aldaketa 1936-39ko gerra zibilaren ondoren etorri zen. XX. mendearen bigarren zatian, urte gutxiren buruan, Idiazabalen izaera zeharo aldatu da. Gipuzkoako beste leku batzuetan bezala, industria berriak bizibide berria ekarri zien baserria uztekotan zirenei: Patricio Echeverr\u00eda (1942), Ampo (1964) eta Jaso (1975) enpresa handiak eta zenbait lantegi txiki sortu ziren Idiazabalen.\nBaserrietako jendea industriaratu egin zen eta baita kalera bizitzera joaten hasi ere; era berean, urrutiko eskualde batzuetatik ere (Gaztelatik, Galiziatik...) emigrazioa gertatu zen Idiazabala eta Goierriko herri askotara.\nGarai horretan egin ziren Plaza eta Udaletxe berriak (1955 inguruan) eta Mediku Etxea. Baserriak hustearekin batera etorri zen, beraz, kaleko gunearen zabalpen handia eta -1962. urtetik aurrera, batez ere- langileentzako etxe mordoa egin ziren.\nBaserria kale girora gerturatu eta ekartzeko giro berriarekin bat etorriz, Urtsuaran \u2013aurreko mendean Seguraratua- Idiazabalgo barrutian sartu zen 1947an; horrela, kalearekiko lotura zuzenagoa izan zuen."} {"id": 945, "text": "Euskarabideak lagunduta, Abenduaren 1etik 8ra bitartean, \u201cAne eta ohe hegalaria\u201d izeneko antzerki musikala Nafarroan barrena biran ibiliko da.\nEkimen hau martxan jarri da Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko (abenduaren 3a) eta euskarazko antzezlanak ikusteko aukera Nafarroa osora zabaltzeko.\n2-6 urte arteko neskatiko-mutikoei zuzendutako jarduera parte-hartzailea da, beren gurasoekin batera ikasteko: ipuinak, kantak, jolasak\u2026denak Nafarroako ondaretik jasoak. Kartel eta azalpenetan argibide gehiago aurkituko duzue.\nAbartzuzatik hurbilen dauden saioak, Iru\u00f1ekoa (abenduak 3, igandea) eta Tafallakoa (abenduak 7, osteguna) dira. Musu-truk, aretoa bete arte. Animatu ikustera joaten!"} {"id": 946, "text": "Maiatzaren 7rako prestatu dau Joko Alai alkarteak 2017ko Zeanuriko Erroten Ibilaldia. Aurten hamabigarren edizinoa beteko dau oinezko martxa honek eta antolatzaileak adierazoten dabenez helburuak hasikerako berberak dira: \"alde batetik, herritarrai zein kanpotik hurreratzen diran bisitariai Zeanuri eta bere auzoak ezetutera emotea; bestetik, Zeanuriren historian errotak izan daben garrantzia ezetu arazotea eta atzenik, domeka goiza natureagaz hartu-emonetan eta kirola eginez pasetako aukerea eskeintzea\". Ez dira gitxi, izan be, herri honetan ezagutzen diran edota han-hemenka azaltzen diran errotak edo erroten arrastoak, guztira hamazortzi, danak hidraulikoak. Ibilbidean zehar bederatziren ondotik igaroko dira ibiltariak eta hirutan \u2014Errotabarrin, Ibargutxin eta Olabarrin\u2014 sartu-urtena egiteko aukerea izango dabe.\nIbilbide bi prestatu dabez antolatzaileak, bata luzea, 18 kilometrokoa, eta bestea, laburragoa 12 kilometrokoa, jan-edana bananduko dan lekutik helmugara zuzentzen dana.\nUrtekerea herriko plazan izango da, goizeko 09:00etan; plazatik, udaletxearen aurretik, abiatuz eta Altziber eta Errotabarri \u20142015ean zaharbarritu eben Manterolatarrak eta sartu-urtena egin ahal izango da\u2014 ondotik pasau ostean, Undurragako urtegiaren ertzetik jarraituko dabe parte-hartzaileak. Urtegia atzean itxi bezain laster Barrengoerrota aurkituko dabe, Beretxikora errekatxoaren ertzean. Agarre izeneko baserrien ingurutik aurrera eginez, Undurraga auzunera jeitsiko dira Ibargutxiko errotarako bidea hartzeako; hemen, ateak zabalik izango dira, eta gura dabenak kuku bat egin eta errotea lanean ikusi ahal izango dabe. Ibargutxitik Lanbreabeko errotara, eta hemendik barriro Undurragako urtegiaren ertzetik ekingo deutsie bideari \u2014oraingoan beste aldetik\u2014; presatik 100 metro atxina, Alkiberren, indarrak barritzeko jan-edana bananduko dau Gastronomia Cantabricak. Aurrerantzean, lehenengo Otzerinmendi auzunean eta gero Uriben sartuko dira ibiltariak, eta Intxaurbeko, Axpeko eta Zulaibargo erroten ingurutik igaro ostean, atzen kilometroa beteten hasiko dira; helmuga baino 300 bat metro lehenago ibilbideko azken errotea azalduko da, Olabarrikoa, eta bisitetako aukerea izango da, Zeanuriko plazara heldu eta ibilaldiari amaierea emon aurretik.\nIbilbidea burutzerakoan, 18 kilometro eroango dabez oinetan ibiltariak, baina ziur ziteari erantzuteak mereziduko deutsela, erroten ondare historiko-etnografikoa ezagutzeaz gain, udabarrian naturak azaltzen dauan koloreen sinfoniaz gozatzeko aukerea izango dabe eta.\nIbilbidean zehar bederatzi errotaren ondotik igaroko dira ibiltariak eta hirutan \u2014Errotabarrin, Ibargutxin eta Olabarrin\u2014 sartu-urtena egiteko, errotea lanean ikusteko eta osotzen daben atalak bertatik bertara ezetuteko aukerea izango dabe.\nOtzerinmendiko kofradian dago. 1785ean eregi eben. Zeanuriko errotarik barriena da. Hiru harri ditu. Errota honetan, presa eta antepara lotuta dagoz konporta baten bidez, kaltze barik. Zeanuriko gainontzeko errotetatik bereiztuz, Errotabarrin errotapetik kaltze bat ateraten da, urak errekara bideratzeko. 1975eko aprilean itxi eutsan lan egiteari eta azken errotaria Andres Aldekoa \"Ane\" izan zan. 2015ean guztiz zaharbarritu eban Errotabarri Manterola familiak.\nIpi\u00f1aburuko kofradian dago. XIX. gizaldian burdinolea izan zan. Gaur egun harri bi badaukaz be, hiru harrigaz egin eban behar. Hirugarren harriak 1950erantza itxi eutsan lan egiteari.\n1945ean errotearen azpiko aldean turbina bat eta generadore bat jarriz argindarra ekoizten hasi ziran Ibargutxin, eta 1978ra arte gitxi gorabehera Altzua, Ipi\u00f1aburu eta Undurragako baserri batzuetara saltzean eben elektrizidadea.\nIbargutxiko errotearen instalazinoak guztiz zaharbarrituta dagoz, eta oindino, noizean behin etxerako garia edo artoa eihotzen dabe jaubeak; horrez gainera, generadorearen bitartez etxerako argindarra be ekoizten dabe.\nAzken errotaria Gabriel Larrazabal izan zan. Gaur egun Bitoriano, Satur eta M\u00aa Jesus bere seme-alabak dira jaubeak, eta errotea zaharbarritzeaz eta ingurua txukun-txukun mantentzeaz arduratzen diranak.\nOlabarriko erroteak hiru harri daukaz eta, gehienbat errazoi sentimentalakaitik bada be, betiko bezeroen eskariai erantzuteko lanean darraien Zeanuriko errota bakarra da. Benigno Pujana \u2014herriko azken errotari profesionala\u2014 hildakoan, bere alaba Ana Mari izan da lekukoa hartu dauana, azken ehun eta hamaika urteetan familiaren ogibidea izan dan ofizioa bizirik manteniduteko.\nErrotearen ondoan burdinolearen arrastoak azaltzen dira eta gaur egun, hormak zaharbarritzen dabilz. Burdinolean erabilitako balantzea be errotan gordetzen da.\nErrotagintzari buruzko gorabeherak ezetu gura dabezanak Olabarrira hurreratzea baino ez daukie, Pujana familiak bisita gidatuak antolatzen ditu eta.\nErrotak lanean: ibilaldiaren hasikeran Errotabarriko errotan, erdibidean Ibargutxiko errotan eta amaieran Olabarrikoan sartu-urtena egiteko aukerea izango dabe ibiltariak.\nLaguntzaileak: Gastronomia Cantabrica, Lankidego Lantalde, Zeanuriko Udala, Gorbeialde, Sagarna Txokoa, Zeanuriko Jubiladuen Tabernea eta Arratiako Gurutze Gorria."} {"id": 947, "text": "Eliza gurutze sainduaren omenez ereikia XVI. mendean baino gaur egun daukan itxura XVIII. mendekua da."} {"id": 948, "text": "17-01 0.0596 0.0596 0.0596 0.0596 0.0596 0.0625 0.0703 0.0665 0.0597 0.0542 0.0627 0.0614 0.0621 0.0596\n19-01 0.0596 0.0596 0.0596 0.0596 0.0596 0.0627 0.0697 0.0669 0.0603 0.0542 0.0628 0.0616 0.0618 0.0596\n20-01 0.0596 0.0596 0.0596 0.0596 0.0596 0.0632 0.0695 0.0668 0.0603 0.0543 0.0628 0.0610 0.0620 0.0596\n21-01 0.0596 0.0596 0.0596 0.0596 0.0596 0.0641 0.0690 0.0668 0.0607 0.0542 0.0633 0.0612 0.0620 0.0596\n22-01 0.0596 0.0596 0.0596 0.0596 0.0596 0.0634 0.0690 0.0668 0.0606 0.0541 0.0628 0.0618 0.0620 0.0596\n27-01 0.0589 0.0589 0.0589 0.0589 0.0589 0.0632 0.0682 0.0669 0.0603 0.0525 0.0646 0.0612 0.0620 0.0589\n28-01 0.0589 0.0589 0.0589 0.0589 0.0589 0.0637 0.0678 0.0669 0.0606 0.0530 0.0640 0.0611 0.0620 0.0589\n29-01 0.0589 0.0589 0.0589 0.0589 0.0589 0.0638 0.0678 0.0669 0.0607 0.0528 0.0637 0.0612 0.0620 0.0590\n31-01 0.0588 0.0588 0.0588 0.0588 0.0588 0.0638 0.0679 0.0666 0.0608 0.0530 0.0632 0.0612 0.0620 0.0589\n02-02 0.0586 0.0586 0.0586 0.0586 0.0586 0.0634 0.0675 0.0673 0.0602 0.0530 0.0628 0.0608 0.0622 0.0582\n03-02 0.0582 0.0582 0.0582 0.0582 0.0582 0.0636 0.0678 0.0678 0.0602 0.0530 0.0628 0.0606 0.0624 0.0582\n04-02 0.0582 0.0582 0.0582 0.0582 0.0582 0.0644 0.0686 0.0678 0.0604 0.0527 0.0623 0.0596 0.0624 0.0582\n05-02 0.0582 0.0582 0.0582 0.0582 0.0582 0.0647 0.0686 0.0678 0.0608 0.0527 0.0624 0.0594 0.0624 0.0580\n06-02 0.0580 0.0580 0.0580 0.0580 0.0580 0.0647 0.0686 0.0678 0.0609 0.0528 0.0625 0.0594 0.0625 0.0583\n07-02 0.0583 0.0583 0.0583 0.0583 0.0583 0.0647 0.0688 0.0675 0.0610 0.0530 0.0625 0.0594 0.0625 0.0587\n08-02 0.0587 0.0587 0.0587 0.0587 0.0587 0.0645 0.0688 0.0668 0.0612 0.0530 0.0625 0.0590 0.0627 0.0592\n14-02 0.0587 0.0587 0.0587 0.0587 0.0587 0.0656 0.0694 0.0667 0.0610 0.0527 0.0626 0.0581 0.0634 0.0589\n15-02 0.0589 0.0589 0.0589 0.0589 0.0589 0.0653 0.0691 0.0670 0.0607 0.0527 0.0626 0.0587 0.0639 0.0584\n19-02 0.0581 0.0581 0.0581 0.0581 0.0581 0.0661 0.0694 0.0673 0.0605 0.0525 0.0628 0.0587 0.0633 0.0584\n20-02 0.0584 0.0584 0.0584 0.0584 0.0584 0.0661 0.0694 0.0669 0.0604 0.0531 0.0631 0.0587 0.0636 0.0583\n21-02 0.0583 0.0583 0.0583 0.0583 0.0583 0.0661 0.0688 0.0669 0.0610 0.0531 0.0631 0.0587 0.0640 0.0584\n27-02 0.0583 0.0583 0.0583 0.0583 0.0583 0.0654 0.0675 0.0660 0.0620 0.0532 0.0640 0.0590 0.0638 0.0582\n02-03 0.0586 0.0586 0.0586 0.0586 0.0658 0.0660 0.0678 0.0664 0.0609 0.0526 0.0639 0.0607 0.0644 0.0581\n13-03 0.0582 0.0582 0.0582 0.0582 0.0643 0.0654 0.0675 0.0666 0.0620 0.0529 0.0667 0.0599 0.0645 0.0582\n14-03 0.0582 0.0582 0.0582 0.0582 0.0643 0.0654 0.0665 0.0668 0.0626 0.0531 0.0667 0.0599 0.0649 0.0581\n15-03 0.0581 0.0581 0.0581 0.0581 0.0643 0.0653 0.0666 0.0663 0.0623 0.0531 0.0667 0.0599 0.0651 0.0581\n16-03 0.0581 0.0581 0.0581 0.0581 0.0640 0.0656 0.0665 0.0666 0.0623 0.0531 0.0670 0.0601 0.0649 0.0582\n18-03 0.0582 0.0582 0.0582 0.0582 0.0641 0.0656 0.0655 0.0666 0.0629 0.0531 0.0667 0.0595 0.0648 0.0582\n19-03 0.0582 0.0582 0.0582 0.0582 0.0632 0.0661 0.0655 0.0663 0.0626 0.0529 0.0660 0.0595 0.0648 0.0583\n23-03 0.0582 0.0582 0.0582 0.0582 0.0623 0.0661 0.0647 0.0645 0.0630 0.0533 0.0655 0.0598 0.0644 0.0582\n25-03 0.0582 0.0582 0.0582 0.0582 0.0625 0.0668 0.0647 0.0645 0.0627 0.0535 0.0644 0.0599 0.0644 0.0582\n30-03 0.0580 0.0580 0.0580 0.0580 0.0629 0.0670 0.0650 0.0645 0.0635 0.0541 0.0648 0.0594 0.0652 0.0580\n01-04 0.0580 0.0580 0.0580 0.0580 0.0633 0.0681 0.0657 0.0645 0.0636 0.0539 0.0660 0.0591 0.0657 0.0580\n02-04 0.0580 0.0580 0.0580 0.0580 0.0630 0.0678 0.0657 0.0645 0.0634 0.0543 0.0655 0.0591 0.0657 0.0580\n04-04 0.0582 0.0582 0.0582 0.0582 0.0621 0.0678 0.0657 0.0649 0.0631 0.0540 0.0653 0.0594 0.0657 0.0582\n05-04 0.0582 0.0582 0.0582 0.0582 0.0621 0.0621 0.0653 0.0657 0.0624 0.0540 0.0653 0.0591 0.0656 0.0584\n07-04 0.0655 0.0655 0.0655 0.0655 0.0628 0.0687 0.0651 0.0654 0.0624 0.0541 0.0652 0.0588 0.0662 0.0662\n08-04 0.0662 0.0662 0.0662 0.0662 0.0629 0.0694 0.0648 0.0654 0.0621 0.0539 0.0651 0.0589 0.0662 0.0662\n09-04 0.0662 0.0662 0.0662 0.0662 0.0627 0.0697 0.0648 0.0651 0.0619 0.0538 0.0658 0.0589 0.0662 0.0662\n03-05 0.0582 0.0582 0.0582 0.0582 0.0582 0.0700 0.0624 0.0628 0.0607 0.0531 0.0531 0.0583 0.0583 0.0584\n04-05 0.0584 0.0584 0.0584 0.0584 0.0635 0.0706 0.0622 0.0623 0.0607 0.0531 0.0625 0.0587 0.0648 0.0582\n11-06 0.0585 0.0585 0.0585 0.0585 0.0630 0.0743 0.0641 0.0635 0.0583 0.0548 0.0620 0.0598 0.0635 0.0586\n14-06 0.0587 0.0587 0.0587 0.0587 0.0629 0.0742 0.0645 0.0636 0.0582 0.0543 0.0624 0.0599 0.0634 0.0583\n20-06 0.0636 0.0636 0.0636 0.0636 0.0630 0.0742 0.0666 0.0628 0.0574 0.0537 0.0624 0.0624 0.0639 0.0592\n26-06 0.0588 0.0588 0.0588 0.0588 0.0620 0.0750 0.0657 0.0626 0.0562 0.0535 0.0626 0.0600 0.0635 0.0586\n27-06 0.0586 0.0586 0.0586 0.0586 0.0620 0.0750 0.0659 0.0622 0.0567 0.0536 0.0626 0.0602 0.0628 0.0628\n01-08 0.0606 0.0606 0.0606 0.0606 0.0620 0.0702 0.0664 0.0671 0.0552 0.0542 0.0626 0.0597 0.0602 0.0602\n02-08 0.0602 0.0602 0.0602 0.0602 0.0620 0.0703 0.0675 0.0673 0.0551 0.0542 0.0626 0.0596 0.0603 0.0603\n03-08 0.0603 0.0603 0.0603 0.0603 0.0618 0.0693 0.0667 0.0679 0.0551 0.0542 0.0627 0.0594 0.0605 0.0605\n04-09 0.0563 0.0563 0.0563 0.0563 0.0609 0.0715 0.0648 0.0641 0.0503 0.0554 0.0597 0.0596 0.0602 0.0560\n06-10 0.0548 0.0548 0.0548 0.0548 0.0615 0.0693 0.0657 0.0677 0.0530 0.0572 0.0602 0.0600 0.0599 0.0548\n07-10 0.0548 0.0548 0.0548 0.0548 0.0621 0.0690 0.0654 0.0677 0.0527 0.0569 0.0604 0.0606 0.0599 0.0548\n08-10 0.0548 0.0548 0.0548 0.0548 0.0624 0.0691 0.0654 0.0672 0.0528 0.0567 0.0600 0.0606 0.0599 0.0549\n09-10 0.0549 0.0549 0.0549 0.0549 0.0623 0.0691 0.0654 0.0670 0.0533 0.0566 0.0601 0.0606 0.0596 0.0548\n10-10 0.0548 0.0548 0.0548 0.0548 0.0623 0.0691 0.0648 0.0670 0.0532 0.0568 0.0601 0.0607 0.0594 0.0547"} {"id": 949, "text": "Egiar aldizkaria artearen gaiaren inguruan eta formatu fisikoan sortutako argitalpen proiektua da, teilakaturik ulertzen diren ikerketa eta\nArte Ederretan lizentziaduna da Eskulturako espezialitatean, eta Ikerkuntza eta Sorkuntza Artean Masterra egin zuen, baita doktoretza ere EHUren Eskultura Departamenduan; horretarako, Eusko Jaurlaritzaren doktoratu aurreko beka lortu zuen. Jardun artistikoa eskulturan garatu du. Erakusketa indibidual eta kolektiboetan parte hartutakoa da. Hainbat artikulu idatzi du arte-ikerkuntzako aldizkarietan, artisten katalogoetan eta literatura-argitalpenetan. Hizlari jardun du jardunaldi, mintegi eta kongresuetan. Irakaslea da EHUko Arte Ederren Fakultateko Eskultura Departamenduan."} {"id": 950, "text": "Madarixan bezalaxe atzokoan ere kukua entzun nuen. Giro ederraz gozotzeko aukera izan nuen Urbia eta Oltza aldean eginiko entrenamendu saioan. Ostarte zabalak nagusi ziren zeruan eta eguzkia bazterrak berotu nahian bazebilen ere, haize fin batek zapuzten zion ahalegina. Eta kukua entzun nuen horretan, Aitzgorriko mendizerrara begiratu nuen. Arbelaitzeko tontorrean jaka horiz jantzitako pertsona bat antzeman zitekeen. Erretraturen bat atera nahian imaginatu nuen; egun modan diren selfie horietako bat atera nahian alegia; baina ez zen hau burura etorri zitzaidan gauza bakarra izan. Maiatzaren 14a izanik, Everest gailurreko estanpa ere otu zitzaidan. Jaka horiz jantzitako gizona Martin Zabaleta hernaniarra izaterainoko pentsamendua irudikatu arte.\nIrribarre inozo bat atera zitzaidan. Izan ere, Hernaniko lagun zahar batzukin izan genuen bazkaria larunbatean. Aitak gartzelan egindako lagun- mina du Hernanin; Frankoren azken hamarkadako hainbat kontu eta istorio dituzte hor nonbait. Banaka batzuk kontatzeko modukoak ei dira, beste batzuk aldiz, hobe, ixilean gorde. Elutxeta sagardotegia inguratzen dituzten zuhaitz multzo ezberdinei begira ere izan nintzen; sagarondo ederrez gain, haritz mardul eta lizar hostotxikiek muxukatzen dute inguru goxoa.\nPerusaloi etxolaren paretik pasatzean erritmoa bizitu nuen. Eguerdirako hamar minutu baino ez ziren gelditzen eta Jaunartze igandea izanik, lagun baten elkartean zerbitzari lanak egiteko emana nuen hitza. Kontatu didatenez, zeremonia, erritual ala dena delakoan apaizari mezan gertatutakoa, bazkari guztietako tertuelietako hizketagaia izan zen; meza emateko unean konturatu omen zen apaiza biblia sakristian ahaztu zuela. Eliztarren gozamenerako edo, \u201c cosas del directo\u201d esan zuen abadeak. Gustu handiz aritu nintzen pajaritarik gabeko zerbitzari prestuaren papera egin nahian; Pelayo bezalako sukaldari handi batekin sukaldeko lana 4 sardexken pare egiten da. Xanxi gustura, eta gu beste hainbeste.\nSukaldari eta zerbitzari honek ere izan zuten bazkalosteko solasaldirik. Bada denbora \u201cCartas a Lucilio\u201d gomendatu zidatela. Eta bertan asko dira gaur egungo gizarte malapartatu honetara ekar ditzakegun ahapaldi edota aipuak. Sare- sozialen bitartez torpedeatuta sentitzerainoko berba jarioa jasan dugu; ezjakintasunari ohore egiteko lasterketa bat bailitzan, asko dira horretarako saiatu eta prestuak."} {"id": 951, "text": "JOUR DE F\u00caTE Compagnie, oroz gainetik, elkarretarazte batzuen istorioa da. Antzerkia egiteko nahiaren inguruan. Antzerkia, bai, baina ez bakarrik. Konpainiaren ikuskizunetan zinema, arte plastikoak eta pintura erreferientziak aurkitzen ditugu.\nAntzerkia, bai, baina haiek amesten duten bezalakoa : espazio publikoan, karrikan eta espazio natural handiek ematen duten sakontasun eder batean. Begirada haratago irekitzeko. Taldeko antzerki bat konpainiaren sorkuntzei leial bihurtutako artista ainitzekin, artistiko proiektuak elgarrekin asmatuz.\nDenentzako antzerkia eta hizkuntz ainitzetan : ez jostatzeko bakarrik baita ere besteekin partekatzeko. Bestaren araua da : hara joaten giren presa eta kuriositatearekin, xeheki eta hain bezain ederki prestatzen dugun eta eskuzabalki errezibitzeko. Mementu hau elgarrekin ospatzeko eta aski zaila bestea uztea.\nBERRIAK BIDEA \u00abIbilian egiten da kultura. Hiria eta mendia tartekatuz, natur eta arte balio esanguratsua duten tokietatik igaroko da. Bidea egiteko antolatuko diren irteeretan, naturaz eta kulturaz aldi berean gozatu ahal izango dute ibiltariek, ibilbidean jarduera kulturalak antolatuko baitira.\u00bb GEHIAGO...\nPROIEKTU LE PROJET LARAMIE 1998-an, Laramien, Wyomingeko hiri txiki batean, non leloa baita \u00abBizi eta utzi bizitzen\u00bb, Matthew Shepard, 21 urteko gizon gazte bat basaki erahila da, hilketa homofobio baten biktima. Egiazko ixstorioak horrek Estatu Batuak nahasten ditu eta sekulako konzientzie hartzea eragiten du, intolerentziaren aurkako protesta handia. GEHIAGO...\nALAIA BERHONDE Ekoizpen eta hedapen arduradun / Antzezlari Zinema eremutik heldu, gaur Jour de F\u00eate Cie-ri lotua dago. Ikuskizunen ekoizpena eta hedapena bere gain hartzen ditu eta antzezlari gisa agertzen da ikuskizun batzuetan. Lan egin du bereziki La Centrifugeuse kultur zerbitzuarentzat.\nFRAN DUSSOURD Eszenografo / Jantzizain / Antzezlari Txileko Santiago-ko ARCIS unibertsitatearen formakuntza segitu du eta eszenografi asko sortu ditu antzerkia eta dantzarentzat. Parte hartu du bereziki Hecho en Casa konpainian. Jour de F\u00eate Cie-ren eszenografo eta jantzizaina da, antzezle gisa agertuz ere.\nLUDO ESTEBETEGUY Taula zuzendari / Antzezlari 2005-tik 2011-ra, Th\u00e9\u00e2tre des Chim\u00e8res konpainian antzezlari, formatzaile eta zuzendariaren laguntzailea izan da. 2012-tik goiti, Th\u00e9\u00e2tre de l\u2019Unit\u00e9 karrikako antzerki talde historikoarekin lan egiten du. Jour de F\u00eate Cie-ren ikuskizunak zuzentzen ditu konpainiaren sorkuntzatik goiti."} {"id": 952, "text": "Gaur egun, iritzi nagusia da blog arrakastatsuak bilaketa motoreen marketing aditu bihurtzeko gaitasun handiagoa garatu dezakeela.Eta nola gauzagarria da ideia hori? Azken finean, ez du zentzurik? Baina ziur nago bai, bai. Gauza da blogari oso aktiboa denez, ez dut sekula pentsatu bilaketa-motorearen aditua den bezalakoa - 100% pes f\u00e3\u00bcllwatte. Hala eta guztiz ere, blogging eta list building badirudi datorren eskutik datozenak, blogari trebe batek erabakitzeko proaktiboa du zeregin egokian jartzeko.Beraz, ikus dezagun istorio osoa.\nDuela zazpi urte inguru, nire lehen bloga abian jarri nuen. Nire blogging proiektua motozikleei eskaini zitzaien, eta, gaur egun, gauza bat gutxienez ziur nago. Horrela egin nuen, zortea izan nuen karrera erabakirik onena. Denbora luzez iraun eta ezin dut ezer gogoratu, heriotzara zuzendutako sentimendua izan ezik, nire buruzagiarekin zain geratu nintzenean, arrazoi arraro batzuengatik nire atxiloketa ofizialaren data jarri nuenean. Baina orain pozik nago esperientzia ausart horren aurrean. Azkenean, gaur egun hainbat startup handi ari naiz lanean, eta ia ez da atsedenik. Egun hori gogoratuz, ulertzen dut batez ere blogging hori nire uneko aurrerapenaren zati ezinbestekoa bihurtu dela marketing digitaleko espezialista gisa. Batzuetan ia ez dut sinesten hori egia dela, azken bi urteotan marketing digitaleko modulu gehiegietan parte hartu nuen, esate baterako, edukiak, sare sozialak eta posta elektronikoko marketina, bilaketaren optimizazioa, publizitate digital integratua eta beste hainbat funtzio gurutzatua gauzak ezin nituen ingelesez sartu.\nKalitate handiko online marketing kanpainak gidatu nituen bezero indibidualentzat, marka berriek eguneratuta eta garatu baitzuten get-go periodotik hasita. Ez nuen inolako interesik izan horrelako espezialistan bihurtzeko, baina egun batean bat-batean konturatu nintzen gaietan sartzen zitzaizkiola murgiltze hutsa izatekotan, lehoiaren partekatua zeukatela, horretarako ahalegina gehiagorik gabe ordaindu gabe.\nEta hemen azkenik puntura helduko gara. Nola bihurtu bilatzaile baten marketing aditua bizitza osoan zehar? Eta metodo tradizionalak gorroto ditut, ikasteko denbora epe laburrean egiten duten ahaleginak gehiegi kontsumitzen baitituzte. Uste dut irakasgai hori bakarrik menderatzea ezagutza berria aplikatzen duzula eta zure arrakasta urratsez urratsera mugitzen dela. Eta haien izaera aldakor kontuan hartuta, ikus dezagun trebetasun guztiak bilaketa-motorren aditua bihurtu ahal izatea ahalbidetzen duen trebetasun bakoitza, zure blogean hasita. Harrigarria dirudi, baina ezin duzu trafiko organikoan apustu egin.\nBeraz, ez duzu itxaron zure blog mezu berriek jaso arte. Orain trakzioa ia berehala lor dezakezu, Google Adwords (edo Bing iragarkiak, adibidez) erabiliz bakarrik, neurri txikiko kostuarekin, batez ere zure kontzientzia edo persistent keyword ikerketa. Hori da bilaketa motorren marketing aditu bihurtzeko modu egokian mugitzea. Noski, taktikak erabiltzeaz gain, gauza asko ere egin beharko dituzu, esate baterako iragarkiak eta iragarkiak sortuz, baita optimizatzeko eta ebaluatzeko aukera ere.Horrela, gaia pixkanaka-pixkanaka maisuki menderatuko zara azken bilatzaile adimendun adimendun bihurtu arte."} {"id": 953, "text": "Aurtengo jardunaldien helburua da eremuak programaren deialdi irekiaren bidez babestutako proiektuetako batzuk aurkeztea. Bi helburu ditu ekimenak: bideratutako proposamenen aniztasuna ezagutaraztea eta ekoizpen artistiko garaikidearen edizioan, interpretazioan eta ekoizpenean sakontzea, sortzaileen esperientzietan oinarrituta. 2018an egindako beste jarduera batzuk ere aurkeztuko ditugu, hala nola: eremuak aldizkariaren 5. zenbakia eta HARRIAK izeneko erakusketa-programa, EAEko hainbat kultura-etxetako aretoetan ikusgai dagoena."} {"id": 954, "text": "Irakurle gehienek jakingo duten moduan, lehengo asteko ostiral goizaldean AEBk Siriako Aire Aradaren base bat eraso zuten. AEB Siriako gudan buru-belarri sartua dagoela inorentzat sekretua ez baldin bada ere; badaude bi elementu berri\u2026 Irakurtzen jarraitu \u2192"} {"id": 955, "text": "[Oxandabaratz] Abuztuaren bukaerako egun hauetan, egunkari guztien azalean, berri nagusi gisa gertakizun bat eta bere ondorioak agertu izan dira: Errusiak bere tropekin Ukraina inbaditu izan du; eta beraz, NATOk eta EBk Errusiaren kontrako\u2026 Irakurtzen jarraitu \u2192"} {"id": 956, "text": "I. Larreak idatzitako artikulua eta egindako kartela. Irak, Afganistan, Libia, Mali \u2026 bata bestearen atzetik etortzen ari dira Mendebalarentzako ezerosoak diren gobernu eta herrien aurkako inbasioak, estatu kolpeak, ezegonkortze kanpainak eta mota guztietako\u2026 Irakurtzen jarraitu \u2192"} {"id": 957, "text": "Musikarik gabeko bizitzarik ezin lezake irudikatu Mikel Unzurrunzaga Schmitz Makala-k (Zarautz, 1970). \u201cBehar dut, arnasten dudan oxigenoa eta edaten dudan ura behar ditudan bezala\u201d. Besteak beste, DJa da, musikaria, baxu jotzailea, abeslaria, ekoizlea, kontzertu programatzailea, irratiko esataria, kolaboratzailea, surflaria eta nerabe baten aita.\nDuela hiru hamarkada hasi zuen ibilbidean, AEBetan eta Europako herrialde gehienetan izan da musika jartzen, dozenaka areto eta jaialdi entzutetsutan. Lan mordoa ditu kalean: nola beste sortzaile batzuen kantekin osatutako bildumak eta nahasketak, hala berak sortutako kantuekin egindako diskoak ere. Ezinezkoa da haren musika etiketa baten azpian sailkatzea, estilo asko jorratzen dituelako \u2014jazza, swinga, soula, funka, discoa, afroa, reaggea\u2026\u2014. Dantza egiteko moduko musika maite duela aitortu du, soinu bero eta tropikalak doinu elektronikoekin nahastea.\nDiruari dagokionean, irauteko lain ateratzera, bai; denborari dagokionez, ez. Egunak 48 ordu izan beharko lituzke nahi nukeen dena egin ahal izateko. Norberak jarri behar ditu mugak eta nik ez dakit muga horiek jartzen, ez dakit ezetz esaten.\nEtxean ez zen musikaririk, baina melomanoak bai; ama eta anai-arrebak, batez ere. Bost anai-arrebetan gazteena nintzenez, eskura nituen haien kaseteak eta biniloak, eta beti ibiltzen nintzen saltseatzen. Irratia ere dezente entzuten nuen garai hartan. 12-14 urteko nerabea nintzenerako, musika pasioa zen niretzat. Herrian bazegoen musika zentroa deitzen genion gune bat eta denbora asko pasatzen nuen han. Artean ez zegoen CDrik, baina nik orduan ikasi nuen pirateatzea zer zen.\n15 edo 16 urte izango nituen Zarautzen Arraio Irratia sortu zutenean. Han saio bat egiterik ba ote geneukan galdetu genuen, eta baiezkoa eman ziguten. Hura poza! Musikari lotuta fundamentuzko zerbait egin nuen lehen aldia izan zen.\nMalekoi zaharreko tabernetan. Marinan, Marmolen eta beste taberna batzuetan hasi nintzen diskoak jartzen. Orduan ez ginen DJak, pintxadiskoak ginen, eta biniloak ez genituen guk erosten, tabernek erosten zituzten. Ama alemaniarra nuenez, ia urtero joaten nintzen Alemaniara, eta tabernariek eskatzen zidaten handik musika ekartzeko. 25.000 pezeta ematen zizkidaten, gaur egun 300 bat euro izango liratekeena. Aurreneko aldietan, eurek eskatzen zizkidaten biniloak; baina, gerora, nahi nituenak erosten uzten zidaten. Izugarria zen niretzat!\nSaltsa hura asko gustatzen zitzaidalako ibiltzen nintzen, ez diruagatik, baina, pozik hartu nuen lehen soldata. 1990eko udan izan zen, 20 urte nituela. Marinako jabeak lagun bati eta bioi eskatu zigun tabernan musika jartzeko. Bi hilabetez aritu ginen, ia egunero. Orduan ez zegoen Internetik-eta, eta beste ohitura batzuk genituen: egunero irteten ginen kalera eta egunero egoten zen parranda giroa.\nIkasi, inoiz ez. Instrumenturen bat jotzen ikasteko gogoa piztu zitzaidan eta baxua aukeratu nuen, eta txarrak ginenez eta musika eskolarik ez zegoenez, punkia egiten hasi ginen. Nire amaren etxeko ganbaran entseatzen genuen hasieran eta Vista Alegreko lokaletan geroago. Bi talde sortu genituen: Noise AM behin eta Tofu. Gipuzkoan barrena kontzertu batzuk eman genituen eta pare bat maketa grabatu ere bai. Elkarrekin ibiltzen ginen herriko hiru taldek hamabost kantako bilduma bat ere grabatu genuen geuk sortutako Aza Rekords zigilupean, baina dirurik ez genuen, eta han gelditu zen. Egunen batean kaleratuko dugu oraindik.\nGarai hartan, punkiak punkiak ziren, heavyak heavyak\u2026 Baina estilo asko gustatzen zitzaizkidan niri: atsegin nuen musika dantzagarria eta baita kontzertuetara joatea ere. Inolako aurreiritzirik gabe mugitzen nintzen.\n1995ean, Berlinera joan nintzen arreba bisitatzera, han bizi zelako. Kasulitatea: bere bikotea DJa zen. Bazekien ni ere hasia nintzela eta berekin batera saio bat egitea proposatu zidan; baiezkoa eman nion nik, noski. Flyer-ak egiteko izen bat behar zuela esan zidan. Nik ez nekien hori zer zen ere.\nNahikoa izen absurduak zituzten garai hartan gustatzen zitzaizkidan DJ batzuek: DJ Food [janari]; DJ Shadow [itzal]\u2026 Nire izenaren kontsonanteei bueltaka nenbilela, Makala bururatu zitzaidan.\nHemen ere aukerak egongo zirela konbentzituta, inguruan begira hasi nintzen, eta binilo denda bat topatu nuen Donostian. Han nengoela agertu zen Javi Pez, Donostiako DJ famatua eta musikaria. Hizketan hasi ginen eta oso harreman ona egin genuen. Programa bat zeukan Herri Irratian eta han kolaboratzen hasi nintzen. Handik Etxekaltera joaten ginen musika jartzera, eta, poliki-poliki, nire lekua eginez joan nintzen. Beste leku batzuetatik deitzen hasi zitzaizkidan. Aldi berean, Pezek Bartzelonako Txarly Brown lagunarekin zeukan Novophonic Diskak disketxean hasi nintzen, eta nire lana uztea eta afizio nuena ofizio egitea erabaki nuen.\n30 urte nituen ordurako, eta ez zen erabaki erraza izan, ez; eskerrak orduan eta orain nire bikote denak bultzada eman zidan.\nHasieran, DJ aritzen nintzen, disketxean lan egiten nuen eta baita Elektronikaldia jaialdia antolatzen ere. 2002an kaleratu nuen nire lehen bilduma: Makala plays Novophonic. Ez ziren nire kantak, baina arrakasta izan zuen, eta Europan barrena bira egiteko aukera eman zidan. Amaitu nuenean, Javi Pez Orquestan baxua jotzen aritu nintzen. Diskoa grabatu eta biratxo bat ere egin genuen.\n90eko urteetan, hemen, DJ gutxi ginen eta jendeak, oro har, aurreiritzi asko zituen. DJak gauarekin lotzen zituen, bakailauarekin, technoarekin, egurrarekin eta drogekin. Baina salbuespena ginen gu, beste era bateko DJak. Denborarekin, zabalduz eta aldatuz joan da jendearen ikuspegia.\nJavi Pez Orquesta bukatu zenean erabaki nuen neure bidea lantzen hastea. Metakekoei disko bat grabatzeko asmoa azaldu nien eta baietz erantzun zidaten; 2005ean argitaratu genuen Hondartzan diskoa, neure abestiekin. Aurkezpenak egiteko Makala Banda osatu nuen parte hartu zuten musikarietako batzuekin, eta bi urte eta erdi iraun zuen bira hark. 2008an iritsi zen nire hurrengo lana, Madrilgo disketxe baten eskutik. Singleak kaleratu genituen aurrez, eta bilduma guztia 2011n: nazioartean arrakasta handia izan zuen Unexpected Tapas lanak, eta Musika Independientearen Sarietan, 2012an, munduko musiken album onenaren sarirako proposatu zuten.\nBai, kanpoan nahikoa denboran ibili nintzela eta, herrira itzuli, berriz baxuari heldu eta 2012an Makala Jazz Funk Band sortu nuen herriko jendearekin; talde instrumentala zen. Jazzaldiaren antolaketan ibiltzen nintzen garai hartan eta han kontzertu bat ematea proposatu zidaten. Ahots batek taldea jantziko zuela pentsatuta, Oihan Lopetegiri eskatu genion probatzera etortzeko, eta gurekin gelditu zen. Pare bat single kaleratu genituen aurrena eta 2015ean diskoa ere bai: Xake!, sortu berri nuen Orrua Diskak zigiluarekin. Aurkezpen bira egin genuen gero Euskal Herrian, Katalunian eta Espainian. Urtebetez aritu ginen eta 2016an taldea desegin genuen. Uzta polita utzi genuen.\nBai, 2005ean hasi nintzen Boom Shaka Laka saioa egiten eta horretan jarraitzen dut oraindik ere. Zirkuitu komertzialetik kanpoko doinuekin osatzen dut saioa eta saiatzen naiz esklusiban ematen; alegia, lanak kaleratu aurretik.\nBai. Lehen, hilero antolatzen genituen; orain, noizean behin. Asteburuko biratxoak izaten dira: nazioarteko DJak eta artistak gonbidatzen ditugu, asteburu berean Euskal Herriko hiru aretotan emanaldiak eskaintzeko. Horri lotuta, beste proiektu bat ere badugu esku artean. Global Funk kolektiboak aurten hamar urte betetzen dituela eta, bururatu zitzaidan polita izan zitekeela Denis Barzaga perkusionista kubatarrak eta biok indarrak batzea eta Global Funk Soundsystem sortzea, kolektiboari omenaldi moduko bat egiteko. Dagoeneko zenbait emanaldi egin ditugu Espainian, Belgikan, Herbehereetan\u2026 Kantak jartzen ditut nik, nireak eta beste batzuenak, eta haien gainean perkusioa jotzen du Denisek. Kanta berriak sortzen ari gara horrela. Aurki aterako dugu lehen bideosinglea, sekulako kanta puska, irudi eta guzti. Musika Euskal Herrian sortu dugu eta Londresen bizi den abeslari txiletar batek jarriko du ahotsa. Nire asmoa da aurten EP bat ateratzea eta datorren urtean zortzi kantako diskoa, gero aurkezpen bira egiteko. Taldea ere osatu beharko dugu ordurako.\nBai, iaz sortu genuen Descarga Libre proiektua. Latin, jazz, funk eta deskarga doinuen nahasketa da. Kontzertu batzuk emateko aukera izan dugu eta diskoa prestatzen ari gara orain, poliki-poliki, datorren urtean kaleratzeko, aurretik erotzen ez banaiz, behintzat.\nOrain arteko guztia nahikoa ez balitz bezala, Oier Aranzabalen eta bion ekimenez, musika jaialdi berri bat jaioko da aurten: Adarretatik. Uztailaren 20tik 22ra izango da, Zarautzen. Zergatik eta zertarako antolatu duzue jaialdi berri hori?\nZarauztarra izanda eta musikari lotutako hainbeste saltsatan sartuta egonda, aspalditik zintzilik neukan zerbait zen herrian musika jaialdi bat antolatzea. Iaz, Lou Topet taldeko Oier Aranzabal lagunarekin topo egin nuen batean, asmoa komentatu nion hari, gustatu egin zitzaion eta kontuari buelta batzuk ematekotan gelditu ginen. Urtebete geroago, sortuta daukagu Enbor Akzio Kulturala elkartea eta antolatuta Adarretatik musika jaialdia.\nTxikia, euskalduna, nazioartekoa eta dohakoa. Hiru agertoki izango ditu: eguerdietan, Merkatu Plazan izango dira emanaldiak; arratsetan, Musika Plazan; eta gauetan, itsas pasealekuan.\nBai, guk nahi genuke datozen urteetan jarraipena izatea. Are gehiago, urtean zehar ere Enbor Akzio Kulturalak herrian hainbat musika emanaldi antolatzea da gure asmoa."} {"id": 958, "text": "Orain dela hilabete bat gutxi gora behera, Zoe nirekin kontaktuan jarri zen eta bere haurdunaldirako kamisetaren patroia probatzea eskeini zidan. Nola esango nuen ezetz! Hain maja da Zoe eta hain ondo josten du, bere estiloa asko gustatzen zait, segiduan baiezkoa eman nion. Ahaztu baino lehen musu handi bat bidaliko diot Zoeri hemendik, asteon berriz ere ama izan baita! Zorionak familia!!!!"} {"id": 959, "text": "Patroia, Cordelia Maternity Camisole da, erraz eta azkar josten den patroia. Tirantedun kamiseta fresko bat da eta nik udazkena hasi orduko egun epeletan probetxu handia atera diodan erropa izan da."} {"id": 960, "text": "Tiranteak eta ertzak FOErekin egiten dira, eta bi bertsio desberdin josi daitezke. Nik egin dudan bertsioak bularraldean errefortzua dauka, horrela ez dut titizorrorik jantzi behar."} {"id": 961, "text": "Zoeren argibideak, teknika eta azalpen ugariz beteak daude, ingelesez noski, baina beno apurtxo bat jakinda errez ulertzen da."} {"id": 962, "text": "Haurdunaldirako patroiak ez dira oso ugariak izaten, hori dela eta haurdun bazaude animatu eta patroi hau erosi oso erraza da eta erosoa! Eskerrikasko Zoe zure patroia probatzera animatzearengatik, musu handi bat eta zure amatasuna disfrutatu!!!!"} {"id": 963, "text": "Hainbat diziplinatan lan egiten dut, hala nola marrazkigintzaren, prozedura eskultorikoen edo objektualen, soinuaren eta irudiaren alorretan...\nAurrez hasitako sail batzuk amaitzeko asmoz abiarazitako proiektua da; eta lan eta sail horien guztien artean nolabaiteko ordena bat finkatu nahi dut, nahiz eta behin-behinekoa izan. Proiektu horren parte dira kartoiz eta zurez eginiko eskulturak eta objektuak, zentraturiko irudi txiki bertikalen marrazkiak, paper gaineko irudi-ebakiduren tamaina handiagoko marrazkiak eta kalitate txarreko paperean edo bideo euskarrian, batzuetan zuriz eta beste batzuetan beltzez, inprimaturiko irudi horien artxiboak."} {"id": 964, "text": "Euskara ikastera animatzeko kanpaina berria jarri du abian Nafarroako Gobernuak beste hainbat elkarterekin batera. \u201cEman like Euskarari\u201d lelopean, helduen artean euskara ikasteko grina pizteko helburua dauka. Berritasun bezala, Euskarabideak euskara ikasteko diru-laguntzak aurkeztu ditu, Foru Gobernuak laster martxan jarriko dituenak.\n12 orduz Txomin Agirreren \u201cKresala\u201d irakurri da. Goizeko 8etan hasi du Iker Uribek irakurketarekin. Ostean gizarteko esparru desberdinetako ordezkariak egin dute, Kresala 1902 eta 1904. Urte bitartean idatzitako eleberri kostunbrista da, Bizkaieraz idatzitako eta itsaso gizon baten komeriak kontatzen dituena.\nKlasikoen irakurketaren XI. edizioa ospatuko da ekainaren 7an. Aurten, bizkaiera ardatz, Txomin Agirreren Kresala eleberria irakurriko dute.\nMaiatzaren 27an, sartuntziko bihotz gaztea ikastolak ospatuko du ibilaldia. Helburu ekonomiko batetik haratago, Santuntzin euskararen erabilera ponpatseko ekimen bat izatea nahi dute.\nBihotz gaztea ikastolak finkatutako helburuak lortzeko, seraten mendtik Santurtzi herrira jeitsi dute ibilaldia. Lau gune osatzen dute ibilaldia, bertan Governors, Xabi aburruzaga, Skaikeitan eta Ze esatek, ibilaldiaren abestiaren egileen kontzertuak egongo dira egunean zehar.\nIbilaldien bidez ikastola guztiek dituen ezaugarri nagusiak azpimarratu nahi dituzte, beraien hitzetan euskara plazara zabaltzea da orain erronka eta ibilaldia euskara kalera eta aisialdira eramateko eginkizuna dauka.\nEuskal eskola publikoaren jaiak aniztasuna aldarrikatu nahi du, eta aurtengo leloa \"Josi ta josi!\" da. Umeek aniztasun hori ezagutu behar dute, batez ere, euren auzoan egoera hori ematen bada, Gasteizko Zabalganan bezala.\nMaiatzean eta ekainean Ibilaldia eta Araba Euskaraz ospatuko dira. ArteKalen, jaiaz, euskaraz eta aldarrikapenez aritu gara solasean horietako ordezkariekin."} {"id": 965, "text": "5 lagun katalanak gara eta gaur bisitatu dugu zentroa, asko gustatu zaigu! Mutilak oso ondo azaldu dizkigu gaztaren historioa eta bere propietateak. Gainera, gazta dastatu dugu, oso goxoa zegoen! Merezi du bisitatzea :)"} {"id": 966, "text": "Aste bukaera honetan egon gara eta egia esan oso ondo dago Idiazabal Gaztaren interpretazio zentroa."} {"id": 967, "text": "Euskaraldia herriz herri aurkezten ari dira, eta lanketa horretan ibiliko dira apirilaren 8ra arte, Euskaraldian parte hartuko duten herrien zerrenda itxi arte. Orain arte egindakoaren eta hemendik aurrerako asmoen berri eman du Arrate Illaro Topaguneko kide eta Euskaraldiaren koordinatzaileak (Getxo, 1989).\nAzaroa bitartean aritu ginen egitasmoari forma ematen eta euskalgintzako eragileei aurkezten. Eta, orain, apirilaren 8ra arte herriek izena emateko epea izango da. Helburu horrekin ari gara aurkezpenak egiten.\nGure proposamena da herriko euskalgintza soziala eta udaleko euskara saila bateratzea. Lehengo larunbatean, esaterako, Karkarak eta Orioko Udalak aurkeztu zuten egitasmoa, eta batzorde bat osatuko da orain, ikusten zelako bazegoela horretarako indarra. Horixe da gure proposamena: Euskaraldia aurkezteaz gain, batzorde bat osatzea herriko euskaltzaleekin, eta horiek izatea Euskaraldia herrira egokituko dutenak.\nEuskaraldia egingo da martxan jartzen duten herrietan; guk ez dugu martxan jarriko herriko euskaltzaleek egiten ez badute. Orduan, herri batzuetan ari dira aurkezpenak egiten eta batzordeak osatzen, beste batzuetan jada udazkenetik dute taldea edo batzordea osatua\u2026 eta beraien lehenengo lanetako bat da egitasmoa herriko ezaugarrietara egokitzea.\nAri dira, baina kopururik ez dugu emango oraindik. Orain garrantzitsuena Euskaraldia martxan jartzeko aktibazio hori egitea da, eta bakoitzak nola egingo duen lantzea. Beraz, barneko lana egiteko garaia da orain, eta gero etorriko da kanpora begirakoa. Orain arte egin duten herrietan ikusi duguna da denbora behar dela hau ondo prestatzeko, eta herriei denbora eman behar zaie.\nDenboraz gain, herritarren partaidetza ere ezinbestekoa izango da. Apiriletik aurrera iritsiko da horiengana iristeko fasea?\nBai, gero herritarrak aktibatu beharko dira, ahobiziak eta belarriprestak behar direlako. Izan ere, azaroaren 23tik abenduaren 3ra, herritarren egunerokoan eragitea da helburua, eta, horretarako, herritarren partaidetza behar da, ezinbestean. Azaroaren 23ra arte herritarren prestaketari eskainitako hilabeteak izango dira; gomendioak emanez eta tailerrak eskainiz, egingo duten praktika hori ahalik eta eroso eta eraginkorrena izan dadin.\nBai, eta horretarako nahikoa da ondoan duzun kideak ulertzeko gaitasuna izatea. Ulermenaren balio askatzailea deitzen dio Pello Jauregik [EHUko irakaslea eta Lasarte-Oriako Baietz 40 egun euskaraz! egitasmoaren emaitzak aztertu zituena], eta oso ideia interesgarria da. Azken finean, esaten duena da Euskal Herrian ulermenaren tasa oso altua dela, eta horrek urrats handi bat egiteko aukera ematen duela.\nJoera beti izan da ahobiziek, hau da, pertsona aktibo horiek, euskaraz hitz egitea ahobiziekin bakarrik. Norbaitek gazteleraz erantzuten badigu, inertziaz gaztelerara jotzen dugu. Baina hemen txip aldaketa bat dago; hau da, nik euskaraz egin eta besteak ulertu badu, euskaraz hitz egiten jarrai dezaket eta jarraitu behar dut, parean dudana badelako gai ni ulertzeko. Eta belarriprestak ere aktibo izatea da helburua, haiek ere esan dezaketelako \u201cnik ulertzen zaitut; beraz, hitz egidazu euskaraz, nahiz eta nik gazteleraz erantzun\u201d. Ahalduntze kolektibo bat izango da, denok batera egingo dugun ariketa praktiko bat.\nGuk, berez, ez dugu euskaraz aritzeko ekintza berezirik antolatzerik nahi; beti esaten dugu ez dugula euskaraz aritzeko pilates talde bat sortu nahi, baizik eta gaur egungo pilates talde horretan euskaraz egin ahal izatea nahi dugula. Herri batzuetan antolatuko dira ekintza bereziak, aktibazioari edo bisibilizazioari begira, baina helburu orokorra da herritarren eguneroko eta ohiko esparruetan eragitea, eta aldaketa probokatzea."} {"id": 968, "text": "\u00ab kanpoko lana, eskola eremuan edo auzoetan usaiazko irakaskuntzako ekintza bat da. Urrunago joanez egiten ahal diren ateraldiak, duten interes pedagogikoen arabera hautatuak dira\u201c. Buletin Ofizialak\nIntegrazio egonaldia : bi egunez, sartzearen aste berean. Xalbadorren berean oihalezko etxeetan akanpatuz, eta egunean zehar hainbat ekimen burutuz.\n\u201cTolosako Laskorain ikastolarekiko trukea\u201d : bikoteak osaturik, 3 egun haien etxeetan, eta 3 egun hemengo etxeetan. Helburuak : Euskara, harremanak, beste eskualde baten ezagutza. Bidenabar, Donostiako Eureka ! zientzi parkearen bisita eginen da .\nEgonaldi linguistikoak : Santanderren (Gaztelera lehen hizkuntza dutenentzat) eta Bilbon (ingelesezko murgiltze osoan, ingelesa 1. hizkuntza dutenentzat), 3. hiruhilekoan.\nHelburuak : Santander : beste herrialde bateko bizimodua deskubritzea (orduak, etxeak, janaria..) museoak, arkitektura, artea ahozko entzumena eta adierazpena lantzea, arratsak familia batean pasatuz (murgiltze linguistikoa) munduarekiko irekitasuna, kuriositatea piztea talde baten bizia, harreman sozialak. Bilbo : ingelesa praktikatzea, aste bat monitore ingelesekin egonez ; Bilbo eta bere inguruak ezagutzea ; aterbe batean iraganen da aste hori, Ikastolen Elkartearen \"Enjoy English\" programaren eskutik.\n2 eguneko ateraldia Bizkaira, Gernika Durango inguruan. Helburuak : Euskal Herriaren, gure kulturaren oinarrizko ezagutza.\nDurangoko euskal liburu eta disko azoka. Dokumentalistak eta euskara irakasleek antolatu ateraldia. Helburua : Arloka (liburu, aldizkari, disko, CD-ROM ...) urtean zehar euskaraz argitaratzen denaren berri hartzea eta ondotik aurkeztea\nIrakasgaien arteko proiektuak \u2013 ekintza kulturala : PAK deituriko proiektua. Aurtengo gaiak : \u201cCyrano\" eta \"Migrazioak\u201d. Helburuak : Ikasketei zentzu gehiago ematea, ikasleek gai desberdinen arteko koherentzia ikus dezaten ; sorkuntza artistikoan ikasleak inplikatu. Gaiartekotasunean gogoetan sartzen dira. Gaiaren inguruan, maila desberdinetan, (dantza, musika, entzun-ikusak, antzerkia...) aste bateko lana eramaten da, eta emanaldi batekin bururatzen da Bastidan.\nEtxepare lizeoa - ikastetxearen bisita, lizeo orokor eta teknologikoaren eta lizeo profesionalaren aurkezpena.\nAste bateko enpresetako ikastaroa : lan mundua deskubritzeko, ikasle bakoitzaren proiektu pertsonalaren eraikitzen laguntzeko."} {"id": 969, "text": "Jarri zaitez gurekin harremanetan ondorengo galdetegia betez, ahalik eta azkarren erantzungo dizugu."} {"id": 970, "text": "Zinema dokumentalari buruzko prestakuntza lortu zuen Avellanedako Arte Zinematografikoko Institutuan. Ondoren, bere ikasketak osatzeko, Zuzendaritza Zinematografikoan lizentziatu zen Zinemako Unibertsitatean (FUC). Kulturaren arloko kudeaketa eta jardueretan hartu du parte, hala nola Buenos Aireseko Zinema Independentearen Jaialdiko Talent Campus-en. Gaur egun, Buenos Aireseko Arte Garaikideko Museoko ikus-entzunezkoen departamentuko koordinatzailea da. Han, zinema- eta bideo-zikloak kudeatzen eta programatzen ditu. Horrez gain, arte-komisario independentea da eta ikus-entzunezkoen programazioan aritzen da."} {"id": 971, "text": "2011ko Eskoziako erroldaren datuak hartu ezkero gaeleraz mintzatzeko gai diren biztanleen arabera koloreztatutako mapa, orlegi ilunez gaelera gehien mintzatzen diren lurraldeak adierazita daude.\nEskoziako gaelera edo Eskoziako gaelikoa[1][2] (G\u00e0idhlig na h-Albann) Eskoziako iparraldean (Highland) eta mendebaldeko uharteetan hitz egiten den hizkuntza zelta da. Azken talde horren barneko gaelera hizkuntzen azpitaldean sailkatzen da.\nKanadan, Eskozia Berrian (Cape Bretongo uhartean bereziki), Eduardo Printzearen Uhartean eta Ternua eta Labrador-eko probintzietan hiztun batzuk ere badaude eta dialekto horri Kanadako gaelera deitzen zaio.\nAzken zentsuaren arabera (2011), hiztun kopuruari dagokionez, Eskoziako gaelikoa (g\u00e0idhlig) oso txikia da. Gaeliko hiztunen multzoak Highland aldeko eremu periferiko eta urrunetan kokatzen dira (12.000 inguru, kontuan hartuz hitz egiteko gai diren guztiak), hala nola Hebridak artxipelagoko zenbait zonaldetan (14.000). Glasgow hirian ere hiztun kopuru esanguratsu bat dago (5.000), eta neurri txikiagoan Edinburgon (2.000), baina hiri horietako biztanleria osoarekin alderatuta, oso multzo txikia da.\nGaelikoaren presentzia kalean ikusezina da, hizkuntza-paisaia ingelesez dago, eta gaelikoz idatzitako ezer topatzea salbuespena da[3].\nHezkuntza sistema ere ahula da gaelikoaren transmisiorako. Eremu elebidunetan badaude gaelikoa erabiltzen duten zentroak, betiere ingelesa ere erabiltzen duten ikasgelak partekatzen dituzten ikastetxe berean; hau da, ez dago gaelikoz soilik bizi den ikastetxerik. Gainera, normalean lehen hezkuntzan soilik erabiltzen da gaelikoa. Hala ere, salbuespen bakarra Glasgown dago, bertan kokatzen delarik lehen hezkuntzatik unibertsitate-aurreko mailataraino soilik gaelikoa erabiltzen duen ikastetxea (Sgoil Ghaidhlig Ghlaschu)[3].\nHedabideak dira gaelikoaren sustapenerako tresna nagusiak gaur egun. Berez, BBC Alba gaelikozko telebista kateak gaeliko-hiztunen kopuru osoa baino audientzia handiagoa du, programak ingelesez azpititulatuta eskaintzen baitira. Horrek ere laguntzen du hizkuntza ezagutzen ez dutenen artean gaelikoaren aldeko jarrera edukitzen[3].\nBord na Gaidhlig da gaelikoa sustatzeko erakundea. Berez entitate autonomo bat da (Administraziotik kanpokoa), baina Eskoziako Gobernuak hizkuntza politikarako zeregin nagusiak esleitu dizkio. Programa desberdinak bideratzen eta koordinatzen ditu: irakaskuntzan gaelikoa ezartzen joateko plangintza, ikasmateriala sortzeko lana, gaelikoz idatzitako liburuen argitalpena sustatu, hedabideentzako subentzioak bideratu, eta abar[3].\n\u2191 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0047.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-12-23 .\n\u2020 Hizkuntza hila / * Aldi batez erabat galdu zen hizkuntza, gaur egun biziberritzeko edo berpizteko bidean dena."} {"id": 972, "text": "Irrati saioaren ideia sortu zen, azken hamar urteotan Mugatxoan-etik pasa diren artistei egindako elkarrizketen jarraipen modura. Elkarrizketetan azaldu nahi ziren duela hamar urte lanerako baliatzen zituzten lekuak, jarrera eta autonomia, eta gaur egun dituztenak. Berehala sortzen da topaketa baten hiztegia eta bakoitzaren egoerak eta lan prozesuak irudikatzeko eta adierazteko erabilitako terminologiaren inguruko definizioa eta eztabaida. Horrek bultzatu gintuen gure arreta eta asmoa entzunezko bitartekoan jartzera, bere inmaterialtasunagatik; aldi berean, pentsatu genuen argitalpen lerro bat zabaltzea prozesu artistiko bat idatzira \u201citzultzeko\u201d arazoa lantzeko.\n13 zenbakia zorte txarrarekin edo zorigaiztoarekin lotu ohi dugu. Baina gu ere sineskerizaleegiak ez gara. Aldrebes, herrialde aunitzetako artistak gonbidatzen ditugu gure sinesgaitzak beraiekin elkartrukatzeko. Eskaileren azpitik pasatzeko prest gaude, katu beltzekin bizitzeko ere, baita horiz janzteko, horrek ongi pasatzea erran nahi badu. Film esperimentalak, kontzertu inmersiboak, urarekin egindako musikak, soinu-otorduak, futbol zelaietako kantuak, manifestazioetako musikak, flamenko eta jota saltsak, soinuarekin egindako masaje sesioak edo entzumenari buruzko pelikulak zain ditugu.\nAzken urteotan gertatu izan den bezala ERTZ jaialdia hiru zati nagusitan banatuko da aurten ere: BERAn ospatuko diren hiru egunak, DONOSTIAn ospatuko diren HIRUGARREN BELARRIA jardunaldiak eta azkenik HAZPARNEn ospatuko den azken jaialdi eguna. Informazio gehiagorako ikusi egitarau osoa.\nAUSKAL MUTURREKO MUSIKA t(r)o(n)paketek gure geografiako hainbat sortzailek soinuaren inguruan jorratzen duten zenbait ideia, egitasmo eta lanentzako topaleku eta gehienbat eztabaidarako leku izan nahi dute.\nHortaz, gure helburua EZ da norbaitek \u201ceszena\u201d bezala definitu nahiko lukeen gisako zeozerren inguruko ikuspegi bat ematea, eta hain zuzen horregatik, erabili dugu izen hori, mitifikatu baino desmitifikatzeko helburuarekin eta sarkasmo puntu batekin.\nHelburu nagusi bakarra, zentralizatzailea baino, foro aldakor eta behin-behineko bat sortzea da, eztabaidarako, hizketarako eta geure lanak zalantzan jartzeko balioko duena.\nIbaia zenbat eta gehiago hazi, orduan eta aukera gehiago urak jaioberritzeko. Artelekuren kasuan, galdu ditugu osagai fisiko batzuk, baina ez artearentzat leku hain berezi honetan berebiziko garrantzia duen giza bertute bat: elkarlana. Erakusketak gainezka bete ditu, sotiltasun saiatu batez, are Urumea harrotu hark hartu ez zituen txokoak. Era guztietako arte estiloak zabalduz: margoa, grabatua,plastika, bideoa, dantza, instalazioak, performancea, ehun diseinua\u2026 Uraldi asaldatua bere onera etorrita, nabarmen antzematen da ARTELEKU BIZIRIK DAGOELA, zeren eta naturaren ezbehar batengatik ez baita Artelekun biltzen den energia ahituko, neurriz aldatu baizik; neurri maitatuago baterantz.\nHorregatik Artelekuko artistek bertara gerturatzea gonbidatzen zaituztegu gurekin esperientzi hau bizitzeko. Eta nahi izanez gero parte hartzeko ere!\n0 Emanaldia performancez, hitzaldiz, solasaldiz eta esku-hartzen hornitutako irratsaioa da, aldiberean gertatuko dena STM-ko Laborategian eta irrati libre batean.\nEsperientzia prozesual eta ireki honen bitartez, performancearen eremuan objektu immaterialaren eta ikuslearen artean sortzen diren harreman-praktikak eta euren modu presentzialetik kanpo elementu horietako batzuen garapena aktibatzea da, modu diskurtsiboagoen mesedetan. Saio hau proposatzen diren jardueren pertzepzioa horiek gertatzen diren lekutik kanpora deslokalizatzeko saiakera bat da. Nola egon, egon gabe? Soinua desmaterializaziorako bitarteko gisa.\nUrgulleko Guardetxean egingo da ikuskizuna. Software eta hardware librea erabiliz zenbait hilabeteetan zehar egindako ibilbide birtualean barneratzera gonbidatzen ditugu artea, zientzia, ezagutza orokorra eta adin guztietarako teknologia berriak maite dituzten guztiak. Egin dezazutela bada 720 gradutako murgilketa gure unibertsoaz harremanetan jartzeko modu berrietarantz!\nAbenduan izandako 3D inprimagailuak eraikitzeko tailerraren jarraipen bezala, lan topaketa egingo da fabrikazio digitala gai nagusi hartuta. Topaketa honetan, pasa den abenduan eraikitako inprimagailuak doitu eta probak egingo dira.\nLan topaketa hau Artelekun izango da, otsailak 10 arratsaldeko 16:00etan. Fabrikazio digitalean interesatua dagoen edozeini luzatzen diogu deialdia. Parte hartzeko, bidali zure datu pertsonalak produkzioa@arteleku.tabakalera.eu helbidera.\nArte mundua aldaketa egoera batean dago. Testuinguru jakin batean kokatzearen garrantiaz gero eta jabetuago, eta honek eskatzen dituen aldaketa metodologikoetan murgilduta dago, natura eta komunitatera gerturatze bidean.\nAsko dira, ekologia, ekintza soziala eta arte digital eta elektronikoaren arteko arrakaletan lanean hasi diren artistak. Paradigma berri honen ezaugarriak, proiektu eta espazioen zabaltasuna eta partehartzeko aukera dira.\nTresnak::Tools ikaskuntza jardunaldiek teknologia berrietara gerturatze bat proposatzen dute sarrera-saio batzuen bitartez, ondoren, ezagutza hori sorkuntza esparruan aplikatzeko helburuarekin. Hastapen-saio horietan, hainbat software eta hardware tresna aurkeztuko dira: teknologia zehatz batetara hurbilketa izango da, primerakoa aurrez ezagutzarik ez duten pertsonentzat.\nTaller honek informazioaren diseinu eta bistaratzea sarrera izatea du helburu. Datuen bistaratzea informazioa ikusizko moduan erakusteaz arduratzen den diziplina da, gerora datuen harremanak, ereduak edota mendekotasunak ulertzen saiatzeko haiek sartuta dauden multzo abstraktu erraldoiaren barruan; datu hauek disziplina anitz eta desberdinak (prozesu naturalak, zientifikoak edota gizarteenak) sortuak izan daitezkela.\nAlde praktikoan, prozesu batek sortzen dituen datuak ulertzeko bistaratze diseinu desberdinak ikertu eta landuko ditugu, prozesu hau ekosistema ezaguna bat izanda: sensoredun baratze bat.\nOpen Sound proiektua herrialde ezberdinen, lankideen eta ikasketa prozesuan dauden taldeen arteko elkartrukea da. Proiektu honek irakasle eta ikaslearen arteko distantzia ezabatu nahi du. Baita artista profesional eta audientzia pasibo baten arteko diferentzia ere. Elkarkidetzan ikastea bultzatzeko Open Sound taldeak tailerrak, jardunaldiak eta hedapenerako topaketak antolatuko ditu arretarik handiena beti soinuaren itxura ezberdinei emango zaielarik. Jarrera informal batetik abiatuta integrazioa, elkartrukea eta leku nahiz herrialde bakoitzak bere-bereak dituen ezaugarri eta esperientziak aztertuko dira."} {"id": 973, "text": "Urteberritako 2016 Kontzertuak aurten berikuntza batzuk izan ditu: lekua (Ostatuko jangela epelean), partaide gazte berriak (Axular eta Eneko) eta, baita, tresna berriak ere (txalaparta eta adarra)."} {"id": 974, "text": "Prim Kalea 15, 20005 Donostia helbidean egoitza duen Gipuzkoako PSE-EE-k, webgune honen bitartez, bere jarduera eta zerbitzuei buruzko informazioa, erabiltzailearen eskura ipintzen du.\nwww.socialistasguipuzcoanos.com webaren buru-jabetza eta bertan azaltzen diren elementu sortaren eskubideak Gipuzkoako PSE-EE-k dauzka.\nGipuzkoako PSE-EE-k, edozein unetan eta aldez aurretik jakin-arazi gabe, bere webgunean jasotzen den informazioaren gain, hala nola webgunearen konfigurazioan edo aurkezpenean aldaketak edo eguneratzeak egiteko ahalmena izango du.\nGipuzkoako PSE-EE-k ez du bermatzen, alde batetik, akatsik ez dela izango web-era sartzerakoan ezta honen edukian ere, eta, beste aldetik, eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu akats horiek saihesteko eta, horrela behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpondu edo eguneratzeko.\nBai web-erako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako sartzeak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, Gipuzkoako PSE-EE-k ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan ezik.\nGipuzkoako PSE-EE-k ez du bere gain hartzen web-ean aipatzen diren hirugarrenekin egindako estekaduren konexio edo edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik.\nWeb honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere Gipuzkoako PSE-EE-ren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek, legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz diren erantzukizunetara."} {"id": 975, "text": "Zorrak zor hemen gatozkizue datozen oporretarako prestatutako programa osoarekin! Aste Santua Arantzazun jarduerez betea dator. Duela aste gutxi berriz irekitako Parketxearekin eta aterpetxe berriaren irekierarekin batera programa berezi bat eskainiko da Aste Santu eta Pazko Astean zehar. Aterpetxea apirilaren 10an zabalduko delarik eta Aste Santutako oporrak gainean direla aprobetxatuz inguruko natura eta kulturarekin zerikusia duten ibilaldiak eta bisita bereziak egiteko aukera egongo da aditu desberdinen eskutik. Amaitzeko momentu honetan punta-puntakoa den musika talde baten kontzertu akustiko bat eskainiko da gurekin ekintzetan parte hartu duten bisitariei eskerrak emateko, Kalakan taldeari buruz ari gara.\nMusika emanaldia dohain eskainiko zaie edozein jardueretan parte hartzen duten bisitariei edota aterpetxean gutxienez gau bat pasatzen dutenei. Aforoa dela eta plazak mugatuak izango dira eta derrigorrez eman beharko da izena aurretik."} {"id": 976, "text": "Asko dira aurten ere Iturraran parketxetik antolatutako hezkuntza jardueretara hurbilduko diren ikasleak. Dagoeneko 4.000 ikaslek egin dute erreserba.\nZuk ere Pagoetako Parke Naturala ezagutu nahi baduzu, aukeratu gogokoen duzun ekintza eta egin zure erreserba! Oraindik garaiz zabiltza!"} {"id": 977, "text": "Udal kirol patronateuen artean hartuiriko akordioaren arabera, Zubiaurre Kiroldegia itxita dagoen egunetan, bertako bazkideek, Azpeitiko Kiroldegia eta piszina itxian erabili ahal izango dute; aldi berean, Elgibarko kiroldegia eta Miztxetako instalakuntzak erabiltzeko aukera izango dute urte osoan zehar."} {"id": 978, "text": "2017ko azaroan Gernikako Iparragirre Rock Elkartean grabatutako dokumentala. Zuzeneko irudiak azaroaren 18an grabatu ziren azken kontzertuan.\n2004an hasi genuen taldearen ibilbidea, Arratzuko (Bizkaia) eskola zaharrean batzen hasi ginenean. Ordutik, bina maketa (2004, 2006) eta lau disko (2008,2010, 2012, 2016) kaleratu ditugu, eta kontzertu ugari eskaini ere Euskal Herriko bazter guztietatik zehar.\n2014ko abuztuan, \"Mundu kodifikatuen atzean\" diskoaren azken kontzertuarekin batera, Remenen azken kontzertua etorri zen. Hala ere, hirukote bezala indarrak atera eta azken lana kaleratu genuen 2016ko udaran, SARKOR izenburupean.\nAzken diskoarekin hirukote bezala aritu ostean, 2017 ko azaroan taldearen azken agur kontzertua eman genuen Iparragirren. GARENA GARA azken DVDa ere bertan grabatu genuen."} {"id": 979, "text": "Mintzatu euskaraz hitz egiten den munduko leku guztiak elkarlanaren bidez identifikatzea helburua duen proiektua da."} {"id": 980, "text": "Amaia Apalauza eta Aroa Huarte itzultzaileek Filiala liburu aurkeztu zuten Iru\u00f1ean pasa den astean Hedoi Etxarte editorearekin batera. Sergei Dovlatov (1941-1990) egile errusiarrak Amerikako errusiar erbestealdian kokatzen du eleberri hau, umorea eta tristura uztartuz. XX. mendeko azken laurdeneko errusiar narratzaile behinenetako bat. Ufa hiri sobietarrean jaio zen eta hiru urte zituela Leningradera aldatu zen. Unibertsitatera joan zen eta kanporatu egin zuten. Lan behartuen eremu bateko zaindaria izan zen (Eremua eleberrian kontatu zuen). Puxkin Parkeko gida izan zen (Parkea eleberrian jaso zuen). Trafikantea izan zen. Kazetari lanetan aritu zen hirurogeita hamarreko hamarkadako Estonian (Konpromisoan jaso zuen). Eta Kazetarien Sindikatutik kaleratu zuten. Hamarkada haren amaieran New Yorkera alde egin zuen eta kazetaritzan lan egin zuen. The New Yorker aldizkarian ipuinak argitaratu zituen laurogeiko hamarkadan. Berrogeita bederatzi urterekin, azken vodka tragoa edan berritan, Brooklyngo anbulantzia batean hil egin zen."} {"id": 981, "text": "Gogoratu bilaketa azkarrak erabili ditzakezula beti; bilaketa datu-orri hau, bilaketa oso zehatza egin nahi baduzu erabiltzen da bakarrik.\nTestu bilaketa sinplerako, bilaketa terminoa sartu hemen. Hitz anizkoitzak AND eta OR hauekin konbinatuz aurki daitezke. Eremu honetako testua elementuen eduki, izenburu eta deskribapenera egokituko da.\nKategoria batzuk edo guztiak dituzten elementuak itzuli. Hitz bat baino gehiago aukeratu dezakezu gainean klik egitean Ctrl tekla (edo Apple tekla Mac-etan) sakatuta mantenduz.\nDeskribapenari egokitzen zaizkion elementuak itzuli. Hitz anizkoitzak AND eta OR hauekin konbinatuz aurki daitezke.\nBerrikuspen egoeran oinarritutako elementuak bila zenitzazke. Egoera jakinetan dauden elementuen emaitzak bakarrik nahi bazenitu, hauta itzazu zerrenda honetan."} {"id": 982, "text": "\u201cPerformance-a eraikuntza bezala pentsatzera, alegia, performance-ak zeinuak sortzeko duen bereizitasunean eta beraien eraldaketen inguruan hausnarketa egitera gonbidatu nahi nituzke lantegiko parte hartzaileak. Lantegi honen bi lan ildoak ariketa praktikotan oinarrituko dira: Alde batetik gorputza zeinu bezala eta, bestetik, lengoaiak norbere burua kokatzeko orduan duen balioa ulertzen lagunduko gaituzten ariketak. Azken ildo honetan, hizkuntzaren ezaugarri adierazleetan eta plastikoetan ikertzen ibiliko gara, berdin idatziz nahiz lokuzio gisara.\nGorputzarekin nahiz idatziarekin loturik dauden heinean hizkuntzaren oinarrizko formak onartzen dituzten eta egun prozesuan dauden performanceak abiapuntu hartuz lan egingo dugu. Hortarako erreferentzia ezberdinak erabiliko ditugu, Azucena Vieites edo Virginia Wolf bezalako artisten testu zatiak barne.\nAldiberean, aipatutako galderak kokatzeko baliagarriak izango diren zenbait irakurketa eta ikusketa proposatu nahi nituzke. Batzuk neureak izango dira, baita beste hainbat artista, idazle eta poetenak ere... besteak beste, Chantal Akerman eta Aram Saroyam, Eve Kosofsky Sedwick edo Vito Aconcci\u201d dio Itziar Okarizek.\nMusikatik areago doan ibilbidea proposatzen digu Seijiro Murayamak. Arte performatiboaren espazioa eta denbora lantzeko, inprobisazioaren bidea gorputzaren, objektuen eta soinuen bitartez bilatzen du berak, ondoren, esperientzia horren eskutik inprobisazioaren suspertzera edo bere musikan ezberdinak diren elementuak txertatzera itzultzeko.\nOrokorrean, inprobisazioari buruz daukagun ezagutza inprobisazio idiomatikoaren alorrean kokatzen da, hau da, hizkuntzaren jarduerekin estuki lotuta. Murayamak proposatzen duena ezberdina da: inprobisazio ez-idiomatikoari dagokio, norbera berezko hizkuntzak garatzeko gai izan beharko litzateken espazio batera. Lantegian, ahotsa, objektuen manipulazioa, mugimendua espazioan edo entzuleekin harremana bezalako aspektuak landuko dira, beti ere, entzumena oinarri hartuz. Hori da ulerkuntzaren oinarria. Azken finean, proposamena, entzuketa aktiboaren inguruan lan egitea da, isiltasunari arreta eskainiz, isiltasuna musikarako gai bezala erabiliz.\nItziar Okarizen lanak bideogintza, argazkigintza eta instalazioa bere gain hartzen ditu. Bere lanek, identitatearen eraikuntzari, errepresentazio egituren subertsioari eta gorputza/espazioa (publikoa nahiz pribatua) erlazioari arreta ematen diote.\nBere ekintzen berehalakotasunak, ekintzak gertatzen diren espazioekin etengabeko elkarrizketa sortzen du. Akzioak leku eta momentu desberdinetan errepikatzea ere, bere lanaren ezaugarri nagusietakoa da, errepikapen hauen bitartez oinarrizko elementu batetik ezberdintasunak eta \u00f1abardurak sortzen baititu.\nMusikariak, performerrak, dantzariak, koreografoak, artista bisualak, dramaturgoak, ikasleak eta ikerlariei zuzendutako tailerra."} {"id": 983, "text": "Aurreneko atxiloketak egin zituzten ETAko kide izatea leporatuta. Horrekin batera, estatus politikoa eskatzeko borrokaldiak hasi, eta amnistiaren aldeko gestorak osatu ziren. Urte gogorren ostean, Amnistiaren Legea onartu, eta euskal preso guztiak espetxetik atera ziren.\nKartzela ziklo berria hasi zen. Borrokaldi asko eta luzeak egin zituzten, polizien oldar eta guzti. Sorian batu zituzten preso gehienak. \u00abSaria-zigorra\u00bb sistema erabiltzen hasi zen estatua. Puerto de Santa Maria ezagutu zuten, eta Alcala Meco. Emakumeak, Yeseriasen.\nHerrera de la Manchan batu zituzten euskal presoak. Alcala Mecon eta Yeseriasen zeuden beste batzuk. Komunikazio greba luzea egin zuten Herrerakoek, bizi baldintza duinak lortu arte. Herrerako martxa jendetsuak egin zituzten senideek eta lagunek.\nSakabanaketa abiatzea erabaki zuten PSOEk eta EAJk. Espainia osoan sakabanatu zituzten presoak, baita Kanaria uharteetan ere. Emakume presoak erabat sakabanatu zituzten, gutxiago zirelako. Frantzia, berriz, entregak egiten hasi zen. ETAk espetxe frontea ireki zuen.\nJipoiak orokortu egin ziren. Sakabanaketa areagotu eta bakartzeekin hasi ziren. EPPK berrantolatu egin zen, eta itxialdi mugagabea egin zuten, errebindikazio taula batekin. Senideak elkartea sortu zen, eta Euskal presoak Euskal Herrira aldarrikapenarekin hasi ziren.\nUdal bozetan, zinegotzi aukeratu zituzten hainbat preso. Frantziak presoen gaiari \u00abbesteen arazo\u00bb gisa begiratzeari utzi zion, neurriak gogortuz. Bizi baldintzak estutu zituzten. Artzain Onean txandakako gose grebak egin zituzten, Euskal presoak Euskal Herrira lelopean.\nPresoen aldeko ekimenak sortu ziren nonahi. Penintsulatik kanpo zeuden 21 preso Andaluzia eta Levantera eraman zituzten. Txandakako gose greba mugagabea egin zuten. EPPK aldatu egin zen, jarduera politiko eta sozialean aritzeagatik jendea preso sartzen hasi zirelako.\nSenideak eta Gureak elkarteak batu eta Etxerat sortu zen. Askatasuna ere sortu zen. EPPK-k eztabaida egin zuen, eta logotipo berria kaleratu. New Yorkeko erasoen ostean, errepresioa areagotu egin zen. Espainiak eta Frantziak legea aldatu zuten, eta presoen egoera okertu.\nParot doktrina aplikatzen hasi ziren Espainian, eta Perben legea Frantzian. I\u00f1aki de Juanaren afera gertatu zen; Jose Mari Sagardui Gatza-k Europan inork inoiz egindako denbora gehiena bete zuen preso, eta hala jarraitzen du. Preso gaixoak gehitu eta egoerak okerrera egin du."} {"id": 984, "text": "Bigarren aldiz, Donostiako Zinemaldian izan zara; gainera, aurten Sail Ofizialaren barruan. Nola bizi izan duzu?\nSail ofizialean egoteak dakarren protokoloa hartu behar izan dugu kontuan. Esperientzia ona eta pozgarria izan da, orain arte ez delako euskara hutsezko pelikularik inoiz egon. \u2018Loreak\u2019 izan da lehendabizikoa, eta hori oso harro egoteko motiboa da, nahiz eta maskorrik ez irabazi.\nKazetari batzuen ustez \u201cpaternalismo apur bat\u201d egon da aukeratzeko orduan, euskaraz zelako, baina hori gezurra da. Ez dut uste \u2018Loreak\u2019 hizkuntzagatik aukeratu dutenik. Izan ere \u2018Loreak\u2019en hizkuntza unibertsala da, baina Espainian oztopo da euskara. Hori kuriosoa da, jaialdi internazionaletan ez baitago halako banaketarik.\nDuda barik, bai. Orain da momentua. Egun, oztopo gutxiago dago halako gaiek argia ikus dezaten, alde batetik zein bestetik. Gustatuko litzaidake mundu guztiak aukera izatea ideologikoki bertsio politiko diferenteak kontatzeko. Beharrezkoa da norberak barruan daukan istorioa ateratzea eta kontatzea.\nFilmeak izango duen oihartzuna ozena izango da. Horrek zure lana baldintzatuko du? Hau da, Espainia mailan ezagunagoa izango zarelakoan, horrek lan eskaintza gehiago izateko aukera emango dizu?\nEz dakit ezagunagoa egingo naizen edo zelan eragingo didan horrek niri era onean edo txarrean. Baten bati pelikula ez bazaio gustatzen eta horregatik ez banaute kontratatzen, niri bost. Ni aktorea naiz eta nire lana egin dut. Gero, kontrakoa gertatzen bada eta Espainia mailan aukeratzen banaute, ondo. Baina nahiago ditut pelikulak egin telesail luze bat egin beharrean. Telesaileren batean lan egiteak Madrilen bizitzea suposatzen du, eta nik hori ez dut nahi. Garai labur baterako bai joango nintzateke, baina ni Basaurin oso gustura nago.\nLoraldian dagoela\u2026, horrenbeste ez nuke esango. Eusko Jaurlaritzak ematen dituen diru-laguntzak penagarriak dira eta, bestetik, EiTB krisi larrian dagoela sumatzen dut. Ez dago dirurik kulturarako, antzerkia ez da programatzen dirurik ez dagoelako. Loraldian baldin badago, batzuen esfortzuari esker da. Gu, aktoreok, hor gaude ikusgai, baina horrek ez du esan nahi lana soberan daukagunik. Egia da euskarazko zine gehiago egiten dela, eta hori pozgarria da, baina sekulako esfortzua eskatzen du.\nEuskaraz egiten den zinea errekonozimendua izaten ari da pixkanaka, baina ez da bultzatzen: pelikularen batek oihartzun handia jasotzen duenean, orduan gehitzen dira gurdira telebistak eta ez aldrebes. Europan ematen dituzten subentzioak, hemengo zineak -Euskal Herrikoak- ez du jasotzen. Euskal zinea -euskaraz egiten dena, alegia- heldutasun batera heltzen ari dela uste dut. Nire ustez, oso garai ona izan zuen 80. hamarkadan. Oso pelikula onak irten ziren garai hartan. Gero, basamortu bezalako bat egon zen, eta orain, hasi dira gauzak berriro egiten.\nNire esperientzian oinarri inportanteena ez baldin bada, inportanteenetariko bat behintzat izan dela erantzungo nuke. Horregatik, itxi zutenean bihotzeko min handia izan nuen. Nik antzerkia lotsa kentzeko eta gustuko nuelako egiten nuen. Aktore izateko amets hori beti barruan izan dut, baina errealitatea beste gauza bat da. Nik, badaezpada, soziologia ikasi nuen, ez nintzelako nire buruaz fidatzen. Horregatik, momentu batean konfiantza osoa galdu nuen eta abandonatuta utzi nuen urte batzuetan. Azkenean, bide horretatik irten zait beharra, I\u00f1aki Garciari esker.\nGarai hartan Basauriko Fagorren ari nintzen lanean, baina curriculuma botata neukan Goenkalen.Telefonoz deitu zidaten kasting bat egiteko. Momentu horretan, AEKn nenbilen nire burua euskalduntzen. Proba bat egin nuen Perurenaren etxea garbitzen zuen neskaren papererako, baina ez ninduten hartu. Hilabete batzuk pasatu ziren, eta zuzenean paper bat eskaini zidaten: Nekanerena, ertzainarena. Ez nuen espero, baina aktore bazara denetarik tokatuko zaizu.\nEroso, hiruretan. Telebista da gehien egin dudana eta bertan eroso sentitzen naiz, baina agian gutxien gustuko dudana ere huraxe izango da, formatu aldetik behintzat. Zinea eta antzerkia gehiago gustatzen zaizkit. Antzerkia egiteak adrenalina gehiago askatzea dakar, ezin baituzu okerrik egin. Antzerkian dena jartzen duzu jokoan eta, gainera, publikoa zure aurrean dago. Zinean, ordea, tranpa egiten da: okertzen bazara, moztu eta berriro errepika daiteke. Beste modu batean komunikatzen da. Istorioa polita da, baina ez da sekula aldatzen. Antzerkian, berriz, istorio berdina beti irteten da ezberdin. Telebistan eta zinean eroso sentitzen naiz, baina antzerkia niretzat erronka bat da.\nGoenkalen ohituta nago, baina zineman gehiago kostatzen zait. Dena dela, akatsak zuzentzeko ondo dago zeure burua ikustea.\nSekulako ideia izan zela esango nuke. Zeozer berpiztu egin zen, nire auzoan behintzat bai, Kaleron. Basauriarren artean kontzientzia piztu egin dela iruditzen zait eta hori oso beharrezkoa da.\nSailkatuta: Aktorea, Barealdi Magikoa, Basauri, Elkarrizketa, Goenkale, Itziar Itu\u00f1o, Lasa eta Zabala, Loreak"} {"id": 985, "text": "Hilabete eta erdi eskas falta da Hondarribia Blues 2018 hasteko. Aurten uztailaren 12tik 15era egingo dute, eta, ohi bezala, kontzertu guztiak doakoak izango dira. Giroa berotzen joateko oholtza gainean ariko diren zenbait talderen izenak aurreratu ditu antolakuntzak. Zerrenda horretan distira berezia dute Blues Band Canned Heat taldeak, eta Raimundo Amadorrek. Lehena, historian disko gehien saldu dituen bluen taldea da; bigarrena, berriz, flamenkoa bestelako estiloekin bikain nahasi izanagatik ezaguna.\n\u201cZorionez kalitate handiko eta inoiz baino estilo aukera handiagoko kartela errepikatu ahal izan dugu edizio honetan\u201d, adierazi du jaialdiaren zuzendariak, Carlos Mallesek. Guztira hamahiru talde eta hogei bakarlari baino gehiago taularatuko dira Hondarribian, nazioartekoak zein bertakoak. Haietako asko batera jotzeko aukera izango da \u2018Chicago\u2019, eta, batez ere, \u2018Crossroads\u2019 sailei esker. Azken hori da, hain zuzen, ekitaldiaren bereizgarri behinenetakoa.\nChicago All Stars eta Lone Star Reviewren emankizunetara joaten denak Chicago, eta Texas eta Kaliforniako doinujole onenetakoak aditu ahal izango ditu, izan ere, tartean izango dira Jimmy Burns, Bob Stroger edota Mark Hummel, Grammy sarietarako izendatutakoa. Bestalde, Awek, Bayou Moonshiners edota JT Lauritsenek ordezkatuko dute Europa, eta Noa Volldamn & The Hell Drinkers, Still River eta Ghost Number & His Tipsy Gypsiesek, berriz, Euskal Herria.\nAntolakuntzak aurkezpen ofiziala aurrerago egingo du. Orduan iragarriko dituzte Bluesaldiaren programa eta aurtengo Hondarribia Blues sariaren irabazlearen izena. Ezustekoren bat edo beste ere bai, aurreratu dutenez."} {"id": 986, "text": "Kontu bat ireki gure on lineko AUTOGARAPEN ERREMINTAN eta zure burua ezagutzen ikasi, helburuak planteatu,\u2026\nDatorren azaroaren 16an \u201cHUB de emprendedorAs\u201d-en lehen sesioa egingo da, ekintzailetza emakumeen giro batean lantzeko diseinatua izan dena.\nMunduko Ekonomia Guneko Ekonomia eta Gizarte Berria Zentroak \u201cLanbideen etorkizuna\u201d txostena burutu du, arreta ezarriz 2018-2022 denboraldian aldaketa teknologikoak enpleguan edukiko duen eraginean."} {"id": 987, "text": "Mesedez sartu zure kontuarekin lotuta dagoen email helbidea. Zure erabiltzaile izena emailera bidaliko zaizu."} {"id": 988, "text": "Gobernu ona sustatzea eta, horretarako, udal jokabide eta gobernu onaren kodea ezartzea, politikarientzat nahiz langileentzat.\nGardentasuna bultzatzea: \u201dNazioarteko Gardentasuna\u201d GKEak udal gardentasuna aztertzeko zehaztu dituen adierazleak osatu, berrikusi eta komunikatzea, edozein arau-aldaketa gertatzen denean adierazle horiek egokitzea, zerbitzuen kostuak zehaztu eta jakinaraztea eta udal gobernu-organoen erabakien berri ematea, herritarrek gai publikoen eta udal kudeaketaren gainean duten ezagutza handitzeko asmoz.\nUdal aurrekontua prestatzerakoan lehentasunak identifikatzen laguntzeko, herri-partaidetza handitzea, eta gaur egun dauden partaidetza-ereduak (sektorekakoak, Hirigintzako Aholkularitza Batzordea eta abar) bultzatzea, udal jarduketak eta erabakiak lehenesteko baliagarriak direlakoan.\nUdal administrazioa herritarrengana hurreratzea: Abiapuntu (herritarren arreta-zerbitzua) izatea herritarren eta Udalaren arteko harremana bultzatzeko eta herritarren kexuak, iradokizunak eta beste biltzeko gunea (tramite guztiak egiteko espazio bakarra den heinean), haren bidez udal zerbitzu publikoen eskaintza aztertu eta, hala bada, hobetzeko asmoz.\nAdministrazio elektronikoa garatzea, herritarrek edozein tramite elektronikoki egin ahal izan dezaten; beharrezkoa denean tramite administratiboak berrikustea eta, beharrezkoa bada, berriak zehaztea; eguneroko jardunak sistematizatuz denbora eta kostua murriztea; eta, oro har, udal zerbitzu publikoen eraginkortasuna eta efizientzia hobetzea.\nErakundeko pertsonen kudeaketa hobetzea: pertsonak trebatzen laguntzea eta bultzatzea; erakundeko pertsonen hazkunde pertsonala indartzea; pertsonek ideia berriak ematea sustatzea, eta proiektuen araberako talde-lana sendotzea.\nGobernu Ona, jokabide-kodea, herritarren parte hartzea, gardentasuna, komunikazioa eta estrategia sustatzea\nEdozein erakunde publiko edo pribatutan bezala, egoki funtzionatzea funtsezko baldintza da erakundearen estrategia edo negozio-plana zuzen garatu eta helburuak lortzeko.\nUdala ere erakundea da eta ondo funtzionatu behar du, hiria egiteko proiektu kolektiboaren zerbitzuan egon nahi badu. Horregatik, antolamendu-berrikuntza da udal gobernuaren ardatz estrategikoetako bat.\nEdozein enpresaren helburua da bezeroaren beharrizanak bete eta aldi berean negozioaren iraunkortasuna bermatzea; bada, udalak ere berdin jokatu behar du, herritarrak direlako berak eskaintzen dituen zerbitzu publikoen bezeroa. Horretaz gain, baina, administrazio publikoa izanik, beste betebehar batzuk ere baditu.\nIzan ere, kontua ez da soilik herritarren banakako interesak asetzea; horretaz gain, administrazioen erronka da banakako eskubideak eta interes kolektiboen defentsa uztartzea, kohesio soziala sustatu eta politika publikoak burutzea, eta hori guztia eraginkortasunez eta efizientziaz egitea, gainera.\nFuntzio publikoaren etika berritua jarri behar dugu zerbitzu publikoaren kontzeptuaren eta egunero txertatu beharreko jarduketen oinarrian, eta erakundeko maila guztietan ezarri behar dugu, gainera. Kudeaketaren emaitzaren garrantzia balioztatu eta norbanakoaren jarduketen ondorioak barneratuko dituen erantzukizunaren etika erabili behar dugu."} {"id": 989, "text": "NBMusika diskoetxearen helburua, besteak beste, ohikoa ez den errepertorio bat ezagutzera ematea da, eta horretarako maila artistikoan zorrotzak diren interpretazioak bilatzen ditu, eta teknikoki kalitatezkoak diren grabazioak burutzen.\nArtisten ordezkari lanetan, NBMusika euren agenda, promozioa eta, orobat, euren jarduera guztiez arduratzen da, eta jarduera hauek eskatzen dituzten burokrazia guztia ere bere gain hartzen ditu.\nNBMusikak, bere proiektuak kudeatzeaz gain, bestelako ekitaldi, kontzertu, ziklo zein musikaldi antolatzeko edo, behar izanez gero, programazio-lanak egiteko egitura profesionala eskaintzen du."} {"id": 990, "text": "Merkatuan, tresna asko daude gaur egun, adimen lehiakorreko lanak egiteko lagungarri izan daitezkeenak. Asko doanekoak dira.\nTresna horiei esker, prozesua automatizatu egin daiteke, eta, hala, informazioa bilatu, erauzi, iragazi, kudeatu, partekatu eta/edo banatzeko lanak erraztu. Informazioa analizatzen laguntzen duten beste tresna aurreratuago batzuk ere badira.\nTresna horiek eta eskaintzen dituzten aukerak ezagutzea lagungarria izan daiteke erabakitzeko haietako zein aukeratu nahi dugun adimen lehiakorreko jardueran erabiltzeko."} {"id": 991, "text": "Euskara Zerbitzuak doako euskara ikastaroak antolatzen ditu hiriko Euskaltegiekin lankidetzan langabezian dauden donostiarrei zuzenduta.\nMatrikulatzerakoan ikasle bakoitzari matrikulazio zenbaki bat ematen zaio eta honen bidez eskolatzeko lehentasunak ezartzen dira maila bereko ikasleen artean.\nIkastaldeak euskara mailaren arabera osatzen dira eta ikaslea dagokion euskaltegian eskolatzen da. Hau da, ezin du euskaltegia aukeratu.\nAsistentzia derrigorrezkoa da eta bi egunetan ikaslea ez bada eskoletara joaten ikastaroetara joateko eskubidea galtzen du.\nBaja bat onartutzat ematen da honako egoeretan: gaixotasuna edo lana aurkitzea. Horretarako, dagokion dokumentazioa aurkeztu behar da Euskaltegian.\nMailaketa froga egitea. Ikasleek proba bat egingo dute ikastaroa hasi aurretik beren euskara maila zehaztu ahal izateko, (2017-2018 ikasturtean -uda barne- euskaltegiren batean aritu diren ikasleek ez dute euskara proba egingo).\nIkastaro hauek emateko, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak honako diru laguntzak eman dizkie HABEko Euskaltegien eta Euskararen Autoikaskuntzarako Zentroen Erregistroan euskaltegi pribatu homologatu gisa inskribatuta dauden Donostiako euskaltegi pribatu homologatuei."} {"id": 992, "text": "San Sebastian egunean ez ezik, urtarrilaren 17an (igandea) ere izango da sokamuturra: 12:00etan zezen txikiak (Lopene ganadutegia) eta 16:30ean helduen sokamuturra (Bergarako zezenak). Urtarrilaren 20an, helduen zezena: 12:00etan eta 16:30ean (Arno)."} {"id": 993, "text": "Almenadun dorreek marraztutako irudiak zeruertza moztu eta, horrekin batera, Xabierko gaztelura iritsi garela iragartzen digu, hau da, San Frantzisko Xabierkoaren sehaskara. Xabier Nafarroako eta misioetako zaindaria da, bai eta Espainiako turismokoa ere.\nNafarroako Erdialdean, Zangozatik 8 kilometrora eraikia dago Erdi Aroko gotorleku hau, arroka biziaren gainean altxatua. Urtero, martxoaren hasieran, milaka nafarren jomuga izaten da \"Xabierraldia\" esaten zaion herri erromesaldi ezagunean.\nZubi altxagarriak dorrez, ziegaz, matakanez, kanoi-zuloz eta gezileihoz beteriko munduan barneratuko zaitu, eta aukera ere emanen dizu San Frantzisko Xabierkoaren jaiolekua (1506) eta bizitokia ezagutzeko. Xabierrek Jesusen Konpainiaren sorreran parte hartu zuen eta misiolaririk unibertsalenetako bat da.\nZaragoza probintziako mugaren ondoan, Xabier izeneko herri txikiaren alderik gorenean, hantxe dago zut Xabierko gazteluaren irudi sendoa, Nafarroako zaindariaren sortetxearen irudi sendoa, alegia: San Frantzisko Xabierkoa.\nGazteluak X. mendearen azken aldean du jatorria. Izan ere, garai hartan, seinaleak egiteko dorre bat eraiki zuten, hots, omenaldi-dorrea esaten zaiona. Kokaleku estrategikoa zen hura, Nafarroako eta Aragoiko erresumen artean. Bada, horrek eraginik, areagotu egin zen bere gotorleku tankera eta, ondorioz, dorre horren inguruan eraiki ziren gazteluaren atal guztiak.\n1516an, ordea, Cisneros kardinalak agindurik, gaztelua hein batean suntsitu eta, XIX. mendearen bukaeran -gotorlekuaren ondoan-, Xabierko basilika eraiki zuten. 1952an, zaharberritze lanek bere hasierako itxura itzuli zioten gazteluari eta, gaur egun, defentsak eta egiturak (kanoi-zuloak eta gezileihoak) mantentzen ditu. Egia esan, gutxi dira gaur egun halakoak mantentzen dituzten gazteluak.\nFrantzisko Xabierkoa familia noble batengan jaio zen, eta Joan Jatsukoaren eta Maria Azpilkuetakoaren seigarren semea izan zen. Xabierren aita gizon garrantzitsua zen Nafarroako erresuman. 19 urtetan, Frantzisko Parisera joan zen Sorbonako unibertsitatean ikasteko eta han San Ignazio Loiolakoa ezagutu zuen. San Ignaziorekin batera sortu zuen Jesusen Konpainia.\nOrduan lotu zitzaion munduko bazterretan Berri Ona erakusteari. Hura 11 urteko ibilbide gorabeheratsua izan zen Afrikako eta Asiako hamaika herrixka eta hiritan barrena, harik eta 1552ko abenduaren 3an biriketako minak jota hil zen arte, noiz eta Txinako inperioan sartzeko zorian zegoenean. 46 urte zituen. Bost mende geroago, ibili zen leku guztietan mantentzen da bere bizitza eta lanaren arrastoa, eta bere sorlekuan, Nafarroan, egiazki maite dute, egiazki gurtu eta miresten dute.\nMartxoko lehen bi asteburuetan erromesaldi ezaguna egiten da Xabierko gaztelura. Xabierraldia deitzen zaio eta Nafarroa osoko milaka lagunek dozenaka kilometro oinez egiten dituzte Santua gurtzeko. Usadio horren sorrera 1886koa da. Izan ere, San Frantzisko Xabierkoari laguntza eskatu zitzaion, Nafarroa hondatzen ari zen kolera izurriaren kontra. Izurriak atzera egin zuen eta, esker onean, Xabierrera erromes joatearen promesa gauzatu zen.\nAtarian hasiko gara, gazteluko ate nagusia gurutzatuta. Bertan harrizko erliebe bat nabarmendu beharra dago, aingeru eusleek bereizitako hiru armarri dituena. Familiaren armarriak dira. Zalditegietara joan eta sotora jaitsiko gara, aspaldian upeltegiak egon ziren lekura, alegia.\nDiorama ibilbide laburrak gonbit egiten digu santuaren bizitzari buruzko zertzeladak ikustera. Jarraian, gaztelu zaharraren gauzakiak, Santuaren oroigarriak eta behinolako eraikinaren maketa ikusgai dauden solairura iritsiko gara. Museo hau hiru ataletan banaturik dago: eraikinaren historia, Xabier eta Nafarroa historian, bai eta pinakoteka ere. Azken horretan, Maes pintorearen margolan flandestarrak nabarmendu behar dira. Azkenik, arrapala batek gazteluko gainerako aretoetara eramanen gaitu.\nArmarrien gelan hasiko dugu bisita, Frantziskoren gurasoen armarrien bidez apaindua dago, bai eta bere leinuaren zuhaitz genealogikoaren bidez ere. Harrizko atea zeharkaturik, gela nagusian edo handian sartuko gara. Harrera egiteko lekua eta familiaren bizitokia zen hura. Toki horretatik gora segituko dugu Unduesko dorrearen eskaileretatik harik eta gotorlekuaren defentsarako erronda-pasabideraino iritsi arte. Erronda-pasabideko matakanetik ohikoa izaten zen erasotzaileei harriak eta olio irakina botatzea.\nKaperauen gelak utziko ditugu ezkerretara -gaur egun, otoiztegia- gazteluaren hasierako gunera ailegatzeko. Omenaldi-dorrearen inguruan dauden bi gela dira. Dorrea era horretako eraikuntzarik zaharrena da Nafarroan. Eskuinekoa San Frantzisko Xabierkoaren gela izan zen eta ezkerrekoa, berriz, San Migel kapera, hau da, gazteluak izan zuen lehendabizikoa. Atera zaitez aldameneko terrazara, gazteluaren kokaleku estrategikoaz ohartzeko, bai eta ikuspegi zoragarriak gozatzeko ere: iparraldera, Leire mendia; mendebaldera, Aragoi ibaiaren ibarra; ekialdera, Aragoiko muga; eta hegoaldera, azkenik, plaza eta Castellar izeneko dermioa.\nBerriro dorrearen oineraino jaitsi eta pasabide batek gazteluko atondora eta Kristo Sainduaren kaperara eramanen gaitu. Burdin sare baten bidez, Xabierko Kristoren irudi gotiko ikusgarria aurkituko dugu. XVI. mendeko tailua da, intxaur zurean egindakoa. Tradizioaren arabera, irudi horrek odola izerditu zuen Santua Sanzianen hil zorian zegoela. Herio-dantza irudikatzen duen Erdi Aroko fresko-lan dramatiko batez inguraturik dago. Herio-dantza irudikatzen duen lan gotiko bakarra da Espainian.\nArma-patiora eramaten gaituzten eskailerak jaitsi eta poternatik aterako gara. Gure oinetan, eskailera zaharra dago eta, ezkerrean, gazteluaren egitura hausten duen eraikina, hau da, XIX. mendean eraikitako basilikaren horma. Leku hartan jauregi berria eraikiarazi zuten Frantzisko Xabierkoaren gurasoek, hots, Santua jaio zen tokia. Gure ibilbideari abiapuntuan bertan emanen diogu amaiera, atarian, alegia.\nBehin gazteluko bisita bukatuta, ikus ezazu Basilika eklektikoa. Bere fatxadan Xabierren bizitzari lotutako gaiak ageri dira.\nSantuaren jaiotzaren V. mendeurrenaren karira, erabilera anitzeko esparru bat eraiki da -Frantzisko Jatsukoaren gela- 1.300 lagunentzako tokia duena. Halaber, Georg Schurhammer erakusketa gela. Bertan ikusgai dago Frantzisko Xabierkoaren biograforik handienaren artxibo pertsonala, bereziki Erromatik ekarritakoa."} {"id": 994, "text": "Natur inguruneagatik eta nekazaritza eta abeltzaintza tradizio luze batengatik, Laukiz landa izaera handia duen udalerria da, aspaldiko ohiturak gordetzen dituena, belaunaldiz belaunaldi.\nUdalerri honetan nabarmentzekoa da Gaztedi Sokatira Taldea, 1961. urtean sortua eta gaur egun munduko eta Europako txapelketetan berrogeitik gora domina irabazi dituena.\nLaukizek ondare artistikoaren multzo handia du eta bitxikerien artean nabarmentzekoa da egungo udaletxea, Euskal Herriaren kulturako pertsonaia ospetsuenetako baten jaiotetxea izan zelako, Esteban Urkiaga \u201cLauaxeta\u201d idazle eta poetarena hain zuzen.\nBestalde, Laukizeko inguruak begiratoki bikaina dira eskualdeko ikuspegi panoramiko ederrez gozatzeko. Unbe mendiaren kasua da, halaber erlijio interes handikoa dena bere santutegiagatik eta ondoan duen iturriarengatik, sendatzeko propietateak omen dituena.\nNabarmentzeko beste alderdi garrantzitsu bat gastronomia da, bertako gaiak eta tradizioa dira bi osagai nagusietakoak."} {"id": 995, "text": "Para gustos, colores... Niri orokorrean denak eder asko iruditzen zaizkit. Bitxiena horren gauza xumearen bilakaera eta etengabeko errebisioa da niretzat."} {"id": 996, "text": "2016. urtean jaio zen talde honetan, Euskal Pilotako hainbat modalitate uztartzen dira. Zornotzako Euskal Pilotako emakumeen taldea izateaz gain, eskolarteko txikien txapelketak eta mutilen pilota afizionatua ere aurrera eramaten ditugu. Aurtengo berritasun bezala, mutilen pala taldea ere Erdu Pilotan taldera batu da, Betiko Jokalariak pala taldea desagertu ostean.\nAmorebieta IV, Andramari eta Eubako pilotalekuetan entrenatzen dugu. Maila eta modalitate guztietako partiduak ostiralero jokatzen ditugu Zelaietako Amorebieta IV pilotalekuan; partidu kopuruaren arabera, 17:30ak inguruan hasita. Guztiok partiduez gozatzera gonbidatuta zaudete!!\nTaldea martxan jarri zen momentutik, taldekideek eta herritarrek pilotaz gozatzea izan dugu helburu. Horren adibide dira antolatzen ditugun ekintzak: Pilotagoxo txapelketa irailean zehar, mutilen pala txapelketa eta nesken pala eta pilota txapelketak ekaina eta uztailean zehar. Txapelketa guztiak maila ezberdinetako herritarrentzat zuzenduta daude. Bestalde, urte osoan zehar, herritarrek astean behin pilotan entrenatzeko aukera ematen dugu, pasadan denboraldian ikastolako pilotalekuan egin bezala.\nTaldekide gehiagoren bila gabiltza, txikienetatik hasita nagusienetararte. Neska zein mutil, eskupilotan zein palan egiteko aukera ematen dizu Erdu Pilotan taldeak. Nesken pala eta eskupilota taldeek gora egin dute aurten eta gora egiten jarraitzea da helburua. Azkenaldian, nesken eskupilota txapelketak izaten ari diren indarra ikusiz, Zornotzako parte hartzea handitzea gustatuko litzaiguke. Bestalde, helburutzat ditugu eskolarteko txapelketetan umeek gustora jokatzea eta ikastea, baita federatuen mailako pilota eta pala txapelketetan bikote sendoak osatu eta disfrutatzea ere.\nBeraz, animatu eta zatoz entrenatzera! Informatu 685789365 telefonoan edo erdupilotan@gmail.comera idatziz. Asteburuetako partiduen karteldegia eta antolatzen ditugun txapelketen informazio gehigarria facebook.com/erdupilotan edo erdupilotan.wordpress.com webgunean aurkituko duzue."} {"id": 997, "text": "Epe luzerako egitasmo eta programak ekoizten ditugu Igartubeitin, gai ezberdinak modu zehatzean lantzen dituzten beste eragile batzuekin lankidetzan.\nIgartubeiti baserriak beste edozeinek baino hobeki islatzen du euskal baserriaren Urrezko Aroa esan diezaiokeguna.\nAzaroak negu usaina dakar, baratzea, ingurunea eta baserria bera neguko hotzaldirako prest egon behar dute. Azaroa hitzak berak, gure historian zehar eta batez ere landa eremuetan adiera ezberdinak hartu izan ditu. Batetik azaroa hazi aroa dela esan ohi da. Historikoki zenbait zereal edo zekaleen haziak orain ereiten baitziren. Bestalde, lurrari lotutako egoera bat da, lurra ongarritzeko garaia esan nahi du. Eta azkenik aza-aroa ere esan nahi du, azakien sasoia dela, neguari aurre egiteko. Baina aldi berean, hilabete honek lotura estua du sinesmenen munduarekin, azaroko lehen egunean hildakoen arimak bisitan etortzen zirela pentsatu izan baita Euskal Herrian.\nAurten baserria sagarraren ziklo jasangarri eta naturalaren inguruan kontzientziatzen ahaleginduko da, bertako komunitatera hurbilduz eta ekimenera kide bezala gehituz; baita ere, jardueran mugikortasun jasangarriaren eredua txertatuz. Edizio honetan, Juan Mari Beltran musikariak, Rafa Gorrotxategi, gozogileak, Dani Lasa sukaldariak eta Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistak, eskainitako hiru lantegi izango ditugu."} {"id": 998, "text": "[EU] Hirugarren milaurtekoaren gizarte honetan, kriminologikoak funtsezko garrantzia du eta gizartearen eskakizun bihurtzen da. Unibertsitateak, eta zehatzago, Kriminologiaren Euskal Institutuak, dagozkion obligazioetako bat beteko dute, hau da, gizarteari ateak irekitzea, horrekiko eten gabeko eztabaidari ekitea, Herri Botereei laguntza ematea, kalterik gehien jasotzen duten pertsonei laguntzea eta, oro har, bakearen eta giza eskubideen begirunerako konpromisoan murgilduko da."} {"id": 999, "text": "Hazi eta landarek salgai - Mundu osoko 10000 baino hazi eta landare gehiago salgai \u2013 palmondoak, zikak, izozteei iraunkor diren zuhaitz eta zuhaixka exotikoak, ederrak, landare karniboroak, urterokoak, hosto iraunkorrekoak, apaindura belarrak, barazkiak, etab."}